2009
|
|
Domingok luzaroan gogoratuko zituen handik aurrerakoak:
|
bai
mahaia argitzen zuèn kriseilua; bai afariaren xehetasunak, jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buruz:... –Kristok ardoa edaten zuen, baina ez zen inoiz mozkortu??; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko entretenigarrien ondotik bakarrik geratuko zela emakume haietako batekin, eta orduan zer?; horregatik, afalduta gero bizardunak erabaki zuenean:
|
|
Domingok luzaroan gogoratuko zituen handik aurrerakoak:
|
bai
mahaia argitzen zuèn kriseilua; bai afariaren xehetasunak –jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buru... " Kristok ardoa edaten zuen, baina ez zen inoiz mozkortu" –; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko entretenigarrien ondotik bakarrik geratuko zela emakume haietako batekin, eta orduan zer...; horregatik, afalduta gero bizardunak erabaki zuenean:
|
2023
|
|
Ez dakit zehazki nola izan zen, noiz zer egin zuten, baina handik laster hilerriko biltegian egongo ziren denak, ekintza egitera joandakoak eta Joxe Arregiren hilotza. Gorpua, esan bezala, mahaiaren gainean kokatu zuten, aurretik
|
bai
mahaia bai paretak izara zuriz estalita. Izan ere, gorpuari argazkiak egitea zen plana, baina argazkiak nork, non, noiz, nola egin ziren agerian utzi gabe, munduak pentsa zezan Carabanchelgo erizaindegian edo gorputegian edo dena delako egoitza ofizial batean funtzionario espainol bihotz oneko edo kontzientzia gaiztoko batek eginak zirela, beretarrek burututako belzkeria gehiegizko hark lotsatutaedo, eskrupulu moralek estututa.
|