2000
|
|
Sekulako idazle puska iruditzen zait. Batetik asko daki, baina bestetik badaki
|
asko
jakinda ere erudituegi ez izaten. Aldi berean izkribuetan ikusten da oso apala dela, ez du bakarrik ez dakit nongo kultura ezagutzen, herri kultura ere oso ongi ezagutzen du, bera ere herrikoia delako.
|
|
Bazekien gizonak zioen informe hura ez zela osasun informe bat izango, ezpada informe judizial bat, eta berak handik hara esan zezakeenak bere pena larritu baizik ez zuela egingo... Eta, guztiarekin, gizon hark, eta beste saripekoek, egun haietan jarraitu, berari buruz
|
asko
bazekiten ere, ez bide zekiten printzipala, ez bide zekiten Henri zela bila zebilena; Henriz, baina, berak sekulan ez zien informazio koskorrenik emango.
|
2003
|
|
Jakin badaki zein den erantzun bakarra. Ederki
|
asko
jakin ere.
|
2005
|
|
gauzak ez gara ongi egiten ari. Euskadin ikerlari onak eta saiatuak ditugu, baina gehienak gazteak gara eta atomo mailan
|
asko
badakigu ere, industriak behar duen aplikazio praktikoez ezer gutxi dakigu. Alemaniako kongresuan Alemaniako eta Erresuma Batuko hirurogeita gutxi urteko bi ikerlarik esku artean dugun proiektuaren ikuspuntu globala eta praktikoa aurkeztu zuten, hau da, proiektuaren zergatia eta helburua bizitza praktikoaren alorrean.
|
|
Haren aurpegia masailetik gertu sumatzen nuen, haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez, eta eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia, eta zeruan banengo bezala sentitzen nintzen, eta hantxe geratu nahi nuen betiko, Tabor mendian Jesusen dizipuluak bezala. Ebanjelioaren pasarte hura igandeko mezatan entzuten nuelarik, ederki asko nekien zertaz ari zen, ederki asko nekien zer sentitu zuten Maisuak aukeratutako hiru apostoluek, ederki asko ezagutzen nuen estasiak ahosabaian eragindako dasta eztikara, ederki
|
asko
jakin ere zergatik geratu nahi zuten haiek Taborren betiko, nik ere halaxe nahi izaten nuen-eta poz bete hura sentitzen nuenean: betiko irautea.
|
2011
|
|
osaba Karlosen bizitza gai hartuta zerbait idatzi behar nuela sartu zitzaidan kaskoan. Bizitza hori, bere xumean, kontatzeko modukoa iruditzen baitzitzaidan; ezer
|
asko
jakin gabe ere, jakin mindurik nindukan osaba donadoaren denboran ezkutuko zitekeen orok. Osaba mutilzaharrak ez ote zuen bada, Pont l. Evêque ko Felicité neskame xalo hark bezalaxe, bere amodiorik izango. Horren inguruan harilkatu nahi nuke, gainera, nire istorioa, eta pasarte batzuk zirriborratzen ere hasia naiz dagoeneko.
|
|
Blogean idatzi zuenez, serieko hiltzaileek ez dute normalean euren burua hiltzen; are gehiago, batzuk atxiloketaren zain egoten dira eta oso gutxik erakusten dute damurik egindakoaz. Hiltzaile mota horiek gehienak harro sentitzen dira eta miresleen gutunei erantzuten diete kartzelatik; psikopatak izanda ere badakite, ederki
|
asko
jakin ere, zer dagoen ondo eta zer gaizki.
|
2016
|
|
Urtetan esplikatu diogu Ertzaintzari arriskua ez zetorrela gugandik, espaloietatik baizik eta han zeudenei begira jarri behar zutela, ez guri begira. Aldez aurretik ondo
|
asko
zekitena ere esan diegu, adibidez plastiko beltzak kontramanifestazioa direla, gu ginelako manifestatzen ginenak. Kontatu diegu aterki beltzek min ematen zigutela, plastikoen atzetik egindako ostikoek bezalaxe.
|
2017
|
|
Lau puntu. Baina arraio zikina, hantxe egongo ziren haiek, eta bai ondo
|
asko
jakin ere zer ari zen gertatzen. Eta haien kontseilua segitu behar ez banuen, zertarako ordaintzen nizkien hamar dolar hilero.
|
|
eta ezdakit zer, imajina ezazu hortik aurrerakoa; eta hitzak nahikoa ez eta atzaparra luzatzen omen dio gero, gerrira ez bada izter aldera. Eta horiek denak niri kontatzen dizkit gero neskatxak, gau-giro ixilean, supazter txokoan; errugabe aurpegiz kontatu ere, negarrez hasteko zorian bailegoen, baina badakit nik, ondo
|
asko
jakin ere, ni kitzikatu eta limurtzearren egiten duela dena; jakin bai, baina horrek ez nau libratzen benetan kilikatu eta berotzetik; izan ere, ardangelako nagusi sasikume horren alukeriak entzuten ditudanean, zer uste duzu pasatzen zaidala burutik. Neronek esango nizkiokeela gustora asko, neronek egingo nizkiokeela hark egiten omen dizkion igurtzi eta ukitu lizunak; eta neronek etzango nukeela mahai gainean bertan, ardandegi jabe aluak egin nahiko lukeen bezala.
|
|
Julian Lasak ez zekien Zaperoren biloba zela orain herriko kultur zinegotzia, eta are gutxiago haren enkarguz ari nintzela ni Juanito Mufiagorriren biografia osatzen. Julianek ez baina nik banekien, ondo
|
asko
jakin ere; gogoan neukan esaera zahar hark zioena, txakurrak ez diola kosk egiten jaten ematen dion eskuari; ezin beraz nik minik egin Muñagorritarren ohoreari.
|
2019
|
|
Txurrusek garaiko intuizioari tiraka ekin dio: . Ez dakit, baina nik uste dut,
|
asko
jakin gabe ere, argi genuela irakurketa politikoa beharrezkoa zela, ez zela besterik gabeko suizidio bat (bueno, ez dago besterik gabekorik, baina ulertzen didazue), baizik eta hor atzean bazegoela transfobia transfondo bat, horretara eraman zuena. Guretzat garrantzitsua zen irakurketa politiko hori behintzat herrian egitea, jendeak uler zezan zer pasatzen ari zen, eta jendea aktibatzeko ere bai?.
|
|
Itzuleran aipatu genuen egia zela, paraje hura leku ezin hobea zitekeela espioitza gune sekretu bat muntatzeko, haranburuan kokatua zegoelako, mendi artean ezkutatua eta edozein zibilizazio aztarnatatik ezin urrunago. Nazi haiek bazekiten, ongi
|
asko
jakin ere, zertan ari ziren.
|
2023
|
|
Eta bai zintzo agertzen hintzela Bidaso bazterreko gure hitzordura, hileroko saria hire kontu korrontean sartzen ninanean, eta zenbat aldiz ez ote hizkidan eskerrak eman, hire mingaina nire ahoan, hire hatz trebeak nire zakilean, erregina baten pare tratatzen hindudalako Valençako Rua dos Combatenteseko pisuan esplotatzen hinduen luparraren aldean, behin eta berriz ferekatzen nizkinalako hark lepondoan, ipurmasailetan eta begi bazterrean eragindako zauriak, masailean besarkatzen hindudalako amesgaiztoetan oihuka esnatzen hintzenean, paperik eduki ez arren obarioetako infekzioa sendatu zinan medikuaren helbide eman ninalako, hire haurrek, favelan zituzten adinkideek ez bezala, eskolara joateko aukera izan zutelako, eta urtean bitan haiek ikustera joaten hintzelako nire sosekin putzua zeharkatuta. Zeren badakin, ongi
|
asko
jakin ere, nik hegazkin txartelak ordaindu ezean, ez hituela ikusiko luzaroan hire seme alabak, eta arrotz batek bezala begiratuko hindutela noizbait berriz haiekin topo eginez gero.
|
|
Borrokan edo konspiratzen ez zebilenean, zaldi hezitzaile aritzen zen Agirre. Zaldiei buruz
|
asko
bazekien ere, gehienetan zaldi galtzailearen alde trabes egiten zuen. Pizarrotarrak hiru anaia ziren:
|