Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2001
‎" Artzain-poetak" behatzekoak genituen arrats hartan, irakurketa gelara heldu ginenean intsentsu usainak ninduen harrapatu, bortitz. Sartu orduko salmoak oihukatzeko gogoa nigan zanpatu nuen, mendi eta haran berde argazkiz edertua zen gunean hedatzen zen ardi zintzarri ozenetan bermatuz. Txukun grabatu kobreen dilin-dalan etengabean, jendeak menturatzen ziren eta giroa jadanik dastatua zuenez, lagunarekin hitz egiten hasten.
2002
‎Ekologistek pankartak zabaldu zituzten Zorita, “itxi orain” eta “Nuclear, no” leloekin, Gobernuari instalazioa ixteko eskatzeko eta “instalazioaren arriskugarritasuna, segurtasun-arazo larriak baititu” salatzeko, Greenpeaceko energia nuklearreko kanpainaren arduradun Carlos Bravoren arabera. Sartu orduko , ekologistek segurtasun-zaindariei esan zieten protesta baketsua zela, Carlos Bravok esan zuenez. Ekologistek Zoritako kupula okupatu eta 12:30 aldera amaitu zen protesta, zentrala jarduera bertan behera uztera behartu ondoren.
‎Azkenean. Sartu orduko aldatu zitzaien aurpegia alabaina, eta zeramaten kemen guztiak berehala egin zien ospa.
2005
Sartu orduko ikusi baitzituen Teresa, Emili eta Ines egongelako alfonbraren gainean eserita, bizkarra zut eta begiak itxita, meditatzen baleude bezala.
2006
Sartu orduko marjinatu zintuzten beste presoek?
2008
‎Han lehendik ezagutzen zuen ertzain bat zegoela azaldu du. Sartu orduko , burla egiten hasi zitzaiola salatu du. «Kartzelan amaituko duzue, eta zuen senitartekoak AHTean joango dira bisita egitera», bezalakoak askotan esan omen zizkion.
2009
‎Begi zorrotzagoz so egin balute ohartuko ziren agertu berrietariko baten soinekoa josi zuenak inoiz ez zuela pentsatu barnean konkor bat estali beharko zuenik. Sartu orduko ezagutu nuen Alençon. Eta Alençon ezagutu orduko jakin nuen istorio horrek ez zuela fin onik eginen.
‎ALIZIA ahituta iritsiko da Bogara (Zain egotetik dator). Sartu orduko poltsa lurrera bota eta aulki batean botako du bere gorputza ere.
‎Lehen soldaduak lurralde palestinarraren iparraldean dauden Beit Lahia eta Jabalia eskualdeetatik sartu ziren, tankez eta helikopteroz lagundurik. Sartu orduko lehen borrokaldiak piztu ziren soldadu israeldarren eta gudukari palestinarren artean. Iturri ofizialen arabera, tankeak sartu osteko borroketan Hamaseko dozenaka kide hil ziren.
Sartu orduko suma daiteke Gabonetako giroa, apaingarriak eta argiak alde guztietatik zintzilik. Dena dago zainduta, dena dago txukun, azken xehetasuneraino.
2010
‎Han aurkitu zituzten Juana Mari eta beste guztiak. Sartu orduko jabetu omen ziren ospakizun giroa zutela eta agurtzearekin batera gonbidatu zituzten beraiekin berri ona ospatzera: Laurak jaso berria zuen Txinatik alabari buruzko txostena.
‎Jendetza handia bildu bai, guztiak talde txikitan hizketan, barrez edo serio, baina giro erlaxatuan. Sartu orduko arropa eta poltsak gordetzeko txoko batez arduratzen zen azafatak laguntza eskaini zion, bereak han utzi nahi al zituen esanez. Alboan komunak zeudela ere jabetu zen, behar izanez gero, gordeleku ona izan zitekeen Nicolasenen begietatik ezkutatzeko, egoerak horretara eramaten bazuen.
‎Izaskun Arretxe zain neukan eta ez umore onez, gainera. Sartu orduko erlojuari begiratu zion, bere amorruaren arrazoia tramankulu hartan zegoela adierazteko. Neureari begiratu nion:
‎Paseo bat emanez joan ginen ospitaletik Missiongo jatetxe italiar batera. Sartu orduko , akordeoi baten soinua entzun nuen: txaleko gorriz jantzitako gizon bat tarantela bat jotzen ari zen lokalaren bazter batean.
‎Nonbait porrot itzela izan zen haien bilera. Sartu orduko Ugartek esan omen zien bere bizkar inork ez zuela barrerik egingo, are gutxiago berarentzat sakratuak ziren gauza eta pertsonak erabiliz. Irantzuk eta Koldok ez zuten, noski, ezer ulertu eta hasieran isilik egon ziren, Ugarteren demanda errespetuz entzunez.
‎morroi xelebrea zen, heldu izan nahi zuen dotoretasun gizongabean. Sartu orduko giroa nabari zen Reynan, lainotsua, zerbaitek harrapatuko bazintu bezala, sintetizadoreen eraginez seguruenik. Dj-aren aldameneko barra zatian dantzan ari zen koadrila bat, bere lagunak seguruen, ukabilak zerura jarraitzen zuten erritmoa, dj-ari begira maiz; hark irribarre egiten zien (neskei mutilei baino gehiago, Oliveira berehala ohartu zenez).
Sartu orduko hondoratutako lur zatia inguratu, eskumara hartu eta seinale gorriei eta berdeei jarraituta iristen da Supelegorreko kobara. Bidegurutzera itzuli eta ezkerrera joanez, Lezabaltzeko 40 metroko amildegira iritsiko da bidea.
2011
Sartu orduko , kalean, urrundik ikurrina ikusi ebanean, zuzen zuzen etorri jakun irribarreka eta euskeraz egiten ebala, Ezpeletako semea dan Roger Etxegarai kardenal ospetsua, Gantin kardenal baltzagaz batera.
‎Bi ohatze zitunan, bata bestearen ondoan tarte handirik gabe paratuak. Sartu orduko asmatu huen heuk ere aldameneko gelara joan behar hura, ez zekinat zeren bila, senez hekien, inondik ere, zer zetorkigun?, eta luze egon hintzen bertan mutil nafar harekin berriketan; ni, bitartean, erdi etzan egin nindunan oheetako batean, begiak sabaian iltzaturik, belarriak aldameneko gela hartatiko hotsei adi, buru-gogoak hiregan. Luzetsita, baina alde egiteko inongo asmorik gabe.
‎MALENi atera lagunduta, bere bulegoan sartzen da LUKAS. Sartu orduko ,, atzetik agertzen zaio aita.
Sartu orduko lehenengo ikusten duguna gela bat da. Hau patroiaren gela da.
2012
‎Ertzain batek KEVIN ekarriko du. Sartu orduko NEKANEk;
2013
Sartu orduko izutzen ditek
‎Eskailera estu batetik Yusupoff printzeak sotoraino gidatu zuen Rasputin. Sartu orduko , honek berokia erantzi eta lekuari begiratu azkarra eman zion. Gero, eserleku batean jarri zen.
‎Zabaldu saloon aren atea eta hantxe zegoen kalean falta zen jende guztia, ehunen bat pertsona oholtza baten inguruko mahai txikietan eserita edota mostradore alboan zutik. Sartu orduko , sonbreiru gorria zeraman andre bat egin zitzaidan deigarri, sonbreiruagatik beragatik eta, batez ere, oso zaharra izan arren, laurogei urtetik gorakoa, oholtzako bandak jotzen zuen musikaren konpasean kulunkatzen zelako.
2014
‎Nire itxurari begiratu ostean, sartzera gonbidatu nau, eta nik, nola ez, onartu egin diot gonbita. Sartu orduko , suaren berotasuna nabaritu dut. Izan ere, txinpartak jostari dabiltza kiskaltzen ari den egurraren gainean.
Sartu orduko , leihoan zelatari lana egiteko agindu nion Fermintxori, badaezpada ere, gizona baldin bazetorren abisua eman ziezagun. Hark txintik ere esan gabe bete zuen agindua, Urkok eta biok biltegia edo dena delako hura miatzen genuen bitartean.
2015
Sartu orduko handik ere alde egiteko gogo bizia izan du hala ere. Taberna barruan, barraren beste aldean zutik, gizonezko lodi bat eta bere semea dirudiena bakarrik daude.
‎Txistua. Sartu orduko , irribarrez ikusten du JOSE RAMON. Bistan da askoz hobeto dagoela.
2016
‎Aparkatu eta arrapaladan hurbildu zen Lege Medikuntzaren Institutua eta Nafarroako Justizia epaitegiak zeuden eraikinera. Sartu orduko ikusi zuen Rifa doktorea: txikia, mehea, bibote finen eta tximeleta gorbaten zale.
2017
‎Gelara zuzentzen da. Sartu orduko ohearekin egiten du topo. Harrituta geratzen da.
Sartu orduko nabaritu diot Goldsmithi halako abegikortasun bat. Bi eskuekin estutu dit bostekoa, eta besoa aterako zidala ematen zuen, bideo-jokoan ordezkatzen nauen panpinari besoa ateratzeko zorian egon dela esan nahi nuen.
‎Areto txiki bat da dozena bat mahairekin, bildua eta bipila, eta kupelen galeria estu bat du ondoan, ikusgarria. Sartu orduko hasi ziren taldekoak argazkiak ateratzen. Dagoeneko jendea txotxetik edaten ari zen.
‎Zaldia eta gurdia alokatzen zituzten ikuilutik atera eta auzitegira itzuli nintzen. Sartu orduko Myrak gainera salto egin zidan hainbeste denboran zertan aritu nintzen jakin nahian. Amyrekin gauzak ondo konponduta uzten asko kosta zitzaidala esan nion.
‎Baba tarteka joaten zen hara, aitaren laguna baitzen jabea. Sartu orduko liluratuta geratu zen Beire: ispiluak, zakuak zintzilik, jendea entrenatzen eta ring eder bat erdi-erdian.
‎Hondarribiko Paradoreko kafetegi atean, behe aldean, laburua. Sartu orduko ABC eta El Pais, zortzi-hamar estandarte, lehoiarenak, eta erdi ezkutuan lore baten estandartearekin batera Nafar erresumako kataiak. Nafarroako erresumako erregeek eraikia izan arren aurrena, Hondarribi Nafarroako portu izan arren.
‎" bazkal aitzin bisitatu nahi zuen komuna!... bi minuturen buruko gizon bat ikusi genuen, bekokia ilun, hiltzera kondenatu bat bezain airos". Sartu orduko Mattinen ondora joan zen. Haiek ziren beraz Mattin eta Xalbador!".
‎Beste lau egun egin nituen etxean sukar-eldarniotan eta abenduaren 6an aitak ospitalera eraman ninduen ostera. Sartu orduko aitortu nion harrera egin zigun medikuari:
‎Eman iezadazu izena laster!-Ongi, beti bezala, ikusten dut umore txarrean zarela... prokuradorea zen.-Bere deitura?-Erran dit Geneve jauna zela. Behar duzu deitu.-Deituko dut.- Sartu orduko , esan du.
2018
‎Ezer onik ez ziola ekarriko uste zuen eta, inori ezer esan gabe, buelta eman eta bere apartamentura alde egin zuen. Sartu orduko jaso zuen Leteren deia.
‎Etsaien nagusigoa ikusirik, ola defenditzen zuten 2.400 soldaduen buruak onartu zuen frantsen borrokarik gabe lekua husteko eskaintza. Sartu orduko frantsek erre eta txikitu zuten osoki, eskualde guzia —Luzaide, Auritz, Orreaga eta Aezkoa— menpean hartzen zutelarik.
2019
Sartu orduko lehen dantza jauziak dantzatu zituzten, garai batean egiten zen bezala, hau da, urratsak markatu gabe, gogoz. Arizaleak plazatik desagertzen ari zirela, Odei Barroso eta Battitt Crouspeyre bertsolariak giroa berotzen hasi ziren ironiaz beteriko bertsorekin.
‎Gizon garaia eta indartsua izandakoa zen, baina tropikoko bizimodu latzak makaldua zion osasuna eta bigundua bihotza eta, kinina dosiak sarri hartu arren, kalenturak eta hotzikara gogaikarriak izan ohi zituen ia kendu gabe. Sartu orduko lurrin gozoegi bat aditu nuen inguruan, olio alkanforatuarena bezain okaztagarria.
‎Ai, halako ospitale bat bagenu, Fatimakoa eta Lourdeskoa baino ezagunagoa genuke, bai, Andra Mari Begoñakoa! Sartu orduko sendatuko lirateke baita gaixorik larrienak ere, zeren sola fides sufficit! Hori bai:
‎—Hori dena imajinatuta neukan. Sartu orduko kontatu dizut-esan zuen berak.
‎Kafetegia ospitalearen -1 solairuan zegoen, eta fluoreszenteena beste argirik ez zuen. Sartu orduko , kafe usainak ospitaleko airea eraldatzen zuela iruditu zitzaion: osasunari zegokion, ez eritasunari, eta animoa ematen zuen.
Sartu orduko salatzen zuen usainak etxearen berezitasuna zein zen, nahiz eta mahaitxo bakanetan jarritakoak garagardo bana edaten ari izan. Tea zerbitzatu zigutenean, Moritzek eskailera batzuetaraino gidatu ninduen.
2020
‎Eta hori esanda, eskutik heldu eta zeru barrura eraman ninduen. Sartu orduko , Aingeru Guardakoa hurbildu zitzaidan.
Sartu orduko sabaiko hodi zabalei erreparatu die Lezetak, eta hodietan tarte erregularretan haize hotza botatzen duten zulo biribilei. Segituan sumatu du ez dutela behar bezala hozten, eta hozte sistemak behar bezala funtzionatzen ez duen guztietan bezala, jenero gehiena handik erretiratua dute biltegiko langileek, beste nabe batera edo beste kamara frigorifikoetara eramana; horrela daude pabiloiaren hasieran dauden fruta biltegiratzeko tokiak, denak jeneroz erdi hustuta.
‎Chusok erakutsi digu etxea, txikia baina goxoa da, egia esan. Sartu orduko egongela dago, sofa txiki bat eta, haren eskumatara, liburuz beteriko apalak. Sofaren aurrean musika aparatua, telebistarik ez.
‎Hura itxi zenean, merkataritzako ikastaro batean eman nuen izena. Sartu orduko galdetu zidaten: “Zer denda klasetan lan egitea gustatuko litzaizuke? ”.
2021
‎36.5.2b Orduko postposizioarekin eginiko{-n ∼-tu} orduko formak ere bietara erabiltzen dira. Berehalakotasuna adierazten dute perpaus nagusiko gertakaria unekoa denean (Ohera orduko hartu zuen loak; Zezena agertu zen orduko hustu egin zen plaza) —inoiz berehala adberbioa eta guzti( Sartu orduko , berehala hasi zen kantari) —; berdin errepikatzea edo ohitura adieraziz (Argitu orduko, lanari ekiten diote egunero), eta geroari dagokionean, adizkia aspektu burutugabean dela (Jaikitzen den orduko, etor dadila nigana). Jadaneko egoera nahiz jarduera adierazten du, berriz, bistan da, perpaus nagusiko gertakaria iraupenekoa denean (Medikua iritsi orduko, jaikita zegoen gaixoa).
Sartu orduko , sakristaua han dugu edergailuen erakusle.
‎Egurrezko ateak karranka pixka bat egin du, eraikin barruko altxorrak denbora luzean gorde dituen seinale. Sartu orduko , harlauza erraldoien gainean jarrita, Olaso dioen alfonbra batek egiten du ongietorria.
Sartu orduko liburutegira joateko baimena eskatu genuen Gotzonek eta biok, The Shawshank redemption filmean bezala. Egonaldia han emango genuen, kartzela barruko Suitza neutral hartan:
Sartu orduko ohartu naiz akatsa izan dela Gemma nirekin ekartzea. Montsek ezer kontatu nahiko balu, familian ari den ustean egingo luke.
Sartu orduko ohartu nintzenez, ez zen afari erraza izango: ni sartu eta hitz egiteari utzi zioten nire lagunek, denek batera.
Sartu orduko , emakume zahar batek isiltasuna eskatu zigun, hatz erakuslea ezpainen gainean bertikal jarriz. Adia galdutako bi ikaslek oposaketa-azterketen simulakroak betetzen ari zirelako itxura egiten ari ziren.
‎Bulegoa Broadway erdigunean dago, etxe orratz batean. Sartu orduko , mugimendu handia sumatu genuen. Jendea hara eta hona zebilen, umeak, neskatoak, emakumeak.
2022
‎Hatza txirrinaren gainean jarri nuen, baina azkenean ez nintzen jotzera ausartu eta etxera segitu nuen. Sartu orduko , Doloresek zapatak eranzteko oihukatu zidan, baina sonanbulu baten antzera jarraitu nuen nire gelarantz.
‎Emagin berak hartu nau gaur. Sartu orduko esan diot: " Orain ez dira txikitxoak...".
‎Ondoren, aingerutxoa kontu handiz bildu, poltsan sartu eta aldapari ekin dio Lello & Irmao liburu-dendarantz. iQue bella! Sartu orduko egin dio ihes oihu txikiak. Bem-vinda, senhora!
Sartu orduko , kaxako neskaren begiradak arrats hartako zorigaitz guztiak leporatu zizkidan. Denbora tarte beraren bi jabe ginen.
2023
‎Egunero bezala, eskolarantz abiatu, kafetxo bat hartu, eta gelarantz. Sartu orduko , gelako ordenagailua eta proiektorea piztu eta ikasleei egun ona eman diet; lauk erantzun didate. Gehienak ordenagailuei so daude; irakaslea sartu denik ohartu ere ez dira egin.
‎Nahasketa ulergaitz bat. Sartu orduko ikusi nuen nahaspila hark ez zuela zentzurik, eta beste formaren bat eman beharko niola, nondik eta nola ez nekien arren.
‎Usainarena izan zen hautsi zen bigarren metafora, txabola puta horretara sartu ginenean. Sartu orduko sumatu nuen. Hildako animaliaren batek egon behar zuela esan nien, ardi zaharren bat igual.
Sartu orduko , laguntza eskaini zidan ilea txirikordatan bildua zuen emakume ilehori altu eta lerden batek. " Hizlarietako bat" nintzela esan nion, eta bera berehala hasi zen inprimaki sorta bat kontsultatzen (konturatu nintzen urrezko klip batez lotuta zeudela).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 23 (0,15)
Pamiela 11 (0,07)
Susa 8 (0,05)
Berria 6 (0,04)
Alberdania 5 (0,03)
Goenkale 3 (0,02)
Booktegi 3 (0,02)
Labayru 2 (0,01)
Consumer 1 (0,01)
ETB serieak 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
Argia 1 (0,01)
Kresala 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia