Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2004
‎Eta oso oker ez banago, etoglosiaren auzigaia da Garzia bereziki kezkatzen duena funtzioen gorabehera horretan. Hortaz, bestera baino lehen, azal dezagun oraintxe bertan kontzeptu horren esanahia: –El modelo no consiste en una lista de funciones, requiere, además, una cierta medida del arraigo de cada función.
‎Ezin hemen osorik birlanda. Nekez azal dezake nehork berak baiño zorrozkiago, zergatik hizkuntza bat ez dan hitz lerrokada huts bat. Irakurleak liburua eskuratzeko aukera baldin badu, bai puntu huntaz eta bai guretzako oiñarrizko diran beste askotaz ere, argitzapen ederrak lortuko ditu.
‎–Utzidazu azaltzen, jauna –erran nion, masaila taupaka hasten zitzaidala–, dena azal dezaket, uzten badidazue.
2005
‎–Ma chan, azal iezaion hik, zoazte bulegora nahiago baduzue, momentuz ez haut behar.
2007
‎Ez zuen aita gogoko. Eta honek azal dezake Martínez deituraren ezkutaketa.
2008
‎Irakurlearen argigarri azal dezagun pixka bat testuinguruaren zera. Ezker abertzalearen baitan euskarak bereganatu bide duen gehiegizko protagonismoaz ari zaigu Azkargorta.
2009
‎–Kartelerako behar dituzunak hauetatik hartu. Orain, Angie, azal iezaguzu zehazki kanpainaren plangintza. Ohar zaitez urgentea dela, fotokonposaketakoak fotolitoak egiteko zain daudela eta inprimategikoak ere berdin.
‎Suizidek gero eta maizago erabiltzen dituzte analgesikoak: Koldo Goitiaren ustez, horrek azal lezake EAEko botikarien ximurkeria.
‎Psikologismo merke batek ezin azal ditzakeen jarrera kontrajarri horiek ulertu nahi izanez gero, ez da ahaztu behar Sartre batez ere fenomenologo bat zela, txit trebea bere aurreiritzi politiko eta sentimentalak parentesi artean ipini eta desaktibatzeko orduan.
2010
‎Sentimenduen urtebeteko irakinaldi kartsua izan zen, burua galarazi zidana? ez baitago beste hitzik, orduan gertatua hobeto azal dezakeenik: burua galdu.
‎piztu baitzidan psikologiazaletasunaren argia. Zale itsua ere banaiz, badakizu, berriro jaioko banintz, psikiatria estudiatuko nuke?, baina neure zaletasun hartarako joera berezko bat ere banuen, beharbada, aurretikoa, ezin azal baitezaket, bestela, nola bururatu zitzaidan, une jakin batean, neure buruarekin saioak egitea, liburuan irakurtzen nituèn ideien araberakoak, esperimentuen subjektua eta objektua ni, aldi berean. Ildo honetatik, beste paragrafo bat dut gogoan, liburuan. La raíz de la maldad desinteresada?
‎Joakin Gorrotxategik azaldu dio Eliseo Gili ordura arte berak (Eliseok) aurkikuntzen interpretazioaren kontakizun bati eutsi diola, baina piezak aztertu ondoren, hauek beste narrazio bat kontatzen dutela. Eta esan dio bere ustez badela garaia Eliseok zer gertatu den azal dezan.
‎Madrilgo egonaldiari ekin baino lehenago, ordea, beste xehetasun bat, Gabino, liburu hark —Pio Barojarenak— piztu baitzidan psikologiazaletasunaren argia. Zale itsua ere banaiz, badakizu —berriro jaioko banintz, psikiatria estudiatuko nuke—, baina neure zaletasun hartarako joera berezko bat ere banuen, beharbada, aurretikoa, ezin azal baitezaket, bestela, nola bururatu zitzaidan, une jakin batean, neure buruarekin saioak egitea, liburuan irakurtzen nituèn ideien araberakoak, esperimentuen subjektua eta objektua ni, aldi berean. Ildo honetatik, beste paragrafo bat dut gogoan, liburuan" La raíz de la maldad desinteresada" izenpean azaltzen dena:
‎giroaren kontua bokazio batena baino gehiago... nik —hemezortzi urte nituen, eta Heinrichek hamaika, gerra hasi zenean— bat bateko zaletasun itsu batek menderatuta egin bainuen gerra boluntario... gerraren aldeko propagandak —hitzaldiak, himnoak eta desfileak— liluratu baininduen, antza, eta laguntaldeko giroak —nerabezaroan eta gaztaroan laguntaldeak erabakitzen du sarri, eta beste hiru kide zihoazen boluntario— guztiz baldintzatuta. Sentimenduen urtebeteko irakinaldi kartsua izan zen, burua galarazi zidana... ez baitago beste hitzik, orduan gertatua hobeto azal dezakeenik: burua galdu.
2011
‎Kontakatilu eta salatari bihurtzea agindu zaie herritarrei. Galdatu, galdatu zaie auzokideei azal ditzaten domeinu gorriaren denboran ezagutu dituzten delituak: zer ikusi duten eta nor ikusi duten.
‎Itzulbiderik gabeko mugarri kritikoa igarota dagoen hizkuntza pizteko behar diren baldintzak eta baliabideak ez dira nolanahikoak, txit apartak dira. Apartekotasun horrek bakarrik azal diezaguke hebreeraren pizkundea. Izan ere, herri juduak partekatzen zituen historia, erlijioa eta kultura identitatea ez ditu munduan beste inork partekatu hark partekatu dituen irmotasunez.
‎–Egiazki, ezin da katalanaren egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatu egiturazko osagarriak kontuan hartu gabe; zeren eta egiturazko osagarriek bakarrik azal baitezakete zein neurritarainokoa den borondatezko militantziaren erabilera ahalmena, nazionalista askoren zabarkeria, edota beste batzuen espainiar amarrua. Laburbilduz, Kataluniako egoera zertan den ikusita, katalanaren erabilerak eduki dezakeen aurrerabidea batez ere burujabetasun politikoaren esku dago.
‎Aurrez garbi ez bageneukan, zalantza gutxi orain gure erantzuna zurkaizteko: kolonizazioen jazarpenak, inperialismoaren ezpatak eta boterearen ideologiak azal dezakete milaka nazio hizkuntza estatu bakan batzuen biktima izatea.
‎Bere aburuz, faktore eragile anitz daude galera prozesuan eta aldagai horiek tokian tokiko egoera zehatzarekin berariazko konbinazio dialektikoan gurutzatzen dira. Hizkuntzen heriotza azal lezakeen ardatz arrazoi nagusi bakarra bilatu nahi izatea alfer lana omen. Guztiarekin ere, ordea, honako irizpide hau ere bere ekarpen teorikoen artean kokatu behar dugu:
‎Bidenabar, azal dezagun gaingiroki bederen lan honetan hitzetik hortzera darabilgun gizarte nazionala ren ideia. Klaus Zimmermann-i zor diot kontzeptu hori:
‎Eta arrautza jaurti zidaten, niri bezala demokrazia osoari. Nork azal zezakeen hura guztia. Zer da denbora eta zerk mugitzen du denboraren mekanismo arrotz gupidagabea?
‎–Barne eta Presidentzia saileko eledun batek adierazi du auzibide diziplinarioa zabaldu zaiola F. Heinrich izeneko atxilotu israeldarraren galdeketaz arduratu zen inspektoreari. Oposizioko taldeek parlamentuan agertzeko eskatu diote kontseilariari, Foru Poliziako inspektorearen jokabidea azal dezan...
2012
‎Oheratu nintzen, baina, lorik egin ezinik, jaiki eta etxean harat honat hasi nintzen. Sandraren gauzak miatu nituen, haren desagerpena azal lezakeen zerbaiten bila, baina alferrik.
‎Hiriko ateetako batetik pasatu eta hiru bat milia joan ginen landazabalean aurrera, non laborari asko ikusi bainuen lurra lantzen hainbat lanabes motaz, baina ezin izan nuen asmatu zertan ari ziren, ezta inolako ale edo belar itxaropenik sumatu ere, lurrak aparta zela zirudien arren. Ezin nintzen harritu gabe egon hirian nahiz landan ikusten nituen gauza arraro haiekin, eta gidariari eskatzera ausartu nintzen mesedez azal ziezadala zergatik zebilen kale nahiz soroetan hainbeste buru, esku eta aurpegi lanpeturik, ez bainuen gero ezer onik sortzen zutenik sumatzen, baizik eta alderantziz, ez bainuen inoiz ikusi hain gaizki landuriko lurrik, edo hain trakets diseinatu eta hondaturik zegoen etxerik, edo hainbeste miseria eta gabezia islatzen zuen aurpegi eta janzkerako jenderik.
‎–Baina, azal iezadazu, nola bahitu zuen Kazbitxek?
2013
‎–(?) Ni mediku harroxko bat nintzen, karrera bukatu berri zuena. Desenkusa bat ere badut, egia erran, nire jarrera hura azal dezakeena. Izan ere, lehentxeago kontatu dut nola gure aita ospitalera hilzorian eraman eta Muhtadi Sadar izeneko zirujauak (radi Allahu, anhu) 28 sendatu zuen.
‎Eta berba egin Zeledoniorekin. Eta azal iezaiok zer jazo zaian, niri orain kontatu didaan bezala. Harritu, behintzat, ez duk harrituko, larregi ez?
‎Epaileak honela galdetu zion epaiketan: «Monbarren inoiz sartu ez bazara, nola azal dezakezu tabernaren atzeko aldean eroritako errefuxiatuaren odolak zure galtzerdi eta oinetakoak busti izana?»; Matteik ez zuen erantzuten jakin, baina egindakoa aitortu ere ez zuen aitortu. Frugoli ez zen hain gogorra, eta atxilotu eta ordu gutxira aitortu zuen egindakoa, eta beti berretsi zituen esandakoak.
‎Elizabethen gogo jostaria berehala biztu zen berriro, eta gura izan zuen Darcy jaunak azal ziezaion nola heldu zen sekula berarekin maitemintzera.
‎"(...) Ni mediku harroxko bat nintzen, karrera bukatu berri zuena. Desenkusa bat ere badut, egia erran, nire jarrera hura azal dezakeena. Izan ere, lehentxeago kontatu dut nola gure aita ospitalera hilzorian eraman eta Muhtadi Sadar izeneko zirujauak (radi Allahu ‘anhu) 28 sendatu zuen.
‎Eta berba egin Zeledoniorekin. Eta azal iezaiok zer jazo zaian, niri orain kontatu didaan bezala. Harritu, behintzat, ez duk harrituko, larregi ez... bera ere baserritar batekin ezkondu baitzen, eta ez baitut uste Klotilderekin gauzak txarto joan zaizkionik.
2014
‎ESTETIKOA, ezin baitut inolaz ere ahaztu David Foster Wallace, Oblivion bildumako azkenean, The Suffering Channelen kaka eskultore apartaren istorioa aurkezten du-eta, harrigarriena da kaka eskultoreak ez duela gorotza lehengai gisa erabiltzen, tira hein batean bai, azal dezadan hobeto, kaka eskultoreak ez du gorotza lehengai gisa baliatzen zizelkatzeko, baina gorotza bada bere eskulturen lehengaia eta are osagai bakarra, kontua da jada eginda kanporatzen dituela eskulturak, alegia, hesteetan zizelkatzen dituela nolabait eta uzkitik ateratzen zaizkionerako gorotzak dagoeneko badirela artelanak, marilyn monroe perfektuak.
2015
‎Pieza batzuk hartu eta Saioaren bila abiatu zen. Aurkitu zuenean makinara eraman zuen, dena azal ziezaion.
‎Zerbait begiztatu nuen betertzetik. Txanoa jantzita neraman eta horrek, agian, azal lezake lehenago ohartu ez izana. Nire atzean kokaturiko masa handi bat zen.
‎Aipatu ditu lapurretak eta erasoak, mehatxuak eta triskantzak eta, batez ere, etorkizunerako arriskuaren tamainaz ohartarazi du. Mendebaldeko fiordoetan, eta are eta Islandia osoan ere, euskaldunena inoiz gertatutako mehatxurik larriena dela sinetsarazi nahi izan die elkartutakoei, alaba galdu berri duen aita batek bakarrik azal dezakeen moduan. Txaloka hartu dute magistratua, oihu artean.
‎Izan ere, aurtengo Gabonak izango dira, okerrik ezean, etxe honetan bizitzen emango ditudan azkenak. Ez dago hemen nire bizitzaren gorabeherak eta zertzeladak zertan kontatu, baina azal dezadan nire betiko etxebizitza uztekotan naizela, neurera joateko. Hori egiteko urteak aski eta sobera ditut; horregatik izango da, aurretik ez alde egiteagatik, horrenbesteko nagia eta etxemina.
‎Nik ageriko irribarrea egin nuen, grazia zerk eragin zion azal ziezadan gonbita luzatuz.
‎«Zonbismoaren» hipotesiaren oinarria da. Hipotesi horren arabera, ez dago desberdintasun hori azal dezakeen kontzientziaren teoria mekanistikorik, konputazionala, zientifikoa edo naturalista bada ere? . Jakina, gizakiaren cyborg ikuspegia ez dator bat hipotesi horrekin.
‎Ikuspegi horren arabera, kontzientziari buruz esaten duguna zientifikoki azal ditzakegun giza portaeraren gertakizunen berbalizazioa besterik ez da. Konduktismo berri hori, hortaz, kontzientziari buruzko baieztapenek ezer misteriotsurik ez dutela ezkutatzen esatera dator.
‎Dena truku poltsa bat da, oso azaleko trukuak, baina abilezia handiz egindakoak. Chalmersek «kontzientziaren Arazo Errazak» deitzen die, zientziak edo filosofiak, batzuetan sen onak, azal ditzakeelako. Nik uste dut arazo errazak baino gehiago, existitzen diren arazo bakarrak direla.
‎bizitza falta zaiola bizitza azal diezaioten liburuek.
‎–Ea, azal iezadazue.
‎–Bada, hitz arruntez horrela azal genezake. Akusatuak, giza harremanez iritzi heldugabe eta funsgabeak izanik, bortizkeriaren bidez bereganatu nahi du bera aintzat hartzen ez duten emakumeen arreta.
‎Ez dira azkar erantzuten hauek eta antzeko galdera asko. Goazen, beraz, zatika, eta azal dezagun lehenengo euskal nazioaz mintzatzean zer esan nahi dugun.
‎Horrexegatik zen legitimista, Iraultza aurreko monarkiaren oinordekoen aldekoa, Luis Filipe errege burgesaren aurkakoa, erabat kontserbadorea. Haatik, hain zen zolia gizarte arazoak eta diruaren garrantzia eta joan jinak islatzeko orduan, ez baita harritzekoa Marxek Kapitala amaiturikoan Balzacen gaineko liburu bat idazteko asmoa azal zezan. Luze arituko zatekeen, ziur aski, gure eleberrian hainbeste nabarmentzen den Vautrin gaizkile, jeinu, azti, eta, gainera, zokoratuen buruzagi gogoangarriaz.
‎euskaldun kategorian sartzen diren bost urtetik gorako 531.966 biztanle horietarik, askoz gutxiago dira Bernardo Atxagak realeuskaldun modura izendatzen dituenak; hau da, euskaraz berba egiteko eta ulertzeko gauza izateaz gain, euskaraz gutun bat idazteko edota hizkuntza berean liburu bat irakurtzeko gai ere badirenak. Horrek azal dezake, neurri batean behintzat, euskararen ezagutza eta erabilera erakusleen arteko amildegia (argigarria da, adibidez, SEI elkarteak 2001ean Euskal Herri osoan eginiko euskararen kale erabileraren neurketa; neurketa horren emaitzak aurrerago aipatuko ditugu). Izan ere, Inaxio Agirrek esandako moduan, 136, hiztun potentzialaren erabilerak ez du euskara bermatzen.
‎4 Ondoren, txandaka, azal iezaiezue beste taldekideei bakoitzak marraztutako erreakzioak kimikaren
‎b) Begira ezazu arretaz honako argazki sekuentzia hau, eta, ondoren, azal ezazu zer ondorioztatzen den
2016
‎Askok eta askok pairatzen dugun gaitza da, baina, kuriosoki, buruko gaixotasunen diagnostikorako eskuliburuek ez dute haren berri ematen oraindik. Niri oso sinplea eta ulerterraza iruditzen zait, ordea, eta modu bat baino gehiagotan azal nezake kontua, inozoenak ere ulertzeko eran: 1 «Kaixo, Ander naiz.
‎Nola uler daiteke zanpaketa bortitz eta pozoinketa guztiak saiatu ondoren ere, ETA osoki deuseztatuta ez egotea? Nola azal dezakete begizta urdinekoek 1875ean ere hemen desordenu gaitzak egotea, eta Madriletik zetozen trenek Mirandatik Iparrerantz ezin jarraitzea. Zergatik ez da sortu Espainian barrena violento/ demócrata binomioa?
‎alegia, berak «belar» hitza erabili zuela moss itzultzeko, berez «goroldioa, lizuna» izanik. Ondo azal dezadan, jarraitu nuen: era horretan ere bere itzulpenak oso ondo funtzionatzen zuen, alor honetan beti nahiago izatekoa delako infideltasun ederra morrontzazko itsustasuna baino.
‎–Bere lankideetako bat bidali behar digu, azal diezagun, inspektore-ordeak erlojuari begiratu zion?. Ordubete barru etortzekoa da, ongi datorkizu?
‎Xehetasun gehiegiz ari gara kontatzen hoteleko egonaldi hau; orain, telebistako programazioa zein den azal genezake zehatz mehatz: ez litzateke zailegia ere, aski da orduko egunkari batean begiratzea, eta bide batez garaiko soziologia pixka bat egingo genuke:
‎Alde batera utziko ditugu historia liburuetan aurki litezkeen xehetasunak, moteldu egingo baikenuke gure kontakizun hau; lehenaz gainera, esango du beharbada irakurle presatiren batek. Gudaldien taktika eta estrategiak, gudaren antze zaharrak eta teknika berriak, horiek denak edozein entziklopediatan topatuko ditu irakurleak, guk hemen azal genezakeen baino hobeto adierazita; gainera, eta hauxe da arrazoi nagusia eta liburuaren egile gisa ardura digun bakarra, hegazkineko emakumeak ez daki ezer asko, ez daki deus ere Holandako Gillermina eta Belgikako Leopoldo errege erreginez, Alemaniako militar suharrez eta Frantziako politiko txepelez, Italiako agintari oportunistez eta Ingalaterrako kalkulatzaileez. Ez daki eta ez zaio axola.
‎Bat: abizena ezkutuan gordetzearren, badaezpada, beste bat erabili dute eta Grimentzen segitzen dute, edo han bizi izan dira inoiz eta horrek hari mutur berri bat azal diezaguke.
azal ezazue gertatutakoa, binaka.
‎b) Interpreta ezazu irudian azaltzen dena, eta idatziz azal ezazu.
‎b) Begira ezazu arretaz unitateko irudi sekuentzia hau, eta, ondoren, azal ezazu zer ondorioztatzen den
2017
‎26 Horrek azal dezake, agian, zergatik desagertu ziren XVII. mendean antisorgailuak, Erdi Aroan erabilera zabala izan ondoren; prostituzio giroan iraun zuten soilik. Berriro erabiltzen hasi zirenean, gizonezkoen eskuetan zeuden jada, eta, beraz, emakumeek ezin zituzten erabili, gizonezkoaren baimenik gabe.
‎Aldiz, lehenago esan dugun moduan, ordaindu gabeko lanaren gainean oinarritzen da kapital pilaketa (Federici, 2011, 2013); merkatuak, hala ere, ezin ditu familiako zerbitzuak eta emakumeek eskaintzen dituzten beste zerbitzu guztiak ordezkatu, ez eta ere emakumeek egiten dituzten lanak, gizakiak eta lan indarra ekoizteko. Demokrata ezagunenek (kosmopolitarrak barne) nekez azal diezagukete nondik datozen eta nola erreproduzitzen diren kapital pilaketa, ongizatea eta demokratizazioa.
‎Zalbidek dioen moduan, gaurko euskararen egoerak eta erabilerak diglosikoaren jatorrizko kontzeptuarekin zerikusirik ez badu, zergatik jarraitu hitz horrekin? Beste ezertara baino lehen, azal dezagun diglosiaren adiera zabalduenarekin jarraitzeko hartu dugun erabakia.
‎Kursia izatea kontzientzia txar absurdoei aurre egiteko modu bat dela uste dut, amatasunetik bueltan marmarka itzuli zenean horregatik jarri zituela Aintzanek bere mahaian familia argazki horiek. Bere senarra eta semea niri begira daudela iruditzen zait, ostiralean gertatutakoaz zerbait azal diezaiedan. Protagonistari eskatuko ez diodan azalpen bat.
‎Nire unibertsitateko campusean eta bizi naizen komunitatean, Massachusettsen mendebaldean, Trumpen garaipenak eztabaida larri eta bortitzak piztu zituen, baita bilerak, protestak, mahai inguruak eta elkarrizketak ere. Nola azal dezakegu Trump hautatu izana, eta zer egin dezakegu, edo zer egin behar genuke. Bilkura ugari egin dira:
‎3 Irakurri Disoluzioak testua. Gero, ikusi bideoa, eta azal ezazue disoluzioaren prozesua, azalpenak
‎Bakarrik zegoen eta haurraren gorpua aurkitu berri zuen: uneko estresak gauza asko azal lezake. Txuekari –eta bere buruari– erran zion zaldi edo orein bat izan zela.
2018
‎Testu orok iturri gehiago bide dauzka bere mugen barruan azal ditzakeenak baino. Testuaren hizkera bera definitzen eta eratzen duten iturriak dira, eta hariz hari askatu litzateke testuaren ehuna haien berri emateko, baina, jakina, ez dago bermatuta, hala ere, askatze lana sekula amaituko litzatekeenik.
‎Lehen zatian generoaren eraikuntza malenkoniatsua aztertzen da, baina bigarrenean badirudi psikoanalisia ahaztuta geratzen dela. Beharbada horrek azal dezake azken ataleko «mania» neurri batean, zeren, Freudek zioenez, mania da malenkonia den galeraren ukazio horren osagai bat. Esan liteke Genero nahasmenduaren azken orrietan ahaztu edo ukatu egiten dela liburuak definitu berri duen galera.
‎Barruan ginela, lizun usainak hartutako toki hura baino pribatuagorik ez zegoela argitu zidan, eta, atezainaren posturan jarrita, begiak tinkatu zizkidan, traste hondatu guztien artean hizketan has nendin. Hontzak baino are biribilago zituen begiak, eta presa ikaragarria, azaldu beharrekoa azal niezaion.
‎Edyren portaera batzuk ere ez ditu ulertzen. Norbaitek azal diezaiola eskatzekotan egon da behin baino gehiagotan. Aspaldi ikasi zuen berezia bera dela, eta horrek lotzen du horrelako galderak oihuka egiten ez hasteko.
2019
‎neure lanak inoiz ez zuela arrakastarik erdietsiko, salbu eta atseden epe luze baten ondoren, eta orduan ere, arbi uzta txar batekin bat eginez gero. Orduan nik eskatu nion, nire behar larriak kontuan hartuta, azal ziezadan zer izan zitekeen, haren ustez, hilabete honetarako onargarri. Mendebaldera begiratu eta ondokoa esan zidan:
‎TUTERAKO PSNKO ZINEGOTZI BATEK esan du bere alderdia Santa Anaren prozesiora joanen dela laikotasuna defendatzera. Twitterren norbaitek bota du ez dagoela alderdi sozialista politikan nola aritzen den hobeki azal dezakeenik. (VII)
‎Etxe honetan ez da emakumerik bizi. Astean bi aldiz etortzen da bat kanpotik, baina inork ez beza uste ohean dagoen toki huts horrek zerikusirik duenik astean bi aldiz izaten duen bisitarekin, gauza diferenteak dira, eta azal dezagun oraintxe bertatik haragiaren premia gogorrenei aurre egiteko zuzentzailea hirira jaisten dela, kontratatu egiten duela, ase eta ordaindu egiten duela, ordaindu behar izan du beti, ze erremedio, baita asea erabatekoa izan ez denean ere, ase aditzak ez baitu esanahi bakarra, normalean sinetsi ohi denez. Kanpotik etorri ohi den emakumea neskamea esan ohi duguna da, arropa zaintzen dio, etxeko gauzarik oinarrizkoenak ordenatu eta garbitzen dizkio, sutan jartzen du eltzekada zopa handi bat, beti berdina, babarrun zuria eta ortuariak, hainbat egunetarako badu, ez da zuzentzaileak bestelako litxarreriak ere maite ez dituelako, baina horiek jatetxerako uzten ditu, jatetxera joaten baita noizbehinka, gehiegizko maiztasunik gabe.
‎Arratseko erdi aldean telefonoak hots egin zuen, Raimundo Silvak hartu egin zuen, argitaletxetik deitzen zioten, neskamearen espektatibak zapuztu egin ziren, laneko kontuak, Bai, orain libre nago, horixe esaten zuen zuzentzaileak, Bidal iezadazu jatorrizkoa nahi duzunean, Maria Sara doktorea, edo, nahiago baduzu, neu joango naiz bila, elkarrizketaren gainerakoa antzekoa izan zen, zuzenketa, epea, Maria andreak anitzetan entzun zituen hau bezalako bakarrizketak, ezberdintasun bakarra solaskidean zetzan, lehen Costa delako bat izaten zen, orain doktore andre bat, agian horregatik Raimundo Silvaren ahotsaren tonua apur bat balakaria zen, Maria andreak halaxe esan ohi zuen, ai, gizon hauek, baina, zen bezain zorrotza izanik ere, ez zitzaion burutik pasatu Raimundo Silva hitz egiten ari zitekeenik gau hartan berarekin lo egin zuen emakumearekin, hain zuzen ere, beraiek baizik beste mintzaira batera, hunkiduraren mintzairara, itzuli ezin zituzten hitz neutroak erabiltzearen plazer adieraztezinaz gozatuz, hitz neutro horien bidez sentimenduak gogoraraziz, liburu esatea eta musu entzutea, bai esatea eta beti ulertzea, arratsalde on entzutea eta maite zaitut ulertzea. Maria andreak kriptofoniari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk balitu, hemendik alde egitean sekretu guztiaren jabe izango litzateke, eta irri egingo lieke berari irri egin liezaioketela uste zutenei, hala ere aitortu behar da hisiak bakarrik azal dezakeela pentsatzeko modu hau, zeren Raimundo Silvak eta Maria Sarak ez baitute uste Maria andreari sufriarazten ari direnik, eta hala uste izan balute ez zuketen haren lepotik irririk egingo, bestela ez baitzuketen merezi bizitzen ari diren on guztia. Alabaina, litekeena da, baita, Maria Sara, azkenean, Maria andrearen begikoa izatea, dena espero baitaiteke bihotzarengandik, baita bere kontraesanen harmonia ere.
‎Orain jende guztia bezala mintzatzen bagara, eta hau bezalako hausnarketa nekezak gu arazo sakonagoetara eraman aitzin, esaterako Leibnizen munduko kontingentziaren frogara edo eta Kanten froga kosmologikora, zeren orduan bete betean ibiliko baikinateke Jainkoari galdezka, ea benetan baden edo goi mailako izaki bati duin ez zaizkion zehaztugabetasunekin gu nahasten ibili ote zen, hori bezalako izaki batek dena argi eta garbi egin eta esan behar zuen bitartean, beraz jende guztia bezala mintzatuz, egile horiek aldarrikatzen dutena da ez duela merezi biharko egunarekin kezka gaitezen, zeren, aldez edo moldez, gertatuko den guztia dagoeneko gertatu baita, eta kontraesana itxurazkoa baizik ez da, demostratua geratu denez, zeren, harria berau bota zuen eskura itzularazi ezin dela egia izanik ere, egia baita, halaber, guk ezin izango diegula zartakoari eta zauriari itzuri, punteria onez jaurti bazen, eta arreta faltaz zein oharkabean harrapatu gintuelako garaiz kendu ez baginen. Hau da, bizitzea ez da, bakarrik, zaila, ia ezinezkoa da, batez ere kausa ikusmiran ez dagoelarik, efektuak galde egiten digun kasuetan, efektu izena oraindik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren. Halakorik gertatzen bada, hau da, begien aurrean daukaguna baldin bada, itxura guztien arabera, efektuaren antza duen zerbait, eta efektu horren kausa aurretikorik edo hurbilik atzematen ez badugu, erremedioa moldatzea da, denborari denbora ematea, zeren giza espezieak, zeinaren gainean, gogora dezagun tokiz kanpo dagoela dirudien arren, ezagutzen den iritzi bakarra berak bere buruaz daukana baita, efektuak betiko itxarotea du helburu, eta kausak betiko bilatzea, edo hori da bederen, gaur den egunera arte, beti beti egin izan duena.
‎Orain jende guztia bezala mintzatzen bagara, eta hau bezalako hausnarketa nekezak gu arazo sakonagoetara eraman aitzin, esaterako Leibnizen munduko kontingentziaren frogara edo eta Kanten froga kosmologikora, zeren orduan bete betean ibiliko baikinateke Jainkoari galdezka, ea benetan baden edo goi mailako izaki bati duin ez zaizkion zehaztugabetasunekin gu nahasten ibili ote zen, hori bezalako izaki batek dena argi eta garbi egin eta esan behar zuen bitartean, beraz jende guztia bezala mintzatuz, egile horiek aldarrikatzen dutena da ez duela merezi biharko egunarekin kezka gaitezen, zeren, aldez edo moldez, gertatuko den guztia dagoeneko gertatu baita, eta kontraesana itxurazkoa baizik ez da, demostratua geratu denez, zeren, harria berau bota zuen eskura itzularazi ezin dela egia izanik ere, egia baita, halaber, guk ezin izango diegula zartakoari eta zauriari itzuri, punteria onez jaurti bazen, eta arreta faltaz zein oharkabean harrapatu gintuelako garaiz kendu ez baginen. Hau da, bizitzea ez da, bakarrik, zaila, ia ezinezkoa da, batez ere kausa ikusmiran ez dagoelarik, efektuak galde egiten digun kasuetan, efektu izena oraindik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren. Halakorik gertatzen bada, hau da, begien aurrean daukaguna baldin bada, itxura guztien arabera, efektuaren antza duen zerbait, eta efektu horren kausa aurretikorik edo hurbilik atzematen ez badugu, erremedioa moldatzea da, denborari denbora ematea, zeren giza espezieak, zeinaren gainean, gogora dezagun tokiz kanpo dagoela dirudien arren, ezagutzen den iritzi bakarra berak bere buruaz daukana baita, efektuak betiko itxarotea du helburu, eta kausak betiko bilatzea, edo hori da bederen, gaur den egunera arte, beti beti egin izan duena.
‎Jakin min ez horrek hisia bezalako zerbait sorrarazi zion, Zer uste du ba, zer uste du, ez nago bukatuta, ez horixe, eta ondoren konturatu zen nolabaiteko haur haserreari ematen ari zitzaiola ahotsa, halarik ere haserrea barkagarria da, gauza jakina baita gizon guztiak, guztiak baina, haur hutsak direla, orain iraindu den gizontasunak areagotu du sumin hori, Arraren harrokeria, animaliaren harrokeria, atera zitzaion purrustadan, formularen adierazkortasun harrizkoa estimatu zuen, semantikoki eraso ezina zen. Egia esan, berezko diskrezioak azal lezake Maria Sararen jokabidea, badira besteren intimitateko ateak bortxatzeko inolaz ere gauza ez diren pertsonak, baina, ongi erreparatzen badiogu, ez da emakume honen kasua, emakume honek,, hasieratik, harremanaren uhalak hartu baititu, inolako beldurrik gabe. Azalpena, beraz, beste bat izango da, agian Maria Sarak uste zuen bere lañotasunak berez edukiko zuela ordaina, eta, hala balitz, ez litzateke burugabea izango pentsatzea beharbada emakumea, une honetan, gogoeta txarretan murgilduta legokeela, Argi ibili mintzatzen ez den gizonarekin eta zaunka egiten ez duen zakurrarekin, eta horrelakoak.
‎Raimundo Silvak egoera imajinatzen du, emakumea neskamea izango da, noski, telefonoa orain dagoen hartunetik deskonektatzen du, gero badarama bi eskuez atxikirik, bularrean babestua, horrela imajinatzen zuen, zozoki, emakumea argi itzalean dagoen gela batean sartu da, gero makurtu da telefonoa beste hartune batean konektatzeko, Zer moduz, ahotsak ustekabean harrapatu zuen, Raimundo Silvak uste baitzuen neskameak zerbait gaineratuko zuela oraindik, Oraintxe pasatuko zaitut doktore andrearekin, esaterako, horrela hiruzpalau segundotako gerorapena edukiko zuen oraino, baina horrelakorik ez eta galdera zuzena, Zer moduz, egoeraren logika itzulipurdikatuz, Raimundo Silvari baitzegokion gaixoa zer moduz zegoen galdetzea, Ni ongi nago, eskerrik asko, eta gero gaineratu zuen, agudo, Zu hobeki ote zauden jakin nahi nuen, Eta nola jakin duzu gaixorik nagoela, Argitaletxean, Noiz, Atzo goizean, Orduan zer moduz nagoen jakiteko deitzea erabaki duzu, Bai, Eskerrik asko, nire gaixotasunaz arduratu den zuzentzaile bakarra zara, Tira, egoki iruditu zait, gaizki ez duzula hartuko espero dut, Ez horixe, alderantziz, eskertu egiten dizut, hobeki nago, bihar edo etzi lanera joateko moduan izango naizela uste dut, Ez zaitut gehiago nekarazi nahi, laster sendatzea opa dizut, Galdera bat eskegi baino lehen, nola jakin duzu nire telefono zenbakia, Saritak eman zidan, Besteak, Bai, telefonistak, Eta noiz eman zizun, Esan dizut ba, atzo goizean, Eta gaur arte ez didazu deitu, Gogaituko ote zintudan beldur nintzen, Baina beldurra gainditu duzu, Hala dirudi, zurekin ari naizela da horren froga garbia, Baina esango zizuten nik ere zurekin hitz egin nahi nuela. ...ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Ordu... Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik, Ez dakit ezer zure bizitzaz, adibidez, Adibidez ezkonduta ote nagoen, Adibidez, Edo konprometitua, behiala esaten zen bezala, Horixe, Demagun ezkonduta nagoela, edo nolabait konprometitua, horrek galaraziko al luke ni zure gustukoa izatea, Ez, Eta ni ezkonduta banengo edo beste inolako konpromisorik baneuka, uste duzu horrek galaraziko lukeela zu nire gustukoa izatea, horrek gertatu balu, Ez dakit, Orduan, esanda dago, nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Aizu Maria Sara, Esan, Raimundo, baina ezer esan baino lehen jakin behar duzu orain hiru urte dibortziatu nintzela, orain hiru hilabete eten dudala beste harreman bat, eta harrezkero ez dudala beste bat hasi, ez dudala seme alabarik, eduki nahi dudala, nire anaiaren etxean bizi naizela, telefonoa hartu duen emakumea nire koinata dela, eta zuk ez didazula azaldu behar nor den nire mandatua hartu zuen pertsona, badakidalako zure neskamea dela, eta orain bai, orain hitz egin dezakezu, zuzentzaile jauna, ez iezadazu jaramonik egin, pozez lehertzen nago, ia, Zergatik naiz zure gustukoa, esadazu, Ez dakit, baina nire gustukoa zara, Eta jakiten hasten zarenean agian zure gustukoa ez izaten hasiko ote naizen beldur ez al zara, Batzuetan hori gertatzen da, askotan, egia esan, Orduan, Orduan, ezer ez, gerokoak gero, Nire gustukoa zara, benetan, Baietz uste dut, zure gustukoa naizela, alegia, Noiz ikusiko dugu elkar, Oinazezko etzatoki honetatik jaikitzen naizen bezain agudo, Non, Toki guztietan, Orain galdetzen ahal dizut zer gaixotasun daukazun, Garrantzirik gabekoa da, edo, hobeto esanda, nire bizitzako griperik garrantzizkoena da, Zauden tokitik ezin nazakezu ikus, baina irribarrez ari naiz, Hori bai gauza handia, oraindik ez dizut sekula irribarrea ezpainetan ikusi, Maite zaitudala esaten ahal dut, Ez, esazu bakarrik zure gustukoa naizela, Hori esan dizut jada, Orduan gainerakoa gorde egia izango den egunerako, baldin eta egun hori iristen bada, Iritsiko da, Ez dezagun etorkizunaren gainean zin egin, etorkizunak ezagutzen ote gaituen ikusi arte itxaron dezagun, eta orain, sukarrak jotako emakume ahul honek atseden hartzen utz diezaioten eskatu nahi du, indarrak berreskuratu nahi ditu, ausaz inor telefonoz deitzeaz gogoratuko da gaur, Zuri deitzeaz gogoratuko, Edo zuri, esaldiaren esanahiak bi hartzaile onartzen ditu, auskalo, Anbiguotasuna ez da beti akatsa, Gero arte, Musu bat agurtzeko, uzten badidazu, Musuen garaia iristen ari da, Ni berantesten hasia nintzen, Azken galdera bat baizik ez, Esan, Hasi al zara Lisboako Setioaren Historia idazten, Bai, Eskerrak, ez dakit nire gustukoa zinatekeen ezetz esan izan bazenit, adio.
‎Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik ...ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Ordu...
2020
‎Hainbat faktorek azal dezakete Hego Euskal Herrian defizita proportzioan handiagoa izatea: besteak beste, hileko batez besteko pentsioa Espainiakoa baino 224 euro handiagoa izatea –1.220 eurokoa zen 2019an– Industriak euskal ekonomian izan duen pisua dela eta, azken hamarkadetan soldatak eta kotizazioak Espainiakoak baino handiagoak izan dira, eta, ondorioz, orain handiagoak dira pentsioak ere.
‎Protozoo fosildu horien bidez iraganeko klima aldaketen nondik norakoak zehaztu nahi dituen ikertzaile talde zabal bateko kidea da. " Geologian baditugu natur aldagai batzuk iragana ulertzeko, eta horien bidez azal dezakezu zelan aldatu zen klima aldi jakin batean... Batzuetan, sumendi erupzio handiek bat bateko izotzaldi bortitzak ekarri dituzte; beste batzuetan, metano askatze masiboek berotze handiak...
‎Arestian aipatutako zientzialarien eta jardun politikoaren arteko isolamenduak azal dezake soilik, hemen eta munduan, azken hamarkadetan egindako aurreikuspenei ez ikusiarena egitea, bai GIEei dagokienez, bai klima aldaketari edo gainerako ingurumen arazo nagusiei dagokienez ere. Isolamendu hori gertatu eta gertatzen da Euskal Herrian ere, ziurrenik ez dugulako bertan tradizio eta azpiegitura zientifiko sendorik izan denbora luzean, eta politikariek ezagumendu —eta interes— gutxi izan dutelako ikerketa zientifikoari buruz.
2021
‎" Berak azal ziezadakeen". Haren aurpegia, distira barikoa, haren ahots zabar eta bena.
‎–Axola zaidala badiotsut –esan zuen–, azal diezadakezu.
2022
‎Emakume batzuk feminismoaren aurka egotea arazo praktikoa da, baina ez kontzeptuala. Zeharkako interesek, mobilizazio irregularrek edo ideologia kontserbadorearen tiradizoak azal dezakete hori.
‎Baliteke dinamika horrek baliabideak gizonenganantz bideratzea, baina, aldi berean, gizonen arteko bereizketa materiala areagotzen du. Horrek azal lezake zergatik bideratzen den energia maskulinitate eredugarriaren modelo berrietara kontsumoaren arloan, bereziki kirolean. Areago, iradokitzen du joera horiek aukera gutxi dutela egun generoaren eta genero erreformaren inguruan dauden tentsioei konponbide egonkorra bilatzeko.
2023
‎–BARKATU, Simon jauna –bere bulegora itzuli denean, oren laurden luze baten ondotik– Badakizu nola gabiltzan... Ea, bada, azal iezadazu, orain.
‎Ezin azal nezake gau hartan pasatakoa. Elkarrizketa, musika, giroa, dena zen perfektua.
‎Maite zaitut. Mutikoak ez du ezer ulertzen, lokalaren jabeak zerbait azal diezaion saiatzen da, eta zaharrak bere emaztearen argazki bat erakusten dio. Kontatzen dio denbora luzez ibili zela haren bila eta, bost urteko bilaketaren ondoren, ez zuela emakumea aurkitu, baina azkenean bakea aurkitu zuela, maitasunaren zientzia ikasi zuelako.
‎Nola iritsi gara egoera honetara? Hiru klabe nagusik azal dezakete gaia, batak bestearen ondoren, errusiar matrioxka bat izango balira bezala. Lehenbiziko kapak, handienak, Ongizate Estatuaren jaiotzari eta garapenari erreparatuko dio, zaintzak bertan izan duen tokia (edo ez tokia) aztertzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia