Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 228

2001
‎Amama ez zegoen mahaian, gaixorik zegoelako. Goiok ordu asko emango zituen bakazio aste hartan amamaren ohe alboan, amamak arrosarioa bere aihen eskuetan hartu eta bihiak analogikoki askatzen zituela.
2002
‎Eta petuniak, lurrean jarriak zeuden lorontzi luze batzuetan. Muxikondo bat ere bazegoen, bi urtetan behin muxika asko ematen zituena. Belarditxoaren izkina batean, berriz, zutik zirauen, artean ere, aitak umetan jarri zien zabuak.
2003
‎Pentsatzen hasi zen Martina eta inguruan bizi ziren pertsonen bizitzak errepasatu zituen, baina guztiak ziren dendariak edo ospitaleetan egiten zuten lan edo bulegoetan, eta ordu asko ematen zituzten lanean; hamazazpi edo hamazortzi ordu egunean igual, laneko orduak kalitate handieneko orduak direlako eta doble balio dutelako. Eta lanetik irten eta gero desegin egiten ziren pertsona horiek, sofa marroi batean, eta ez zeukaten astirik bitxikeriak egiteko.
‎Baietz erantzun zion andreak, nola ez. Bistakoa zen ordu asko ematen zituela andreak gaixoarekin eta aspertu egiten zela, lotan egoten zelako gaixoa goiz osoan eta arratsalde osoan. Eta Matias intermedio bat zen andrearentzat.
‎Eta zoriontsu izaten jarrai zezakeen, baldin eta berari emakumearekin tokatzen zitzaion gau batean polizia etxera agertu eta adiskidea preso eraman izan ez balute. Adiskidearen larruan geratu behar izan zuen orduan, ateratzeko aukerarik gabe, eta ez zituen egun asko eman zorigaiztoko sentitu gabe. Ezerk ez omen zion gainera burutik kentzen orain emaztetzat ondoan zuena salatari bat ez zenik.
2004
‎Handienari. Baina Zarkok ez zion bere bibote handiari buelta asko eman behar izan erabakia hartzeko eta, haren abileziaz gain, haren edertasunak ere ikusle ugari erakarriko zituela pentsatuz, hurrengo egunean bertan eman zion baietza. Lady Anna zirkura sartu denetik, Alexanderri galdera arraroak egiten hasi zaio Nadia karabana barruan bakarrik gelditzen direnean, eta emanaldi egunetan, Lady Annaren ikuskizuna hasten denean, eszenatokira begiratu beharrean, Aleksanderren begiei so geratzen da Nadia, begi haietan zerbait ezkutua bilatuko balu bezala, atsegin keinu bat, zerbait.
‎Kataluniak asko eman dit, eta nik erruz maite dut, nire bigarren aberria da. Eta, topikoak bestela badio ere, katalan guztiak ez dira xuhurrak ez poltsa zimurrak, ezta gutxiago ere.
2005
‎hire senar ohia matxista hutsa dun, bestelako itxura eman nahi izaten badu ere, eta nork zakin Ines poztuko ez ote den egunen batean?! Bizitzak buelta asko ematen baititu, Tere.
‎zergatik utzi zuen hain gauza larria Azua bezalako marrazo batek antzeko ezer sekula egin ez zuen Anderren eskuetan? Buelta asko eman diot denbora honetan gaiari eta erantzuna bere alaba dela uste dut. Bere alaba babesten ari zen, beldurra ematen zion bere gizonek zerbait eginez gero, Fernandoren haritik tiraka bere alabarengana helduko ote ziren.
‎Urte asko eman zituen Sandak udaletxean, esan zuen ama Martinak; hogei bai. Eta esaten da harro baino harroago zegoela atearekin, eta imajinatzen zuela herriko guztiak berari txaloka ari zirela atetik pasatzen zen bakoitzean.
‎Esan zuen Piedadek diru asko eman ziola Samuelek Silvestreri. Eta goiz oso bat egon zela butakak probatzen.
2006
‎hura zer izan ote zitekeen. Erantzun erretoriko asko eman daiteke, aberria, sozialismoa, askatasun pertsonal zabalagoa, mundu osoarentzat bakea eta ogia... Baina zalantza batekin geldituko gera, ni behintzat:
2007
‎Ni ez naiz oso azkarra izango, baina ulertzen hasi nintzen zertaz hitz egin zuten amaalabek, gure gauzen bila joandakoan. Ulertzetik onartzera pauso bat baino ez dago, eta azkar asko eman nuen. Nor naiz ni, bada, ama alaben arteko harremanak epaitzeko?
2008
‎Esan garbi zertan zabiltzaten; ez zarete, noski, mutuak. Nahi duenari gustura asko emango zioat berea. Urte horietan pasa ditudanak pasata, aluxkaren batek muturra sartzera etorri behar ote du azken azkeneko momentuan?
‎Hantxe topatu ditugu Lulu eta Toti. Espainiako telebistan urte asko eman zituzten Bartzelonan lanean, musika programak eta dokumentalak egiten, handik Dakarrera eta azkenean Casamanceko azken puntara heldu dira, herrialdeari izena ematen dion ibaia bera hiltzen den lekuraino. Etorkizuneko ostatu ederrari azken ukituak ematen ari dira.
‎–Marrazo hegalak lan asko ematen digu. Lehortuta bidaltzen da Asiara, eta 50.000 CFA balio ditzake kiloak, antza oso gustuko dute, eta diotenez, balio du?
‎Ordu asko joan dira, lanean gelditu barik, eguzkiak geroz eta gogorrago jotzen du eta autoko piezak atera eta atera ari da, miresgarria da zer nolako ziurtasunez diharduen. Une polit asko eman dizkigun auto zaharra da, honaino behinik behin ekarri gaitu, zertan arduratu beraz. Aukeran gurago autoak gu apur bat urrunago eroatea, baina badakigu azken bidaia duela gurekin eta, zer demontre, hemen gelditu behar badu, geldi dadila.
2009
‎Leon bezala. Leon ere ez da guapo horietakoa, baina ibiltzeak puntu asko ematen dizkio nesken artean. Halakoxeak dira neskak, motoa izateak erakargarri egiten zaitu.
‎ez dagoela ematen du. Ateista gutxi zegoenean, arrazoiak asko ematen ziren ateista izateko. Gaur ateista asko dago eta arrazoi gutxi.
‎Bakuninek zioenez, jainkoa balitz, injustizia eta sofrimenduen sortzailerik balego, suntsitu genuke. Buelta asko eman diote teologoek, baina argudio etiko horrek ez du bueltarik: jainkorik ez da.
‎Mantienen viva nuestras letras, la conciencia de que la llanura sugiere, con la profundidad de los horizontes, el prurito de la aventura, la invitación al viaje, el deseo, en suma, de nomadismo?. (Gaztelako lautadako horizonte zabalen mitoak joko asko eman du tipo honetako literaturan. 98ko belaunaldiak bere horizonte inperialak edo mistikoak proiektatu ditu Gaztelako geografian:
‎Zarauztik urrun. Diruaren jatorriari garrantzi gutxi eta kopuruari asko emango zioten leku batean. Buenos Airesen, adibidez.
‎Hala, bada, Domingok lasai gelditzeko moduko esaldi biribila bota zuen; ordainean, baina, atsekabezko keinu bat egin zuen, esandakoaz damutu balitz bezala; egoerak, halere, konponketaren bat izan zezakeen, azkar erreakzionatzekotan, bere jardunari aitaren jokabidea zuri zezakeèn esaldia erantsiz, adibidez: . Zuk diru asko ematen duzu karitatezko obrentzat, aita, eta orain esan dudana ez doa zurekin, jakina??; baina Domingok bere duintasuna zuen, eta duintasuna ere zerbait esaten ari zitzaion une hartan: egiak ez zuela adabakirik behar, konparazio batera, are gutxiago baldintza haietan, zeren, aita hiltzeko gai ez bazen ere, burgeskume bat zen, azken batean, Chaplinen esanetan!?, hari egia, zen bezalakoa?
‎–Eta ordu asko ematen zenituen haren etxean, ezta. Han zeunden injekzioa jarri ziotenean?
‎orri bakarra da, arkatzez. Bleulerrek denbora asko eman du gutunari begira, paperean idatzita dagoena irakurtzeko behar dena baino askozaz gehiago.
‎orri bakarra da, arkatzez. Bleulerrek denbora asko eman du gutunari begira, paperean idatzita dagoena irakurtzeko behar dena baino askozaz gehiago. Bistan da testu luzeagoa zela lehen, baina ezabatuta dago gehiena; Sorak berak bidali aurretik ezabatua.
‎Musonek esan du Drentelek ba omen zeukala, ordea, kide bat, Molden, Ris batzarretan urte asko eman zuena, hasieratik beharbada. Esan du azpi-talde askotan egon zela Molden eta balitekeela Sorarekin egokitzea batean edo bestean.
‎–Ez dago ondo Ruton; esaten du bera ibiltzen zela Musonerekin? Buelta asko ematen dizkio buruak. Esaten du bera zela Musonerekin gehien ibiltzen zena?
‎Gogoratzen du askozaz gehiago larritu zela erdi ilunetan geratu zenean. Gogoan du oihuka hasi zela eta kolpe asko eman zizkiola ateari, eskuekin lehenengo eta oinetakoekin gero. Gogoratzen du zulo txiki bat ere egin zuela atearen beheko aldean ostiko batez eta hutsik zegoela atea barrutik, ez zeukala ez egurrik ez kartoirik.
‎Ezkontzen ez diren emakumeak, seme alabarik izan ez dutenak, ez daude gu bezain kolpatuta. Bizitzak astindu asko eman dizkigu guri, senar bat zaindu behar izan dugunoi, erditu eta seme alabak hezi behar izan ditugunoi. Odola xurrupatu digute.
‎Gauza asko egin ditut nik bizitzan? Bizitzak asko eman dit.
‎Egin eko azken orria garrantzitsua zen, azken uneko aldaketak hor sartzen genituelako, besteak ez ukitzearren. Baina informazio asko ematen genuen hor, asko eta garrantzitsua?. Azurmendi Egin eko arduradunetako bat zen 79ko hasiera hartan.
‎ETAko kide izatea leporatzen zioten. Senideek urte asko eman zituzten justizia eske, bertsio ofiziala sinisten ez zutela. Antolatzaileek hiru hildako haiek gogoratzera eta Libertad Ya plataformak antolatutako ekitaldiei, lasaitasunez eta duintasunez?
‎Hala, bada, Domingok lasai gelditzeko moduko esaldi biribila bota zuen; ordainean, baina, atsekabezko keinu bat egin zuen, esandakoaz damutu balitz bezala; egoerak, halere, konponketaren bat izan zezakeen, azkar erreakzionatzekotan, bere jardunari aitaren jokabidea zuri zezakeèn esaldia erantsiz, adibidez: " Zuk diru asko ematen duzu karitatezko obrentzat, aita, eta orain esan dudana ez doa zurekin, jakina..."; baina Domingok bere duintasuna zuen, eta duintasuna ere zerbait esaten ari zitzaion une hartan: egiak ez zuela adabakirik behar, konparazio batera, are gutxiago baldintza haietan, zeren, aita hiltzeko gai ez bazen ere –burgeskume bat zen, azken batean, Chaplinen esanetan! –, hari egia –zen bezalakoa– esateko gai baitzen gutxienez; bazirudien, beraz, Domingo zalantzak hartua zegoela; hura ez zen, ordea, zalantzetarako garaia, Nazario Orberentzat ez bederen... mugitu ere, orduantxe mugitu baitzen bilera hartan zirkinik ez egitea erabaki zuena, ez seme baten ez bestearen aldeko jarrera neutro bezain inpartzialean; Domingoren ezpainetatik entzun beharrekoa entzun zuenean, ordea –hain zegoen, antza, berak egindako kalkuluetatik urrun–, giltzurrun gaineko kapsulak lehertu, adrenalina zainetan isuri eta, mugimendu multiple ezin azkarrago batean, begiak jaso, ukabila ere jaso, eta sekulako kolpea eman zion mahaiari, kolpearen hotsa entzun ahala oihu eginez:
2010
‎Gu prest egongo ginateke epeei buruz eta abarrei buruz hitz egiteko, alternatibei buruz hitz egiteko ere bai. Horri buelta asko eman dizkiot. Uste dut ez genuela oso txukun egin.
‎Ordurako zalantzak nituen, baina bonba lehertu zenean erabaki genuen onena zela komunikabideak indargabetzea, hau da denbora eskatzea lan egin ahal izateko. Buelta asko eman diot egindako prentsaurreko horri, gauzak ondo edo gaizki egin ote genituen, eta bai, orain damutzen naiz, baina egin genuen eta kito?.
‎Veleiakoekin alderatuta, gainera, zeltiberiera izan daitekeen idazkunen bat topatu dute arkeologoek, baina euskararen arrastorik ez. Irakurketak berak arazo asko eman zituen.
‎Hurrengo goizeko lehenengo sentiera atsegina izan zen. Larunbat goiza zen, jaieguna etxeko guztiontzat, eta oso deskantsatuta sentitzen nintzen aspaldiko partez, ordu asko emanak bainituen lotan. Poztu egin ninduen Paulak hain aldi luzea isilik eman izanak, agian beste sasoi hobe baten hasiera izan zitekeela pentsatu nuen, baina ume txikiaren sehaskara begiratu nuenean berehala ohartu nintzen haren isiltasunaren zergatiaz:
‎Egun asko eman nuen ospitalean sendatzen, gorputza erabat pozoituta neukan eta. Horixe esan zidaten, behintzat, medikuek.
‎Herri indigenez burutzen ari naizen antropologia ikerketa osatzeko asmoz etorri nintzen Britainia Handitik Brasilgo barrualdera, Acre estatuko Rio Branco hirira, hain zuzen. Brasil eta Peruren arteko oihan isolatuan bizi diren indigenekin kontaktatzea zen nire helburua, eta egun asko eman nituen Rio Brancon horren bila, baina alferrik galdu nituen denbora eta dirua, okerreko bidea aukeratuta. Izan ere, oihaneko biztanleak eta haien eremuak babesteaz arduratzen ei den FUNAI gobernu erakundearekin egin nahi izan nuen beharrezko tramitazioa, legeak agintzen duen legez.
‎Pauso bakoitza, mugimendu eta denbora guztiak doi doi neurtuta zeuden. Gazteek ongi ezagutzen eta ulertzen zuten elkar, denbora asko ematen baitzuten elkarrekin lanean eta handik kanpo. Estu estu elkar besarkatu ondoren maitasunak ematen duen konfiantza eta ziurtasunarekin sabaiko gorenera igo ziren pistaren alde banatatik.
‎Gai horri buelta asko emana nintzen lehendik ere, taldean maiz aztertu genuen Estatuaren eta oro har kapitalismoaren indarkeria estrukturala, eta horren aurrean zer baldintza eta zer muga izan behar zituen bortxa iraultzaileak, alegia gureak. Ordura arte oso garbi ikusi uste nituen gauzak, zalantzarik gabekoa iruditzen zitzaidan gure kausaren legitimitatea eta guztiz etikoa bortizkeria maila baten erabilera.
‎" Gaztetxoa zara zu oraindik, eta etxean asko eman duzue dagoeneko".
2011
‎Borroka ezazu, arima nirea, orduen alde, uneen alde; Ordu bakoitzak, une bakoitzak, asko eman dezake; Begiraiozu kapitain horri, begira nola biltzen dituen bere legio banatuak bataila jo eta gero, galdu baino lehen, begira zer festa antolatzen duen kanpamentuan; Badaki, ordea, zoritxarrak harrapatuko duela bera lurrera botaz eta bere banderak txirtxilatuz, badaki bere lur maite hori laster galduko duela; Baina berak ez du derrota horretan pentsatzen, eta eskura jarri zaion onarekin g...
‎alda daitezke, baita muntaian ere, gidoia tresna bat delako, gida, eta malgutasuna behar du?. Gidoilari izatea oso frustrantea dela uste du Asierrek, lan asko ematen duelako eta inoiz ez dagoelako bukatua. Edonork(, aktoreek, teknikariek?
‎baina buelta asko eman dizkiot
‎–Egia esan, azaldu diot?, buelta asko eman dizkiot gaiari, eta irtenbide bakarra bururatu zait: Herio engainatu beharra daukat.
‎–Buelta asko eman dizkiot egoerari, esan dit ohean nire ondoan eseriz?, eta uste dut arrazoia zenuela: ezagutzen ditugun istorioetan egon daiteke Herio engainatzeko bidea.
‎Nork esan behar zidan niri. Munduak buelta asko ematen dituela, horixe da hemen egia biribil bakarra. Karamelua jarri zidan ahoan, eta nola esan ezetz, bada?
2012
‎Urte asko eman zituen psikiatrikoan?
‎Baina zure familiak gerora ikusi zuen, oker ez banago; urte asko eman zuten haiek hona etorri baino lehen, eta ez pentsa hori gauza arraroa zenik, hemen zeuden gaixo gehienek garai haietan ez zuten inolako bisitarik izaten. Lotsatzeko moduko jendea zen.
‎Nire neba Anderrek, aldiz, Ekonomia ikasi zuen, batere konbentziturik egon ez arren. Klaudiak lagundu zion berari ere, hura karrera bera ikasitakoa baitzen, eta Anderrek arratsalde asko eman zituen ondoko etxean praktikak eta proiektuak burutzen, edo.
‎Nik arraunarekin amodio gorroto sentsazio bat izan dut. Momentu on asko eman dizkit, baina nik ere dena eman diot, hustu egin naiz. Ikasketei, familiari, beste ezeri baino gehiago eman diot.
‎Bai, bien lanak miresten ditut: gozamen une asko eman didate, eta, batez ere, zer pentsatu dezente; Dickek, identitatearen eta errealitatearen inguruko bere jolas asaldagarriekin, eta Le Guinek, gure gizarte kapitalista eta falozentrikoen konbentzioei egiten dizkien kritika sotilekin. Baina zerbait gehiago egon behar duela iruditzen zait:
‎Haiek esentzia arbuiatzen zuten tokian (erridikulua egiten zutela ohartu baitziren), orain ghost writer progreagoren batek identitatea ukatzeraino progresatu du. Ez du asko ematen, atzo esentzialismoaren kritikoak esentzialismoarenaz baino, gure hau informatuagoa dabilenik identitateari buruzko egungo literatura ez soziologiko eta ez filosofikoaz. Ukatu nahi duena ukatu nahi eta, doinu berri bateko terminologia hautatzen hasita, nekez hauta zezakeen moldegabeagoa?
‎Ertzaren azpi azpiko horma haztatuz, lortu nuen pusketa bat askatzea, eta amildegira erortzen utzi nuen. Segundo asko eman nituen haren oihartzuna entzuten, beherako bidean leizearen alboak jotzen baitzituen harriak; azkenean entzun zen nola murgiltzen zen bat batean uretan, eta ondoren oihartzun ozenak etorri ziren. Une hartan bertan ate baten zabaltze lasterraren hotsa zirudiena etorri zen nire gainetik, eta hura bezain ate ixte bizkor batena; aldi berean argi izpi mehe baten distira bereizi zen ilunean, eta agertu bezain azkar desagertu zen.
‎Baina tira, egurrezko pala bat egin eta konpondu nuen, lehen adierazi dudan bezala. Hala ere, horrela lana erdizka besterik ez nuen egiten, eta, pala egiteko egun asko eman nituen arren, burdinarik ez zuenez gero, oso erraz hondatzen zen, eta gainera lana egitea gogorragoa zen eta emaitzak ez ziren oso onak.
‎Adibidez, ezin izan nuen inoiz upel uztaidunik egin. Gurbil bat edo beste banuen, lehenago esan dudan bezala, baina ez nuen inoiz horrelakorik egitea lortu, lan horretan aste asko eman nituen arren. Ezin nituen bi muturrak lotu edo upel oholak elkartu, urari barruan eusteko moduan, beraz lan hori ere bertan behera utzi nuen.
‎Nire ugazabaren jakin mina eta ezinegona hain handiak zirenez, astia zuenean ordu asko ematen zituen niri irakasten. Konbentziturik zegoen (gero esan zidanez) ni yahoo bat nintzela, baina harriturik zeukan nire ikasteko gaitasunak, gizalegeak eta garbitasunak; kualitate hauek zeharo bateraezinak baitziren animalia haiekin.
‎Salaketa honi buruzko hainbat eztabaidatan, aitortu beharra dago bere onginahi handiaren froga asko eman zuela Maiestateak, sarri aipatuz zuk berari egindako zerbitzuak eta zure krimenak arintzen ahaleginduz. Altxorzainak eta Almiranteak behin eta berriz zioten heriotzarik mingarrien eta lotsagarriena eman behar zitzaizula, gauez zure etxeari su emanez, Jenerala hogei mila gizon armaturekin zihoan bitartean gezi pozoituak aurpegira eta eskuetara botatzeko.
‎Horrek beste entretenimendu bat dakarkit gogora, astiordu asko eman nituena. Bere Maiestatearen orrazkondoak gorde ziezazkidala erregutu nion Erreginaren mirabeari, zeinetatik denboraz multzo dezentea bildu bainuen; eta, nire adiskide arotzarekin kontsultatu ondoren, niretzat lantxoak egiteko agindu orokorra baitzuen?, kaxan neuzkanak baino handiagoak izango ez ziren bi aulki armazoi egiteko argibideak eman nizkion, eta gero ziri mehe batez zulotxoak egiteko nik bizkarraldeak eta eserlekuak jarri nahi nitueneko inguru guztian; zulo haietaz baliatuz, bildu ahal izan nituen ilerik sendoenak artekatu nituen, Ingalaterran zumezko aulkiak egin ohi diren bezalaxe.
2013
‎Buelta asko eman dizkiot kontuari, eta ondorio berdinera iristen naiz beti. Hiru aukera gelditzen zaizkit:
‎–Buelta asko eman dizkiot kontuari, eta ondorio berdinera iristen naiz beti. Hiru aukera gelditzen zaizkit:
‎... Buelta asko eman dizkiot gauzari, eta konklusio berdinera iristen naiz beti. Hiru aukera gelditzen zaizkit:
‎–Batek daki zertan bukatuko duzun, Marcello. Bizitzak buelta asko ematen ditu. Eta beti hartu behar dira kontuan bigarren aukerak.
‎Zerbait egitea erabakitzen zuen bakoitzean, gauzak gaiztotu egiten ziren. Gaizki pasatuko zuen, buelta asko emango zizkion buruari, eta batez ere erne egongo zen, baina ez zuen ezer egingo, egoerak behartu ezean.
‎Buelta asko eman ostean, Erkiagak kontatu ziona ez aipatzea erabaki zuen Martinek. Aratzek ezin zuen ezer egin, eta okerreko erabakia ere hartu zezakeen.
‎Barruan bi orritan xehetasun asko ematen ziren eta denak zuzenak. Satorrarena kontatzen zen, Bilboko auzo batean ezkutuan zegoela, zaintza berezia, mehatxuak?
‎Bisita horietan berehala ikusi nuen, diferentziak gorabehera, adiskide izaten jarraitzen genuela, eta hamabost urteren buruan espetxetik atera zenerako gaztetako harremana berreskuraturik genuen. Urte asko emana zen ezkutuan edo itzalean, eta beldurra zion ilunpean bakarrik, etxean geldirik egoteari. Arriskuari eta heriotzari aurrez aurre begiratzen zekien, amildegiaren ertzak atsegina ematen zion, alturak adorea, abiadurak bizipoza; borroka lekuak eta lehen lerroak maite zituen, baina bakardadeak izutzen zuen.
‎XVIII. mendeko nobeletako heroina eta heroien akatsetako bat idealizazio fisiko eta morala zen, eraikin palatino handien formaltasunaren antzekoa. Honainokoan adibide asko eman ditugu erakusteko Elizabeth Bennet hezur haragizko emakumea dela eta heroina glamourosentzat batere ondo ikusita ez zeuden ezaugarrien jabea dela.
‎Etxean ordu asko eman barik Elizabeth ondo ohartu zen Brightonerako plana, Lydiak ostatuan erdizka aipatu ziena, gurasoen sarritango eztabaidagaia zela. Berehala ikusi zuen aitak ez zuela amore emateko asmo izpirik ere; baina, aldi berean, haren erantzunak hain ziren lauso eta ez baiezkoak, non amak, askotan bihotz erorita ibili arren, ez baitzuen behin ere galtzen azkenean irabazteko esperantza.
‎Eta, arren, zer moduzko jagoleak zarete? Arazo asko ematen dizue zuen eginkizunak. Bere adineko dama gazteak batzuetan zailak izaten dira gobernatzen, eta, benetako Darcy izpiritua baldin badu, berea atera beharrekoa izango da agian.
‎–Gogoan hartzen ari zara zein jasanezina izango litzatekeen honelako gau asko eman beharra... honelako gizarte batean; eta guztiz bat nator zurekin. Ez naiz inoiz hainbeste aspertu!
‎–Guztiz afera zoritxarrekoa dugu hau; eta, ziurrena, berbabiderik asko emango du. Baina maltzurkeriaren landarea erauzi behar dugu, eta elkarren bihotz zaurituetan kontsolamendu ahizpatiarraren gantzua isuri.
‎andereñoa mundutik apartatu balitz eta urruneko landetxeren batean gorde. Baina ezkontzarenak ere berbabiderik asko eman zuen; eta zirkunstantzia aldaketa horrek ezer gutxi moteldu zituen Merytoneko dama zahar eta gogo txarrekoek lehenago adierazitako gurari ontsuak, zeren, halako senarrarekin, Lydiaren zorigaitza gauza segurutzat jotzen baitzen.
‎Historiak buelta asko eman zituen, ordea: erromatarren aurkako gerra punikoetatik bizirik ateratako populazioak leku batetik bestera mugitu behar izan zuen, leku seguru baten bila.
2014
‎Gutizien armairura hurbildu eta izotz pusketekin eta graduazio altuko alkohol gardenarekin eta irekitzean txis s s sp gisako soinuak egiten dituen burbuiladun tonikarekin bete dut edalontzia. Kopa lerdena luke, lepo luzanga eta gorputz anti piramidala duten horietakoa, olibadun dry martinietarako erabiltzen dela ikasi duguna talde imajinarioa kolonizatu digun ikus entzunezko masa ekoizpenaren bitartez, bai, horrelakoa luke edalontziak azkenaldian buelta asko eman dizkiodan teoria estetiko edaria edalontziaren tasunak uztartzen dituenaren arabera, adituko didan edonori eta bereziki txortagarri deritzodan orori hitz potoloekin azalduko diodan moduan.
‎ondo ezagutzen nuen Sopela. Buelta asko emana nintzen handik azken asteetan. Bazegoen tabernaz beteriko kale bat, eta taberna horietatik pare bat modernoak ziren, gazteak erruz erakartzen zituztenak.
‎Geroztik, jirabira asko eman dituzte planetek beren orbitan, ostia asko jaso ditu Iñakik bere atzera aurreretan, ez bertan goxo egiteraino, baina bai gauzei beste patxada batekin begiratzeko lain. Gurasoen izaera edo egonera hura, agintearen eta legearen aurreko konformismoa ez, beste zer edo zer zela ulertu du, urteen joanean:
‎Hankak minduta dauzkat, denborak eta munduak bira asko eman dituztelako azkenekoz oinez ibili nintzenetik.
‎Larrua jotzea denok atsegin dugun zerbait da eta diru asko ematen du esan zion agentziako langileak lehendabiziko elkarrizketan. Agentziak bezero bereziak zituela esan zion; ez zutela zerikusirik egunkarietan iragarkiak jartzen dituzten nesken bila joaten zirenekin.
‎Erreakzioen abiadurari buruzko ikerketak egin zituen eta glizerinaren egitura aurkitu eta hidrokarburoen sintesia egin zuen?. Renan eta Bertheloten artean berreunen bat gutun elkartrukatu zuten, horiek informazio asko ematen baitute bien gogoeta filosofiko eta politikoez garaiko gertakarien gainean.
‎–Buelta asko eman dizkiot katramila honi, Bala.
‎Klementek serio demonio hitz egiten jarraitzen du. Nire konpañeroak honezkero buelta asko eman dizkio istorio korapilatsuari, eta distira berezia nabaritu diot begietan gertakari horiei buruz eztabaidatzen ari garela. Esaten duena goitik behera sinesten duen oradore iluminatuaren konbentzimendua sumatu diot.
‎–Euskal Herriak niri asko eman, eta nik ere zerbait eman nahi Euskal Herriari?
2015
‎Pagadira iritsi nintzenean uxatuak nituen ordura arteko prebentzio guztiak, eta toki seguru baten babesean bezala barneratu nintzen pagoen arteko gure aterpe hartan. Ordu asko ematen genituen lagunok han udako arratsalde beroetan, errukirik gabeko eguzkiaren erasotik libratzen gintuen abaro gozoan. Orain, ordea, gaua zen, eta isiltasuna zen nagusi; ez zegoen egunaren hotsen arrastorik.
‎–Gaizki badoa, utzi edo saldu, baina ez lantegia itxi. Urte asko eman zizkion zure aitak lantegi horri, orain langile guztiak kalean uzteko.
‎Telefonoa mahai gainean utzi eta, Nagorek, mahai inguruan buelta asko eman ondoren, azkenean, piezen eskaera egindako enpresara deitu zuen. Bere burua gezur txiki batzuekin aurkeztu zuen:
‎Azkenaldian denbora asko ematen zuen Ibonek Nagoreren etxean. Biak konturatuak ziren honetaz, nahiz ez batak ez besteak aipatu ez.
‎Txakurrak azalaren azpian sartuta izaten zuten txipa begiratuta soilik ziurtatu zitekeen kontu hori, erantzun zion azkenean Jotari, baina albaitari batengana joateak azalpen asko ematera behartuko zituen. Eraildako pertsona baten txakurra zela suertatzen bazen batez ere.
‎Goizeko zazpi eta erdiak baino lehen kalean zegoen, harrera egitera etorri zitzaizkion senide, lagun eta kideekin. Besarkada asko eman zituen, baina bereziki beroa izan zen Rafa Diezi eman ziona. Ez zuen, itxura batean, adierazpen esanguratsurik egin.
‎Batasuneko solaskideak zertan ziren ondo zekiten, baina ETAk zer egingo zuen, ez. . Gure estrategiaren unerik arriskutsuena izan zen?, dio Matutek.222 Ordurako, pauso asko emanda zeuden: Gernikako Akordioa elkarrekin plazaratu berria zuten euskal eragile ugarik, eta ETAk, eraso ekintzen?
‎Eta ez zutela haiek nehoiz beren hitza jan, lekukotasun asko emanen dute bai gure Erregek berak bai honen aita Enperadoreak, zeren delako Marexala ezarri baitzuten lehenik Toledoko, gero Sevillako eta Frantziatik hurbil den Galiziako gobernadore, izendatu ere hiru Ordenetako Kontseilu Goihenaren burulehen, Estatuko eta Gerlako Kontseilari, nahiz azkenik Kontseilu Goiheneko lehendakaritzat hautatua izan orduko hil zen.
‎Gogoratzen naiz, ordurako bazituen kritiko zorrotzak, baina Senghor lehen aldiz irakurri nuenean, nolako zirrara eta txundidura eragin zidan. . Négritude, ko poetek, beren aberriei ez dakit zenbat eman dieten, Europari asko eman diote. Egia da, beraz, horrela nahi bada:
‎Persona filmean, dekoratu aseptiko batzuen bidez, arroka eta harrien ehundurekin, oso era sotilean, argiztapen zuri beltzezko batekin, pertsonaietan eta haiek esaten eta egiten duten gauzetan arreta jar dezagun erdiesten du. Horrelakoetan, zineak bere aldiberekotasuna, enkoadre bakarrean datu asko emateko ezaugarri hori, galdu egiten du hein batean, literaturara hurbilduz, hizkuntza literarioaren parekoa lortuz, hau da, bata bestearen segidan emanez informazioa, eta enkoadre batean, paragrafo batean bezala, aktoreengan arreta jartzea lortuko genuke soilik, gainerako xehetasunak beste paragrafo/ sekuentzia baterako utziz.
‎Bazekien, Deusestu ko unibertsitatean egin berri zuen mosterrean ikasita, ezustekoa zela bere hesolaren lagunik onena. Ezgarako plazara heldu zenean, ez zuen denbora asko eman pentsatzen. Harlanduzko eraikuntza handia ikusi orduko, zaldiari ezproinak sartu eta nire kandela berdea!
‎etxetik alde egin behar izan zuela, baina bezperako gauzak bezalaxe oroitzen zituen denboraldi garratz hartan Karmenekin izandako sesio liskartsuak eta begirik batu gabeko gau eternoak. Buelta asko eman zion asuntuari, eta Izaro jaio zenean hasi zela guztia, horixe izan zen Urrufinen ondorioa, biek hainbeste desio eta maite zuten alabatxoa jaio zenean. Harrezkero Urrufinek eta Karmenek Izarorentzat bakarrik zituzten begiak, eta dirudienez hiruki berriaren alderen bat abiada bizian jan zuen zedenak, garai txarrean botatako zura jan ohi duen bezala.
‎Ezin duzu lo hartu. Gau asko eman dituzu insomnioaren eraginpean. Burmuinean metatuta daukazu logalea, eta minaren erasoa sentitzen duzu, ziztaka, pum, pum, pum, leherketa txikitan bezala.
‎Bazter haietako bakardadea, nolanahi ere, itogarria egin zitzaigun laster, eta malenkoniak harrapatu gintuen biok. Erruz irakurri genuen eta ordu asko eman genituen trinketean, baina hori ez zen nahikoa gure tristura gainditzeko. Horrela, bada, zenbait hilabete pasa eta gero, Jendarmeriara joatea erabaki genuen, Hazparnera, errefuxiatu politikoaren dokumentazioa eta lana eskuratu ahal izateko paperak betetzera.
‎Ordu asko eman dituzu inspektorea berriz etorri arte. Gero eta min handiagoa sentitzen duzu giltzurrunetan, eta indarra galtzen ari zara belaunetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia