2015
|
|
11 Oso ziurra da, arimak berari han itsasten zaionaren partaide egiten dituela gazteluan dauden guztiak, eta baita gorputza bera ere; hau askotan ez dela sentitzen dirudi; baina adoretua dago arimak ardandegi honetako ardoa edanez duen adoreaz; bere Senarrak ekarri du hara eta ez dio irteten uzten; arimak, bada, gorputz ahularen indartzea dakar, urdailean ezartzen den janariak buruari eta gorputz osoari hemen indarra ematen dion bezala. Eta horrela, bizi den artean nahikoa zoritxar du; izan ere, eginahalak egin arren,
|
askoz
ere handiagoa da barruko indarra eta egiten zaion gerra; beraz, guztia iruditzen zaio ezereza. Hortik zetozen, antza, santu askok egin zituzten penitentziak, batez ere hain bizimodu gurian hazitako Magdalena aintzatsuak, eta gure aita Eliasek bere Jainkoaren aintzarako izan zuen garrak, eta arimak Jaunarengana ekarri eta goretsia izan zedin san Domingok eta san Frantziskok izan zutenak; nik neuk esaten dizuet ez zutela gutxi ikusiko, beren buruaz ahazturik.
|
|
Ez gorputzean ezer sentitzen duelako, esan dudanez, gorputza lokatzen bada ere, ondorengo bi edo hiru egunetan idazteko ere indarrik ez duela, eta min handiekin geratuz; eta uste dut betiere gorputza lehen baino indar gutxiagoz geratzen zaiola. Gorputzean ez sentitzea, arimaren barruko sentimendua
|
askoz
ere handiagoa delako izango da, gorputzaren sentimendua ez baita ezertarako kontuan hartzen; gorputz atal batean hemen min bizi bizia dugunean bezala da: beste min batzuk izan arren, hauek gutxi sentitzen dira; hau ongi probatua dut nik.
|
|
4 Berariazko ardura har dezagun, ahizpak, Jaunari hori eskatzeko eta ez ahazteko, limosna handi handia baita bekatu astunean daudenen alde otoitz egitea;
|
askoz
ere handiagoa litzateke kasu honetakoa baino: egin dezagun kristau bat ikusten dugula eskuak atzealdera kate lodi batez loturik eta bera zutabe batean amarraturik eta goseak hiltzen, eta ez zer janaren faltan bere ondoan baititu janari gozo oparoak, ahora ezin eraman dituelako baizik, eta gainera nazka handiaz dago, eta hiltzera doala konturatzen da, eta ez hemengoa bezalako heriotzaz, betiko heriotzaz baizik; ez ote litzateke ankerkeria handia hari begira egotea, jan dezan ahora ezer eman gabe?
|
|
lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako. Benetako penitentzia Jainkoak penitentzia egiteko osasuna eta indarrak kentzen dizkionean da; honek ematen duen atsekabe handia beste leku batean aipatu badut ere, hemen
|
askoz
ere handiagoa da, eta guztia etorriko zaio bera landatua dagoen sustraitik; izan ere, ur korronte ondoan dagoen zuhaitza hezeago dagoenez eta fruitu ugariago ematen duenez, zer du harritzekorik arimak desirak izateak, haren egiazko espiritua aipatu genuen ur zerutarrarekin bat eginik baitago?
|
|
14 Horrela, askotan erabili dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea hura jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nolakoa ote zen Jesu Kristo gure Jaunaren sentimendua, eta nolako bizitza izango zuen, gauza guztiak aurrean baitzituen eta une oro ikusten ari baitzen bere Aitari egiten zizkioten irain larriak? Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino
|
askoz
ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahik... Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko?
|
|
Izan ere, ezin zezakeen uler inola mila urtean ere zentzumen eta ahalmenen bidez, han une labur batean ulertzen duena; baina Senarra halakoa izanik, ikuste soil haren bidez duinago uzten du arima, elkarri eskua emateraino, esan ohi denez; izan ere, arima hain maitemindua geratzen da, non ahal duena egiten baitu jainkozko ezkontza hau nahas ez dadin. Baina arima honek axolagabe jokatuko balu, bere bihotza Hura ez den beste zerbaitetan jarriz, guztia galduko luke, eta hori galera handi handia izango litzateke, egin zaizkion mesedeak bezain handia, eta esan daitekeena baino
|
askoz
ere handiagoa.
|
|
10 Esan dezagun Jainkotasuna diamante argi argi bat bezala dela, mundu osoa baino
|
askoz
ere handiagoa, edota ispilua dela, arimaren beste ikuskari horretaz esan nuenaren antzera; baina era askoz ere goragokoa delako, adierazten jakingo ez nukeena; eta egiten dugun guztia diamante horretan ikusten da, guztia bere barruan hartzen duena izanik, handitasun honetatik kanpo ez baitago ezer. Izugarria iruditu zitzaidan hain une laburrean hainbeste gauza batera ikustea diamante argi honetan, eta oso samingarria, gogora etortzen zaidan bakoitzean, argitasunezko garbitasun hartan, hain gauza itsusiak irudikatzen zirela ikustea, esaterako, nire bekatuak.
|
|
Bera ikustean, Jaun honen maitasun eta konfiantza
|
askoz
ere handiagoa hasi zitzaidan, solas hain etengabea nuen norbait balitz bezala. Konturatzen nintzen, Jainkoa izan arren, gizona ere bazela, eta ez zela izutzen gizakien ahuleziez, gure izaera errukarriaz, Bera erreparatzera etorri zen lehen bekatuaz geroztik erorketa askori lotua zenaz.
|
|
Proba hauek egin nintzala eta hartan iraun nezala agintzen hasi zitzaizkidanean,
|
askoz
ere handiagoa zen mesedeen hazkundea. Arreta beste gauzetara barreiatzea nahi nuenean ere, ez nintzen sekula irteten otoitzetik.
|
|
4 Eta sumatzen dela diot eta zeure burua eramaten ikusten duzula, eta ez dakizu nora. Izan ere, atseginez gertatzen bada ere, geure berezko izaera argalak beldurra sartzen digu hasieran, eta bihotz ausart eta adoretsua behar da, esanda dagoenerako baino
|
askoz
ere handiagoa, guztia arriskatuz, datorrena datorrela, eta Jainkoaren eskuetan jarri eta garamatzaten lekura joan gogoz, nahi baduzu eta nahi ez baduzu ere eramango baitzaituzte.
|
|
ezin dudala pentsa jainkozko Hiru Pertsonetako batengan hirurak direla gogoan hartu gabe; horrela, buruan nerabilen nola izan daitekeen, guztiz bat izanik, giza haragia Semeak bakarrik hartu izatea, eta Jaunak aditzera eman zidan, nola izate bakarra izan arren [Pertsona] banakoak ziren. Hain dira handiak hauek, non berriro nahi bailuke arimak, gorputzak haietaz gozatzeko egiten duen enbarazu honetatik, irtetea; haietatik zerbait ulertzea gure izaera kaskarrari ez dagokiola badirudi ere, arima irabazi handi handiaz geratzen da, unetxo batean gertatu arren?, urte askotako gogoetan nola den jakin ezinik baino
|
askoz
ere handiagoaz.
|
|
5 Egintzek eta desirek, ustez, ez dute lehenago zuten indarrik; izan ere, handiak izan arren,
|
askoz
ere handiagoa da Jainkoaren borondatea eta haren aintzarako dena egin dadin duen nahia; arimak buruan ongi sartua duenez gero Jainkoak badakiela honetarako zer komeni den eta bere interesetik hain urrindua dagoenez gero, laster batean amaitzen dira desira eta egintza hauek, eta, nire iritziz, ez dute indarrik. Hemendik dator zenbaitetan izaten dudan beldurra, lehenago izan ohi nuen ezinegon eta nahigabez ez bada ere, arima sorgortua dagoelako, eta ni ezer egin gabe, penitentziarik ezin baitut egin.
|
|
7 Arima handiak dira hemen daudenak, eta priore honek harri eta zur utzi nauen adorea du, nik baino
|
askoz
ere handiagoa. Uste dut ni hemen izatea lagungarri zaiela, nigana datozelako kolpeak.
|
|
Uste dut ongi ikusiko duela, arima honek mundu giroko hezierarik ez izatea. Ikusten dut berorren aitatasunak egin didan karitatea; handia izan da, baina
|
askoz
ere handiagoa ni eskrupuluaz ez geratzeko eran egitea.
|
|
4 Bai poz handia hartu dudala aita frai Pedro Fernándezen osasunaz esaten didanaz! Izan ere, penaz nintzen, haren gaixotasunaz jakitun nengoelako, baina ez haren osasunaz; ez du bere adiskidearen antzik esker txarreko izatean, hainbeste zeregin izan arren, niri idazteko ardura hartzen baitu, eta guztia dit zor, zorra esaten dena beste horrek
|
askoz
ere handiagoa badit ere. Berorrekiko ardurak atsegin zaion beste bat aurkitu arte iraungo dio, eta gero ez beldurrik izan, harro badago ere.
|
|
6 Nik ardura handiagoa izan dut beraiekin haserre nagoela uste dutenak gure Jaunari gomendatzen, eta nahigabetuago izan naiz eta izango naiz, Jaunaren maitasunagatik eskatzen diedan hau egiten ez badute. Joana Gurutzeko nire ahizpa maitea izan dut begien aurrean, beti irabaziak gehituz joan dela iruditzen baitzait?, eta Gurutzekoa izena hartu bazuen, haren parte on bat egokitu zaio berari; otoitz egin diezaiola gure Jaunari nire alde, eta ez dezala uste izan bere bekatuengatik eta nireengatik(
|
askoz
ere handiagoak baitira) eman dienik guztiei penitentzia hau.
|
|
Eta egia esan, ene neba, nirea harekin hain motela izanik, pena handia ematen dit; izan ere, ez bakarrik ez da neba den aldetik izan behar niokeen karitatea, lagun hurkoa den aldetik ere (arrazoizkoa izango bailitzateke haren premiagatik bihotzeko mina sentitzea) oso motela dut. Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza
|
askoz
ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela.
|
|
2 Berorren gutunean irakurri nuen hobeki dagoela zioela odola atera ziotenez gero; jakin nahi nukeena da sukarrik gabe dagoen. Poz handia izan nuen berorren gutunaz eta
|
askoz
ere handiagoa izango nuke berorren agurgarritasuna ikusteaz; berariaz poztuko nintzateke orain, bada, elkarrekin konfiantza handia dugunak garela uste dut, pertsona gutxi baitira nik hainbat gauza tratatzeko ditudanak, eta egiaz nire gogora da; eta, beraz, biziki pozten naiz berorren gutunetan gauza hori ulertu dela ikusten dudalako, izan ere, Jainkoak nahi badu elkar ikus dezagunean ez litzateke...
|
|
Grazia handia zen lehengoa, ene Jainkoa, baina
|
askoz
ere handiagoa hau, nik honetan gutxiago egiten dudalako; eta horrela alde guztietatik begiraturik hobea da. Handia da benetan arimaren poz eta atsegina hona iristen denean?.
|
|
nuke hitzez adierazi zein garrantzitsua den hau. Beraz, Jaunak haiek iratzarri beharra eta etsaiak dituztela haiei gogorarazi beharra zegoela ikusirik, eta zein arriskutsua den haientzat axolagabe ibiltzea, eta Aita Betikoaren laguntza
|
askoz
ere handiagoa behar dutela, goragotik eroriko liratekeelako, eta konturatu gabe engainatuak ez ibiltzeko, erbeste honetan bizi garen bitartean hain beharrezkoak diren bi eskari hauek egiten ditu: –Eta ez gu tentaldira eraman; baina atera gaitzazu gaitzetik?.
|
|
6 Oi ene alabak!,
|
askoz
ere handiagoak izango dituzte konparatzerik gabe, nork eskua emanik ez dutenean, eta ura guztiz galtzen dutenean ezertxo ere edan gabe, ez putzutik eta ez errekatik; ez dira ohartzen, ordea, egiazko arriskuan sarturik dauden arte.
|