2015
|
|
gure Jainko onak begietako ezkatak kendu nahi dizkio eta ikus eta uler dezala egiten dion mesedearen zertxobait, era bitxi batean bada ere; eta egoitza hartan sartua dagoela, adimenezko ikuskariaz, egiaren irudipen antzera, Hirutasun guztiz Santua agertzen zaio aurrean, hiru pertsonak, lehenengo haren espiritura argitasun handi handiko hodei baten eran datorren su hartzearekin, eta pertsona desberdin hauek, eta arimari ematen zaion berri-emate miragarri baten bidez, bene benetan ulertzen du hiru pertsonak substantzia bat eta ahalmen bat eta jakite bat eta Jainko bakarra direla; horrela, fedez sinesten duguna, han arimak ikustez ulertzen duela esan dezakegu, gorputzeko begien ikustez izan ez arren, irudizko ikuskaria ez delako. Hemen komunikatzen zaizkio hiru
|
Pertsonak
, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote: Bera eta Aita eta Espiritu Santua etorriko direla Jauna maite duen eta haren aginduak betetzen dituen arimarekin bizi izatera.
|
|
2 Ezjakinak garenoi Hirutasun guztiz Santuaren hiru
|
Pertsonak
–pintatua ikusten dugunez. Pertsona bakarrean etortzen zaizkigu burura, gorputz bakar batean hiru aurpegi pintatzen direnean gertatzen den antzera; eta horrela, hainbesteraino izutzen gaitu, non ezinezkoa baitirudi eta ez baita izango inor hori pentsatzen ausartuko denik, adimena nahasi egiten delako eta egia honetaz duda mudak izango ote dituen beldur delako eta irabazi handi bat galtzen duelako.
|
|
Krea ote dezake inurri bat Semeak Aita gabe? Ez, ahalmen bakarra dutelako, eta baita Espiritu Santuak ere; beraz, Jainko bakar ahalguztiduna da, eta hiru
|
Pertsonak
Maiestate bakarra dira. Maite ote dezake norbaitek Aita, Semea eta Espiritu Santua maitatu gabe?
|
|
Ez, esentzia bat bera delako, eta bat dagoen lekuan hirurak daude, ezin zatituzkoak direlako. Nola ikusten dugu, bada, hiru
|
Pertsonak
bereizirik daudela, eta nola hartu zuen giza haragia Semeak eta ez Aitak ezta Espiritu Santuak ere?
|
|
San Agustinen egunean Jauna hartu berri nintzela, ez nuke esaten jakingo nola izan zen?, baina aditzera eman zitzaidan, eta ia ikustera ere bai (baina adimeneko gauza izan zen, eta laster batean igaro zen) nola Hirutasun guztiz Santuaren Hiru
|
Pertsonak
, nik neure ariman zizelkatuak ditudanak, izate bakarra diren. Pintura bitxi batez eta argi hain klaruaz aditzera emanik, fedez soilik sinesteak egiten duenaz oso bestelako eragina egin du.
|
|
Behin, ariman izan ohi dudan hiru Pertsonen presentziaz nengoela, hain argi biziaz zen, non Jainko bizi eta egiazkoa han zegoenik ezin baitzen zalantzan jarri, eta aditzera ematen zitzaizkidan han, gero esaten jakingo ez ditudan gauzak. Gauza haien artean, nola giza haragia hartu zuen Semearen
|
Pertsonak
eta ez besteek. Diodanez, ez dut jakingo honetaz ezer esaten, batzuk arimaren ezkutuan gertatzen baitira, pertsona bat, lo edo erdi lo dagoela, hitz egiten dena ulertzen duelakoan dagoenean bezala.
|
|
21 Argi ikusten dut
|
Pertsonak
desberdinak direla, atzo ikusten nituenez, berorrek Probintzialarekin hitz egiten zuenean bezala, salbu ez dudala ezer ikusten, ezta entzun ere, dagoeneko berorri esan diodanez; baina ziurtasun bitxi batez da, arimako begiek ikusten ez badute ere, eta presentzia hura falta denean, falta dela sumatzen da. Nola den nik ez dakit, baina ongi dakit ez dela irudipena; izan ere, gero berriro hura agerrarazteko ahaleginetan neure burua desegin arren, ezin dut, probak egin baditut ere; eta honela da hemen doan guztia, nik uler dezakedanez.
|
|
Ulertu nituen bai Jaunak esaten dituen hitz haiek: Jainkoaren hiru
|
Pertsonak
egongo direla grazian dagoen arimarekin, esan dudan bezala neure barnean ikusten nituelako.
|
|
Hasieran esan nuen hiru Pertsonen presentzia hau oso ohikoa izan dut neure ariman gaur arte, eta san Pauloren Oroipen eguna da gaur?, eta ni beti Jesu Kristo soilik gogoan izatera egina nengoenez gero, hiru
|
Pertsonak
ikusteko nolabaiteko oztopoa nuela zirudien, Jainkoa bakarra zela konturatzen banaiz ere, eta ni horretaz pentsatzen nengoela, esan dit gaur Jaunak: oker nenbilela arimako gauzak gorputzekoak balira bezala irudikatzean; kontura nendila oso desberdinak zirela, eta arima gai zela biziki gozatzeko.
|
|
oker nenbilela arimako gauzak gorputzekoak balira bezala irudikatzean; kontura nendila oso desberdinak zirela, eta arima gai zela biziki gozatzeko. Belaki bat urez blaitzen eta asetzen denean bezala irudikatu zitzaidan; halaxe iruditzen zitzaidan neure arima, jainkotasun hartaz asebetetzen baitzen eta nolabait bere baitan gozatzen baitzuen eta hiru
|
Pertsonak
edukitzen.
|
|
–Ez saiatu Ni zeure barruan itxirik edukitzen, zu zeu nire barruan ixten baizik?. Iruditzen zitzaidan neure arimaren barrutik, han baitzeuden eta ikusten bainituen hiru
|
Pertsonak
–sorkari guztiekin harremanetan zeudela, nirekin egotea horretarako beharrezkoa izan gabe.
|