Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2017
‎Han landatu gintuzten eta han bizi ginen gu, lasai, gure patua zein zen jakin gabe etengabe hazten eta hazten. Landatu gintuztenean asko ez ginen metro erdira ere heltzen, eta orain berriz batzuk bi metrora ere heltzen dira. Denak gara antzerakoak, berde kolorezko konoak, jostorratz itxurako milaka hosto berderekin, ederrak benetan.
‎Margot eta biok jaiki egin gara, aurrean etzanda dagoen jende asko ez da mugitu ere
‎Liburu baten aterperik gabeko poema solteak dira, beraz, banan banan idatziak denak, ez proiektu poetiko handiago baten barruan. Seguru asko ez luke denak paperezko liburu formal batean argitaratzea, baina pentsatu dut egokia litzatekeela, Booktegik eskainitako aukera baliatuta, denak batuta irakurleen eskura jartzea sarean, irakurleek gero poemekin nahi dutena egin dezaten. Bada, adibidez, bildumako poemak kantu hitz bihurtutakorik.
‎Kristopherren egonezina benetakoa zen, zeren eta, bere ustez eta, halaber, beste askoren ustez, egunkariko albisteak bezain errealak ziren errelatu haiek, Sonoran zein New Yorken kokatuak izan, benetan gertatutakoak paperean inprimaturik egote hutsagatik. Jakina, haietako asko ez, halere, Ferreirarena, kasu benetako istoriotzat saltzen ziren, hala nola, Billy The Kid edo Jessie James haragizko pertsonaiek ustez egindakoak, alegia. Formatuak berak errealitatea eta fikzioa nahasten zituen, gaur egun ere gertatzen den bezala.
‎Gaur egun, Gaztelugatxeko harkaitz gainean eliza bat dago, baina orain dela urte asko ez zegoen han. Garai batean Gaztelugatxen harkaitz sinple bat besterik ez zegoen, eskailera eta elizarik gabe.
‎Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak Altsasuko borroka definizio horretan sartu du. Hala ere, penalista asko ez dago ados horrekin. El País egunkarian hainbaten iritziak jasoz idatzitako artikuluan adibidez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide Penalean katedratikoa den Joan Queralekin mintzatu ziren.
‎Ez dugu 1886an baino baldintza hobeetan lan egiten. Harrezkero irabazitako eskubideak galtzen ari gara krisiaren izenean; eta, hala ere, langile asko ez dira manifestaziora joango gaur: zubia egin dute, eta oporretara joan dira.
‎Filologoekin hizkuntzaz eztabaidatzea zaila da, eta zientzietan ezjakin hutsa naiz. Baina nik kazetaritza ikasi nuen, eta asko ez bada ere, zerbait badakit komunikazioaz, artikuluak idazteaz... Jakintza arlo zabala da, ordea:
‎Nire ustez ez da baloratzen Gipuzkoako Liga, eta niretzat bereziena da, suposatu zuenagatik. Hori ez balitz sortuko, egungo traineru asko ez lirateke uretan egongo, Euskotrenek lau toki bakarrik izatea erabaki baitzuen. Oso berezia da Euskotren niretzako, dauzkan estropadengatik, eta dena emango nuke berriro hor egoteagatik; hala ere, ez da baloratu Gipuzkoako ligak emakumeengatik egindako apustua.
‎Horiek Scudderren kontuak ziren, eta berari utzi nizkion. Horrela, bada, kontatu zizkidan gauza asko ez zitzaizkidan buruan geratu. Gogoratzen dut azaldu zidala Karolides Londresera iritsitakoan hasiko zela arriskuan egoten, eta arriskua goiko mailetatik etorriko zela:
2018
‎Alferrik gabiltza liluraturik, eta lagun ditugu politikari eta sindikatuko kide asko ez ezik, baita frankotiratzaileak ere, hots, bakarrik diharduten horiek. Gustuko dituzte halakoak euskal hedabideek.
‎Bada asko egin delako, ados, baina ez aski. Eta gutxi asko izan daitekeen moduan, asko ez da beti aski. Eta horrelaxe azal liteke azken 60 urtetan egin denaren auzia.
‎Geroxeago, elkarri hoska. Iskanbila eta zalaparta hartan asko ez ziren beren leizetan sartu. Gazteetako batzuk besteren haitzuloetan babestu ziren.
‎JULEN. (Bere buruari triste.) Egia duk, seguru asko ez diat ezer lortuko. Orain konturatu nauk.
‎Ederra ikuskizuna! Eskerrak jende asko ez zegoela! Tripak bota beharrean zegoen hurbildu ginenean.
‎" Postua libre dago, baina ingelesa naiz eta badakit ingelesek nola pentsatzen duten arraza kontuetan. Zerbitzari bat edo bi beltzak jartzea ondo dago, baina denak beltzak izango balira, kaletik begira dagoen jende asko ez litzateke sartuko". Jatetxeak kristal handi bat zuen kanpo aldeko horma moduan.
‎herri honetan ehunka eta ehunka torturatu izan dira. Biktima horietako asko ez ziren ETAko kideak, baina horrek ez du ardura, azken batean bereizketa egiteak tortura justifikatzea baitakar askotan: herritar xume bat torturatzea ez da onargarria; etakide bat torturatzea, bai.
‎Justizia ez dabil oso ondo Espainian, baina badirudi Garzonen auzia lehertu arte herritar asko ez direla horretaz jabetu. Epaileek euren begien aurrean euskal herritarren aurpegiak txikiturik ikusi eta, ezer esan gabe, horiek espetxeratzeko agindua ematen dutenean, salaketarik ez.
2019
‎Baliteke egia izatea, eta hori dioenak arrazoi osoa izatea, baina beti galdetu izan diot nire buruari hitz horien atzean ez ote dagoen erresumin mingots baten antzeko sentimendu ezkutu bat, inbidia apur bat guk ditugun (eta izan ditugun) eta aurreko belaunaldikoek izan ez dituzten aukerengatik. Gure amonek jakin izan balute guk dakiguna, guk ditugun aukerak orain dela hirurogei urte izan balituzte, ziurrenik gutako asko eta asko ez geundeke mundu honetan. Baina tira, alferrik da ura joanda gero presa egitea, eta gaur eta hemen gaudenok gu gara.
‎Ez, andrea, ez, bueno asko ez.
‎Badu interesa; itzela esango nuke. Honelako kasu asko ez dira munduan egongo, ez!
‎Azken elementu bat aztertzekotan, ez otzantzearena litzateke. Momotxorroak, inauterietako beste jeinu asko ez bezala, ez dira otzanak, ez daude hezita, meneratuta, alderantziz, bere izaera basa, hezkaitza, mantentzen dute; naturaren izaera primitiboa daramate aldian nahiz eta gizakiarekin nahastuta egoterakoan ahultzen dijoan indar hori, tarteka.
‎Adibidez, konposatu artifizial toxikoen ekoizpena ez da aintzat hartzen aztarna ekologikoan, baina hori ere ikaragarri areagotu da. Substantzia horietako asko ez dira biodegradagarriak, eta, beraz, metatu egiten dira, eta ondorioak sortzen dituzte katean.
2020
‎Espainiako gizarteak eta klase gidariak erlijio askatasunari dagokionez, edota immigrazio edo sexu identitateari dagokionez egin duen bilakaera miresgarria izan dela dio Puigdemontek seguru irakurle asko ez dagoela honekin ados, edo erabat ados, eta ezta zer egonik ere, noski!. Nazionalkatolizismoan, inperialismoaren nostalgian, matxismoan, homofobian eta antisemitismoan hezitako belaunaldia giza eskubideen aldera igaro izanari, ezkontza homosexuala errespetatu eta defendatzera igaro izanari, eta migratzaile olatuen aurrean jarrera xenofoboak baztertzera egin izanari, miresgarri deritzo; besteak beste, horregatik, ez zuten uste erreferendumarekikoan Estatuak errepresioarekin erantzungo zuenik, baina orain garbi dute, ezen %47, 5 boto emaileen ordez, %65, 5 izanda ere, edota independentistak bi milioi izan beharrean, bi milioi eta zortziehun mila izanda ere, berdin berdin ukatuko lukeela Estatuak erreferendum loteslea, bi alderdi nagusi eta Auzitegi Konstituzionala estu estu elkarturik.
‎Hegoaldeko euskaldun asko ez gara oso iaioak kortesian. F... you herria bihurtzen ari gara.
‎Gizateriari egiten dioten sakrifiziotan arriskurik ez dutela, ondasunentzat sikiera ere; azken finean, horren noble ez zirela, lapurrak egindakoa lapurrari egiten baitzioten eta arimak salbatzea espero zuten kanpora begirako keinu batzuen eta otoitz bakan batzuen bidez zein noizean behin bide zuzen baina alferrikako batetik ibiltzearen bitartez. Auzoak gogor epaitzea izan daiteke hau, beharbada, uste baitut horietako asko ez direla jabetu ere egin euren herrian kartzela bezalako erakunde bat dutenaz.
‎Orduan, ez al da hobe zuretzat orain kolpe batez zerbait hartzea, asko asko ez baina bai seguru eta finkoa, zoriaz fidatzea baino. Esan behar dizut, gainera, ez dizudala galdetzen jakiteko gogo hutsagatik.
2021
‎Nire senarra eta biok ekialdekoa den guztiaz maiteminduta gaude, horregatik egongelatxoa gure bidaietan erositako hainbat gauzarekin apaindu gura izan genuen hango giro bero eta atsegina nolabait sortzeko asmoz. Baina, faborez, eser zaitezte, Mikel bere bulegotxoan ari da ordenagailuaz gora eta behera, eta seguru asko ez dizue sartzen entzun.
‎Shannanen gorpua aurkitu zen lekuko lurra ezta ez zela aztertu salatu zuen ere, Shannan bertan usteldu ote zen edo ez frogatzeko. Hilketen ikerketa arruntenetan egin beharreko gauza asko ez zirela egin eta egin behar ez zirenak egin zirela esan zuen Rayk. Poliziaren arduragabekeria hauek guztiak susmagarriegiak zirela eta polizia Hackett babesten aritu zela mantentzen jarraitu zuen Rayk hedabideen aurrean.
‎Utsune bat billatuteko asmoan edonundik asten bagara, gaiñean ditugu beti menditarrak, leoi amorratu baten antzeaqn, eta erdiak eta geiago bidean gelditu baga aurrera ioaterik ez dago. Oraiñ egun asko ez dala nintzan ni ango esetsi batean. Gaztelu baten lo apur bat eginda gero, urten genduan gaberditik laster Berriotzeko basoan goizalderako egon bear gendualata.
‎Gauza asko ez nik.
‎epaia beti egiaren alde emon bear da, eta Aitz barrengo gertaldi orretan egia euskaldunaren kontra dago, edo garbiroago esateko, euskaldunarena da errua. Ozinbelzko iauregia ez da Kristoren siñizmenekoa, beste euskal etxadi asko ez diran legez, eta iauregi orretako semeak prankotarra kristiñaua dalako iraindu dabenean, ni iraindu nau eta beste kristiñau asko iraindu gaitu, kristiñau bizi eta kristiñau il nai dogulako. Kristiñau gudalariak, egia iakin dogun ezkero, ez daukagu emen zer egiñik:
‎Zeu, antxiñetarik biotzaren erdian daukazun naigabeak itxuturik ipintzen zaitu. Ondo dakizu, danok Iaungoikoagan anaiak gareala, eta geiago ostera sinekoak dira, eta, euren zorigatxez, euskaldun asko ez oraindaiño. Egia da prankotarrak gure arerioak izan dirala gizaldietan; ezbearreko gauza dongeak egin deuskuezala egia da; badakit euskaldun askoren odol garbia busti eta narotu dituala gure zugaztiak, prankotarrak dirala eta ez dirala; badakit eurakgaitik daukagula euskaldun guztiok biotz gaixoa barru barruan minberaturik; baiña gizon arrotzak azkenengo gudetan egindako marratik kanpora daukaguzan artean, gure ekandu zar eta izateko ereari geiago ikututeko asmorik baga bakean bizi diran bitartean, gu legez kristinauak dirala gogoratu nai dot; neure lenengo urteetatik biotzaren erdian sosmau neban gorrotoaren su garra amatau gura neuke; Kristo Iaunagan neure anaiak legez begiratu gura deutset prankotarrai, iruntzi alak iruntzita bere.
‎143" Ozinbelzko jauregia ez da kristoren sinismenekoa, beste euskal etxadi asko ez diren legez" (42 or.), dio narratzaileak.
2022
‎Diegok ez zuen lana bere merituotatik lortu eta hori ez zen inoren gustukoa izaten, batez ere lanpostua lortzeko oposaketa gogorrak gainditu behar izan zutenek ez zuten begi onez ikusten. Heldu berritan, denbora asko ez zela, nolabaiteko boterea zuen baten semea zela esaten zen, eta politikotxoren batek mesederen bat zor ziolako edo sartu zuen lanean muskila. Errepresalien beldur, inork ez zuen ezer esan.
‎Kaferako esnerik?", ze, jakina, kikaran kafea baino ez zegoen, eta atsoak: " ez, zure lankide hura jada berotzen ari zait esnea, baina esan diot asko ez berotzeko, eta, halere, han dabil, berotu eta berotu", eta bazetorren beste zerbitzaria esne pitxertxoa eskuan, eta badiotso atsoari: " andrea, zuk ez didazu ezer esan, laktosarik gabeko esnea eskatu didazu, ni joan egin naiz eta zuk ez didazu ezer esan".
‎Ibilbide politenetako bat Frey Aterpera doana duk, joan eta etorri hogei bat km, baina azaro erdialdean oraindik erdi itxita egon ohi duk, elurragatik. Bi tokitan galdetu duk, eta aurrerapen asko ez diate eman: joan hintekeela, baina iritsi, argazki bat atera eta itzuli egin duala, batek; joan hintekeela, bai, baina agian elurra izango dela azken hirurehun metroetan...
‎Ni eta gutako asko ez gara musulman, mozarabe baizik...
‎Honela hasten dun liburua: " Mantxa aldeko erri koxkor batean, bere izenik ez nuke gogoratu nai, bizi zan denbora asko ez dala etxeko seme bat: lantza altxa tokian, adarga zaar, zaldi igar ta erbi zakur dun oietakoa.
‎Olyte buru duen merindadeko herri koxkor batean, bere izenik ez nuke gogoratu nahi, bizi zen denbora asko ez dela etxeko alaba bat: apaina, fina, unibertsitate ikasketaduna, eta lan atsegin samarra zeukana, administrazio edo enpresaren batean.
‎Azken urteetan, Beyoglu ri lehiakide gogorra atera zaio Bosforoko Itsasartearen bestaldean, hiriko auzorik coolena baita. Orain asko ez arte, Kalidoy auzoa, Istanbuleko alde asiarrean, bizitoki bat zen, interes handirik gabea, eta ez zen mapa kulturaletan agertzen. Gaur, Kadikoy, Istanbulen gau-girorik gehien dagoen auzoetako bat da, nahiz eta hemen tabernak Beyoglu n baino lehenago itxi, eta goizeko aldean asko jaisten den jendearen emana.
‎Sancho Garcia oso gaixorik zegoen eta nahiz eta noiz hilko zen oso ongi ez jakin, ez zen urte askotan biziko. Medikuek erran zioten zainduz gero urte batzuk pasa ahal izango zituela, baina asko ez.
‎Bai, asko ez, baina oraindik zilarrezko sei txanpon izango ditugu.
‎elertzeko asko ez badago ere
‎Horiek horrela, misto ontzia hartu eta kandela puska txikia berriz ere piztea erabaki zuen, eskuak pixka bat berotu zekizkion. Lehenengo mistoa, zoritxarrez, itzali egin zitzaion kandelatxoa piztu baino lehen, urduritasuna eta hezetasuna zirela bide, baina, zorionez, oraindik bazeuzkan gehiago, asko ez baziren ere. Hurrengoan, bai, izeki, lurrean zutik bermatu zuen argizari urtu pixka batekin eta horrelaxe luzaroan egon zen, lurrean eserita, kandela bi belaunen erdian zeukala, gorputza kuzkurtuta eta argiari begira, etengabe so, ia ia erdi lo gelditu zen arte.
‎Gehiago kostatu zitzaidan erantzutea, saiatu arren. Horrek adierazten zuen ni ere euskalduna nintzela, nahiz eta asko ez erabili.
‎Jose Miguel Etxeberria desagertu zenean, edo, esan dezagun argiago, bahitu eta hil zutenean, asko ez ginen behar bezala portatu. Fenomeno orokortu eta sozial bati buruz ari naiz, ez banakako ardura jakin bati buruz.
2023
‎Ezin bestela izan, sentimendu bat bera baitzen. Urteak joan dira, bai, hainbeste urte ezen egun ere bertoko asko ez dela jabetu oraindik bere harrokeria lotsagarriaz.
‎1528ko urrian bigarren bisita bira hasi zuten ikuskatzaile berriek, administrazioaren funtzionario gisara; ikuskatzaileen artean ziren Lutero, Jonas, Miconius, Melanchthon eta Espalatino. Bisita horietan ikusi zuten morala eta erlijioa egoera negargarrian zeudela, sinestunen artean sineskeria ugari zegoela eta parrokietako artzain asko ez zirela gai irakurtzeko eta predikatzeko. Hurrengo urtean Printze Hautesleak Luterori esan zion etxean gelditzeko, Wittenberg ek ehun ikasle galdu zituelako Lutero eta Melanchthon kanpoan egon ziren bitartean.
‎1883ko abenduaren 5ean (344) Nuenen etik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion azken hiru hilabeteetan gaixo eta urduri egon zela; hainbat arrazoirengatik denboraldi batez etxera joatea erabaki zuela; Drenthe zoragarria zela, baina han egoteko gai izatea faktore askoren mende zegoela; besteak beste, bakardadea eramaten jakin behar zela. Arte enpresa handi asko erori egingo zirela urte gutxitan; arte errealarekin harremanean egon zirela enpresa horiek hasieran eta asko loratu zirela; baina, geroztik diru espekulazio gehiegi egin zela; arte erosle asko ez zuela arte zaletasunak mugitzen, espekulazioak baizik; urte batzuk lehenago berak pentsatzen zuela artista onen koadroen prezioak mantendu egingo zirela, baina ikusitakoa ikusita, orain pentsatzen zuela haien prezioa ez zela mantenduko; hala ere, merke saldu ala garesti, beretzat Millet Millet zela, Israëls Israëls zela eta Rembrandt Rembrandt zela; Theori esaten zion ez zela izango gai osab...
‎1888ko apirilaren 11n (476) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak ematen zizkion bidalitako pintura guztiengatik. Bidali zizkion pinturen koloreetako asko ez zirela ikusten Maris, Mauve edo Israëls en paletetan; Delacroix-en paletan bakarrik ikus zitezkeela laranja, horia, limoi horia, urdin prusiarra, esmeralda, karmesi koloreko lakuak, berde malakita edo berun laranja; kolore horiek nezkez ikus zitezkeela holandarren paletetan. Goiz horretan loretan zeuden aranondo batzuk pintatzen jardun zela eta kolpetik haize bortitz bat altxatu zela; eguzkitan lore txiki guztien distira ikus zitekeela.
‎Rubens ederra eta larru jotzaile ona zela; Courbet ere bai; beren osasunak aukera ematen ziela edateko, jateko eta larrua jotzeko. Bernardi esaten ziola asko jateko, ariketa militarrak ondo egiteko eta larrutan asko ez egiteko; hori egiten bazuen, haren pintura are eta espermatikoagoa izango zela; Balzac-ek esaten zuela, kastitate erlatibo batek artista modernoa indartu egiten zuela. Beren lanean ar indartsua izan nahi zuenak ez zuela larrutan gehiegi egin behar.
‎Hiriaren aldirietan ospatuko da erakustazoka, pesquería izandako pabilioi zahar batean. Erakusketari asko ez den arren, KSB, Grundfos eta Wilokoak gutxienez bertan dira, gurearen bi halako stand banarekin. Oso motel hasi da feria.
‎Bizitzako aldaketek gizabanakoaren araberako eragina dute; aldaketa berak baino garrantzia handiagoa du subjektuak hari ematen dion esanahiak. Bizitzan aldaketa traumatikoak jasan arren, pertsona asko ez dira gaixotzen. Zergatik?
‎Autoestimu egokia eta bere trebetasunetan konfiantza duen subjektuak berehala gainditzen ditu babesgabetasuna eta etsipena. Gertaera asko ez dira estresatzaileak izaten, norberak arriskutsutzat hartzen ez baditu; horregatik, subjektuak gertaeren esanahia kontrolatzeko ahaleginak egiten ditu. Estresari aurre egiteko gai den subjektuak ahaleginak egingo ditu gertaera bat traumatizatzailetzat ez hartzeko, eta pentsaera aldatzen saiatuko da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia