Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2000
‎Zeren, bere burua azote bat gehiagoz apaltzenago eta beheratzenago zuenak ez ote zuen goratzenago bere burua gradu bat gehiagoz, ez dakit Jainkoaren aitzinean, baina bai bertzearen aitzinean. Eta ez ote da halakoa izaiten, anitzetan, gure jokabidearen funtsa eta muina, eta ez ote nintzen ni ere berdintsu eta orobatsu ibili handikeriazko amets hantuetan galdurik?
‎Bai, banku ibiltari bat nauk, Pedro... eta hire babeslea izanen nauk egunotan, nola izan baitzen Mezenas Horaziorena eta Virgiliorena erromatarren denboran —eta, hamar ezkutu luzatzen zizkiola, erantsi zuen—: Hemen dirua soberan daukak, bai pintatzeko tresnen erosteko, eta bai bertze ostaturat itzultzeko ere, non gela zabalago eta egokiago bat har dezakean... Eta hitz eman behar didak ezen anitz janen duala eta neurriz edanen.
‎—Jainkoak hala egin zuen mundua —erraiten zuten bai batak eta bai bertzeak ostinatuki— Egin zuen bata jaun, eta bertzea morroi; egin zuen bata andere eta bertzea neskame; eta elkarrekin bizitzeko egin zituen, baina ez nahasturik.
‎meritua. Horra bai bertze hitz biribil bat, itzal tipienik onartzen ez duena...!, edo hala lirudike bederen, noiz eta nornahiren ahotik adituko bagenu, ahoa bete hitz eta ahoa bete hots. Aldiz, gero eta sinetsiago nago, zu bezalaxe, ezen hitzik biribilenak ere bere itzala duela, eta hargatik direla biribiltasun guztiak —edo gehienak bederen— ustezko eta balizko, haiek guztiak itzalaren baitan urturik eta ezabaturik akaba dezaketenez gero.
‎Eta zezen hilari so egin nion, eta zalantzan egon nintzen sagarroi jigant bat ez ote zen, hain ziren ugariak gainean zituen burtziak eta hagatxoak. Arestian sainduak eta martiriak aipatu dizkizut, eta orain galdetzen dizut, jaun André, ez ote ziren bai zezen hura eta bai bertze guztiak ere jondone Sebastianen abeldegikoak, haiek guztiek pretoriar guardiako kapitain sainduak baino sastatuago eta zulatuago akabatu zutenez gero...
‎Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta nola behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak, eta hala nahi izan zuen eta hala erdietsi ere zuen, erregeordearen fabore berezi baten bidez, bere bi semeek —gure aitak eta osaba Joanikotek— Parisen ikas zezaten, Filipe II.ak bere denboran ezarri legearen gainetik, zeinak bere menekoei kanpoan ikastea eragozten baitzien. Eta, hala eta halatan, Parisko izebaren eta haren senarraren ahaleginei esker bete ahal izan zuen aitonak bere semeak ongi hazteko eta hezteko ametsa, igortzen zituelarik bai bata eta bai bertzea ere Parisko Collège de France rat, gure aita lehenik, eta osaba Joanikot ondotik, zeren eta haiek ere hiru urteren aldea baitzuten beren artean, Mattinek eta biok gure artean bezalaxe.
‎Ordea, borroka hark ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik, bere kapelu hegal zabala —baita ile-ordea ere— burutik kanpoan eta bere iduri irrigarri harekin, zeren halakoa baitzen haren begitarterat bildurikako keinua, eta zeren buruan orraztatu gabeko bi ile baitzituen, biak ere nahasirik eta izurturik. ...ez ziolako bere lekuan jartzeko eta konbaterako behar bezala prestatzeko; baina bizkaitarra ez zen isiltzekoa, eta ihardetsi zion ezen hura gezurra zela eta bere ohorearen kontrako falta, gezurti deitzen ari zitzaiolako eta koldar, eta erran zion, halaber, ezen, baldin gizona bazen, egin zezala urrats bat aitzina berak ere, zeren munduko denbora guztia emanen baitzion bai bere lekuan jartzeko eta bai bertze prestakuntza guztien egiteko ere, nahiz eta aitzinetik jakinarazten zion ezen bere lekua, handik gutirat, hilen lekua izanen zela eta bere lagun hil berriaren lekua. Eta, orduan, gaztelau hark keinu bat egin zien bere lagunei eta guztiek, supituki eta deblauki, jauzi batean ezpata biluztu eta bizkaitarra inguratu zuten.
‎...rabailariak errege erreginak bezala tratatzen zituenik, zeren, lanaz eta lanaren errendimenduaz denaz bezainbatean, bertze bezain zorrotza baitzen, baina plantazione hartako beltz eta indiar haiek bazituzten bertze plantazione batzuetan ez zituzten abantailak, halako tailuz, non, hasteko, mailen eta graduen alderakotzat, etxeko txakurren gainetik baitzeuden, bai jan edanari zegozkion kontuetan eta bai bertze guztian ere; hark, bertzalde, mediku bat zuen bere erranetarat, eriez arduratzen zena, plantazione hartan erien lehen eginbeharra atseden hartzea zenez gero, lehenbailehen sendatu ahal izaiteko; eta uzten zien, finatzeko, hilabetean behin beren festa partikularraren prestatzerat —indiarrei egun batean, beltzei bertze batean—, zeina oilariteraino luzatzen baitzen eta zeinari eguer...
‎Eta batzuetan, gainerat, akort egoiten ziren. Zeren baitzuen jaun Marcelek, konparazione, bere liburuen artean, Huarte Garazikoaren Exa men de ingenios liburu famatua ere, Anberesko edizino zentsuratu gabekoan —zeren baitakizu zer gorabeherak izan dituen liburu honek Inkisizionearekin—, eta ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura, non egileak adierazten baitzuen ezen naturalezari eman behar zitzaiola naturalezari zegokiona, eta Jainkoari, Jainkoari zegokiona, behiak ere hegaldaka ikusi nahi ezean, puntu hartaz denaz bezainbatean guztiz akort baleude bezala. Eta bertze batzuetan ere halatsu egoiten ziren, hala nola jaun Marcelek euskal berboaren struktura esplikatu zionean, bertze solas hartan.
‎LIBERTATEA: ...lurra zen, zeren, baldin egia bazen, Americo Vespuciok erraiten zuen moduan, baita Bartolomé de las Casasek berak ere, ezen hango herriek urrea mesprezatzen eta arbuiatzen zutela, zinez izan behar baitzuten haiek herri libreak; eta zeren, baldin egia bazen, Vasco de Quirogak erraiten zuen moduan, ezen Mundu Berria berri zela, ez aurkitu berri zutelako, baina guztiz berri zelako bai jendeetan eta bai bertze guztian, halako suertez non beldur handirik gabe segura baitzitekeen ezen jende berri haiek Paradisuan bizi zirela —eta Historiaren urrezko lehen aro hartan, beraz, ez burdinazkoan, nola bizi baikinen gu, geure maliziagatik—, zinez behar baitzuen mundu hark libreago.
‎Aitona Nikolasek —eta gure aitak ere ez gutiago— etxearen eta etxekoen erreputazionea eta izen ona zuen kezka eta ardura nagusi, muinetaraino eta erroetaraino sartua. Horregatik, zenbatetan eta zenbatetan ez ote ziguten erran bai batak eta bai bertzeak Mattini eta bioi:
‎Aitak, ohi bezala, inguruneko lagunak eta jauntxoak gonbidatu zituen festa hartarat, baina baita, ohi ez bezala, haien emazteak eta seme alabak ere, eta, beraz, batzuen eta bertzeen artean, berrogeita hamar lagunez goiti izanen ginen, haietarik erdiak edo neska mutil gazteak. Uraitzeko jaunak bazituen hiru alaba gazte, zein baino zein ederragoak, eta bai haiek bai bertze neska guztiak ere liluraturik bezala egon ziren bi ezpatariei beha, halako moldez, non ezin afirma bainiezazuke zeinek zein distirarazten zuen joko hartan: ezpatei zerizkien isladek eta inarrek nesken begiak, edo nesken begiek ezpatak, zeren baitzirudien ezen neskek ezpatariak begiz jan nahi zituztela.
2002
‎Par. Baina batak eztu bertzelakotzerik, badela ala eztela. Bertzelakotzerik ba lu, ez ginake batari buruzko solhasean ari izanen, eta bai bertze zerbaiteri buruz.
2005
‎4 Merkatu liberalaren arauek eta errealitateak kontraesankor menderakaitzak piztu dituzte: Estatu kapitalisten protekzionismoak konkista sozialak hankaz gora utzi ditu bai Estatu kapitalistetan bai bertzeetan.
2009
‎Emakumetu bezala, agertuak zitzaizkion bere ama zenaren dohainetarik zenbait. Desagertu ere bai bertze batzuk, ahoko gatza kasu. Nolanahi ere, ez nuen Etxeberriren suhia bilakatu nahi.
‎–Ene anaia, ez geunden bakarrik baina bai bertzeen belarrietatik urrun?, inoiz ez duk gure aitaren istorioa aditu?
‎bertakoak Gora Euskadi ari ziren oihuka, eta Nafarroako sakanarrak Viva España ezin ozenago. Alta, bai batzuek bai bertzeek egin zutena izan zen, bertzerik gabe, bakoitzari zegokion apaizaren erabakiari jarraitu. Gero, 36an, denok galtzaile, jakina.
‎Eta, noski, garai horretan begirada kokatzeak Greziara itzultzea ere eskatzen du. Eta ez dugu ahantziko, inolaz ere, Descartesek aurrerantzean (gaur egundaino) izandako eragina, bai bertze filosofoengan (Kant bera), bai mundu ikuskeran, bai eguneroko bizitzan bertan ere. Beraz, nahiko urrunera egingo dugu geure oraingo bidaia motz hau.
2010
‎Alfonso XIII.aren berbek erakusten dute Rifeko gerra nazioarteko probaleku militarra izan zela, bai Espainiarentzat bai bertze potentzia mendebaldarrentzat. Modu bertsuan, Rifeko jendearen aurkako gerra erabatekoan Alemaniak esperimentu belikoa ikusi zuen.
2013
‎Aitona Ibrahimek, gainera, lantegia saltzearekin batera, erretiroa hartu zuen? ez erabatekoa haatik, bai enpresa berriko jendeak eta bai bertze arkitekto batzuek ere noiznahi jotzen baitzuten harengana, aholku eske.
‎hura bi aldiz ezkonarazi nahi izan zuten bederen? Zazpi urte zituela, mutil batekin konprometitu zuten eta, hamabortz zituela, bertze batekin; bai kasu batean bai bertzean, ordea, senargaia hil, eta ganorazko bertze mutil baten bila hasi ziren gurasoak; hartan ari zirela, baina, ahizpetarik bat, Xa, abana, hiriburuan bizi zen ordurako, osaba Fariqen etxean?, Fadilak bere ametsa izan zuen, bizitza goitik beheiti aldatuko ziona. –Aita, ama, kontatu zien gurasoei biharamunean?:
‎–Guk pizten ahal dugun su ttarrak ez ditu, beharbada, otsoak oihanetik ohilduko, baina bai bertze batzuei bidea erakutsiko gure sugar xumea sute hilgarria bilaka dadin.
‎nola, baina, etxeko guztiek Hamza, Afganistango mendietan zebilena, desagertutzat jotzen bazuten! Aitona Ibrahimek, gainera, lantegia saltzearekin batera, erretiroa hartu zuen... ez erabatekoa haatik, bai enpresa berriko jendeak eta bai bertze arkitekto batzuek ere noiznahi jotzen baitzuten harengana, aholku eske.
‎hura bi aldiz ezkonarazi nahi izan zuten bederen... Zazpi urte zituela, mutil batekin konprometitu zuten eta, hamabortz zituela, bertze batekin; bai kasu batean bai bertzean, ordea, senargaia hil, eta ganorazko bertze mutil baten bila hasi ziren gurasoak; hartan ari zirela, baina –ahizpetarik bat, Xa’abana, hiriburuan bizi zen ordurako, osaba Fariqen etxean–, Fadilak bere ametsa izan zuen, bizitza goitik beheiti aldatuko ziona. " Aita, ama –kontatu zien gurasoei biharamunean–:
2014
‎lurraldeekin batera lan egitea ezinbestekoa dela gure herriek aitzina egin dezaten". Bai auzapezari, bai bertze hautetsieri, Udalbiltza baitezpadako tresna zaiela zioten, Euskal Herri osoaren garapena segurtatzeko, mugaren gainetik. Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariaren sahetsean zauden ere bertze asko hautetsi, zazpi lurraldetakoak.
2016
‎miresgarria! Jendea osoki inplikatua ikusi dut, bai hor, bai bertze gertakari batzutan ere, Makeako Kabalkadan bezala. Bertzalde, aldi huntan Hegoaldera ere joan naiz.
2018
‎Orokorki hartuta, jendearen mentalitatea gustatzen zait. Iruditzen zait jendeak ez duela bere burua seriotzat hartzen eta beraz baduela gaitasun hori irri egiteko bai bere buruaz bai bertzeaz. Hori gustatzen zait.
2019
‎Eta afera ez doa ongi. Haurrak aspertu egiten dira, bai igandetan bai bertze edozein egunetan ere.
2020
‎Bihartik aurrera, murrizketarik gabe zirkulatzeko askatasuna egonen da Nafarroa osoan, baimenduta dauden jarduerak egiteko. Nolanahi ere, agintariek orain arte ezarritako segurtasun eta higiene neurri berberak bete dira, bai oinez doazen pertsonentzat, bai bertze garraiobide batzuetarako.
2021
‎Hona aldatuko dugun pasartean garbi agertzen da hori, bai eta bada diskurtso markatzailetik zertan bereizten den ere: Honelakoak ziren zure aita Jauna eta bai bertze aitzinekoak ere. Bada ez duzu zuk ere zeure arrazaz ukatu, ez zara zeure leinutik eta etorkitik hastandu, berezi eta ez aldaratu.
‎Beraz ek, ikusi dugunez, argudio, arrazoinamendu edo solasaldi bat burutzen eta azkentzen duen bezala, bada k askotan argudio berriari, beraz ek burutu duenarekin zerikusia duenari eta hura osatzen eta biribiltzen duenari, irekitzen dio atea eta ematen hasiera: Honelakoak ziren zure aita Jauna eta bai bertze aitzinekoak ere. Bada ez duzu zuk ere zeure arrazaz ukatu[...].
‎Batzuek uste izan zuten elkarturik egiten ahal ziotela buru korronteari, baina hain laster eraman zituen urak, non gibeletik zirenei joan egin baitzitzaizkien berdin egiteko gogo ahalak. Hori zela-eta, bai bertze bide batzuk xerkatzeagatik eta bai iritzi desberdinak zituztelako, ibiltariak bereizi egin ziren. Batzuek mendietako gailurrak iragan zituzten, eta, Aragoin barna, Rosellóko konderrira jo zuten, eta handik Narbonara; bertze batzuk Bartzelonara joan ziren zuzenean, eta handik, itsasoz, batzuk Marseillara eta bertze batzuk Aigues Mortesera joan ziren.
2022
‎Begira ezan, Santxa, errango dinat Babilonia hitzak zer erran nahi duen gure hizkuntzan" Urbitarte", ur biren arteko saila alegia. Babilonia eta Urbitarte lotzen baditun, beti gogoan izanen ditun, bai bata eta bai bertzea. Entrambasaguas erdaraz.
‎Joe Dumars joko antolatzaile eta eskolta. Dotorea zen bai jokatzen, bai bertze jokalariekin zuen jarreran, eta zalaparta mediatikotik at, umil portatzen zen. Hain zen eredugarria, talde zital haren parte izanda ere, kirol legez jokatzea aitortzen duen sariak gaur egun Joe Dumars Trofeoa izena du.
2023
‎Eta gehiago behatu zion hari, hain xuxen, hark zekarkion hautsari baino. Eta, segur baitzen ezen halako amodio izpirituzko batek, eta hartatik berak sentitzen zuen zenbait plazerek, ezin ukanen zutela beraren kontzientzia zaurtu, ez zuen huts egiten egunero senarrarekin batera predikura joatea; eta bai batak eta bai bertzeak halako moduan goresten zuten predikaria, ezen mahaian eta bertzetan ez baitzuten bertze solasik. Halatan, su hura, izpirituzkoa izatearen itxurapean hain izan zen haragizko, non halako moduan lotu zitzaion dama gaixoaren bihotzari, ezen gorputz osoa erre baitzion; eta sugar hura sentitzen berant ibili bazen ere18, zalu ibili zen irazekitzen, eta amorostua zela jakin aitzin sentitu zuen pasioak ematen zion bozkarioa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia