Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Edozein modutan, egun gutxi geratzen zait eta ez dut eman nizun berba jango. Horregatik, jakizu egia dela, goizean, basoan Rakel eta Ruben atzean utzi ditudala, baina aldi berean jakin behar duzu Tomekin itzuli naizela. Bai, badakit zuri ez zaizula inporta, baina ez nago lasai birigarro horrekin.
‎Pasadizo hura irakurri nuenean, azala pinportu egin zitzaidan, baina aldi berean oso kilikagarri iritzi nion. Eta aurreko gaua eta igaro berria den egunaren ondoren, nik irakasle hura izan nahi nuke baldin eta Ruben ipuineko arotza balitz.
‎Baina, esan bezala, ez diot deitu eta, beraz, ezin bada jakin bera zer moduz dagoen. Teresak, Dabid bihotzera tiro egin zidan gansterra dela oroitarazi dit (noski, Chicagon nagoelako esango zuen hori); berak ez dauka hori zertan oroitarazi, nik hainbeste badakit, baina aldi berean ezin dut ahantzi elkarrekin igaro ditugun urteak, urte gehienbat atseginak. Ez dakit:
2002
‎Agian, Manuelengan berarengan islatzen zen hobekien lagunarteko giro laxoa. Pozik ageri zen, pitin bat piztuta beharbada, baina aldi berean bere buruaren jabe, beti bezala. Josu R k ez zuen gogoratzen inoiz mozkortuta ikusi izan zuenik.
‎ Esaterako: " Ofizina, den baino itsusiago bihurtzen da zure eskutitzekin egiten duen kontrastearekin, baina aldi berean, den baino ederrago, zure eskutitzak heltzen diren tokia  delako". Edota beste bat:
baina aldi berean abstraktua;
‎Zeren itzuli, gehienetan bederen, erdarara itzultzen baita, gaztelaniara, eta idazleak badu orduan arrisku bat ederra: euskaraz idatzi bai, baina aldi berean idazten duen horrek gaztelaniaz zer soinu izango duen kontuan harturik idaztea euskaraz, berak ere bai baitaki erdaraz, eta etengabe egon baitaiteke irudikatzen lerro horiek erdaraz nola agertuko liratekeen. Besterik litzateke idazleari burutik pasatuko balitzaio testu hori beste norbaitek suedierara, demagun, jarri behar duela, gaztelaniarekin gertatzen ez den bezala suediera [13] ez baitu hain etxeko:
‎batzuetan, gazte, aipatzen ditudan goiti beheiti hauetan behin edo behin usteketan edo ezjakintasunez itzuli zaidan gurasokeriaren bat ikusten baldin baduzu, espero ez zenuen doinuan edo gogoko izango ez zenituzkeen hitzetan egia esan, hori gure adinekoei erraz gertatzen ahal zaigunez gaztigatzen dizut aitzinetik, ez egin kasurik, eta ez norabaiteratu, ez du merezi eta, arrisku hori beti dago gainean. Gutun luze hau zuri egin dizut, baina aldi berean tartekotzat ere hartzen zaitut, zu eta zure adiskideek ez ezik, bizkarrean zuk baino urte batzuk gehiago dituztenek ere ongi ulertuko baitute, eta zuzen aditu, hemen diodan gehiena, zeren euskararen etxeko istorio hauek denen sorbaldak, gazteenak nola zaharrenak, markaturik utzi baitituzte, zein bere eran.
‎zer egin? Niri dagokidanez, hodeietatik salto egin nezakeela pentsatze hutsak korapilo desatsegina ezartzen zidan eztarrian, baina aldi berean izugarri erakartzen ninduen. Azken finean, abentura bila joanak ginen Estatu Batuetara, eta hegazkin batetik salto egin baino" abentura" kitzikagarriagorik nekez topa daiteke.
2008
‎Leiho handia da nire gelakoa, Victoriar estiloko etxe guztietakoa bezala. Leihotik begira gelditu naiz bosten bat minutuz; kanpora begira, baina ezer ikusi gabe, pentsatzen baina aldi berean ez dago pentsamendurik nire buruan. Eta bat batean, aurrez aurreko etxera begiratu dut, eta nire gelakoa bezain leiho handia dago, gortinak aldamenetara botata.
‎Barrutia besoak jasota gelditu da, orain arte garrasika eta espantuka aritu dela ohartu berri balitz bezala. Gero jaitsi egin ditu eta bigarren aldiz histrioiaren atzean ezkutaturik dagoen gizajoa ikusi dut, azal garden batek barneko geruzaren azala ezin ezkutatu baina aldi berean lausotuko balu bezala. Eta izua eta samurtasuna eta errukia sortu dit.
2009
‎Atzeko erremolkean, bestetik, anabasa itzelean, Lekeitio uztean bildu ahal izan zuten etxe hornidura guztia. Aita bolantean urduri, baina aldi berean itxaropentsu, bere Ford zaharrarekin lan egiteko aukera onak izango zituelakoan. Ama, txoferraren ondoan eserita, kezkati, baina aldi berean ameslari, familia gobernatzeaz batera, josten lan egiteko enkargurik faltako ez zitzaiolakoan.
‎Aita bolantean urduri, baina aldi berean itxaropentsu, bere Ford zaharrarekin lan egiteko aukera onak izango zituelakoan. Ama, txoferraren ondoan eserita, kezkati, baina aldi berean ameslari, familia gobernatzeaz batera, josten lan egiteko enkargurik faltako ez zitzaiolakoan. Umeak, berriz, aho zabalik:
‎Laostia irakurri diat, umetatik; harrapatzen nuen guztia. Hamabost urterekin, liburu atzerakoiak etortzen zitzaizkidaan eskuetara, baina aldi berean droga gogorra ere hartzen nian, frantsesez, institutuan ona bainintzen hizkuntzetan eta frantseseko irakasle aurrerakoi samar batek liburuak uzten baitzizkidan; berebiziko nahasketa egiten nian: MartÃn Vigil, José MallorquÃ, Villon, Ronsard; buruz nekian" La balade des pendus", bertsoen erritmoan urkatuen balantza irudikatuz; eta Ronsard en sonetoak ere banekizkian, eta aldi berean idiarena jotzen nian frantseseko atso ederraren titiak eta esnezko ipurdi guria irudikatuz.
‎zure aita beste gizon guztiak bezalakoa zen, bazituen grinak, ahuleziak, denok bezalako egoa, besteok ez bezala mozorrotua agian, inozoak liluratu eta bereganatzen baitzituen; galdetu al diozu inoiz zeure buruari ea benetan hilik ote duzun ama, ez ote zuen ihes egin senarraren etengabeko desleialtasun" mistikoak" jasan ezinik, beharbada Aurovillen ere efeboak eta dontzeila samurrak limurtzen ibiliko zen yoghi zintzoa. ...halakorik esan, Ananda; hil egingo zaitut, Sara, jainkoa, zer gertatu zaigu, hain ondo zihoan dena; ez mehatxurik niri, gero, Ananda, dena ondo zihoan nik guztiari men egiten nion bitartean, baina ni neu izan nahi dut orain, eta begira zer esango dizudan, prest nago yogaren bidean sakontzeko eta Iñigok eta Xabierrek proposatzen duten zorakeria hori ere errespetatuko dut, muga bateraino behintzat, baina aldi berean ni neu izan nahi dut, jende guztiak bezala gozatu sexuaz, larrua aurretik eta atzetik jotzen didazula sentitu, zergatik da hori zikina, orgasmoak izatea, gozamenez eztanda egitea, zure sabelaren gainean lokartzea eta esnatzean zakila miazkatu eta berriro gure gaztetasunaren sua berpiztea, ekin, bizi, eta ez soilik zure zakila barruan dudala geldirik iraun, tantra meditazioan, otoitzea... Gogamen lohia duzu, Sara, ez zara konturatzen haizeak nondik jotzen duen ere, zertarako landu ditugu hainbeste yoga liburu, honetarako?, ez duzu zipitzik ere ulertu; zeu zara, Ananda, ezer ulertzen ez duena, yoga liburuek ezin dituzte ezabatu sentimenduak eta giza grinak; horixe da, ordea, kontua, Sara, egoaren uholdeei eusteko sortua baita yoga; baina, Ananda, nola sinets ditzakezu oraindik horrelako asmakeriak, gertatu den guztia gertatu eta gero, zer uste duzu, liburu horiek maitagarrien ipuinak direla?, eta zure aita sentimendu ororen nagusi, ipotxen errege balitz bezala?; berriro iraintzen nauzu, Sara, eta nire aita ere bai, hura gizon betea zen, behin eta berriz erakutsi zuen hori; ez dizut esaten hala ez zenik, Ananda, baina hark ere zakil tentekorra zuen, ar gehienek bezala, eta neska eta mutil gaztetxoak atsegin zituen, pederastiaren mugaraino, eta ez dakit zuon bion arteko harremana bera ere oso sanoa izan ote zen, intzestuaren usaina hartzen diot...; urde halakoa, zerria, zerria, zure gogoa gorotzez beterik dago, berriro iradokitzen baduzu aitak bortxatu egiten ninduela, hil egingo zaitut; nik ez dut halakorik esan, Ananda; hil egingo zaitut, Sara, jainkoa, zer gertatu zaigu, hain ondo zihoan dena; ez mehatxurik niri, gero, Ananda, dena ondo zihoan nik guztiari men egiten nion bitartean, baina ni neu izan nahi dut orain, eta begira zer esango dizudan, prest nago yogaren bidean sakontzeko eta Iñigok eta Xabierrek proposatzen duten zorakeria hori ere errespetatuko dut, muga bateraino behintzat, baina aldi berean ni neu izan nahi dut, jende guztiak bezala gozatu sexuaz, larrua aurretik eta atzetik jotzen didazula sentitu, zergatik da hori zikina, orgasmoak izatea, gozamenez eztanda egitea, zure sabelaren gainean lokartzea eta esnatzean zakila miazkatu eta berriro gure gaztetasunaren sua berpiztea, ekin, bizi, eta ez soilik zure zakila barruan dudala geldirik iraun, tantra meditazioan, otoitzean, eta garbiketa praktika amaigabeak eginez larrutan egin behar dugun bakoitzean, pentsatuz ez dakit zer eroriko zaigula zerutik, gauzarik ederrena balitz ere ez leukake zertan ito gure grina eta gure egoa, bai, egoa, Ananda, ni neu izan nahi dut, ego hutsa; zu zeu, Sara, zu zeu, zeurekeria horretan itoko zara, ez duzu ikusten lakioan erortzen ari zarela, ez duzu ikusten liluramenduaren infernura arrastatzen nauzula; eta gustura asko irristatzen zara nirekin batera, memelo alaena, baina onartu egin behar duzu, obsesionaturik bizi zara, naturalago jokatu behar dugu, normalago, Ananda, hainbeste nahasmen mistikorik gabe; nahasmen mistikoa diozu, milaka urtean milaka pertsona zintzok eta hainbat santuk ondutako jakintzari nahasmen mistikoa deritzozu; beharbada ez dira irakaspen okerrak, Ananda, agian dena egia da, baina gu hemen eta orain bizi gara, geure gurari eta ametsekin, eta ezin dugu amildegian behera bota geure nortasuna, ez iezadazu eskatu ni neu izateari uko egiteko, hori inoiz ez, izan ere modu ezkutu bat baino ez da emakumearen zapalkuntza puta hau luzatzeko, ulertzen, polit horrek?; zeu zara, Sara, ezer ulertzen ez duena, emakumearen zapalkuntza diozu benetako askatasun osoa eskaintzen ari natzaizularik, bai baitakit nora noan, behin izan nintzen-eta hantxe, Kailas mendian, nire izatearen gailurrik gorenean, nortasun oroz harago, eta gailur hura bion artean iraunkor bihur dezakegu, hantxe geratu betiko, eta handik euskal arraza berria hedatu mundura, eguzkiaren errainuen antzera, fida zaitez nitaz; erabili egin nahi nauzu, Ananda, igo zaitez zeu bakarrik mendi arraro horretara, behin han izan bazara berriro ere igoko zara, nahi duzun denbora guztian geratu, lagunduko dizute Iñigo eta besteek euskal zera horretan, eta ni hemen behean zain geratuko natzaizu, bihotz zabalik, ez zaitut gorroto, Ananda, nire bizitzako gauzarik onena zara, baina ezin dizut jarraitu amildegira; amildegi deitzen diozu gailurrari, burugabe horrek, baliteke bakarrik berriro igotzea lortzea, baina zuri loturik nago, zutaz maitemindurik, eta nuke bakarrik egin bidaia hori zurekikoa eten gabe, zu nire bizitzatik ezabatu gabe, eta ez zaitut galdu nahi, maite izan dudan emakume bakarra zara, eta bizitza osoan dudan bakarra; hori desira da, Ananda, hara; ez, Sara, maitasuna da; desira, Ananda, ego hutsa, niri aurpegiratzen didazun berbera.
‎Gogamen lohia duzu, Sara, ez zara konturatzen haizeak nondik jotzen duen ere, zertarako landu ditugu hainbeste yoga liburu, honetarako?, ez duzu zipitzik ere ulertu; zeu zara, Ananda, ezer ulertzen ez duena, yoga liburuek ezin dituzte ezabatu sentimenduak eta giza grinak; horixe da, ordea, kontua, Sara, egoaren uholdeei eusteko sortua baita yoga; baina, Ananda, nola sinets ditzakezu oraindik horrelako asmakeriak, gertatu den guztia gertatu eta gero, zer uste duzu, liburu horiek maitagarrien ipuinak direla?, eta zure aita sentimendu ororen nagusi, ipotxen errege balitz bezala?; berriro iraintzen nauzu, Sara, eta nire aita ere bai, hura gizon betea zen, behin eta berriz erakutsi zuen hori; ez dizut esaten hala ez zenik, Ananda, baina hark ere zakil tentekorra zuen, ar gehienek bezala, eta neska eta mutil gaztetxoak atsegin zituen, pederastiaren mugaraino, eta ez dakit zuon bion arteko harremana bera ere oso sanoa izan ote zen, intzestuaren usaina hartzen diot...; urde halakoa, zerria, zerria, zure gogoa gorotzez beterik dago, berriro iradokitzen baduzu aitak bortxatu egiten ninduela, hil egingo zaitut; nik ez dut halakorik esan, Ananda; hil egingo zaitut, Sara, jainkoa, zer gertatu zaigu, hain ondo zihoan dena; ez mehatxurik niri, gero, Ananda, dena ondo zihoan nik guztiari men egiten nion bitartean, baina ni neu izan nahi dut orain, eta begira zer esango dizudan, prest nago yogaren bidean sakontzeko eta Iñigok eta Xabierrek proposatzen duten zorakeria hori ere errespetatuko dut, muga bateraino behintzat, baina aldi berean ni neu izan nahi dut, jende guztiak bezala gozatu sexuaz, larrua aurretik eta atzetik jotzen didazula sentitu, zergatik da hori zikina, orgasmoak izatea, gozamenez eztanda egitea, zure sabelaren gainean lokartzea eta esnatzean zakila miazkatu eta berriro gure gaztetasunaren sua berpiztea, ekin, bizi, eta ez soilik zure zakila barruan dudala geldirik iraun, tantra meditazioan, otoitzean, eta garbiketa praktika amaigabeak eginez larrutan egin behar dugun bakoitzean, pentsatuz ez dakit zer eroriko zaigula zerutik, gauzarik ederrena balitz ere ez leukake zertan ito gure grina eta gure egoa, bai, egoa, Ananda, ni neu izan nahi dut, ego hutsa; zu zeu, Sara, zu zeu, zeurekeria horretan itoko zara, ez duzu ikusten lakioan erortzen ari zarela, ez duzu ikusten liluramenduaren infernura arrastatzen nauzula; eta gustura asko irristatzen zara nirekin batera, memelo alaena, baina onartu egin behar duzu, obsesionaturik bizi zara, naturalago jokatu behar dugu, normalago, Ananda, hainbeste nahasmen mistikorik gabe; nahasmen mistikoa diozu, milaka urtean milaka pertsona zintzok eta hainbat santuk ondutako jakintzari nahasmen mistikoa deritzozu; beharbada ez dira irakaspen okerrak, Ananda, agian dena egia da, baina gu hemen eta orain bizi gara, geure gurari eta ametsekin, eta ezin dugu amildegian behera bota geure nortasuna, ez iezadazu eskatu ni neu izateari uko egiteko, hori inoiz ez, izan ere modu ezkutu bat baino ez da emakumearen zapalkuntza puta hau luzatzeko, ulertzen, polit horrek?; zeu zara, Sara, ezer ulertzen ez duena, emakumearen zapalkuntza diozu benetako askatasun osoa eskaintzen ari natzaizularik, bai baitakit nora noan, behin izan nintzen-eta hantxe, Kailas mendian, nire izatearen gailurrik gorenean, nortasun oroz harago, eta gailur hura bion artean iraunkor bihur dezakegu, hantxe geratu betiko, eta handik euskal arraza berria hedatu mundura, eguzkiaren errainuen antzera, fida zaitez nitaz; erabili egin nahi nauzu, Ananda, igo zaitez zeu bakarrik mendi arraro horretara, behin han izan bazara berriro ere igoko zara, nahi duzun denbora guztian geratu, lagunduko dizute Iñigo eta besteek euskal zera horretan, eta ni hemen behean zain geratuko natzaizu, bihotz zabalik, ez zaitut gorroto, Ananda, nire bizitzako gauzarik onena zara, baina ezin dizut jarraitu amildegira; amildegi deitzen diozu gailurrari, ...halakorik esan, Ananda; hil egingo zaitut, Sara, jainkoa, zer gertatu zaigu, hain ondo zihoan dena; ez mehatxurik niri, gero, Ananda, dena ondo zihoan nik guztiari men egiten nion bitartean, baina ni neu izan nahi dut orain, eta begira zer esango dizudan, prest nago yogaren bidean sakontzeko eta Iñigok eta Xabierrek proposatzen duten zorakeria hori ere errespetatuko dut, muga bateraino behintzat, baina aldi berean ni neu izan nahi dut, jende guztiak bezala gozatu sexuaz, larrua aurretik eta atzetik jotzen didazula sentitu, zergatik da hori zikina, orgasmoak izatea, gozamenez eztanda egitea, zure sabelaren gainean lokartzea eta esnatzean zakila miazkatu eta berriro gure gaztetasunaren sua berpiztea, ekin, bizi, eta ez soilik zure zakila barruan dudala geldirik iraun, tantra meditazioan, otoitzea...
‎Baina gero eta bakartuago geunden, Ananda; nik jada ez nuen harremanik nire lagunekin, are gutxiago garai bateko mutil adiskideekin, jeloskor jartzen zinen-eta haiekin irteten banintzen; gurasoen etxetik agertu ere ez nintzen egiten, zugatik utzi nuen familia, ama minduta zegoen nirekin, nebak hezurrak hautsi nahi zizkizun, eta ez zuen egin halakorik, bazekielako inoiz ez niola barkatuko, eta zuk hura guztia ego hutsa zela zenion, ego hutsa; ez, Ananda, haiena ere maitasuna zen, maitasuna ez baita elur garbia, maitasunak lohi orbanak baititu, gurasoek ere maite naute eta neuk ere maite ditut, ez noski zuk zeure aita eta zeure ama bezala, hutsunetik maite baitzenituen zuk eta nirekin bete nahi baitzenuen haien hutsunea, nik gurasoak modu arruntean maite ditut, gorrotoa eta gatazka ere tartean direla, nebarekin berebiziko eztabaidak izanez, maitatuz eta gorrotatuz, bai; hasieran, gurasoak biziki eskertu zizuten nire alde egin zenuena, nolabait salbatu egin baininduzun, mundu berri bat zabaldu baitzenuen nigan, lehen haren susmorik ere ez nuen mundu bat, gurasoak harro zeuden nire aldaketaz, baina urrundu egin ginen haiengandik, horrek min egin zien, zuk ez zenituen onartzen amaren erlijio ohiturak eta aitaren nahiz Kandidoren ateismoa, gu elizaz ezkontzea gustatuko zitzaion amari, edo gutxienez epaitegian, ados, niri ere bost axola hori, baina ulertzen diet; igandeetan haiekin bazkaltzera agertzea gustatuko litzaieke, noizbehinka gutxienez, baina zuk beti uko; jada gurasoek ez zuten aipatu ere egiten ardorik eta okelarik gure aurrean, gure elikadura modua onartua zuten, eta hala ere zuk ez zenuen mahaian eseri nahi hilotzak jaten dituen jendearekin, eroso ez zeundela antzematen zitzaizun, gero eta urrunago geunden mundutik, gu bion artekoa gaixotasun bihurtzen hasi zen, eta areagotu egin zen Iñigo eta horiekin juntatu ginenetik; halako batean, gaizki sentitu nintzen egoera hartan; nebak zu uztera behartu nahi ninduen, eta ipurtzulotik hartzera bidali nuen, harrezkero ez diot hitzik egin, ez zintudan galdu nahi, Ananda; baina orain ni neu izatea baino ez da nire helburua, ez dizut askorik eskatzen, ba; gurasoekin tarteka marteka egoteko beharra sentitzen dut eta nebarekin berriro eztabaidatzekoa eta kontraesanak aurpegiratzekoa eta ETAren bortxakeria muturrera botatzekoa; umeak baldin baditugu, gustatuko litzaidake aitona amonekin jolas daitezen, baina zuk ez zenuke onartuko arraza berriaren oinordekoak garbia ez den jendearekin nahasterik, hori ez da normala, Ananda, zerbait gaixoa dago horretan guztian, zu pertsona onbera zara, asmo garbiko haur baten antzekoa, horregatik ulertu behar didazu, zoriontsu izan gaitezke, eta zuk diozun Kailas espiritualera iritsi ere bai, eta Hiru Erregeen Mahaian ernaldu gure umeen haziak, zergatik ez, ederra izango litzateke, zuk niri atzetik bueltan eman eta gero aurrez aurre elkar besarkatu, animalien grina eta eguzkiaren garbitasun elurrezkoa bateratuz. Bai, nahi dut hori, Ananda, baina aldi berean ni neu izaten utzi behar didazu, bizimodu normal bat nahi dut, lagunei telefonoz deitu, haiekin noizbehinka geratu, nola doakien jakin, familiarekiko harremana berreskuratu; besteek ere badaukate zer erakutsirik, ez yoghiek soilik, Ananda, zatoz, jar ezazu burua nire bularren gainean, honela, honela, ikusten zein ongi gauden.
‎Eskolak gehiago egin dezakeenez eta zer hobetua baduenez, baina aldi berean bere esku ez dauden beste faktore batzuk ere modu erabakigarrian baldintzatzen dutenez ikasleen euskara gaitasuna, komeni da hizkuntza ikastereduen eragingarritasunari erreparatzea eta eskolarengan jar ditzakegun itxaropenak zehaztea, anbizioz baina ameskerien liluraz erdi gezurretan ibili gabe. Komeni da anbiziodunak izatea, baina ezin gara itsutu.
‎Hala diote bazter guztietako adituek, besteak beste Fishmanek (ikus Fishman, 1991). Eman diezaiogun, beraz, behar beste garrantzia hezkuntzari, ez beza inork bere ahalmena gutxietsi, baina aldi berean nahitaez erlatibizatu behar dugu hizkuntza indarberritzeko prozesuetan duen eragina, baita euskararenenean ere?, askok uste baino mugatuagoa baita eragin hori.
‎gehienek gaztelania dute etxeko hizkuntza, eta elebidunen portzentajea %40 azpitik duten udalerrietan bizi dira gehienak. Hizkuntza errealitate horren argitara, arrazoizkoa dirudi uste izatea eskolak konpentsazio eginkizuna areagotu behar duela, baina aldi berean helburu lorgarriak jartzen asmatu dela.
‎Eta horretarako, garenaren neurriak, gure txikitasunak, alegia? behartutako ezinbesteko apaltasunez, baina aldi berean naturaltasun osoz mugitu behar dugu guk, eta mugitu behar da euskara bera ere, eleaniztasunaren logiketan eta dinamiketan. Labur beharrez esaldi bakarrera ekarrita, honelaxe definituko genuke eremu urriko hizkuntzen eta kulturen erronka, beraz baita euskararena ere:
‎Paradoxa baten itxura nabarmena du Europaren eraikuntzak. Izan ere, Europar Batasuna eraikitzeak komunikazio hizkuntza komunaren beharra dakar berarekin, baina aldi berean, esan dugunez, hizkuntza aniztasuna irmo babestu beharra ere bai. Tentsio paradoxiko horretaz modu eraginkorrean baliatzen asmatu du Europar Batasunak, herritar europarrak beren burua europar identitate baten jabe benetan sentitzera iritsi daitezen, eta, ondorioz, Europar Batasuna erakunde politiko legez erro sendoak izatera hel dadin.
‎aurreratu eta arrakastatsuenen multzoan dagoela, gainditu beharreko zenbait gabezia gainditu, hainbat okerbide zuzendu eta hobetu beharreko zenbait jardunbide hobetzearen kalterik gabe, baina aldi berean ahantzi gabe nekez aurki daitekeela, inguruko esperientzia guztien artean, Euskadiko herri aginteek eta euskal gizarteak Euskararen Legea oinarritzat hartuta egin den bidean egin dituzten ahaleginak baino erruz handiagorik (ikus Gros i Lladós, 2009).
‎Zeharka, geroago etorriko zen frankismoaren diktadura ideologiko eta sentimentala azpimarra genezake, eta hark irratiaz egin zuen erabilera, benetako tresna nazionalizatzaile gisa baliatuz. Behin katalan eta euskal kantagintza baztertu ondoren, zentsuraren laguntzaz?, espainiar kantagintzak erabili zuen errezetategi moralak, denborak eskaintzen digun perspektibatik ikusita, atentzioa ematen du oso errudimentarioa baina aldi berean guztiz eraginkorra izan zelako.
‎Zelten elezahar sorta aberatsean, hurra beti ageri da jakituria mamituaren zeinu eta sinbolo. Mamia barruan sendotua, gordean ondua, jakituriaren gozo trinkoa, baina aldi berean, maskor ttiki oskol gogor ezkutuzko baten barruan gordea.
‎Hori da, hain zuzen nazionalismoaren paradoxa: bere kultura nazio bihurtzen du (eta horrekin haren biziraupena ziurtatzen du), baina aldi berean nazio jaio berri hori, bere zerbitzura eta bere helburuen mendean jarriz, kateatzen eta, azkenean, irensten du. Gure larruan ezagutzen dugu prozesu hori.
2010
‎Ordea, ikastetxe hartan irakasle gehienak oso abertzaleak izan arren, inor ez zen konturatu urte askotan ahaidetasun hartaz. Perturri buruz hitz egin nahi nuen berarekin, jakingura handia bainuen, baina aldi berean pentsatu nuen berak ez zuela ziur aski batere gogorik izango. Ez nekien nola hasi naturala izan zedin, eta lotsa handia ematen zidan, zeharo berria bainintzen institutuan, eta ez nuen konfiantzarik.
‎Hori lortzeko, ordea, aldaketa sakonak egin behar genituen. Sakonak, baina aldi berean mailakatuak, helburua zein zen argi izanik: zerbitzu egokia emateaz gainera, erakunde publikoei eta herri administrazioen lanari berari prestigioa ematea.
‎Oro har, eta ondorioak aurreratuz, adieraziko dizuet doinu hauek guztiak elkarren hurbil samarrekoak direla. Bi doinu tipo nagusiren aldaerak ditugu guztiak ere, baina aldi berean bi tipo nagusi hauek ere elkarrengandik oso hurbil daude. Honek ahozkotasunaren ezaugarrien konfirmazio bat besterik ez digu ematen, izan ere, hemen ikusten duguna zera da:
2011
‎Gau guztian entzun ziren danbatekoak Trois Rivièresko zeruan. Behean, ibarreko biztanleek barre egiten zuten, baina aldi berean beldur ziren; eta batez ere jakin mina zeukaten!
‎Ahoz gora zegoen etzanda eta, hurbiltzen nintzaion bakoitzean bizkarra ematen zidan, saihestu egiten ninduen mugimendu zuhur eta zehatz batekin. Inoiz burla egiten zidala iruditzen zitzaidan; betazal erdi itxi haiekin, ezpain harro haiekin, isekaz ari zitzaidala ematen zuen, eta horrek ernegatu egiten ninduen, baina aldi berean lasaitu ere bai.
‎Ni lasai nengoen txerrien artean, baina aldi berean gehiegi arriskatzen ari nintzela pentsatu nuen eta hobe nuela Arixluxietara joan. Auzotik alde egin zutenean harakina emaztearekin itzuli zen eta aipatzen aritu ginen asmatu egin genuela etxetik joanda.
‎Hau da, duela ez horrenbeste, argibide eskuliburu zehatza eskaintzen zuen mundu batera jaiotzen zela jendea; komunitateak kate motzean lotzen zuen gizabanakoa, baina aldi berean babesa eskaintzen zion, eta naturak berak ere bere erritmo pausatuan kulunkatzen zuen. Egungo mapak gobernatzen dituzten koordenatuak, aldiz, beste batzuk dira.
‎Oharrok idazten hasi nintzenean hala uste nuen, eta oraindik ere pentsatzen dut hori dela, hain zuzen, egungo desafio nagusietakoa: identitate sustraitu eta zabalak eraikitzea, gizarte ireki baina aldi berean solidarioak ehuntzea. Bakarrik, hain daudela berbak erabiliaren erabiliz higatuta, zentzuz bestelakotuta...
‎Gu zauri bat gara naturan. Zibilizazio humanoa naturaren sorkuntza zoragarria da, baina aldi berean ez dago dudarik suizidio kolektiboa dela. Eta egun batean naturak kakatara bidaliko gaitu egiten ari gatzaizkion minagatik.
2012
‎Margaritak asteak eman zituen amari zer idatziko pentsatzen; barruak ez zion laguntzen erantzun gabe uzten, baina aldi berean ezin asma zezakeen zer esan behar zion. Urriaren hasieran, aurrenekoari erantzuteko zalantzetan artean, jaso zuen amaren bigarren eskutitza.
‎Garai bakoitzean elementu zaharrak eta berriak daude, belaunaldi bakoitzaren subjektibotasuna ere desberdina baita. Horrez gainera, tartean, autogobernuaren arazoan, epaileak hartutako erabakiak ere gehitu behar dira, eta, honela, denboraren gurpilean egiazko izatea korapilatzen zaigu, baina aldi berean argibideak aurkitzen ditugu. Sarritan corpus juridikoetan, indarrean zegoen legedi positibo soila ageri zaigu.
‎Jakina, gertakizun horiek guztiek ez ditu biztanleriak era berdinean bizi eta jasaten. Gerretan, diskurtso guztiak sakonago muturreratzen dira, baina aldi berean euskal biztanleriaren eta euskal gizartearen konplexutasuna nabarmenago ageri da.
‎Bigarren proposamenak Konstituzioa onartu egiten zela zioen, baina aldi berean Bizkaiko Konstituzioa ere zaindu nahi zutenez, Espainiako Batza nagusiari horretarako biderik ba ote zegoen galdetzea proposatzen zuen. Hau da, Espainiako eta Bizkaiko Konstituzioak uztartzearen alde ageri ziren.
‎Beraz, euskal ordezkariak adostasuna saihesten saiatu ziren. Adostasuna ezinezkoa zenez gero, baina aldi berean Foru Konstituzioa berriz ere euskal herrialdeetan errotzen zihoanez, geroko geroan negoziazio prozesua luzatzen saiatu ziren. Baina Gobernu zentrala Foru Konstituzioaren eskumenak eta aginteak bere kabuz aldatzen hasi zen.
‎Julian Egaña zen behin behineko legelari nagusia. Foru Aldundiak batzarra egin zuen legea beteko zuela erabakitzeko, baina aldi berean protesta ere egiten zuen: Que este acto no pare perjuicio a los Fueros, buenos usos y constumbres de Guipuzcoa.
‎Hala ere, bigarren proiektua aurrekoarekin alderatuz gero, orokorragoa da, baina, printzipio politiko berdinetan oinarritzen zenez gero, autogobernu politikoaren izatea mugaturik eta murrizturik gertatzen zen. Mirafloreseko Markesa, aldiz, oro har foruen aldekoa zen, baina aldi berean Espainiar Estatu gizona. Gerra zibilaren garaian, foruen aldeko joera erakutsi zuen, gerra amaitzeko bide gisa.
‎Zamakolatarren bizi giroa menditarra zen, baina aldi berean etxauntza garrantzitsuaren jabe ziren, lur eta mendien jabe, nekazaritzarako, abeltzaintzarako prestatua baina aldi berean, burdinola eta erroten jabe ere bai. xviii. mendeko Erresuma Batuko gentry delakoen tankerakoa, lur jabeak baina aldi berean industrian eta merkataritzan ere arituak. Zamakolatarren kokalekua, itsasaldearen eta Arabako lautadaren arteko erdibidean zegoen, beraz merkataritza bitartekotzarako egokia.
‎Zamakolatarren bizi giroa menditarra zen, baina aldi berean etxauntza garrantzitsuaren jabe ziren, lur eta mendien jabe, nekazaritzarako, abeltzaintzarako prestatua baina aldi berean, burdinola eta erroten jabe ere bai. xviii. mendeko Erresuma Batuko gentry delakoen tankerakoa, lur jabeak baina aldi berean industrian eta merkataritzan ere arituak. Zamakolatarren kokalekua, itsasaldearen eta Arabako lautadaren arteko erdibidean zegoen, beraz merkataritza bitartekotzarako egokia.
‎Zamakolatarren bizi giroa menditarra zen, baina aldi berean etxauntza garrantzitsuaren jabe ziren, lur eta mendien jabe, nekazaritzarako, abeltzaintzarako prestatua baina aldi berean, burdinola eta erroten jabe ere bai. xviii. mendeko Erresuma Batuko gentry delakoen tankerakoa, lur jabeak baina aldi berean industrian eta merkataritzan ere arituak. Zamakolatarren kokalekua, itsasaldearen eta Arabako lautadaren arteko erdibidean zegoen, beraz merkataritza bitartekotzarako egokia.
2018
‎Portuan hilzorian zegoela jaso duen gizonak bera nor den igarri duela susmatzen du, eta horregatik eskertzen dio portuan lagundu orduko bere film guztiak ikusi dituenik ez esan izana. Diskrezio hori eskertzen dio, arreta bereziz zaintzea, baina aldi berean uretatik ateratako beste edozein narrasti umezurtz zainduko lukeen prestutasun arruntarekin. Sufriarazi egiten dio bere ondoko emakume ezindua ikusi beharrak, baina ziur asko etxe hartan ez dagoela beste gelarik pentsatu du.
‎Baina, era berean, zuhurtziaz jokatu behar duela gogoratzen du, eta eutsi egiten dio bere sentimenduak adierazteari. Ezin gusturago dago elkarrizketan, baina aldi berean ezeroso, hariari jarraitzeko beldurrez.
2019
‎Alaba abrigoa kentzen eta aulkian zintzilikatzen ikustea bera egiten zitzaion arraro Bittorri. Arraro, baina aldi berean xamur, goxo. Seme alabekin berreskuratu al daiteke galdutako denbora?, galdetu zion bere buruari.
‎Auschwitz aurretik, idazleak hainbat hizkuntza ezagutzen zuen, baina Auschwitzen ondotik beste hizkuntza bat ikastea erabaki zuen, frantsesa?, erronka eta irtenbide gisara: bere buruari bizirik zegoela erakutsi nahi zion, bizirautea lortu zuela; baina aldi berean beste garai batean, beste paisaia batean zegoela sentitu beharra zeukan. Halatsu ni ere.
‎Hortik, eta inguruko gizonekin nuen atarramendu eskasetik... Baiki, kontakizun hartan bazegoen zerbait, begien aurrean izan arren, erabat ikusezina zitzaidana baina aldi berean nire gabeziak ezkutatzeko balio zuena.
‎Akiduraren eta ahuldura fisikoaren mugetan ibilarazten zituzten, gorputzeko eta pen  tsatzeko era zaharrak erabat ezabatzekoak balituzte bezala. Zaila zen baina aldi berean zirraragarria.
‎Zelten elezahar sorta aberatsean, hurra beti ageri da jakituria mamituaren zeinu eta sinbolo. Mamia barruan sendotua, gordean ondua, jakituriaren gozo trinkoa, baina aldi berean, maskor ttiki oskol gogor baten barruan gordea.
2020
‎nahiago nuke sekulako ostia hartuko banu eta bertan seko geldituko banintz, behingoz dena buka dadin. Hori pentsatzen dut, bai, baina aldi berean izutu egiten naiz hori pentsatzeaz. Nekea da.
‎Beste trago bat. Mendi honek ez du etxekoen itxurarik, baina aldi berean antz handiagoa du haiena beste mendi askok baino, lur berekoak izaki. A, eta jendea neukan nik gogoan, inguru hauetako jendea, jende ona.
‎Beti maila antzerakoan aritzen zen. Pertsona moduan oso profesionala, serioa, baina aldi berean barre asko egiten zuen horietakoa.
2021
‎Artikuluan, Arrue euskal ikasketen tradizioarekin lotzen nuen; alde batetik, diktaduraren garairik ankerrenean ere, euskal ikasketei ilustrazioak garai batean emandako bultzada aurrerakoiak bizirik zirauen halakoen laguntzarekin, jakintzaren alor guztietara zabaldu nahirik, Eusko Ikaskuntzaren ibilbide zailak erakusten zuen moduan; beste alde batetik, ordea, ilustrazioa baino lehenagoko kontrarreformak sortutako bide erreakzionario katolikoak Euskal Pizkundea deritzan erromantizismoaren ondorengo berpizkunderaino jakintzaren zabalkundeari ondo bridaturik eutsi zion, ideologiari dagokionez. Eta gerra ondoren ere Arrue hor zegoen bridari eusten, baina aldi berean Mitxelena ilustratuari bidea zabaltzen. Oso aztergai interesgarria iruditzen zitzaidan.
‎✳ Haren altzoan sentitzea, bil bil egina egotea bezala, cromlech emozional batean bezala, oraindik gogoratu egiten bainaiz... ‣ Nahiz eta, aldi berean, baina aldi berean e?!, ostiaputaka jardun amarekin. ✳ Ezta giro gurekin!
‎✳ Asuntoa da: eguna erraz pasatzen zait, baina aldi berean egun hauek, itxiturako egun hauek nekatu egiten naute. ‣ Izan ere, hau dena hain da xelebrea!
‎✳ Nahikoa, nahikoa. ‣ Beldurtuta nindoala kale hutsean, baina aldi berean... ■Orain ehadi ixildu, neska!
‎Badakik, pixka bat ibiltzera, apetitua egiteko. Mendi buelta txikia izango duk, kilometro gutxi batzuetakoa, harro esan zuen, baina aldi berean garrantzia kenduz bezala?. Animatu hadi eta etorri gurekin.
2022
‎Neskamearen gainean etzanda dago, eta bi biak mugitzen ari dira, atzera eta aurrera, eta eskuinetik ezkerrera. Ordenantzak kurrinka egiten du, Amonaren txerriak bezalaxe, eta neskameak oihuak, min emango baliote bezala, baina aldi berean egiten du barre eta oihu:
‎Neskak ganadua bezala tratatzearena leuntzeko, berek prestatutako zerbait egin behar zuten lehendabizi, behi lehiaketa bezala, jauna, berdin, han ere lehendabizi errapeak erakusten baitzaizkie bizilagunei, ikus dezaten esne behiak direla, eta marru eginarazten diete kontura daitezen pozik eta ondo gobernatuta daudela. Ba, bi ahizpek dantza bat egin zuten, jauna, barrez lehertzekoa, baina aldi berean mirestu egiten nituen, nahi nukeelako nik neuretzat haiek erritmoari jarraitzeko zuten modua. Alkatearen alaba poema bat errezitatzen hasi zen, ezpainak mugitu gabe kasik, eta ni bizilagunei begiratzeko jiratu nintzen, murmurio batean ari baitziren, jauna, gustuz, plazerez, zera esanez bezala, ez dugu entenditzen zer esaten duzun, baina bai gozo, bai dotore hitz egiten duzula.
‎Hartarako, erregea izugarri melomanoa baitzen, musikari hoberenak aukeratu zituen Jauregiko Patioan egunero egunero ordena hura jo zezaten. Hala, zaletasun tiraniko baina aldi berean kultu hari esker, lortu zuen erregeak bere Erreinua munduko musikazale guztiengatik miretsia eta jarraitua izatea.
‎Bai, hori zen behar zuena: behiki erre zati bat... xerra bat... chateaubriand bat... ezinbestean; eskalope bat edo arkume saiheski bat; zerbait samurra, baina aldi berean elikagarria... okela... haragia... Hasperen sakon bat egin zuen.
‎Honelako zerbait, entzun... Gozoa baina aldi berean kartsua izan behar du. Entzuten dituzu zeruko tronpetak?
‎Errepidean, neskak dantzan zebiltzan elkarri gerritik helduta, bandaren musika alai eta zirraragarriari jarraiki. Danborrek eta haize instrumentuek doinu haiei, bals eta opereta haiei, ozentasun distiratsu bat ematen zieten, garaipen doinu loriatsu eta heroikoa, baina aldi berean, bihotzak hunkitzeko bezain samurra; halere, noizean behin, nota alai haien artean, deitore bat gailentzen zen, baxu, luze eta ahaltsua, urrutiko trumoi baten oihartzuna bezala.
‎Del Boscoren pinturetako inauteri batzuen antzeko infernu beltz baina aldi berean lizun surrealistak, musika tresnez beteak, ez du zerikusirik txikitan erakusten ziguten infernuaren itxurarekin: ez zaizkit gogotik borratu garai hartako lamina eta koadro ilun haiek, etxe gehienetan gurasoen edo aitona amonen geletan, beheko partean eternitate guztirako kondenatuta zeudenen eskuak ikusten zirela zerurantz luzatuta inork infernutik noiz aterako.
‎Burua makurtu eta goreneko zientzia horrek dekretatzen duen salbuespen egoera onartu baino ezin dugu egin. Baldintzarik gabeko sumisio erabatekoa, baina aldi berean arrazionala eta librea.
‎(Jendea, biztanleria, asko zahartu da hemen batezbesteko adinez, baina aldi berean asko gaztetu da, zeren lehengo 40 urteak orain 50 eta are 60 omen dira. Ez dakit eskola mistiko espiritualak adin eguneratuak dauden.)
2023
‎Bazkalondoan, Alardeko soldaduak logaleak jota eta eskopetako polbora bustita zeudela, hi barra atzean bizkor eta gogor henbilen lanean baina aldi berean makila baino tenteago, eta niri begirik kendu gabe gainetik. Ematen zian hire bi begi beltzekin irentsiko ninduala, hainbeste handi  tzen zitzaizkian niri begira.
‎senez jende xume apala gorroto zuen emakume goranahi burgoiarena; esne mamitan biziagatik sakonean bere burua errotik mespretxatzen zuen emaztearena; eta besteen onak eraman ezin zituen emakume inbidiatsuarena. Hainbestekoa zen haren tema, non kapaz baitzen joan den mendeetan Portoko hilerri katolikoetan lurperatuak izateko baimenik ez zutenez Douro ibaira botatzen zituzten aristokrata ingeles protestanteen arimez urrikaltzeko, baina aldi berean garrasi egiteko negu ospelean jauregia berotzeko carqueja bizkarrean zutela oker oker eginda ezinean etortzen ziren adineko emakumeei.
‎Zabar aserik edergose ninduan. Eta pentsatu nian hitz politt bat, irriño bat ezpainetan, ferekaren bat edo beste... zer gauza gutxi behar den lagun hurkoarekin bizitzaz gozatzeko, baina aldi berean zenbait kostatzen zaigun horren errazak diruditen gauza ederrak egitea edo entzutea zorabiozko bizimodu honetan bakarturik. Eta pentsamendu horiek buruan jira eta buelta zebilzkidala, eskua eman nioan gauaren gerizpean Austerlitzeko geltokiko kafetegi batean ezagutu nuen gizon ezezagunari eta geltokitik irten gintuan gauaren gerizpean.
‎Hasieran oso zaila egin zitzaien lana: eskuak harramazkaz beterik zeuzkaten, batik bat Rozinak, hatzak odoletan izaten baitzituen baso handiaren ertzetan biltzen zituen arkakaratsengatik, baina gero hori guztia beltzen esku utzi zuen; beldurra zioten beltzek, baina aldi berean maite zuten beren erara, jatekoarekin ez baitzen batere zekena; jan, agintzen zien, gosez ezin da lanik egin, eta ontzietan hainbeste janari ateratzen zien non ezin izaten baitzuten amaitu; ez baduzu ezer ematen ezin ezer jaso, esaten zion Brinovc i, zeina ez baitzen sartzen janari banaketan; eta beltzak, ondo janda eta edanda, lanean kantari hasten ziren, eta Rozina belarria zorroztu... Larunbatetan, ataria eta etxe inguru guztia garbiarazten zien, arratsalderako etxe tzarra kanpotik eta barrutik garbi garbi ager zedin; etxera bihurgune ederrak osatuz zetorren bideko legarra erratzez garbitua egoten zen, inolako zakarrik gabe, segalariaren saskitik eroritako belar izpirik gabe; kontuz belarra kortara zeramala pixar bat erortzearekin; izpiz izpi jaso zuen eta bidea txukun txukun utzi.
‎Rozina ohe gainean eserita egoten zen entzuten: Tira, egin dezagun diozun hori, hitz egin Johnekin, esaten zion hunkituta, ukituz baina aldi berean aldenduz, ez baitzuen ume gehiago izan nahi, ekintza hartatik ez baitzetorren ume negarti mordo bat baizik. Gizonak dena zekien suari buruz, egurrari buruz, galdara nola bete, nola apaldu sua, kapitela eta beltxarga lepoa ukitu hutsarekin bazekien zenbateraino jaitsi sua, galdararen eta kapitelaren arteko gunea irinez eta zahiz eginiko ore batez biltzen zuen; lana amaitu bitartean, zapi busti batez hezetzen zuen sarri, orea bigundu eta lurruna ateratzen utz ez zezan nahastura irakinarekin batera.
‎Lurrean itsasten gintuen harriaren kargak, lur giro betean, ermitau baten kobazuloan bageunde bezala: leiho txikitik sartzen zen argi txintarekin, oiloen zurrumurruarekin, behien arnasarekin, belar onduaren usainarekin, lur zanpatua ukitzearen sentsazio sendoarekin, armiarma sareen laztan leun baina aldi berean itsaskorrarekin. Harriak lurrean tinko egoten ziren, erronka botaz; lurretik pittin bat jasotzeari" lurra kendu" esaten genion.
‎Lan horretan, atomoez eta hutsuneaz mintzo da, eta eboluzioaz, Darwin baino mila eta urte lehenago. Unibertsoaren ikuspegi mekanizista erakusten du, baina aldi berean ez du aho bixarrik Venusi eresi bat egiteko, bizitzaren eta unibertsoaren sorreraren eragiletzat hartuta. Harrigarria da nola erabiltzen duten mintzamolde mitologikoa antzinako filosoforik materialistenek ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia