2009
|
|
ez etorkizun osoa eta erabatekoa, baina bai etorkizun hurbila, beharbada; esan nahi baita Grigorik eta Nikolaik. Nikolaik, batez ere? hargatik tratatu zituztela aita semeak, ausaz, bai gosarian, bai bazkarian,
|
bai
afarian eta bai pixontziaren bila joan behar izan zutenetan ere?, tratatu zituzten moduan, gutxieneko begirune adeitasunak bitarteko; behatzaile begi zoli bat, baina, berehala ohartuko zen ezen, adeitasun itxurakoaren azpian, beste zerbait zegoela, Nikolairen aldikako irri maltzur sumagaitzek salatzen zutena, keinu haiekin aita semeei zera esan nahi balie bezala: –Azken tiroak gure alde erabakiko dik, bai, borrokaldia, eta azken tiro horrek beste bi tiro botatzeko aukera zabalduko ziguk.
|
|
Domingok luzaroan gogoratuko zituen handik aurrerakoak: bai mahaia argitzen zuèn kriseilua;
|
bai
afariaren xehetasunak, jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buruz: –Kristok ardoa edaten zuen, baina ez zen inoiz mozkortu??; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko entretenigarrien ondotik bakarrik geratuko zela emakume haietako batekin, eta orduan zer?; horregatik, afalduta gero bizardunak erabaki zuenean:
|
|
Biharamunekoa, baina, oso beste kontu bat izan zen, Teofilo Mariak nahi zituenak eta nahi ez zituenak entzuteko parada izan baitzuen, belarria zuloari itsatsita; egunez, aurreko egunetan ez bezala, aita semeek ez zuten ia zaintzaileen hitzik entzun –ez Grigoriren barre zaratatsurik, ez Nikolairen biraorik, ez oihu mehatxuzkorik–, eta beren artean ere, eguneroko errezoetatik landara, ez zuten aparteko solasaldirik izan; hala, bada, bai goikoak eta bai behekoak, batzuk eta besteak isiltasun itun esangabe batek lotu balitu bezala, ez zituzten urrunetik zetozèn tiro hotsak baizik entzuten, aldez aurretik ulertu balute bezala ezen mintzoa eta mintzoaren ahalbideak hutsaren hurrengokoak zirela tiroak mintzatzen ziren bitartean, hiriko borrokaldi haietan azken tiroak erabakitzen baitzuen, antza, etorkizuna: ez etorkizun osoa eta erabatekoa, baina bai etorkizun hurbila, beharbada; esan nahi baita Grigorik eta Nikolaik –Nikolaik, batez ere– hargatik tratatu zituztela aita semeak, ausaz –bai gosarian, bai bazkarian,
|
bai
afarian eta bai pixontziaren bila joan behar izan zutenetan ere–, tratatu zituzten moduan, gutxieneko begirune adeitasunak bitarteko; behatzaile begi zoli bat, baina, berehala ohartuko zen ezen, adeitasun itxurakoaren azpian, beste zerbait zegoela, Nikolairen aldikako irri maltzur sumagaitzek salatzen zutena, keinu haiekin aita semeei zera esan nahi balie bezala: " Azken tiroak gure alde erabakiko dik, bai, borrokaldia, eta azken tiro horrek beste bi tiro botatzeko aukera zabalduko ziguk.
|
|
Domingok luzaroan gogoratuko zituen handik aurrerakoak: bai mahaia argitzen zuèn kriseilua;
|
bai
afariaren xehetasunak –jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buruz: " Kristok ardoa edaten zuen, baina ez zen inoiz mozkortu" –; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko entretenigarrien ondotik bakarrik geratuko zela emakume haietako batekin, eta orduan zer...; horregatik, afalduta gero bizardunak erabaki zuenean:
|