Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2000
‎Bizitzaren onenean, dudarik gabe. Hori bera esan diot nik, bizitzaren onenean aurkitzen dela, eta aprobetxatzeko; baina aho zabalik gelditu zait begira eta nire adinaz galdetu dit. Erantzun diodanean, 28 ditudala alegia, lasaitu ederra hartu du, eta algaraka hasi zait, txantxetako zaplastekoak jotzen zizkidan bitartean.
‎Eta nik ez nekien zer egin, irri egin edo ez egin... eta hala nengoela, zalantza hartan, Alain Coup d’Œil ezin irritsuago hurbildu zitzaidan. Eta ahoa zabaldu zuen, zerbaiten erraiteko, baina ahoa zabaldu bezain fite hertsi zuen. Eta, goiti beheiti so egin zidan, eta ondoren erran zidan:
2001
‎Izan ere ikaragarria zen zakil tente monumentala erakusten zuen gorputz biluzi bihurrikatu hura bere irribarre mindu okertuarekin, edo sudur handia baina ahorik ez zuen emakumea, edo barrikatik agertzen hasten zen aurpegia, kuku eginez, keinu erdi harritu erdi burlariarekin. Edo teilapetik zintzilik eta eskuak horman etsi etsian eutsi eta behera erorbeldurrez begira zegoena, gainera jausiko zitzaidala uste izan nuena.
2004
‎Galdera hori neure buruari egin nion, baina ahoz goran egin nuen konturatu gabe, eta, hortaz, berak erantzun zuen:
2006
‎–Lapur madarikatua nintzela erran zidan. Nik erran nahi nion oker zegoela, langile prestua nintzela, sekula ez nuela ezer lapurtu... baina ahoa bozaturik neukan. Ezetz erran nion buruaz, Jainkoak barka nazala!
2009
‎Gerri atzean, angelu mingarrian okertua. Ez zitzaion aurpegia ikusten, baina ahoa zabalik, hezurrak eta lur iraulia jaten igarri zitekeen.
2010
‎Gero inurriak izan zirela uste dut, gero harrak, edo bareak, edo izainak... Gorputz osoan zehar sentitzen nituen zomorroak, batzuk korrika, besteak arrastaka, edo zurrupaka, edo ziztadaka, eta garrasi egiten hasi nintzen, baina ahoa itxi behar izan nuen, begiak legetxe, zulo guztietatik sartu nahi baitzuten zomorroek. Ezpainak itxita jarraitu nuen negarrez, errukirik eskatzeko gauza ere ez nintzela.
2011
‎Nahiz eta hain giro ederra egon, zeru urdinean urre hautsaren eta ardo zuriaren zipriztin antzeko argiune handiak Jardins Publique haietan?, Brill andereñoa pozik zegoen larruzko lepokoa hartu izanaz. Airea geldi geldi zegoen, baina ahoa zabalduz gero freskura xume bat igartzen zenuen, ur izoztuko edalontzi baten freskura bezalakoa txurrut egin baino lehen, eta noizean behin hosto bat azaltzen zen. Inondik ez, zerutik.
‎Telefonistaren ahotsa entzunda, Lucía Baenaren gela eskatu zion. Listua irensten saiatu zen, baina ahoa lehor zeukan. Telefonoari sorbaldaz eutsiz, tabako paketea hartu zuen mahaitik.
2012
‎Hankak modu arraro batean okerturik zeuzkan. Putakumea zerbait erraten ari zen, baina ahotik odola besterik ez zitzaion ateratzen. Oinazearekin borrokan, Xabierrek bizkar zorroa zabaldu eta Dasilvak dirua biltzeko eman zion poltsa atera zuen.
‎Bitartean, hodeiak jaitsi ziren, txingorra eta euria hasi zuen; haizea uluka eta txistuka ari zen ataketan barrena, Solovei Razboinik bezala 18; lainoa barra barra sartzen zen ekialdetik, gero eta itsuago eta trinkoago, eta handik gutxira harrizko gurutzea begien bistatik gorde zitzaigun... Aipatu egin dudanez, derradan bidenabar gurutze horren gainean badela kondaira bat, bitxia baina aho batez onartua. Kaukasotik bidaian zihoalarik Pedro I.a enperadoreak jaso zuela dioena; baina, lehenik, Pedro Dagestanen baino ez zen izan, eta, bigarrenik, gurutzean letra mardulez idatzita dago Ermolov jeneralaren aginduz jaso zutela, eta preseski 1824 urtean.
2014
‎...tean semena iristen ez eta desmotibatuta erritmoa moteltzen dudanean, are deslotzen naizenean, atzera mehartzen zaio, frijitu gabeko zerri saltxitxen gisakoa bilakatu arte, herriko harakinak herriko harategian bertan egiten eta saltzen dituen horietakoa, apur bat plastilinazkoa eman dezakeena; izan ere, gero Z k esango didanez, intentsitatea areagotzen joatea da gakoa, eskuzko masturbazioan bezala baina ahoarekin, guztira hiru aldiz hauspotu eta desinflatu dut, Z k esaten dit ez dela beharrezkoa, azkenean okelaren desatsegintasunak higuinduta albo batera etzan naiz, ahoz gora, izterrak zabalik eta maindireari tinko eutsita aurpegia estal diezadan, lotsa ezkuta dezan, baina Z bere ahots marrantatu horrekin gerturatu zait, eskuinarekin nire hankartea haztatzen hasi da eta ezkerrarekin berea astint...
‎–Bera horrela ikustea eta arraroa ez iruditzea da gogorrena. . Ezin nizkion begiak ikusi baina ahoak, eraitsita, irekitzeko zorian lez, bere abailduraren berri ematen zidan?. Badirudi, azkenekoz, atseden hartzen ari dela, iritsi nahi zuen tokira iritsi izan balitz bezala:
2015
‎Iñakik zerbait esan nahi zion aitari, baina ahoa ireki baino lehen eskua aurreratu zuen aitak, lasai egoteko esanez bezala; gero, egongelan sartu eta atea itxi zuen, semea kanpoan utziz. Iñaki bere logelara zuzendu zen, musika entzutera.
‎–hasi nintzaion, hegazkin istripuaren berri izan nuenean baino mila eta bat bider harrituago. Ezin zuela halakorik esan leporatuko nion, ezin zela hil, baina ahora eraman zidan hatz erakuslea.
‎Ezin nuen. Otsoak ez zidan mihia jan, baina aho barruan mugitzeko gai ez zen okela zati bat zela sentitzen nuen, bat batean bizia galdu eta izotz puska bat bihurtu balitz bezala.
‎Galdakaon botika bat eman zidaten, onddo batek eragindako gaitza izango zelakoan. Hiru egun egin nituen horrela etxean, baina ahoa gero eta okerrago.
2016
‎Hurrengo minutuetan barre algarak egin dituzte taldearentzako izen xelebreak irudikatzen. Lehenengo ateraldia Basajaunena izan da, baina ahoa ireki orduko memeloak argi utzi du ez duela datorren urteko literatura Nobel saria irabaziko, ezta bera bakarrik aurkeztuko balitz ere:
2017
‎Agertu berriak ez zuen barkamenik eskatu, baina ahotik urrundu zuen behinik behin. Gizona baino 10 urte gazteagoa zen, gutxienez.
‎Oren pare bat egon nintzen Philippekin. Goxoki baina ahoan bilorik gabe, gauza asko esplikatu zidan eta zinez estimatu nuen haren frankotasuna.
2018
‎–Egia esan, predikari ohikoak izan bagina, ez geundeke hemen, baina bai. Intentzioak ez du eskandalurik eragiten, baina ahotik kanporatzen denak bai, eta eskandalua, badakizun moduan, beste bekatu bat da. Beraz, gure aho itxien sinbolismoak badu bere zentzua.
‎Garagardo lataren azken trago beroa irentsi eta lataren ipurdia moztu zuen labana batekin, beste txute bat prestatzeko; koilara belztua baino gurago zuen. Mirenek barne eztabaidaren bat zeukan, eta zerbaitekin ados ez dagoenaren aurpegia zuen, ideologikoa edo afektiboa, nork jakin, kanutoaren keari putz egin eta zerbait esatera zihoala zirudien, baina ahoa zabaldu aurretik eten zuen Mikelek, bere ahots zarpaildu harekin.
2019
‎Isilik tarte uste baino luzeagoa egin zuten, etxetik nahiko gertu zeuden jada izatez, baina ahoa berriz zabaldu zuenean, bide osoa aurreko hizketagai berarekin eman izan balute bezala jarraitu zuen Agurtzanek. Beharbada halaxe aritu zen bere buruan, pentsatu zuen Itziarrek.
2020
‎Begi guztiak Goikorengan josita zeuden. Honek erantzuteko keinua egin zuen baina ahoa zabaldu bezain laster itxi zuen eta atzera hormaren kontra jarri zen. Mikelek erruaren ziztada sentitu zuen aita honen hitzekin.
2021
‎Aldarri egingo zuen, ez balu gorputza izoztuta izango. Zabaldu nazazue, eskatu nahi izan die, bota betadinea, hartu bisturia; ireki nazazue erditik, baina ahoak ez dio hotsik artikulatzen, ezin da mugitu ere egin. Negar egingo luke, negar egin balu.
‎Beti zegoen edonon. Lotsatu gabe, Hélène besarkatzen nuen, baina burua makurtzen nuen Madeleineren irribarre mingotsen aurrean; lotsatu gabe so egiten nien sindikatuko burkideei, baina ahoa lehortzen zitzaidan Espainia edo Austriako lagunengan pentsatzen nuenean.
2022
‎–Labur dugu denbora baina ahoaren neurrira egokitu zaigu erronka. Badauzkagu garaipena bermatu diezagukeen bitartekoak.
2023
‎Aitziberri argia piztu zaio, baina ahoa irekitzera ari denean, Eñautek hartu du hitza:
‎Aitortu zidan hiru ipuinetan hauxe zela agian gehien gustatu zitzaiona: ilarrarena enigmatiko samarra iruditu zitzaiola, eta gordinegia Edurnezurirena; nik, kontrara, beharbada logile ederrenari erromantizatuegia irizten nion, baina ahoan atxiki nuen mihia.
‎" Fama da maskota bezala dragoi bat edukitzea. Epela da, ikusten duzu, izugarri polita eta handia da, zure arreta bereganatzen du eta zarata egiten duenean ikaragarria da, baina ahoa zabaltzen duenean sua botatzen du. Ezin duzu guztiz berarekin intimatu 24 orduz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia