|
Hurbiltze etnografikoa nerabeen hizkuntza praktiketara gainera, kuadrillategi programak beste baldintza egoki batzuk eskaintzen zizkidan ikerketa hau garatzeko. hasteko, tipologia ezberdinetako gazteak biltzen dituen egitasmo iraunkor bat da, ikasturtean zehar gauzatzen dena. antolaketa sendo eta, aldi berean, malgua du, eta, zentzu horretan, aukera eskaintzen du jarduera ezberdinak modu zuzenean gazteekin lantzeko. izan ere, behatutako praktiken ohiko jasoketa egiteaz gain, elkarrizketa informalak bideratu nituen eta haurtzaro eta nerabezaroaren antropologian proposatzen diren zenbait talde dinamika erabili nituen. talde dinamiken bidez gazteen egunerokotasunera hurbiltzeaz gain, euren diskurtsoak jaso nahi izan nituen. horrela, behaketa lana egiten egon nintzen egun bakoitzean bina dinamika proposatu nizkien. dinamika hauetan, lehendabizi, nerabeak, 5 lagunez osatutako taldeetan elkartzen ziren proposatutakoa egiteko. ondoren, talde txikietan osatutako dinamikaren emaitza elkar banatzen zuten, talde handian denon artean landu nahi den gaiari buruz hausnarketa eginez. dinamika hauetan sortutako material guztia (denon artean landu nahi zen gaiari buruz...) jaso nuen analisirako. bestetik, bost talde elkarrizketa egin nituen, nerabeen artean ematen diren diskurtso nagusiak identifikatzeko (guztira 20 gaztek parte hartu zuten). ez nituen iritzi partikularra edo originala duten informatzailerik bilatu, ikerketan parte hartu zuten kolektiboko partaide diren pertsona guztien diskurtso oro kolektiboa ere badela uste dudalako. ikerketa honetarako bost talde elkarrizketa egin nituen, behaketa parte hartzaileak egin ondoren eta behaketa horietan ateratako datuen lehen azterketa egin eta gero. lehen lau talde elkarrizketako nerabeek behaketa saioetan parte hartu zuten. azken talde elkarrizketakoek, ordea, ez zuten behaketa egin nituen egunetako dinamiketan parte hartu. azken horiekin, beraz, ordurarte nik egindako azterketen emaitzak kontrastatzeko aukera izan nuen. elkarrizketa horietako gidoi bat osatu banuen ere, solasaldirako eskema gisa erabili nuen eta elkarrizketatuak izan diren pertsonen arabera moldatu nuen, hau da, laguntza bat izan zen, eta ez nuen hitzez hitz jarraitu, ezta ordena mantendu ere. asmoa elkarrizketatutako gazteekin solasaldi ahalik eta erosoena edukitzea izan zen, euren esperientziak, diskurtsoak eta hausnarketa pertsonalak jaso ahal izateko. azkenik, testuinguru kultural, sozial eta linguistikoa ulertzeko dokumentazio lana burutu nuen. esan bezala, beraz, ikerketa planteamendu honek nerabe multzo batekin lagunarteko egoera ez formaletik oso gertu dagoen gune batean egoteko aukera eman zidan. horri begira, penelope eckert ek eta McConnelBehatutako praktiken ohiko jasoketa egiteaz gain, elkarrizketa informalak bideratu nituen eta Haurtzaro eta Nerabezaroaren Antropologian proposatzen diren zenbait talde dinamika erabili nituen.
|
Talde
dinamiken bidez gazteen egunerokotasune ra hurbiltzeaz gain, euren diskurtsoak jaso nahi izan nituen.
|