2008
|
|
Markes jaunarekin ongi konpontzen zèn aroan, izan ere, bazegoen, markesa andereak alabei zuzentzen zizkièn begiraden artean, begirada berezi bezain ohiko bat, atsegin betezkoa, baldintzarik eta zalantzarik gabeko begirada biribiltzat har zitekeena eta maitasuna zèn harrotasunaren eta harrotasuna zèn maitasunaren adierazgarria ere bazena; markesa anderearen desliluraren egunak iritsi zirenean, aldiz, bazirudien ezen begiradaren biribiltasunean itzal bat sartu zela, eta bazirudien, halaber, maitasunaren eta harrotasunaren adarrek bat egiten zutèn lekuan zalantzaren txoriak bere habia egin zuela, alabak ikusi ahala halako mesfidantza berezko bat errotuko balitzaio bezala, zeren, senarra fidatzekoa ez bazen, eta ez zen, zergatik alabak bai, haren antza bazuten?
|
Horregatik
ekin zion markesa andereak, ausaz, behin eta berriz, are gehiago Guadabrezorako bidaia egin zuenetik, alabak arrastoan sartzeari, aitaren bekatuak alabak ere ukituko ote zituen beldur balitz bezala:
|
|
Hala, bada, hiru anaiek berezko zerbait ote zuten, generen bat edo?, lotsarako joeraren markaz markatzen zituena, beste sexuarekiko harremanetan?
|
Horregatik
ekin ote zion Nazariok bere proiektu handi hari, haren gauzatzeak beste alor batzuetan zituèn urritasun eta desegokitasun guztiak ezabatuko zizkiolakoan. Horregatik erantzun zion, ausaz, izeba Ursulari erantzun zion bezala:
|
|
sutu behar ziotenak.
|
Horregatik
ekin zion, beharbada, Nazariok, beti neurriz edateko ohitura zuenak, festa hartan zurrutari, berezko lotsaren mugak hausteko asmotan, nahiz eta erabaki hura hartzeko oztopo edo zailtasunen bat ere behar zuen, zurrutak beste oroitzapen batzuk ekar ziezazkiokeelako, Beñardori lotuak, zurrutak galdu zuèn etxeko ardi beltzari. Eta horrela, kopa bat ardo edan zuen, edan zituen bi, hiru eta lau?
|
|
Markes jaunarekin ongi konpontzen zèn aroan, izan ere, bazegoen, markesa andereak alabei zuzentzen zizkièn begiraden artean, begirada berezi bezain ohiko bat, atsegin betezkoa, baldintzarik eta zalantzarik gabeko begirada biribiltzat har zitekeena eta maitasuna zèn harrotasunaren eta harrotasuna zèn maitasunaren adierazgarria ere bazena; markesa anderearen desliluraren egunak iritsi zirenean, aldiz, bazirudien ezen begiradaren biribiltasunean itzal bat sartu zela, eta bazirudien, halaber, maitasunaren eta harrotasunaren adarrek bat egiten zutèn lekuan zalantzaren txoriak bere habia egin zuela, alabak ikusi ahala halako mesfidantza berezko bat errotuko balitzaio bezala, zeren, senarra fidatzekoa ez bazen, eta ez zen, zergatik alabak bai, haren antza bazuten?
|
Horregatik
ekin zion markesa andereak, ausaz, behin eta berriz, are gehiago Guadabrezorako bidaia egin zuenetik, alabak arrastoan sartzeari, aitaren bekatuak alabak ere ukituko ote zituen beldur balitz bezala:
|
|
Hala, bada, hiru anaiek berezko zerbait ote zuten –generen bat edo–, lotsarako joeraren markaz markatzen zituena, beste sexuarekiko harremanetan?
|
Horregatik
ekin ote zion Nazariok bere proiektu handi hari, haren gauzatzeak beste alor batzuetan zituèn urritasun eta desegokitasun guztiak ezabatuko zizkiolakoan. Horregatik erantzun zion, ausaz, izeba Ursulari erantzun zion bezala:
|
|
Zeren Nazariok begi bistan baitzituen emakumeak, ederrak eta eder jantziak, irudimena ez ezik, gorputza ere –gizon indartsu bezain kementsua zen– sutu behar ziotenak.
|
Horregatik
ekin zion, beharbada, Nazariok, beti neurriz edateko ohitura zuenak, festa hartan zurrutari, berezko lotsaren mugak hausteko asmotan, nahiz eta erabaki hura hartzeko oztopo edo zailtasunen bat ere behar zuen, zurrutak beste oroitzapen batzuk ekar ziezazkiokeelako, Beñardori lotuak, zurrutak galdu zuèn etxeko ardi beltzari. Eta horrela, kopa bat ardo edan zuen, edan zituen bi, hiru eta lau...
|