2008
|
|
Beste batzuetan, aldiz, luzaroan marrak ez ukitzera jolasten egon ondoren, marrok haserretu egiten ziren umeekin eta euren zapatekin, ze deskuidoaren deskuidoaz norbaitek beti amaitzen zuen marraren bat edo beste zapalduz. Arrazoi horregatik, edo bestela aspertzearen aspertzeaz, jokoz aldatzen zuten umeek sarritan, eta harrapaketan olgatzen ziren, edo bestela,
|
azken
erremediotzat, udaletxearen parean zegoen iturriraino lasterketak egiten zituzten,. Azkena putxi kakalarri!!!, oihu eginez.
|
2009
|
|
Kotxe arrunt batean soilik muturreko egoeretan eramango dugu. Hemorragia gelditzen ez bada,
|
azken
erremedio bezala, torniketea egingo zaio.
|
|
Nizan zuen bizitokia, Sainte Réparate elizaren atzean, eta hantxe bizi zen bere semea. Gaixorik zegoen hogei urteko gazte hura, eta haren aitak jo zuen Dariorengana,
|
azken
erremedio gisara, beste guztiak huts egiten duenean petrikiloarengana, belagilearengana jotzen dugun bezala. Huraxe zen Darioren itxaropen bakarra, aberatsa baitzen Ange.
|
2010
|
|
Inon ez dago legerik, hankak jatetxeko mahaien gainean jartzea debekatzen duenik. Hala ere, seguru nago lagun talde batek afalondoan hala jokatuko balu, eta ez egiteko eskariari behin eta berriro kasurik egingo ez balio, ostalari horietako askok ez luketela erreparorik izango,
|
azken
erremedio gisa, udaltzainei deitu eta haiek kanporatzeko. Berdin egingo lukete haien tabernetan sartzeko eskubide guztiz arbitrarioa merezi ez duenak alde egin nahi ez eta gogor egingo balie aurre.
|
2011
|
|
Camus-en La Peste (Izurritea) neukan gogoan; eta nik neuk ere, sinbolakuntza osoan, funts handiko liburu bat moldatu nahi nuen. Miren, horretara, gizonaren xedearen irudia zen ene asmoan, bidean aurkiturik eta absolutu bilakatua; «Zerubide», izenak berak salatzen duenez, Absoluturako bidean Naturaren irudia; Paris, berriz, unibertsalismoarena; eta,
|
azken
erremedio gisa, petrikiloarengana jotzeak ba zeukan, ene asmoan behintzat, Naturara bihurtu eta Zientzia soilari buruzko mesfidantzakutsu nabarmena. LETURIA, azkenekorik, kristaua zen, geroko PERU LEARTZAKOaz bestaldera; eta nahiz oso heterodoxo izan.
|
2012
|
|
Hari atsegin ematearren bakarrik, amak hartu eta haurrarengana hurbildu ninduen, eta hark berehalaxe heldu gerritik eta nire burua ahoan sartu zuen; orduan, hain orro bizia egin nuenez, izutu eta eskutik jaregin zidan umegorri hark, eta ziur ziur hautsiko nukeen amak ez balu amantala azpian jarri izan. Umetxoa baretzeko inudeak txintxarria erabili zuen, barrutik hutsik zegoen ontzi bat harri handiz beteta eta kablez umearen gerriari lotua; baina alfer alferrik dena, eta, beraz,
|
azken
erremedioaz baliatu behar izan zuen: bularra ematea.
|
2015
|
|
Azkenik, aurkitu zuen erremedioa: Aurkitu dudan
|
azken
erremedioa, hainbeste urtetan nekatu ondoren,(?) zoro bat balitz bezala jaramonik ez egitea (Bizitza 17, 7). Hala ere, Perfekzio Bidean (31, 8) berriro aipatzen du:
|
|
7 Aurkitu dudan
|
azken
erremedioa, hainbeste urtetan nekatu ondoren, gelditasunezko otoitzean esan nuena da: zoro bat balitz bezala jaramonik ez egitea eta bere betiko leloarekin uztea, hori Jainkoak soilik ken baitiezaioke; eta, azken batean, hemen esklabotzat gelditzen da.
|
|
Horrela, bada, poliki poliki euskarazko idazlanak
|
azken
erremedio bilakatuko dira, biztanle elebakarrentzat erreserbatuak: idatzizko euskara, ematen du, eskola gutxiko euskaldun elebakarrentzat gordetzen dela azken beltzean, alegia, mundu erruraleko biztanleria behartsu eta hala holako hezkuntzatik urrunduarentzat.
|
2016
|
|
Nire ahurrean sortu zitzaidan sentipen goxoagatik susmoa dut bitarte hartan ahalegin ttiki batzuk egin nituela haren eskua estuagotzeko asmoz; ez emakumeak eskua apartatu nahi izan balu bezalakoa, baizik eskua soltatu ez soltatu egon balitz bezalakoa. Eta noraezean galduko nuen bigarren aldiz, non eta arrazoiak bainoago senak gidatu izan ez banindu halako estutasunetan geratzen den
|
azken
erremedioraino: eskuari lasai lasai eusteraino, edozein unetan askatzera joan izan banintz bezala; beraz, emakumeak horrela jarraitzen utzi zuen, harik eta Monsieur Dessein giltzarekin itzuli zen arte; eta bitartean pentsatzen jarri nintzen nola ezabatuko nuen fraide gaixoak kontatu zion istorioak, baldin eta fraideak hala kontatu bazion, nitaz bihotzean sartuko zion irudipen txarra.
|
2017
|
|
Alegia: ez koleratzeko eta kolerak dioskun gauzarik ez egiteko, oraingoz
|
azken
erremedioa da kontsideratzea eta geure baitan barrena pentsatzea zein gauza ona, plazenta eta ondore onekoa den ez ihardukitzea, mendeku bila ez ibiltzea, bakean egotea.
|
2020
|
|
Beste alde bat ezkutatzen saiatu dira: borroka armatua
|
azken
erremedio moduan defendatu zuena. Inork esango ote du Mandela terrorista izan zela eta inoiz ez zela horretaz damutu?
|
|
Azurmendiren ebidentzia pertsonal eta familiarretatik abiaturik —esaterako, bi osaba tropa nafarrek fusilatuak, eta aita txiripaz libratua jauntxo karlista bati esker—, eta haiek egungo euskal gazte globalizatu eta digitalizatuei helarazteko zailtasunak aipatzetik, Espainiako nazio estatuaren sorrera batere ez arrazional eta liberalera igarotzen gara, haren sorreraren mitologia azaleratuz, eta bereziki zentratuz azken berrehun urtean zein zaila izan den galego, katalan eta euskaldunontzat galego, katalan eta euskaldun izaten jarraitzea, espainiar estatua gaztelau nazio bakarrean gorpuztuz joan delako, eta jarraitzen duelako benetako plurinazionaltasuna, hots, planteamendu konfederala baztertzen. Zentralismo horren aurrean, estatu horrekiko ez dependentzia proposatzen du Azurmendik,
|
azken
erremedio moduan; ez, berez, independentzia ezinbestekoa delako, baina, bai, gure kasuan, Frantzia eta Espainia jakobinoen erdian, zatiturik, bizirik irauteko eta garatzeko nahitaezkoa delako.
|
2023
|
|
Baina herrialde indartsuenetako zientzialariek eta askotariko adituek kolapso suntsitzailea eta, harekin batera, gizateriaren amaiera, gero eta saihetsezinagoa zela ohartarazi zutenean, herrialde nagusietako agintariek,
|
azken
erremedio moduan, etsi etsian, giza eskubideen aldarrikapen unibertsal historikoek eta GKEek egindako txosten idiliko eta ordura artean erabat antzu haiek ziotenean oinarrituta, OGI Ongizate Globalerako Irizpideak adostu zituzten, AGKri txertatzeko, konputagailu erraldoiak irizpide haiei jarraituz goberna zezan bere diktadore postu ahalguztidunetik, aporofobia, xenofobia, matxismoa, LGBT+ fobia, ...
|