2006
|
|
Gaur egungo historiako ikerketen arabera uste da gudaldi hori ez zela izan Frantziako historiak mito fundatzaile gisa magnifikatu duen borrokaldi izugarria; uste da indar neurketa bat izan zela, mugak behartzeko egiten ziren" azeifa" haietako bat baino
|
askoz
gehiago ez –azeifak ziren musulmanek uda aldera egin ohi zituzten ekitaldi militarrak, etsaiei uztak lapurtu edo erre, eta herri eta hirietan lapurretak eta sarraskiak eraginez– Gure herriarentzat, ordea, historiak eskaintzen dituen une ezinbesteko horietako bat izan zen, beharbada.
|
|
Egun batez Klitia ninfa ikusi zuen Heliosek begi argiz eta atseginez, eta, harenganako grinari uko egin nahi ezta, ez zuen lasai utzi ninfa inozente gaixoa berea egin zuen arte. Klitia gajoa, ume bat baino
|
askoz
gehiago ez oraindik, txundituta geratu zen Helios jainkoaren edertasun eta dohainengatik eta, maitasunak eritua eta ahuldua, zentzua ia galdurik geratu zen, ezer zuzenik egiteko ezgai: ez jateko, ez jolaserako, ezta irribarrerik egiteko ere...
|
|
Felixek ere korrika eta presaka alde egin behar izan zuen Errusiatik, eta harri eta koadro batzuk hartzeko denbora besterik ez zuen izan: harriek garaiko milioi bat dolar baino
|
askoz
gehiago ez zuten balio... 1932 urtean Rasputin izeneko filma egin zuen MGM etxeak; Felixek eta Irinak diru ordainak eskatu zituzten beren irudiei egindako kalteengatik, eta 25.000 libra eskuratu –zenbaki handia ordurako– Felix ez zen kezkatzen hiltzaile gisa agertzeagatik, filmean Irina emaztea Rasputinen maitale gisa agertzen zelako baizik.
|
2009
|
|
Delbok eta besteek gutxi zekiten hari buruz. 1943ko otsailaren 10 eko lasterketa eroan harrapatu zutela, hori baino
|
askoz
gehiago ez. Antiojoak jantzita ageri da argazkietako batean.
|
2010
|
|
–Ezkutuan aritu ziren piezak garbitzen, tupperware batean eta eskuila batekin. Abeze bat agertu zen, baina
|
askoz
gehiago ez. Garbitokian, nolanahi ere, gauzek agertzen jarraitzen zuten, behin eta berriro, bata bestearen atzetik?.
|
|
Atea zaintzen nagok: egun on buenos días esan sartzen diren guztiei, eta
|
askoz
gehiago ez.
|
2013
|
|
Biharamunean, gosaltzeko orduan, kaosa zen nagusi hoteleko jangelan. Ohi baino janari gutxiago zegoen buffet mahaian, aurreko eguneko pasta zaharkitu batzuk eta marroi kolorea zuten bananak,
|
askoz
gehiagorik ez, eta zerbitzaririk apenas.
|
|
Ingurura begiratu zuen orduan, kuriositatez beterik, baina han ez zuen ezer ikusi. Lur soro handi bat, eraikuntzan erabiltzen diren etxola pare bat, lurrezko bidexka bat, eta
|
askoz
gehiago ez. Kartel handi batek, horrek bai, Carthage Landen zeudela abisatzen zien, historia emozio egiten zen tokian bertan, hain zuzen ere.
|
2014
|
|
–Arriskutsua da New Yorkera iraganeko arrastoen bila etortzea. Hemen aldatu gabe aurki daitekeen gauza bakarra Askatasunaren Estatua da,
|
askoz
gehiago ez?, Marcusen iruzkina. Ez nion gogorarazi nahi izan egun haietan itxita jarraitzen zuela Estatuak, irailaren hamaikako atentatuen osteko psikosi giroaren ondorioz.
|
2015
|
|
Ezta presoarekin ere. Etorkizunerako plan burugabeak egingo dituzte bisitaldiak irauten duen minutu gutxi horietan,
|
askoz
gehiagorik ez. Momentu batez, betiko tentazioa itzultzen zait:
|
|
nire lehengusu Maria Teresa da hori, osaba Mi gelen lehenengo umea, 1968ko irailaren hondarrean jaioa. Urte erdi baino
|
askoz
gehiago ez du izango hor niniak, beraz, huts egiteko arrisku handirik gabe botatzen dut, 1969 ko udaberrian egingo zen argazkia, nik bost urte bete berriak edo betetzear nituela (eta ordurako Sor Concerekin erdaraz ongi ikasia nin tzela).
|
|
Ehun eta gutxi dira kilometroak berez, bi ordu baino
|
askoz
gehiago ez, eta hala ere bi kontinente, bi garai desberdinen artekoa dirudi autobus bidaiak: ezlekuan eta ezdenboran gertatzen den trantsizio aldi bat, bi munduen arteko jauzi horretara egokitzeko, astronautak beren bidaldi astralen ostean nola.
|
|
–Egun on, izeko Mirentxu! , esan dio Iñaxiok ezpainak luzatuz eta masail ertzean musuaren keinua baino
|
askoz
gehiago ez den patxoa utziz.
|
|
Gerra garaian eraman zuten Elosegi eskutik Parisa ihesi joandako guraso lesakarrek. Muga maleta txiki baten barnean pasatu zuela kontatzen dio edonori, eta baliteke egia izatea,
|
askoz
gehiago ez baitu betetzen bere gorputz ñañarrak oraindik ere. Rohn Poulenc etxeko gaiak banatzen zituela-eta hurbildu zen guregana, eta, egia, berak lortuko ez dizun gairik edo gailurik ez da oraindik sortu munduan.
|
2016
|
|
Goizean alde egin aurretik parte xume bat besterik ez, ia beti ezer gertatu ez dela esateko. Batzuetan makinaren batean edo instalazioetan ikusitako akats edo arazoren bat apuntatzen dut, baina hortik aurrera
|
askoz
gehiago ez.?
|
|
euskarazko hezkuntza, udaletako euskara zerbitzuak, diru laguntza batzuk... «Baina
|
askoz
gehiagorik ez. Galga izugarria izan da euskara garatzeko, hainbat esparru arautu gabe utzi dituelako».
|
2017
|
|
Geure lokalak genituen, geure aginte taldeak, eta urte askoan apaizik gabe funtzionatu genuen. Gero, Kakux jarri ziguten elizaren ordezkari bezala, baina mezaren bat, otoitz batzuk,
|
askoz
gehiago ez. Beste talde batzuek lotura handia zuten parrokiekin, baina gurean ez zegoen horrelako identifikaziorik.
|
|
Bar La Bañezako elkarrizketak ez zion ezer askotarako balio izan Beistegi abokatuari. Mikel Zuluetaren txikitako laguna zela esan zion Daniel Gurrutxagak beste ezer baino lehen, baina horretaz gain
|
askoz
gehiago ez.
|
|
Denak isildu zituan eta, isilune gogor hartan, ahotsa jaitsi eta marmarra baino
|
askoz
gehiago ez zen hizketaldiarekin jarraitu zian Izañak, aholkuak ematen ariko balitz bezala:
|
2018
|
|
Kalera irten aurretik ipini zuen martxan, eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuta, paseo bat eman eta berehala bueltatuko zelakoan. Garbigailuaren programak iraungo zuena eta
|
askoz
gehiago ez, etxeratzean arropa eskegitzeko lau haizetara. Hori zen asmoa, baina, lagunak topatu, bat hartu, beste bat, botea ipini, dantzan hasi, komunera bisita, bizitzaz eztabaidatu...
|
|
Inork ez zekien gauza handirik hartaz: Basaurin bolada bat eman ostean Astrabuduan bizi zen etorkin galiziar bat zela, kutsaduraren kontrako batzordean aritutakoa, baina
|
askoz
gehiago ez: iraganaz berba egitea ez omen zuen gogoko.
|
2019
|
|
krak. Ondoren, odolaren zaporea ahoan, eta gero
|
askoz
gehiago ez. Etzanda gora begira gelditu nintzela esan zidaten, begiak erabat irekita, eta ahotik bitsa dariola.
|
|
Raimundo Silva berriz agertzen denean, urdinkara eta marrazki eskoziarrekoa den bataren gerrikoa estutuz eta papar hegalak lepoaren inguruan egokituz, Costak eskuetan dauka proben totxoa, hartu du haztatzen ariko bailitzan, are, esan ere egiten du, ulerkor, Lodia da, izan ere, baina ez ditu gainetik ikusi, galdetu baino ez du egiten, kezkatu samar, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta Raimundo Silvak erantzuten du, Ez, eta irribarre egiten du, zorionez inork dio galdetu zergatik egiten duen irribarre hori, Costak ez daki halako hitz txiki batek, hain zuzen, engainatzen duela, ahots kolpe berean ezkutatu eta erakutsi egiten duen Ez horrek, Costak galdetu du, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta zuzentzaileak erantzun du, Ez, irribarre eginez, orain ernegatu egin da esan duelarik, Ikus ditzakezu, nahi baduzu, borondate onak harritzen du Costa, azkar ke bihurtu zitzaion sentimendu lausoa da, Ez du merezi, zuzenean inprentara eramango ditut, agindu didate probak iritsi bezain pronto liburua makinetan sartuko dutela. ...Eskoziako sasi artilezko bata hartan bildurik, bizarra egin gabe, ilea barregarri tindatua, aurpegiko arrasto zuriekin aurkakotasun tristea osatzen duela, ezen Costak, sasoian dagoen mutilak, ontasunaz trufatu zen belaunaldikoa izanik ere, bere kexu ezin justuagoak isiltzen dituela, maitasunez ia, zorrotik zuzentzeko beste liburu baten jatorrizkoa ateratzen du, Hau laburra da, berrehun orri baino
|
askoz
gehiago ez, eta ez da oso presazkoa. Raimundo Silvak hartu eta hitzen zein keinuaren esanahia ulertzen du, bere adimenak bokal bati gaineratu edo kendu zaion tonu-erdia irakurtzen badaki, bere belarriak bere begiek bezain ongi irakurtzen du, eta horregatik kontzientzia alatzen zaio apur bat Costaren tolesgabetasuna horrela engainatzen ari delako, honezkero bere erantzukizunekoa ez den errakuntza baten eramaile eta garraiolari, gizon gehienei gertatzen zaien bezala, gehienak bizi eta hiltzen baitira errugabetasunean, baietz edo ezetz besteren kontura esaten, baina kontuak norberarenak bailiran ordainduz, baina Ala jakintsua da, eta gainerakoa arrazoiaren mamua baizik ez da.
|
|
Raimundo Silva ez da ohi den bezain goiz jaiki, bart berandu arte lan egin zuen, gau luzea izan zen berea, narraz pasatakoa, eta, goizean, leihoa ireki duenean, lainoak aurpegian jo du, orduan orain eguerdian ikusten duguna baino itxiagoa, eta orain eguerdian, esaeraren arabera, eguraldiak erabaki behar du txarrera edo hobera egingo ote duen. Orduan Katedraleko dorreak zirriborro itzali bat baizik ez ziren, eta Lisboa bera ahots eta doinuen zurrumurru zehaztugabea baino
|
askoz
gehiagorik ez, leihoaren markoa, lehen teilatua, ibilgailu bakarra kale luzean. Almuedano itsuak, lehen argitsua eta oskorria, eta gero urdina izandako goiz baten espaziorantz egin zuen oihu, urdina baita hemen dagoen lurraren eta estaltzen gaituen zeruaren arteko airearen kolorea, baldin eta mundura ekarri ditugun begi ezgaiei sinesten badiegu, baina zuzentzaileak, gaur egun ia almuedanoa bezain itsu, purrustada egin zuen, gaizki lo egin eta amets nekosoetan dabilenaren antzera, setioa, ezpata erraldoi, alfanje eta habaila balearrak nahasten dituen ametsetan ibili eta, iratzarri delarik, gerrarako makina horiek nola zeuden eginda gogoratu ezinik, gogaitua edo sumindua dagoenaren antzera, habailez ari gara, eta ametsetan zeudenen elkarrizketa sakonez ere ari gintezke, baina ez gaitezen gertaerak aurreratzeko tentazioan eror, orain aipatu habaila horiek zer nolako makinak ziren jakiteko galdu dugun aukeraz damutuko gara, nola armatzen ziren eta nola egiten zuten tiro, ez baita horren arraroa ametsetan, gisa honetan, misterio handiak argi daitezen, eta misterio horien artean ez dugu loteriaren zenbakia sartuko, hau hutsalkeriarik gorena baita, bere burua errespetatzen duen edozein ameslarirentzako lotsagarri.
|
|
Maria Sarak ez du papera ukitu, eskuak magalean bilduta dauzka, lehen lerrotik irakurtzen ari da, ez daki hori baino lehenagoko orrian zer dagoen idatzita, ezta gainerakoetan, historia hasieratik idatzita dutenetan ere, irakurtzen ari da biziaz jakin nahi duen guztia hamar lerro hauetan bildurik balego bezala, edo azken epaia, edo azken laburpena, edo, aitzitik, bere nabigazioaren norantza ezartzen duen gutun zigiluz jotakoa. Irakurketa bukatu du, eta burua mugitu gabe galdetu du, Nor da Ouroana hori, eta Mogueime hori, nor da, hor izenak zeuden, baino
|
askoz
gehiago ez, bagenekien bezala. Raimundo Silvak bi urrats labur eman zituen mahaiari buruz, gelditu egin zen, Oraindik ez dakit ongi, esan zuen, gero isildu zen, zeren igarri behar baitzukeen ezen Maria Sararen hitzak beraiek nortzuk ziren jakiteko zirela, haiek eta hauek, eta horiek, eta beste guztiak, hitz batez, gu.
|
2020
|
|
Beti bezala, apaingarri gisa, bitxilore handi bat zeraman adatsean belarriaren parean. ETAko lehen emakume liberatuetakoa zela nekien, Asun Goenaga Txiki eta Jone Dorronsororekin batean, eta Iruñeko espetxean preso zegoenean bere senar Goio Lopez Irasuegik eta Izko de la Iglesia Txikerrak bera askatzeko saiakera bat egin zutela, baina
|
askoz
gehiagorik ez.
|
|
Lekukorik gabe, inork ez daki zer gertatu zen zehazki. Istiluan egon zirenek elkar ezagutzen zutela baieztatu zuen poliziak,
|
askoz
gehiago ez. Borroka bat egon zen kale estu batean, eta inguruetan oso ezagunak ziren gazte bi hil zituen Aitorrek.
|
|
Zintzoa eta otzana iruditu zitzaion Lujuari. Ume ikaratu bat baino
|
askoz
gehiago ez. Bigarren alditik aurrera, Oier gaztea eraman zuen berarekin.
|
|
Sutearen garaian, ikusi ere ez genuen egiten. Negarrez hastean besoetan hartu isildu arte, ordu jakinetan jaten eman eta bainatu,
|
askoz
gehiago ez. Astiro astiro, berriro hasi ginen haren txikikeriak ospatzen.
|
|
Erretiroa hartuta zegoen. Elkarrizketaren bat noizean behin, zutabea bere balentriak gogoratzen zituzten aldizkari horietako batean,
|
askoz
gehiago ez.
|
|
" Europa ez badago aurrekaririk gabeko erronka honen mailan, Europako egitura osoak bere izateko arrazoia galtzen du"; Portugalgo lehen ministroak, Antonio Costak, aldiz, Herbehereetako Finantza ministroari EBren etorkizuna mehatxatzea leporatu zion, baina Angela Merkel alemaniarrak eta Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroak uko egin zioten amore emateari. Ursula von der Leyenek ere argi eta garbi babestu zuen Alemaniaren jarrera, Batzordea, kontserbadore alemaniarren ordezkari bat baino
|
askoz
gehiago ez zelako itxura eman zuela konturatu zenean atzera eginez.
|
|
Hori idazten dut beti delako datu garrantzizkoa, eta giro errepresibo eta matxista zorrotz batean hezia zen gure belaunaldikoentzat datu bereziki esanguratsua delako, nik uste. Tarte horretan zer gertatu zen, gutako gehienok susmoak dauzkagu, esanetan oinarritutako suposizioak eta
|
askoz
gehiago ez.
|
2021
|
|
Esparruko agintari frankistentzat kabodebara horiek beren zaldien simaurra baino
|
askoz
gehiago ez ziren, eta badirudi hainbat preso askatu zituzten batean tren berean joateko txartela eman ziotela kabodebara bati ere. Koitaduak egin omen zituen ahaleginak beste presoei adierazteko bera behartuta zegoela:
|
|
Metabolismo azkarreko animaliak txikiagoak izan ohi dira, oro har, eta bihotz taupada azkarragokoak. Satitsu batzuek, esaterako, ez dute 10 g baino gehiago pisatzen, minutuko 1.000 taupadako bihotza dute, baina urtebete baino
|
askoz
gehiago ez dira bizi. Alderantziz, metabolismo mantsokoak luze bizi ohi dira (elefantea edo balea) eta bihotz taupada gutxi dituzte minutuko.
|
|
Urdin sakoneko itsasoz haraindiko pigmentu horri lapis deitzen zaio oraindik ere, beste edozein pigmentutatik bereizteko, eta bitxikeria bat baino
|
askoz
gehiago ez da gaur egun artearen munduan; izan ere, 1826 urtean lortu baitzuten outremer sintetikoa egitea, naturala baino distiratsuagoa eta urdinagoa dena, lazurita sintetikoaren hautsa lapis naturalarena baino xeheagoa eta uniformeagoa delako eta indar gehiagoz islatzen dituelako begiari hain atseginak zaizkion urdin distiratsuaren izpi azulak. Hala ere, Neolitoaren garaietatik etengabeko salerosketa bideak zabaldu zituen gai horrek, gure ametsetako edo balizko paradisuko zeru urdinak margotzeko hoberik ez zelakoan.
|
2022
|
|
–Ez dugu gauza handirik. Pasten salmentarekin lotutako zenbaki batzuk, eta
|
askoz
gehiago ez.
|
|
etxetik lanera, lanetik etxera, etxetik entsegura, entsegutik etxera. Eta
|
askoz
gehiago ez.
|
|
Barruan zerbait likatsua zeukaten poto desberdinak goian. Kimaketak noiz eta nola egin behar ziren erakusten zuten liburu zaharrak, pare bat kamiseta eta praka nasai batzuk, moreak,
|
askoz
gehiago ez.
|
|
Nik bezala, berak ere zurekin pasatako arratsaldea errepasatzen zuela imajinatzen dut, keinuz keinu, hitzez hitz, minez min, eta denak memorian ondo gordetzen saiatzen zela, sekula ez ahazteko. Sumatzen genuen arratsalde
|
askoz
gehiago ez zitzaizkigula geratzen, kalean paseatzeari utzi zenionean lehendabizi, korridoreko ibilaldi laburretan oxigeno makina eskatzen hasi zinenean gero, eta azken bisitetan ez zinenean zure gelatik irten ere egiten. Autora sartu orduko modan zeuden abestien konpainian egiten genuen negar ahizpak eta biok, elkarri inongo azalpenik eman beharrik gabe.
|