Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2000
‎—Hala, bada —erran zidan alkaideak—, baldin hemendik atera nahi baduzu, hil iduri egin duzu, eta ongi egin duzu gainerat, izan ez dezan nehork ere sospetxarik —eta, segidan, bere asmoen berri eman zidan: nola, gure engainamenduaren aitzina eramaiteko, guardia haietarik batekin kalapita iduriko bat jokatu behar nuen bertze presoen aitzinean, tuak, muturrekoak eta ostikoak bitarteko, guardiek, halatan, gela berezi batean bakar nintzaten, non, biharamunean, ene buruaz bertze eginik eta urkaturik aurkituko baininduten; eta, guardietarik bat barrenean sartzen zela eta bertze batek atea zaintzen eta begiratzen zuela, aterako ninduten, finean, orgatila batean, ahozpez, soka lepotik dilindan nuela... hilen mundurat:
2002
‎–Hemendik gutxira, eserleku bakarreko abioi hori saldu, eta bikoa erosi duzu, Ander. Nik ere atera nahi bainuke osaba Lazarorekin paseatzera.
‎–Ez esan inori ene asmoen berri –eta, ahotsa eztitzen zuela eta irri pikaro bat egiten, gaineratu zuen–: nirekin atera nahi baduk behintzat...
2003
‎Badakit ordea, gure Europako estatu zaharrak, berek diotenaz hagitz demokratikoak eta ikusten dugunez zinez ustelak guztiak?, gerla zikinen lokatzetan hikaturik dabiltzala, eta, Narbaitz zenak erranen zuen bezala, gure euskaldun txoriak haien mutilen eta esku-makilen atzaparretarik atera nahi ditugularik, duela berrogei urte bezala, Errepublikaren juje elkor eta mutu beren aitzinean aurkitzen garela.
‎Poliki, oso poliki, oreka ez galtzeko. Oskar hurreratu egin zen, eskua eman eta amildegitik atera nahi zuen. Baina Rakelek eskua ukatu zion eta begiak itxi zituen.
‎–Kalera atera nahi dut baina iruditzen zait hobe dela Greta hemen uztea eta...
2004
‎Utz ditzagun kontu horiek. Nik esan dizut zein eta nolakoa naizen, eta, nirekin atera nahi baduzu, naizen bezala onartu behar nauzu. Beraz, ez itzuli kontu horietara.
‎–Bai, horixe, erdi liatuta. Esaiozu Beñati belarrira zurekin atera nahi duen, ea zer esaten duen. Zuk ez daukazu zilborrean pirtzinik, baina beharrik ere ez, nonbait.
‎–Uste diat ez haizela zintzoa nirekin. Nire inozentziaren kontura probetxua atera nahi baduk, madarikatua izango haiz. Izan hadi ondratua, eta ez ezak esan hala ez denik.
‎Tira, bada, zurkaizte kontuak aipatu ditugunez gero, Mikel Atxagaren zakutik atera nahi ditugu horietako elementu batzuk. Euskararen zer nolakoa gogoeta jantzi hauetan babestu nahi digu kazetari euskaltzale honek:
‎Bigarrenik, Alfonso Sastreren iritzia atera nahi dut labetik, Los intelectuales y la utopía delako liburua bero bero baitago oraindik, eta haren harian egindako adierazpenak dituzu hauek. Intelektual batzuen betiko keriak:
‎Arrazoi ote du Urkolak despolitizazioaren kontu horretan? Euskararen arazoa eztabaida politikoaren zurrunbilotik atera nahi duen euskaltzale bat egungo Kultura Sailburua dugu Euskal Herriaren alderdi honetan. Egia esan, ez dakit hautatu dudan aipuaren lehen parteak bigarrengoarekin zer nolako lotura daukan.
‎Euskal prentsa sortzen, Jakin, 1995, 60 Iritzi bertsukoa da Martxelo Otamendi ere gai honetan: . Euskal Herriak gaur egun proiektu bat aurrera atera nahi badu oso zaila izango du, baldin eta irizpide nagusiak, kezka nagusiak, eskubide baten urraketa zer den, herri baten eskubidea zer den erdal mentalitatea, jarduna eta inbertsioa duten komunikabideek markatzen badute. Herri honek, nire ustez, ez du aurrera aterako poiektu politiko bat, atzean ez badauka proiektu mediatiko sendorik?.
‎Euskal kultura idatziaren mundua baitute jorragai, kultura idatziaren egoeraren neurri bihurtzen baitira bata zein bestea, eta, gauza aski jakina denez, kultura idatziaren zutabeetan eraikia dago egungo gizartekera modernoa. Atera bitza, beraz, nork bere kolkotik atera nahi dituen ondorenak, erdaldun eta euskaldun gizajende helduaren arduragabekeriaz ohartuta.
2006
‎Galdera horrekin Lewisekin dena ondo dabilen galdetu nahi dio izekok. Lewisen gaia atera nahi du. Afalorduan Lewisek ahalik eta lasterren alde egiten du sukaldetik lanaren aitzakiaz, eta Doloresek jakin nahi du horrela den beti edo bera etxean dagoelako den.
‎–erantzun dio Nereak urduri, dardarti. Eta galdera amu bat da, amaren hitzak gordeta dauden kobazulotik atera nahi dituena.
‎Erreginak berak hutsarazi zien lekua, bere hartan Akademia paratzeko aginduarekin batean. Orthezeko harrobitik, bere ardiendako artzainak atera nahi zituen Biarnoko elizak, eta bere aferen kudeatzaileak erresumako administrazioak. Oraindik jabetua ez banintzen ere, bi lanbide horietariko batean ikusten zuten, Enekotek eta Katalinak, ene etorkizuna.
2008
‎Estimulu txiki batekin min jasangaitza sentitzen du, ordea, jendeak. Ezpain gaineko ile bat pintzaz atera nahi duenak zer egiten du. Hartuko duen minaz beldurtu, bere sentitzeko gaitasun guztia puntu horretara bideratu, eta zast!
‎Gona labur bat eraman ohi zuen eta goiko apaletik baguettea hartzeko eskua luzatzen zuenean izterrak erakusten zituen edo erakusten zizkidan, inoiz ez nuen jakin eta ez dut jakingo nahita edo nahi gabe egiten zuen. Izeba zahar batekin bizi zen eta egun batean, ausardiak edo desesperoak horretara bultzaturik, nire frantses arlotearekin ea gauean nirekin atera nahi zuen galdetu niolarik, ezin zuela erantzun zidan frantses itxi batean. Ez nion, noski, ulertu, ezezkoa eman zidala han bertan jakin banuen ere.
2009
‎Oihu galantak eta mingarriak egiten zituen. Etxekoek kalera atera nahi zuten, zer gerta ere.
‎Ispilu konkaboetan jarritako luzera eznormala zeukaten haien aurpegiek, serio. Angie larritu egin zen,, please, kanpora atera nahi dut?, eta aurpegi luze haien sudurrak ondo ondoratu egin zitzaizkion begietara eta algara egin zuten; haien arnasen kanporatzeak betileak dardaratu zizkion;, please, irten egin nahi dut, ateak ixtera doaz, please?, ikaraz zegoen, besoez bulkatzen zituen pertsona haiek baina barrez jarraitzen zuten. Beste bidaiariek ez zuten kasurik egiten.
‎Berehala, zabaldu egin zuten zerbitzuaren eginbeharra. Eta gasezko ganberetan Zyklon B rekin egiten zituzten frogak, edo Joseph Mengele medikuak bikiekin aurrera atera nahi zituen esperimentuak dokumentatzeko erabili zituzten argazkilariak.
‎Ordea, itsusia bezain tristea ematen du elkarrizketa honek: . Alardean atera nahi dut.? –Ez, ezin duzu.?
2010
‎Apirilaren 29an, Georges Berniard, Bordeleko La Petite Gironde egunkariko kazetaria, Miarritzetik Bilbora joan zen hegazkinez eta handik Gernikara autoz. Erreportari hark bonbardaketari buruzko argazkiak atera nahi zituen. Esteban Urkiaga. Lauaxeta?
2011
‎Eskuak dar dar, albumean miaka hasi duk, aurreko batean ikustatu genituen erretratuak arin pasatuz. Atzeko azalera jo, eta barruko aldetik zerbait atera nahi zuela iruditu zaidak. Bazekian zeren bila zebilen, baina aurkitu ezin, eta gogaitu egiten zian adinak eta gaitzak eragindako ezintasun hark.
‎Garesti zegok jaiegunetan bizikletan ateratze hori: igande goizean atera nahi baduk, erosketak egin behar dituk larunbatean, eta, deskuidatzen bahaiz, umeekin geratu iluntzean, andreak lagunen batekin zinerako plana egin duela eta. Ez zegok erraza.
‎Mikel etakideak eramaten du arraina jatetxera, furgonetaz. Bertan atera nahi dituzte Jon eta Jone Bartzelonatik Euskal Herrira. Ordea, egonaldia espero baino gehiago luzatu dute, Carlosen urduritasuna larrituz.
‎Zalantzarik gabe, demokrazia ariketa bat da hau, eta baita ekimen politiko intelijente bat ere, munduan gertatzen ari denetik ikasbidea atera nahi duena. Imajinatzen ote du inork Espainiako presidente batek Euskal Herrirako antzeko ekimenik aurkeztea?
‎Arrazoi osoa dute, zulora sartu zutenean ere gauza berdinak esaten baitzituen. Agian gutun bat idatzi genioke Arnaldori, esanez diskurtsoa aldatu lukeela, zulotik atera nahi badu behintzat.
‎Sistema sozial batek, herri batek, bere barneko osagarrien iraupena eta sormena bermatu behar ditu biziko bada, nolabaiteko autozentratzearen estrategia garatu behar du bere burua erreproduzitu nahi badu. Kanpoarekiko harreman orekatuak lortzeko, bere buruaren jabe izan behar luke hiztun herri orok. Elkarrekiko harreman orekatuak ez baitira lortzen norbere sistema nazionalaren beregaintasunik gabe. Zulo beltzaren irenspenetik bizirik atera nahi duen komunitateak nolabaiteko muga nazional babesleak behar ditu. Ez dugu esango bere baitan gotortu behar duenik, baina bai mendekotasun harremanak gainditzeko bezainbateko independentzia behar duela.
2012
‎–Argazki bat atera nahi nuke bertan.
‎Julenek bere buruaren argazkia atera nahi zuen hilkutxaren barruan. Horretarako jantzi zituen bere arroparik gogokoenak; horregatik joan zen ile apaindegira.
‎Veraren gaia atera nahi zenuen, aitaren etxera sartu zinen momentutik ezin zenuen burutik kendu. Baina ez zenekien nola egin prestatutako zerbaiten itxura hartu ez zezan.
‎Peru iritsi baino lehen atera nahi duzu etxetik.
‎Sartuta nengoen melankoliatik indarrez atera nahi ninduten, antza. Kable bidez lotzen ninduten.
‎Nolanahi ere, euforia bat sentitzen zuen bular barnean hazten, murruak hautsi eta kanpora atera nahi zuen olatu bat bezalakoa. Lepoko min alu hura baretuko balitzaio, zoriontsua izanen zen.
‎Bazekien nagusiaren azken estrategia iraintzea zela. Erreakzio bortitz baten bila zebilen, bere onetik atera nahi zuen, bere erabakia zalantzan jartzeko. Baina Andreasek ez zuen erantzun.
2013
‎–Hartatik onen bat atera nahi bazuen, ez zen deusetarako izan: urtebete gabe hila zen, barnean hotz bat sartuta.
‎Non amaitzen da zentzuzkotasuna eta hasi diru gosea? Azken Gabonetan ni harekin ezkontzearen beldur zinen, hori zentzugabea izango zelako; eta orain, hamar mila libra baino ez duen neska bat bereganatzeko ahaleginetan dabilelako, mertzenarioa delako ondorioa atera nahi duzu.
2014
‎Klaxon hotsa entzun eta irteera oztopatzen genion kotxe batek atera nahi zuela ohartu ginen. Zerua oso urdin zegoen oraindik, latitude hauetako udak gutxitan oparitzen dizkigun egun argitsu horietakoa zen.
‎Presarekin ziren, gainera. Izan ere, Teo Uriartek heriotza zigorra bilduko zuela konbentziturik, lehenbailehen atera nahi zuten handik.
‎Hori agian indibiduo pertsonalaren kasuan aski legitimoki uste genezakeena da. Renanek, ordea, nazioa indibiduo bezala ulertuz, ondorio bera atera nahi du harentzat, eta nazioaren eguneroko existentziaren faktoa (enpirikoa) adostasunaren fakto ukigarriarekin baliokidetu. Ordea, indibiduoarentzat egin litekeen suposizioa modu berean silogismo bat bihurtzeko kolektibitate nazional batentzat, nazioaren existentzia soiletik nazioa izateko borondatea deduzituz (zeinena?), logika baino harago hegaldatu beharra dago irudimena, eta Renan ohartzen zen horretaz?
‎Gisasolaren heriotzan hiltzaile baten presentzia agerikoa izan behar zela aurreikusi nuen. Baina era berean, mundu guztia nahastu nahi nuen, azken finean abentura dramatiko honetatik onik atera nahi nuelako.
2015
‎Binaka jaitsi dituzu eskailerak, nahikoa arrapaladan, estropezu egiteko beldur handirik gabe. Lehenbailehen atera nahi duzu patiora, ezti hartuko zaituen haize leunaren besoen artean kulunkatzera. Zinez lasaigarri eta babesgarria da halakoxe leku batean larruazalean haize leunaren narea sentitzea.
‎Lo hartuko zuen, edo nekatu, edo hil egingo zen akaso. Lankideak zulotik atera nahi zuen, baina nire kezka bakarra zen beste inor ez egotea inguruan, beste inork ez entzutea hots garratz haiek. Paparretik heldu zidan lankideak, atera egin behar dugu!
‎Bost mila arima errukitsu pilatzen ari dira argiaren bila. Egun grisa, egun grisera atera nahi dute. Guztiek.
‎Orduan ohartu nintzen zergatik jaitsia zen dorreko patiora gure laguntzarik gabe. Ezpata gure oharkabean atera nahi zuen gotorlekutik.
‎Banoa. Nire barrutik atera nahi dut. Nire barrua atera nahi dut.
‎Nire barrutik atera nahi dut. Nire barrua atera nahi dut. Hozkailuan utzi dizut post it bat, pilulak noiz eta nola hartu behar dituzun zehazten.
‎Hamar. Kalera atera nahi duzunerako.
‎Bidean ez zebilen beste automobilik; pasatzeko keinua errepikatzen bazioten ere, furgoneta bitxi hark ez zuen aurrea hartzen. Barre batzuk atera nahi zituen txantxazaleren bat zitekeen; baina, Usurbil zeharkatu ondoren furgoneta artean bizkarrean zeukatenez, ikara hartu zuten gazte biek.
‎–Oso interesatuta zeudek, goiko jendea batez ere, eta txosten politiko interesantea egin genezakek. Hiretzako ere, hemendik ondo atera nahi baduk behintzat, baliagarria izan daitekek. Aurretik, ordea, beste zenbait gauza konpondu behar ditiagu.
‎Orduan pisu bat alokatu ahal izan zuten. «Ez genuen herritarren eskuzabaltasunaz gehiegi baliatu nahi; lana egin eta geure kabuz aurrera atera nahi genuen?. Armandok ez zuen lehen urtean apenas lanik aurkitu.
‎Gaitz beraren izenak ziren guztiak. Indarrak atera nahi zituen nonbaitetik, baina gorputzak ez zion erantzuten. Nekatuegi zegoen gorputz hura, kastigatuegi.
2016
‎Eskua luzatu eta, janaria emateko aitzakiaz, herensugea ikertzen aritu da. Kaxatik kanpora atera nahi zuen. Gehiago aztertzeko.
‎Maitasuna egiten jarraituz gero, ordu batzuk barru itoko dira. Emakumeak bizirik atera nahi du handik. Erdibide bat aurkituko dute, gisa horretako adostasunak aise lortzen baitira bikoteak hasi berriak direnean:
‎–Nire izaerari falta zitzaizkion ausardia, adorea eta eromenaren ukitua eman dizkidazu. Idazten hasteko gogo irmoa sentitzen dut nire baitan, eragin didazun zurrunbiloak kanpora atera nahi balu bezala. Ez dut egunerokotasunaren distira apalak bilduz dabilen idazlea izan nahi.
‎–Baakirrek onartu du haxixa saldu izan duela noiz edo behin, neskari so egin zion, hitzen efektua aztertuz?. Haren erranetan, diru pixka bat atera nahi zuen zuri eta haurrari laguntzeko.
‎Ez egin kasurik. Gure onetik atera nahi gaituzte, baina ez dute lortuko. Diziplina eduki behar dugu, Karim, Diziplina.
‎Eta Sokratesek ere halaxe esaten zion bere metodoari: galderen bitartez, dizipuluen barruan zegoen egia atera nahi zuen argitara.
‎–Nik ekarritako diruak jarri zuen abian zuen ekintza hura, Begoñakoa. Ez zen atera nahi genuen moduan. Baina, argi eduki ezazu nire esku dagoen dena, den dena egingo dudala zugatik, zureengatik.
‎Isasi ez dago ados estilo horretako proposamenekin: «Ni izutu egiten naiz horrelako gai bat politika mundutik atera nahi dutela entzutean. Euskara eta politika elkarri lotzen zaizkio».
2017
‎Orduan atxaparra sartu zen tartean. Argia itzali eta lotara jartzen nintzenarekin batera gelara sartzen hasten zen olatuetan pilatuz eta pilatuz azkenean nik arnaska hasi beharra izan arte handik airerik atera nahi banuen harik eta jaiki eta itsumustuan bidea bilatu beharra izaten nuen arte mutil koskorra nintzenean bezala eskuek ikusi egiten dute ukituz buruan forma emanez ikusi gabeko ateari Atea orain hutsa eskuek ikusten dute Nire sudurrak gasolina ikusten zuen, txalekoa mahai gainean, atea. Pasilloak ur bila abiatutako belaunaldi triste guztien oinik gabe segitzen zuen. eta hala ere begiak ikusi ezin dutela hortzak bezala estututa ez sinesgogorrak minik ezaz ere duda eginez orkatila belauna eskailera barandaren isuri luze ikusezina non pauso txar bat loz betetako iluntasunean Ama Aita Caddy Jason Maury atea ez daukat beldurrik bakarrik Ama Aita Caddy Jason Maury hainbeste urrunduz lo hartuta segituan hartuko dut lo baldin eta nik atea Atea atea Hutsik zeuden haiek ere, hoditeria, portzelana, horma lasai zikinduak, kontenplazio tronua.
‎Bera baizik ez zen mintzatu, handik aurrera. Komeriak izanen zituen beste hitzen bat atera nahi zuenak. Hori ere berria, unibertsitate garaian ez baitzen bereziki hiztuna.
‎Berak ez du inongo errurik izan. Jakin zenukeenez, nire semeari asko gustatzen zaion ikasgaia da gimnasia, eta gainera nota ona atera nahi du I.V.E.F. egiteko. Norbaiti puntu bat gutxiago jartzekotan, niri jarri baharko zenidake, ez berari.
‎Baietz esango didazu, etsaiari aurre egitea beti dagoela, horretarako fedea eta indarra, sinesmena eta nahimena izanez gero, eta gure Jaunak nahi izatera. Ez dizut ezetzik esango, baina kezka ilun batzuk baditut, erabateko uste oker eta ustelak izanik ere, nire barrenean usteltzen utzi gabe kanpora atera nahi ditudanak. Gogora dezagun zeru lurren sorrera, argi ilunena, itsaso lehorrena, abere gizakumeena.
‎Zu ezkontzekotan zeunden, zure neba ezkonduta jada. Etxetik atera nahi zenutelako ezkondu zineten hain arin, antza. Zuen amarengandik urruntzeko.
‎Ia galdu ninduzun hiru edo lau aldiz. Bazirudien nik mundua ezagutzeko gogo handiegia neukala, eta ahalik eta arinen atera nahi nuela zure barru gozo horretatik. Edo akaso ez zen hain epela zure leku hura.
‎Zigarreta, aldiz, lurrera bota behar izan zuen eztulka hirugarren atxikian. Birikek ahotik atera nahi zuten.
‎Txiflo bat bildu zuen elkartetik ateratzean eta Garagoitira buruz abiatu zen, gibelean uzten zuen bestari eta sexu aukerari buelta gehiago eman gabe. Telleriako afera atera nahi zuen burutik eta lo egitea zen aukera bakarra horretarako. Tripi bat hartzea bertze aukera bat zen, baina, Ordokiko paketearekin zeraman raiadarekin, pelotazoa bertze aldera joko ziola aurreikusi zuen.
‎Lurrak ez zuen denbora anitzik galtzen armairuaren aitzinean; egun haietan, ordea, polizia gibeletik eduki zezakeela jakitun, buruhauste ederrak izan zituen arropa aukeratzean eta ispiluaren aitzinean probatzean. Guapa eta dotore atera nahi zuen poliziaren balizko argazki bideoetan.
‎Arte grafikoetan ere bazegoen hori, askotan eskatu izan didate logotipo bat egiteko, niretzat bost minutuko kontua zela esanez. Plataforma batzuk doakoak direlako, batzuei iruditzen zaie doakotasun horretatik etekina atera nahi dugula, baina arlo honetan aritzeak sekulako dedikazioa eskatzen du. Orain gutxi Linkedini buruzko ikastaro bat prestatu nuen.
‎adierazpenak erabiliko ditugu. Karta bat zoriz atera nahi badugu, zein oinarrizko gertaerek osatzen
‎Ziegetatik atera eta Arzozen zenbakia bilatu zuen telefonoan. Kanpora atera nahi zuen, arnasa hartu behar zuen. Komunen paretik igaro zenean zotinak entzutea iruditu zitzaion.
2018
‎Higuindura bakarrik, erraietatik. Barrua atera nahi luke, barrutik erauzi, arima osorik atera eta zaborren artera abandonatu, pertsona ere sentitzen ez den itzalak. Zabor sentitzen du bere burua.
‎Agian horregatik erantzun nion oso modu txarrean epidurala lehenengoz eskaini zidan emaginari. Oihanetik atera nahi ninduen anestesia horrekin. Emakume gozoa zen zinez, eta pittin deitzen zidan.
‎–Inposizio bat izan zen: gutxiengo batek erabaki zuen atera nahi zuela, eta ulertzekoa da hori, baina gehiengoak ez zuen nahi izan. Tradizioak aldatu egin daitezke, noski, baina ezetz esan bazaie, zergatik tematzen dira?
‎Izaskun Larruskainek berretsi du konpainia parekidea elementu garrantzitsua dela pertsona askoren identitatean: . Nik Jaizkibelen atera nahi dut: nire konpainia da; ez dut beste konpainiarik eduki inoiz?.
‎–Aita? , gaia atera nahi zuen.
‎Mojen ikastetxe bateko neska ikusgarri hark burua galarazi zion azken hiru egunetan. Eduk, bere betiko lagunak, bere arrebaren gelako Marta izeneko neska batek berarekin atera nahi zuela esan zionetik, hain zuzen.
‎Antza denez, gure aitonari. Xabarin? esaten zioten herrikoek bere onetik atera nahi zutenean. Aitonaren oroitzapen handirik ez neukan nik, batere ez neukala ez esatearren.
‎Edyk hitz egiteko ahaleginak egiten ditu. Sokatik tiraka ari da, eroturik, zuhaitza errotik atera nahiko balu bezala. Eta Saioa eskuak lotzen dizkion sokak askatzera doanean, albo batetik Lander agertu eta oihuka hasten zaio.
‎Bi polo, bi indar elkarren kontrako izan dira Euskal Herriko motorrak, ETAk armak utzi arte bederen, edo ETA armak utzi behar zituela pentsatzen hasi arte, hobeto esanda. Bat, aurrerabidearena, ongizatearena, egonkortasunarena, pragmatismoarena, siglarik jarri nahi bazaio EAJ edo PSE edo UMP edo UPN edo nolabait politikaren bidez statu quoa aldatzeko inolako asmorik izan ez duen jendearena, aitzitik, egoera bakoitzera ahalik eta ondoen moldatu eta hortik etekina atera nahi zuenarena. Bestea, ETAk armak uztearekin batera desagertu ez baina eraldatu egin dena, eta aurretik ere ahulduz eta ahulduz joan zena, inoiz benetako aukerarik izan ote duen ere zalantzan jartzeko moduan mehetu dena, hitz bakarrean esanda ongi ulertzeko, iraultzarena izan zen, zeinak uste izan zuen, xalotasun ikaragarriz, mundu justuago bat nahi izate hutsak ematen zuela iraultzarako aukerarik.
‎Mojen ikastetxe bateko neska ikusgarri hark burua galarazi zion azken hiru egunetan. Eduk, bere betiko lagunak, bere arrebaren gelako Marta izeneko neska batek berarekin atera nahi zuela esan zionetik, hain zuzen.
2019
‎Harridurarako gaitasuna galduz doa urteekin. Beti egon da ezbehar batetik etekina atera nahi duen jenderik.
‎egiten badizkio, begiak itxi dira, baina ezin gehiagoan zabaldu beste batzuetan; gehienbat, emakume ezkondua ez da fidatzen neska gazteez, pentsatzen baitu gustura asko lapurtuko lioketela bere, tokia?. ...e Pompadourren ereduari segika?, hain arriskutsua ez den beste lehiakide bat sustatuko du; horrek guztiak huts egiten badu, negarrari eman diezaioke, nerbio krisiei, bere buruaz beste egiteko saioei eta abarri; sesio eta aurpegiratze gehiegi izanez gero, ordea, senarra urrundu egingo da etxetik; emaztea eramangaitz bilakatuko da, noiz, eta seduzitzeko premia sekula baino biziagoa duenean; irabazle atera nahi badu, trebeki neurtu ditu malko hunkigarriak eta irribarre heroikoak, xantaia eta pinpirinkeria. Disimulatzea, azeri jokatzea, isil isilik gorrotatzea eta beldur izatea, gizon baten banitateaz eta flakeziez baliatzea, eta ondo ikastea haren amarruei ihes egiten, harekin jolasean ibiltzen, hura manipulatzen:
‎Sorbaldatik hartu eta besarkatu egin ninduen estu, kasik estuegi, eta gero, nire kamiseta prakak eman zizkidan eskura. Beraz, artean zazpi eta erdiak jo gabeak, baina gelatik atera nahi zuen agudo, gorputzari beste ordubeteko bakea eman beharrean, eta goiza okerreko tokitik urratu genuela iruditu zitzaidan, elkarrenganako desioak zer ikustekorik ez zuela ematen zuen arren. Sabela korapilatzen hasi zitzaidan.
‎Uste dut, gainera, izen horrek hobeto islatuko lukeela nire egoera: idi bat bezala etorri arren, zezen atera nahi bainuke hemendik?
‎Denok zekiagu nor haizen. Zer atera nahi duk honetatik?
‎Baratzeraino hurbildu da orduan bera ere eta, kalabaza baten zurtoin erori bat hautatuta, makulua estutu eta haren puntarekin ukitu du. Argitxo bat agertu da makuluaren muturrean eta berdetzen hasi da zurtoina, burua altxatuz eta nagiak atera nahi balitu legez tentetuz. Harengandik soroko beste barazkietara igaro da bizi indarra, sustraitik sustraira.
‎Talaiako semaforo erraldoia gorrian zegoela ikusi zuen Leirek. Hiru argi gorrik bidea ixten zieten portutik atera nahi zutenei. Itsasotik begiratuta, semaforoak berdean behar zuen.
2020
‎–Gezurtiei leihotik begira ere antzematen diet!?. Aitaren ezkutuan poltsikoan 20, koa sartzen zigunean belarrira xuxurlatuz edo etxetik txamarrarik gabe atera nahi genuenean oihuka: –Badaezpada ez zuen inork harrapatu!?.
‎Alde batetik hori eskatu diete, baina gero ez diete aukerarik eman titulua lortzeko. Gero, gainera, etxe pribatuen eremuetatik atera nahi baduzu egoitzetara joateko, titulua behar duzu. [Erakunde publikoak eta ATH ELE] Kontutan eduki 500 eta piko emakume ezberdin atenditzen ditugula.
‎Asaldatu zena ni izan nintzen, ordea. Telefonoa itzali orduko jakinarazi nion Leireri ez nintzela Salamancara joango, ezta erotuta ere, ea zer pentsatzen zuen, ez nuela batere gogorik Agirrezabalek bezala bukatzeko, ez kontatzeko nirekin, ez zitzaidala han ezer galdu eta ez zitzaidala, gainera, atera nahi zuten eleberri hori ere batere axola. –Zer axolako zait eleberri malapartatu hori, erdizka neurea bada ere??, esaten nion tarteka Leireri, eta jarraitzen nion gogorarazten ez zela nire arazoa euskarazko eleberriak gutxi saltzen badira.
‎Bizi dugun pandemia hau aukera baldin bada" hurrengo munduaz" gogoetak eta galderak egiteko," atzoko mundutik" eraspenak atera nahi ditugulakoan daiteke hain segur... Ez bakarrik, hurrengo aldian, hobeki preparatuak izateko sendagai edo maskaren aldetik, baina sakonki ikertzeko zer lotura litekeen alde batetik izurritearen eta, beste aldetik, gure garapen eredu edota bizi moduen artean.
‎Antza denez, Iparraldeko bilerara joan baino lehen, Escaleras Amarako komisariatik pasatzen da. Inozokeria handiz egindako urratsa izan ote zen edo propio bere burua laguntzaile eskaintzera joan ote zen (iturri batzuek diote pasaportea atera nahi zuela Ameriketara joateko; beste batzuek, itsasoratzeko paperak eskuratu nahi zituela), kontuak kontu, ondoren bere kideekin bilera bat egiten du Iparraldean46 Baina zerbait sumaturik, edo, bestela esanda, sorrarazten dituen susmoez kontziente, bilera hasi baino lehen mehatxu hau egiten die bertan bildu diren autonomoei: halako ordu jakinean daukan zita batera agertzen ez bada, berak emandako instrukzioak dauzkan norbaitek informazio garrantzizkoak pasatuko dizkio Poliziari, eta sekulako erorketa gertatuko da.
‎Ez du egin plan berezirik; bertzerik gabe atera nahi zuen ospitaletik, baserritik. Unibertsitateko lana egiteko ere balia zezakeen, baina ez du batere gogorik.
‎Fernandoren masaila sudurrarekin ukitu eta xuxurla batean belarrira eskatzen zion Cristinak bere bulegora joan zedin. EGA atera nahi zuela eta Cristina oso irakasle ona zela esan zigun behin Fernandok, ahulune batean azalpenen bat zor zigula iritzirik. Kronometratzeraino ere iritsi izan naiz bulego barruan zenbat denbora ematen zuten jakiteko:
‎Eta haiek bukatu zutenean, beste mahai batzuetakoak etorri ziren. Haiek ere nirekin atera nahi zutela argazkietan. Lehenengo mahaikoak euskaldunak ziren, baina besteek frantsesez eta ingelesez hitz egiten zuten.
‎Politikoak ezin du gehiegi itxaron. Berak inauguratu nahi du, berak atera nahi du argazkian. Hiria ere hobetu nahi du, jakina, baina lau urtean nabaritu behar da hobekuntza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia