|
nik badut neure poeta lagunaren izatetik zerbait, baina Orixerenetik ez gutxiago; izan ere, ederki gogoratzen naiz nola ibiltzen nintzen, Helenaz maitemindu nintzèn garaian, bizikletan, baita zer nolako ibilaldiak egiten nituen bizikleta gainean neskarekin topatzeko, ez dakit estasiak hartuta baina bai neurrigabeko bizipozak eta bizigogoak, zentzumenen festan? nire maiteminak are ederrago egiten baitzituen bai nire begiek ikusten zutena, bai nire belarriek entzuten zutena, bai nire sudurrak usaintzen zuena, eta
|
bai
nire aho mihiek dastatzen zutena; haizearen fereka, berriz, jainkoen fereka zen nire masailetan, ukimenaren lorategian zetaren ukitua zutèn arrosa petaloen musu; gero, ordea, nire maitasun erromantikoaren erabateko porrota iritsi zen, bolada batean soken aurka eduki ninduena, inoiz ateo sentitu banaiz, nire suizidio saioaren aurreko egunetan izan zen?, harik eta zulotik atera eta aurrera egin ah... inoiz baino gehiago eutsi zioten beren aldarriari; bestela ere, baina, ongi ohartzen nintzen ni lasaitasun moduko bat behar nuela, nire bizitzari bakea eta oreka ekarriko zizkiona:
|
|
ni ere ez naiz ni gisa sentitzen, neure puskak gisa baizik —ezusteko ederra hartu nuen Zapiain estimatuak jakinarazi zidanean garunean bi zati bereizi behar zirela (ezkerreko aldea eta eskuinekoa), bakoitza bere funtzioarekin, zeren eskuinekoak irudi sintetikoak eraikitzen dituen bitartean(" dogmatikoak", alegia, Kantekin mintzatzeko), ezkerrekoak (eszeptikoa eta analitikoa denak, nolabait esatearren) alderantziz, eskizofrenia moduko bat ondorio—; horregatik maite eta miresten ditut, menturaz, bi euskal poetok, bi leiho bezala ere agertzen zaizkidanak, nondik, aldika, argi izpi batzuk iristen baitzaizkit, batean leiho batetik, bestean bestetik; are gehiago: ...ibiltzen nintzen, Helenaz maitemindu nintzèn garaian, bizikletan, baita zer nolako ibilaldiak egiten nituen bizikleta gainean neskarekin topatzeko, ez dakit estasiak hartuta baina bai neurrigabeko bizipozak eta bizigogoak, zentzumenen festan... nire maiteminak are ederrago egiten baitzituen bai nire begiek ikusten zutena, bai nire belarriek entzuten zutena, bai nire sudurrak usaintzen zuena, eta
|
bai
nire aho mihiek dastatzen zutena; haizearen fereka, berriz, jainkoen fereka zen nire masailetan, ukimenaren lorategian zetaren ukitua zutèn arrosa petaloen musu; gero, ordea, nire maitasun erromantikoaren erabateko porrota iritsi zen, bolada batean soken aurka eduki ninduena —inoiz ateo sentitu banaiz, nire suizidio saioaren aurreko egunetan izan zen—, harik eta zulotik atera eta aurre... Jainkoa, zentzumenen bidetik ez ezik, beste bide batzuetatik ere bilatu behar nuela, Donibane Gurutzekoaren" Quedéme y olvidéme" liraren ildotik:
|