2004
|
|
Eta hasieran, bai sinistu ere Usandizagak. Baina
|
azken
unean, jabetu egin da engainuaz eta oharra pasa die mendikoei. Hori da Antiaju Berdek ulertzen ez duena, nola lortu duen informazioa pasatzea.
|
2010
|
|
Zahartzarorako, lanez itotako gurasoek, sendo eta osasuntsu Ameriketara joaten ikusi zituzten semeen laguntza itxaroten zuten, eta horren ordez zer, bada, gaixorik eta behartsu iristen zaizkie, ahalegin eta neke berriak eskatuz hain justu bizitzaren
|
azken
unetan.
|
|
Julien Vinson Parisen hil zen, 1926an, baina, ia
|
azken
unera arte lanean aritu zen arren, intelektualki XIX. mendeko gizona da izatez, beti fidel izan baitzitzaion 1850 tartean modu autodidaktan bereganatu zuen ideia sortari. Nolanahi, desadostasun nabariak eduki zituen orduko euskalari askorekin, hala nola, Telesforo Arantzadi, Bonaparte printzea, Arturo Campion, Charencey, Dodgson, van Eys, Intxauspe...
|
|
Abuztuko gau haietako batean —hirugarren igandekoa izango zen, gau bereziki beroa— libelula lodi batzuk hurbildu ziren terrazara, hain makalak non airean doi manten zitezkeela ematen zuen. Tarteka, bat edo beste mahaian pausatzen zen, bainillazko izozkiaren kondar bila, eta Adrianek garagardoarentzako edalontzi zabalekin harrapatu eta preso edukitzen zuen harik eta
|
azken
unean, itotzear zegoenean, askatzen zuen arte. Jostaketarekin aspertu zenean Pantxok hartu zion txanda, era okerragoan:
|
|
—Egin dituzun guztiak egin eta gero, kaka egin behar al duzu
|
azken
unean. Aurrera gizona, ez izan oilobustia!
|
|
Hara non dioten Axular itzalik gabe bizi zela, deabruzko jakinduria eta jainkozko autoritatearekin. Arimarik gabe eta, hala ere, zerura joan zela, euskal literaturaren zerura behintzat,
|
azken
unean modua asmatu zuelako. Elezaharraren berrinterpretazio politikoa proposa daiteke, Axularrek bere askatasuna galdu zuela teologian graduatu eta estatuaren itzalpean integratu behar izan 1112 zuenean.
|
2011
|
|
Lurraren aurkako kolpeak zerraldo utziko duela badirudi ere, kafetegi bateko eguzki oihalean jo eta hortik mahai batera erori da. Bertan kafea hartzen ari zen bikotea harriturik dago, katuari begira, grabazioaren
|
azken
unean ikus daitekeenez.
|
|
Gogo onez inguratu nintzen hondartzara, baina nahiko izan ziren Laboaren lehen minutuak, lekuz kanpo zegoen zerbaiten aurrean nengoela jabetzeko. Ene baitarako, hura ez zen modua ibilbide bakan eta harrigarri emankor bati
|
azken
unea eskaintzeko. Ez behintzat gorde nahi nuen irudia.
|
|
Gau osoan agertu gabe. Batzuetan gertatzen zitzaion alderdiko bilera batera
|
azken
unean joan behar izatea eta kanpoan lo egitea. Baina beti abisatzen zion senarrari.
|
|
Bizarra egin ala ez, zalantza horrekin ari zen janzten Marco eta,
|
azken
unean, bizarra ez egitea erabaki zuen. Naturalago sentitzen zen horrela eta, dena dela, oraindik ez zuen luzeegia.
|
|
Badakit udazkeneko arratsalde batean igoko naizela hiria gurutzatzen duen autobusera eta eramanen nauela denbora galdu batean madreselbek usaitzen zuten auzo isilera. Zihoan jendea jaisten joan baita han, geltoki harrigarrietan, eta urruneko tren gorri baten geziak abiadura ezarri baitio karriketako gelditasunari, azkenerako bakarrik eta azken bidaiari jaitsiko naiz ni ere hiriaren bazter batean, eseriko naiz han nonbait eguzki epelari bizitzaren nekea aitortuz eta lokartuko naiz agian betirako
|
azken
unean bakean neronekin ororekin bakean.
|
2012
|
|
Urrutxurtuk, gizalegez jokatuz eta zeharo kupituta, bere lekua uzten dio baldintza bakar batekin: Veracruzen daukan familiari konta diezaiola nola izan ziren bere
|
azken
uneak. Urrutxurtu hantxe hil zen ur izoztuetan eta emakume hura, Elizabeth Ramel Nye, salbatu egin zen.
|
|
gorde ezazu nire bihotza, eta Nafarroara eraman. Hitz eman nuen egunen batean itzuliko nintzela, eta ez dut nahi Lurrean pasatzen dudan
|
azken
unean nire promesari eutsi ez niolako damua izatea.
|
2013
|
|
Azken
|
azken
uneko abeslari bati buruz azalpenak ematen hasi zitzaigun. Artean ez zen postaletan ere azaltzen.
|
|
—Nire teoria adieraziko dizut jarraitu zuen L. k posturaz aldatu gabe. Pizkunderik ez bada, bizitza bat besterik ez badaukagu, hildakoari buruzko oroitzapenak du garrantzia, batez ere
|
azken
unekoak: nola hil zen, nolako egunetan, nolako lekutan datzan...
|
|
King Kong ek bere nobleziaren froga bat eman zuen
|
azken
unea iritsi zitzaiola konturatzean. Empire State tik amildu aurretik, azken ahalegina egin eta salbu utzi zuen bere maitea, atzaparrean zeukan neska.
|
|
Alde egin baino lehen, bi detaile izan zituen Cavendishek: armak eta hornigaiak utzi zituen guztiz bakartuta geratu behar zuten gizon emakumeentzat (arkabuzak, ezpatak, bela oihala, tresnak, ardoa, garbantzuak eta abar), eta,
|
azken
unean, harroxko, ontziko erregistroa sinatuta itzuli zion Alzolari, errezibo gisa. Gero, inoiz ikusi ez zuen ozeano hartan barrena jarraitu zuen, Alzolaren bi pilotuak laguntzailetzat hartuta.
|
|
Jarraian, sugetzar beltz begi horiak pozoiz betetako hortz handi, luze eta bihurri haiek sartu zizkion lepoan ordura arte nagusi, jabe, elikatzaile eta babesle izandakoari. Inonezkoko zapatari eta zurratzaile gizagaixoa berehala egin zen jakitun bizitzako
|
azken
une apurrak baizik ez zitzaizkiola gelditzen. Oinaze edo etsipen ororen gainetik senaren bi xede betetzea erabaki zuen; bagoa, aurrerapenaren aldarria egitea, eta bigoa, berak hazitako piztitzar adur gaiztokoa erretzea, bertan lantegia, etxea eta bere burua ezabatu bazituen ere:
|
|
Berehala Atzaluz zapelatzak pago muturretik behera jazarpenean hegatu, atzaparrak luzatu eta eraso dio, baina Ahuxo usoa azkar jiratu, itzuli eta elorri adar tartera sartu da buruz aurrera. Zapelatzak, berriro, hegoen itzulika indartsu eta nekosoez ekidin behar izan du
|
azken
unean elorri adarren aurkako talka. Berriro elorriondo gainean bira eta jiraka ibili da zapelatz nabarra amorruaren amorruz, pago adarretan atseden bila ezarri behar izan duen arte.
|
2014
|
|
Bere buruarekin ez ezik, haserre zegoen Gidari Konpainiakoekin ere. Altoa emateko
|
azken
unera arte itxarotea harrokeria iruditzen zitzaion, iseka.
|
2015
|
|
Baina orduan kexadunak besaburuak altxatu eta bere mahaira itzuli zen. Aurrez aurreko kolisio baten zorian, argiak
|
azken
unean baztertzen direnean bezala sentitu zen Hal. Bi emakumeak ondo ondotik zihoazela entzun zuen, emeki," Mesedez, zatoz gurekin".
|
|
616. Testua adostu arren, Confebaskek uko egiten zion akordioa soilik bi sindikatu abertzaleekin sinatzeari; CCOOk baiezkoa eman zuen arte ez zuen patronalak sinadurarik eman;
|
azken
unean UGT ere batu zitzaien. ELArentzat ez zen onargarria patronalak gehiengo abertzaleari jarritako beto hura; are gutxiago Confebaski bi sindikatu espainolekin, gutxiengoa izan arren, akordioetara iristeko antzematen zitzaion gogoa ikusita.
|
|
Gaitzagoa izan zen Robles Arangizentzat sozialismoa eta klase sindikatu izaera onartzea. ...n aurka zegoen eta klase borroka eta sozialismoa kontzeptu arrotzak zitzaizkion; are gehiago, UGdeT ek49 lantegietan ezarri nahi zuen monopolioaren aurka sortua zen ELA 1911n eta," lagun" 50 zaharrek gogoratzen zutenez, liskar gogorrak izan zituzten solidarioek sozialistekin, zeintzuetan inoiz armak ere tartean izan ziren.51 Beraz, Manurentzat pilula mikatza zen ezaugarri sozialista, eta
|
azken
uneraino defendatu zuen" komunitarismo" bezalako beste kontzepturen baten erabilera; gizalegez onartzen zuen, hala eta guztiz ere, azken erabakia gehiengoari zegokiola.52 Leunda eta Agirrezabalek, berriz, alde onak ere ikusten zizkioten definizio sozialistari: ELA mugitzen zen nazioarteko sindikalismoan53 familia sozialistako erakundeak nagusi ziren eta marka sozialista ongi zetorkion ELAri UGTk esparru hartan egozten zion izaera vaticanista eta atzerakoia gezurtatzeko.
|
|
Saurok ahopeka onartu dit iturri onetik omen dakien zerbait: presidenteak azken ordura arte eutsiko diola ezezkoari, eta
|
azken
unean utzi egingo diela egoitza, baina susto handi bat emanda gero, hogeita hamaika eskutik nork daukan erakutsita.
|
|
Fadesaren erosketarekin, Florentino Perezen parera iritsi zela uste izango zuen, baina berehala jabetu zen bere inperio berriaren oinarriak erabat labainkorrak zirela. Bankuekin
|
azken
unera arte negoziatzen egon zen, baina amore eman zuen. 2008ko uztailean 5100 milioi euroko zorra ordaintzeari utzi zion.
|
|
Iberdrolak bere kabuz energia berriztagarrietan egindako inbertsioak hartu eta EHNrekin bat eginda enpresa berri bat sortzeko aukera aztertu zuen. Gehiengoa argindar konpainiak izango zuen, baina
|
azken
unean huts egin zuen proposamenak, gainerako bazkideak ez zeudelako prest akziodun nagusi baten menpe geratzeko. Iberdrolak EHN uztea deliberatu zuen, eta zuzenean dirua eskuratu ordez, taldearen parke eoliko batzuekin geratu zen.
|
2016
|
|
Baina kontua zen bazekiela, eta zaunka ozenez galarazi nahi izaten ziola pitzadurarekiko hurbiltasuna. Zenbaitetan
|
azken
unera arte luzatzen zuen berak jostaketa, eta halakoetan zakurra bere bila botatzen zen putzura. Guiomarrek esaten zuen bezala:
|
|
Duda izpirik gabe, Belle maldan behera abiatu zen korrika, eta Gretak orpotik eta belarrian koxka ttikiak egin nahian jarraitu zion. Zakurrak ondo deskantsatuta zeuden, eta alai eta bizi egiten zuten korri, olibondo eta almendroen lepoak
|
azken
unean saihestuz eta terrenoaren zokontasunak oso beharrezkoak ere ez ziren jauzi luzeekin gaindituz. Carlosek haien ibilera aztertu zuen begiratuarekin:
|
|
Etxarri Aranatzen ospatu beharreko baina
|
azken
unean Sarara aldatu ziren 1885ekoetan, berriz," Laborari etxeko alaba"; 1886an Urnietan" Betiri Itsasukoaren balentria"; 1888an Kanbon" Pilatus hiritarra"; Maulen 1890eko irailaren 21 eta 22an egin ziren festetan" Bildots ait’amez gabetua":
|
|
Gizarte baten eraikuntzaren mitoaren bertsio guztietan, alderdi bakoitzak bere arma nagusiak zein diren erakusten du. Indoeuroparren aldetik, Erromako bertsio erabat kanonikoan esate baterako, Jupiter handiak egindako miraria da
|
azken
unean gatazkaren norakoa aldatu eta Romuloren gerlariei garaitzapena emango diena. Bada Irlandako zelten kasuan hara zertan oinarritzen den haien nagusitasuna:
|
|
Romuloren mirari dependentziaren oinordeko kulturalak dira zalantzarik gabe horrela dihardutenak. Erantzukizuna luzaroan bazter utzi eta
|
azken
uneko mirariaz lilura berrabiarazi, zulotik ateratzeko. Lilurari utzi balioa sortzeko ataza.
|
2017
|
|
Eskerrak Paolo Francalacci Sassariko Unibertsitateko genetistari; uste gabeko irizkide eta adiskide bihurtu gara, genetikaren eta hizkuntzalaritzaren datuak bat datozela ohartu ginenetik; ohore eta poz iturri handia izan zen niretzat Sassariko unibertsitatean berak gonbidaturik hitzaldia ematea 2015eko maiatzean. Eskerrak Luis Aldamiz ‘Maju’ bizkaitarrari, genetikan aditu handia denari,
|
azken
unean gaiaz lantxoa eskatu niolarik hain adeitsu eta azkar egiteagatik. Eskerrak Luis Lonbideri Interneterako mapagintzan eskainitako laguntzagatik.
|
|
Herioaren eskuak gidatzen zuen jendarmearen aihotz kolpea saihestu zuen begirada hark
|
azken
unean. Kolpeak ez zuen hil espero bezala, baina zauri larria utzi zion ezkerreko besoan, urteetan sendatuko ez zitzaiona.
|
|
Funtsean esaten zuen lagun min batek (apaiz batek) jarritako lakio batean frantsesek Mina harrapatu ahal izan zutela. Hala ere, egunkariak zioenez, Minak adore izan zuen borrokatzen jarraitzeko
|
azken
unean akiturik eta zauriturik atzeman zuten arte. Tiroka etxetik irten, hanka egin, zaldira igo, frantsesen hesia urratu eta haien soldadu bi hil zituen Minak, ihesaldian larriki zauriturik erori arte:
|
|
Gerora hainbat arrazoi erabili izan dira Penintsulan kale egindako kolpe militarrak justifikatzeko, horietako batzuk Minak eta Espozek aitortutakoak handik hainbat urtetara, eta beste batzuk historiagileen iritziak baino ez dira izan. Honako arrazoi hauek guztiak erabili izan dira justifikatzeko
|
azken
unean eta presaka gauzatu zen altxamendua: erregerekiko gorrotoa, amorrua eta erresumina Gortean mespretxatu zituztelako; Triangelu aren konspirazioak antolatutako kolpea; Iruña militar liberalen gotorleku eta babestoki bilakatzea; indarkeriazko ekintza bat erregeren kontra nafarren eskakizunak hobeto negoziatzeko; askatasuna aldarrikatzea...
|
|
Espozek ez zuen zuhurtziaz jokatu; bazitekeen matxinada aldez aurretik pentsatua izatea, baina azken egunetako gertaerek mugimendu guztiak bizkortu zituzten. Dena
|
azken
uneko inprobisazioa izan zen eta, handinahikeriak eta ametsek eraginda, Espozek ez zituen bere indarrak eta atxikimenduak neurtu. Espozek autobiografian aitortu zuenez, kolpea bere kabuz antolatu zuen, Madrileko ezein liberalekin ezer adostu gabe; baina bere lilurapenean uste zuen militar gehienek berarekin bat egingo zutela, Espozek berak urratutako jazarpenaren bidea ikusita.
|
|
Jose Paviak erabateko traidorea zen, aldez aurretik Francisco Miranda matxino venezuelarra saldu baitzuen Londresen zegoela. Pavia
|
azken
unean lortu zuen Minaren espedizioan sartzea eta itsasaldian zehar nafarraren kontra behin eta berriz mutinatzen saiatu zen. Gordonek Mina ezagutu zuenetik nafarra itsasoratu arte, hainbat txosten bidali zizkion lord Castlereagh ministroari, iradokitzeko bera ere Minarekin joango zela, eta batez ere ordainsaria eskatzeko.
|
|
Itsasontzirik gabe, kostaldeko paduretan eta hondartzetan zehar ibiliz espero zuten Matagordaraino heltzea. Bide makurra aukeratu zuten, Sardak geroago jakingo zuenez, errealisten zalditeriak segada batean denak hil baitzituen, eta Perry koronelak larri zauriturik bere buruari tiro egin zion
|
azken
unean. Garcia Perez infanteriako kapitainak zirrara handiz honela kontatu zuen Perryren porrot hura:
|
|
Matxinoak guztira ia laurehunera heltzen ziren; errealisten erdiak baino ez. Alabaina,
|
azken
unean elkartutako gizonak ez ziren soldaduak, nekazariak baizik; ez zekiten borrokatzen eta aldean zekartzaten fusilak kaskartuegi zeuden tiro egiteko. Etorri berriek kopurua areagotu zuten, baina erasotzeko indarra ez.
|
|
gotorlekua esperantzarik gabe defendatzea hil arte, errealistei entregatzea bizirik utziko zituztelako ziurtasunik gabe edo gauez handik irteten saiatzea onik ateratzeko aukera handirik izan gabe. Pedro Moreno eta Mauro maior italiarrak
|
azken
unera arteko defentsaren alde zeuden, Young koronelak eta atzerritarrek, berriz, handik irten nahiago zuten. Erantzuna errealisten eskutik etorri zitzaien.
|
2018
|
|
Eta Franco gabeko frankismorik ez zegoenez, 1973 urtean Carrero Blanco desagertzean hasi ziren talde horien interesak berriro azaleratzen eta talka egiten. Benetako botere borroka, hala ere, Francoren
|
azken
uneetan piztu zen.
|
|
Hainbat apaiz zein langile erakunde katolikok iritzi kritikoa azaldu arren, Eliza, oro har, diktadurarekiko leial izan zen. Cantero Cuadrado artzapezpikua, esate baterako, Estatuko Kontseiluan zein Erresumako Kontseiluan egon zen Francoren ondoan
|
azken
unera arte, baita ondorengo erregeordetzan ere.
|
|
Koldarra naizela pentsatuko duzu. Beste leku batzuetan
|
azken
unera arte borrokatu dira. Niri ez zait indarrik geratzen.
|
|
NUPen bertan, euskarazko profilarekin atera beharreko irakasle plazaren bati
|
azken
unean eta ia oharkabean kendu egin izan zaio euskara eskakizuna, hautagai euskalduna baztertzeko eta erdalduna hautatzeko, nahiz eta jakin irakasle erdaldun horrentzat eskola ordurik ez dagoela. Honela, ikasturtearen hasieran gaztelerazko ikaskuntza inposatzen zaio ikastalde euskaldunari," barka, baina irakasle euskaldunik ez dugu", sokako ikerlari baten mesedetan.
|
|
Ernesto Che Guevara gerrillari heroiaren irudia ere ez da Santa Clarako irabazlearena, ez La Cabañako agintari militarrarena, ez Kubako Banku Nazionaleko zuzendariarena, baizik eta
|
azken
uneko gerrillari traizionatu, desanparatu, gatibatu, erailarena. Irlandan, 1916ko Pazkoko boluntarioen altxamendua desastre itzela izan zen berez.
|
2019
|
|
Sekuentzia guztia benetan gertatzen ari balitz bezala ikusten zuen. Hala ere,
|
azken
unean, bere gorputzaren bulkada menderatu, eta erretiratu egiten zuen hatz erakuslea baleztaren kakotik.
|
|
Ez naiz bakarrik joateko gai,
|
azken
unean atzera egingo nuke erraz asko. Xamurrago litzateke mutila eramatea, izan ere, shoping centerra haren etxe ondoan dago.
|
|
Karbono monoxidoak ez du damurik onartzen. Argi izango zuen, apika,
|
azken
unean damutu izan balitz mendeku nahiak bultzatuta egingo zuela, eta ahulegi irizten dio bere buruari horretarako. Ahulek egin dezaketen hoberena egin dutela esango zion Gaelle, Noelle edo Ivette izeneko neskak autoko ateak itxi eta eskua hartu dionean.
|
2020
|
|
Denbora lagun, Marc Blochen
|
azken
uneko erreakzio horren distira nabarmentzen da. Diamantea lur arruntean.
|
|
Lagunarterik gabe nengoen, abiadura handiko tren batean eserita, eta gogoan neuzkan aurreko astean Alberto, Olga eta beste lagunekin aipatutako gaiak, eskola publiko eta pribatuen auzia, Iruña Veleia kasuaren epaiketa, urtarrilaren 30eko greba orokorrari buruzko azterketa kontrajarriak; gogoan neukan, batez ere, Olgaren
|
azken
uneko hasperena: " Zergatik kostatzen zaigu hainbeste egiarik xumeena ere jakitea?
|
|
" Badakit udazkeneko arratsalde batean igoko naizela hiria gurutzatzen duen autobusera eta eramanen nauela denbora galdu batean madreselbek usaintzen zuten auzo isilera. Zihoan jendea jaisten joan baita han, geltoki harrigarrietan, eta urruneko tren gorri baten geziak abiadura ezarri baitio karriketako gelditasunari, azkenerako bakarrik eta azken bidaiari jaitsiko naiz ni ere hiriaren bazter batean, eseriko naiz han nonbait eguzki epelari bizitzaren nekea aitortuz eta lokartuko naiz agian betirako
|
azken
unean bakean neronekin ororekin bakean".
|
2021
|
|
Espezie arruntenek estratuak beteko lituzkete, eta haien fosilak aurkituko lirateke zentimetrorik zentimetro. Aldiz, espezie arraroen kasuan, eta nahiz eta
|
azken
unera arte bizi, gutxi gorabehera fosil bat agertuko litzateke 30 metroko tarte bakoitzeko. Edo, beste era batera adierazita, bizirik iraun arren 120 metroko sekuentzia osoan, espezie arraro baten azken fosila goi limitea baino 30 metro beherago agertuko litzateke, agertzekotan.
|
|
Zenbat eta arraroagoa izan espeziea, orokorrean esan daiteke probableagoa dela haren azken fosila oso beheko estratuetan aurkitua izatea, espezie horrek sekuentzia estratigrafikoaren goi limiteraino iraun arren bizirik. Fosil erregistroaren irakurketa literalean ikusiko dena da espezie arraroak gradualki iraungiz doazela, eta espezie arruntek iraun egiten dutela
|
azken
unera arte, zeinean supituki suntsitzen baitira. Baina, ustez, bai batzuak eta bai besteak ere, denak suntsitu dira bat batean azken limitean.
|
|
XIX. mendean, arkeologoek eskaiola injektatu zuten gorpuek errautsetan utzitako mamu hutsuneetan. Eskaiolazko molde horiei esker betikoturik ikusten ahal dugu zertan ari ziren ponpeiar haiek beren bizitzako
|
azken
unean: bikote bat besarkada hilezkor batean bilatzen ari da babesa, gizon bat bakarrik hiltzen ari da burua esku artean sarturik duela, txakur etxe zaintzaile bat ero moduan dabil uhaletik askatu nahian, neska asaldatu bat babestokia bilatzen ari da bere amaren altzoan haren sabelera itzuli nahiko balu bezala.
|
2022
|
|
Kontua ez da jakitea, kontua da dakiguna besteoi helarazi eta ikasten segitzea. Tertulietan gure esnobismo analfabetikoa erakusteko, sikiera,
|
azken
uneko terminoak jaurtikiz.
|
|
• ezkatak: itsas ura lurruntzearen edo prozedura mekanikoen ondorioz eratua; jakiari
|
azken
unean erantsi zaionak testura kurruskaria du eta zapore leherketa eragiten du ahoan;
|
|
Edo gutxienez sarean bilatutako testua paperean inprimatuta. Telefonoko irakurketa
|
azken
uneko irakurle arduragabeen kontutzat hartzen nuen. Baina onartu zidan ikasleak, nire ikasgaiko solasaldietara paperezko bertsioa zekarrela, etxean ostera, telefonoan irakurtzen zuela.
|
|
Hain gogor ze gelditu egin baita, aurrera egin ezinik. Gizonak pentsatzen du agian,
|
azken
unean, emakumeak atzera egingo duela, ez dela zentzugabekeria hutsa den ekimenean murgilduko. Baina ez da horrelakorik gertatzen.
|
2023
|
|
Irribarretxo bat margotu da maderoaren aurpegian. Katua laxatu eta gainontzeko kideengana biratu da, poz antzean,
|
azken
uneko albistea emateko gogoz, eta Inaxiori, mespretxuz bada ere, aurrera jarraitzeko keinua egin dio.
|
|
Inoiz onik irtenda, inoiz zaurituta eta inoiz ziegan edo urkamendian izanda, agintariak saiatu ziren preso atxikitzen, gizonezkoen munduan egin zituen gaiztakeriengatik edo balentriengatik, harik eta beste askotan bezala ezpataz borrokan ari zela, zauriturik eta etsaiek inguraturik, apezpiku batek
|
azken
unean salbatu zuen arte. Agustin de Carvajal Guamangako (Ayachuco) apezpikuari ezpata hotsek ez zioten lo egiten uzten, eta guztiz asaldaturik kalera irten bitartekari.
|
|
Hollywoodeko film kaxkarretan bezala amaitzen ziren Katalinaren pasadizo guztiak, larrialdi baten ondoren,
|
azken
unean, hilzorian zegoela ezusteko batek askatzen zuen beti gure heroia, irakurleen txalo eta algarekin batera: urkamendian soka lepoan zuela korrejidorearen barkamena heldu zitzaion; potroan torturatua izateko biluzteko zorian zutenean emakumezko baten eskutitzak askatu zuen; etsaiek inguraturik eta zauriturik egonda beti zuen eskura elizaren bat zabalik edo apezpiku baten eskua babesa emateko, azken liskarraldian gertatu bezala, aingeru baten antzera Carvajal apezpikua agertu zitzaionean.
|
|
Errenta ordaintzeko denbora San Martin egunetik (azaroaren 11) Santo Tomas egun arte (abenduaren 21a) luzatzen zen, gehiengoak eginbehar mingarria
|
azken
unerako uzten zuen. Baserri ugariren jabeak hirietan bizi zirenez, bertara joateko eguna zen eta, bidenabar, etxeko ekoizpenak saltzeko edota erosi beharrekoak bilatzeko, hamaiketakoa ahaztu gabe, Santo Tomaseko feria, txorizua eta ogia.
|
|
Emakumeak etxean erditzen ziren 1950 hamarkadak arte, geroago ospitaleetan erditzea orokortu zen. Dena den,
|
azken
unea arte lanean ari zirenez, nonahi gerta zitekeen haurraren jaiotza: baratzean, soroan, gurdian, basoan...
|