Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎HURRENGO urteko garizuman, osaba eta biok Italiarat joan aitzin, aita Bartolome Ziaurrizkoa predikari ezagunak bere misioneak eman zituen Urbiaingo elizan: prediku nagusiak hiru egunetan, ortzegunetik larunbaterat; igandean, berriz, egun haiei azkena emaiteko, meza saindua eta komunionea.
‎Eta osaba Joanikotek ere Lurraren mugimendu hari bere laguntzatxoa eskaini nahi zion, eta, hala, dorre okerraren gainean bizi izan genituèn mementu eder haiek hitz eder batzuen galdean baleude bezala, osabaren ezpainetarik iritsi zitzaidan erran hura, ederrak ederrari azkena eman ziezaion amoreakatik:
‎...k plazent izaiten duten piezaren gibeletik joaitea, bakarrik, harik eta hura bereganatzen duten arte, ibiliaren ibiliaz eta izerdiaren izerdiaz; aitak, aldiz, nola baitzen eta nola sentitzen baitzen erroetaraino jauregiko habe eta jabe, mundu guztia nahi izaiten zuen bere erranetarat, morroiak eta orak, harat eta honat igortzen zituenak, ehizaren inguratzeko eta bideratzeko xedearekin, aitak berak azkena eman ziezaion amoreakatik.
‎Baietz erran nion, burua goiti beheiti mugitzen nuela. Eta, hala, solasaldi labur hari azkena emaiteko, promes eginik ezen ez nuela bakarrik utziko, handik kanporat jalgi nintzen, non aiduru bainuen gurdizaina.
‎Nola larritu nintzen hatsarrean Joanperitzen hitzekin...! Nehor ere ez zen, halarik ere, uroski, hartaz ohartu, zeren eta guztiak Joanperitzi beha baitzeuden; eta, burua beheititurik eta barrendik hats harturik neure burua apur bat baretzea erdiesten nuela, Joanperitzek hasiari azkena emaiteko, erran nuen ozentki:
‎Eta, azkena emaiteko historia ez dakit irrigarri edo nigargarri honi, zeina Boccaccioren lumarendako bertze ipuin baten egiteko gai ezin egokiagoa izan baitzitekeen, derradan ezen guardia buruak erran zigula, hasteko, bi hautabide genituela, gertatuak gertatu ondoren: edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako.
2001
‎Hirugarrenik, hedabide berriek erregimen aldaketaren adierazpen material gisa jokatzen zuten erreferentzia paper horri eta, horren ondorioz, gizartean zuten sinesgarritasunari esker, herriaren nahikunde demokratikoen ordezkari leial  tzat hartu zituen hein handi batean frankismoari azkena emateko ilusioa bizi bizi zuen gizarte aldeak. Bestalde, sistema politikoko sektore demokratikoen eta ezkertiarren diskur  tso publikoa islatzen zuten hedabide berriek.
2002
‎(eta ez dauzkagu aiztuta, gero, lendik izandako neke lorrak); o zuok, gorriagoak ikusi duzutenok! Gaitz aueri ere Jainkoak azkena emango die. Zuek, egiaz, Eskile aserratura zerate, ta barnean ots dagiten arkaitzetara; baita Kiklope, tarren arpeak ere somatu dituzute:
‎Munduaren ederra eta munduaren ankerra bat eginik. Halakoetan, beti pasatzen zitzaidan burutik ene esku egon zitekeela eszena mingarri haiei azkena ematea. Sara aise engaina nezakeen injekzio hilgarri batekin.
2003
‎1. 70eko hamarkadaren hasieran, Sanchez Carrionek bere Es tado actual del vascuence en la Provincia de Navarra plazaratu zuelarik, euskara hondoa jotzekotan zegoen, mila urteko maldan beheraren ondotik, modernitateak eta frankismoak besoz beso azkena emanda. Eskolatik, kulturatik eta bizi publikotik baztertua, hiriburuan arrotz, mendialdera zokoratua eta leku guztietan zaharretsia, gutietsia eta itzalik gabea, gure hizkuntza, oroz gain, traba zen euskaldunarendako nahiz erdaldunarendako, ghetto geografiko eta sozial batetik kanpora.
2004
‎Héraud’en ustez hizkuntza bakar bati ez datxeko derriorrez, eta jendeek nahi ala nahi ez, erresuma bakar bat; baiña, istilluei azkena eman ahal izateko, erresuma batek HIZKUNTZA BAKAR BATEN hiritarrak lituzke bildu. Erresumak, jatorrizko hizkuntza bakar baten eremuan eraiki lirake, dio.
2005
‎Goseak dakarren jan beharra ez dago jadanik mahaian present. Ogi kozkorra jan eta garagardoari azkena ematen diozu. Eta nik, postrerako plater txikiak atera eta zer nahi duzun galdetzen dizut.
‎Tiroak oihartu ziren ortzaizeaz bestaldean. Georgesek Beinaten altzoan azkena eman zuen, odolez itorik. Apez gaztearen gorputza hatsak abandonatu zuela konturatu zenean, haren soako urdinean bere desesperantza propioaren hondoa izartu zuen:
2006
‎–Zu ere, jauna? –erran zidan horietariko batek, Gerderestek prezeski, azkena ematera hurbildu nintzaiolarik.
‎Gero, zuzien argipean, kanpora atera ginen. Ezpataz eta sastagaiz, azkena eman genien oraino bizirik zeudenei. Ez nuen Gilen haien artean kausitu.
‎Aitaren ondoan eman dituen egunetan ere Joxanek beti bezain atsegin egin dio berba Bibiri, dena ondo balego bezala, aitaren bihotzak azkena eman behar zuela jakin arren. Bibik ondotxo zekien kontuak ez zihoazena bide zuzenean, Joxanen ahotsa gezurrezko lasaitasun batera behartua igartzen zuelako.
2007
‎Baina guztia alferrikakoa izan zen: erregimenak eta monarkiak berak azkena emanda zuten. Grebak, ikasleen istiluak eta krisi ekonomikoa aurrerantzean ere nagusi izan ziren.
‎Larunbat arratsaldean, ontziolako kaiaren luzera osoan, 21 karpa muntatu ziren; eta lanari azkena emateko, bost metroko barra bat. Hura bai barra, hura!
‎Euskal hiztunek administrazioaren atal batzuetan jasaten duten diskriminazioari azkena eman beharra diote botere publikoek, ahalik eta arinen. Hortaz, Aralarrek proposamena luzatu nahi die, EAEko hiritar guztien hizkuntza eskubideen berdintasunaren alde dauden eragile guztiei eta bereziki Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden taldeei, beharrezkoak diren legezko aldaketak susta ditzaten.
‎Ilehoriak egutegiko orria altxatu du, eta agosto irakurri ahal izan du. Zezen bat ikusi du argazkian, oin puntetan jarririk eta ezpata altxatuta azkena eman behar dion toreroari ezaxolati begira. Mutiko irribera hurbildu da orduan, askako ura oraindik gorputzetik behera irristatzen ari zaiola.
2008
‎Eta Alavesek ondo baino hobeto aprobetxatu zuen nagusitasun hori. Pedrazaren golak partida hautsi zuen erabat, eta Murtziari azkena eman. Emilio Sanchezen eta Toni Moralen golak etorri ziren jarraian, bikainak biak.
‎Ospitale honetan, gertu, gertuegi daude bizitzaren miseria guztiak, pareta fin batek banatzen ditu: bertatik bertara urgentziak eta erditze gelak, elkarren arrimuan azkena ematera doazenak eta ama berrien irribarreak. Ospitaletik ari naiz idazten aste honetako zutabea, bizitzaren gorabeherak, eta ezinbestean etorri zaizkit gogora urteetan irakurri ditudan liburu tristeak.
‎Inoiz baino aldizkari eta egunkari gehiagok argitaratu zituzten euskarazko iragarkiak (Euzko Deya, Argia, Euzkadi, El Día edo El Pueblo Vasco aldizkari eta egunkarietan, adibidez). Hala eta guztiz ere, Gerra Zibilak azkena eman zion bide emankor honi, aldizkari eta egunkari hauetan lan egiten zuten euskal kazetariak fusilatu egin zituztelako, frontean hil zirelako, kartzelan sartu zituztelako edota atzerrian errefuxiatu behar izan zutelako. Gerran hil zirenak bakerik lortu ez, eta gosea ezagutu zuten.
2009
‎Zergatik Martini buruz? Artikulu hau argitaratzen denerako bere azkena emana izango delako. Eta telesaila posible egin duen taldearen partaide izateaz harro nagoelako.
‎Ezagutza bai, baina zer diogu erabilerari buruz? Soziolinguistika klusterrak azkena emandako datuen arabera, Donostian honakoa izan da erabileraren bilakaera azken hamarkadan:
‎Soziolinguistika klusterrak azkena emandako datuen arabera, Donostian honakoa izan da erabileraren bilakaera azken hamarkadan:
‎Eta sute honek merezi du benedictine bat, ez ezetzik esan!?, horixe baitzen kontua: hura sorgin ehiza zela; sorgin ehiza sinbolikoa, jakina, erreketa sinboliko batek azkena eman ziona: erreketa sinboliko hura, baina, erreketa errealetik pauso batera baizik ez zegoen, pauso bat baino gutxiagora, ausaz?
‎Amesgaizto hura abisu bat izan zitekeen, zigor baten mehatxua, beraz, airearen dardaran?, Gabino zuhurtasunera bultza zezakeena; Gabinok, gainera, gogoan behar zuen, aldi berean, amaren besarkada ezti beroa, amesgaiztoari azkena eman eta Gabinoren bakardadearen izotza urtu zuena, izotzak berriro hartu bazuen ere jarraian?. Utzi, ama!??, kontzientziaren erabaki zuzen estuan; nola traizionatuko zuen Gabinok, izan ere, bere lagun mina?; eta, halere, traizionatu beharra zuen noizbait, etxetik alde egin ezean; etxetik alde egiteko zegoen, baina, baldintza haietan?!; zer egin ataka estu hartan?; nola traiziona zezakeen laguna,... ez al zion lagunak berak esan, Maria Bibianaren bidez, osasuna garrantzitsuagoa zela politika guztiak baino??, honela mintzatu zitzaion arrebari:
‎Kanpoan, berriz, etengabekoak ziren tiroak eta tiro jasak; bigarren eta hirugarren konpainiak basoan gora zihoazen, gudu zelaian metrailadoreak garbitutako hogeita hamarren bat mutil zeutzan, hilik edo erdi hilik?, azken eraso hari azkena emateko prest; Domingok eta Chaplinek, beraz, kanpotik zetozèn tiro hots haiek entzun zitzaketen, nahiz eta biak ala biak beste denbora batek bizi behar zituen une hartan: Adaren heriotzazko denbora, harresi bat bezala altxa zitekeena, beraien eta beste soldadu guztien artean; baliteke, beraz, Domingok eta Chaplinek tiro hotsik ez aditzea, are gutxiago haien gorputzak besarkada ezin estuago batean urtu zirenean?, ongi baino hobeto entzun arren; baliteke, halaber, Domingo eta Chaplin behar bezala ez ohartzea sator gela berean sartu zutèn beste zauritu baten etorreraz, konorterik gabe zegoen eta astunki hartzen zuen arnasa?, eta baliteke, azkenik, Domingori eta Chaplini zirkunstantzia ezohiko batek bakarrik itzularaztea kanpoarekiko pertzepzioa eta lotura, nola gertatu baitzen handik segundo batzuetara, Domingok ezohiko hotsak eta burrunbak entzun zituenean:
‎Istant baten buruko, odolez zipaturik geunden, eta azken hatsean edo hilik preso guztiak. Badakizue zer erran zidan Gerderestek azkena ematera hurbildu nintzaiolarik?
‎Izan ere, ez da existitzen. Merkurioren orbita Einsteinek azaldu zuen erlatibitatearen teoriaren bidez. Erlatibitatearen teoriak azkena eman zion Vulcanori, eta, Merkuriok, bultzadatxoa Einsteini.
‎Eta sute honek merezi du benedictine bat, ez ezetzik esan!", horixe baitzen kontua: hura sorgin ehiza zela; sorgin ehiza sinbolikoa, jakina, erreketa sinboliko batek azkena eman ziona: erreketa sinboliko hura, baina, erreketa errealetik pauso batera baizik ez zegoen, pauso bat baino gutxiagora, ausaz... arrazoibidea aurrera eramanez gero, bera ere sorgin ehiztarien biktima izan baitzitekeen noizbait, Domingoren aldeko grina hura zuelako, dibortzioa bera baino hagitzez okerragoa zena –urratzaileagoa eta hausleagoa bai behinik behin–, Ada guztiz sublimatzen saiatzen zen arren, sublimazioak kontzientziaren ahotsa isilaraziko ziolakoan... hori esaten ari baitzitzaion Teofilo Maria, funtsean:
‎Kanpoan, berriz, etengabekoak ziren tiroak eta tiro jasak; bigarren eta hirugarren konpainiak basoan gora zihoazen –gudu zelaian metrailadoreak garbitutako hogeita hamarren bat mutil zeutzan, hilik edo erdi hilik–, azken eraso hari azkena emateko prest; Domingok eta Chaplinek, beraz, kanpotik zetozèn tiro hots haiek entzun zitzaketen, nahiz eta biak ala biak beste denbora batek bizi behar zituen une hartan: Adaren heriotzazko denbora, harresi bat bezala altxa zitekeena, beraien eta beste soldadu guztien artean; baliteke, beraz, Domingok eta Chaplinek tiro hotsik ez aditzea –are gutxiago haien gorputzak besarkada ezin estuago batean urtu zirenean–, ongi baino hobeto entzun arren; baliteke, halaber, Domingo eta Chaplin behar bezala ez ohartzea sator gela berean sartu zutèn beste zauritu baten etorreraz –konorterik gabe zegoen eta astunki hartzen zuen arnasa–, eta baliteke, azkenik, Domingori eta Chaplini zirkunstantzia ezohiko batek bakarrik itzularaztea kanpoarekiko pertzepzioa eta lotura, nola gertatu baitzen handik segundo batzuetara, Domingok ezohiko hotsak eta burrunbak entzun zituenean:
‎Amesgaizto hura abisu bat izan zitekeen –zigor baten mehatxua, beraz, airearen dardaran–, Gabino zuhurtasunera bultza zezakeena; Gabinok, gainera, gogoan behar zuen, aldi berean, amaren besarkada ezti beroa, amesgaiztoari azkena eman eta Gabinoren bakardadearen izotza urtu zuena, izotzak berriro hartu bazuen ere jarraian –" Utzi, ama!" –, kontzientziaren erabaki zuzen estuan; nola traizionatuko zuen Gabinok, izan ere, bere lagun mina?; eta, halere, traizionatu beharra zuen noizbait, etxetik alde egin ezean; etxetik alde egiteko zegoen, baina, baldintza haietan...!; zer egin ataka estu hartan?; nola tr... ez al zion lagunak berak esan, Maria Bibianaren bidez, osasuna garrantzitsuagoa zela politika guztiak baino? –, honela mintzatu zitzaion arrebari:
2010
‎Gertakariek argi uzten dute Zuzenbide Estatuak ETAren terrorismoaren eta haren inguruaren aurkako borrokari eusten diola, bide poliziala eta judiziala erabilita, nazioarteko lankidetzarekin eta indarkeriaren zilegitasun ezarekin, oharraren arabera.Jaurlaritzaren ustez, ETA ahul dago eta, horregatik, euskal gizarteak mende erdiz mina eta sufrimendua eragin duen gaitz honen azkena gertuago ikusten du. Hain justu, bide horretatik indarkeriari azkena eman arte lanean jarraituko duela adierazi du Gasteizko Gobernuak.ETAri eta haren inguruari adierazi dio espetxea dela espero dezaketen bakarra. Horren ildoan, oinarririk ez duten salaketak egiten dituztenek demokraziari mesederik egiten ez diotela eta helburu bakarra giro politikoa nahastea dela erantzun die.RubalcabaETAri atzemandako dokumentu baten arabera, PPrekin negoziatzeko aukera eta berme handiago dutela uste du ETAk, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak Maria Dolores de Cospedali erantzun dionez.Rubalcabaren hitzetan, ez dago ETArekin negoziatzeko inolako aukerarik, eta, ETAk berak ere, sozialistekin ez du negoziatu nahi.Rubalcabaren esanetan, PSOEk, eta hortaz PSEk ere, ez du ETA begi bistan ikusi nahi, eta jateko gauzekin ez jolasteko eskatu dio De Cospedali.Basagoitiren ohartarazpena lehendakariariBestalde, Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidentea Patxi Lopez lehendakariari zuzendu zaio eta PSEk ETArekin hitz egiten badu, Alderdi Popularraren babesa galduko duela ohartarazi dio.Punto Radion egindako elkarrizketa batean, Basagoitik azpimarratu du sozialistak kontziente izan behar direla ETArekin negoziatzeak PSE PP hitzarmena urratzen duela eta, ondorioz, gutxiengoan geratuko lirateke eta Patxi Lopezek luke lehendakari bezala jarraitu.Espero dut Eusko Jaurlaritzak azalpen bat emango digula, eta bestela, informazio horiei sinesgarritasuna emango diegu, erantsi du.Ergel batek soilik sinets dezake, laugarren aldiz, ETAn eta ezker abertzalean terrorismoarekin amaitu nahi dute sektore posibilistak existitzen direla", nabarmendu du.
‎konbentzimenduz ariko ez balitzaigu ere, berdin, egia esan, aski konbentzimendu izaten baikenuen haren larruzko begia, pirata batena oroitarazten ziguna, gerra hartan ezkerreko begia galdu baitzuen, granada baten metrailak lehertua. Larruzko partxe hura biribil biribila zen, eta niri, orain, puntu lodi handi bat bezala agertzen zait, aitonak erabiltzen zituèn argudioei eta sasi argudioei azkena ematen diena. Aitona ez baitzen hartaz inoiz kexatu; aitzitik:
‎konbentzimenduz ariko ez balitzaigu ere, berdin, egia esan, aski konbentzimendu izaten baikenuen haren larruzko begia, pirata batena oroitarazten ziguna, gerra hartan ezkerreko begia galdu baitzuen, granada baten metrailak lehertua. Larruzko partxe hura biribil biribila zen, eta niri, orain, puntu lodi handi bat bezala agertzen zait, aitonak erabiltzen zituèn argudioei eta sasi argudioei azkena ematen diena. Aitona ez baitzen hartaz inoiz kexatu; aitzitik:
‎lndarkeriari elkarrizketa bidez azkena emateko, horrekikoak egiteko benetako gogoan eta hori sinetsarazteko moduko zalantzapiderik gabeko jarreratan oinarrituz, behar bezalako aukerarik izaten bada, Erresumako horretarako gai diren agintarien eta izuekintza bazter uztea erabakitzen dutenen arteko harreman bideen alde gaude, beti ere politika mailako gorabeherak herritarren nahiaren ordezkotza dutenen bidez soilik konponbideratu behar ...
‎hona etorri zen azkena ematera.
2011
‎Bai baitakit nire alabaren gibeletik habilela, baina? , eta Onofrek eskuin ukabila jaso zuen, keinu hura erarik eraginkorrena balitz bezala, buruan zeukanari azkena emateko.
‎...iegoren ordutegi bitxietara –gauez lan egiten zuen beti–, haren eskritorioa eta lantokia giltzaz ixteko neurosi ulergaitzera, hasieran interesgarri, gero barregarri eta azkenean amorragarri bilakatuko zitzaion sekretismo gehiegizkora, haren umore aldaketa aurreikusi ezinezkoetara, seme alabarik ez izateko bere arrazoibide bihurrietara(" gene kaxkarrak ditinat, zuhaitz genealogikoari azkena emateko garaia dun").
2012
‎Irabaztea ezinezkoa zaio. Realari dagokio azkena ematea. Batzuek eutsiko badiote, beste batzuk jaitsi behar.
‎f) Indar arriskutsuak dituzten obrak edo instalazioak erasotzen edo horiei errepresaliak egiten dizkienari, baldin eta eraso horiek indarrok askatzea eragin badezakete eta, horren ondorioz, biztanle zibilen artean galera garrantzitsuak eragin baditzakete, ezpada, obra eta instalazio horiek eragiketa militarren laguntza zuzeneko, erregular eta garrantzitsurako erabiltzen direla eta laguntza horri azkena emateko bide ahalgarri bakarra erasoak egitea denean;
‎–Duela bost urte esan nuen aurrez aurreko politikari azkena eman behar zitzaiola. Duela hiru urte eta erdi hauteskundeak irabazi genituen baina bloke konstituzionalista batek oposiziora eraman gintuen?, ekarri du gogora Urkulluk.
‎aurre egin eta azkena ematea nahigabeoi?
‎Era berean, badirudi adinak ere eragina duela estresaren aurreko estrategietan. Hala, helduak gehiago kezkatzen dira estresa sortzen duen arazoari azkena emateaz; bizitzaren muturreko adinetan, nerabezaroan eta zahartzaroan, ordea, estrategiak osagai emozionalerantz zuzentzen dira gehiago.
2013
‎Baina, ehiza eskuratzekotan, ehizatokira joan behar zuen Pedrok, lehenik eta behin? eta horixe egin zuen, bigarren azkena eman eta basoa mahai gainean lagata?, musika aldatu ez beste: Beatles en zinta bat zen, haien hainbat kanta arrakastatsuk osatua:
‎Baina, ehiza eskuratzekotan, ehizatokira joan behar zuen Pedrok, lehenik eta behin... eta horixe egin zuen –bigarren azkena eman eta basoa mahai gainean lagata–, musika aldatu ez beste: Beatles en zinta bat zen, haien hainbat kanta arrakastatsuk osatua:
‎Baina gosea atarian ikusirik, Atondok kanpamentua bertan behera utzi eta Mexikora itzultzea erabaki zuen 1685eko maiatzean, enpresa hartan hiru urte eman ondoren. Zoritxarreko espedizioari azkena emateko, eta denak betikoan jarraitzen zuela frogatzeko bezala, pichilingueak berriro ere inguruetan zebiltzala jakin zen, eta Manilako Galeoia jakinaren gainean jartzera bidali zuten Atondo.
‎Handik hilabete pare batera, Moraga tenienteak azkena eman ahal izan zion Anzaren betekizunari. Kolono taldea San Franciscora gidatu, eta misioa eta presidioa fundatu zituen.
‎Zaldivarrek ez du ezkutatzen lurralde hartako biztanleenganako miresmena ere. Nabaria da, besteak beste, txostenari azkena ematen dioten hitz horietan:
‎Kostaldeko indioak, hots, Seriak, Pimak eta Sibubapak errenditzea zen espedizioaren lehen helburua. Behin hori lortuta, mugako probintzia guztiak" baketzeari" ekingo zitzaion, Apatxeen erasoei azkena emanez behin betiko. Handia zen asmoa, eta handia izan zen ahalegin militarra, Espainiaren probintzia hartan inoiz egindako handiena.
‎" Nire eginbeharra bete dut eraso hauei aurka eginez, baina nire agindupean dauzkadan indarrekin ezinezkoa da honelako probintzia batean eragin dituzten eta eragin ahal dituzten kalteei azkena ematea". 103
2014
‎–Hi afaltzera gonbidatzera etorri gaituk. Lorraine eta biok tematu gaituk hire helbidearen kontu xelebre eta misteriotsu horri azkena ematen.
‎Oihanburutarren etxerat heldu direlarik Faustin eta erretorea, azkenetan atzeman dute Jean Oihanburu, Faustinen osaba. Arbola batetarik jausirik, zauri itsusiak eginak ditu, eta jaun medikuak azkena eman dio. Bizkarrezurra zartatua du gaizoak, saihets batzuk hautsiak bertzalde.
2015
‎Aitak ere gauza bera pentsatzen du, bereak egin duela, zabor enpresa atzerritarrak guri azkena ematera etorri direla. Gu lanik gabe uztera.
‎Nolanahi ere, bada bereziki nabarmentzen den pertsonaia bat. Nabarmentzen da ez duelako izenik, ez zaigulako bere jaiotzaren berri ematen, eta deus egiteke erlijio gudu historiko bati azkena ematen diolako. Horrexegatik eman dio agian Urrutiak liburu osoari ipuin horren izenburu ederra:
‎Ahal bezain laster eginaraziko diet ikerketa adituei. Harreretan azkena eman haut, nahi duan denbora pasa dezaan, eta mintza gaitezen gustuan. Gobernadore izendatu nahi izan haut, eta hik ezetz.
‎Lizarra Garaziren amaierak sentipen mingotsa utzi zion Ezker Abertzaleari, bilgune hartako gainontzeko kideei bezala. Hala ere Ezker Abertzaleko arduradun politikoek ez zuten uste ekimen hura alferrikakoa izan zenik, ziklo autonomikoari azkena emateko balio izan baitzuen, eta, bide batez, trantsizio berri baterako aukera irekitzeko: trantsizio hori taxutzera deitu nahi zituen, hain zuzen ere, Lizarra Garaziko indarrak Ezker Abertzaleak.
2016
‎2005ean Victorinoxek Wenger erosi zuen, baina bi markak atxikiko zituela iragarri zuen. 2013an, ordea, Wenger labanak ekoizteari utziko ziotela jakinarazi zuen, labana suitzarraren neutraltasun historikoari azkena emanez.
‎Bizitza honetan ezerk ere ez nau hain zur eta lur uzten nola jendeari nor naizen esaten hasi beharrak; izan ere, ia mundu guztiaz neure buruaz baino kontu hobea emango nuke; eta maiz desiratu izan dut hitz soil batez esan ahal izatea, eta horrela kontu honi behin betiko azkena eman. Nire bizitza guztiko aldi eta okasio bakarra zen nire desirari nolabaiteko atarramentua atera ahal izateko; zeren mahai gainean Shakespeare zegoenez, eta gogora etorri zitzaidanez Shakespeareren liburuetan agertzen nintzela, Hamlet hartu eta bet betan orriak itzuli nituen bosgarren ekitaldiko lur emaileen eszenaraino iritsi nintzen arte, eta behatza YORICKen gainean pausatu eta liburua kondeari luzatu nion, denbora guztian behatza izenaren gainean neukala:
‎Emakumeen eta erregutzaile gaixoaren arteko ika mika bukatu zen. Emakumeek halere jarraitu zuten eztabaida betean, bietatik zeinek emango hamabi soseko txanpona, eta eztabaidari azkena emateko, biek batera txanpon bana eman zioten, eta gizonak alde egin zuen.
‎1 Administrazio publiko guztien jardunean hizkuntz politikak zentralitatea lortzea. 2 Administrazioak bermatzea herritarroi zerbitzu osoa euskaraz jasotzeko eskubidea, eta 3 Mahai bat osatzea hizkuntz aukera berdintasunaren alde dauden alderdi eta gizarte eragileekin, euskal hiztunok jasaten dugun diskriminazioari azkena emateko.
‎Orai estaduaren ordezkari den Prefetak proposatzen duen elkargo berriari Baterak baiezko erantzuna eman nahi dio azpimarratuz halere ez dituela behar laizkeen baldintza guziak betetzen. Herriko Etxe guziek behar dute hortaz beren iritzi azkena eman. Uztaritzek onartua du (ikus goraxago).
2017
‎(162 or.). Hala ere, onartzen du Klaitsek 1650eko urteetan sorgin epaiketak geldiarazten zituzten epaile haiek ez zutela inoiz zalantzan jarri sorginkeriaren errealitatea. . XVII. mendean sorgin ehizari azkena eman zioten epaileek ez zuten adierazi, ez Frantzian eta ez beste inon, sorginik izan ez zenik. Newtonek eta garai hartako beste hainbat zientzialarik bezala, naturaz gaindiko magia onartzen jarraitu zuten epaileek, teorikoki izan zitekeela onartuta?
‎Hantxe hasi zen Miren Lujanbioren martirioa, handik aurrera Joxe Mari Sotomayorri ez baitzitzaion begiradatik kenduko andrea geldiarazten zuen dirdira hilgarri hura. Senarraren begi niniaren sakontasunean umilduta, lodi lodi, irrigarri izateraino lodi, bera zegoen, Miren Lujanbio, amasaldi azkarrak eginez, azkena emateko zorian zegoela jakinaren gainean. Senarrak barre artean arrastaka zeraman amildegirantz, idi bat ere hil zezakeen amildegirantz, itsasoko urdinaren gainean.
2018
‎Kargu politikoaren eztabaidaren ondoren erabaki zehatzik ez dute hartu, baina gure solaskideen ustez oso garrantzitsua izan da gai hori mahai gainean jartzea. Valletek azkena eman dio gai honi: " Nik neuk emakume baten diputatu postua hartu nuen lehenengo legegintzaldian, ama izan zen eta haurrarentzat bestelako zaintza bat nahi izan zuen".
‎Iraingarria gertatzen da, egunero egunero ikusi behar izatea merkataritza arloko (eta bestelako) establezimenduetan, euskaldunoi ezikusiarena egiten ez zaigunean, bigarren mailako herritarren tratua nola ematen zaigun. Sikiera ageriko diskriminazio horri azkena emateko, ez da borondate politikoa baino asko gehiago behar.
‎Espainiako Espetxe Instituzioetako arduradunek euskal presoen gradu aldaketak «erraztu eta sustatu» lituzketela esan zuen atzo Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak, «eta ez trabak jarri edo eragotzi». Iritzi hori du gobernuak arlo horretan azkena emandako erantzunei buruz. Bigarren gradura pasatzea ukatu baitie Madrilgo gobernuak EPPK Euskal Presoen Kolektiboko 54 laguni.
‎hutsegite garrantzigabe horiek nolabaiteko herstura eragin zidaten hasieran, baina, behin astia hartuz gero haien diagnosia behar bezala egiteko, alegia, langile murrizketa soil baten sintomak baizik ez direla?, uko egin diot halakoez sobera pentsatzeari. Kenton andereñoaren itzulerak, esan dudanez, azkena emango lieke halakoei.
‎Solasaren jarioa askeagoa eta ozenagoa izateaz landa, ardoa zerbitzatzeko erritmoa ere biziagotu zen. Afariari azkena emateko, zeina ikuspegi profesional batetik aparteko zailtasunik gabe burutu baitzen, lord jaunak, jaiki, eta zenbait hitz esan zizkien gonbidatuei.
‎Sinetsirik nago ezen, halako albiste lazgarririk izan ez balitz ere, lord Darlingtonek bide bera hartuko zukeela; bidegabekeriari eta sufrimenduari azkena emateko desira hain zeukan barrendurik bere izatean, non ezin jokatuko baitzukeen bestela. Hala, bada, herr Bremann hil ondoko asteetan, lord jaunak gero eta ordu gehiago eskaini zizkion Alemaniako krisiari.
‎Azokako erasoaren berri eman nizun, xehetasun ahalik urrienez, eta Briskot nahiz Gartxoten izenak neure kolkorako gordez, eta azkena eman nion nire jardunari:
2019
‎Pep, esan nuen ez zela beste ezustekorik egongo baina azkena ematea espero nuen.
2020
‎Barrutik, Alejandro Gomez Papu eta Josip IIlicic agertzen dira, eta kanpotik, Hans Hateboer eta Robin Gosens, hegaleko luze gisa. Jokoa harilkatu ondotik, Ilicic bera, Luis Muriel, eta Duvan Zapata izaten dira azkena emateko arduradunak. Italiako bederatzi golegilerik onenen artean daude:
‎Harri bihurtuta zegoen, goroldio pila biltzeko lain. Eta azkena emango niola erabaki nuen, ea bakarrik uzten ninduen behingoz!
‎–Ezta pentsatu ere –erantzun dio Txarrok, mahai gainean dagoen zakutoa bere ondora ekartzearekin– Babil zaindu beharra diagu. Mutila sendatzen denean abiatuko gaituk, eta bidez bide ibiliko, bidelapurrari bere azkena eman artio. Mandatu bat bete behar diagu, atzendua duk?
‎Bihar azkena emango diogu.
2021
‎Beste batzuek ekintza baten hasiera edo amaiera adierazten dute: azkena eman, buru eman, hasiera eman, gaina hartu (Zabala 2004).
‎Hala ere, txerto horiek heldu aurretik ere, badute lana txertoak ipintzen. Pfizerrek ondutako txertoaren 31.500 dosi jaso zituzten aurrena, eta erdia baino gehiago jarrita dauzkate, azkena emandako datuen arabera. Asteon txerto horren beste 15.600 dosi heldu zaizkie, baina orotara 193.050 dosi jasoko dituztela esan dute.
‎Dena erabakita dagoenean, prozesua hasteko hilekoaren zain egotea, eta, inoiz ez bezala, ongietorria egitea. Lehenengo indizioa hartzen denetik azkena eman artekoak kontatzea. Obarioak handiegi sentitzean, puntzio obarikoan noiz hustuko deseatzen egotea.
‎Uda ekainean hasi eta azaroan bukatzen da. Muino txiki eta kiskalien gaineko egun luze eguzkitsuek, kaleko hauts horiak eta haurren disenteriak azkena ematen dute, eta negua hasten da. Orduan jendeak utzi egiten dio kalean bizitzeari:
‎Inoiz ez dugu segurtasunez jakinen Alexandro hil ote zuten edo berez hil ote zen infekzio prozesu batek —malaria edo gripe hutsa— gorputz akitu hari azkena emanda, bere kanpainetan gorputzeko bederatzi tokitan izan baitzen larriki zauritua eta neke ikaragarri ia gizagabeak azpiratua. Alexandroren tupusteko heriotza, garai hartan, boterea lortzeko borrokan eskrupulurik gabe erabilitako jaurtigai bihurtu zen erregearen ondorengoentzat, elkarri egozten baitzioten ustezko magnizidioaren errua.
‎Joanaren ahotsa zuhurra zen, intzidente diplomatikoari azkena ematen ziola. Gerriko ene gantzezko zintan ximiko bat nabaritu nuen.
2022
‎" Soinekoa elu rra baino zuriago zan", idatzi zuen Lardizabalek. Eta irudiaz azkena emateko, ba da herri errefrau bat dioena: " Elurra, zuria dela, beltza da".
‎Pauline, ikusiz hark bera bezainbat maite zuen zalduna, berarekin mintzatzeko eginak zizkioten debekuak zirela medio, fraide joan zela Obserbantziara21, serora sartu zen Santa Klaran, non errezibitu zuten eta hartu zuen beloa, eta hala bete zuen zaldunaren eta bere arteko amodioari azkena emateko bere nahia: iduriko abituan, egoeran nahiz bizimoduan.
‎Umeen txertaketa datuak aintzat hartu dira eskoletako martxari erreparatzeko. Eusko Jaurlaritzak azkena emandako datuen arabera, 5 urte bitarteko adingabeen %34k hartua dute COVID aurkako txertoaren dosi bat; Nafarroan %32 dira. Umeak txertatzeko dosiak jasotzen jarraitzen dute administrazioek, eta gurasoei dei egiten ari dira haurrak eramateko.
‎ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak hiru aldarrikapen plazaratu ditu: oraindik amaitzeko dagoen euskal presoen Euskal Herriratze prozesuari azkena ematea, «salbuespen neurriak» bertan behera uztea —bereziki graduen erregresioari dagozkionak—, eta Espainiako Auzitegi Nazionalari mezu bat igortzea: «Espetxe arloko eskumenak herri honetan daude, eta, beraz, euskal erakundeek arlo honetan erabakitzen dutena errespetatu behar dute».
‎Baina urte askotako lan ilunaren ondoren, agian berariazko nartzisismo ariketa bati erantzunez, literatur ibilbideari autobiografia baten bidez azkena eman nahi izan dio, eta bukatu bezain laster ilusioz begiratzen dio oraindik bere eskuetan dagoenean, asaldatuta argitaletxeen atea jotzean, eta pozez beterik, behin argitaratuta, liburu dendaren apalategian ikustean. Baina tentazioari uko egiteko modurik onena bertan erortzea denez, ezin dio eutsi bere liburua gainetik irakurtzearen tentazioari.
‎Eskuratu duen informazioa oso baliagarria gertatuko zaio bihar Galiziara egin asmo duen bidaiarako. Horri esker, hilketei azkena emango dielakoan dago.
‎" Fortuna gaitzaren harri eta gezikadak pairatzea, ala nahigabe itsaso baten aurka altxaturik aurre egin eta azkena ematea nahigabeoi?".
2023
‎Tourrari azkena ematen saiatu zen atzo Jonas Vingegaard (Jumbo). Pirinioetako bigarren etapa izan zen, eta, bezperan Tadej Pogacar (UAE) makal aritu zenez, hordagoa jotzea erabaki zuen iazko garaileak.
‎900 bat pertsona hil ziren gerran, horietako 649 Argentinako militarrak. Porrotak azkena eman zion Argentinako diktadurari, eta gerraren zauriak zabalik daude oraindik Hego Amerikako herrialdean.
‎Nire inguruan, eskolan, denek" badakite", Brigittek ere bai, baina nik oraindik ez. Horri azkena emateko modurik onena da hotz hotzean norbait aukeratzea. Postetxeko leihatilako ilaran dago, nire atzean; isileko begiradak, azaleko elkarrizketa, biribilguneraino luzatzen dena.
‎Esan zioten. " Preso hartu diten Clavell eta azkena eman zion justiziak eta ezin haiz hemen gelditu". Eta musikariek jai ziztrin eta negargarri bat baizik ezin izan zuten eman, Elisabetek ez baitzekien nora jo, ez baitzekien non sartu, bakarrik, basoaren erdian, sabela gorpu bat baino astunagoa, eta oinak eta zangoak haziak, ireki eta odol beltz ustela jarioan.
azkena eman ziona.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia