Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2003
‎a) Hildakoaren senitarteko guztiek hildakoaren heriotzaren berri eman behar diote entitateari. Horrek berekin ekarriko du entitateak bere kontuak blokeatzea, legezko oinordekoak nor diren justifikatu arte, eta Fiskoarekiko betebeharrak betetzea, oinordetza zerga aurkeztuta eta, hala badagokio, ordainduta. b) Kontuaren titularkidetasuna izanez gero (adibidez, senar emazteak badira), saldoaren erdia baino ez da blokeatuko, uste baita, kontrakoa frogatzen ez bada behintzat, zati berdinetan bi ezkont... Hori dela eta, “baimenduaren” irudiak bere eskuratze ahalmen guztiak galtzen ditu.
2008
‎Kontzeptu horrek, euskaraz hitz egiteko gaitasunaz edo gaitasun ezaz gain, gaztelania baino hobeto edo errazago hitz egiteko trebezia ere adierazten du. Horrek berekin dakar, praktikan, etxean normalean hitz egiten den hizkuntza bata ala bestea (edo biak) izatea eta, ondorioz, seme alabek ikasiko duten hizkuntza ere horixe bera izatea.
‎Jabetza Horizontalari buruzko Legearen arabera (49/ 60 Legea, 9.1e artikulua), bakoitzak “tituluan finkatutako partaidetza kuotaren arabera edo bereziki ezarritakoaren arabera, higiezinari behar bezala eusteko gastu orokorrak eta banakatu ezin diren zerbitzuak, kargak eta erantzukizunak ordaintzen lagundu behar du”. Horrek berekin dakar koefizientearen arabera ordaintzea. Eremu komun baten salmentatik eratorritako diru sarrerek ere lagundu dezakete hura mantentzen.
2009
‎Horrela, erabiltzaile bakoitzak IMS instalatu den zerbitzari batekin konektatzea. Horrek berekin dakar abantaila batzuk. Lehen zehaztapen osoak RCS (Release 1) 2008 urtearen amaieran argitaratu zituen GSMk Association, 30 operadore eta terminal fabrikatzaile baino gehiago biltzen dituena.
‎Diglosia aurreragarri eta iraunkorraren proposamenak hizkuntzen bizikidetza du helburu eta, aldi berean, ikuspuntu pragmatikoa baliatzea dakar berarekin; beraz, garenaren neurriaren araberako helburu egingarriak jarri behar zaizkio euskarari. Horrek berak dakar, ordea, zenbait gune eta eremutan euskara izatea erabilera hizkuntza nagusia, konbentziturik gaudelako, halako (arnasa) gunerik gabe, ezinezkoa dela bera baino askoz indartsuagoa den hizkuntza baten ondoan irautea, haztea eta indarberritzea. Eta hori guztia ahalbideratzeko ezinbestekoa da adostasun soziala eta politikoa.
2010
‎Izan ere, Europako Batasunak telekomunikazioen sare berrien zabalpena aurreikusten du. Horrek berekin ekarriko du sakelako telefonoen operadoreek frekuentzia batzuk hartzea. Eta, ondorioz, egun martxan dauden telebista kateek beste frekuentzia batzuetara mugitu dute.
‎Hartutako esperientziari eta prozesuen ezagutzari esker, lurralde aktoreak beren jarduna ahalbidetzeneta mugatzen duten arau sozialez (Ostrom, 1986) jabetzen dira, eta gai izan behardira haien esku dauden estrategiak garatzeko nolabait eragitearren. Estrategiahoriek, era berean, etengabe berregiten dira errealitate dinamikoetara eta aldakorrak diren arau sozialetara egokituz (prozedurak, informazio klasea, erabakitzeahalmena eta erabakien ardura banaketak ezartzen dituzten arauak, besteak beste). Horrek berekin dakar sare sozialak eta jarduteko erak etengabe berrasmatzea (edosareak berraktibatzea kasu jakin bakoitzera egokituz).
‎Kontu egin behar da lehenengo hilketa 1968koa dugula. Horrek berak dakar salbuespen egoera, jendea asko sufritzen ari da, dilema baten aurrean dago. Urte horietan gauza horiekiko jende askoren sentiera aldatu da.
2011
‎Estrategia horiek, era berean, etengabe berregiten dira errealitate dinamikoetara eta aldakorrak diren arau sozialetara egokituz. Horrek berekin dakar sare sozialak eta jarduteko erak etengabe berrasmatzea (edo sareak berraktibatzea kasu jakin bakoitzera egokituz). Azterturiko kasuek erakusten dute (esate baterako, zentral eolikoen edo eskualdeko planekin loturiko proiektu jakinen garapena) agentziak modu berezituan jarduten duela eskala eta kasu zehatz bakoitzean, egitura eta arau sozialei loturiko ezaugarriak (informazioa eta mugak esate baterako) errepikatu arren.
2013
‎Beste alde batetik, piramidearen irudiarekin errazago ikus dezakegu hizkuntza izaki bizidun bat ere ez dela, izaki bizidun batzuk beste batzuekin izaten duten praktika multzo bat baizik. Horrek berekin dakar uko egitea aniztasun linguistikoaren eta biologikoaren arteko baliokidetasun naifegi batzuei, zehatzak ez direlako eta iruzur egiten dutelako (ikus Bastardas 2004a, 2004b). Hizkuntzak ezin dira espezieekin eta populazioekin parekatu, eta arrazoia argi dago:
2014
‎Horrez gain, behin eta berriz leporatu izan zaigu graziarik etaumore senik ez izatea. Horrek berekin dakarren «domestikazioa» eta «otzantzea»azpimarratzen ditu Imazek, eta berak esana da publikoa emakumez bakarrik osatutadagoenean hauek gehiago eta ozenago barre egiten dutela.
‎Horrela sortu eta areagotuko dira konfiantza eta inplikazioa. Horrek berekin dakar erabaki oro egon dela publikoki deklaratua eta ebaluatua.
‎erabiltzailearen parte hartze aktiboa, sistemaren eta erabiltzailearen arteko funtzioen banaketa, diseinu ebazpenen interakzioa eta diziplina anitzeko lantaldeak. Horrek berekin dakar erabiltzailearen eta diseinatzailearen arteko harremanaren eta bakoitzaren rolaren esanahiaren eraldaketa erabiltzailearenganako jarrera birplanteatu eta haren behar eta lehentasunak helburu bihurtzearekin batera, batez ere diseinatzailearen lan egiteko moduan, eta, ondorioz, lanerako beharrezkotzat dituen gaitasunetan. Horrela, arkitektoak eta barnealdeen diseinatzaileak aholkulari teknikoaren funtzioak betetzen dituzte.
2016
‎Habanako Azken Ituna erabat ezartzearen alde lan egitea. Horrek berekin dakar itundutakoa betearazten dela egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko mekanismoak erabiltzea, testuan zehaztuta dagoen bezala, eta tokiko komunitateek ere parte hartzen dutela. Horrez gainera, borroka politikoa dago.
‎Salgaia bidali. Horrek berekin dakar garraiobidearen kontratazioa egin, enbalajea antolatu, garraio kudeatzailearekin hartu emanak izan, asegurua egin eta aduana izapidea bete.
2017
‎Dagokion administrazioek konpromisoetatik haratago doazen ekintzak egin behar dituzte, itzulingururik gabe lortu ahal izateko hizkuntzen arloan berdintasuna bultzatzen duen gizartea. Horrek berekin dakar Gutuna jende artean zabaltzea, eztabaida sortzea, dokumentua aztertzea eta orokorrean gizarte osoari helaraztea. Hizkuntza politikez arduratzen den administrazioek ezin diote uko egin bere erantzukizunari, eta Gutunaren kasuan, estatu bakoitzak dauka azken hitza ardura horretan.
‎1978ko Espainiako Konstituzioaren 2 artikuluak Espainia osatzen duten nazionalitate eta herrialdeen autonomia eskubidea ezartzen du, eta haien guztien arteko elkartasuna aitortu eta bermatu egiten du. Horrek berekin dakar lurraldea beste modu batean anto latu beharra, eta autonomia erkidegoak sortu zituzten. Autonomia erkidegoak pertsona juridikoak dira, boterea dute legeak zein erregelamenduak egiteko eta administrazio bat izateko, eta autonomia dute beren interesak kudeatzeko.
2018
‎Eskubide horietako bat da epaitua izatea. Horrek berekin dakar errugabetzat hartzea legez kanpoko zerbait egiteagatik ikertua den oro baldin eta ez bada frogatzen haren erruduntasuna, zeina betiere eta beren beregi bide arrazionalki ezin eztabaidatuzko eta erabakigarrien bidez frogatu baita, epaia eman behar duen epailearen kontzientzian horren uste sendoa sortzeko.Hala gertatzen ez bada, epaiak prozedura akats konponezina du, eta deuseza da, d... Zigor prozeduran, segurtasun juridikoa are premiazkoagoa da, zigortuari bizitza puska bat ebats diezaiokeenez hozka.Horri dagokionez, bereziki lazgarriak dira Espainian ETAko preso deritzenei ezarri izan zaizkien zigorrak, eta ez dugu esaten ETAko presoei, ez dagoelako behar beste segurtasun prozesal halakoak direnik baieztatzeko.
‎egun, konpainietako kideek kuota bat ordaindu behar dute; entseguetarako berariazko janzkera ezarri dute (oro har, elastikoak); zigorrak jarri dizkiete emakumeen parte hartzearen aldeko keinuak egin dituztenei; eta desfileetan seriotasuna eta martzialtasuna lehenetsi dituzte. Horrek berekin ekarri du alarde baztertzaileek, erritua ulertzeko modu bat, aldarrikatzea:
‎50etatik aitzinera, Iparraldetik Hegoaldera hurbilduriko diskoei Mixel Labeguerie, Ximun Haran' 9eta Jorge de Riezuk (1948), Aita Donostiak (1921), Resurreccion Ma de Azkuek(;) eta bertzek eginiko aurre bilketa lanari eskerrak, anonimoa zen komunitateari eskaini zitzaion corpusaren zati baten egiletza. Horrek berak ekarri zuen corpusak lagundurik proiektatzen zen komunitate ideiak izan zezala eraginik kolektiboaren osaeran. Anonimotasunak bulkatuko zituen irudien artean, antzinatasuna eta berezitasuna leudeke.
2019
‎Zergatik diozue hori. Azken 30 urteetan, ahalegin eta borroka guztiak bikote eremuko indarkerian zentratu dira, eta biktima molde hori bihurtu da arauetako subjektu. Horrek berekin ekarri du baliabideak soilik bortizkeria mota hori desagerraraztera bideratzea, nahiz eta oraindik defizit handiak dauden?, eta, ondorioz, bortxa matxistaren gainerako moldeak ezkutuan geratzea. Eta ausartuko nintzateke esatera beste molde horiek sistemikoagoak, normalizatuagoak eta egunerokoagoak direla; adibidez, indarkeria sexualak.
‎Bikotekideek edo bikotekide ohiek egindako tratu txarrez gain, familia barrukoak, bortxa sexuala, feminizidioa, emakumeen eta nesken salerosketa, sexu esplotazioa, andreen genitalen mutilazioa, ezkontza behartuak eta «estatuak gauzatutako edo toleratutako indarkeria» ere bortxa matxistatzat hartuko ditu Jaurlaritzak. Horrek berekin ekarriko du bortizkeria molde horiek guztiak jasan dituzten andreek eskatu eta erabili ahal izatea legeak dakartzan baliabideak eta zerbitzuak; gainera, zaie baldintza gisa ezarri erasotzaileen aurkako salaketa aurkeztea. Biktimatzat joko ditu, halaber, indarkeria gauzatzen den inguruan bizi direnak, bortxak «zuzenean eragin badiezaieke».ESPARRUAIstanbulgo Hitzarmenera egokitu nahi du legeak, eta, hark adierazi bezala, indarkeria matxistaren aurkako jarduna berdintasun politiken barruan kokatu du testuak.
‎«Erkidego osorako homogeneoak izango diren jarduketa irizpideak eta protokoloak finkatuko dira».BIKTIMEN ARRETA«Indarkeria matxistaren biktima orok lehentasunezko arreta, integrala, doakoa eta kalitatekoa jasotzeko duen eskubidea bermatu behar dute euskal administrazio publikoek», dio zirriborroak. Horrek berekin ekarriko du biktimek informazioa jasotzea «ulertzen duten hizkuntza batean», eta segurtasunarekin, ekonomiarekin, bizitokiarekin edota hezkuntzarekin lotutako beharrizanak artatzea. Osasunaren alorrean, biktimen egoera fisikoaren eta mentalaren jarraipena egin du Osakidetzak, «guztiz sendatu arte, beren egoera administratiboa edozein izanik ere».
‎Ona da hori aldatzen hasi izana? Horrek berekin ekarriko du mundua berdintasunez partekatzea gizonek eta emakumeek?
2020
‎Kontua ez da langile taldea handitzea, proiektuak batzea baizik. Horrek berekin ekarriko luke lurralde osoan sakabanatuta edukitzea hainbat gazte, laguntza ekonomikoa jasotzen dutenak erabilgarri dauden plataformetako edozeinetan beren sorkuntza proiektuei eusteko. Orain gaztelaniaz eta doan egiten dute gehienek:
‎«Badira urte batzuk eragile politiko eta ekonomiko jakin batzuek erabaki zutela N A errepidea europar mailako errepide bat izanen zela eta interes ekonomiko eta logika politiko jakin bati erantzunen ziola». Horrek berekin ekarri du eskualdeko errepide bat baino gehiago izatea N A: «Egun, europar mailako errepide bat da:
‎Ospinarentzat (2011), goi mailako hezkuntzaren kalitatea helburu instituzionalak lortzean datza. Horrek berekin dakarren erronka da unibertsitate bakoitzak bere helburuak dituela, batzuentzat helburu horiekin kalitatea lortuz eta beste batzuentzat ez. Alabaina, autore horrek kalitatea ulertzeko era guztietan komunean dagoen kontzeptu bat identifikatzen du, etengabeko prestakuntza, hain zuzen ere, horrela soilik lor baitaitezke aldakorrak diren helburuak.
2021
‎Gainera, lankideen arteko harremanetan, giza harremanetan oro har gertatzen den legez, bestelako faktore batzuk ere sartzen dira elkarrekintzan horien definizioan eta eraikuntzan, are gehiago ikastetxeen moduko ekosistema sozialetan; hala nola, komunikazioa, asebetetze maila, konfiantza, konpromisoa edota ikastetxearen antolaketa zein funtzionamendu elementu objektiboak50 Baina egia da, halaber, urkoarekiko pertzepzio positibo batek eta egiten den lana balioan jartzeak saretzea sortzea eta indartzea sustatzen duela. Horretan ere inertziak sortzen direla ematen du eta ikastetxe/ erakunde barruko kultura edo Gellermanen klima organizazionala eraikitzen dela51 Horrek berekin dakarren ondorioetako bat kolaboraziorako espazio zabalak eraikitzeko baldintza egokiak sortzea da, antolaketari dagozkion egokitzapenak edo
‎Programa pentsatu zenean, metro eta erdiko distantzia mantendu behar zen, eta saioa hasi baino astebete lehenago bi metroko distantziaren araua etorri zen. Horrek berekin ekarri zuen platoko antolaketa guztia aldatzea. Bestalde, platora etortzen diren gonbidatu guztiei antigeno proba egiten zaie.
2022
‎Aurreko gobernu guztiek ere gauza bera egin dute, hau da, egitasmo jakin batzuk bultzatu dituzte eliteen intereserako. Horrek berekin ekarri ditu sufrimendua, eskubide urraketak eta ingurumenari kalte egitea. Askok beste zerbait espero zuten gobernu berriarengandik, bestelako jokabide bat.
‎Izan ere, gerra giroak kontsumoa uzkurtu ohi du, zuhurtasuna ekartzen duelako. Horrek berekin ekarriko du pandemian pilatutako aurrezkiaren zati batek gastatu gabe jarraitzea. Gainera, horri gehitu behar zaio inflazioa erregaietatik beste produktu eta zerbitzuetara ere igaro dela eta horrek erosteko ahalmena apaltzen duela, soldata gehienak ez baitira prezioak bezainbeste handituko.
‎Gainera, formatu aldaketak izan dira 30 urte hauetan, eta taldetik pasatu den jendeak bere arrastoa utzi du, bere ekarpena egin du». Horrek berak ekarri dizkio aldaketak taldeari, baxu jotzaileak adierazi duenez: «Gustatu zaigu disko bakoitzean jolastea; ni, behintzat, aspertu egingo nintzateke beti gauza bera egiten».
Horrek berekin dakar, energiaren matrizea aldatzea ez ezik, aukera izatea ere Kolonbiako dibertsifikazioa eta deskontzentrazio ekonomikoa sustatzeko. Vialek eta Svampak orobat diote Petro ez dela bakarrik egongo bide horretan, Boric ere «bigarren belaunaldiko progresismo baterantz» doalako Txilen.
‎besteak beste, kurduerazko eskola eta argitalpenak. Horrek berekin dakar utopia hori piztea, loratzea, eta hamar urte bete dituen proiektu hori garatu ahal izatea, oso baldintza zailetan. Ahal izan duten neurrian lortu dute eustea.
Horrek berekin ekarri du hipotekaren zenbatekoa orain berrikusi behar dutenek 200 eurotik gorako igoera izan dutela hilero. Inoiz izandako garestitzerik handiena da, eta inflazioa familia gehienen patrika gogor astintzen ari den garai batean iritsi da.
‎gaur bizitza onak edo ongi, terapeutika filosofiko oro gidatzen duenak, aurre egin behar dio bere bizi baldintzak suntsituta gizadia autosuntsitzeko aukerari. Horrek berekin dakar, ez soilik pentsamenduan konfiantza izatea gizadiaren oinarrizko galderen inguruko ikasketa komunitatea den aldetik (nola bizi?, nola pentsatu?, nola jokatu?), ezpada fidatzea Mendebaldeko tradizioaren parte izan ez diren eta globalizazio deitzen dugun munduaren nagusitasunezko espazio hori osatu ez duten beste pentsatzeko modu batzuetan. Europak jada ezin ditu erantzun gizadi guztiari planteatu dizkion arazoak, genioen hasieran, pentsamendu postkolonialaren planteamenduak jasota.
‎Filosofoarena arazo unibertsal bati emandako bizitza partikularra da; arrazoimen komunaren bila dabilen ahots singularra. Horrek berekin dakartza bokazioa, ezagutza zabal eta aldi berean zailetan jantzia egotea, eta, kasu askotan, bere burua arriskuan jartzea. Filosofia mendebaldarraren mito fundatzailea den Sokratesen heriotzaz gero, ezagunak dira filosofia arrisku jarduera bihurtzen duten pertsekuzio politikoei, desegokitze sozial eta pertsonalei eta gogoedo gorputz desorekei buruzko istorioak.
‎aldaketa sozialtzat har daiteke eragina duen denboran beha daitekeen edozein eraldaketa, antolamendu sozial baten funtzionamendua. Horrek berekin ekarri luke gizartean dauden ordezkaritza berrien eta horiei aurre egiteko behar diren aldaketen arteko koordinazioa2.
2023
‎Afera da orain hasi direla erretiratzen baby boom aren belaunaldiak, eta haien ondorengoak ez direla hain handiak. Horrek berekin ekarriko du pentsiodunen eta langile aktiboen ratioa txikitzea. Mende hasieran 2,1 langile zeuden pentsiodun bakoitzeko, baina 1,7 ziren 2020an eta, CORen txostenak dio 1,2 baizik ez direla izango 2070ean.
‎gaur egun, erasoak dira emakumeen sexu askatasunaren aurkako jardun guztiak. Horrek berekin ekarri du zigor tarteak zabalagoak izatea, eta epaileek ere interpretazio tarte zabala izatea delituen ezaugarrien bueltan. Beraz, kondena berraztertzeko eskarien bidez, delituak dakarren gutxieneko zigorra galdegiten ari dira hainbat erasotzaile.
‎«Lantaldearen egoera gero eta prekarioagoa da». Horrek berekin dakar, gainera, herritarrei eskainitako arreta ere «prekarioagoa» izatea. Taldearen ia erdia behin behinekoa da.
‎Izan ere, Hego Euskal Herrian tasa aldakorreko maileguak ordaintzeko erabiltzen den sistemarekin, artean pagatu ez den zatiaren gaineko interesa da ordaintzen dena. Horrek berekin ekarri ohi du maileguak aurrera egin ahala eskatutako kapitalaren zati handiagoa ordaintzea, eta gutxiago interesetan; izan ere, hasierako kuotak oso handiak izan ez daitezen, kapital gutxi amortizatzen da maileguaren lehen urteetan.
‎Ikus entzunezko hedabideen gaineko zuzentarauak berebiziko garrantzia du hizkuntza gutxitu deituentzat. Horrek berekin ekarriko du Europa osoan inbertsio handiagoak egitea gure hizkuntzentzat, eta eragin handiko esparrua da. ELENek zuzentarau honetan hizkuntza gutxituen edo ez hegemonikoen ordezkaritza hobea izateko lobby lana egin du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia