Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2001
‎Ezer ahoratu aurretik, igurtzi egiten zuten; ez janaria gurtzeko ohitura zeukatelako, ezpada zikinkeria tona batzuk kentzeko. Hala eta guztiz ere, solasaldia bizia zen eta Romaren nebak ere asko hitz egin zuen eta bere problema kontatu zuen. Eta bere problema zen leku huts bati begira geratzen bazen, esate baterako koadrorik gabeko horma bati begira edo sabaira begira, eta beste ezertan pentsatu gabe eusten bazion begiradari, gauza arraroak ikusten zituela han, hala nola, xakean ari diren enterradoreak edo pelikulen argumentuak kontatzen dituzten mandeuliak.
2003
‎–Tira, herrian asko hitz egiten da, gehiegi!
‎Amonaren agendan aurkitu nuen zure helbidea eta agian alokatzeko logelaren bat izango zenuela pentsatuta etorri naiz. Amonak asko hitz egiten zuen zutaz.
2004
‎Amonari ere nahi nuena ateratzen nion, baina harekin diferentea zen. Amonarekin asko hitz egiten bainuen. Eta berak ere lortzen zuen batzuetan, hitzaren bidez edo bere taktiken bidez, ni engainatzea, baita ni neure helburuetatik desbideratzea ere.
‎Aitak asko hitz egiten zuen, hiztun aparta baitzen, baina, momentu batetik aurrera, gehiegi hitz egiten hasi zen: hainbeste mintzo zen, bai, non, neurriz mintzo zenean ere, neurriz kanpo ari zela baitzirudien.
2005
‎Goiz hartan, Azuaren bulegoan sartzeko zain zegoela, argi zuen Anderrek asko hitz egingo zuela, etengabe hitz egingo zuela; baietza lortu arte arituko zen hizketan, bestea armarik gabe gelditu arte, errenditu arte. Lehenengo hiru urteetan, enpresa martxan jarri eta onurak ematen hasi arte, alokairu merkea ordainduko zion, gero hurrengo bostetan igo egingo zen errenta, eta azkenengo hamabietan zegokiona baino gehiago ordainduko zion.
‎Eta mikrofonoa ere apur bat magikoa da. Baina kalean bai; kalean asko hitz egiten dute abadeek jendearekin, eta bisita egiten diete gaixoei. Aitari ere bai.
‎Izeko Martinak esaten du Carmenek inoiz ez duela presarik izaten; esaten du" Sekula ez dauka presarik horrek" eta gero esaten du" etxerako, sekula ez presarik horrek". Eta horrekin esan nahi du Carmenek ondo egiten duela tertulia, asko hitz egiten duelako eta ez daukalako presarik. Baina beste gauza bat ere esan nahi du horrekin izeko Martinak.
‎Piedadek hitz egiten duenean, Samueli buruz hitz egiten du asko. Gaixotasunei buruz ere asko hitz egiten du, baina Samueli buruz gehiago. Samuelen izena da Samuel Mud.
‎Piedad dago gero, Sorin. Gogoratzen zara, Sorin, asko hitz egiten nizula Piedadez. Udetan egoten gara.
‎Errugbia telebistan bakarrik. Eta telebista aurrean asko hitz egiten du osaba Simonek errugbi partidua dagoenean. Esaten du:
‎Niri ere asko hitz egiten dit Iñesek eta esaten dizkit intsektuen kontuak batez ere. Eta telebista bat da niretzat Iñes eta kontatzen dizkidanak pelikulak dira.
‎Bizikleta handi bat dauka Iñesek, bizikleta bat ziklismokoa, eta asko hitz egiten du. Asko hitz egiten du Iñesek, baina ondo.
‎Osaba Simonek ere ez dio inoiz esaten gehiegi hitz egiten duela. Osaba Simonek ere asko asko hitz egiten duelako. Eta batzuetan ur apur bat hartu behar du hitz egiten jarraitzeko.
2007
‎Ukuiluan lo egiten utzi zidan, animaliez inguraturik, eta trukean goizetik gauera lana egin behar izaten nuen, lo lagunak gobernatzen. Haiekin asko hitz eginagatik, maiteagoak nituen gizakiak baino, Bienvenido izan ezik. Gizon ona bazen ere, zurruterako zuen joerak galbidera eramaten zuen eta, mozkor mozkor eginda etorritakoan, bera ere ukuiluan etzaten zen, gozo gozo, eta nik haren ohean lo egin behar izaten nuen, eta ez dakit nola esan baina ukuilua nahiago.
2008
‎–Doña Normak niri esan asko hitz egin behar nuela, gaztelania ongi ikasteko, lotsaren gainetik, eta nik hori besterik ez egiten, zer uste dun? –desenkusatu zen Regina, buru bihotzetan zeuzkanak Faustiri ahal moduan jakinarazten zizkiola.
‎–Doña Normak niri esan asko hitz egin behar nuela, gaztelania ongi ikasteko, lotsaren gainetik, eta nik hori besterik ez egiten, zer uste dun? –desenkusatu zen Regina, buru bihotzetan zeuzkanak Faustiri ahal moduan jakinarazten zizkiola.
2009
‎Batez ere planak. Etorkizunari buruz asko hitz egiten genuen, nahiz eta jakin oraina zela eskuetan geneukan gauza bakarra. Baina gustatu egiten zitzaigun epe ertainera gertatuko zitzaigunaz hitz egitea.
‎–Elenak asko hitz egiten du zutaz. Pozik dago proiektua zurekin egin behar duelako.
‎–Mirariaz asko hitz egiten da, gehiegi: gaur edozein eskale edo edozein kinkilari dabilkigu kalean, haizez betetako mirariak saltzen, estanpa esku batean eta bestean poltsa; zuek, baina, nerabe maiteok, umeen fedetik helduen federa egin behar duzue jauzi.
‎Ez dakite? Datosek eta Musonek asko hitz egin dute horren gainean.
‎Ez zen ikasleekin fidatzen; gauza bera esaten zidan beti, ez zela ikasleekin fidatzen. Ez genuen asko hitz egin, jauna?
‎Umetan askotan ikusten zutela Sora kaletik, porturako aldapan batez ere, Sora gora eta Datos, Ruton eta Phineas behera. Gogoratzen du batzuetan asko hitz egiten zuela Sorak eurekin, gehiegi ere bai, aldapa erdian geldiarazten zituela. Baina gogoratzen du beste batzuetan ez ziela kasurik egiten, euren aldamenetik pasatu arren ez zituela agurtu ere egiten, ikusi izan ez balitu bezala, eta aldapa gora jarraitzen zuela, eurei begiratu ere egin gabe.
‎Gustuko du Beatriz. Izeko Elenarentzako errezeten bila kontsultara joaten denean asko hitz egiten dute. Alaia da, gardena.
‎Bizitzan hamaika hitz irentsi ondoren, argi daukat, eta horrela esan diot semeari, ez dezatela espero etxera dakarkidaten neskarekin asko hitz egiterik. Agortu zaizkit esan beharrekoak.
‎Diskurtso guztiz politikoa iruditu zitzaidan harena, ahalegin berezia eginez kontatzen ari zena sinesgarria izan zedin. Torturatzaileen gaiztakeria patologikoaz eta torturatuen onberatasun naturalaz erraz asko hitz egiten zuen, esaterako. Hainbat gauza jakintzat ematen zituela eta, batzuetan, kosta egin zitzaidan izen eta tokien hariari jarraitzea.
‎–Mirariaz asko hitz egiten da, gehiegi: gaur edozein eskale edo edozein kinkilari dabilkigu kalean, haizez betetako mirariak saltzen, estanpa esku batean eta bestean poltsa; zuek, baina, nerabe maiteok, umeen fedetik helduen federa egin behar duzue jauzi.
2010
‎Bestela, egun hartan egin genuèn afaria gogoratzen dut, hura ere buruan grabatuta geratu baitzait: ez genuen asko hitz egin, guztiok ere, uda hartan beranduago iritsi bazinen ere, zu ere gurekin zeundelakoan nago, Damaso, amari begira geundelako, ausaz, hark zer egingo, zer ez egingo; amari begiratu ondoren, aitari, edo izebari, edo Teofilo Mariari, edo zuri. Pagoagakoarekin oker nengoela aitortu nizunetik, beste era batean begiratzen zenidan, abegikorrago bezala, zeure fidakaiztasunean?, edo Maria Bibianari, edo Adari begiratzen nien:
‎Bestela, egun hartan egin genuèn afaria gogoratzen dut, hura ere buruan grabatuta geratu baitzait: ez genuen asko hitz egin, guztiok ere —uda hartan beranduago iritsi bazinen ere, zu ere gurekin zeundelakoan nago, Damaso— amari begira geundelako, ausaz, hark zer egingo, zer ez egingo; amari begiratu ondoren, aitari, edo izebari, edo Teofilo Mariari, edo zuri —Pagoagakoarekin oker nengoela aitortu nizunetik, beste era batean begiratzen zenidan, abegikorrago bezala, zeure fidakaiztasunean—,... guztiei begiratzen nien, beraz, eta guztien begietan igartzen nuen halako kezka bat, beldur atabikotik ere zerbait zuena —edo nik neure barruan sentitzen nuèn beldurraren proiekzioa ote zen zuengan ikusten nuena? —, zerbait baino gehiago ere bai:
2011
‎Asko eta asko hitz egin da herrian honen inguruan eta, batzuetan, gertakizun beraren bi edo hiru bertsio daude. Horrelakoetan, sinesgarriena edo koherenteena iruditzen zitzaidana jarri dut.
2012
‎–Badakit asko hitz egiten dela gure eskolako etorkinen portzentajeari buruz, baina nik, benetan, ez dut ikusten eragozpen gisa, baizik?
‎Orduan asko hitz egiten zuten elkarrekin; gaur, aldiz, zaila egin zaio Bakarnerekin jarraian hitz egitea. Ez da gelditu une batez ere.
‎Amatxok, berriz, ezin du begien parean ikusi; esaten du burlatia dela, eta kontakatilua, eta asko hitz egiten duela, eta gehitxo galdetu?
‎Uhartean igaro nuen bizitzaren urterik atseginena izan zen. Ostiral ongi samar hasi zen hitz egiten, eta aipatzen nizkion ia gauza guztien izenak eta bidaltzen nuen leku guztienak ulertzen zituen, eta asko hitz egiten zidan. Beraz, berehala hasi nintzen mihia berriz erabiltzen, horretarako, hitz egiteko, alegia, aukera gutxi izan bainuen ordu arte.
‎Zure atzerrialdian, asko hitz egin da zutaz
‎Potto eta pottokaren jokaerak oso egokia ematen zuen, eta etxeko ugazaba eta ugazamarenak alai eta atsegingarria gonbidatuarekiko. Zaldi zuri beltzak bere ondoan zutik egoteko agindu zidan, eta lagunak eta biek asko hitz egin zuten nitaz, kanpotarrak sarri egiten zizkidan begiratuengatik ohartu nintzenez, baita yahoo hitza asko errepikatzen zutelako ere.
2013
‎Ejem, barkatu, inspektorea, barkatu. Nik asko hitz egiten dut eta hobe izango da zuk galderak egitea; ni erantzutera mugatuko naiz.
‎Zoru etikoaz asko hitz egiten da orain. Non da GAL zoru horretan?
‎Gurarizko zakarkeria zirudien, edo borondatezko penitentzia, zeren eta halakoetan kontua ez baitzen mugatzen erazko galdera gutxi batzuetara, geldialdi deseroso bat egitera eta gero agur egitera besterik gabe; aitzitik, Darcyk beharrezko ikusi ohi zuen bere bidean buelta eman eta Elizabethekin oinez segitzea. Inoiz ez zuen gauza handirik esaten, eta Elizabethek ere ez zuen nekerik hartzen asko hitz egin edo entzuteko; baina hirugarren enkontruan harrituta geratu zen gizonak egindako zenbait galdera bitxi eta lokaberekin: Hunsforden izateaz pozik al zegoen, bakarrik paseatzea maite ote zuen, Collins jaun andereen zorionaz zer uste zuen; eta gainera, Rosingsez mintzo zirelarik, eta Elizabethek etxe hura oso ondo ezagutzen ez zuela aipatzean, bazirudien Darcy jaunak uste zuela Elizabeth Kentera hurrengo batean itzultzen zenean hortxe ostatuko zela bera ere.
‎Izan ere, Bennet andereño nagusia halako bisita baten irrikatan egona zen, eta, etxera bidalitako oharrean halakorik jarri ez baldin bazuen, inor ez kezkatzeko eta arazorik ez sortzeko izan zen bakar bakarrik. Alabaina, Janek ezin zuen asko hitz egin eta, Bingley andereñoak ahizpa biak bakarrik utzi zituenean, ez zuen gauza handirik esaterik eduki, Netherfieldeko guztiak beragana erakusten ari ziren adeitasuna eskertzeko hitz batzuetatik aparte. Elizabethek isilik entzun zion.
‎Elizabethek laster ikusi zuen Bingley andereñoa begira begira zeukala, eta ezin zuela berba bat ere esan, Darcy andereñoari batez ere, bestearen arreta bildu barik. Horretaz jabetzeak, berez, ez zion Georgianarekin hitz egitea galarazi izango, baina bata eta bestea urrunegi zeuden elkarrengandik eroso mintzatzeko; dena dela, ez zitzaion damutu asko hitz egiterik ez izatea. Nahikoa zeregin zuen bere pentsamenduekin.
‎Egurra jaso nuen berarentzat, eta su handi bat egiteko adina lortu genuen minutu batzuetan. Ez zuen bitartean asko hitz egin Didok: –ondo da, Bartze?
2015
‎Eta adibideekin segituz, zerbait esan dut pinturaz baina hitzik ez kirolaz, dexente gogo jardunez eta ezer ez begirale izan nintzeneko udalekuez; era berean, asko asko hitz egin dut eskolaz eta ia batere ez parrandaz. Parranda baino zehatzago izango da mozkorkeria esatea, edo, hitzaren kutsu moralista saihestearren, alkohola.
‎ezkertiarrak, progresistak, Euskadiko Ezkerrakoak, beren jarrera etiko eta politiko aurrerakoiez oso harro ageri zirenak eta beren ideiak azaltzeko batere eragozpenik ez zutenak. Hala ere, egia handia da asko hitz egiten duena nabarmendu egiten dela, eta niretzat bistan gelditu zen laster batean zenbateraino zen axalekoa haien ezkertiartasuna, zenbateraino faltsua haien sasiprogresismoa; abertzaletasunik ez dut aipatuko, espainolak baitziren goitik behera, kulturaz, pentsaeraz eta munduaren ikuskeraz; ez zen haien errua beharbada: erdaldunak ziren, nafarrak, unibertsitateko giro ezkertiar espainolean haziak eta PCEtik pasatakoak edo haren altzoan ibiliak; garai hartan, berriz, 1981ean, ez zegoen batere ongi ikusia espainola izatea, gure inguruan behintzat, eta orduan irtenbiderik erosoena Euskadiko Ezkerrakoa egitea zen:
‎Urte haietako neure bizialdia azaltzen hasita, berriz, irakurleari ez dakit baina egileari behintzat begi bistakoa egiten zaio bazterrean lagatako aukeren zabala; ez horrenbeste hasieran, nonbaitetik hasi beharra baitzegoen ezinbestean, baina orain, aurrera egin ahala eta bukaera ere sumatzen hasita nagoela, alderdi adierazgarriagoen mesedetan ilunean geratu direnak sentitzen ditut neure baitan deika. Adibidez, asko hitz egin dut liburuez baina oso gutxi musikaz, eta garai hartan hauxe zen arterik inportanteena gazteontzat, ia ia derrigorrean; ni lehenago rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua, eklektiko samarra nintzen arren, eta 80 urte hartan uste dut hasi nintzela jabetzen musikaren mundua astindu zuen mugida bortitzaz, nahiz eta, esan dudanez, Montyk urte batzuk lehenago famatu Sex Pi... irratsaioaren bitartez.
‎Egia da oso hedaturik dagoela, baina badaude beste modu batzuk ere. Ingurumenarekin zerikusia duten faktoreak gero eta gehiago ari dira kontuan hartzen teknologiak diseinatzerakoan, nahiz eta arriskuei eta inpaktuei buruz asko hitz egiten ez den diseinu teknologikoaren hasierako fase eta erabakietan, Langdon Winnerrek The Whale and the Reactor liburuan azpimarratu zuen bezala.191
‎Telesail hauetako gehienek ezaugarri komun batzuk betetzen dituzte. Lehenik eta behin, zineman sarritan gertatzen denaren kontra, testuaren garrantzia itzela da (pertsonaiak jende ikasia izan ohi dira, hizketa modu jantzia dutenak, eta asko hitz egiten dute: zilegi litzateke esatea argazki sofistikatua, irudiaren erabilera berritzailea eta luxuzko aktoreak gorabehera, argazki segidadun irrati nobelak direla, hein batean).
‎2 Gainera, sorlekutik kanpo garapen osoa erdietsi ez arren, kultura migrari batzuk beste herrialdeetakoekin nahastu izan dira, eta horixe da munduko kultura guztien errealitatea. Friedmanek dioenez, asko hitz egiten da gaur egun mestizajeaz, baina ia kultura guztiak dira askotarikoak edo kriolloak osagaien jatorriari begiraturik. Hala ere, horren kontzientziarik ez badute hartzen eta horrela ez badira aurkezten, ez dira horrela ulertuak izaten.
‎Hala ere, horren kontzientziarik ez badute hartzen eta horrela ez badira aurkezten, ez dira horrela ulertuak izaten. Orain Mendebaldean asko hitz egiten da horretaz, orain arteko sistema krisian dagoelako eta egoera hegemonikoak islatzen zuen homogeneotasuna zalantzan ipintzean kultura mestizajea agerian geratu delako (Friedman, 1994: 100).
‎Galdu dira euskarazko librurik gabez, euskarazko asko hitz egite, ta gelditu diranak ez dituzte euskaldun guziak aditzen(...) Non nai adi ditezkeanak billatu ditut alegiñean.
‎6 Norbaitek asko hitz egiten duenean nik...
2016
‎Bere gelakidea, esaterako, emakume heldua bera, maistra cum laude omen zen. «Gainera, zuk, asko hitz egin bai, baina auskalo noiztik ez duzun txirla fresko bat usaindu», bota zizun, zure lepotik trufaka. Zuk kontra egin zenion, esanez bizikletan ibiltzea bezalakoa zela kontua:
‎Sekulako bozina hotsak entzun zituzten. BECKETT (3). Becketti pertsona hiztunak gustatzen zitzaizkion, baina berehala aspertzen zen asko hitz egiten zutenekin. Bera hitz gutxikoa zen.
‎–Ez du askorik hitz egiten, Donut zaintzen dabil egun osoan, eta ez du gurekin asko hitz egiten; nirekin behintzat ez, baina arropak garbi egoten dira armairuetan eta ondo jaten dugu, aita.
‎A: Ordurako asko hitz eginak ginen gure artean, helburua ez zela erakundeak betiko irautea, estatuarekin negoziatzeko baldintza egokiak sortzea baizik; dena dela, eta gertakarien abiadarekin, une hartan deskolokatuta geratzeko arriskuan geunden.
‎Orduantxe ikusi zuten haren irribarrea lehen aldiz Josebak eta Iratik. Bezperako afarian ez zuen asko hitz egin, beharbada beraiek konturatu gabe euskaraz jardun zutelako sarritan, edo konfiantza faltagatik. Auskalo.
‎Xabierrek kafea egin zuen. Ez zuten asko hitz egin hura hartu bitartean.
‎Hendaiara heldu aurretik Verdiren Rigoletto aski ozen jarri zuen cdgailuan, elkarrizketarako gogo handirik ez zeukala erakutsi nahian edo. Eta ez, ez zuen asko hitz egin Nimeserako bidean, ezta bertara iritsi ondoren hango Maison Carrée deituriko tenplu erromatarra eta anfiteatroa, hain ederrak, bisitatu zituztenean ere. Lehen berrehun kilometroetan Iratik gidatu zuen eta Joseba hitz egiten saiatu bazen ere, ez zuen gauza handirik lortu.
‎Beste gauza askoz ere mintzatu ziren bidaiako lehen bi orduetan. Xabierrek asko hitz eginez gidatzen zuenean, eskuineko eskua behin eta berriro mugitzen zuen, bolanteari ezkerrekoarekin soilik oratzen ziolarik, bista errepidetik Josebarenganantz aldatuz. Autoaren modu automatikoa ipintzea ez zitzaion batere gustatzen eta, ondorioz, abiadura muga orduko 130 kilometrokoa zen arren, sarritan gainditzen zuen.
‎Xabierrek oso gustuko zituen Josebaren azalpen filologikoak. Irteera hartara heldu bitartean ez zuten jadanik asko hitz egin. Xabierrek irratia piztu zuen.
‎Idazleak egin behar duena idaztea da, eta zure liburuez asko hitz egin behar baldin baduzu, seinale zure liburuek ez dutela zure ordez hitz egiten. Malo, beraz.
2017
‎Mila esker asko hitz egin didate zure amari berdin izango zaio pospoloa sutako sarearen atzera botatzen badut ezta zuri buruz Candacek zutaz hitz egitea besterik ez zuen egiten Licksen geunden bitartean. Jelostu ere egin nintzen hala esaten nion neure buruari nor ote da Quentin hori ikusi behar diat ba zer itxura duen pieza horrek zeren neskatila horrek jota utzi baininduen ikusi nuenarekin batera zuri esatea ez zait axola behin ere ez zitzaidan burutik pasa bere anaiaz ari zitekeenik zuen zutaz gehiago hitz egin ezta munduko azken gizona izan bazina ere ezta bere senarra izan bazina ere iritziz aldatu eta ez al duzu zigarro bat hartu nahi
‎Hogeita hamar urte borrokan eman arren, 2014an deskubritu ditu munduak emakume gerlari haiek. Ezin ukatu asko hitz egin dela kurduez hiru urte hauetan, baina ezer gutxi beraiekin. Lubakietan bilatzen dugun herria da; bertan ikusi nahi ditugu pop ikono bilakatu diren emakume haiek, baina eskoletan, kontseiluetan, alderdi politikoetan eta, oro har, gizarte zibila deitzen dugun horretan parte eragilea ere badira.
‎Horrexegatik dela uste dugu. Hala ere, berarekin hitz egitean, asko hitz egiten baitugu berarekin, konturatu egiten da eta berehala pasatzen zaio haserrea, amak.
‎Eta gizarte (nazional) batean bizitzeko estatusik ez daukan hizkuntza batek nola erakarriko ditu gure gazteak euskarara? Erakarpenaz asko hitz egiten da gazteen eta euskararen arteko harreman hauskorra dela-eta, baina erakarpenaren oinarrian dauden faktoreak ez dira aintzat hartzen.
‎–A, hori... Tira, badakizu, garai hartaz asko hitz egiten da. Hau izan zela, bestea izan zela.
2018
‎1980ko urteetan, Estatu Batuetako eta Britainia Handiko eskuineko gobernuek asko hitz egin dute askatasunaren inguruan. Estatuak modu paternalistan eta mugatzailean beretutako erretorika hori, enpresa pribatuarena eta askatasunarena, gaur egun nagusi da eztabaida politiko ofizialetan, eta lelo bera darabil Australiako gobernu laboristak ere.
‎Bere gaztelera motzean, bere berri bazuela adierazi zion amak, bazekiela ispiluak saltzen zituena, baina berak ez zuela astirik ispiluari begiratzeko, eta gutxiago edertasunik,, de joven me hubiera venido bien, para aprender a bailar?, errepikatu zion. Harritu egin nintzen, nik uste baino gaztelera gehiago zekielako eta, beharbada urduritasunak eraginda, asko hitz egiten zuelako ere bai. Biak berriketan ari zirela agertu zen aita bizkarrean sega zuela, eta urrutitik geratu zen begira, hamar bat metrora edo, eta amak eman zion bisitaren berri.
2019
‎–Portiaren papera egin nuen behin, bota zion andreak?. Forcible andereñoak asko hitz egiten du bere Opheliaz, baina jendea nire Portia ikustera etortzen zen. Oholtzak zapaltzen genituenean.
‎–Zu bezalako emakume bat izango naiz??. Ohitura hartu zuen gauean oihuka deitzeko gurasoei; inguruan asko hitz egiten zenez Messinako lurrikaraz, horixe hartu zuen bere larriminaren aitzakiatzat; gelditu gabe egiten zituen horri buruzko galderak. Egun batean, galdezka hasi zen bat batean:
‎Bere liburuetako batean, Le Toutounieren [Kanapea], Colettek gogora ekarri du emakumeen bizitzaren ifrentzu hori. Amodio kontuengatik zoritxarrekoak edo arranguratuak diren hiru ahizpa gauero elkartzen dira txikitako sofa zaharraren inguruan; han, lasaitu egiten dira, eta eguneko kezkez gogoetatu, hurrengo eguneko guduak prestatu, zenbait plazer iheskor gozatu, hala nola atsedenaldi arretatsu bat, lo gozoa, bainu bero bat, negar saio bat; ez diote asko hitz egiten elkarri, baina bakoitzak habia moduko bat sortzen du besteentzat; eta haien artean gertatzen den guztia egiazkoa da.
‎Mutilek ere mesfidantzaz begiratu zioten hasieran, kanpokoa da, ez zaio futbolean jolastea gustatzen, ez du asko hitz egiten?, baina, laster, arraro izate hori bere alde gertatu da. Urrutien dagoen masusta preziatuena izaten den bezalaxe, azkenean denek bihurtu nahi izan dute lagunik nahi ez duenaren laguna.
‎Isiltasunera ohitu dela, ezinbestean, euskalduna. Zaharragoek diote, aldiz, hori zentzugabekeria dela, urte gordinetan asko hitz egiten zela politikaz Euskal Herrian. Gehiegi, batzuen iritziz.
‎Sarita etenaldi bat profitatzen ari da minutu batzuk lehenago infernuko klabija mataza hartan hautsi zaion azkazal bat arta ezin handiagoaz konpontzeko, haustura berdindu du dagoeneko, orain karraskaz leuntzen du, zolitasunez, jardunean guztiz sartua da, segurua da ez diola Raimundo Silvari honek nahiko lukeen bezala erantzungo, galdera egiteko ideia eduki baitu pasabidetik barna zetorrela, Costarekin eduki duen duelu dialektikoak lagundurik apika, horiexek dira ariketa gimnastiko intelektualaren abantailak, baina orain ikusiko da zer edo zertarako balioko duen, honako hau da galdera, Ba al dakizu Maria Sara doktorea deiak jasotzeko moduan ote dagoen, lan kontu bat aipatu behar diot, hau ere bukatu gabeko esaldia da, begirada irrikatsua da, unea ezin zitekeen txarragoa izan, izan ere, azkazal luze eta obalatu bat hautsi berri duenaren narritadura saihetsezina ulertzekoa baita, eta gainera telefono zerrendan bilatu du zenbakia, baldin eta telefonista zerrenda emateko gertu badago, Zorte txarra, pentsatu du Raimundo Silvak, niri gertatu behar zitzaidan, azkazala, karraska, Hara, Silva jauna, ez dakizu azkazal hauek zenbat lan ematen didaten, ea noiz kentzen didaten traste zahar hau eta noiz paratzen didaten zentral modernoa, botoiak dituzten horietakoa, elektronikoa, deiak jasotzeko moduan ote dagoen, hori ez dakit, baina zenbakia emango dizut, idatz ezazu. ...runak egiten ari zitzaion zalantza bat aztertzen ziharduen bitartean, geroxeago adierazi zuen zalantza hori, gauzari garrantzirik ematen ez dionaren tonuan, Baina hemendik ez badiozue hots egin deirik jaso ezin duelako izango da, noski, Nik ez diot hots egin, baina agian zuzendaritzatik bai, telefono zuzenaren bidez, telefono zuzena ez da telefonistarengandik pasatzen, telefono zuzenen bidez lasai asko hitz egin daiteke, Raimundo Silvak uste du gogoratzen duela zuzendari literarioaren bulegoan dagoen telefono zuzen bat. Saritak bukatutzat eman du azkazalaren konponketa, emaitza kritikoki behatzen du, kaltearen larritasuna kontuan hartuta, ahal duena egin du, are, pozik samar gelditu da, beharbada horregatik galdetu du, Nahi baduzu, hemendik hots egingo diot, orain, eta Raimundo Silva zer esan ez zekiela gelditu zen, burua indarrez mugitu zuen ezetz esateko, keinuz, eta une horretan, Jainkoaren probidentzia, zentralak dei bat jaso delako seinalea egin zuen, bi seinale ia batera, mundua bere ohiko orbitan sartu zen, hala irudituko zitzaion, bederen, Raimundo Silvak sakelan Maria Sararen telefonoa zeramala ez zekien edonori, eta horixe da, hain zuzen, unibertsoan eragin den aldaketa izugarria.
‎Hurrengo bi egunetan, Raimundo Silvak eta Maria Sarak asko hitz egin zuten telefonoz, zenbaitetan lehen ere esana zeukaten hainbat gauza errepikatuz, aurkitzen zituzten gauza berriez miretsirik beste zenbaitetan, eta beti gauzak modu diferentean hobekien adierazteko hitz egokienak bilatuz, azken hau balentria ezinezkoa da, ia ia, jakina denez. Bigarren eguneko arratsaldean Maria Sarak iragarri zuen, Bihar lanera joango naiz, handik ordubete lehenago atera eta zure etxetik pasatuko naiz.
‎Jaimek ez du asko hitz egiten, eta ez bere barrena husteko beharrik ez duelako! Gustura dago, horratik, gizon haren esana aditzen, eta irakasle bati dagokion errespetuz eta arretaz baitaratzen du haren ele bakoitza.
2020
‎–Luisak zuri buruz asko hitz egin zidan, Aiegira amaren hiletara itzuli nintzen egunetan... baita Matilderi buruz ere –esan dio txeratsu. Teresa ohartu da hitzorduaren arrazoia horixe bera jakinaraztea izan dela.
‎" Min ematen duena ez da bereiztea, ez dagoenaren irudikapenari are eta indartsuago atxikitzea baizik". Aurreneko egun hartan asko hitz egin zuten, aliritzira, edo hala iruditu zitzaion Teresari behintzat; Sabinaren hitz guztiek, ordea, zehar mintzoz bada ere, esanahi ezkuturen bat dute beti. Gogoan du, saioa bukatzear zeudela, gelako landareetako bati begira esan ziola:
‎–Kaixo, Inge, banuen zu ezagutzeko gogoa. Maialenek asko hitz egin dit zutaz. Zer moduz dantza klaseak?
2021
‎Guk egiten ditugu hiriak baina hiriek egiten gaituzte gu. Gaur egun, honi buruz asko hitz egiten da. Hiriaren estrategia edo garapen ikuspuntua kontuan hartuta, hiri guztiek izan dute" handitan zer izan nahi duten" amets egiteko joera, eta euskal hiriek ere hori egin dute.
‎Zer esaten ote dio? Musikaz asko hitz egiten zuten elkarrekin. Bere logelan sartu eta Su ta Gar eta AC/ DC entzuten zituen Martinek, ozen, oso ozen.
‎Santsen gaude Eñaut eta biok. Ez dut orain arte harekin kartzelari buruz asko hitz egin, baina kartzelaz geroztik espazio itxiek eragiten didaten antsietatearena kontatu diot. Erremedio onenak kimikoak direla esan dit, nire lekukotzaren zain egon balitz bezala, batere pentsatu gabe.
2022
‎Umorearen limiteez ere asko hitz egiten da gaur egun... Ba, sentitzen dut. Nik ezin dizkiot jarri.
‎Ordura arte ez genien esan ezer, baina ez geunden ondo, eta partekatu nahi genuen nola sentitzen ginen. Kuadrillan asko hitz egitekoak gara, asko laguntzekoak. Babestua sentitu nintzen beraiengandik eta familiarengandik.
‎Gure semea oso lagunkoia da. Maite du jendea ezagutzea, eta asko hitz egiten du. Mundua deskubritzen ari da sei urterekin.
‎Brunoren adinerako oso emakume gaztea zela iruditu zitzaidan, apala, alaia, aratza. Niregana gerturatu eta" Brunok asko hitz egin dit zutaz" esan zidan bi musu ematen zizkidan bitartean. Ez nuen bere orkatilak miresteko aukerarik izan, ez nion gona laburrarekin zihoan edo ez erreparatu, baina ederra iruditu zitzaidan bere txikian, jostailutik bazuela zerbait pentsatu nuen, eta Bruno harekin zoriontsu izan zitekeela ondorioztatu nuen, besteren bizitzak juzgatzeko tarteka izaten dugun erraztasunarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia