2011
|
|
Done Jakueko erromesek Napoleonen armadako gudari eriak dirudite. Orreagako ospitalean sartu
|
atera
bat egin eta aitzinera segitzen dute. Bestetzuek gaua ospitalean eman dute, eta oinak egutera paratzen dituzte, Jakueren etxe abian hasi baino lehen.
|
|
Eskuak gibelera eramanik, arnasa sakon hartu eta ohetik altxatu zen. Komunean sartu
|
atera
bat egin ondoren jantzi zen. Betiko arropa.
|
2012
|
|
nora jo behar zuen, nondik barrena, noizko. Lomani ibaiaren ertzean zegoen twa herrira joatea erabaki zuen, eta sartu
|
atera
bat egitea Kadissa aztiaren etxean. Ondoren, Kongo ibaiaren tarte mehar bateraino jarraituko zuen, eta hantxe egongo zen Le Roi du Congo Samangatik bueltan etorri arte.
|
2013
|
|
Ama balkoian ikusi nuen berriro Reader' s Digest irakurtzen. Halako batean, itxi zuen aldizkaria eta, sukaldean sartu
|
atera
bat eginda, lixiba zabaltzeari ekin zion.
|
|
Sukaldea agerian zegoen, mostradore baten babesa besterik ez zuela, eta bost neska gazte ari ziren han, denak hispanoak, janaria prestatu eta erretiluetan zerbitzatzen. Bezero gehienek leihatila batean hartzen zuten afaria, autotik jaitsi gabe; beste hainbatek plastikozko kutxatxoetan eramaten zuten sartu
|
atera
bat egin ondoren. Gainerako bezeroentzat, hamarren bat mahai zeuden.
|
|
Pasatu ote zen Adunatik? Sartu
|
atera
bat egin ote zuen Apakintzan, jaiotetxean...?
|
2014
|
|
Hori duk nire ofizioa, Martin maitea. Gerra bukatzen denean Madrilera joaten bahaiz, ez hadi gelditu lan egiten dudan ostatuan sartu
|
atera
bat egin gabe. Meson San Isidro izena dik, eta kale Nagusian zegok.
|
|
Eduki ezazu zuk, hala gutxiago aspertuko zara ohean. Sartu
|
atera
bat egin nahi izan dut zer moduz zeunden ikusteko. Orain Gran Viako kondearengana noa.
|
2015
|
|
Aurpegi azpiko orbela biguna zen, burko baten antzekoa. Eta orduan oinaze garratza nabaritu zuen lepoan, bi zentimetroko letaginek sartu
|
atera
bat egitean.
|
2016
|
|
La Fontanatik igo eta almazenaren paretik pasa zenean, hara sartu
|
atera
bat egin zuen aerosolak han jarraitzen ote zuen ikusteko. Han jarraitzen zuen, apaletako batean zutik jarrita, eta ontzia aski betea zegoen.
|
|
Sartu
|
atera
bat egin zuen dutxan, eta toaja handi batekin lehortu eta lababoaren aurrean kokatu zen bizarra mozteko. Muxu handi bat, irakurri zuen orduan, Maria Teresak ispiluan eta ezpainak pintatzekoarekin utzitako mezua.
|
2019
|
|
Bazen alderik. Kuartelean egonez gero, Raulek har zezakeen transmisioen ardura goizetan eta baita arratsalderen batean ere, eta aukera eman Celsori kuartel barrenean batetik bestera ibiltzeko, edo okindegian sartu
|
atera
bat egiteko, edo Calocorengana joateko hitz aspertu bat egitera, edo Santos brigadaren tailerrera, edo sukaldera hamaiketakoa egitera. Aukera haiek guztiak zapuztuta gelditzen zitzaizkion bunkerrean bakarrik egon behar bazuen, beti guardian, telegramen zain.
|
|
Egun batzuk lehenago gertatutakoa azaldu zion. Troparentzako chusco guztiak labean erre eta gero, sartu
|
atera
bat egin zuen logelan tailer mekanikorako behar zuen buzoa hartzearren, eta handik minutu pare batera, tailerrean Santos brigada agurtzen ari zela, kamioi baten kolpe leungailuaren gainean ikusi zuen mikakumea, logelatik haraino alde eginda. Disimuluan buzoaren poltsikoan sartu, eta hala aritu zen egun hartan lanean.
|