Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2008
‎Kanal Handiaren alde banatara dauden jauregiak miresten dituen bisitariari desolazio puntu bat eragiten dio ikusmirak. 1900etik gaurdaino 23 zentimetro hondoratu da Venezia, itsasoko urak igotzen ari direlako batetik eta hiriak berak ere behera egin duelako bestetik. Bere edertasunak erakartzen dituen milaka turistek ere erasango diote zertxobait, zapalduaren zapalduz.
2009
‎Nik neure denboran askotxo ezagutu ditut holakoak. Egun guzian berriketan ari direlako, lanik egin gabe, zoragarri hitz egiten dute. Ariaz ariaz xehatzen da burdina.
2010
‎Prozesua ez atzera ez aurrera egoera batean aurkitzen da jarrera horien ondorioz. PSOE eta PNVk blokeo egoera horretan duten ardura salatu nahi dugu, beren interes eta beharren neurrira egongo den prozesua eraiki nahian ari direlako. Ardura hori are larriagoa bilakatzen da Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dagoen testuinguru honetan, berriro ere beren interesen mesedetan Euskal Herriaren etorkizunari muzin egiteko tentaldia nagusitzen ari delako.
2011
‎Kaian alde batetik bestera dabiltzan emakumeen bozak goratu dira, bapore batzuk itzultzen ari direlako. Aita edo senarra, neba edo semea, edo edozein ezagun ontzi gainean ezagutu dutenek poz deiez agurtu dute.
‎20:23 Buru belarri, muturrak apurtuz, estalpe tankerako bat eratzea lortu dugu harri artean eta maldan, ez baitzen inondik inora leku zelairik geratzen. Behintzat, afaria dohainik aterako zaigu, kanpamentuko arauek afaria partekatzea agintzen dutelako eta 80 lagunentzako super zopa bat prestatzen ari direlako.
2012
‎Asiar hauek astakilo hutsak dira! Zer uste duzu?, oihuka ari direlako laguntzen dutela. Deabruak daki zer oihukatzen duten!
2014
‎Ura belaunetara heltzen zaizu, eta beheranzkoan itsasorantz bultza tira saka egiten dizu, baina zuk gogor eusten diezu zeure bidean emandako pausoei, eta aurrera jarraitzen duzu, kai muturrerantz. Olatuak bertara heltzean ikusten dituzu, alde batetik bestera pasatzen, inoiz ikusi dituzunetan handienak basatienak boteretsuenak gosetuenak gosetuenak gosetuenak, kai muturra irensten ari direlako, basapiztiek harrapakinen erraiak jaten dituzten modu berberean, murtxikatu gabe, geldiunerik hartu gabe, harik eta dena bukatu eta hezurdura baino geratzen ez den arte. Eta pentsatu duzu badakizula harriak zer sentitzen duen urak igurzten duenean azala ere erretzen duen marruskadurarekin, badakizula zer den harrapakina izatea, gorputza gorpu bilakatu aurretik irekita egotea harrapatzailearen bistan, bere erpeak zure barruko organoak mugitzen ukitzen apurtzen arrakalatzen zauritzen txikitzen, bere haginak zure bihotzean iltzatzen.
‎–Nations, mot pompeux pour dire barbarie./(...) L? égoïsme et la haine ont seuls une patrie;/ La fraternité n, en a pas?, dolutzen da Frantzian Lamartine. Alemanian, nazioak nazioen aurka inhumanoki oldartzen ari direlako, nahigabetzen da Herder. –Ez al du munduak aski leku guztiontzat??
2015
‎garaitu egin duelako,, indarkeria terroristaren erabilerari uko egitera? behartu duelako, nahiz eta kezka agertzen duen ETA erakundearen garaitzea ETAren proiektu politikoaren garaipen bihurtu nahi dutelako, eta bihurtzen ari direlako,, terrore historia honen laguntzaile derrigorrezkoak?. 309
‎Thor, trumoiaren jainkoa, haserre egon daitekeela esaten hasi dira batzuk. Justiziaren jainkoa da Thor islandiarrentzat, eta gaiztakeriaz jarduten ari direlako seinale bat izan daiteke zerutik lurrera jaurtitako hura, batzuek diotenaren arabera.
‎Antzeko mekanismoak erabiltzen dira edozein gizartetan jendearen kontrol sozialerako, jai eta parrandekin, esaterako. Orain inauteriak, esaten da, edo herriko festak!, eta lau egunetan zehar egundoko jai eta erokeriak egingo dituzte askok, lege eta arau guztien transgresioan ari direlakoan, ohartu gabe transgresio hori ere arau bihurturik dagoela, urtearen gainerakoan artaldea arrastotik atera gabe eta otzan otzan ibil dadin pentsatua, hain zuzen ere. Eta Tolosan badakite zerbait inauterien gainean.
‎Gauerako jarri dute ordua, noski; aurten gauza interesgarri gehienak gauez egiten ari direlako, eta poxpolo jokoak, grazia izango badu, gauez behar duelako, zertarako bestela poxpoloaren argia?
‎pentsaeran, ekonomian, nazio estatuan, kulturan... Krisia, haatik, Mendebaldeko gauza da, esan dugunez, munduko beste aldeetan ez baitago horren aztarnarik, leku batzuetan goranzko aroa ezagutzen ari direlako (Asiako, oro har); eta besteetan, behin ere ez direlako gailurrera heldu eta ezin dutelako, hortaz, krisirik jasan (Hirugarren Munduan). Mendebaldeak, ordea, bere kezkak eta arazoak orokortu nahi ditu, eta unibertsal bihurtu.
2016
‎Pentsaketetan jarraituz Sapek bere baitan zuhurki, haurra ama edo umea aita bilakatzen denean, oroitzapenekin batean, lehena, zehazki agertzen dela, lehena baita, oraina eta geroa bere aitzineko sehaskan daudelako, jadanik iragana bihurtzen ari direlako. Eta halaxe, bere aitzinean dantzan dituen Hiruburuen gisara, iraganari erantsita zaizkion aholkuak sortuberria den orainari ematen hasi zaizkiola ere, bere belarri propioaren ondoan jadanik inor ez delako, lehengo lehena desagertu balitz bezala, agian aholkurik ez zaiolako ematen lehenean dagoen bati.
‎Hiruburuko hiruburuek ilaunak direla derakuste, oraina, benetako ilauna, beste biak, gizadian, orainaren adin berekoak, ilaunez beteak. Denboraren nozioa ez dute neurtzen dantzariek, haien lehena, oraina eta geroa sinboloak baizik ez direlako eta dantzaren funtsa erakutsirik, haien biziaren inguruan jirabiraka ari direlako, betiereko bizi zikloa birsorturik, biziaren soka esku artean edukirik, eta lehen, orain eta gero berriak mamiturik.
‎oso genero maskulinizatua dugu Gauzarena. Oro har, gauzak, alor horretan, aldatzen ari direlako orobat.
‎Arnasguneen egoerak sortu du kezka Gipuzkoan azken urteetan, ahultzen ari direlako. Aldi berean, inguru erdaldunagoetan aurrera egiten ari da euskararen ezagutza.
2017
‎Itsasgizon hauek deabruak baino gehiago zekitek. Gau eta egun herioarekin borrokan ari direlako, nonbait ere.
‎bat, zeinaren arabera kapital ekonomikoa birbanatzen zuten politika ekonomikoak ezartzen baitziren eta sindikatuak eta langileen alderdiak estatuaren egituran txertatzen baitziren, sistema bera auzitan ez jartzearen truke, baina hori desagertu egin da (Harvey, 2007). . Esku-langileak?, pixkana pixkana, Mendebaldetik kanpoko lurraldeetan ari dira kontzentratzen; hala ere, beren lan indarra saltzen duen jendearen kopurua hazten ari da, batetik, emakumeak soldatapeko enpleguan sartzen ari direlako modu jarraituan (ikus III. kapitulua), eta, horrez gainera, handitu egin direlako hala ekoizpen, materialetik, kanpo aritzen diren soldatapeko langileen jardun intelektuala, nola auto enpleguaren fenomenoa.
‎horra egiten duten politika egiteko daukaten helduleku bat. Alegia, indarrean dagoen erdal elebitasunaren ereduak ez ligukeela ezer txarrik ekarri behar, itxura batean, erdaldunak elebiduntzen ari direlako. Ez dugula euskararen normalizazio sozialean aurrera egingo, aldez aurretik erdal elebitasun sozialaren fase horretatik igaro gabe edo.
‎Bernard F. Law [Bostongo] kardinalak Erroma utziko du asteburu honetan, nahiz eta nora joango den ez den ezagutzera eman. Etorkizuna ere, ez du ziurra, Estatu Batuetako katolikoak borrokan ari direlako sexu abusuen krisiagatik gogor zauritutako elizaren ospea sendatzearren, eta Law abusu horien sinbolo bilakatu delako.
‎–Ni neu haietako batzuen kontra nago. Esaten dute autoak erosi behar direla, zaharrek asko kutsatzen dutelako eta istripuak ugaritzen ari direlako. Eta aldi berean, garraio publikoaren aldeko kanpainak egiten dituzte.
‎aldarazten ari direlako. Eta biktimei
‎Ostirala joan, larunbata iritsi. Arratsaldeko seietan lokaleko telebista piztuta dago futbol partida bat ematen ari direlako. Bat batean Yul saltoka hasi da bere bihotzeko Athleticek gola sartu duelako.
2018
‎Baina prostituzioak zerbait txar duela esatea ez da, ezinbestean, lan horretan aritzen diren emakumeak epaitzea. Sozialistek kapitalismoa eta enplegu kontratua kritikatzen dituztenean, ez dituzte kritikatzen langileak mespretxatzen dituztelako, baizik eta, hain justu, langileen alde ari direlako. Nolanahi ere, duela urte gutxi batzuk asko zabaldu zen kontzientzia faltsuaren ideia, eta, pentsamolde hartaraxe jota, pentsarazten zen kapitalismoaren arazoa langileen arazo bat zela; kapitalismoaren auzia langileen kontzientzia gabeziara murriztuz gero, izan ere, jadanik ez zaio hainbesteko arretarik jartzen kapitalistari, hots, enplegu kontratuko beste partaideari.
‎Hurrengo goizean Makhmur husten ari direlako albistearekin jaiki gara. Berriro ere, errefuxiatu hauek alde egin behar dute beren eskuez eraikitako eremutik.
‎Badaki Ranyara noala, Makhmurretik ebakuatu dituzten errefuxiatu gehienak hara iristen ari direlako. Autoa martxan jarri denean, emakume haren nortasunaz galdetzen dut, nor den bizi osoa ihesean eman duten errefuxiatu batzuekiko sentiberatasun apur bat eskatu berri didan emakume hori:
‎–Kezka handia eragin zidan hori nola erabil zezaketen Jaizkibelen kontra; ez niregatik, bateraezina delako edo, zeren beste edozein parlamentarik ez luke bi aldiz pentsatuko bere herriko festetan ardura postu bat hartzeko. Baina hemen bada bateraezina, beste batzuk festa politizatzen ari direlako?. Hain zuzen ere, kritikak izan ziren Jaizkibelek egin zuen aukeraketaren harira.
2019
‎Egia aitortzera, ikuspegi guztiek dute arrazoiaren zati bat. Gurean, fenomeno horiek guztiak batera ari direlako gertatzen. Zer espero genuen eta zer lortu dugun, halaxe ikusten dugulako botila.
2020
‎" Gero eta aldi lehor luzeagoak ditugu, bero boladak, uholdeak eta lehorteak. Nekazariek jadanik ez dakite noiz landatu behar dituzten elikagaiak, euria egiteko moduak aldatzen ari direlako". Garai batean, abuztuan ereiten zituzten labore lurrak Ugandako nekazariek, baina, azken urteotan, gero eta lehorragoak eta beroagoak dira udak.
‎Izan ere, Herreroren ustez, ez da onargarria gaur egun klase borrokari eta ekoizpen indarrei buruzko analisiak egitea aintzat hartu gabe natura, lehengaiak eta emakumeek egiten duten zaintza lana. " Bestalde, ezagutzen dudan jende batengan ikusten dut badagoela ondoez bat mugimendu sindikala ahulago dagoelako oro har –ez Euskal Herrian preseski, ELA, LAB eta ESK beste analisi batzuk egiten ari baitira– Eta horrek halako ondoez bat sortzen du, beste mugimendu batzuk, beste lidergo batzuk –haien ustez, sektorialak edo periferikoak– ari direlako sendotzen. Eta gaizki eramaten dute 16 urteko neskato batek beraiek baino mobilizazio gaitasun handiagoa edukitzea".
‎Uraren berotze horren ondorioak begi bistakoak dira jadanik itsas espezieen artean. Esate baterako, ernaltze zikloak aurreratzen ari dira, udaberriak ere lehenago iristen ari direlako. " Arrainek ez dakite erlojuez eta egutegiez, baina ikusten dute itsasoaren tenperatura egokia dela arrautzak jartzeko.
‎" Uste dugu Pertur kasu berri baten aurrean gaudela, batez ere erakunde batzuek mehatxatu gaituztelako, behin eta berriz, hondoratu egingo gaituztela kosta ahala kosta, batez ere euskal langileriaren gero eta multzo zabalagoak autoorganizaziorantz lerratzen ari direlako, elektoralismoak eta taktizismoak alde batera utzita(...) Borroka armatua herri borroka da".
2021
‎Kritikaren beharra ez dut nik eztabaidatuko, baina eztabaidaezina da kreatibitaterik gabe ez dagoela literaturarik eta zintzotasunez eztabaidatu behar genuke ze literatura daukagun. Liburu asko egitea eta sormena momentu baxuan egotea gauza bateragarriak direlako eta nire ustez bi gauza horiek batera gertatzen ari direlako momentu honetan euskal literaturan. Arazo larriak eta ebidenteak dituzten liburu mordoa argitaratzen ditugu, irakurleak galtzen ari gara, dendetako apaletatik eta irakurleen oroimenetik berehala desagertzen diren liburu piloa ditugu, euren ariketetan galduta diruditen idazle beterano asko eta ondo idazteko pasioa kutsatuko diguten hasiberri gutxi.
‎Ikasgelan, eta oro har institutuan, jarrera biolentoak ugaritzen ari direlako aukeratu du gaia DBHko 4 mailakoekin lantzeko. Horregatik eta ubide bat behar duelako gaztetxoekin memoria itsasoratzeko.
‎Neskari ileak begiak estaltzen dizkio, baina oso serio ari da diskoa urratu eta urratu, urradura bakoitza egitea buruhauste kreatiboa balitz bezala. Badu txalapartarekin antzekotasun bat, bi musikariak beren aldetik doazelako baina elkarri entzunaz ari direlako era berean. Agian patroi berean ez sartzea da agindua, nahiz eta, haiei ere, belarriek bestea egiten ari den hori imitatzea eskatzen dieten, harmonia txiki bat lortzeko sikiera.
‎Jende asko ari da gorputza mugitzen. Kolpeka egiten dute, noski, musikariak hala ari direlako: bi kolpe orain, geldi gero, hiru kolpe, geldi berriz, desordena batean.
2022
‎Gustu handiz kiskali dituzte hiruzpalau banketxe zein zilindrada handiko dozena bat auto. Eta operazio bakoitzaren ondoren diana berrien eske etortzen zaizkio, behingoz ganorazko zerbait egiten ari direlako sentsazioak akuilatuta. Txarretik, odola bezain bero eta irrikatsua dute mihia; balentrien aitorpena tentazio, ondorioz.
‎Taldera batu diren agente berrietako bi ari dira berarekin lanean. Juliak azkarregi ari direlako inpresioa du, baina ez die ezer esan nahi. Akaso bera dela motela irudituko zaie haiei.
‎Agenteak, bera korridorean barrena zetorren bitartean lasai asko hizketan eta are barrez ari baziren ere, kolpetik isildu dira. Batzuek zeharka begiratu diote; beste batzuek txostenen bat idazten edo espedienteren bat kontsultatzen ari direlako itxurak egin dituzte. Ikasgelara iritsi eta ikasleek debekatutako zerbait egin dutela ohartzen den irakaslea nola, halaxe sentitu da Cestero.
‎genero berdintasun formalarekiko jarrera popularrek aldaketa historikoa jasan dute. Belaunaldi berriak norabide horretan mugitzen ari direlako frogak gero eta gehiago dira, Alemanian nahiz Europako beste herrialdeetan, baita AEBetan ere (adibidez, Zulehner eta Volz 1998). Baina jarrera popularrak ez dira dena.
‎ez zuen ikusten gela gorriak ez zeudela maitasunerako, ilusiorako edo etorkizuneko planetarako eginda, oraina baino ez zegoela hor, itxita eta zigilatuta geratzen zen oraina, orain betierekoa, trajea eta betaurrekoak eranztearekin batera desagertzen zena? Kairen trajea hartu eta hura txikitzeko, erretzeko, azidoarekin isurtzeko bulkada izan zuen, umeak jostailua apurtzeko duen gogo berdinarekin, laguntxoak aurreikusita ez zeuden moduetan jolasten ari direlako.
2023
‎Dardarka. Gaizki ari direlako kontzientziarekin, norbaitek harrapatuko dituen beldurrarekin... Hala ere, jadanik ez zaio hainbeste inporta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia