Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2000
‎Utziko bagenu begiz jotako argazki haren kontua, utziko bagenu askoren mirespena jaso duen filme horren tristezia, antzerkiaren maskara jantziko bagenu... zer aurkituko genuke azken egun hauetako kronikan. Ba, esaterako, Euskal Aktoreen Batasunak antolaturiko festa erraldoiaren oihartzun nagia.
2001
‎Gainera, historian zehar, eguneroko praktikan, lau foru administrazioak Estatuko arauak berridaztera dedikatu dira. Eta Estatuko arautegitik zertxobait aldendu direnean berehala etorri dira inguruko autonomiak, Estatua edo Europar Batasuna errekurtsoa sartzera, azken egun hauetan berriz ere gertatu den bezala. Hau gutxi bazen, Madrili kupo bat ordaindu behar diogu gure burujabetza ukatzeko Estatuak erabiltzen dituen tresnak ordaintzeko.
2002
‎Hala ere, Eskolako Euskara Batzordearen bileren aktetan jaso gabe dagoenbestelako informazioa saiatu gara biltzen. Horretarako, hainbat euskara batzordekide, zuzendariordearekin eta irakaslekin solasean aritu gara azken egun hauetan, elkarrizketa informalak eginez.
2004
‎Ikusiko dugu. Igaro daitezela ahalik eta lasaien azken egun hauek eta ea neure maila emateko gauza naizen.
2006
‎Saltokiek udako merkealdia agortzen dute. Prezio murriztuko azken egun hauetan, udako jantziak, oinetakoak eta bestelako generoak merkatura ateratzeko aprobetxatzen dute. Arropa eta oinetakoen saltokiek erabiltzen dituzte gehien sustapen salmenta horiek.
‎Gorpua atera eta baratzean lurperatu diat, bere amaren ondoan. Neska lur jota zegoan azken egun hauetan, hori egia duk. Baserrian ez duk ezer asko aurkituko, ez zegok janaririk herrian.
‎H. senar emazteen bizilagunek ikertzaileen bisita ugari jaso dituzte azken egun hauetan, eta, jakin ahal izan denez, hildakoak droga aferekin zerikusia al zuen galdetzen dute agenteek, edo talde satanistaren batekin. Galdera hauetatik ikerketa nora ezean dabilelako ondorioa atera dezakegu.
2007
‎astigar gehientsuenak (zorrotza, arrunta, zuria edo ostartxa, lizar astigarra...), ezkiak (hostozabala, ilauntsua edo zilarkara, hostotxikia...), sahats eta zumeak, lizarrak, urkiak, gaztainondoak, ginkgoak, hostazuri ugari, indigaztainondoak, platanoak, maaltzak eta sagar makatzak, gereziondoak, makal zurzuri eta lertxunak, alertzea eta abar. Hasi eta ezin buka, alajaina! Tira eta tira erreskada ederra osatua, azken egun hauetan ikusitako horikoteen zerrenda honetan ez al daude ba ezagutzen ditugun ia zuhaitz gehienak. Eta haritz askok, otso lizarrak, zumarrak, fagoak eta abarren gisan gorritzeko adina horitzeko joera duten espezieak erantsiz gero... geurean arrunta horitzea dela esan behar!
‎–Eta zergatik ez da azaldu azken egun hauetan. Zergatik ez zaude harekin orain?
‎Astebete atzeratu da aurtengoan, baina ez da horregatik iazkoarekin alderatuta haren azpitik geratuko. Dagoeneko azken egun hauetan zehar bereziki haur eta gaztetxoei zuzendutako hainbat ekitaldi ospatu diren arren, egitarauko zatirik mardulena asteburu honetarako iragarria dago. Euskal Jaien suziria ostiral honetan, ekainak 1, piztuko da eta igande iluntzera arte bizirik mantenduko du jai giroa Urnietan.
2008
‎Agintarien arabera, «eskualdeko mendietan errazago dute ekintzaileek ihes egitea atentatu doilor horien ondoren». Aljeriako Gobernuak armada zabaldua du Kabilia inguruko mendietan azken egun hauetan, borrokarako artilleria eta helikopteroekin. Iturri ofizialen arabera, herenegun erakunde armatuaren hainbat babesleku suntsitu zituen armadak, baina oraindik ez dute AQMIko buru Abdelmalek Drukdel aurkitu, nahiz eta segurtasun indarren arabera eskualde berbereko mendialdean dagoen gordeta.
‎Jaien barnean iragarrita dauden eguerdi parteko ekitaldiak amaitu eta gero izango da, ermita pareko txakoli dastaketa bukatuta hain zuzen. Omenaldi ekitaldia xumea, herrikoia eta izatea nahi dute antolatzaileek, eta horretan aritu dira, arreta handiz, azken egun hauetan. Ezagutzen dira jada, omenaldiko zenbait osagarri.
‎Ezinezkoa da oraindik Gabonetako salerosketei buruzko datu zehatzik lortzea, baina giroan nabaria da ez dagoela aurreko urteetako alaitasunik. Joan den astera arte, tristura hori nabariagoa izan da merkatarientzat, baita azken egun hauetan pizkunde bat izango dela ere. Baina saltzaile gehienak, aurreikuspen baikorrenetan, aurreko urteko emaitzak berdintzearekin konformatzen dira Eguberri hauetan.
‎Arrandegian zegoen, beste hainbat saltokitan bezala, ilara handiena. Hain zuzen, arraina izan da, salbuespenak salbuespen, azken egun hauetan nabarmen garestitu den gai bakarra. Iruñeko Corte Inglesean, esaterako, zapoa 39 eurotan zegoen, eta Atlantikoko legatzak astebetean bere prezioa bikoiztu egin du, 25 euroraino.
2009
‎KEVIN: Hori bai, baina azken egun hauetaz ari nauk.
‎Batzuek diote, batez ere azken egun hauetan, PSE edo EAJ berdin dela... mesedez... horrek ez dago gutxieneko analisirik! Seguruenik, EAJ ez da gustatuko litzaigukeen bezain subiranista... baina badago alde handia horren eta PSE PPko gobernu baten artean.
‎Beste urakanak Frantzian du jatorria, nahiz eta hiru urterekin Poloniara joan behar izan zuen. Zinema zuzendari, aktore, artista, eta azken egun hauetan preso. Pista gehiago nahi...
2010
‎EFE agentziari egindako adierazpenetan, 70.000 gorpu baino gehiago aurkitu dituztela azaldu du. Bere hitzetan, ezinezkoa da jakitea zenbat pertsona lurperatu edo erre dituzten azken egun hauetan.
‎Radio Euskadin egindako adierazpenetan, azken egun hauetan Ertzaintzak egindako ekintzek emaitza oso positiboak utzi dituztela azpimarratu du Aresek: ETAko ustezko zazpi kide kartzelan epailearen aginduz, eta beste bi atxilotu.
‎Baina azken aste hauetan dirua barra barra sartu zaio, ohi baino gehiago. Gainera, azken egun hauetan bere etxera ez joateko agindu zidan. Susmagarria egin zitzaidan.
‎–Diruarena. Diru asko jaso duela azken egun hauetan.
‎Hor dago gakoa, ziur naiz. Horregatik ez ninduen bertan nahi azken egun hauetan!
‎Azken mendean Larrea euskararen mugan izan ondoren, Arabako Barrundia osoa bezala, aspaldiko herritarren ildoari jarraituz, euskararen alde eguneroko bizitzan jokatu nahi dutela ziurtatzeko Larreko biztanleek konpromiso agiri bat azken egun hauetan izenpetu zuten eta erabaki hori indartzeko aburuz ekitaldi ageri eta erakargarria antolatu zuten Larrean maiatzaren 8an.
‎Aiarako Eusko Alkartasunako zinegotzia den Pedro Picazak berriz ere eskatu du Arespalditzako zeharbidea lehen bait lehen eta atzerapen gehiagorik gabe konpontzea. Adierazi duenez, azken egun hauetan zeharbidearen egoera kaskarrak beste auto istripu bat eragin du, eta zerrenda luze baten azkena besterik ez da izan. Adierazi duenez Arespalditzako herritarrak urteak daramatzate iristen ez den konponbide baten zai.
‎Aiarako Eusko Alkartasunako zinegotzia den Pedro Picazak berriz ere eskatu du Arespalditzako zeharbidea lehen bait lehen eta atzerapen gehiagorik gabe konpontzea. Adierazi duenez, azken egun hauetan zeharbidearen egoera kaskarrak beste auto istripu bat eragin du, eta zerrenda luze baten azkena besterik ez da izan. Adierazi duenez Arespalditzako herritarrak urteak daramatzate iristen ez den konponbide baten zai.
2011
‎Asko hitz egiten ari naiz azken egun hauetan.
‎–Eta, jakina, azken egun hauetan ez duzu zure autoaren hutsa sumatu.
‎MANEX. Gaur hanburgesa zerri bat jan behar dinat: azken egun hauetan (begia kliskatuz edo), kirol asko, egin dinagu.
‎–Hiruzpalau aldiz deitu dizut azken egun hauetan, baina ez duzu erantzun. –Janek tonu atsegina erabiltzen zuen, ez baitzuen inolaz ere nahi neskak zerbait leporatzen ziola pentsatzerik.
‎Ez du gai horretaz hitz egin nahi, eta axola ez zaiolako... Baleki hori guztia zeinen urrun dagoen nigandik, hobeto esan, zeinen urrun zegoen nigandik azken egun hauek arte".
‎–Triste ikusten zaitut azken egun hauetan. Ada gajoaren heriotza izan al da atsekabetu zaituena?
‎Zergatik? Ba, azken egun hauetan Anicke eta Bernard haserretuta daudelako, eta horregatik geratu da auto barruan despedida egitera atera gabe.
‎Egia da, hasi zen emakumea, ez dugu galtzeko astirik. Alde batetik jakinarazi behar dizuet azken egun hauetan mugimendu arraroegiak nabaritu ditudala nire inguruan. Zer esan nahi duzu?
‎Plazako arkupea zeharkatu zutenean, amorante zaharrek elkarri begiratuko lioketen bezala egin zioten so elkarri eta, begirada horien distira hormetako kolore okrearekin urtu zen. Dena den, azken egun hauetan elkartzen ziren bakoitzean, okrea baino gehiago, pasio kolorekoak bihurtzen zitzaizkien azalak. Garbatella gainetik, teilatuz teilatu ibiliko balira bezala sentitzen ziren biak.
2012
‎Aurten optikara joan dela aurreikusten bada, bisita aurreratzea komeni da. Abuztuko azken egun hauetan betaurreko graduatuak edo eguzkitakoak eros daitezke. Etxea berritzeko obrak aurreratzea:
‎Abenduan agenda konplikatu egin zen. Familiarekin, lagunekin, lankideekin… Baina bileren zurrunbiloaren erdian, denbora ateratzea komeni da Ogasuna. Ekitaldi fiskala amaitu eta urteko azken egun hauek ezinbestekoak dira kontuak koadratzeko eta faktura fiskala murrizten lagun dezaketen tresna eta praktika batzuk erabiltzeko. maiatzetik aurrera aurkeztuko den errenta aitorpena.
‎Kontu horiekin aritu naiz bueltaka azken egun hauetan bi liburu atera berri direla medio. Batean protagonistak abizen euskaldunak ditu, Ayala Larrazabal, eta XX. mende hasieran izugarrizko triskantzak egin zituen Afrikan, orduan Espainiar Ginea izenez deituriko lurraldean.
‎Duela hogei bat urte ezagutu nuen eta gogoan ditut oraindik Asteasuko taberna batean egindako bazkari eta afari eder haiek, Mario Salegi eta emaztea, Atxaga, Ruper Ordorika, Mikel Laboa eta beste lagun batzuk tartean zeudela. Alferrik da orain eta hemen bere panegirikoa egiten hastea( azken egun hauetan zenbait egunkaritan egin izan baitituzte horrelakoak). Idazle bati egin dakiokeen omenaldirik ederrena bere liburuak irakurtzea da eta Mario Salegi ere, beste gauza gehiagoren artean, idazle izan zen.
‎Ekaitz gogor batek egin egin ongietorria lurreratzean. " Lupitaren malkoak bailiran euriak leku guztietara jarraitzen nau azken egun hauetan", pentsatu zuen.
2013
‎Marko zentzuz jokatu zen azken egun hauetan. Norbaitek egin zuen?
2014
‎Aurten ere izen emate epea zabaldu da. Eskabideak onartzeko azken egunak hauek dira: Uztailerako egonaldiak:
‎Aurten ere izen emate epea zabaldu da. Eskabideak onartzeko azken egunak hauek dira: Uztailerako egonaldiak:
‎bada txarangaren gibeletik jarraitu nahi duen haurrik, edota, egitarauari so eginik, aukeratu ekitaldietara biltzen denik ere. Giro lasaiagoa nahi duenarentzat, hor dago Euskal Erakustokia, besta kolorea hartu baitu azken egun hauetan. Haurren egunerako Museo Gorria izeneko jolasa antolatu dute, lekua herritarrei ezagutarazteko.
‎Jogurta jateko koilaratxorik ez du. Lurrean utzi berri duen lataren ondoan koilaratxo bat dago, azken egun hauetako batean jandako jogurt pototik alfonbrara erori dena. Koilaratxoa lurretik jaso eta begiratu egin du.
‎–Permen esaten zutena baino ez dakigu, alafede, erantzun zion Alcide Jolivetek?. Feofar Khanen tatariarrek Semei probintzia osoa inbaditu, eta, azken egun hauetan, Irtyx ibaian behera omen datozela atsedenik hartu gabe. Agudo mugitu duzu Omskera haien aurretik iritsi nahi baduzu.
‎–Horixe da berak erran diguna. Haren erranetan, ez da Iruñetik mugitu azken egun hauetan.
‎–Komunikabideen laguntza ere eska genezake, begi bazterretik komisarioari so egin zion Asiainek, erreakzio nabarmenik ikusi gabe?. Biktimak identifikatzeko eta azken egun hauetan mendietan ikusitako pertsona edo ibilgailu susmagarrien berri izateko.
‎Bi ekimen horien bidez eta heldu diren asteetan Elizondoko zenbait tokitan paratuko diren bizikleta aparkalekuen bidez Udalak mugikortasun eredu iraunkorrago eta osasuntsuagoa bulkatu nahi du. Bide horretan azken egun hauetako ekintzak urrats ttipiak bertzerik ez dira. Beharrezkoa da horietan sakontzea eta herritarrak kontzientzia hartzea nahiz ohiturak aldatzea.
‎Duela urte bete pasatxu grabatu zuen Alex De La Iglesiak ‘Zuga­­­rramurdiko Sorginak’ pelikula, baina azken egun hauetan berriro ere aipagai dugu.
‎Bi sortze izan ditugu oraino gure herrian azken egun hauetan:
2015
‎Aurrekoan bezala, bere ibilera eta ikerketen berri eman digu, nik modu profesionalean, alegia, inongo plazerik hartu gabe, edan dudan bitartean. Donostian eman ditu azken egun hauek, terrorearen eszenatokiak (sic) korrituz. Ba al genekien Donostia dela, Madrilekin batera, ETAren hilketa gehien sufritu dituen hiria?
‎Nik ere prest daukat armairuan soinekoa, azken egun hauetan behin eta berriz armairura bisita egin diodan soinekoa; oso polita dela uste dut. Beltza da, nahiko motza, baina ez dauka Amaiarenak bezain eskote handia.
‎Beraz, azken egun hauetan entzun dena da: zein den Askapenaren ekimena; zein den Askapenaren planteamendu politikoa eta zein izan den Askapenaren lana planteamendu politiko horiekin aurrera egiteko.
2016
‎Hala ere, beraien proposamena berretsi du: " Proposatu genuen zabortegia irekita mantentzea urtebetean, teknika eta diru aldetik posible zelako handitzea; eta, horregatik, azken egun hauetan, gipuzkoarrekiko dugun konpromisoa betetzeko deialdia egin dugu, interes orokorreko eta osasun publikoko gaia delako".
‎" Gasteizko herri harresia" bezala ezagutua den afera azken egun hauetan epaitua izan da. Gertakariak 2015eko maiatzaren 18an iragan ziren.
‎Erkiziaren abokatuek babes helegitea aurkeztu zuten Konstituzionalean, epaia haren adierazpen eta ideologia askatasunaren kontra zihoalakoan. Helegite hori baztertu du azken egun hauetan Konstituzionalak, Auzitegi Nazionalaren ebazpena berretsiz.
2017
‎Dorre bikiak ageri zituzten filmak, telesailak eta telebistako saioak aldatu egin dituzte, eta horietako askotan ez dira egun dorreak ageri. AEBetan mila irrati emisoratik gora dituen komunikazio enpresa batek, desegoki diren kantuen zerrenda zabaldu zien haren langileei, gertakariak direla medio.Horiek ibili ditut buruan azken egun hauetan. Telebista kateek obsesioz azaldu baitigute, segurtasunaren izenean, Espainian erasoak ekiditeko zein neurri hartu diren, sotilki, mezua gure gogoan txertatuz.
‎Milaka izan dira estatuaren partetik atxiloketak, torturak, erailketak, gerra zikina... jasan behar izan dituzten herritarrak. Horren adibide dugu azken egun hauetan burutzen ari den epaiketa, non Sandra Barrenetxea bortizki torturatu zuten lau Guardia Zibil epaitzen ari diren. Bizitzen ari den momentu gogor hauetan, Sandrari gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu.
‎Albiste horrekin lotuta, hamaika manifestazio izan dira azken egun hauetan mezuaren egokitasuna dela eta. Telebistan, irratian eta beste hainbat komunikabideetan ohikoak bihurtu dira gaiaren inguruko eztabaidak; autobusak mezua zabaltzeko eskubidea duela diotenen eta ez duela diotenen artekoak.
‎“Aizu, nirekin ez haserretu. Nik berarekin oheratu nahi nuen azken egun hauetan bezala”.
‎“Eskailera hauek ere konpondu egin lituzkete” bota du Axik, azken egun hauetara arte izan ez duen iniziatibaz.
2018
‎Hurbiltze bat ere gertatu da azken egun hauetan: orain arte Almerian, Euskal Herritik 1 000km tara zegoen Kepa Arronategi Zuerako presondegian ezarri dute, hemendik 300 km-tara, beraz.
‎Arras bertze gisako berria zabaldu da, haatik, Maite Aranalderi buruz. Hau luzaz Frantziako presondegietan egona da, lehenik 2005etik 2009ra, eta gero 2010etik azken egun hauek arte. Frantziako auzitegiek ezarria zioten kondena beterik, irailaren 19an Espainiaratua izan da, baina han berriz preso sartu dute, Espainiak bi euroagindu pausatuak baitzituen haren kontra.
‎Huna zer zabaldu duen Bernadette Driollet andereak (fdriollet@numericable.fr) Elizan mintzaren bitartez, Stephanie eta Pierre DRIOLLET jaun andreen mezua da, Diakite* izenpetua: Etorkin ugari heldu da Baionara azken egun hauetan. Afrikatik bereziki.... Gehienak iragaitzan edo transitean dira... Badira ere batzuk toki baketsu baten bila dabiltzanak han kokatzeko gisan.
‎Bi aldiz bederen bere onetik atera da Bruno Le Maire ekonomia eta finantzako ministro frantsesa azken egun hauetan. Iragan astelehenean Blanquefort en baitzen FAI lantegiaren geroaz joana, enpresako langile ordezkari eta kargudun politikoekin, ongi oiesturik dei irmo bat egin die langileei borroka daitezen FAI hesterat ez uzteko.
‎Senideok Jesukristoren fedean, azken egun hauetako hilketak bukatu direla uste dut. Aita Pontzianoren gorpua topatu dugunez geroztik, haritik tiraka aritu naiz, hortik eta hemendik, eta dagoeneko mataza osoa askatu dudala uste dut.
‎–esan zidan, gaitzespen keinu bat eginik buruaz?. Zer dela eta ibili haiz, orduan, azken egun hauetan katedraleko artxiboetan betazalak erretzerainoko araketan. Ikur ele baten kezkak eraman al hau hartaraino?
‎Jeneralak txapel gorria, praka gorriak, jaka beltza urrezko botoiekin, bibote luzea eta ezpata handia eramaten zituen... Bazeneki azken egun hauetan egin duena! Etxarri Aranatz hartu du., presoak oro bizirik utzi ditu; ez Kristinaren jeneralek bezala, gure eri eta zaurituak hilarazten baitituzte!... Desafio gutun bat. idatzi du. duelu bat. proposatzeko... bostehun nafar mila gaztelauren kontra, erran zuen euskaldun txipiak, ogia eta labana bazterturik, eta, burua eta eskuak inarrosten zituela, hitz bakoitzean geldituz. Gizona, zer erraten didak!, oihu egin nuen, liluraturik banintz bezala.
2019
‎Oso ezezagun dago. Gaixotasunak kalte handia egin dio azken egun hauetan. Haren gorputz mardulak hustutako zahagi bat dirudi manta handiaren azpian.
‎" Nekatuta gagoz, batez be, azken egun honeek oso gogorrak izan diralako. Baina, aldi berean, ondo sentiduten gara preso eta iheslarien arazoari ekarpen kolektiboa egin deutsagulako", dino Ibon Meñikak.
‎" Desordena larriak Gipuzkoan. Bi hildako eta zenbait zauritu, azken egun hauetako balantze tragikoa". Ikusten duzuenez, poliziak aste horretan zazpi pertsona erail zituela ezta aipatu ere, hitz puta bakar bat ere ez horri buruz.
2020
‎Geneviève bitxi samar dabil azken egun hauetan. Beti izan da zintzo eta fidela, eta betidanik adiskidetasun handia erakutsi dit, baina azken bolada honetan, gauean, lo egiten dudanean, nire ohe ondoan kiribilduta egon beharrean, ohera igotzen zait, isil isilik, eta nire ondoan luze etzanda egoten da, esna esna eta niri irmoki begira.
‎1 «Hasierako asteak nahiko ongi eraman nituen, azkar pasatu zitzaizkidan; baina azken egun hauek neketsuak ari dira izaten, eta asteak oso luzeak egiten ari zaizkit. Bi lan ditut:
‎Oso kezkatuta azken egun hauetan Zumaia plazan eta inguruan gertatzen ari denarekin. Nerabeak eta beren gurasoak egungo egoeraz jabetzeko gai ez badira, neurri zorrotzagoak hartu ditugu gure osasuna arriskuan jartzen duten kontzentrazioak saihesteko.#VitoriaGasteiz
‎Gorka Urtaran alkateak berak gertakariak kritikatu ditu sare sozialetan egindako adierazpenetan: " Oso kezkatuta azken egun hauetan Zumaia plazan eta inguruan gertatzen ari denarekin. Nerabeak eta beren gurasoak egungo egoeraz jabetzeko gai ez badira, neurri zorrotzagoak hartu ditugu gure osasuna arriskuan jartzen duten kontzentrazioak saihesteko", adierazi du.
‎Zuei ez al zaizue zaila egiten egin nahi ez duzuen zerbait egitea? Hori da niri gertatu zaidana azken egun hauetan.
‎Ez daki zer duen amatxik azken egun hauetan. Donibane Lohizunekoa galdetu zionetik, ez dago lasai.
2021
‎Hainbestenarekin, ezkerralde hortan preseski, beste izen bat anitz aipu da azken egun hauetan, Christiane Taubira ministro ohiarena. Ikerle askori iduritzen alabainan hautagai hoberena litakeela ezkerraldekoentzat.
‎Azen ontzeko, horra nun beste izen bat ere anitz aipu den azken egun hauetan, Eric Zemmour berriketari ausartarena. Gehiago dena, Parisen eta beste zonbait hiritan jadanik agertuak dira haren aldeko afixa zonbait!
‎Beren lurraldetarik joaitera behartuak, sortzen ahal zaien bihotzeko min, sufrikario eta ezezagunaren beldurrarekin. Hemen berean azken egun hauetan Bidasoa zeharkatu nahian, etorkin gazte batek bizia galdu du. Gaztetasunak ekartzen ahal duen kemena, indarra eta ilusioaz beterik, zenbat herrialde zeharkatu behar ukan ditu, mundu hobeago baten esperantzarekin?
‎Ez daukute besterik erraiten azken egun hauetan, kasu eta kasu, Kostaldean gaindi, eta bereziki Bidarten, gaitza ari dela azkartzen, gero eta jende gehiago ba hunkiak, ez badira ere hain bortizki joak. Zer egiten duen hori, ez da argi ezagun bainan alde batetik udatiar anitz ibilki da nunahi ere harat eta hunat, bestetik, bai kanpotar horiek bai eta hemengo bereko jendeek axola gutiago dute izurritearen kontrako neurrietaz, Maska ez biziki ezartzen untsalaz ezarri behar litakeen tokietan ere.
‎Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak oniritzia eman zioten zabaltze horri. Baina azken egun hauetan CL industria taldeak iragarri du uko egiten diola bere egitasmoari, Azpeitiko Udalak kontrako jarrera agertu lukeelakoan. Nagore Alkorta Azpeitiko auzapezaren arabera, ordea, ez omen da" proiektu erreala" izan eta komunikabideetan agertu dena eta errealitatea ez omen dira gauza bera.
‎Bainan azken egun hauetako gertakariek ez dute batere holako bidea erakusten. Estatuen gainetik, farmazia industriak bere interesen aldeko jokamoldea azkartu du, adibide baten emaiteko, Astra Zeneca enpresa txerto dosien banaketa murrizten ari da herri anitzetan tentsio handi bat sortuz.
‎Hara, beste muga bat azkarki aipatzen daukute azken egun hauetan. Maiatz erditan joko dena omen Pariseko manatari handi askok diotenaz alabainan keinka hortan da haizea itzuliko eta handik goiti beti jasaiten dugun hetsialdia eztitu behar litake, ez kolpez naski bainan emekiemeki, zonbait aste barne.
‎Manta gainean, telebistako mandoa ondoan, erabilitako bizpahiru edalontzi alboko mahaitxoan, mugikorra, galtzerdiak, musuzapi bustiak eta litxarrerien xorro hutsak han hemen, mugikorraren kablea, oheko tapakia sofako manta ez delako nahikoa, ezpainetarako krema, musuzapien hiru pakete eta erdi, antibiotikoen kaxa. Eta ileko gomak, batzuk bistan, eskura, beste batzuk hor nonahi, ezkutuan, bere mina azken egun hauetan bezala, sofaren ertzetan edo manten artean tapatuta. Agertuko dira.
2022
‎Macron eta macrontiar frango berak ere aise xintxoago agertzen dira azken egun hauetan, espantu gutiago eginez eta funtsez aztertuz jendearen arrangurak, handiak sendi diren arrangura samin horiek. Gisa hortan Macronek behar luke beraz partida irabazi eta beharbada gehiengo pollit batekin.
‎Beste askok alderantziz punduak irabaziko dituela. Sondaietan preseski goiti ari dela azken egun hauetan.
‎Entzun bada azken egun hauetan bereziki zer kondatzen duten berri sail guzietan! Alde batetik biziki polliki erraiten daukute gero eta jende gehiago hunkitzen dituela izurrite tzar horrek.
‎" Entzuna izaiteko, Elizak behar du metodoa aldatu". Erranaldi eta izenburu hunekin agertu da azken egun hauetan La Croix egunkarian Jean Claude Hollerich kardinal luxenburgotarraren elkarrizketa. Katolizismoaren etorkizunaz emaiten du bere ikuspegia gaurko arazo nagusietarik abiatuz:
‎Idortearekin, haizearekin eta bero handiekin bixtan dena, oraino aise eta aise gehiago hedatu direnak! Hori da funtsean azken egun hauetako gertakari aipagarriena! Sute izigarriak besteak beste Bordeleko alde hortan!
‎Ber gisan, enpresa horien zuzendarien soldatak ezin sinetsiak kausitzen ditut. Adibide bat emaiteko, azken egun hauetan publiko egin dena, Patrick Pouyanne TotalEnergiko nagusiak 2021ean 5.944.129€ hunki ditu, hilabetero kasik 50.000€!
‎Hori dakiena isilik dago. Dakiguna da azken egun hauetan arrangurak berriz emendatu direla. Kontrako neurriak arinduak izanik bazen halako lasaidura bat.
‎Beste orduz ere hedatu dira holako solasak bainan azken egun hauetan berriz hor dira, bozaren emaiten ahal ukaiteko adina ez ote litakeen apaldu behar eta hamasei urtetan ezarri. Duela berrogoi bat urte, Valery Giscard d' Estaing zelarik lehendakari, zonbait eztabaida goiti beheiti apaldu zen jadanik hogoita bat urteetarik hemezortzietara.
‎Ez litzateke harritzekoa, Ukrainak Odesako portua minez babestu nahi izatea. Gerraren azken egun hauetan, zantzu guztiek erakutsi dute Errusiaren helburuetan dagoela Ukraina mendebaldeko portu nagusia. Hiria itsasotik hartzea litzateke aukera nagusia.
‎Orain arte nahiko lasai ibili gara, baina azken egun hauek urduritasunez bizi ditugu. Nabaritu da eguna heltzear zegoela, muntaketak hasi zirela eta.
‎Ikusi dugu jendea gogotsu dagoela berriro elkartzeko, pandemia ostean gauza berriak egiteko, eta giro hori sumatzen dugu azken egun hauetan.
‎Joera hori nahikotxo zabalduta dago, eta azken egun hauetan penagarria izan da gure gizarte eta politika mailako ordezkariek euskararekiko izan duten jokabidea. Bazkardoko lotune berria dela eta, trafikoa zarata kutsadura hirigintza eredua elkar lotzen diren auzian, garrantzia handiko plenoa deitu zuten astelehenean.
‎Aitortu nahi dizut azken egun hauek nire bizitzako ederrenak izan direla.
2023
‎Ikasleak prozedura jakin batzuetatik urrunduko ote dituen pentsaraztera eraman nau. Jada ikasleen artean erabiltzen den tresna dela garbi izanda ere, dimentsio digital desberdin batean sartzen ari garenaren kolpea jaso dut azken egun hauetan. Beti aipatzen dugun aldaketa azkar horretatik haratago doana.
‎Gehiengo bat ez da bozkatzera abian, abstentzioa handia eraginez. Egia erran bada dudakora izaitekoa, ikusiz azken egun hauetan berean, politikoek duten jarrera, hainbeste langile karrikan kexu agertzen delarik. Gazteria politizatua da, baina beste manera batez praktikatzen du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia