Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2000
‎Diru gutxiago zeukan, baina hala ere hor sartzen zuen bere diru hori. Liburu ertzetan bere nota asko daude eta papertxo asko ere bai bere iritzi eta pentsaerekin. Etorkizunean On Joxe Mielen biografia kritiko bat egin nahi izanez gero, egundainoko materiala daukagu hor
‎Arruabarrena zeritzan bat ere bazen, marrazten artista zena; Merced egunean jaia antolatu zuten mojek, eta batzuk mozorrotuta ibili ginen marrazkilariari adorea ematen, baina ez dakit zer atarramentu izan zuen. Mendaroko bat ere hil zen, eta beste asko ere bai. Eguneroko ogia zen.
2002
‎Amaitu da beste Bertsolari Txapelketa Nagusi bat, Garazitik Donostiara, Lizarran gelditu barik bertsogintza eta, bertsolaritzaren, bidegurutze izan ohi den lau urtean behingo ibilbidea. Gauza asko esan da Txapelketa honen gainean, onak, oso onak, txarrak, oso txarrak eta nondik heldu ez zuen asko ere bai. Gauza bat da ukatu ezin dena, Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzen den bakoitzean, eta gehienbat Belodromoko finala urreratzen den neurrian, hainbat aditu eta ez hain adituren jomuga bihurtzen dela komunikabide askotan.
2003
‎Jende asko nekatuta eta itxaropenik gabe ikusi dugu gizartean, gauzak nondik nora doazen ez dakiela. Elkarritik etsitzeko arrazoi asko ikusten dugu eta aldi berean eusteko arrazoi asko ere bai. Eusteko arrazoietako bat egoeraren injustua da, eta gizartean egoera hau aldatzeko borondatea nagusi dela uste dugu.
‎Hernanik izan duena da bertsolari asko. Hasi Txabalategi eta Txirritaren garaietatik, gero Paulo Txikia eta ospetsua izan ez arren bertsotan egiten zuen jende asko ere bai... Frankismoaren ondorioz hutsune bat izan zen.
‎Eta Malco berehala hasi zen esaten" Euliak, inurriak, hiru kakarraldo, eltxoak, libelulak, matxinsalto bat, erleak". Gero berriro esan zuen liztorrak kendu zituztela behintzat, eta koadroaren zati bat ikusteko moduan zegoela, baina beste guztia estalita zegoela eta erleak zeudela batez ere koadro gainean, eta inurri asko ere bai.
2004
‎Ni ere argazkirik ez jartzekotan egon nintzen eta orduan, batere argazkirik gabe geratuko ginen. Galeriako arduraduna bera izan da artelanak aukeratu dituena artista askoren artean, gutaz gain beste asko ere bai baitaude. Asko eta onak dira erakusketatik kanpo geratu direnak.
‎Santa Isabel egunean izan zen –uztailaren 2an–, herriko jaietan, zeinetara auzotar ugari bildu baitzen, baserritar asko ere bai, harri apustua ikustera edo bertsolariak entzutera. Lanez gainezka geunden, eta ni ere hantxe nengoen, etxekoei laguntzen.
‎Hori genuen Zubikarai. Hori eta beste gauza asko ere bai, berori izan baitzen, bizitzaren azken urteak arte, hainbat euskal ekintzen bultzatzaile eta hats emaile.
‎—Mundu honetan gauza asko daude, lagun —moztu zidan berak oso serio— Zu lau mendi horien artean bizi izan zara beti, eta jakin ez dakizu, baina munduan gauza asko daude. Eta leku asko ere bai. Esate baterako, India eta Pakistan bezalako nazio handi eta miresgarriak daude.
2005
‎Zahartzera hasi nintzen gimnasioan sartzen, beraz, lehenago, pisuak altxa beharrean, gorputzaren kargarekin pektoralak eta egiten nituen. Luzaketa eta masaje asko ere bai. Hori izaten zen nire prestakuntza.
‎Jarraipenik izan ez duen proiektu asko jarri zen abian, eta jarraipena izan duen beste asko ere bai EIE bera, edota hainbat eta hainbat argitaletxe eta abar. Orokorrean, ordea, esperimentatu beharra, berritu beharra zen aldarrikapen nagusia, modernizatu beharra.
‎Horrenbestez iragaiten da, beraz, uztailaren 15a eta geroztik, beste egun, aste eta hilabete asko ere bai, Frantzia berriaren eskualdekatzeaz deus berririk nehondik agertu gabe.
‎Eta arraunak ere egiten dituzte han, ze arraunak behar dira batelak mugitzeko, osaba Simonek bezala. Eta bero handia egiten du Madagaskarren, baina euri asko ere bai, hemen herrian bezala.
‎Ea herrixka osoa, nik uste. Atxetako eta Labartzako asko ere bai. Baina baita Ibarrangelu, Bedarona, Natxitu, Kortezubi eta Lekeitioko ez gutxi.
‎On Fermin apaiz apal hark, herrixka apal hartan deserriturik, bakardade osoan hila eta zakurrik eta lakurik gabe, bazeukan sua bere barruan; eta zalantza asko ere bai, nabarmenki. Zientzia liburu asko zeukan, bai literatura klasiko dexente, baita, oso bereziki, Zenon, Krisipo, Marko Aurelio enperadorea, eta gainerako estoiko gogorrak ere.
‎Eleberri egileetan Dostoievski dut gustukoa. Baina beste asko eta asko ere bai. Dickensen lan nagusiak behin baino gehiagotan irakurri ditut.
2007
‎Gabeziak ditu behintzat sakoneko ikuskeran, bortizkeriaren kausa definitzerako orduan; genero bortizkeria emakumeekiko gizonezkoen dominioa dela dio, oxala hala izango balitz, pastilla txiki bat emango genieke, dominatu nahi duten gizonezkoak zikiratuko genituzke, eta arazoa akabo. Baina ikusi da arazoa askoz ere korapilatsuagoa dela, eta faktore asko sartzen dira jokoan, batetik maitasun harremanak ulertzeko modua, bestetik arazoak nola konpontzen diren, eta beste elementu asko ere bai. Gizonezkoen aurkako postura esklusibista duen eta prostituzioa kondenatzen duen feminismo horretaz nazkatuak geunden eta beste ildo hori sortu dugu.
‎Proteinen datu kristalografikoak aztertzeko programa asko, adibidez, neurona sareak dira. Ingeniaritza kimikoan erabiltzen diren sistema konplexuak kontrolatzen dituzten programa asko ere bai; oro har, industriako kontrol sistema informatizatu asko.
‎Ardoak alkohola dauka, jakina; baina bihotza babesteko beste osagai asko ere bai. Eta inportanteenak, beharbada, antioxidatzaileak izango dira.
‎Informatzeko ohiturak ere Interneti esker aldatu dira. Beste gauza asko ere bai, komertzio elektronikoa, esaterako, gero eta gauza gehiago erosten ditugu-eta Internetetik. Harremanak ere bai, jendea Internet bidez ezagutzen da.
2008
‎Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da, poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez: ?(?) eskua eman zidan,/ sentitu nintzen nor;/ nire poza pentsatu/ al dezake inork(?)??, baina nola uka aipatutako arrazoi hauek guztiak zebilzkiola azpitik, beste asko ere bai, beharbada?, pozaren bidea prestatu eta zabaldu ziotenak, era batean edo bestean. Pozez zegoen, bai, eta pozez abiatu zen herrirantz, non, meza entzunda gero, tabernara egin baitzuen Kaxkagorrirekin batera, honekin zuèn saioari ekiteko.
‎Laburtuz, azken 10 urteetan bateratze saio asko egon da, hemen aipatu dituda nak eta beste asko ere bai. Guztiok aldatu dugu" txipa" edo pentsatzeko modua, eta ulertuz joan gara terminologian" ados jartzea" dela arau nagusia.
‎Elikagai ekologikoak landatzen dituen guraso baten laguntza du, baina gehienbat Manttangorri banatzailetik lortzen du janaria: jogurta pote handi batzuetan ekartzen diete, bertakoa; ogia, barazkiak eta fruta asko ere bai; baina arrautzak eta esnea Galiziakoak dira. Hemen gutxi dago, lekale eta laboreak bezala.
‎Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da –poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez: "(...) eskua eman zidan,/ sentitu nintzen nor;/ nire poza pentsatu/ al dezake inork(...)" –, baina nola uka aipatutako arrazoi hauek guztiak zebilzkiola azpitik –beste asko ere bai, beharbada–, pozaren bidea prestatu eta zabaldu ziotenak, era batean edo bestean. Pozez zegoen, bai, eta pozez abiatu zen herrirantz, non, meza entzunda gero, tabernara egin baitzuen Kaxkagorrirekin batera, honekin zuèn saioari ekiteko.
2009
‎Bai, eta kirola baita, idi probak, adibidez, edo pilota, larruzkoa dela. Dantza asko ere bai. Baina nekazal giroan, pertsona bakoitzak kontsumituko dituen animaliak ustiatzen ditu, ustiatzea da, hala ere eta animalien bizi baldintzak, txarrak badira ere, ez dute zerikusirik egun haragi industriak dituen gorpuen fabrikekin.
‎eta susmoa zuen ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere. Jainkoa?, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! ..., eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren, hitz handi asko ere bai tartean?, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen: bizitzaren memento hartan, egia esan, hitz handi gehienak bazter utziak zituen, eta geratzen zitzaizkionak letra txikiz idazten saiatzen zen; etika eta estetika bezalako hitzak ez ziren, beharbada, seguru ezetz?
‎eta fabrika batean gizon batek praktikoa behar zuen definizioz, bestela jai; eta Damaso praktikoa ez bazen, zer esango zuen, bada, Gabinoz, pikutan bizi zèn mutilaz?; Domingo, berriz, bere airera eta bere doinura zebilèn mutila zen, gobernagaitza, eta diziplinarik gabe nekez egin zitekeen fabrika batean aurrera. Zetatarren aurkako borrokan orbetar anaiak garaile irten zirenetik, baina, bazirudien gauzak zertxobait aldatu zirela, asko ere bai, halako moldez, non Nazariok bere burua engainatu eta betetzeko moduan ikusi baitzuen bere urrezko ametsa, bestela ez baitago esplikatzerik nola gizon hain praktiko batek hartu zuen hain erabaki ez praktikoa, handik gutxira.
‎Hitzaldi asko izan ziren egun hartan. Eta mezu asko ere bai. Hurrengo egunean, prentsan oihartzun zabala izan zuen ekitaldiak.
‎Onura handiak eta arrisku txikia Energia fotovoltaikoa ekoizteko inbertsio batean parte hartzeko aukera asko daude, eta onura asko ere bai. Espainian, 30 enpresa inguruk aholkularitza eskaintzen diete, bai industriei bai partikularrei.
‎Zer egin, ordea, baliabide ekonomikoak mugatuak direnean? Aipatutako bi talde horiek Baskoniak baino askoz aurrekontu handiagoa dute, eta horri esker fitxatzen dituzte izar distiratsuak, eta distiratsuak izan gabe, jokalari bikainak diren beste asko ere bai taldea egiteko. Tauk zaila du aberatsenen talde horretan muturra sartzea.
‎esan nahi baita hantxe konta ziezaiokeela izebak egia –itzalik gabeko egia, maiuskulaz idatzia– Domingori, huraxe izan baitzitekeen abagunea, baina ez zuen ezertxo ere egin; izeba Ernestina, izan ere, bizitzaren joaneko bidean baino gehiago, itzulikoan zegoen... eta susmoa zuen ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere –Jainkoa–, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! ...huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren –hitz handi asko ere bai tartean–, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen: bizitzaren memento hartan, egia esan, hitz handi gehienak bazter utziak zituen, eta geratzen zitzaizkionak letra txikiz idazten saiatzen zen; etika eta estetika bezalako hitzak ez ziren, beharbada –seguru ezetz– izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere:
‎Damasok, izan ere, bazuen, bai, burua, baina Nazariok burutsuegi ikusten zuen –zalantzatiegia, alegia– gizon praktikoa izateko... eta fabrika batean gizon batek praktikoa behar zuen definizioz, bestela jai; eta Damaso praktikoa ez bazen, zer esango zuen, bada, Gabinoz, pikutan bizi zèn mutilaz?; Domingo, berriz, bere airera eta bere doinura zebilèn mutila zen, gobernagaitza, eta diziplinarik gabe nekez egin zitekeen fabrika batean aurrera. Zetatarren aurkako borrokan orbetar anaiak garaile irten zirenetik, baina, bazirudien gauzak zertxobait aldatu zirela, asko ere bai... halako moldez, non Nazariok bere burua engainatu eta betetzeko moduan ikusi baitzuen bere urrezko ametsa, bestela ez baitago esplikatzerik nola gizon hain praktiko batek hartu zuen hain erabaki ez praktikoa, handik gutxira.
2010
‎Beste poema asko ere bai. En la basilica del Señor Santiago de Bilbao izenekoan leitzen da:
2011
‎Egia da gerra eta gatazka horietan guztietan beste eremu geografikoekiko osagai bereizgarria zegoela egun burujabetasun nazionalen gatazka deritzoguna, baina egia da, halaber, gerra eta gatazka horiek euskal herritarren arteko gatazka zibilak izan direla: tropa karlistetan nahiz liberaletan borrokatzen zirenak euskal herritarrak ziren; EAJ eta ANVren gudari batailoietako kideak, batailoi sozialista, komunista eta anarkistetakoak euskal herritarrak ziren, baita kolpe faxista bultzatu zuten erreketeetakoak ere; etakideak euskal herritarrak ziren, eta atentatuak, indarkeria eta estortsioa jasandako asko ere bai.
‎gerria dauka, eta beste gauza eder asko ere bai. Horregatik
2012
‎Montanierren hizkera bera al darabil jada taldeak? Gauza onak ikusi dizkiot eta hobetzeko beste asko ere bai. Lana amaitzetik urrun nago oraindik.
‎Eta baietz esan duela uste dut, hil nahi zuela. Eta neska hauetako asko eta asko ere bai. Ez da nire asmoa zuek aspertzea, eta ez ditut gutun hauek denak irakurriko, lasai; hala ere, jakizue benetakoak direla...
‎Bide guztian, gizon asko ateratzen ziren hileta segizioa agurtzera, bizarretatik tiratuz eta beren buruari errautsa botaz, eta emakume asko ere bai, negarrez ordukoz bere brokela bezain zurbil zetzan gizon harengatik, zuzena eta bihozbera izan baitzen denekin.
‎Eta herritar zenbaitek, Esteribarko ibarraren sakon sakonetik, saski batzuk ekarri zituzten patxaran bildu berriez beteak, eta hain eskaintza errespetuzkoan lehenago egondakoek egin bezalaxe, fruitu noble horien likidoarekin igurtzi zuten ezkutua. Eta On Tibalt zenduaren parera Baztango kapareak ere ailegatu ziren, eta maruri ezin finagoez betetako zakutoak zekartzaten, eta Itzagaondoko zaldun asko ere bai, eta hauek, beren eskuez, Legingo gaztelua inguratzen zuen baso itxi itxia babesten duten gorostien pottoko gorriak zituzten bildurik. Eta Tafallako dama ederrek ere oparia ekarri zuten:
2013
‎Razesa bat lapurtu zidaten. Abisatzeko modu bat izan zen, hori egitea zeukatela, eta beste gauza asko ere bai. Alegia:
‎Bingley oso pozik agertu zen Elizabeth berriz ikusiko zuela jakitean, gauza mordotxoa ziolako artean esateko, eta galdera asko ere bai Hertforshireko lagun guztien gainean egiteko. Elizabethek hori guztia bere ahizpa Janeren berri izateko gogoa zela interpretatu zuen, eta asko poztu zen; horregatik, eta beste zenbait gauzarengatik ere, bisitariak joan zirenean gustura samar geratu zen aurreko ordu erdi horrekin, berori pasatu bitartean gozo gutxi hartua bazuen ere.
‎–Carlistenac? eta Gabon kantetako beste asko ere bai: Asabeen leguiac, ondo entzunian, entzutetsuan?, goitu, igaro, imini/ ipini, en irudian/ irudira, lelengo, mirari, zurturic, etab.. San Antonio Paduacuarenac?
‎Frankismoa pozik. Euskaldun asko ere bai.
‎—Galdera bat egin nahi dizut nire hizkuntza dela eta esan nion. Z eta Kasko ditu, eta A asko ere bai. Zer letra mota iruditzen zaizu berarentzat egokiena?
2014
‎«Dena da ETA» akusazio oroharrapatzailea baliatuz justizia justua hauts bihurtu eta nahieran jardun dute auzitegi eta epaile batzuek; horrela nahi izan dutelako edo horrela egiteko esan dietelako. Ezaguna da, atxilotu aurretik, zer lan ari ziren egiten Bateraguneko kondenatuak, eta ezker abertzaleko kide asko ere bai, estrategia politiko militarretik bakarrik politikora igarotzeko. Herri normal batean, eragile politikoen ezagutza irabaziko zuten, haien lanak gorespen publikoa edukiko zuen, eta sari garrantzitsu bat baino gehiago irabaziko zuten.
‎Hala uste du Toledok, gaiarekin arduratuta: «Badabil jendea, euskal herritar asko ere bai, baina beste urte batzuetan baino gutxiago. Egon da lasterketaren emozio faltarik egotzi dionik, baina, nire ustez, Euskaltelen hutsunearengatik da.
‎Gainera, elikagai asko alferrik galtzen dira, eta horrekin ur asko ere bai, ongarriak, energia...
‎Bueno, adbz.). Renan maiz mintzatu izan da herrien edo arrazen patu edo destinu batez orokorki, baina beste asko ere bai hura baino lehen nahiz gero; ordea, ez nazioaren definizio bat izateko moduan (ez naziotasunarena abstraktuki, ez nazio jakin batena). Nazioa adur edo, patu komunitate?
‎Honen adibide gisa, Klasikoen gordailua aipatu du. . Gordailuan daude euskal literatura klasikoaren obra inportante denak, eta hain inportanteak ez diren asko ere bai. Hor ia dena jarrita dago, baina dena ez.
‎(Argazkia: UKBERRI.NET CC BY) Urte asko ez ezik, kilometro asko ere bai. Bertsolariak kartografo izateko prest zaudete.
‎Zer duk hiretzat lan egitea? Makina bat lan ezagutzen diat, eta langile asko ere bai. Eta sinets egidak, hi ez haiz langile bat.
‎Propagandarako filmak enkargatu zizkioten noski. Beti propaganda, nola ez, lan handia izan dute hor beti militarrek, diru asko ere bai. Horregatik eskatzen diete onenei, onenen arteko batzuei.
‎Azaltzeko zailagoa zen zerbait topatu zuten, azaltzeko ezinezkoa beharbada: japoniarren kanpalekuko zabor artean, poltsetan, kaxetan, arroza zegoen, arroz ugari, kontserbako janari asko ere bai, okela, arraina.
2015
‎–teilak goian eta zakurra behean uzten dituan bitartean, egin ezak nahi duana?. Baserri zahar erdi eroriak posibilitate ugari zeukan, espazio asko ere bai. Kortan tailerra egingo zuen, argindarrean eginak zituen aldaketa batzuk:
‎Diccionario de la Real Academia de la Lengua Española dakar azalean, urregorrizko letra dotorez idatzita. Liburu asko daude liburutegi honetan, egon ere; liburukote hau bezain dotoreak gutxi dira baina, eta are gutxiago hau bezain esanguratsuak, honek hitz guztiak dakartza-eta, berba egitean erabiltzen ditugun guztiak, eta nik erabiltzen ez dakizkidan asko eta asko ere bai. Hemen egunero erabiltzen dudan hizkuntzak bereganatzen dituen hitz guztiak; asko dira benetan.
‎batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan. Eta ez dakit bi urtean edo jardun nuen honetan, Jaunari eskatu eta eskatu.
‎Lehen idazketan honela dator: , munduko ondasun guztiak biltzen ditu berarengan eta, uste dut, bertute guztietako asko ere bai. Hau ez dut bete betean ziurtatzen, ez dakidalako bakoitzak duen balioa, eta ongi ez dudala ulertzen uste dudana, ez dut baieztatzen; baina nik neure baitan uste dut asko biltzen dituela.
‎" Independentziaren alde mila arrazoi dago[...], bakoitzak izango ditu bereak" (511). Hau da, arretaz irakurri ezkero, aurreko ezespenekin aditzera ematen zaiguna da, egon argumentu horiek denak bai eta beste asko ere bai badagoela, baina jokoa jokatzen praxiaren mailan ari garela, ez arrazoienean. Hori garbi lagatzen dute hurrengo lerroek.
2016
‎Esan daiteke bertsoa guztiz funtzionala zela: Gabonetako kantak bertsoak ziren, elizako kanta asko ere bai, herri kanta ugari bertsoak ziren, sehaska kantak zer esanik ez… Horrez gain, aski da Auspoako Ezkontza galdukotako bertsoak gogoratzea, edo bertsotan egindako hainbeste kronika; askotan kronika beltzak. Edo esanguratsua zen esaldi hau ere:
‎Baina kontrako gauza asko ere bai.
2017
‎Gure artean lehia handia zegoen; Tampan, gure frontoian lehia lasai xamarra, baina, Miamikoan, basatia. Gure hiria ere Miamikoa baino lasaiagoa zen, latino asko ere bai hemen, Kubatik joandakoak ere bai… Tampan, amerikarrak ziren gehienak. Han ere hizkuntza ikasi nuen, eta unibertsitatean ere hasi nintzen, zertarako ari nintzen jakin gabe ere.
‎Biluzik ibiltzea zigortu zuten, eta, ekoizpenik gabeko? beste sexualitate nahiz sozialitate forma asko ere bai. Debekatu egin zuten edatea, bai eta biraoak eta madarikazioak esatea ere8.
‎Arriskuari alde egiten nion, ez bainion inongo emakumeri minutu bat baino gehiagoz begia sartzen, eta puntuazioa emateko hain baliotsua den mugimendua behatu ahal nuen, baina gorputza geldirik ere aztertu beharra zegoen. Geldi egoteak zehatz mehatz behatzeko behar besteko denbora eskaintzen zidan, baina arazo asko ere bai. Bi une latz gogoratzen ditut:
‎emakume liderrak. Alicia Garza dugu; Elizabeth Warren dugu; Maxine Waters dugu, eta beste emakume asko ere bai. Espero dut haien izenak ikasiz eta haien ahotsak entzunez joango garela.
‎Dena dagoelako mugituago, globalizatuago, aldaketak azkar suertatzen direlako, askotan kontrolatu ere ezin ditugula egin... Arrisku asko daude, baina aukera asko ere bai, eta ausardia puntu batekin jokatzeko aukera ikusten dut nik. Esperimentatzeko garai polita da.
‎Gero, bitartean, Goizuetako Etxeen Izenak liburua egin genuenean Joan Joxe Zubiri eta Patxi Salaberri filologoei utzi nien datu mordoa ikus liteke, eta berri asko ere bai, baina, alde haundi batekin: lan hartan beren kontestutik atera eta etxe izenak bakarka tratatu ziren, hemen ordea, beren kontestuan ageriko zaizkizu, bertan nor bizi zen, jabea nor zuen, edo garai jakin batean maizterra nor zen, eta adina edo ofizioa zein zuen erakutsiz.
2018
‎Beste gauza asko ere bai:
‎haurrei euskaraz egiteko agindu, baina gurasoen artean erdaraz jo eta su. Izan ere, guraso asko (eta haur asko ere bai), hobeto, erraztasun handiagoz, moldatzen dira erdaraz; naturalago egiten dute Cervantesen edo Julio Verneren hizkuntzan. Zenbat denbora iraun dezake gurasokrazia horrek etxe horietan?
‎Eta ama. Eta beste jende asko ere bai. Elkarrizketa mamitsua izaten ari dira.
‎Iruñeko 27 hartzekodunen zerrenda ekarri du, baina hauei, berak dioenez, bertze batzuk gehitu behar dizkiegu, 30 baino gehiagoko zerrenda osatzeraino. Eta bertze asko ere bai, historialari honek izendatu ez dituenak. Izan ere, berak dioenez, Takonerako kapitulazioan inbasoreak onartu zuen zor horiek ordaintzea (37.300 libera guztira)," erresumaren errenten bidez", eta betiere bi baldintza bete izanez gero:
2019
‎Bai etxeko denak frontoian izango dira, eta lagun asko ere bai. Inguruan astelehena iristeko gogoa sumatzen dut.
‎Beti izan da nire bizitzan elementu oso garrantzitsu bat: min asko eman dit, baina askatasun asko ere bai. Bi puntu nola gurutzatu, nola elkartu, horren bueltan hausnartzen hasita konturatu naiz distantzia askotan buruan dagoela, gauza asko direla nigandik niregana edo nigandik besteengana distantzia jartzen dutenak.
‎" euskara ofiziala denez, eta hala den heinean, X zerbitzua (osasun zaintza, hezkuntza, administrazioa, komunikabide publikoak,..) euskaraz jasotzeko eskubidea dugu. datorkigula beraz X zerbitzua, dagokion instantzia ofizialetik". hots, gure hizkuntza eskubideak asetzeko lain izango den goitik beherako hizkuntza plangintza" berdintzailearen" aldeko gartsu bihurtu gara. eskubide hori betetzeko hainbat ahalegin egin da goitik behera, behetik gorako eskaria (banaka zein taldean formulatua) aintzakotzat hartuz. horri eskerrak zerbitzu hau (euskal eskola), hori (euskal telebista) eta hura (osasun atentzio primarioa) ematen ari dira (normalean aukeran, zenbaitetan partez bakarrik) kasuan kasuko herri aginteak eta beste zenbait erakunde edo instantzia ofizial (ikus, adibidez, kutxazain automatikoak). horrela dira gauzak, bereziki, arnasguneetan: horrela, d eredukoak dira bertan edo inguruan dauden haur eta Lehen hezkuntzako eskola guztiak (bigarren mailako asko ere bai, baina ez guztiak: Lanbide hezkuntzan gordinago daude kontuak), euskaraz atenditzen dute udaletxean, euskaldun dira mediku asko, euskaraz ematen dira mezak (guztiak edo gehienak), euskarak leku agiria du kaleko eta jendaurreko (tabernako, dendako, jolastokiko eta abarreko) errotulazioan, eta euskarazko irratitelebista publikoen aukera hor dago. prozesu hori ez da amaitu; osatzea komeni da gainera.
‎Etxera itzuli ginen, gaixotu egin zen emaztea. Ez esan ez genuela bilatu, ez esan berriro; zuek, ez esan berriro, bilatu egin genuen, asko ere bai, gaixotu egin zen emaztea. Ez esan berriro...
‎Pilotak eta palak, trasteak eta gailuak, bideojoko eta erraketak, eta, gurdi asko ere bai.
2020
‎Gipuzkoan, koronabirusaren eraginez hildakoen hamarretik zazpi inguru adinekoen egoitzetako egoiliarrak dira. Erabiltzaileen %80 gaixotu dira horietako batzuetan, eta langileetako asko ere bai.
‎Bada, azken asteotan gertatutakoek erakutsi dute bazutela funtsa haren kezkek. Zahar etxe horretan 38 langile daude gaixorik, eta erabiltzaileetako asko ere bai.
‎Hondamendi hutsa izan zen. Gogorra izan da, lan asko, ate itxi asko ere bai bidean… Elikadura ez dago batere baloratua, kontsumitzaileak ez du ikusten ekoizpen baten atzean dagoen lana. Bestalde, elikagai industrializatuak diruz lagunduta daude, eta prezio txikian heltzen dira dendara.
‎Era askotako osagai kimikoak eta gaiak sortzen ditu: lubrifikatzaileen sektorean, hidrokarburoak, antioxidatzaileak, azido organikoak...; janarientzako gehigarriak eta botikentzako osagaiak ere sortzen dituzte; industria kosmetikorako osagaiak, disolbatzaileak eta garbiketarako gaiak ere bai, alkoholak eta; bernizak, pinturak, itsasgarriak, erretxinak, pigmentuak eta beste gai asko ere bai. Generalitateko Babes Zibilak alerta kimikorako plana aktibatu du, leherketa gertatu denean.
‎Zinera joatea eta martxanteretan erregaliza erostea izaten baitzen domeka arratsaldeetako gure denbora pasa. Handik urte batzuetara ikasi genuen birziklatzea hitza, eta beste asko ere bai.
2021
‎Izenburuak esaten duen bezala, zaintza sistema birpentsatuko dugu. Egungo zaintza sistemak bere gauza positiboak izango ditu, baina ahulezia asko ere bai. Zaintza ez da bakarrik erresidentzietan ematen dena; badaude zaintza batzuk etxean egiten direnak, zaintza formalak eta ez formalak...
‎Bertsoak tajutzen egon ditezke azpitik, baña ez poesi erabiltzen. Bertso askotan oso poesi gutxi egon diteke, ta bertso gutxitan poesi asko ere bai.
‎Berehala antolatu ziren eta abuztuaren lehenerako hasi ziren agertzen Kumbi Saleh tik etorritako merkatari sanhayarrak, soninkeak eta beste asko ere bai. Ubai, Azenzar eta Afurrekin batera merkatari pila bat, bitartekari lanean arituko ziren, momentuz nahikoak zirenak.
‎Aurrelaria denez, erasora jokatzen du beti, eta asko ere bai airez. Ni atzelaria naizenez eta botean jokatzen dudanez, ziur saiatuko dela airez min egiten.
‎Real Madril zegoen aurrean. [Espainiako] liga asko irabazi ditu, eta Europako garaikur asko ere bai. Estutu gintuzten, baina normala da.
‎Heldu gehienak analfabetoak dira. Ume asko ere bai, nahiz eta eskolara joan. Ez dute argirik, ezta etxeko lanak egiteko leku egokirik ere.
‎Aitortzen dut madarikatu nituela tarantula eta nagusi guztiak. Eta ume asko ere bai. Erotu behar ninduten guztien artean.
‎Liburu handienek zerrenda horretako hainbat puntu markatzen dituzte, eta orain eskapatzen zaizkidan beste asko ere bai, seguru nago. Jakina, gauza batzuk subjektiboak dira, baina ez horrenbeste.
‎Baina baditugu poeta bikain asko. Eta poesian karrera luzerik egin gabe poema bikain batzuk idatzi dituzten idazle asko ere bai. Horregatik da hain tristea, hain penagarria, ze memoria gutxi dugun poeten izenak gogoratzeko.
‎Ipuinak idatzi ditu. Nik egin ditudan gauza guztiak jorratuak ditu, eta beste asko ere bai.
‎Barrura sartu zen, alde guztietan zeuden putzuak ez zapaltzen saiatuz, putzu zikin haietan flotatuz era guztietako material ilunak zeuden eta. Eskuinean, han zeuden oraindik bi txalupa berdeen hondakinak eta ohol asko ere bai; Davidek pentsatu zuen garai batean tailer hartan egiten ziren lanen lekuko isilak zirela eta horregatik zeudela han, jarduera haren oroigarri gisa edo. Egur asko zegoen, mordo bat, (zurezkoa zen egitura bera ere), eta nahikoa litzateke txinparta txiki bat, minutu gutxi batzuetan osorik erretzeko.
‎Letra ilarak," m" asko elkarri loturik. " b" asko ere bai, zein bere tripatxoarekin. Ez zait gustatzen" t" letraren zeharkako barra hori, lana zailtzen baitu.
2022
‎Denetariko fauna. Cayetano asko, baina jende ezagun asko ere bai. Denak, edozein kasutan, eszenatoki gaineko hiru pantailei begira, publikoaren zuzeneko irudia ematen zutenak, C Tanganaren biraren izena zekartenak:
‎Mundu osoko 258 ibaitan egin dute ikerketa, eta osagai farmazeutiko aktiboen arrastoak topatu dituzte ia guztietan. Diabetesaren eta epilepsiaren aurkako botiken osagai batzuk, kafeina eta antibiotikoak, batez ere, baina beste asko ere bai. Botikak erosteko adina diru bai baina ura arazteko eta zaborra tratatzeko nahikoa ez duten herrialdeetan topatu dituzte gehien, garapen bidean daudela esan ohi den horietan.
‎Komunismoaren inguruan, aurreiritzi asko eraikita daude, ulerkera mitologiko asko ere bai: norberaren askatasunak ezabatzen dituela, urritasuna dakarrela...
‎paradoxikoki, Melenchonek PS lagundu dezake bere errautsetatik berpizten. NUPESen aurretik, indar horrek mesfidantza handia sortzen zuen, eta gorroto asko ere bai ezkerreko boto emaileen artean, Lan Legearen alderditzat zeukatelako, Macroni bidea ireki ziolako... Askorentzat, eskuineko alderdi bat zen, eta, itun horri esker, PSren irudia aldatu da, eta orain badirudi harekin ibiltzeak onik baizik ez duela ekartzen.
‎Asko aldatu da egoera. Gaur egun eskolaz kanpoko jarduera asko dituzte ikasleek, kirol mota asko ere bai, eta gurera lehen baino mutil gutxiago etortzen da. Ikastetxe bateko arduradun batekin egon naiz azkenaldian, eskolan dantza eman dadin; ea ateratzen den.
‎Librea izan dela pentsatzen dudana ere, aurretik trabaren bat egon delako hartu dut. Gauza batzuk pentsatu bezala egin ditut, egingo ez nituzkeen gauza asko ere bai.
‎baloiak kanpora, interes falta, berba polittak, bai baina ez... Egixa da oratoriarekin malabarak egin ahal direla, hitz lainoak eta hitz txiribuelta asko ere bai, baina berbetan bukatzen dogunian Laixiar inguruko parajeak osasun egoera txar berdinean jarraitzen dau.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia