Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2018
‎Gerora, beste batzuek ere aipatu zituzten" euskal nazioak". Haatik, Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeak baizik ez zituzten aipatu Ernest Saint de Bois le Compte frantsesak, Wilhelm von Humboldt prusiarrak —" euskal nazioa" singularrean izendatu zuen—, Thomas Roscoe ingelesak edota Victor Hugo frantsesak. XIX. mendeko lehen erdialdeko idazle haiek guztiek aipatzen zuten probintzia haiek denek" nazio bat" osatzen zutela.225 Roscoek 1837an aipatu zuen" euskal nazionalitatea" eta Euskal Herriak bere independentziari dion atxikimendua.226
‎Hala ere, nahiz eta gero eta gehiago baldin baziren zazpi herrialdeak erakusten zituen mapak, 1866an, Nafarroa Garaiko Diputazioak bultzatutako mugimendu batek berriz ere" Laurak bat" aldarrikatu zuen. Nafarroa Garaiko diputatuek Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeak erakunde berean batzea proposatu zuten 1866an. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa Burgosko auzitegiaren administraziopean zeuden; nafarrek proposatu zuten Iruñeko auzitegiaren eskumenera iragan zitezen, beti aipatuz" haurrideak", mendebaldeko hiru herrialdeez ari zirenean.245 Arabak eta Gipuzkoak kezka zeukaten Burgosko auzitegiak ez ote zuen hori eraso gisa ikusiko.
‎1867ko ekainaren 24an Arabako diputazioak gonbidatu zituen lau probintzietako ordezkariak ospakizun batera. Ramon Ortiz de Zarate diputatuak Euskal Herri penintsularreko lau probintzien arteko proiektu komunak sortzearen beharra ikusi zuen, deitoratuz ordura arte ez zegoela ia batere harremanik mendebaldeko probintzien eta Nafarroa Garaiaren artean. Hainbat neurri proposatu zituen:
‎Azkenean, proiektu politikoetatik laster gelditu ziren bazterrean Euskal Herri kontinentala eta" Zazpiak bat" aldarria. Aldiz, Euskal Herri penintsularreko lau probintzien arteko sintoniaren adierazle izan zen 1895ean Gipuzkoako diputazioak Espainiako Gobernuari egin zion eskaera: Bizkaiko, Arabako eta Nafarroa Garaiko diputazioekin batera, eskatu zuen irakasle postuetarako euskara jakin behar zela.
‎Nabarrismoa euskal abertzaletasunetik urrundu zen XX. mendeko 20ko hamarkadatik aitzina, eta espainiar nazionalismoaren estalki bihurtu. Euskararenganako atxikimendua gero eta txikiagoa izan zuen, eta Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeak batzearen kontrako jarrera nagusitu zen bere baitan. XIX. mendean dauzka erroak ikuspegi horrek, 1867an eta 1873an ere hasi baitziren Arabarekin, Gipuzkoarekin eta Bizkaiarekin batzearen kontrako ahotsak.
‎Lizarra izan zen euskal estatutu proiektu baten alde bozkatu zuen lehen herria, 1931ko apirilaren 20an, Espainiako Konstituzio berria oraino onartu gabe zegoela. Estatutu hura Eusko Ikaskuntzaren adierazpen batetik abiatu zen, Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeen arteko autonomiaren alde. Testu hark zioen" Euskal Herria Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa probintziek osatzen" zutela," izaera naturala" zutela eta" Estatu autonomo bat" osatu behar zutela" espainiar Estatuaren barnean".
‎Eusko Ikaskuntzaren gain ezarri zuten autonomia zehaztuko zuen testua idaztea. Nafarroa Garaiko espainiar errepublikanoek eta sozialistek, karlistek eta euskal abertzaleek bat egin zuten Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeek estatutu bakarra osatzearen alde. Nafarroa Garaiko udalek bozketa batera deitu zuten Iruñean, 1931ko agorrilaren 10ean, jakiteko zein estatuturen alde zeuden.
‎ETAk 1962an idatzi zuen" Euskadi" osatzen zuten" herrialde historikoak" zirela Araba, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Bizkaia eta Zuberoa. 1975ean, KAS alternatibak berretsi zuen independentzia zazpi herrialdeentzat aurreikusten zuela, baina urrats taktiko gisa proposatzen zuen Euskal Herri penintsularreko lau probintzien batasuna.320 Franco hil ondoan, aldaketa instituzionalaren garaia zetorren. Abertzaleek argi zuten autonomia estatutua lortzekotan, Euskal Herri penintsular osorako izan behar zela.
‎Foruen berrezartzearen aldekoen eta foruen hobekuntzaren aldekoen eztabaida izan zen" trantsizioaren" garaian. Jokoan zegoena zen 1839ko legea bertan behera uztea eta berreskuratzea orduan galdu ziren foruak; gisa hartan, aiseago izan zitekeen Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeen arteko ibilbide bateratua. PSOE alderdiak berak ere bat egin zuen EAJrekin, foruen berrezarkuntzaren alde.
‎2007an, Batasuna alderdiak autonomiaren aldarrikapena atera zuen berriz, Loiolako elkarrizketa prozesuan mahai gainean zegoenarekin loturik. Orduan, xedea zen autonomia erakunde bakarrean biltzea Euskal Herri penintsularreko lau probintziak. Loiolako bidea moztu zenean, dena gelditu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia