Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 167

2008
‎Egia da umetatik ezagutzen dugula elkar, eta konfiantza handia dagoela gure artean. Baina askotan ez dugu jakiten konfiantza hori adierazten, eta egun horretan, pauso bat gehiago eman genuela iruditu zitzaidan.
‎Sasoiz eta ahalmenez, puntako pilotariak adina jokatzen du. Buruz eta jarreraz, ordea, askotan irteten da partidetatik eta beste askotan ez da sartu ere egiten. Hori izaten du kontra, eta hori da Juaristik baliatu nahi duena.
‎Baina, hizkuntzak ez dira existitzen pertsonarik gabe. Nabarmena dirudien arren askotan ez dela kontuan hartzen dio Crystalek: «Galesko gazteek, adibidez, kanpora irten behar dute lan bila, eta galdetzen dizute ea zertarako inbertitu behar den dirua hizkuntzan».
‎Merkatu txikia da, eta, beraz, ez da hainbeste inbertitzen. Enpresa batzuek gehiago kolaboratzen dute; batzuk konturatu dira askotan ez dagoela zertan kostuak igo produktuak egokitzeko. Halere, arazoa da gehienetan ez direla zabaltzen egiten dituzte gauzak.
‎2005 urtean gay, lesbiana, transexual eta bisexualen inguruan sortutako legea atera zenetik, haienganako jarrera hobetu egin da, baina homofobiak errotuta jarraitzen du institutuetan. Homosexual eta transexualei erreferentziak falta zaizkie oraindik, askotan ez dute familiaren babesa lortzen, irakasleei gaiaren inguruko informazioa falta zaie... Nerabeak gay, lesbiana edo transexualak direla esanez gero baztertuko dituzten bedur dira, indarkeria eta gutxiespenaren beldur.
‎Athleticen izan ezik, atzerritarrak etorri dira, eta beste giro eta futbol bat ekarri du. Ustez maila hobetzeko ekartzen dira, baina askotan ez da hala izaten; hor dago Realaren eredua. Galdu egin dugu lehengo erromantizismoa, eta zaila izango da berreskuratzea.
‎Edertasuna falta zaigu, ordea. Hori gazteek dute, eta askotan ez dira ohartu ere egiten!».
‎Eragin beharra ikusten du Alberdik: . Komunikatzeko gaitasuna askotan ez dakizu badaukazun ala ez. Ihes egiten digun gauza bat da, baina jartzen zarenean jendearen erreakzioa ikustera, segituan konturatzen zara komunikatu duzun ala ez duzun komunikatu.
‎–Txapelketek daukaten eragina gaur egun; nahi izatea plazetan kantatzea, bertsolari bat baino gehiago daude ez dutenak indar hori egiten plazetan kantatzeko; eta, gero, mila faktore daude guri ere ihes egiten dizkigutenak. Bertsoa ez da bakarrik testua, komunikatzen duzuna da, eta askotan ez dakizu antolatzaile horri esan diozuna zer den berak zu aukeratu izateko?.
2009
‎Nahiz eta erabiltzailearen ikuspegitik askotan ez konturatu, cloud computing edo laino konputazioan oinarritzen diren aplikazioak gero eta gehiago dira. Internet webgunez osatutako sarea izatetik konputazio zerbitzuak eskaintzen dituen laino bat izatera pasatzen ari da.
‎Entzuleari ahalegin txiki bat eskatzen dio Polok, musika garaikidean barna sartzeko txipa aldatu behar baita. Ez da estetika erraza ulertzeko, artea askotan ez baita zuzena, ez baita erraza. Entzuleak ere ahalegin txiki bat egin behar du, eta egiten baldin badu, gauza berri asko ezagutuko ditu.
‎Bravoren ekarpena nabarmendu. Deigarria zen partida hura aukeratzea, beste askotan ez bezala, aparteko gelditurik ez zuelako egin. Baina horren beharrik ez du atezainak taldeari laguntzeko.
‎Era berean, saioaren jatorriak garrantzia galduko duela uste du: Entzuleak askotan ez du jakingo ezta zein irratiko saioa entzuten ari den ere. Aldaketarekin, irratiko lanaren kalitatea hobetu egingo dela pentsatzen du Gorosabelek.
‎Baina askotan ez dira ikertzen.
‎Pentsatzen dut ez dela oso arina izango, gauzak esaten saiatuko gara. Sakontzerakoan zein bidetik jo jakiten askotan ez da erraza, Zabaletaren iritziz: Aulki hutsa n badakit oso testu landua izan dela, eta zaila da Sarrionandiaren testu bati zuk beste zerbait eranstea bat batean.
‎Gainera, jada bide luzea daukazue eginda; beraz, gauza asko ikasita, baliabide anitz gordeta eta begietan hobeto egoteko grina. Kasu egin zeuon desioari, askotan ez bada erraza ere!
‎Izan ere, larritasuna areagotu egin ohi da oraindik ere landunak direnengan. Langile taldea murriztuz gero, lanean dihardutenek aurre egin behar izaten diote lan bolumen guztiari, zeina sarri askotan ez baita txikiagoa izaten. Egoera halakoak ez dira enpresa pribatuetan bakarrik gertatzen; aitzitik, zerbitzu publikoek ere bere hartan eutsi behar izaten diete soldatei eta langile taldeari, bankuak diruz laguntzeko edo azpiegitura handiak gauzatzeko baitarabiltzate baliabide guztiak gobernu neoliberalek.
‎Kaixo Aitor, askotan ez da izaten erraza norberaren gorabeherei buruz idaztea, batez ere honelako leku publiko batean. Eskerrik asko ahalegina egin izanagatik.
‎Eratsungo txapeldun ohiak, baina, zuzentasuna kendu die Baraibarkoaren hitzei. . Lehia sanoa... eta askotan ez oso sanoa! Diplomatikoa da Ladis, baina gure arteko lehia erabatekoa zen.
‎boto horiek 11.600dik gora direla jakinarazi dute. Eta, horrez gain, herri askotan ez dela II HEren egon. Leon, Caceres, Alacant, Palma, Madril, Ciudad Real, Bartzelona, Vigo eta Coru, atik jaso dituzte, besteak beste, bere mahaietan ez dela egon ohartarazteko deiak.
‎Udalek biktimei emandako babesa funtsezkoa da gizartean eta politikan indarkeriari zilegitasuna kentzeko, Arartekoak dioenez. EAEko udalerri askotan ez dela biktimen aldeko neurririk hartu kritikatu du. Horren isla da, besteak beste, biktimen alde hartutako neurrien berri emateko Arartekoak EAEko udalerri guztietara bidalitako galdetegiari udalen %25ek ez ziotela erantzun.
‎Gakoa da konfiantza izatea eta dauden segurtasun neurriak erabiltzea; gainera, horretara derrigortuta dago bisitaria. Leku askotan ez dira behar segurtasun neurri horiek, baina jendea lasaiago ibiltzeko balio du. Zer esanik ez, gidarien esanei kasu egin behar zaie.
‎–Urriak diren jarduerak eskatzen dituzte nagusiki, bainu guneak, mendi ibilaldiak... Azken horietan ere, kasu askotan ez dute gidaririk kontratatzen. Aurrekontu oso zorrotza dute?.
‎Kriminalak bezala tratatzen dituzte. Familiek ehunka kilometro egiten dituzte haiek ikusteko, eta askotan ez diete sartzeko baimenik ematen. Gehienek hamar urte baino gehiago daramatzate kartzelan, eta osasun arazo larriak dituzte.
‎Agerikoa da eragina izan duela: Hegoaldeko pilotaleku askotan ez bezala, Iparraldekoetan ez da batere erretzen. Miarritzeko Maurice Ravel pilotalekuan egindako neurketan, ez zuten ke arrastorik atzeman:
‎Iritzi berekoa da Hari, ordoki. Jokalari garaztarraren arabera,, derbi guztiak ezberdinak dira, eta askotan ez du irabazten ondoena jokatzen duenak, gogo eta bihotz gehien erakusten duenak baizik. Oso ondo ezagutzen dugu elkar; beraz, xehetasunek erabakiko dute partida?.
‎Gauzak ahal bezain ondo egin nahi ditut, kalitatea daukadala erakutsi. Postu askotan joka dezaket, baina hori askotan ez da jakiten onerako ala txarrerako den. Nire kasuan onerako da, Monreal eta Azpilikueta ordezka ditzakedalako.
‎aurkariak baino gutxiago izan ez direnean galdu egin badute, zer gertatuko da aurkariak baino pattalago aritzen direnean? Futbolak, zorionez, askotan ez du logikarekin zerikusirik izaten, baina jakina da zein den galdera horren erantzun logikoa, ondo jokatzen ez denean are zailagoa baita partidak irabaztea.
‎Harrituta gelditu da, besteak beste, Zurutuza, Griezmann eta Estradaren maila onarekin, eta meritu handia ematen dio harrobiarekin egiten den lanari. . Beste talde askotan ez dagoen konfiantza ematen zaie hemen gazteei. Ez dago edozein talderen esku etxekoekin soilik Bigarren Mailan hamaikako lehiakorra osatzea?.
‎Zorionez, Euskal Herrian badago tokirik jotzeko gaztetxeetan, beste herrialde askotan ez bezala, baina sakondu litzateke. Badut proiektu bat buruan hurrengo urterako, taberna eta gaztetxeetan bakarlarientzat zirkuitu bat eratu nahi nuke.
‎Erreportajeari begira pentsatu dut genukeela geuk ere afinazio saio bat, urtean behin behintzat. Gelditu eta egunero martxa frenetikoan jotzen ditugun teklak jotzeari uzteko beharra ez ote dugun pentsatzen dut, askotan ez baitugu jakiten zein soinu ari garen sortzen ere. Gelditu eta autoen antzera errebisioa pasatzekoa, eta ez naiz ari azterketa mediko bati buruz batzuei enpresak eskaintzen die aukera hori urtero, arimaren, gure desioen eta daramagun bizitza planaren miaketa bati buruz ari naiz.
‎Kontua da kritikoek informazio gehiegi daukatela egileen eta haien zirkunstantzien inguruan; are tamalgarriagoa dena, askotan pertsonalki ezagutzen dituzte, eta abiapuntu biziatu horretatik zaila dutela iritzi benetan objektibo bat ematea irakurtzen dituzten edo ez dituzten liburuen gainean. Are gehiago, askotan ez dakigu zein oinarri epistemologikotik abiatzen diren haien kritikak idaztean, zer eta zenbat irakurri duten, esaterako, eta, batzuetan, are irakurtzen duten ere Marca z edo Stieg Larssonez haratago, alegia. Hori konpontzeko kritikoen arraza berri eta espezializatu bat sortzeko proiektua zehaztu genuen.
‎Eta ahalegin hori eskertu egin dute saltokietako zenbait arduradunek, La Palma zapata dendako Ana Lobatok, adibidez: Oso ideia polita iruditu zait, jendeak askotan ez baitu ikusten gure atzean familia baten historia dagoela. Lobatok, gainera, nabarmendu egin du marka askoko dendek hiri batentzat duten garrantzia:
‎Hori gauza txiki baina garrantzitsuetan ikusten da, Balatzategiren arabera. Erietxean zaudenean ez duzu haurra bakarrik utzi nahi, eta kasu askotan ez zara ezta bazkaltzera ere jaisten kafetegira. Elkarteak berak otordua ekartzen dizu logelara, eta, behintzat, zerbait jaten duzu.
2010
‎Eskerrak zaleek hegan garamatzaten. Kilometro askotan ez zegoen inor errepide bazterrean!
‎Eskertzekoa litzakete pentsatzen duenaren berri izatea. Izan ere, sarri askotan ez dute askorako balio aste osoan egiten dituzten adierazpenak. Ez dutelako esaten pentsatzen dutena.
‎Elbustoren ustez, kalitate irizpide horiek oreka eta aniztasuna dira. Baina, haren esanetan, askotan ez dira betetzen. Haurrei fruta eta barazkiak jatea gustatzen ez zaienez, behar baino egun gutxiagotan jartzen dira.
‎Gauzak aldatu egin dira, gu ere aldatu gara, baina beste gauza batzuk ez dira hainbeste aldatu. Kanpotarrak hona etortzean miretsita gelditzen dira musikari lotutako giza mugimendu honekin, gaztetxeekin, eta gu geu askotan ez gara dugun horren garrantziaz konturatzen. Gu hortik hasi ginen, eta ez gara ezer, baina zerbait bagara, horiei esker gara.
‎Ez dute oso ondo ulertzen zein diren kanta haiek. Gazteenek, askotan ez dakit broma ulertzen duten, edo agian garai horiek ez dituzte ezagutu. Hiru publiko mota horiek ditugu.
‎Maskarek ere garrantzizko lekua hartzen dute Toporren lan askotan ez bakarrik Garabateko Saint Paul litografian, bai eta bere Marquis filmean ere, Endsoren obran izan zen modu berean. Maskarek ezkutatutakoa, ikusezina, ostentzen dena irudikatzen dute; pertsonaiek tolesak dituztela adierazten dute, horiek zehazki zeintzuk diren azaldu gabe.
2011
‎BBKren, Kutxaren eta Vital kutxaren bat egitea gero eta gertuago dago, bai finantza irizpideetan oinarrituta, bai adostasun politikoa ikusita: ...i dituzte, bat egite hotz bat egiteko; Kutxako presidenteak iragan astean esan zuen hiru kutxek aurten bertan bat egin dezaketela; Espainiako Gobernuak kutxak berregituratzeko prozesua abiatu du; EAJ bat egitea azkartu nahian ari da eta PSE EE presionatzeko prest eta presionatzeko moduan dago, Espainiako Gobernuaren bitartez; eta Eusko Jaurlaritzak esan du bat egiteko momentu egokia dela.Beste gai askotan ez bezala, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Andoni Ortuzar EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidentea bat etorri ziren atzo; adierazpenetan, behintzat. Bientzat, «momentu egokia» da BBK k, Kutxak eta Vital elkartzeko.Aldaketa garaia da aurrezki kutxentzat.
‎Bertan parte hartu eta metro sarean leku bat lortu nahi duenak urtean behin egiten den proba batera aurkeztu beharra dauka. Han aukeratzen dituzten 100 lagun inguruk metro sareko 25 lekutan aste osoan 150 emanaldi inguru egiten dituzte.Metroan jotzen musikari oso onak daudela argitu nahi izan du Ekuadorko musikariak, «eta jendeak askotan ez daki hori».Bakarka ez bada, Espiritu Andino izeneko talde batean jotzen du Moltalvok: «Andeetako folklore tradizionala jotzen dugu».
‎Nafarroan bai, foru erkidegoan, berez, eginda daude euskarazko hautua emateko urratsak. Nolanahi ere, erregistro askotan ez dute aukera hori bermatzeko urratsik egin, eta langileen jarrera beti ez da ona.Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan motelago joan da dena. 2008ko urtarrilaren 9an Eusko Jaurlaritzak eta Red.es erakunde publikoak urtebeteko lankidetza hitzarmena izenpetu zuten, inskripzioak euskaraz eta euskarazko euskarrian egiteko, baina aurrerapausoak eskasak izan dira ordutik.
‎Halaber, Nafarroako korridorea egiteko 3.000 milioi euro eman direla adierazi zuten.Hezkuntza, gainbeheranEgitasmo horrek aurrekontuaren zati handi bat hartuko du, eta Nafarroako hezkuntza, berriz, azken bi urteetan «gainbeheran» dago. Hezkuntza sistemako langileen soldatak %5 jaisteaz gain jende gutxiago kontratatu dela gogorarazi zuten, eta ordezkapenak toki askotan ez direla bermatzen azaldu. Behar bereziak dituzten ikasleentzako laguntza, kultura aniztasuna, euskarazko heziketa, bekak, zentroen horniketa... alor guztietan murrizketak egin dituztela gogorarazi dute Mugitu Egunean parte hartu dutenek.«Hori guztia ikusita, begi bistan dago hezkuntza eskubide bainoago gastutzat hartzen dela», laburbildu zuten Toki Onan bildu ziren langileek.
‎Alderantziz, askotan berak zaintzen du ama edo ateratzen du paseatzera, nik atseden pixka bat hartu ahal izateko».Urteak iraun du amaren jarrera horrek. «Badakit askotan ez dela jabetzen zer egiten duen, baina ez nuen ulertzen zergatik zuen jarrera oldarkor hori nire kontra. Afagi elkarteko psikologoak asko lagundu zidan egoerari aurre egiten, eta hura ulertzen».
‎Fenomeno hori guztiz berria da. Gazte euskaldunaren soslai berria dago, eta askotan ez dugu ulertzen zergatik ditugun halako datuak, iraganeko soslaiekin jokatzen dugulako».
‎izenik eman ez duten filipinar batena, drogarekin trafikatzeaz akusatua, eta Wang Ziqi, Chongqingo prostituzio kate baten arduradunarena. Baina Txinak askotan ez du kondena kopuruaren berri ematen, beste estatu askok bezala. Gainera, Txinan zein Bielorrusian, esaterako, heriotza zigorra estatuko sekretua da.
2012
‎Hori oso larria da, lan kargak ikaragarri handitu baitira. Kasu askotan ez gara iristen, eta horrek atzeratu eta luzatu egiten ditu auziak eta bestelako prozesuak. Egoerak horrela jarraituz gero, gainera, atzerapen hori handiagotuko da».
‎Gaur egun, badago aholkularitza juridikorako doako zerbitzu bat, baina erabiltzeko baldintza batzuk bete behar dira. Gainera, betez gero, egokitzen zaizkien abokatuek kasu askotan ez dute gaiari buruzko prestakuntzarik. Sortu litzateke halako kasuetan laguntza juridikoa emateko doako zerbitzu bat.
‎Oinarrizko eskubideez ari gara». Hiruren esanetan, kontratua dutenak ere askotan ez dira ausartzen epaitegira jotzera: «Lana galtzeko beldur dira, eta ez egitea erabakitzen dute».
‎Lan hori barruan egin duzu. Kanpora begira askotan ez duzu gai batzuez argi hitz egin nahi izan. Nik ez dut hitz egiten gai bati buruz unibertsitatetik kanpo, barruan ez badut argitu eta prozesua ez bada amaitu.
2013
‎Badiola olatua ez zen besterik gabe eratu bere garaian, eta horren inguruan bat baino gehiago ariko zen hausnarrean, aurrerantzean errepika ez dadin. Ikasgaia hartuta, Realaren inguruak bat egin du beste askotan ez bezala. Ez dirudi erru handiena nork izan zuen leporatzen hasteko garaia denik, baizik eta proiekzio itzeleko talde etxetiar gaztearen hazkundearekin gozatzekoa.
‎Bat datoz diagnosian. «Jendea txosnetako kontzertuetara etortzen da, baina euren litroekin datozenez, askotan ez dute txosnetan askorik kontsumitzen». Eta tabernetan ere antzera gertatzen da.
‎«Andoni hainbeste inplikatzen zen mendiko kontuetan, inguruko denok ere neurri berean inplikatzea nahi zuen. Berak gauza asko uzten zituen albo batera mendiarengatik, eta askotan ez zuen ulertzen guk gauza bera ez egitea. Andonik bi abiadura zeuzkan bizitzan; bete betean edo geldirik, eta ingurukook haren erritmoan joan ezean, haserretu egiten zen (barrez).
‎Seguruenik eredu propioa garatu dugu, baldin eta euskara menpeko izango ez den egoera batera iritsi nahi badugu. Eredu hori garatzeko, beste askotan ez bezala, oraingoan zenbait faktore dugu alde, eta horiek baliatu lirateke, euskara EITBn zentraltasuna hartuz joan dadin. Lehena aipatzen ari garen artikuluak nabarmentzen du:
‎Beste arlo askotan ez bezala, pelikulen uztari dagokionez ez da txarra izan 2013 urtea. Azken garaiotan bezala, aretoetara ez dira estreinatu behar ziren film guztiak ailegatu; horietako batzuk bide alternatiboen bidez ikusi ditu zinemazaleak.
2014
‎«5, 5eko nota jarriko nioke orain arte egin dudan lanari. Neurketa batzuetan gustura aritu naiz, baina beste askotan ez naiz eroso sentitu. Ez diot neure buruari gutxiegi jarriko, baina argi daukat askoz gehiago eman dezakedala.
‎Jokalari izan eta gero, lasaitu egin ziren etxean, denbora gehiago eskainiko nielakoan, eta orain zer da, eta gutxiago ematen diet entrenatzaile gisa. Gogorra egiten zaie senarra eta aita askotan ez egotea etxean. Bai, baina ohituta daude.
‎«Txinan, Red Bull en edo Gillette-ren iragarkiak badmintoneko jokalariek egitea da ohikoena; hemen, berriz, pentsaezina da». Kirol askotan ez bezala, badmintonean gizonezkoak eta emakumezkoak aritzen dira talde berean. Partidak zazpi puntutara jokatzen dira: gizonezkoek eta emakumezkoek hiruna partida jokatzen dituzte.
‎La confesión radical liburuan dator kontaketa, baina onartzen du errezeloa ere. «Sentsazioa dut askotan ez direla ongi itzuli nire kantak euskarara. [...] Nik idatzi baino askoz zuzenagoak dira euskaraz».
‎Bake epaitegien egitekoari buruz guztiok hitz egin behar dugu. Egia da toki askotan ez dutela euren egitekoa betetzen, baina horretarako baliabiderik ez dutelako da, gehienetan. Horrek ez du zertan horiek desagerraraztea ekarri.
2015
‎Mila Amurrio EHUko Soziologia irakasleak uste du Espainiako Gobernuaren Familia Babesteko Plan Integrala «asmo hutsak aurkeztera mugatu» dela hein batean. «Badira neurri interesgarri batzuk, baina gai askotan ez da ezer zehatzik aipatzen. Kanpainak egin behar direla baino ez du esaten».
‎Hitzek azkenean seinalatu egiten dute bidea, baina bidea zabala da. Asko gustatu zait Maddik esan duena, hitzaren doinu propioarena, iruditzen zaidalako askotan ez zaiola horri garrantzi nahikoa ematen, eta hori oso inportantea iruditzen zait, hitzaren azentua, bere gorputza bere, kokalekua... Hitzak bere musika du.
‎Horrek lotura du integrazioarekin: diruari dagokionez, ez dituzte beste pertsonen aisialdirako aukera berberak.Gainera, lan egiten duten familiarekin bizi diren langileek denbora mugatu bat dute aisialdirako, eta askotan ez dakite norekin igaro denbora hori. Langileen eta gizarte zerbitzuen eskaeretako bat da elkarte edo gune batzuk sortzea, emakume horiek bertan elkartzeko eta aisialdirako toki gisa erabili ahal izateko.Zeintzuk dira etxeko lanen erregulazioaren gabeziak. Enpresa publiko eta pribatuek beharrezko materiala jartzen dute langilearen eskura, baina pertsona bat zuzenean kontratatzen duen familiak, sarritan, ez.
2016
‎Azterketa sakon bat egin behar da lehenik, eta ondoren egin behar da marrazketa. Prozesu zaila da, askotan ez baita lortzen hori guztia banderan islatzea ondoren». Hori hala, behin baino gehiagotan jaso du udalen ezezkoa.Halaber, erabaki hori «normaltasunez eta errespetu osoz» hartu izan duela azpimarratu du.
‎Eibarrek irabazteko asko eta galtzeko gutxi dauka gaur, eta gozatu egin behar dugu esperientzia honetaz. Irabazten badugu, historikoa litzateke Eibarrentzat, eta, gainera, mailari eusteko helburua gauzatzea lortuko genuke.Horrelako zelai handi batean jokatu behar duzunean, astea berezia izaten da. Egia esanda, Lehen Mailako edozein zelaitan jokatzea pribilegioa da, nahiz eta askotan ez garen ohartu ere egiten horretaz. Garbi dago zelai handi batean jokatzeak motibazioa handitu egiten duela, baina Ipuruan bertan jokatzea ere gauza handia da, Lehen Mailako zelaia delako orain.Jokatu al duzu inoiz Bernabeun. Bai, Valladolidekin.
2017
‎Zentsura handia izan da gaiaren inguruan. Dorre bikiak ageri zituzten filmak, telesailak eta telebistako saioak aldatu egin dituzte, eta horietako askotan ez dira egun dorreak ageri. AEBetan mila irrati emisoratik gora dituen komunikazio enpresa batek, desegoki diren kantuen zerrenda zabaldu zien haren langileei, gertakariak direla medio.Horiek ibili ditut buruan azken egun hauetan.
2018
‎Askorentzat lehen aldia izan da gertatu zitzaiena kontatu dutena; bereziki, euren sentimenduak kanporatzen dituztena. Fisikoki zer jasan zuten kontatua izango zuten, agian, baina ez torturek utzitako arrasto psikologikoa.Zer nola eragiten die pertsona horiei balorazio kliniko bat egiteak, eta, hainbat kasutan, urte asko pasatu eta gero. Torturatua askotan ez da oso kontziente: sintoma batzuk ditu, baina ez ditu lotzen bizipen horrekin.
‎psikologikoagoak, orokorrean. Pertsonak etortzen ziren psikologoengana edo beste medikuengana; askotan ez zen kontsultaren lehengo eskaera, baina haiekin sintomak lantzean, topo egiten genuen torturarekin eta horren bizipenekin. Eta torturarekin hasi ginen lotzen hainbat sintoma eta gaixotasun.
‎PSE EEk horretaz ez zekien ezer?». PSE EEren eta Erneren jarrera bezain mingarria suertatu zaio Gonzalori beste eragile batzuen isiltasuna. Txostenaren aurkezpenean Jonan Fernandezek esan zuen torturaren biktimek askotan ez dutela jaso behar zuten arreta politiko eta mediatikoa, eta haientzat ez dela errekonozimendurik eta erreparaziorik izan. Ez du ematen txostena argitara atera ondoren gauzak aldatuko direnik:
2019
‎mendekotasun zantzuak azaleratzen zirenerako, zazpi, zortzi edo bederatzi urte pasa zitezkeen. Gaur egun, prozesu hori askoz laburragoa da, eta jokalariek lehenago izan dezakete arazoren bat.Zergatik. Beste joko modalitate askotan ez bezala, kirol apustuetan diru kopuru izugarri handiak joka ditzake jendeak, oso denbora tarte laburrean. Adibidez:
‎Orainari bizkarrik eman gabe. Sly and The Family Stonek 1971n argitaratutako izenburu bereko disko borrokalariari egindako keinuak erakusten du Kaplan, Hubley eta McNew garaian garaiko gertaerek ukitzen dituztela, nahiz eta hori askotan ez izan agerikoa beren hitzetan. Kaplan:
‎apirilean xingarraren azokan izandako 40 lagun elgorriarekin kutsatu ziren, ARS Akitania Berriko Osasun Agentziak baieztatu zuenez. 200.000 pertsona inguru batu ziren festa horretan, eta osasun agintariek uste dute jendetzak birusa zabaltzea erraztu zuela.Urte askotan ez da elgorririk agertu Euskal Herrian, baina 2017tik zenbait kasu identifikatu dituzte osasun arduradunek. Eta, aurten, gutxienez zazpi antzeman dituzte Hegoaldean.
2020
‎Jarduera mantentzen duten hainbat enpresak ez dute egiten, eta erakunde publikoek ez dute eremu horren betearazteko baliabide nahikorik jarri. Horri gehitu behar zaio kaleratze eta kontratu ez berritze askotan ez dela COVID eragindako larrialdi egoera arrazoi moduan jartzen, nahiz eta agerikoa izan. Horren aurrean, langile asko babesgabe geratzen ari dira, eta gobernuak hartzen ari diren neurriak ez dira nahikoa izaten ari.
‎Aranburuk salatu du enpresa askotan ez direla langileak ez kutsatzeko neurriak hartzen ari. Haren iritziz, «arduragabekeria galanta» da horrela ibiltzea.
‎Trepeta argumentalak gehiegizkoak suertatzen dira, eta lehen erdiko xehetasunak sobera katramilatzen dira istorioan, zeinak funtsean askoz sinpleagoa bailuke berez. Halere, argumentua askotan ez da nahikoa, azaldu gabe uzten baitu, adibidez, Walter erruduntasunean murgiltzen duten ekintza ilogikoen segida, aukeran behartuxea geratzen dena. Gainera, bukaera aldera tramaren ildo nagusia irakurleak jada ezaguna duen informazioan oinarritzen da, erakutsiz nola errebelatzen zaien pixkanaka bigarren mailako pertsonaiei, horrek Walterren bizitzan duen eragina aztertzeko.
‎Gero, ondo jokatu zuen, baloiaren jabetza egokiekin eta baloia hegaletara eramanez, pazientziarekin. Baina beste askotan ez bezala, erdiraketa gehienak eskasak izan ziren atzo. Horren oinarrian beste bi eragile ere izan ziren:
‎Alderantziz ere izan behar duela erantsi du Mintegik: «Gizarteak gehiago sinetsi behar du bere unibertsitatean, askotan ez baitugu ongi tratatzen».
‎Konstante bat da nire lehen liburua idatzi nuenetik [Hamabost zauri (2004)]. Hamabost ipuin ziren, eta orduan irudi bat neukan buruan, zena burutik pasatzen zaizkigula hainbat hitz, askotan ez ditugunak kanporatzen, eta horiek barrura bueltatzen direla eta zauri bat egiten dutela. Ba, hori konstante bat izan da nire liburu guztietan; horregatik ere inportanteagoa da niretzat idazten dudanean pertsonaiek esan gabe uzten dutena esaten dutena baino.
‎Gisako egitasmo askotan ez bezala, ertz didaktikoa izanagatik Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce zuzendariek ez dute ahaztu zeintzuk diren animazio film baten ezaugarri garrantzitsuetako batzuk: erritmo egokia, koloreen kontrastea, neurriko umore tantak...
‎Piketeak autoetan doaz, eta haiek iristean ixten doaz negozio asko. Pasaiako Portuan kamioien sartu irtena ez da eten, baina barruko pabiloi askotan ez dira lanean ari. Guardia Zibila ohi baino arreta gehiagoz ari da zaintzen sarrera.
‎" Gure pedagogoak askotan ez dira ados hezkuntzak emandako orduekin: ' Haur horrek gehiago behar du'"
‎«Ez diezaiogun elkarri galdetu ea erabat ados gauden, baizik eta ea bide berean al gauden. Gai askotan ez gaude ados, baina galdera da ea aurrekontu hauek modua ematen duten bide beretik joateko. Kasu honetan baiezkoa da».
2021
‎Jende askok uste du konfiantza partidak alde handiz irabaziz lortzen dela. Baina askotan ez da horrela. Gol baten aldeaz irabazi genituen bi partidek asko eman digute.
‎Desinformazioak kalte handiak eragiten dituela dio: «Oraindik ere, eskoletan askotan ez dakite nola landu gai hauek, eta haurra edo alferra gisako etiketak jartzen dizkiete».
‎Nahikarin, haurrekin lanketa egiteaz gain, harremanetan. jartzen dira familiekin eta eskolekin: «Hor topatzen gara zailtasun nabariarekin, ikastetxe askotan ez baitakite nola egokitu». Nafarroako Gobernuak dislexia identifikatzeko ohar bat zabaldu zuen eskoletan; hala ere, informazioa falta dela dio:
‎Lonbidek, berriz, baliabide kopuruan baino gehiago, haiek erabiltzeko moduan ikusi du gabezia: «Arazoa izan zen, baliabide kopurua edo baliabideen izaera baino gehiago, baliabide horiek askotan ez zutela sistema bat osatzen».
‎Hala utzi zuten idatzita SIAPCOVID19 izeneko mintegian darabilten hirurehundik gorako osasun zein bestelako profesionalek, abuztuan idatzi zuten pasaporte hauen kontrako adierazpenean: «Zoritxarrez, txerto hauek ez dute kutsatzea behar bezala galarazten, txertatutakoek askotan ez txertatutakoen moduan kutsa dezakete...».
‎«Izurriteak erakutsi digu zaintzak ez direla soilik egoitzetako langileak, baizik eta baita garbikuntzakoak, supermerkatuetakoak edo telemarketinekoak ere». Etxeberriak ere bide beretik eutsi dio, eta zehaztu duenez, sektore horietako askotan ez dute duin bizitzeko gutxieneko soldata jasotzen. Zehazki, LABek 1.400 eurotan du ezarria kopuru hori.
‎Haiengan «konfiantza» izatea nahi du, baina sistema «desregularizatu» gabe: «Proiektu baten garapenean gauza asko erabaki behar dira, eta askotan ez dago askatasun nahikorik, arauditik hasita. Trabak topatzen ditugu alderdi askotan».
‎Ultra distantzian, lasterketa bakoitzak duen historia. Eta, horretarako, askotan ez dago oso urrutira joan beharrik. Haien artean oso gustuko dudan beste lasterketa bat Baigorrin [Nafarroa Beherea] jokatzen den Euskal Trail da.
‎Baina Espainiako Gobernutik iritsi behar ziren laguntzak ez ziren iristen. «Pepe Reik sekulako adorea zuen, baina askotan ez zuen errealitatearekin harremanik. Ekonomikoki, proiektua ez zen inoiz bideragarria izan.
‎Erakusten du taldea ez dela ari helburuak lortzen. Baina, beste klub askotan ez bezala, klub armaginean ez dirudi teknikaria kaleratu aurreko oharra denik. Eibar apala da, eta Mendilibarrek asko eman dio taldeari.
‎Zenbakiak hor daude. Ez naiz inoiz izan zenbakiei begiratu dien jokalari bat, askotan ez dutelako islatzen egin duzun lan guztia. Logikoki, gauzak ondo egiten badituzu, ikusten dira.
‎Hezkuntza Ministerioak 2008an argitaratu eta 2017an eguneratutako zirkular batek ordu parekotasuna aipatzen du sail elebiduneko Lehen Mailan —Hego Euskal Herriko ereduaren gisara, funtsean—, baina eskola askotan ez dute betetzen. Kolegio gehien gehienetan, gainera, gutxienez hiru orduko euskara klaseak dituzte ikasleek.
‎Eta realzaleei ere noski. Urte askotan ez zen erraza, eta asko eman diete taldeei». De Castrok heldu dio hariari:
‎«Beldurra ematen dit amaieran pentsatzeak, ez dakidalako beste ezer egiteko balio ote dudan». Horregatik, askotan ez dakit kirolariek euren ibilbideak luzatu eta luzatu egiten dituztenean pozteko arrazoiak ditugun. Gehiegikeriara eramanda, noski, gehienek gozatzen dutelako eta gai izaten jarraitzen dutelako egiten baitute.
‎Euskararentzako eremuak irabazi beharra azpimarratu zuen Zupiriak agerraldian. Eskolan euskaraz ikasten duten haur eta gazteek askotan ez baitaukate erraztasunik eskolaz kanpo euskara erabiltzeko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskaratik kirol arloan egindakoa aztertu duela onartu zuen sailburuak, eta gaian eskarmentua duten adituengana jotzea erabaki zuten.
‎Hori zen ordea atera zitzaidana. Gauza guztiei zentzu arrazionala bilatzea ere askotan ez da beharrezkoa.
‎«Guk ez dugu esaten ezer ez dagoenik: Bilbon badaude jantokiak, leku askotan ez daudenak, udal dutxak, arropa garbitzeko lekuak... Baina aterpetxeetan dagoen jendea 08:00etatik 20:00etara kalean dago».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia