Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2008
‎Baita errepide eta eraikuntzen zaharberritze lanek ere. Arrailak konpondu eta ixten direnean, esaterako, saguzar askok ez dute lekurik lo egiteko, eta, maiz, saguzar multzo handi baten galera dakar horrek. Deforestazioarekin gauza bera gertatzen da.
‎Ohikoa izaten da bidaia bati ekiteko egunean aireportura gerturatzeko inor ez aurkitzea. Bidaiari askok ez dute autoa aparkalekuan utzi nahi, edo ez dute aireportura haien autoan iritsi nahi. Aste baterako joan arren, askok ez dute nahikoa maleta bat betetzearekin, eta aireportura eramateko inor ez badute mundua gainera erortzen zaio bidaiariari.
‎Gustav urakanagatik arrisku bizian egon arren, New Orleanseko latino askok ez dutela hiria utzi azaldu die Nelsonek, geltokirako bidean. Paperik gabekoak izanik, atxilotzearen beldur ziren.
‎Bigarrengoa: atzerritar askok ez dute maila onik, eta bidea ixten diete jokalari gazteei.
‎Hemen galdetuko dut zergatik Kerobiaren erabakia txalotu duten askok ez zuten arazorik izan Tom Waits ikusteagatik 120 euro ordaintzeko; kontatuko dizuet neu ere egon nintzela Pomonako artistaren emanaldietako batean eta ikusitakoaren ostean sarrera ia merkea iruditu zitzaidala. Txoko honetan ez dugu Junkeraren berriaz hitz egingo; txoko honetan beste gauza batzuren gainean egingo dugu hausnar:
‎Astea joan eta astea etorri, aurkariek min egiten diote baloiarekin. Asko sufritzen du Bernd Schusterren taldeak baloirik gabe, jokalari askok ez dutelako ezer jakin nahi defentsako lana egitea tokatzen zaienean. Ondorioz, gola sartzeko aukera garbiak sortzea ez da zaila espainiarren aurka.
‎Hori aldatu egin litzateke. Bigarrenik, esango nuke gazte askok ez dutela baserritar izan nahi. Hori arriskutsua da, nekazariak beharrezkoak direlako edozein lekutan.
‎Ez dakite zenbat, senide asko ez dira-eta haien bila joan. Beste askok ez dute seniderik bizirik. Hori bai, emakume biek bat egin dute gorpua aurkitzean sentitzen den poza «azaldu ezina» dela esateko orduan.
‎Petriatik adierazi duenez, halaber, informazio falta handia sumatu zuten atzo alderdien artean Parlamentuan. Alderdietako ordezkari askok ez zuten gure egoeraren berririk, eta batzuei harrigarria iruditu zaie gure egoera.
2009
‎Bertso mugimenduaren eta telebistaren arteko harremana ez da inoiz ere erosoa izan; maitasun gorroto istorio bat dela esan genezake. Duela 20 urte lehenengo bertso programari ekin ziotenean ETBko arduradun askok ez zuen halakorik itxaroten, baina bi hiru urtean bertsoak telebistan itzelezko arrakasta lortu zuen, eta, orduan hasi ziren lehenengo tentsioak: batzuek hain ohiko duten funtzionatzen duena esplotatu beharra, batetik, bertsoak (ere) behin eta berriz emanez; besteen plazaz plazako bertsogintza artifizialtzeko eta oro har bertsolaritza erretzeko beldurra, bestetik.
‎Trenbide horiek galtzeak eragin nabarmena izan zuen, desagertu zenean oraindik jende askok ez baitzuen autorik. Juanjo Olaizola Trenaren Euskal Museoko zuzendariak ere ondo ezagutzen du Euskal Herriko trenbideen historia.
‎Guk zuzeneko harremanak ditugu hango jendearekin, eta egoera ez da dioten bezain argia. Zibiletako askok ez dute handik atera nahi, Gobernuak desplazatu guneetan itxiko dituen beldur direlako. Nazioarteak gatazkan ez esku hartzea ere gaitzetsi du erakundeak.
‎Guerrerok, Urzaizek, Urrutiak... Athleticen historian garrantzitsuak izan diren jokalari askok ez dute finalik jokatu, ez dute zuek daukazuen aukera izan.
‎Hala ere, gauza guztiekin bezala planari denbora eman behar zaiola uste dute kontzesionarioek, oraindik jende askok ez dituelako gauzak oso argi: –Batzuek ulertu dute 2.000 euroko laguntza ematen dutela krisiarengatik, eta listo.
‎direla azaldu du erakundeak. . Ezker abertzalearen hautagaitzetan joandako pertsona askok ez dutela hauteskundeetara aurkezterik?, edota. Ibarretxe eta Lopez lehendakaria Batasunarekin biltzeagatik auzitara eraman zituztela, adierazi du erakundeak.
‎–Immigrazioa kriminalizatzeko beste modu bat da, etorkinek mendekotasun handiagoko jokabide kulturalak ekarriko balituzte bezala. Etorkin askok ez dute salaketarik jartzen, ez dutelako hizkuntza ezagutzen, ez dutelako hemengo legeen berri... Aldiz, emakume etorkinak kultura atzeratu batetik datozela eta ergelagoak direla zabaltzen da?.
‎Egia da, talde askok ez dute babesle nagusirik. Gainera, enpresek orain hobeto pentsatzen dituzte babes ekonomikoak.
‎Eta ez dago emaitzarik erritual horiexek direlako gizarte zibila desaktibatzeko alibi egokia, den denak dagoen dagoenean jarrai dezan. Alibi horri esker, batetik, Euskal Herriko jende askok eta askok ez dute ametsetan ere irudikatzen elkarrizketarako premia berehalakorik izaera politikoa duen indarkeria amaitzeko; eta, bestetik, Kataluniako beste hainbeste jendek ez dute ikusten premia larririk politikarien klase koldar, eragingabe eta erdipurdiko horren ordez klase ausartago, emankorrago eta asertiboagoa jartzeko. Biak ala biak gizarte narkotizatuak dira, ez dira zoriontsuak, erantzukizunak saihesten dituzte, eta hirugarrenen esku antzuetan uzten dute eurek bakarrik sorraraz dezaketen aldaketa.
‎SPDren boto emaile askok ez du bere burua Merkelekin egindako koalizioan ordezkaturik ikusi, eta gertuago sentitu da oposizioko Die Linke alderditik (Ezkerra) edo berdeengandik. Horiengana joan dira boto asko eta asko.
‎Werder Bremen da faboritoa partida irabazteko. Athletic baino talde hobea da zale askok ez dute gustuko horrelako kontuak entzutea eta irakurtzea eta etxean jokatzen du. –Talde ona da.
‎Joe Borg Arrantza komisarioaren iritziz,, gaur egun arazo larria da da arrantzale askok ez dituztela arauak betetzen, eta hori oharkapean pasatzen dela?. Nabarmendu zuen arrantzan, arauak betetzeko kultura?
2010
‎NATOren oinarrien kontrako borrokan murgilduta dago abokatua, erakunde militarra deuseztearren; herritar askok ez duela bere izaera zalantzan jartzen eta egiten dituen sarraskiez informatu beharra dagoela uste du.
‎Uztailaren 10ean hasi zuen Kataluniak independentziarako bidea. Egun hartan kalera irten zirenetako askok ez zuten inoiz pentsatuko autodeterminazio eskubidea defendatzen bukatuko zutenik, baina Espainiako Konstituzionalak Estatutua desitxuratu izanak irauli egin zuen gizartea. Bat batean, Madrilen eskutik joanez eroso sentitzen zirenek ere haren hatzaparren artean harrapatuta ikusi zituzten beren buruak.
‎Gure kasuan, haur eskolan, halako ekintza ugari ditugu, familiek gero eta gehiago eskatzen dutelako. Familia askok ez dituzte aitona amonak, edo ez dituzte euren ardurapean utzi nahi, eta halako aukerak beharrezkoak dira.
‎Txirrindulari gehiegi zeuden aurrean denak ados jartzeko. Argi zegoen askok ez zutela lanik egingo, Vinokurovekin jai zutelako azken igoeran. Beraz, atzean ez gara gehiegi larritu, nahiz eta helmugara iritsiko zirela uste genuen.
‎Orkestra handi askok ez dituzte behar bezala zaintzen bakarlarientzat egituratutako kontzertuak, beren obra multzoetan soilik sinfonia itzelak azpimarratzen eta dastatzen dituztelako. Honako honetan, Pletneven irakatsia itxuraz ezkutuan antzematen den lana goraipatzea izan da, eta begi bistako emaitza hor dugu:
2011
‎Edonola ere, testuingurua labainkorra da oso.Izan ere, ezagutzari lotutako lanpostuak ez dira erritmo berean hazi. Unibertsitari gehien dituen herria den honetan, ikasle askok ez baitu beren ikasketen mailarekin bat datorren lanposturik topatu; eta horrek, ekonomiak gizarteak beste aurreratu ez duela adierazten du, Galarragak adierazi duen gisan.Manchester, DortmundAraba, Bizkai eta Gipuzkoa gizarte industrialetik ezagutzaren gizarterantz ematen ari diren salto sozioekonomikoa Europako beste hainbat lurralderekin alderatu du Galarragak, tradizio industriala dutenak eta... «Nire hipotesia argitu nahi nuen», azaldu du berak?
‎«Ez dakigu, baina egunen batean zergak kobratuko dituzue horren kontura».Beraz, neutrinoei esker denboran atzera bidaiatuz gero, bidesaria kobratuko dute egunen batean. Argia baino azkarrago doan partikulak daudela onartzen baduzu, kausalitatearen printzipioa bortxatzen duzu, eta eraikina berriz altxatzen hasi ginateke. Horregatik, askok ez dugu horretan sinesten.Baina Einsteinek ere bizitza osoa pasatu zuen grabitatea eta elektromagnetismoa batu nahian eta, eta ez zuen lortu. Halako ustekabe bat ez lioke bidea zabalduko zientziari. Ez dugu horren beharrik.
2012
‎Bilbora goizetik joatea erabaki zutenetako batzuek aurrez gordea zuten bazkaltzeko lekua. Jatetxe askok ez zuten lekurik. Bazkaltzeko tokia aurkitzeko zailtasunak izan zituzten batzuek.
‎Hau da, etxeko baldintzak zenbat eta txarragoak izan, orduan eta kalean egoteko joera handiagoa. Ordea, bertoko hiritar askok ez dute begi onez hartu kalearen erabilera hori, Ikuspegiko azterketetan agerian geratu denez. Zenbait esparrutan ghetto hitza erabili den arren, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan horrelakorik ez dela gertatzen nabarmendu du Fullaondok.
‎Errusiak Kaukasoko Itsaso Beltza konkistatzeaz bat, hango biztanle indigenen ehuneko 90 kanporatu zituen, Otomandar Inperiora. Haien ondorengoetako askok ez dute arrainik jaten oraindik, hondoratu ziren ahaideez gomutan. Hizkuntzalari askok baztertu dute lotura, froga aski ez, oraindik gutxienez?
‎Kazetarien gustukoa zen. Hortaz, komunikabide gehienek eta zale askok ez dute gustuko izango presidente denetik hartu duen bidea. Baina Urrutiak inork baino gehiago maite duen klubeko langileek eskertzen dute nagusiaren isiltasuna. Lana errazten du.
2013
‎Krisia ere nabari dute Gizonezkoen futbolera bezala, emakumezkoetara ere iritsi da krisiaren olatua. Kontuan hartu behar da klub askok ez dutela gizonezkoen talde nagusi baten babesik. Hori da talde batetik besterako aldea areagotzen duen faktorea.
‎Ba, bai eta ez. Izan ere, (ez da tontakeria) egia da, abstinentziaren kasuan bezala, praktika sexual askok ez dutela haurdunaldiaren arriskurik. Baina, bestalde (bada tontakeria), ez dira oso neurri errealistak populazio osoari proposatzeko.
‎Baina emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzea ere oso garrantzitsua da: antza denez, emakume gazte (eta ez gazte) askok ez dute, adibidez, kondoia erabiltzen, sarritan, bikotekideak ez duelako nahi. Beraz:
2014
‎Beste herrialdeetako estatuburu askok ez dituzten abantailak ditu Espainiako erregeak. 1 Delitu eginez gero, epaitu al daiteke?
‎Ikasbira izeneko ekintza ere ondo baloratu dute, eguraldiak emaitza baldintzatu zuen arren. Ibilbidean banatutako zenbait QR koderi argazkiak atera behar zizkieten parte hartzaileek, baina beroaren ondorioz askok ez zuten ibilbide guztia egin, eta itzaletan babestea lehenetsi zuten. «Agian, ez zen egunik egokiena izan, baina oso ondo atera zen».
2017
‎Hala ere, ez da erraza izango: tokiko agintariek eta enpresariek ez diote gobernu zentralari kasu egin nahi izaten; ekoizteko modu bizkor eta merkeena ez da sarritan ekologikoena, eta airearen kalitateari entzungor eginez aberastu diren enpresa askok ez dituzte erraz onartuko lege berriak.Aurrerantzean, baina, aukeratu dute kutsatu eta isunak ordaindu, edo teknologia ekologikoak erosi. Txinako Legebiltzarrak onartu berri duen legea 2018 urte hasieran sartuko da indarrean, eta kutsaduraren borrokan aurrerapauso handia izango dela ziurtatu dute:
‎ikerketenak, teknologia berriak garatzeko; eta, erakustaldienak, garatutako teknologiak erakusteko. Izan ere, garatutako teknologia askok ez dute merkatuan sartzea lortzen, eta oso onuragarrik izan daitezke.Nola egiten dituzte erakustaldi horiek. Erakustaldi proiektuak finantzatzen dituzte. Horrela, teknologia horien erabilera onen ereduak sortzen dituzte.
‎Batzuk prekaritate maila altuenean daude (langabezian eta diru sarrerarik gabe); beste hainbat maila arinxeagoan, norberak dituen lan baldintzen arabera. Esandakoaren lehen adierazlea langabezia maila altuaren jarraikitasuna da; biztanleriaren zati handiak iraupen luzeko langabezian daude, inolako prestaziorik gabe, askok ez dute jada adorerik lan bila saiatzeko eta populazio ez aktibo gisa zenbatzen dira: ez dira langabezia estatistiketan ere agertzen.
‎Publiko berria lortzeko musika eskaini beharrean, mediatikotasuna eskaintzen badiozu, azkenean, ez duzu musikara erakarriko, espektakulura baizik. Zuzendaritzan ere zuzendari gazteak lehenesten dira, adierazkortasun handikoak, merkatuak sartzen ditu zirkulazioan, eta orkestra handietara heltzen direnean, haietako askok ez dituzte hiru urte baino gehiago ematen; bukatzen zaie kontratua, eta hor amaitzen da haien karrera. Oso larria da hori.
2018
‎Adibidea ere aipatu du: «Lana oso gaizki ordaindua dago, askok ez dute kontraturik, eta zortzi ordutik gora egin behar dute lan, sarritan aste osoan zehar».Arrazoiak ez zaizkie falta kalera ateratzeko, baina, Zereybik azaldu duenez, lana galtzea «bizitza galtzea» da emakume migratzaile askorentzat. Maiz beren familiaren sostengua ere badirenez, lanean ez daudenean ere umeak edo pertsona helduak zaintzen geratu behar izaten dute.
‎Haien ongizatean eta osasunean on egingo lieketen neurriak dituzte buruan: «Atera da, esaterako, agian otordu zerbitzu bat antolatu litzatekeela bakarrik bizi den jendearentzat, askok ez baitute fundamentuz jaten». Azaldu duenez, oraingoz ez dute ezer zehaztu, baina proposamenak tankera horretakoak izango direla uste du Maciasek.Onurak, denentzatMugerren (Lapurdi) bizi da Chantal Torre, baina bizia Baiona eta Angelu inguruetan egiten du, gehienbat.
2019
‎Herri askotan euskalgintzako eragile, instituzio eta bestelako entitateen artean elkarlana egon dela ere ikusi dugu, eta berria izan da hori hainbat herritan. Baina era berean, jakin badakigu jende askok ez duela oraindik gogoeta egin edo bere harremanetako hizkuntzetan aldaketarik egiteko beharrik sentitu, beste askorentzat hizkuntza ez dela hizketa gai izan eta hainbat herritako eragileen artean ez dela urtetako harreman falta gainditu. Badago lana oraindik.Ispilu handi bat izan dugu aurrean Euskaraldiarekin:
‎Gauza bera eragin du aurtengoan RDE frogak; egiazko zirkulazio egoeretan egiten den azterketa berria da RDE. Irailaren 1etik aurrera jarriko dute indarrean.Horrenbestez, araudia aldatuko dute froga hori dela eta; kontua da kontzesionarioetan dauden kotxe askok ez dituztela eskatutako neurriak betetzen gaur egun. Horregatik, auto saltzaileei stocka ahalik eta azkarren ateratzea komeni zaie; hala egin ezean, kotxe horiek automatrikulatu egin dituzte.Dena den, Javier Bagues Gorla Auto Group kontzesionario taldeko kudeatzailearen hitzetan,, egoera ez da aurreko urteko bera?. Joan den urtean, ia %50 handitu ziren salmentak abuztuan,, baina autoak hilabete horretan matrikulatu behar dira nahitaez; beraz, eskaintzak iaz bezain garrantzitsuak dira?.
2020
‎«Jende kopurua pixka bat jaitsi da, hotzarengatik agian. Dendari eta tabernariekin hitz egin dugu, eta askok ez dute egun osoz ixteko asmorik». Balmasedan, aldiz, alkatea bilerara joan zen.
‎Batetik, beren herrialdeetatik ateratzea oso zail dutelako: bisa eskatzen zaie, baina Europako estatu askok ez dute enbaxadarik hainbat herrialdetan. Bestetik, ezin dugu ahaztu Libia, Maroko edo Mauritaniako mugen kontrola gogortu egin dela Europak finantzatuta.
‎Bai eta ez. Artikulu horietako askok ez dute mami sendorik edo ekarpen eskasa egin dute, COVID aurre egiteko prozesuan behintzat. COVID larrialdi egoera eragin du mundu osoan, COVID boladan dago zientzian, eta horrek artikulu uholde bat eragin du.
2021
‎«eLiburutegiak balio izan du beste era batera eskaini ezin zen zerbitzu bat eskaintzeko liburutegi horietako erabiltzaileei», dio Aizpuruk: «Egon izan ez balitz, liburutegi askok ez zuketen interakziorik izango erabiltzaileekin. eLiburutegia izan da liburutegi sarearen ikurra azken hilabete hauetan». Egoerak indartu egin du plataformak zuen tokia, ezinbestean:
‎Neurri honen alde daudenen arabera, populazioaren% 80k ez luke aldaketa honekin galduko. Datuak ondo aztertzen badira, ordea, argi ikusten da sistema berriarekin gaur egun diru laguntzak edota pentsioak jasotzen dituzten pertsona askok ez luketela neurri honekin irabazi handirik lortuko edo, are gehiago, dirua galduko luketela (ez badira mantentzen behintzat kendu nahi diren diru laguntza baldintzatu eta selektiboak).
‎Garrantzitsua da hori kontatzea. Izan ere, garai hartan emakume askok ez zuten erraza etxetik ateratzea». Horrez gain, Maulen «mundu berri bat» deskubritzen zuten.
‎Hori dela eta, Nikos ezin izan dute lurperatu bizi zen herriko hilerrian. Ijitoak duela 1.000 urte baino gehiago iritsi ziren Greziara, baina askok ez dute nazionalitaterik. Ez grekorik, ez ezer; administrazioarentzat ez dira existitzen.
‎Zaleen babesa sekulakoa da, eta hori kudeatzen eta profitatzen jakin behar dugu. Izan ere, talde askok ez duten abantaila da.
‎Nolanahi ere, iturri guztiak bat datoz: birusaren hedapena gutxietsia dago Afrikan, herrialde askok ez dutelako osasun azpiegitura sendorik herritar guztientzat, eta baliabiderik ere ez behar adina test egiteko. Beraz, herrialde bakoitzeko egoera zein den zehazki jakitea ia ezinezkoa da.
‎Kasu gehienetan berandu dabil, eta ibili da. Komunikabide askok ez dute jarduera planik; Olinpiar Jokoak hastear, oraindik onartu gabe dauzkate.
‎Tesia egoera administratibo irregularra duten pertsonengan zentratu nahi izan genuen, sinbolikoki pisu handia baitu bertan bizileku bat izateak. Horren ondorioz, migratzaile askok ez dute osasun sistemara hurbildu nahi ere, uste baitute pertsona irregular gisa identifikatuko dituztela.
2022
‎Tene Mujika bekaren bidez orain arte ateratako azken liburua Iñigo Lopez historialariaen Bilboko etxola batean da (2021). 1950eko hamarkadan Bilbon lana topatu zuten migratzaile askok ez zuten etxerik, eta etxolak eraiki zituzten: ia 5.000 ziren 1960an.
‎Ez, (agian) aipaturiko inguru horietan aukera handi handirik ez duten pelikulentzako beste abegi zentroez ari naiz. Jende askok ez du, apika, jakingo, baina zinema komertzialetan ikusgai izateak sortu ohi duen presiorik gabe eta libre sentitu nahi duten zinema puskentzako beste mota bateko kobazulo majoak badira gurean.
‎Hitzaldian aipatu duzu emakume askok ez dutela esaten indarkeria sufritzen dutela. Zer arrazoi daude horren atzean?
‎Kolonbian, 10 eta 14 urte arteko 4.200 neska baino gehiago erditu ziren iaz, nahiz eta abortatzeko eskubidea izan haien kasuan sexu harremanak bortxaketatzat jotzen direlako. Elkarte feministek salatu dute legeak zenbait salbuespen bildu arren emakume askok ez dutela abortatzen, salatuko dituzten beldurragatik.
‎Adinekoak dira batik bat, eta, horien artean, emakumeak bereziki. Izan ere, andre askok ez dute etxetik kanpo lan egin, jaso duten heziketa ez da berbera, ez dute modurik izan teknologiekin harreman esturik izateko. Horiek guztiek franko sufritzen dituzte digitalizazioaren trabak.
‎Besteak beste, legeak diolako ezin dela egon bitartekorik. Ez da prozesu erraza, gainera, eta jende askok ez du ikuskatzaile izan nahi. Gure obligazioa lanpostuak sortzea da, eta ari gara:
‎«Literaturaren astea ematen du; dena pilatzen da, eta batzuek gaua irakurtzen pasatzen dute», kontatu du Ostolazak. «Irakasle askok ez du horrenbeste liburu irakurriko urtean», esan du Epeldek.
‎Abusu ikastolak antolatutako hirugarren Ibilaldia izan zen igandekoa, baina, hala ere, askok ez zuten ez ikastetxearen ez auzoaren berri, azaldu duenez. «Esaten genuen, eta atzo egiaztatu genuen».
‎Eta ez bakarrik Mendebaldean ezagutzen dugun akademia zientifikoaren ikuspegia. Indigena askok ez dute tradizio zientifikorik, baina gauza asko dakizkite; gainditu egiten dute zientzia. Komunitate indigena oso handien ordezkariekin ere egin dugu lana, ez bakarrik antropologoei irakurrita haiei buruz egindako lana, baizik eta haiekin, inuitekin, Amazoniako ordezkariekin eta lau urte hauetan zubi lana egin dugu.
‎Horri gehitu behar zaio lur eremuak gero eta zatituagoak daudela. Horrek ere zailtzen du zaintza, jabe asko baitaude, eta horietatik askok ez baitute inongo kontakturik lursail horiekin.
‎Lieja Bastogne Lieja, hiru itzuli handiak —Giroa, Tourra eta Vuelta— eta Munduko Txapelketa. Ziklista on askok ez dute horietako lasterketa bakar bat ere irabazi beren ibilbide profesionaletan; Van Vleunetek urte berean irabazi ditu denak. Munduko Txapelketako garaipena izan da ezustekorik handiena.
‎Maskarak, pantailak eta horrelakoek langilearen nortasuna ezkutatzen dute. Egoiliarrak nagusiak dira, eta askok ez dute ondo entzuten, ez dute ondo ikusten edota alzheimerrak eragindako arazoak dituzte. Zaintzarako kontaktua behar dute.
‎Txinan 1.400 milioi pertsona bizi dira, asko, eta 40 milioi inguru atera dituzte azken hamarkadetan pobreziatik. Oraindik landa eremuetan askok ez dute ikasketarik, ohituta daude zer egin behar duten entzutera; horregatik, alderdi komunistaren arabera, Txinak behar du lider bakar eta boteretsu bat.
‎ELAk salatu du enpresa askok ez dutela sexu jazarpenaren aurkako protokolorik
‎Arabako aldundiko iturrien arabera, 18.000 negoziok eta autonomok egokitu dute faktura elektronikoaren sistema, eta, orain arte modu mailakatuan ezarri bada ere, gehienentzat gaur sartuko da indarrean. Horien artean daude, besteak beste, merkatariak, ostalariak eta zerbitzu sektoretako negozioak, eta, ohartarazi dutenez, horietako askok ez dute sistema egokituta oraindik.
‎Sanchezek adierazi du, ordea, ez direla «asko» salbuespen eskaera aurkeztu dutenak. «Esango nuke askok ez dutela salbuespen eskaera eskatu administratiboki lan gehigarri bat eskatzen dielako, eta jakin badakitelako hasieran ez dietela isunik jarriko», nabarmendu du. Hala ere, ohartarazi du isunak iritsiko direla, «lehenago edo beranduago», eta fakturazio sistema «ahalik eta azkarren» martxan jartzeko aholkatu diete federazioko kideei, «nahiz eta sistemarekin ados ez egon».
2023
‎bere semea, «sortua, ez egina»); bere buruaz ego sum lux mundi («ni naiz munduaren argia») esaten duena? Agian kristau eskoletan jende askok, ez dakit hezkuntza publikoan ikasgaia ematen duten irakasleen artean ezta irakasgaia defendatzen duten sindikalisten artean zenbatek, baina badakit erlijio katolikoan matrikulatzen diren ikasle askok ez dutela inolako sinesmen ezta praktika erlijiosorik ere (eta ez dago euren planen artean sinesten hastea laster, benetan diotsuet).
‎Gazte asko laguntza horretatik kanpo geratuko dira, tartean babes ofizialeko etxebizitzak dituztenak, 18 eta 25 urte artean dauden gazteak, edo 29 urte baino gehiago dituztenak. 32 eta 35 urte arteko pertsona askok ez dute soldata duinik, eta prekaritatean bizi dira. Beraz, neurri hau adabaki bat da.
‎Desplazatuei babesa emateko, agintariek irtenbide batzuk bilatu dituzte behin behinean; esaterako, unibertsitateko ikasleek Internet bidez aritu behar dute, eta, horrela, kaltetuek unibertsitateko campusean har dezakete ostatu, baita udal eraikinetan ere. Ikasle eta familia batzuek kritikatu egin dute erabaki hori; izan ere, lurrikarak astindutako eremuan gazte askok ez dute Interneterako sarbiderik klaseak online egin ahal izateko, eta askok ez dute ikasteko tokirik ere.
‎Desplazatuei babesa emateko, agintariek irtenbide batzuk bilatu dituzte behin behinean; esaterako, unibertsitateko ikasleek Internet bidez aritu behar dute, eta, horrela, kaltetuek unibertsitateko campusean har dezakete ostatu, baita udal eraikinetan ere. Ikasle eta familia batzuek kritikatu egin dute erabaki hori; izan ere, lurrikarak astindutako eremuan gazte askok ez dute Interneterako sarbiderik klaseak online egin ahal izateko, eta askok ez dute ikasteko tokirik ere.
‎Hezurrak mintzo zaizkigulako: gazteak izanagatik, askok eta askok ez dute hortz haginik. Ezta bakar bat ere.
‎Etxebizitzarekin lotutakoa izango da, gasteiztar askok ez dutelako etxebizitza bat eskuratzeko aukerarik. Etxebiden erregistratutako pertsonen artean, alokairu sozialaren eskatzaileak 9.000 inguru dira.
‎Erasotzailea ez da gizartetik kanpo dagoen munstro bat, askotan irudi hori zabaldu arren. Ziur naiz erasotzaile askok ez dutela halakotzat euren burua egiturazkoa delako arazoa. Erabat barneratu dugu.
‎Kontua da bigarrena ere egin zuten askok 98 bat atera zutela, lehenengoan 54 bat atera ostean. Horietako askok ez zuten nire esperientzia, baina nik merituekin ditudan puntuek gutxiago balio dute, haiek azterketan ateratako nota on horiek baino». Haren ustez, hori da aldiko azterketak oraindik ez ebatzi izanaren arrazoietako bat.
‎Adibidez, Aralarren, gazte pila bat ibiltzen dira ardiekin mendian. Baina askok ez dute dirurik, eta horrek konplikatu egiten du egoera. Egia esan, orain, produktuak garestitu egin dira.
‎Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNEko presidenteak dio herenegun bildu zela foru aldundia baserritarrekin, eta adierazi zien sintomaren bat zuten 60 kasu detektatu dituztela lurraldean; horietako 55, baserrietan. Hala ere, Nazabalek dio datu ofizialek ez dutela egoeraren errealitatea erakusten; izan ere, baserritar askok ez dituzte kasu batzuk notifikatzen, eta askotan ez dizkiete probak egin ere egiten. Dena den, larritasuna kendu dio egoerari, gizakiengan eraginik ez duela nabarmenduz.
‎«Emakumeak, bahaistak, kurduak, arabiarrak... denen kontra egin dute urteotan. Jende askok ez du ezer ere galtzeko. Zapaldu egin dituzte, hil, bortxatu, lapurtu egin diete...», azaldu du.
‎Kolpe hori otzanagoa izatea da gure elkartearen lana», erran du Larrañagak. Izan ere, askok ez dute familiarik, edo, bertzerik gabe, kanpora irteten direnean laguntzen ahal dien inor. Horregatik, arazoak dituzte edozein tramite egiteko, laguntzak eskatzeko edo informazioa lortzeko.
‎Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxe ereduan konpondu daitezkeen zenbait alderdi azpimarratu ditu: «Ikusten dugu jende askok ez lukeela barruan egon behar, kondena txikiak dituztelako. Horiek kanpotik bideratu ahal izatea eskatzen dugu.
‎estrogenoak arautzen dira klimaterio aurreko kopurura heltzeko. Dena den, emakume askok ez dute tratamendurik behar izango, azpimarratu duenez. Eta, era berean, sintomei hainbat ertzetatik hel dakieke.
‎Arazoa da hainbatetan algoritmoak ez duela detektatzen arriskua: hala, emakume askok ez dute beharrezko laguntza lortzen, eta, beraz, arriskuan egoten dira.
‎Bilaketa bat egin eta galdetzen baduzu' perretxikoen ondorioz intoxikatuak', burutik nahastu zaitezke. Milaka erantzun aterako zaizkizu, eta horietako askok ez dute ezertarako balio. Larrialdi batean, azkar ekin behar denean, beti da eraginkorragoa informazio zehatza edukitzea, eskura eta paperean.
‎Oraindik ez, baina hala izan du, gainontzean Europako autogile askok ez baitute etorkizunik. Gidari gehienek ezin dituzte Audiak eta BMWak erosi, eta badirudi beste autogileak azkenean ohartu direla arriskua dagoela auto merkeagoen merkatu osoa Txinako MGren eta BYDren esku uzteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia