Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 237

2000
‎aitonen seme(, hidalgo?) izateagatik. Bai Larramendik ongi erantzun ere, hemen gizon guztiok ginela bakoitza bere lanari loturik, baina aldi berean nobleziaz berdinak, klase diferentziarik gabeak, eta hobe zela hola izan, eta ez beste zenbait herrialdetan bezala, noble alferrak, noble lapurrak eta abar.
‎Ingalaterrako erregetzaren inguruan kargu garrantzitsuak eduki zituen Alexander Jardine zeritzanak Bergaran Xabier Munibe, Peñafloridako kondea, bisitatu zuenean, harriturik zegoen Bergarako Seminario hartan ematen zituzten irakaskintza gaiekin, baina harrituago Azkoitiko zaldunok herriarekin maila berdinean bat eginak ikusteaz. Goraipatzen du beren lana, baina aldi berean baita argi salatu ere horien aurka inkisidore eta gainerako beste askok bekaizkeriaz sortzen zizkieten eragozpen nagusiak.
‎Poltsikoan begiratu nuen. Uda partean atsegingarria da berokirik edo paltorik ez janztea, baina aldi berean traba da arropa horietako sakela ugari handietan berrogei mila gauza sartzera ohituta gaudenontzat. Nik bederen, ezin aro ederrarekin batean arindu; gainekorik eraman ezean galtzetako poltsikoak mukuru beterik eramaten ohi ditut, deusetarako ez diren zerak ere batzuetan.
‎Erdi txantxetan errana, baina aldi berean gogaituxea ere bai. Aire girotua goiti beheiti, neure baitan egiten hasia nintzen zinema ez ote zen gertatuko, azken finean, Josurengandik eta Edurne/ Ixter puxkarengandik ihes egiteko bide atsegingarriagoa.
‎Fraideeneko azken urtean eta unibertsitateko lehenbizikoetan, politikagintzaren arrak ausiki egin zigun boladan, belarri erne entzuten genituen poliziaren atzaparretatik pasatutakoen kontakizunak. Manta gaineko jipoiek, elektrodoek, bainerak edo plastikozko boltsek militantziaren alderdi beldurgarri baina aldi berean heroikoaren imajineria osatzen zuten. Talde, erakunde edo alderdiarendako arrazoi estrategikoek nahiz norberaren osasunaren arlokoek alderantzizkora bulkatzen bazuten ere, halako saltsetan ibili denak badaki, militante heldugabearengan, atxiloketaren menturak izan zitzakeen alderdi liluragarrien berri.
‎Tarrapatarik eta espanturik gabe. Aitzinapauso llabur baina aldi berean seguruak.
‎—Aurten ezberdin ari gaituk. Politikoak eta betiko kulturgile harroputzak atera beharrean, jende xehea baina aldi berean ezaguna sartzeko zazpi ahalak egiten ari gaituk. Inor gogoan izanez gero, erran eta Ana harengana bidaliko diat.
2003
‎Horrelaxe egona nintzen ni behin edo behin Monikaren etxeko txirrina jo edo ez zalantzan," ni naiz, hemendik nenbilen eta zurekin gogoratu naiz" esateko. Leiho argiztatuei luzaz erreparatu baina igotzera ausartu gabe alde egin nuen, euripean blai eginik, maitasun berriek duten zapore gazi gozoa dastatuz, gazia gehiago gozoa baino, euripean gurutzatzen nituen zakur deslaien pareko baina aldi berean zoriontsu, gazte nolanahi ere edo, zuzenago esateko, gazteturik.
‎Monikak bere beso biluziak igurtziz jarraitzen omen zituen nire hitzak, fresko egiten baitzuen gau hartan, eta nik erakargarritasunekin segitzen omen nuen esaldiak gero eta gehiago trabeskatuz, ideien anabasa bat egiteraino. Berak esan behar izan omen zidan hotz egiten zuela, berriro besoak igurtziz, eta orduan nik jaka erantzi eta zerbait baliozkoa biltzen den eran bildu omen nuen, trakets eta baldar baina aldi berean amultsuki, eta zerbait oso baliozkoa balitz bezala estutu omen nuen nire kontra, galtzeko beldur garen gauzak estutzen diren bezala, apurtzeko beldurrarekin. Ez omen nuen zalantzarik izan, ez omen nuen galdetu ere egin.
‎Erbesteratuek bereziki hartu zuten. Antzinatean, mitoan edo iraganean oinarritzen zen Euskal Herri batekin egiten zuten amets, eta pintore gaztearen lanetan ere gerrak matxuratu gabeko Gernika bat agertzen zen, argazkietakoa bezain sinesgarria baina aldi berean atzokoa, ezinezkoa; azken batean, haurtzarokoa. Horrelakoetan ohi denez, obraren ederra bezainbat miresten zuten artistaren adurra.
‎Norbaitek iraganeko maitasunaren lekuko gisa ikusten zituen, aspaldi itzalitako suaren kea omen zerien, baina ez besterik, ohituragatik zeudela alegia elkarrekin edo alferkeriaz edo aspaldiko hitzarmenen bat luzatuz, iritzi desberdinak ageri ziren baina inork ez zuen esaten elkar maite zutenik. Eta, alabaina, ez zen bien artean inoiz ere liskarrik sumatu, ez zuen inork gorrotorik atzeman, badirudi maitasunaren hilotza usteldu ahala isilik lurperatzen zutela, dolua bien artean gordeaz, familiak bisitarik nahi ez balu bezala, baina aldi berean gatazka sorgor baten hotsak suma zitezkeen bien artean.
‎1975eko gertaera urrunak bezain inportantea zen, ordea, nola bizi zuen oraindik hura. Guztiz itxi gabe zeukan bere zauria, eta hartaz hitz egin beharra sentitzen zuen, bai bere burua indartzeko, bai kontzientzia kolektiboan eragiteko, baina aldi berean lotsa moduko bat zeukan, gainditzen lagundu nahi zuen indiferentzia sozial horrekin behaztopa egiteko beldurra, bere barrena askatzea eragozten ziona.
2004
‎Badago zer hartu eta zer kendua bietatik. (...) Mikroek eguneroko konpromisoa eskatzen dute gutako bakoitzarengandik; baina aldi berean, gutxietsi egiten dute legeen eta estatuaren garrantzi ukaezina. Beraz, zergatik ez jo sintesira??. 329
‎Zentzu horretan, alde bateko tesiak dakarren antitesiari, sintesiaren aterabidea zabaldu nahi lioke Zuberogoitiak: . Mikroek eguneroko konpromisoa eskatzen dute gutako bakoitzarengandik; baina aldi berean, gutxietsi egiten dute legeen eta estatuaren garrantzi ukaezina. Beraz, zergatik ez jo sintesira?
‎–Apalategik hamabi eta hamalau urte bitarteko neska mutilak aztertuta, honako konklusioak ateratzen ditu: , ereduan, euskal sistema nazionalitarioaren presentzia nabarmena da, baina aldi berean euskalduna eta espainola izan litekeen galderaren aitzinean aburu zatikatuak daude. (...) ereduan, inork ez du aipatzen euskal nazionalitatea(...).
‎–Behar adina dago –erran nuen azkenean, irribarre hits bat teinkatzeko ahaleginean. Hala ere, ezin nien Zerbitzuen buruzagiaren begiei so egin, ezin nuen eraman aurpegi hartan agertzen zen itxaropen sutsu baina aldi berean tristea– Ez kezkatu diruagatik.
‎XX. mendeko zalduneria sortuko zuen, XII. mendeko zaldun teutoien ordenaren antzera. Bai, bere manupeko gizonak, akatsik gabeko gazte ario haiek, borrokatzeko makina itsuak izanen ziren, gaindiezinak, baina aldi berean erlijio berri baten sinestunak, paganismo berriaren aldarrikatzaileak! Hitler mesiasa izanen zen eta bera, Himmler, apaiz gorena, mugimendu berriaren profeta!
‎Gainera, onartu beharrean nago Himmler, bere sineskeriak alde batera utzita, balio handiko gizona dela kudeatzaile lanetan. Metodikoa da, txukuna; iluna eta arraroa bai, baina aldi berean azkarra eta langilea. Horrexegatik eta Hitlerri dion fideltasun gaixotiagatik eusten dio karguari.
‎Bost aldiz margotu ditu ezpainak eta bost aldiz kendu du pintura gorria komuneko paperarekin. Ez du German margotu denik konturatzerik nahi, baina aldi berean erakargarri egon nahi du. Perfumea bota du, tanta batzuk besterik ez.
2005
‎Gauza errazagorik Ari chanentzat! Besteak, ordea, han egoten ziren, inguruko edozein gaijin ehiztariren harrapakin bihurtu nahian, baina aldi berean gehiegi aukeratzen –eta ez arrazoi falta barik, asko zatarrak baino zatarragoak baitziren, gazte iruditu gura duten eta zimurrak ezkutatzen saiatzen diren zahar lizunak– Bera ere talde horretakoa zen. Ziurtasun falta mozorrotzeko bidea, seguruenik, azkenean etxera mozkor itzultzeko, baina barre ederrak bota ostean.
2006
‎Ematen du, Unamuno, Baroja eta horiek, euskara baztertu eta espainolak bai, baina aldi berean oso baskoak izan nahi dutenek, kosta ahala kosta eutsi nahita beren eusko edo baskotasunari, hitz horren esanahia geografiko hutsa baino gehiago izango bada, oinak arrazan tinkatu beste erremediorik ez zaiela gelditzen. Azkenean, bada, Arana Goiri baino arrazialistagoak Unamuno, Baroja, Salaverria ateratzen dira.
‎Ez esan nahi dio, baina bai esan nahi dio baita ere. Haren ahotsa entzun nahi du baina aldi berean ez du entzun nahi. Beldur da, haren ahotsa entzunda, gaineko geruza bat jausi eta agerian geratuko zaion barne aldeko geruza bat, urtetan ezkutatzen saiatu dena.
‎Daniel Defoek badu pirata sonatuen bizitzak kontatzen dituen liburu bat: General History of the Robberies and Murders of the Most Notorious Pyrates, eta han ere ageri dira, behin baino gehiagotan," mugako babesleku" horiek, piraten taberna, parranda eta festa leku, baina aldi berean" etxe" kutsua izango duen mugako jendearen batzarlekua. Stevensonen Altxorraren uhartean aipatzen den ostatuak ere badu antzeko izaera, eta Izarretako gerra saileko lehen filmean, eszena gogoragarrietako bat mugako taberna horietako batean da.
‎apezgoa eta Frantziako erregeren lurrak utzita, Nafarroakoaren zerbitzuko jarria zen, Erreforma euskaldunen artean hedatzeko bitarteko hoberena izanen zelakoan. Bastidan zegoen artzain; gure erresuman, baina aldi berean sorlekutik hurbil.
‎Bizkar azpian neure sastagaiaren giderra nabari nuen. Horrek Etienneren begiei estaltzen zien, baina aldi berean nire eskutik kanpora ezartzen. Gerria mugitu nuen, hala ere.
‎Adin batera etorri denetik, Agerrek sari guti baimentzen dio bere buruari. Sari guti, aparte utzita Jainkoari zerbitzu egiteak ematen duen plazer ukaezin baina aldi berean beti berdina. Arnoa –arnoa tentuz, inoiz ez gehiegikeriaz– sari horietariko bat da.
2007
‎gutako batzuentzat hizkuntza bakarra, eta besteontzat hizkuntza nagusia, nahi ezta ere, eta nik behintzat ez nuke esango nahi ez genuenik. Huraxe zen beraz gure hizkuntza ohikoa eta gure erreferentzia mundua, baina aldi berean kaka zaharra iruditzen zitzaigun Espainiatik eta espainolez zetorren guztia. Ez zen horrenbeste jarrera politiko bat, hortik gero jokabide politikoak sortzea posible izan arren; jarrera estetikoa zen guretzat, ezer baino lehen:
‎Horregatik nahi nuen zigarro bat erre, gezurrak esan, auto abandonatuetan sartu eta helduen munduari zegozkion gauza lizunei buruz hitz egin. Horregatik nengoen asaldatuta, bai, baina aldi berean kilikatuta, zirrara berri baten jabe, Onofre izena entzun nuenetik.
‎Ez dut erantzun. Ness lakuko likorea madarikatzen dut, baina aldi berean beste trago bat hartzeko gogoa sortu zait. Nire unadura itotzeko.
2008
‎Alegia, iragan ez nazionalaren irakurketa nazionala egiten da, eta horrela, memoria egokituz, lortzen da iraganaren eta orainaldiaren lotura. Nazioa, hortaz, berria da, baina aldi berean, aitzineko (eta, zenbait primordialistaren arabera, antzinako) errealitate batean errotuta.
‎Biharamunean markesinaren pean berriro emakumearekin topo egin nuenean irribarre baten argia sumatu nion ezpainetan, ezagueraren aitorpen urrun bat, eta nik, neuri ere harrigarria egiten zitzaidan ausardiarekin, ea benetan maite ninduen galdegin nion. Berak ez zidala ulertzen eta barkatzeko esan zidan bere hizkuntzan, hori pentsatu nuen behintzat, halakoxe aurpegia jarri baitzuen, mirabe batena baina aldi berean jostalaria eta lotsagabea, bere eskuzorro ñimiñoarekin airean joko malabarrak egiten zituen bitartean. Nik han bertan besarkatu behar nuen, han bertan esan behar nizkion, musuka jaten nuen bitartean, bezperan ohean esandakoak.
2009
‎Gizakiak bere buruarekin askietsi behar du, eta bere patuaren erantzule eta jaun bakar bera altxatu. Alabaina Russellek suposatzen duen zinezko gizon emakumea, erlijiotik askatu eta gero, Prometeo bat da, askea, ausarta, baina aldi berean sentimendurik kristauenez jantzia gizakideenganako: bihozbera, solidarioa, etab. (halatsu behin Michelangelok Apolo gisa eskulpitu zuen Jesukristo, biekin bat eginez); agian hori irudi egokia baita Russell berarena, baina hankabiko arrunt gehienena seguruenik ez.
‎Ernestina, halatan, bere era berezi hartan mintzatu zen, esaten zuenari bere garrantzia emanez, baina aldi berean kenduz; bere diskurtsoa esanahiz betez, eta jarraian hustuz, inori minik egiten ez ziòn ironi puntu bat erabilita; Ernestinak, ondorioz, ez zuen aurkaria apalduko zuèn garaipena bilatzen, aurkariaren eskua estutuko zuena baizik, garaipena ere ez zèn garaipena bitarteko; Ernestina mintzatu zen, bai, eta mintzatu zen moduan mintzatu zelako edo, bizarduna hitzik gabe geratu zen; zirud...
‎Kopeta belztuta baina aldi berean duintasun handiz erantzun nion Frantziako erregeri:
‎–Nafarroako erregek ez zuen behar inolako zerbitzariren laguntzarik, erantzun nion emakumeari?. Soinera eramaten zituenak errege bati zegozkion arropak ziren, baina aldi berean ezagutzen errazak. Inongo zeremoniarik ez teatrorik gabe janzten zituen.
‎Higanotak zirenean ohartzen nintzen Henrike auzo herri tiki bateko oinordekoa baino zerbait gehiago zela. Horrek harrotasunez betetzen ninduen, Fedearen jarraikitzaile nintzen aldetik, baina aldi berean halako ezinegon bat pizten ere bai, Erresumaren etorkizunaz kezkaturik. Kasik egunero, zaldun higanot frantsesen bat gehitzen zitzaion jarraileria gero eta handiagoari.
‎3 Baliteke Euskaldunako ekitaldia bezalakoen bidez biktima batzuen mina zintzoki arindu nahi izatea, baina aldi berean gure kontzientzi ausikia goxatu beharrak, bide batez gure zintzotasuna espektakulu bilakatuz, ez ote du errotik uhertzen asmo eder horren gauzatzea?
‎Ernestina, halatan, bere era berezi hartan mintzatu zen, esaten zuenari bere garrantzia emanez, baina aldi berean kenduz; bere diskurtsoa esanahiz betez, eta jarraian hustuz, inori minik egiten ez ziòn ironi puntu bat erabilita; Ernestinak, ondorioz, ez zuen aurkaria apalduko zuèn garaipena bilatzen, aurkariaren eskua estutuko zuena baizik, garaipena ere ez zèn garaipena bitarteko; Ernestina mintzatu zen, bai, eta mintzatu zen moduan mintzatu zelako edo, bizarduna hitzik gabe geratu zen; zirud...
2010
‎Bestalde, idatziko dudana ez da, agian, alferrikakoa izango. Neure sufrimenduen egunkaria, orduz ordu, minutuz minutu, oinazez oinaze eramango banu, fisikoki haratago jarraitzerik ez izan arte, istorio honek, halabeharrez amaitu gabeak, baina aldi berean nire sentipenekin ahalik eta osatuenak, ez ote luke irakaspen handi eta sakon bat edukiko. Hilzorian den pentsamendu honen epaiketa aktan, oinazearen progresio beti handigarrian, kondenatu baten adimen autopsia moduko honetan, irakaspenik ez ote da kondenatzaileentzat?
‎Batasunaren eskaerari dagokionez,, martxoaren 22ko adierazpenean agertutako helburuak? berresten zituela adierazi zuen, baina aldi berean,. Euskal Herriaren aurkako eraso egoera mantentzen den heinean, ETAk erantzuteko erabakitasun osoa daukala, adierazi zuen.
‎Ohera itzuli zen, bere irrika apaldu nahian, eta liburukotea zabaldu zuen. Irudietara joan nahi zuen zuzenean, baina aldi berean ez zuen urduriegi agertu nahi amaren aurrean. Bere begien aurrean estelak, jauregiak, zeiba zuhaitzak, eraikinen planoak eta dorreak agertu zitzaizkion.
‎1841eko urriaren 9an, gaixotasun malapartatu baten erruz erdibidean utzi behar izandako lehenengo saiakera hura gogoan, berriz ontziratu gara Frederick Catherwood nire bazkidea eta biok, Tennessee izeneko merkantzia ontzi mardulean oraingo honetan. New York txiki egiten zitzaigun bitartean, ezin izan dugu herrimin eta malenkonia zimiko bat saihestu, baina aldi berean, gure aurrean zabaltzen zen ozeano bortitzak hamaika abentura kilikagarri iragartzen zituen, geure bihotzak hanpatuz.
‎Urak on egin zion eztarrian behera eta bat batean guztiz esna sentitzen zen. Bero zen, baina aldi berean burua fresko zeukan. Ama, berriz, loaren sakonenean zegoen, zurrungaka, helikopteroz egindako bidaiaz ezjakin.
‎Eta begien gainean kopeta bat ikusi zuen, lokatzez eta odolez beterik, eta gero buru bat, burusoila eta hura ere zikin. Eta zutik jartzen zen bitartean garrasiari eutsi behar izan zion, izuaren izuz, baina aldi berean lurrean botatako fardelari begira, hipnotizatuta. Hor zegoena, lurrean botata, buruz behera baina begirada gorantz zuzenduta bezala, eskuak eta oinak lotuta eta odolez beterik, Carlos Agirre baitzen, Palenqueko eremu arkeologikoko zuzendaria.
‎Egunetik egunera eroriago eta zulatuago dagoen hesi berde trakets batek bereizten ditu Agnes eta Yvesen lursailak. Bakoitzak bere etxean, baina aldi berean gosaltzen dute biek.
‎Neska koxkorra zinela, oraindik zeure sekretutxoetako batzuk amari kontatzeko adinean zeundela, behin batean, dilema moral batekin etorri zinen etxera. Ez dakit zeuen neska mutil kontuetatik etorri ote zitzaizun zalantza, harako gustatze/ ez gustatze jolas beti serio baina aldi berean irrigarri horietatik, ala nerabe garaian hizketa gai transzendentaletarako izaten den joera horretatik, etikako klasean hizpidea sortuta edo lagunen batek planteatuta. Nolanahi dela, halaxe galdetu zenidan, biok bakarka geunden udaberriko arratsalde luze horietako batean:
2011
‎Edo, beste hartan bezala, esan baitzion baten batek euliak uxatzeko modurik onena ura botila batean jartzea zela, euliak ikaratu egiten direla, nonbait, beren irudi urak handituaren kariaz; eta han ipini zituen baserriko sukaldeko apal guztietan urez betetako garrafoiak, uda partean izaten ziren euli boladak gogaikarri zitzaizkion eta. Bere garaiko gizona zen, hori ezin da ukatu, baina aldi berean bazuen bere garaiko anitzek ez duten zerbait, aurrera begiratzeko joera bat.
‎Baina hire begiek nireekin topo egiten zutenero, eta egun gogoangarri hartan beste jomugarik ez zutela esango niken, nireek hireak bezalaxe, bestalde?, zergatik ongi ez nekiela, ezin nionan eutsi hire begiratu goxo baina aldi berean jakin nahizko hari, konplize, heuk gerora onartuko hidanez: hitz horrek dituzkeen konnotazio txarrak ez ahal hituen, behintzat, gogoan izango orduan?, inoiz aitortu ez ninan beldur haren mende banengo bezala.
‎Litekeena da emakumeek beren bularren kontra besarkatu eta, azala eskuekin behin eta berriz igurtzi ondoren, pasarteren bat irakurtzen hastea ere. Ni ikaraturik egongo natzaie entzuten, nora begiratu ez dakidala, baina aldi berean harro?, esaten nien.
‎Kaligrafiaren iraungitze prozesu horrek neure sakoneko izaeraren gaixotasunen batekin loturak zituela iruditzen zitzaidan batzuetan, baina aldi berean banekien sormena piztuenik nuen egunetan idazten nuela narrasen. Nire kaligrafiaren krisialdiak sormen aldi horietako batean jo zuen goia.
‎Apenas izan nuen emakumeari erreparatzeko astirik, baina atetik eserlekura eman zituen bospasei pauso horietan bera zela iruditu zitzaidan, eta horretan, jendea pausajeagatik ezagutzen, zorrotza naiz. Pausoak baldres baina aldi berean dotore ematen zekien, eta begira zegoenari ezinezko zerbait lortzen zuen inpresioa eragiten zion, mugimendu kontrajarrien sintesi bat edo, une oro oreka galtzeko zoritik lerdentasunera igarotzen baitzen. Berarekin bizi nintzenean granitoaren edo marmolaren gainean ikasi al zuen oinez galdetu ohi nion.
‎Erizainak ez zuen zalantzarik izan; bere poltsan gorde omen zuen eta, geroxeago, ertzainek ea idazlearen eskuetan liburu bat atzeman al zion galdetu ziotenean, ezetz erantzun omen zuen; egia esan, gogoratu ere ez omen zen egiten bere poltsan gorde zionik, berak maitasun historiari bueltak ematen jarraitzen baitzuen. Ederra iruditzen zitzaion, aspaldikoa, pelikula zaharkitu batekoa, eta berak ere gisa horretako maitasun bat bizi nahi zuela erabaki omen zuen, sexurik gabeko maitasun bat alegia, baina aldi berean pasioz betea?, irakurri nuen. Arraroa bada ere, Nadia isilik geratu, eta berak ere beharbada antzeko maitasun bat bizi nahiko zuela pentsatu nuen.
‎Bi osagarri horiek, teilatuaren isuriak eta itsas bistak, nire eleberrian izan zezaketen eraginaz ere mintzatu nintzaien epaimahaikoei gutunean, eta bidenabar hogeita hamar metroko etxearen alokairuagatik zenbat ordaintzen nuen ere esaten nien. . Idazlearentzat bere gelak gordeleku izan behar du, baina aldi berean munduari begiratzeko talaia ere bai?, nioen, beste gauza askoren artean, neure gutunean.
‎Metxaren nortasuna oso zehatza da, guztiok ezagutu dugu Casablanca baserriko seme gaztearen tankerakorik, baina aldi berean historia askatasunerantz mugiarazten duen indar kosmikoaren hezurmamitzea ere bada, Bakunin Txirrita zaharberritua, historiak eta gizarteak bazterturikoen maitalea. Ez horratik naturak irainduena, ez da Asisko Frantziskoren leinukoa(, hobe du Jainko delako horrek, existitu gabe?, dio Metxak:
‎Tresnak oso kaskarrak ziren garai hartan eta mugimendu traketsak dituzte pertsonaia batzuek. Iluna geratu dela iruditzen zait, maiztua bezala, baina aldi berean garai hartarako ezinezkoak diruditen elementuak ikusten dizkiot, multiplanoak eta. Pentsa, gaur egun ez dira egiten, tramankulu harekin fotogramaz fotograma horrelako fondoak lortzea travelling a egiteko?
‎Kezka bat badu ordea pasaitarrak, telesailen gidoia oso ona izan arren, teknika kaskarra zutelako: . Proiektuak aurrekontu handiagoa behar zuen, bideratutako diruarekin gehiago ezin zen egin, baina aldi berean pentsatzen nuen Euskal Herriak behar zuela Lazkao Txiki bat. ETBra joan nintzen, kapitulu pilotuarekin, orduan Amatiño zegoen, eta esan zidan:
‎Egia esan, film denak dira oso pertsonalak, eta Medemen zigilua daramate: . Guztiz inplikatzen naiz filmetan, nik egiten ditut, nik neuk; eta horrek guztiak arreta handiarekin mantentzen nau, oso kontzentratuta eta neke handiarekin, baina aldi berean pasio izugarriarekin, pelikulan erabat sartuta?.
‎Azken bi lanek, Caótica Ana eta Room in Rome pelikulek, ez dute kritika eta publikoa alde izan, ez dira donostiarraren lan onenak, baina detaile txikienak kontuan hartzen dituen estetika landua, sinbolismoa, gogoetarako abagunea eskaintzen ditu beti Medemen unibertso eder eta zainduak. Umiltasuna aldarrikatzen du Juliok zuzendariaren ezaugarri, baina aldi berean ego indartsua behar dela dio, kontatzeko zerbait duen sortzailearen konbentzimendua,, sortzea delako ausardia eta harrotasun inplizituaren ondorio?. Zuzendariak ezin du norbait itxia izan, konfiantza behar du bere buruarengan, baina zarena baino gehiago zarela sinetsi gabe.
‎Armendariz, Uribe, Bakedano edo Izagirreren aldean, kaskarrago moldatu ziren beste hainbat. Ados, ukaezina da egile batzuk beste batzuk baino finago aritu zirela, baina aldi berean onartu beharra dago ekimenak bere osotasunean izandako garrantzia hartzen dela aintzat, eta handiagoa dela osotasun horren pisua, obra bakoitzak bere aldetik duen interesa baino. Egin izan zaion beste kritika zorrotzagoa da:
‎– Ahate pasa n barre egiten ari naiz, absurdo hutsa da, baina aldi berean istorioaren atzean badago zerbait, zinemaren historiako ahate pasa pila bat berreskuratu ditut, ez da errazkeria bat. Soila izan nahi dut, baina ez sinplea?.
‎Ez zuen zinema helburu, baina New Yorkeko laburra Zinemaldiak aukeratu zuen, eta gauza batek bestea ekarri. . Atrebentzia izan da gakoa, egitea eta gero jendaurrean erakustea, hori ere zaila izaten baita, baina aldi berean kitzikagarria, emozionantea, norberaren egoa elikatzen du?.
‎–Gorrotoari buruzko eta gorrotoaren kontrako pelikula da. Filmari gorrotoa dario, hildakoak ageri dira, baina aldi berean zaplaztekoa ematen dio gorrotoari. Protagonistak, Aitorrek, barnean leku bat darama berarekin, ezinikusia gordetzen du leku horretan, baina gorroto eza ere existitu daiteke bertan?.
‎Horregatik, hemengo zinemagileek gatazka gehiago jorratu ez izana faltan bota du Tabernak, baina aldi berean ekoizleek erreparo asko dituzte gaiarekiko. –Pozik nengoke mota honetako film gehiago eginen balira, bestela joanen litzaiguke, ziur bainaiz Irlandako zinemak zerikusia izan duela gatazkaren amaierarekin, eta Yoyes ek berak, adibidez, hainbat gauza beste era batera ikusteko balio izan duela?.
‎Goya Sarietan bizitako esperientzia gogorrak, besterik ez bada, zerbait ikasteko balioko ziola eman diot aditzera. . Indartu egin behar izan nuen, gogortu, baina aldi berean hondoratu ere egin nintzen, asko sufritu nuen eta irail hartatik hurrengo udara arte oso gaizki egon nintzen, urtebete. Garai horretan idatzi nuen dokumentalaren hurrengo pausoa izango zenaren bigarren bertsioa?.
‎Gidoiarekin filosofia bera mantendu zuten: lauzpabost urte eman zituzten pelikula idazten eta berridazten, oinarri sendoa finkatzeko, baina aldi berean malgua. –Erreminta garrantzitsua da gidoia, inoiz ez definitiboa, bistaratu du Telmok?.
‎batetik, momentu politikoa islatzea,, emakume eta gizon haien guztien borroka eta mugimendu gerrillariaren zapalkuntza zer izan zen islatzea?; eta bestetik, gizakion kontraesanak, ezaugarri baikorrak eta ahultasunak aurrez aurre jartzea, demagogiatik ihesi: . Pelikulan heroiak eta doilorrak daude, baina bai bando batean zein bestean; askatasuna eta demokrazia bezalako jarrerak defendatu ditzakezu, baina aldi berean gero ekintzekin eta jokabideekin akatsak egin, inolaz defenda ezin daitezkeen ekintzak. Giza jokabidea oso ahula eta konplexua dela erakustea interesatzen zitzaidan?.
‎Sexu bortxaketak jasan zituzten pazienteen historiak kontatu zizkioten Montxori bere lagun terapeutek. Hainbat biktimarekin bildu ostean, atsekabetuta bukatu zuen zuzendariak, baina aldi berean biktima horien kemenarekin miretsita, eta giza jokabide irrazionalen kontrako borrokari buruzko filma egitea erabaki zuen. –Patu beltzari aurre egitearen ausardiaz, nork bere etorkizuna eraikitzearen esfortzuaz, gure gizarteak ez ikusiarena egiten dion errealitate ilunaz?
‎Raddick andrea etsi etsian zegoen. Desiratzen zegoen MacEwen andrearekin joateko, baina aldi berean...
‎betiko bizimodu zaharra batetik eta europar berria bestetik. Teknologia berriei esker hobeto bizi dira orain, baina aldi berean arrisku gorrian dago beren kultura. (?) Egungo teknologiaz baliatzen diren bitartean, betiko bizimodu zahar eta hauskorrei ezin eutsiz bizi dira?.
‎Naiarak baietz esaten dio buruaz, baina aldi berean Uxunek azaldu dion planari bueltaka ari da bere artean.
2012
‎Horrelako enkontru hipotetiko bat aldez aurretik behin baino gehiagotan amestu nuela ezin ukatu, eta ametsetan ez zen horren itzela gertatu, ezta horren giro indigenan ere. Gure gorputz adarrak ustekabeko harmoniaz bat etorri ziren, mirarizko dantzaldi batean; maitasuna egin genuen, aspaldi hasitako segida bateko beste gau bat bagenu bezala, baina aldi berean lehenbiziko aldiak ekintzari eransten dion grinaz eta sorpresaz. Amaitu genuenean, ez zen galderarik sortu, ezta zailtasunik ere.
‎–Ez duzu hau ikusi behar... ezin duzu hau ikusi! , esan nion, dardar ikaraz, Usherri, gozo baina aldi berean sendotasunez leihotik aulkira eramanez?. Ikuskari horiek ikaratu egiten zaituzte, baina gertaera elektrikoak besterik ez dira, eta ez dira hain arraroak gainera.
‎Oro har, hor bazen zalantzarik gabeko lekukotasuna, munduan nire egoera baino zoritxarrekoagorik aurkitzea oso zaila zela garbi uzten zuena, baina bazuen barruan zerbait txarra baina aldi berean ona, harengatik eskerrak emateko. Eta munduko egoera tamalgarrienean ateratako irakaspena izan dadila, gauza guztietan adore hartzeko zerbait aurkitzen jakitea, eta, gauza on eta txarren zerrendan, hartzekoen aldean jartzea.
‎Bestalde, irlako gauza interesgarri guztiak ikusi ondoren, handik irteteko irrikatan nengoen, oso aspertua bainindukan jende hark. Egia esateko, apartak ziren nik asko estimatzen ditudan bi zientziatan, eta ez naiz zeharo ezjakina berorietan, baina aldi berean hain sorgortuak eta murgilduak zeudenez gogoetan, sekula ez dut topo egin hain lagunarte desatseginarekin. Emakume, merkatari, astintzaile eta gorte mutilekin bakarrik hitz egin nuen han eman nituen bi hilabeteetan, eta beronengatik biziki gorrotatua izan nintzen azkenerako, nahiz eta jende harengandik bakarrik har nezakeen zentzuzko erantzunik.
‎Baina gaineratu zuen, hain atxikimendu haustezina nuenez egiarekiko, ohore hitza eman behar niola neure biziaren kontra ezertan saiatu gabe berarekin bidaia egiteko, edo bestela preso edukiko ninduela Lisboaraino iritsi arte. Eskatzen zidana hitz eman nion; baina aldi berean baieztatuz nekerik handienak jasango nituela yahoo artean bizitzera itzuli baino lehen.
2013
‎Ezin zuen lan eskaintza burutik kendu. Bazekien ez zuela onartu behar, baina aldi berean lana, bizitza, dena aspergarria egiten zitzaion. Norbaiten bizkarra zaintzeak erne egoten behartzen zaitu, urduri, gauzak ondo egiten.
‎–Aitortu behar dizut gaia atera didazunean amorraturik jarri naizela eta gaizki sentiarazi nauzula. Baina, gauzak zer diren, ondo etorri zait hau guztia kolkotik ateratzea... ez da gai bat inorekin hitz egiten dudana, hain da... ez dakit... ahaztu egin nahiko nukeen zerbait da, baina aldi berean egunero bizitzen dudana.
‎–Gutxi baina izan dira gaixotzeraino maitemindu nauten gizonezkoak. Altuera handiko lekuetan bizitzea bezala da maitasuna, zorabio pixka batekin zabiltza, ikusmiraren ederrak liluratzen zaitu, baina aldi berean badakizu aski dela keinu bat, aski dela hitz bat amildegian behera erortzeko. Gizonezko horietako batek oraintxe bertan deituko balit eta joateko agindu, ez nuke zalantzarik egingo, autoa hartu eta bidean jarriko nintzateke, egitekoei edo nekeari batere konturik egin gabe, esan zuen, eta isilik geratu zen berriro.
‎Atetik kanpora zihoan bitartean ezin izan nuen begiratu bat saihestu. Takoiak zolan tenkatuz ematen zituen pausoak, baina aldi berean airean zihoan irudipena eman zidan, aldaken mugimenduarekin lebitatzea lortuko balu bezala. Beste behin ere mirespenezkoa izan zen begirada desiozkoa baino gehiago.
‎–Arrainak ere multzoan dabiltzanean ugaltzen dira gutxienik, esan diezaioket, nonbait irakurri nuen esaldia etorri zaidalako burura, baina kontu hori noizbait esana dudala ohartzen naiz. Guk ere noizbehinka arnasa hartzeko adina tarte behar dugula esan nahi nioke horrekin, baina aldi berean beldur naiz ez ote duen arnasa gehiegi hartuko eta niregandik aldenduko, berak baduelako nora joanik, seguru nago horretaz, eta nik ez. Sagueseko pasealekuan batera eta bestera ibilian irudikatzen dut neure burua, neskaren leihoko argia noiz piztuko zain edo etxeko bakardadean telebistaren aurrean jaki izoztuak jaten, munduan egunero errepikatzen diren ezbeharrei arreta azalekoa eskainiz.
‎Modako kontu guztietan bezala, honetan ere bezeroen eskaerak erraz jausten ziren alde bateko edo besteko gehiegikerietan, eta artifizioek sarritan iluntzen zuten natura basatiari eman nahi zioten ordenamendua. Darcy jaunaren etxea, zaindua baina aldi berean sinplea eta naturala, erdibideko puntu egokian egongo litzateke, eta ulergarria da Elizabethek horrenbeste mirestea.
‎Tarekek, minari eutsiz, guztien pausoak gidatzen zituen. Ahalik eta zarata gutxien egiten saiatzen ziren, baina aldi berean azkar aldendu nahi zuten hondakinetatik, Ahmeten gizonetatik eta bizirik geratzen ziren txakurretatik. Inork ez zuen galdetzen nora zihoazen, zein zen plana.
2014
‎Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua.
‎Alfa barratik desagertu denean zentzuzko tartea aintzat hartuta atzetik joan natzaio, Y ri behako ezaxolazkoa baina aldi berean esanguratsua jaurti ondoren, nik ez dut ikusiko komuneko hall unisexean naukalako zain ginebrari hurrupaka, baina kasik malguki bat ipurtzuloratu izan baliote bezala, oraintxe nator, edo antzeko zerbait esango die lagunei eta barrara gerturatuko da bere jabetza aldarrikatzera, gizon zintzoen gudan behintzat harrapakina berari dagokiola defendatzera, berak lehenago markatu duelako, zakurrak txizaz hesitutako zuhaitzarekin nola, halere egiatan ez du jakingo zelan ekin, pantailan hainbestetan ikusi dituen ahoberokeriak zelan gauzatu, ez dator bere izaerarekin bat, azkenean komunera sartzeko adorea batu eta parez pare aurkituko nau, eta hemendik aurrera ez da jada aieru hutsa ezpada nire begien aurrean gertatzen den ekintza:
‎Norbaiti dei niezaioke baina aldi berean ezin dut eta badakit azkenean ez dudala egingo. Dei niezaiokeen norbait bakarra, U, aspaldi galdu nuen, Z irabaztearekin batera gutxi gorabehera, eduki ditudan adiskidetasun harremanetatik iraunkorrena eta absolutuena, une honetan nukeen estimu erabateko, baldintzarik gabeko eta akritikoa, gurtze erlijioso edo platonikotasunetik hain gertu dagoena, inoiz eskaini didan harreman bakarra, U fidel hari besterik niokeen hainbat hilabetetan jaramonik egin ez eta gainezka egingo zidakeen balizko egoera baten zama telefonoz histerikoki okatu, eskegitze bortitzik edo salaketa erabat justifikaturik bueltan jaso gabe.
‎Liburua dut aldean eta baita eguneko egunkaria ere kioskoan erosia pare bat toblerone, hiru mars barra eta kinder arrautza batekin batera trena abiatzeko artean hamar minutu falta baziren ere Y k behingoz alde egitea lortu dudanean, ondo kostata lortu ere, john wayne westerneko bakero protagonista gogor baina aldi berean sentikorraren nolabaiteko konplexu batek hartzen baitu beti horrelakoetan eta molde zurrunak baititu emakume batekin egon osteko biharamunean erakutsi beharreko manera fin eta keinu erromantiko ezdeusen inguruan53, kasu, iruditzen zaio damak hamar minutuz konpainia (humano) rik gabe itxarotea trenari dela daitekeen bakardaderik gordinena, bakeroak ebaki ditzakeen irainetan doilorrena,...
‎Beldurra ez didate kentzen, baina gainerako bidaiarien aurrean disimulatzeko adina lozorrotzen naute. Egoera horretan egiten nuen nik maldaxkan aurrera, baina aldi berean jakitun nintzela gertatu berri zitzaidanak, gertatzen utzi berri nuen horrek, ondorio lazgarriak izan zitzakeela.
‎Urduritasunezko minutu batzuk izan ziren, dozena erdi buru uretan mugitzen zirela. Choupette, oraindik ere parasolari eusten, baina aldi berean eskuak estutzen, hondartzan gora eta behera zebilen, oihuka:
‎Boterea kartzelan, behingoz, ez dabil disimuluan eta neutraltasun mozorroekin. Ondo antolatuta dago, arrazionalki, legalki eta atributu guztiekin, baina aldi berean tirania itzela da. Boterean baizik oinarritzen ez den erregimen totalitarioa da kartzela, eta zeharo ilegitimoa jasaten duenarentzat.
‎Zeremonia luze bat zen; niri behinik izugarri geldoak iruditzen zitzaizkidan pauso guztiak, eta geldotasun hark handitu egiten zidan larritasuna; baina aldi berean ez nuen nahi aurretiko haiek amaitzerik, ondoren zetorrenak are gehiago izutzen ninduelako: amaitu nahi eta nahi ez horretan ikusten nuen nola prestatzen zituen xiringa eta anpuluak, orratzak eta bestelakoak.
‎Dutxara sartu naute bien artean, besoetatik eutsiz, erori ez nadin; baina aldi berean kontu handiz, zaurietan min eman gabe: sendotasun samur batez bezala.
‎Gerraostean, Belchiteko kontzentrazio zelaitik itzuli da Mario; ezagunak ditu herria, etxea, emaztea? baina aldi berean arrotz sentitzen da, sentiarazten dute, lekurik eta nortasunik gabe utzi balute bezala. 1989ko Urtezahar egunean, sabela, hozkailua eta etxea ere hutsik ditu Mirenek:
‎Parisek Belgikaren zati bat eta Luxemburgo Frantziarentzat izatea galdegin du orain. Gaia konplexua zen, subirania mailan Luxemburgo Holandako erregearena baitzen, baina aldi berean Konfederazio Alemaneko kide. Parisek Luxemburgo, erostea?
‎Parisek Luxemburgo, erostea? proposatu dio errege holandarrari, horren estualdi ekonomikoa aprobetxatuz; Bismarckek oniritzia eman du (isilpean); baina aldi berean, Frantziaren erasoaren beldur direla profitatuz, Konfederazioko Estatuekin tratuan ibili da (isilpean) elkarren laguntza militarra ituntzeko. Isilpeko tratuok argi handian ezagutu direnean eta alferrikaldu, eskandalua burrunbatsua izan da.
‎Bizikidetzaren gazi gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa? horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.
2015
‎Nagorek, azkenean, alboan zuen telefonoa berriro esku artean hartu,, gaur ez naun egun osoan joango? esan, eta, erantzunik itxaron gabe, telefonoa alfonbra gainera bota zuen, harekin haserre zegoela baina aldi berean estimutan zuela adierazi nahiko balio bezala.
‎Guk, haiek ez baitakite egiten, ipuin bat idatzi dugu, teoria praktikan jartzea baino ikaskizun hoberik ez dagoela pentsatzen dugu-eta. Hona, bada, gure ekarpen xume baina aldi berean argigarria.
‎Begirada piztu zaio. Bularra atera eta apur bat altxatzen naiz, jarrera defentsibo baina aldi berean ausarta erakutsiz. Emakumea gugandik hiru pausora dagoenean Gabrielek bere anekdota eten du.
‎Baina ohartzen hasia zen senarra begira zeukala. Barrez ari zitzaion, ironiaz, erdi iseka eginez bezala egun argitan lo zegoelako, baina aldi berean pentsatzen zuen: Segi irakurtzen.
‎Mildredi galdetu ea Andrew, Doyle andrea eta Rayley jauna itzuli diren. Bazirudien hitz haiek putzu batera erori zirela, ur garden baina aldi berean deformatzaileak zituena, eta jaitsi ahala ikus zitezkeen kiribiltzen, umearen buru zolan auskalo zer itxura hartu arte. Zer mezu emango ote zion Camek sukaldariari?, pentsatu zuen Ramsay andreak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia