|
Raimundo Silvak bizkarra erakutsi zuen bat-batean, bere bizitzan guzti-guztia galduta zegoela eta sekula gehiago etxe hartara itzuli ezin izango zelako ideia lausoarekin, Absurdoa da, absurdoa, errepikatzen zuen isiltasunean, eta mila bider errepikatzen zuela iruditu zitzaion, ateari buruz ihes egiten zuen bitartean, Bi segundo barru kanpoan izango naiz, urruti izango naiz, eta azken unean Maria Sararen ahotsak geldiarazi zuen, ezustean lasai, oraintxe eta hemen gertatzen ari denarekin hain kontraesan handian, non hitzen esanahia airean galdu bailitzan izan baitzen, lotsagarrikeriaren azken muga zeharkatzeko beldurrarengatik ez balitz, Raimundo Silvak gaizki entzun zuelakoa egingo zukeen, baina emakumeak benetan esan zuena sinestea, ez zegoen besterik, Bost minutu barru aterako naiz, zuzendaritza literarioan kontu bat konpondu eta txoferko egingo dizut, nahi baduzu. ...n urratsarekin alderaturik, baina zer norabidetan eman du urratsa, Jainko santua, zer norabidetan, eta ikustekoa da gu gizakiok nola gauden eginda, sentimendu-nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu-hoztasuna txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko, egoerarekiko guztiz desegokia, arrunkeria nabarmenagatik, Maria Sarak esan zezakeen, adibidez,
|
Nahi den
tokira eramango zaitut, baina seguru asko ez zitzaion bururatu, edo hori bezalako esaldi baten zentzu bikoitza saihestu behar zuela uste izan zuen, Nahi den tokira eramango zaitut, nik nahi dudan tokira eramango zaitut, egia da estilo jasoak huts egiten digula gehien behar dugun momentuan. Raimundo Silvak atea askatu eta zutiturik iraun zuen, komentario honen gustu ona zalantzazkoa litzateke adiskidantzazko ironia baten adierazpena ez balitz, bitartean erantzunaren zain gaude, Eskerrik asko, baina ez zaitut desbideratu nahi, alabaina, hemen oso egoki dator esatea sonetoa zuzenketarekin sufritzen ari dela, zuzentzaile gaixoari mihian kosk egitea baizik ez litzaioke geldituko sakrifizioak ezertarako balioko balu, zorionez Maria Sara ez zen ohartu erantzunaren zentzu bikoitz maleziatsuaz, edo ohartu ez zelakoa egin zuen, gutxienez bere ahotsak ez zuen dardararik ageri esan zuelarik, Etorri, eser zaitez, gizonak ahaleginak egiten ditu bere ahotsak dar-dar egin ez dezan erantzuten duenean, Ez du merezi, maite dut zutik egotea, hitz horiek entzun eta gero balirudike eskaintzari uko egin ziola, baina onartu egin duela ikusten dugu.
|
|
Raimundo Silvak bizkarra erakutsi zuen bat-batean, bere bizitzan guzti-guztia galduta zegoela eta sekula gehiago etxe hartara itzuli ezin izango zelako ideia lausoarekin, Absurdoa da, absurdoa, errepikatzen zuen isiltasunean, eta mila bider errepikatzen zuela iruditu zitzaion, ateari buruz ihes egiten zuen bitartean, Bi segundo barru kanpoan izango naiz, urruti izango naiz, eta azken unean Maria Sararen ahotsak geldiarazi zuen, ezustean lasai, oraintxe eta hemen gertatzen ari denarekin hain kontraesan handian, non hitzen esanahia airean galdu bailitzan izan baitzen, lotsagarrikeriaren azken muga zeharkatzeko beldurrarengatik ez balitz, Raimundo Silvak gaizki entzun zuelakoa egingo zukeen, baina emakumeak benetan esan zuena sinestea, ez zegoen besterik, Bost minutu barru aterako naiz, zuzendaritza literarioan kontu bat konpondu eta txoferko egingo dizut, nahi baduzu. ...u-nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu-hoztasuna txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko, egoerarekiko guztiz desegokia, arrunkeria nabarmenagatik, Maria Sarak esan zezakeen, adibidez, Nahi den tokira eramango zaitut, baina seguru asko ez zitzaion bururatu, edo hori bezalako esaldi baten zentzu bikoitza saihestu behar zuela uste izan zuen,
|
Nahi den
tokira eramango zaitut, nik nahi dudan tokira eramango zaitut, egia da estilo jasoak huts egiten digula gehien behar dugun momentuan. Raimundo Silvak atea askatu eta zutiturik iraun zuen, komentario honen gustu ona zalantzazkoa litzateke adiskidantzazko ironia baten adierazpena ez balitz, bitartean erantzunaren zain gaude, Eskerrik asko, baina ez zaitut desbideratu nahi, alabaina, hemen oso egoki dator esatea sonetoa zuzenketarekin sufritzen ari dela, zuzentzaile gaixoari mihian kosk egitea baizik ez litzaioke geldituko sakrifizioak ezertarako balioko balu, zorionez Maria Sara ez zen ohartu erantzunaren zentzu bikoitz maleziatsuaz, edo ohartu ez zelakoa egin zuen, gutxienez bere ahotsak ez zuen dardararik ageri esan zuelarik, Etorri, eser zaitez, gizonak ahaleginak egiten ditu bere ahotsak dar-dar egin ez dezan erantzuten duenean, Ez du merezi, maite dut zutik egotea, hitz horiek entzun eta gero balirudike eskaintzari uko egin ziola, baina onartu egin duela ikusten dugu.
|