2023
|
|
Nuenen en zegoela Rappard eta Sien bisitatzera joan zen Vincent Hagara. 1883ko abenduaren 22 25an (349)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Hagara joan zela bere estudioak paketean sartu eta bidaltzera; Rappardekin eguna pasatu zuela eta emakumea (Sien) berriro ikusi zuela; horretarako gogo handia zuela; orduan ezin zezakeela gauza handirik egin harengatik; baina adorea eman ziezaiokeela.
|
|
1872ko abuztutik 1873ko maiatzera bitartean. 1872ko abuztuan (1)
|
Hagatik
idatzi zion eskutitza Vincentek Theori, elkarrekin egun atseginak igaro zituztela esanez, ibilaldi ederrak eginez; bero izugarria egin zuela gogoratzen zion. Garai horretan Vincentek Caroline Haanebeek emakume ilehoria ezagutu zuen eta hartaz maitemindu zen, baina Caroline en asmoak bere lehengusu Willem van Stockum ekin ezkontzekoak ziren; Theo, berriz, Caroline ren ahizpa Annet ez maitemindu zen; Annet 1875ean hil zen.
|
|
Aitak eta Theok diruz eta beste gauzez laguntzen zioten Vincenti. 1883ko abuztuaren 20 (315)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion hark eta aitak utzitako jantziekin konpontzen zela, nahiz eta neurri berekoak izan ez; esaten zion, baita ere, jendearen artean egondakoan lanerako energia gutxiago izaten zuela.
|
|
Pintoreen elkartearen ideia benetan erakargarria zen Vincententzat. 1883ko abuztuaren 21ean (316)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bere marrazkiek ez zutela asebeteko, bakarka eta batzuk besteetatik bereizita hartzen bazituen; aldiz, elkarrekin multzo batean hartzen bazituen, elkarren osagarri zirela. Rappard en bisita izan zuela eta berriro ere Drenthe aldera joatekotan zela; berak ere Drenthera joan nahiko zukeela; altzariak hara eraman zitzakeela, han erostea garesti izango zelako; bere asmoa emakumearekin eta haurrekin joatea izango zela; horrek guztiak garraio eta bidaia gastuak suposatzen zituela; hara joanda gero, han egongo zela iraunkorki, txilarren eta mortuen (paramoen) lurraldean; han gero eta pintore gehiago zeudela eta denborarekin pintoreen kolonia bat sortuko zela; bizitza merkeagoa zela han eta urtean 150 edo 200 florin aurrera zitzakeela; lurralde horretara joateaz Theok zuen iritzia eskatzen zion.
|
|
Vincent, alde batetik, libre sentitzen zen proiektu berriari ekiteko eta, bestetik, triste eta malenkoniatsu sentitzen zen Sienengandik eta haurrarengandik bereizi behar zuelako. 1883ko irailaren 6 (320)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Sien uzteko asmoaren berri eman zion Theori; Vincentek bereiztea erabaki aurretik, etorkizunerako prestakuntzak egiten ari zela Sien; bereiztea erabakita zutenez, lehenbailehen mugitu behar zuela; lehenik etxe jabeari esan zion etxea uztera zihoala; altzariak ganbaran utziko zituela; gizon librea zela, lastarik gabea eta nahi zuenean joan zitekeela; egun horieta male...
|
|
Sien ek eta haren amak gauza bat esan eta bestea egiten zuten; Vincent ez zen haietaz fidatzen. 1883ko irailaren 7 (321)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek esaten zion Theori dirua jaso bezain laster alde egingo zuela; azken egunetan ikusi zuela Sien ek eta harem amak lana bilatzeko egiten zituzten ahaleginak itxura hutsa zirela; Vincentek handik alde egin bezain laster hasiko zirela ezkutuan gordea zeukatena egiten; baina, Sieni damutuko zitzaiola, berandu bazen ere, George Sandekiko harremanetan Musset i gertatu zitza...
|
|
Theok bidalitako dirua jaso bezain laster Drenthera joateko prestatu zen Vincent. 1883ko irailaren 10ean (322)
|
Hagatik
idatzitako gutunean hark bidalitako 100 frankoak jaso zituela esaten zion Vincentek Theori. Drenthe-ko Hoogeveen aldera joango zela, eta gero handik urrunago joango zela.
|
|
Vincent Brouwersgracht ospitalean zegoen artean Sien Leyden go ospitalean sartu zuten. 1882ko ekainaren 22an (2008)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion ospitaleko egonaldia luzatzen ari zela; Leyden-en zegoela Sien, sendagileek esan baitzioten erditzea arriskutsua eta zaila izango zela; gizonen sufrikarioa ez zela ezer emakumeek erditzean jasan behar zutenarekin alderatuta; ospitaleko egonaldiaren lehen egunean aitak bisitatu zuela.
|
|
Sien en egoeraz oso arduratua zegoen Vincent. 1882ko uztailaren 2an (210)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Sien bisitatzen izan zela Leiden-en eta ederki kostatuta haur eder bat erditu zuela. Theori eskerrak ematen zizkion, haren laguntzarik gabe Sien hor ez zela egongo esanez.
|
|
Sien ospitaletik haurrarekin irteten zenerako apartamentua prestaturik eduki nahi zuen Vincentek. 1882ko uztailaren 4an (211)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek zioen Sienen egoera hobea zela eta horrela jarraituz gero, laster zela etxean. Vincentek apartamentu bat alokatu, pintatu eta dekoratu zuen eta altzariak, izarak eta koltxoia erosi zituen.
|
|
Aita bisitan izan zuen Vincentek ospitalean, baina ez zion hari eman Sien ekin zuen harremanaren berririk. 1882ko uztailaren 6an (212)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion eskertu zuela gaixo zegoenean aitak egindako bisita, baina ez ziola kontatu Sienekiko harremanarena; esaten zion aitari deituko ziola, bisitara etor zedin, eta berarekin egun batzuk pasatzean aurkeztuko zizkiola Sien eta haur txikia; Vincentek uste zuen, horrela aurkeztuta, aitak Sienekin ezkontzeko baimena emango ziola; esaten zuen Sienen eta bere... Vincentek bere gastuak justifikatzen zituen:
|
|
Alde batetik, harremanetarako gabeziak bazituen Vincentek, baina, beste aldetik oso konplitua eta gizabidetsua zen. 1882ko uztailaren 7an (214)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion sendagilearenean izan zela eta hark esan ziola ez zuela berriro ospitalean sartu beharrik izango, okerrera egiten ez bazuen behintzat; marrazki bat erregalatu ziola sendagileari. Vincent ikustera aita etorri zenean, Sien ikusi zuela sarreran, baina ez zuela ezagutu.
|
|
Sien ongi zaintzea zen garai horretan Vincenten ardura nagusia. 1882ko uztailaren 15 (215)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion, ospitaletik irtetean, Vincenten etxera joan zirela bizitzera Sien eta haurra; Sienek neguan ez bezalako espresioa zuela: begirada lasaia zuela eta zoriontasuna ageri zela haren aurpegian; ospitala utzi aurretik sendagileak azalpen zehatzak eman zizkiola osasuna zaintzeko egin behar zuenaz eta egin behar ez zuenaz; aholuak hauek izan zirela:
|
|
Vincent benetan haserretu zen Tersteeg ekin. 1882ko uztailaren 19an (216)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Tersteeg en bisitaren berri eman zion Vincentek Theori; goizean etorri zela Tersteeg eta etxean ikusi zituela Sien eta haurra. Tersteeg ek ez zuela batere ondo hartu Sien eta haurrak Vincenten etxean egotearena.
|
|
Pinturarako gaiak aurkitzen trebea zen Vincent; ez zitzaion axola horretarako oinez kilometroak egin behar bazituen ere. 1883ko uztailaren 29 (307)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion albora utzi zuela tokiz aldatzeko pentsamendua. Loosduinen go auzoan ibili zela, herritik hondartza aldera zihoala artasoro ugari aurkitu zituela eta han segalariak, ereileak eta galburu biltzaileak aurkituko zituela; dikeak, moilak eta enbarkaderoak ere bazeudela han; itsasertzean gora igotzen ari zen marea pintatu zuela, bere ondora heldu eta gauzak bat batean aldatu behar izan zituen arte.
|
|
Vincent ez zen batere trebea Theok bidalitako dirua administratzen; baina, dirua jasotzen zuen bakoitzean garbi adierazten zion Theori zenbat diru jaso zuen eta eskerrak ematen zizkion. 1883ko abuztuaren 2an (308)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion falta zitzaizkion 23 florinak (Theok bidaliak) jaso zituela bankutik eta presa gehien zuten zorrak ordaindu ahal izan zituela; patata ateratzaileak pintatzeko irrikitan zegoela; paisaiak lantzen murgildua zegoela, baina irudiek erakartzen zutela; modeloak bilatzea zaila zela garai horretan, soroetan lan asko zegoelako; ahal zuen neurrian bi pertson... marrazkian eta pinturan; baina orain marrazkian bakarrik jarri behar zuela burua, marrazkiak brotxaz zuzenki egiten zituelako; urte horretan asko pintatu behar zuela eta argi gehiago izango zuela; Van der Weele ek Amsterdam-en zilarrezko domina irabazi zuela The Loaders of Sand izeneko pinturarekin.
|
|
biziko ote zen artista on izatera heltzeko adina? 1883ko abuztuaren 4 (309)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion kolorearen indarra esnatzen ari zela beregan, ordura arte ez bezala; bere buruari galdetu izan ziola zergatik ez zen koloristagoa; bere tenperamentuagatik izango zela, baina azken pinturak ezberdinak zirela; tarteka oso kezkatua egon zela kolore arloan aurrerapenik egin ez zuelako, baina orain itxaropentsu zegoela; Theo etortzeko irrikitan zegoela,...
|
|
Osasunari buruzko kezkak etengabe izaten zituen Vincentek. 1883ko abuztuaren 11n (310)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bihotzeko palpitazio batzuk izaten zituela eta beldur zela bihotza ukitua edukiko zuela; ez zekiela zenbateraino bere gaixotasuna fisikoa zen ala gehiegizko presioaren ondorena zen; baina, ezer ez esateko etxekoei, ideia okerrik izan ez zezaten; denbora guztian patata biltzaileen koadro handi bat planeatzen ari zela eta sasoi horretan erdi amaituko...
|
|
Nahi zuena egiteko esan zion. 1883ko abuztuaren 17an (312)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aitarenganako erakusten zuen hoztasunak bazuela arrazoi bat; urtebete lehenago Hagara etorri zela aita, Vincentek etxetik alde egin zuenetik lehenengo aldiz, eta aitarti esan ziola nahita ekiditen zituela bere portaeraz lotsatzen ziren pertsonak; ez zuela aita kezkatu nahi eta bere bidea oraindik aurkitu ez zuenez, ez al zen hobe izango etxera ez a... Vincentek zioen aitak esan izan balio gauzak hain urrunera ez eramateko, berotasun gehiago izango zuela harenganako; berari buruz lotsatu egiten zela pentsatzen zuela eta horregatik ez zuela gurasoekin elkartzeko gogorik agertu.
|
|
Sien ek eta haren haurrek babes sentimenduak sortzen zituzten Vincentengan. 1883ko abuztuaren 19an (314)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion goiz horretan emakumeak berari esan ziola etxetik joan beharra bazuen, ez zuela behar adina irabaziko, haurren ostatua ordaindu zuelako; kasuren batean kalea egiten hasten bazen, behar zuelako izango zela, ez nahi zuelako; Sieni aginduarazi ziola ordenatuagoa izango zela, modelo moduan hobeto paratuko zela, amarenera ez zela joango; haur txikiak mi... Theori esaten zion, sentimenduen arabera jokatuz, hanka sar genezakeela, baina kalte handitik eta etsipenetik askatzen garela; Sien zoratu egingo zela, abandonatu izan balu; ikasi zuela emakumea lasaitzen; azken urtean Sienek ulertu zuela benetako lagun bat aurkitu zuela, ahulaldietan lagunduko ziona.
|
|
1873ko martxoaren 17an (5)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esan zion laster Londonera aldatuko zutela; pena ematen ziola Haga uzteak, han ongi errotua zagoelako, London eta Londongo pintoreen koadroak ikusteko eta ingelesa hobeto ikasteko gogo handia zuen arren. Londonen Goupilek galeriarik ez zuela; arte merkatariei zuzenki saltzen zietela.
|
|
1873ko maiatzean Goupil and Cie ko Londongo almazenera bidali zuten Vincent, baina hara joan baino lehen Parisen denboralditxo bat egin zuen. 1873ko maiatzaren 9an (8)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincent-ek Theori esaten zion Haga utzi eta Parisera zihoala, eta Bruselako geltokian elkar ikus zezaketela. Haga uztean, Vincentek txosten ona jaso zuen Tersteeg engandik, esanez galerian jendeak oso gustukoa zuela Vincentekin harremanetan egotea.
|
|
1881eko abendutik 1883ko irailera bitarteko gutunak
|
Hagatik
idatzi zizkion Vincentek Theori.
|
|
Bere lehengusinarekin ezkondua zegoen Anton Mauve, pintore arrakastatsua. 1881eko abenduaren 1 (162)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Mauveri planteatu ziola hilabeterako Hagara joatea; Mauverengandik hurbil zegoen ostatu batean bizi zela eta hileko 30 florin ordaindu behar zituela gelagatik eta gosariagatik. Mauvek itxaropena zuela laster zerbait salgarria egingo zuela Vincentek.
|
|
Vincent aspertua zegoen aitarekin izaten zituen etengabeko eztabaidez; Hagan finkatu nahi zuen. 1881eko Abenduaren 3an (R7)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappard i esaten zion Bruselatik hark bidalitako gutuna jaso zuela eta ez zitzaiola batere gustatu; baina ez zitzaiola batere axola, berak esaten zuen moduan, normal ez zegoen une batean idatzi zuelako. Pozten zela Bruselatik bueltan zetorrelako, bere iritziz Rappard hangoa ez zelako, eta hango akademian eskuratu nahi zuen trebetasun teknikoa iruzurra izango zelako.
|
|
Mauvek oso eskuzabal jokatu zuen Vincentekin. 1881ko abenduaren 18an (163)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion oraindik Mauveren klaseetara joaten zela eta hark oso ongi tratatzen zuela; Mauvek material asko eman ziola, baina berak ere erosi behar izan zuela eta diru asko gastatzen zuela. Hagan jarraitu nahiago zuen, baina beharbada hobe izango zela berriro Ettenera itzultzea.
|
|
Dorusek agindu zion etxea uzteko eta ez itzultzeko; Vincentek inoiz ez zuen gainditu aitak baztertu izana (Frank, 1988). 1881eko abenduaren 29an (166)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esan zion Gabonetan eztabaida gogorra izan zuela aitarekin eta hark esan ziola hobe zuela etxea uztea. Vincent ez zela elizara joan eta aitak elizara joatea behartzen zuelako joan zela Hagara.
|
|
Mauvek laguntza teknikoa, laguntza ekonomikoa eta laguntza morala eman zizkion Vincenti garai horretan Hagan. 1882ko urtarrilaren 1 (167)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Mauvek dirua aurreratu ziola gela alokatu eta altzariak erosteko; horrela, estudio txiki bat prestatu eta modeloak alokatu ahal izan zituela eta inguruko hondartza eta paisaietako marrazkiak eta akuarelak egin zituela; Mauvek itxaropenak ematen zizkiola Vincenti, laster dirua irabazten hasiko zela esanez. Urtarrilaren 5 gutunean (168) berriro ere dirua eskatzen zion Vincentek Theori.
|
|
1882ko urtarrilaren 5ean (168) Theok eskutitz gogor bat idatzi zion Vincenti esanez ederki damutuko zitzaiola egunen batean aitari tratu hori eman izana. 1882ko urtarrilaren 7an (169)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek puntuz puntu erantzun zion Theoren gutunari. Theok esaten zuena, hots, Vincentek aitaren eta amaren bizitza mikaztu eta hondatu nahi zituela, aitarengandik zetorren jesuitismo moduan har zitezkeela; aita" ni hiltzen ari zara" esateko gai zela, pipa erretzen eta berripapera irakurtzen zuen bitartean; aita oso sentibera eta narritagarria zela etxean; hasieran damua eta pena sentitu bazituen ere, orain askatua sentitzen zela; izan ere, ahal zen azkarrena etxetik kanpora joateko esan baitzioten.
|
|
Modeloak zuzenean pintatzea zen Vincententzat artista on bihurtzeko ezinbesteko baldintza. 1882ko urtarrilaren 12 (170)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek zioen marraztea pasio bihurtzen ari zela beretzat, akuarelak nola pintatu irakatsi ziola Mauvek, arazoak zituela modeloak bilatzeko eta bilatzen zituenean, estudiora nekez joaten zirela; gainera, modelo batzuek asko kobratu nahi izaten zutela eta horrelakoak albora utzi beharrean aurkitzen zela; otsailerako dirua bidaltzeko esaten zion Theori.
|
|
Hala ere, zeharka bederen, intui dezakegu 1882ko urtarrilean Vincententzat modelo lanak egiten hasia zela Sien. 1882ko urtarrilaren 21ean (171)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek zioen egunero modelo bat eduki zuela, goizetik gauera, eta modelo ona zela. Mauve eta Tersteeg bere lanak ikusten izan zirela; hilean 100 frankorekin nahikoa izango zuela bere gastuetarako, baina beste gastuak ere bazirela:
|
|
bolada batez autore batzuek idatzitako liburuak aholkatzen zizkion; eta hurrengo boladan liburu horiek botatzeko esaten zion. 1882ko urtarrilaren 2an (173)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esan zion zalantzarik ez zela eduki behar aldian behin prostituta batengana joateko, konfiantzarik eta sentimenduren bat edukiz gero; bizitza nekagarria eraman duen batentzat beharrezkoa zela; berak erregularki modelo bat eduki zuela goizetik gauera. Theori idatzitako eskutitz gehienetan bezala, diru kontua aipatzen zuen Vincentek; normalean, dirua eskatzeko izaten zen aipamen hori.
|
|
Garai horretan marrazkigintza teknikak ikasten zentratua zebilean Vincent. 1882ko otsailaren 18an (176)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gero eta marrazki hobeak egiten zituela; aipatzen zuen, baita ere, Tersteeg ek marrazki bat erosi ziola 10 florinengatik. Ahal zuen lan guztia egiten zuela, baina ez zuela ardura eta barne herstura gehiegi nahi.
|
|
Vincentek erraz ehuten zuen amodiozko sarea; modelotarako erabiltzen zituen emakumeei ere, begirada profesionalaz aparte, amodiozko begirada ere zuzentzen zien. 1882ko martxoaren 3an (178)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion modelo berri bat zeukala, baina modeloa baino gehiago zela, familia bereko hiru kide eduki zituelako jadanik: berrogeita bost urte inguruko emakumea, hogeita hamar urte inguruko haren alaba, 10 urteko mutikoaren ama.
|
|
Ingurukoei dirua eskatu beharra zeukan. 1882ko martxoaren 5 (179)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Tersteeg i dirua eskatu ziola eta hark eman ziola (10 florin), baina gaitzespenak edo irainak egin zizkiola; Tersteeg ek ez zuela onartzen Vincent Theoren kontura; dirua Tersteeg en aurpegira botatzeko gogoa izan zuela, baina kontrolatu egin zuela bere burua, modelo bati ordaindu beharra zuelako. Esaten zuen gogor lan egin zuela marrazten, proportzioak eta perspektibak ikasten, baina Tersteeg ek ez zuela hori preziatzen.
|
|
Tersteeg ek jendeari saltzeko moduko akuarelak eskatzen zizkion Vincenti; baina Vincent beste fase batean zegoen eta ez zuen bere burua behartu nahi; bere erritmoan lan egin nahi zuen eta ez zuen onartzen bere galgatik inork ateratzerik. 1882ko martxoaren 11n (180)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion urtetan zehar Tersteeg ek gaitasunik gabeko ameslaritzat zeukala; akuarelak pintatzen ez zekielako marrazten zuela; baina, Tersteeg ek ikusi behar zuela bera ez zegoela prest bere izaerarekin ados ez zeuden lanak egiteko; Tersteeg ek gaitzetsi egiten zuela haren azken lanetan agertzen zen izaera; berak esaten ziolaTersteeg i garaia heltzean edukiko...
|
|
Vincentek Mauve eta Tersteeg alderatzen zituen; Mauvek emandako aholkuak hobesten zituen, Tesrteeg ek emandakoen aurrez aurre.1882ko martxoaren 14 (182)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion: " Paisaia pintore ospetsu bat ezkutaturik dago zuregan"; esaten zion ez zuela bihurtu behar Tersteeg en moduko materialista bat; Tersteeg en armadura oso lodia zela eta ez zekiela seguru gizaki bat zen ala metalezko masa bat zen, bihotzik bazeukan ala ez.
|
|
Eskuartean nahiko diru erabiltzen zuen arren, egun askotan jateko ere larritasunak izaten zituen Vincentek; ez baitzuen ongi administratzen Theok bidaltzen ziona. 1882ko martxoaren 24an (183)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion azkenaldian lana gogor egiten ari zela egunsentitik gauera arte eta hain gogor lan eginda ez ote zuen ogirik merezi; Cornelius Marinus Van Gogh jaunak eskatutako 12 marrazkiak amaitu zituela. Galdetzen zuen ea ez zituen merezi bere lana egiteko bitartekoak; gustatuko zitzaiokeela Theo lehenbaitlehen etorri eta egiaztatu izan balu iruzurrean ari zen ala ez.
|
|
Hasieran Mauveren iritzi oso positiboa zuen Vincentek, baina gerora haien arteko harremanak hozten joan ziren; elkarrengandik urruntze horretan Tersteeg ek eragina izan zuela iruditzen zitzaion Vincenti. 1882ko apirilaren 15 (188)
|
Hagatik
idatzitako gutunean marrazki bat bidaltzen zion Vincentek Theori, egindako aurrerapenak ikus zitzan; kexatu egiten zen Vincent Mauve eta Tersteeg etsai eta indiferente agertzen zitzaizkiolako; Mauvek okupatua eta gaixorik zegoela esaten zuen beti; ez zuen denborarik Vincententzat. Apirilaren 15 (189) idatzitako beste eskutitz batean Vincentek zioen Tersteeg ek Mauveren belarria pozoindu zuela, diru kontuetan Vincentez ez fidatzeko esanez.
|
|
Saiatzen zen bien arteko liskarrak biguntzen. 1882ko apirilaren amaieran (191)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Theok esandakoari erantzuten zion Vincentek; Theok zioen Tersteeg anaia zaharragoa bezala izan zela berentzat eta haren lagun izaten jarraitu behar zutela; Vincentek zioen marrazten hasi zenetik ez zuela Tersteeg en babesik edo laguntzarik izan; Mauvek bai, eman zion babesa eta adorea; gero, ordea, Mauveren jarrera ere aldatu egin zela, Tersteeg ek belarria pozoindu ziolako....
|
|
Vincenten osasuna ez zen batere ona garai horretan, baina nahiko ongi zaindu zuen Sien haren haurdunaldian. 1882ko maiatzaren 3 (192)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Mauverekin solasaldi mingarri bat eduki zuela eta pixka baterako bereizi zirela; Mauvek esan ziola karakter biziosoa zuela; berak hori entzutean alde egin ziola; oso mindua gelditu zela Mauve hori esatera ausartu zelako. Azken neguan haurdun zegoen emakume bat ezagutu zuela, haurdun utzi zuen gizonak abandonatu zuena; neguan kalea egin behar izaten zuela, ogia irabazteko; modelotzat hartu zuela emakume hori eta negu osoan zehar harekin lan egin zuela; emakume hori eta haren haurra babesten jardun zela, ospitalera lagundu ziola, eta han forceps arekin erditu zuela; modelo moduan paratzen ikasi zuela eta hari esker marrazkian aurrerapenak egin zituela.
|
|
Mesfidati zegoen Vincent eta beldur zen Theok ere ez ote zuen baztertuko. 1882ko maiatzaren 11n (197)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion batzuetan pentsatzen zuela Tersteeg ek eta Mauvek egin zioten gauza bera egingo ziola Theok ere: erabat baztertu.
|
|
Pertsona asko dira jendearen iritziaren arabera jokatzen dutenak; baina Vincenti bost axola zitzaion jendeak pentsatzen zuena. 1882ko maiatzaren 14an (198)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Sienen lehenengo haurraren aitak ez zuela harekin ezkondu nahi izan, haurra berea izan arren, familien maila ezberdinagatik; gizon hori Sienekin maitagarria izan zela, baina ez zela harekin ezkondu, eta gero hil egin zela. Galdetzen zuela ea hiltzeko orduan ez zen bere portaeraz damutuko.
|
|
Vincent oso zen Theorenganako eta behin eta berriro esaten zion hark bidalitako diruari esker jarraitu ahal izan zuela pintatzen eta haren laguntzari esker salbatu zituela Sien eta haren haurra. 1882ko maiatzaren 16an (199)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Christine Sien ek karranpak zituela eta Leydeneko ospitalera eraman zutela, baina haurra orandik ez zela jaio; ekainaren amaiera aldera jaioko zela; jaio behar zuen haurrarentzat jantziak prest zeudela; egoera horretan onena Sienekin ezkontzea zuela.
|
|
Sienekin zuen harremanaren berri Theori ematen zion, baina gurasoei ez. 1882ko maiatzaren 23an (200)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion entzun zuenaren arabera osaba Cent Parisen zela, baina hari ez aipatzeko Christine n (Sienen) konturik; hitz egin zezaketela nahi zuten guztiaz, berak entzuten ez bazuen. Aitak eta amak eskutitz maitagarri bat bidali ziotela, baina gutuna ez zatekeela horrelakoa izango, Sienena jakin izan balute; azken hamabost egunetan osasunez ahul egon zela.
|
|
Jateko baliabiderik gabe geratu zen. Baina, horrek ez zuen beldurtzen; Sien en auziarengatik Theok abandonatzen ez bazuen, kemenez beteta egongo zela esaten zuen Vincentek.1882ko maiatzaren 27an (202)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard en bisita izan zuela eta Theori buruz askotan galdetu ziola; bera egiten ari zen marrazkiak ikusi zituela Rappardek eta, zirudienez, gustatu zitzaizkiola. Diru premian zegoela esaten zion Theori; ogi beltz lehorra eta kafe pixka bat besterik ez zuela jateko, haurrarentzat gauza batzuk erosi zituztelako eta Sien Leydengo ospitalean egon zelako.
|
|
Artearen balio artistikoa eta balio ekonomikoa, artearen alderdi teknikoa eta balio artistikoa etengabeko dilemak izan ziren Vincenten bizitzan. 1882ko ekainean (R9)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappard i esaten zion hark utzitako 2,5 florinak itzultzen zizkiola. Esaten zion, baita ere, bere marrazkiengatik uste baino diru gutxiago eman ziola Amsterdam-eko osabak.
|
|
Poliki poliki gaixotasuna gainditzen ari zen Vincent. 1882ko uztailaren 21ean (218)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gaixotasuna gainditutzat eman behar zuela eta lanean jarraitu beharra zuela; berriro marrazkiak egiten hasi behar zuela; jendea ukituko zuten marrazkiak egin nahi zituela; arteak lan iraunkorra eta etengabeko behaketa eskatzen zituela.
|
|
Tersteeg ek bere lana gutxiesten bazuen ere, berak marrazkiarekin tematurik jarraitzen zuen; garai horretan marrazkia jartzen zuen bere aurrerapenaren oinarri moduan. 1882ko uztailaren 23ean (219)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion lanak umore onean jartzen zuela; marrazkiak egiten ikasteak, perspektibak eta proportzioek akuarelak hobeto egiten erakusten ziotela; kexatzen zen Tersteeg en ideia finkoaz: Vincentek ezin zuela ezer egin eta ezertan ez zela ona.
|
|
Theoren bisitaldiarekin ilusionaturik zegoen Vincent eta ibilaldiak prestatzen hasia zen. 1882ko uztailaren 26an (220)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion etortzean akuarelak erakutsiko zizkiola; koloretan lan egitea ez zela zuri beltzean egitea baino zailagoa; Tersteeg ek pentsatzen bazuen ere bere lana denbora galtze bat zela, berak denbora irabazi egin zuela. Theo etortzen zenerako bide politak ezagutzen zituela belardietan zehar; baserritarren txabola zahar eta berriak ere bai; goizero joaten zela hara marraztera.
|
|
Oinarrizko koloreen eta kolore konposatuen teoriak oso bereak zituen Vincentek. 1882ko uztailaren 31n (221)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion erabateko kolore beltzik ez zegoela naturan; beltza, zuria bezala, edozein koloretan presente zegoela eta grisaren aldaerak sortzen dituela; hiru kolore oinarrizko daudela (gorria, horia eta urdina) eta kolore konposatuak laranja, berdea eta morea direla; beltza edo zuria erantsiz grisaren barietateak sortzen direla: gris gorria, gris horia, gris urdina, gris berdea, gris laranja eta gris morea; hiru kolore nagusiekin eta zuri eta beltzarekin hirurogeita hamar tonu eta barietate lor litezkeela.
|
|
Perspektiba markoa erabiltzen hastea oso lagungarri izan zen Vincententzat. 1882ko abuztuaren 5 6ean (223)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek perspektiba markoaren zirriborro bat bidali zion Theori; esaten zion perspektiba markotik begira zezakeela leiho batetik bezala; perspektiba markoari esker azkar marrazten eta azkar margotzen zela.
|
|
Paisaiak eta irudiak pintatu behar dituen artista batentzat garrantzitsua da tokiz aldatzea eta paisaia edo modelo berriak marraztu eta pintatzea. 1882ko abuztuaren 15a (R11) baino lehen
|
Hagatik
idatzitako eskutitz batean Vincentek Rappard i esaten zion haren gutunak bihotza poztu ziola; pentsatzen zuela nonbaitera joana izango zela; Drentheri buruz esaten zuena interesatzen zitzaiola; bera gaztea zenean Brabante zen modukoa irudikatzen zuela Drenthe; nekazaritza garatu aurretik eta industrializazioa hasi aurretik zegoen moduan; orain ez zela hain pintoreskoa, erremolatxa azukrearen fakt...
|
|
Vincentek pentsatzen zuen gurasoen prestakuntza artistikoa ez zela Vincenten lana ulertzeko adinakoa. 1882ko abuztuaren 19an (226)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion beldur zela gurasoek inoiz ez zutela ulertuko bere artea; ez zela haien errua, inoiz ikasi ez zutelako Vincentek eta Theok bezala gauzei begiratzen; ez zituztela gauza berak eta begi berberez ikusten. Egun horietan zoriontsu zela pintatuz; ordura arte marraztera mugatu zela; pintatzeak bazuela zerbait mugagabea eta sentimentuak agertzeko zoragarria zela.
|
|
1882ko abuztuaren 20an (227)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gurasoen gutuna jaso zuela eta bertan garbi agertzen zela Theok ongi hitz egin ziela gurasoei Vincenten lanari buruz; eskerrak ematen zizkion Theori, gurasoei hain modu positiboan hitz egin zielako bere lanaz. Denbora laburrean estudio ugari pintatu zituela; lana gogor egiten zuela egun osoan, jateko ia betarik hartu gabe.
|
|
Denbora dexentez marrazkian zentratua egon ondoren, koloreen munduan sartzen hasi zen Vincent. 1882ko irailaren 3an (228)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion pinturan eta koloreetan murgildua zegoela bere indar guztiarekin; ordura arte bere burua mugatu zuela eta ez zela horretaz damutzen; horrenbeste marrazki egin ez balu ez zela gai izango sentimenduak agertzeko; orain itsaso irekian bezala sentitzen zela; pintura garestia zela, baina berak hezur muinetan zeramala pintura; Theori galdetzen zion ia pos...
|
|
Wilhelminak deskribatu zizkion Nuenen inguruak eta Vincentek ikusi zuen hara joan zitekeela ehuleak pintatzera. 1882ko irailaren 9an (229)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Wilhelmina en gutuna jaso zuela eta Nuenen inguruko lurraldea ongi deskribatzen zuela; berak ehuleei buruz galdetu ziola, ehuleak pintatu nahi zituelako; indar sortzaile handia sentitzen zuela beregan eta iritsiko zela sasoi bat zeinetan egunero zerbait ona egingo zuen.
|
|
1882ko iraileko hirugarren astean pintura poltsa ia hutsik zuen Vincentek; berriro ere dirua eskatu zion Theori; etsipenak eta depresioak hartu zuen Vincent; modelorik gabe, materialik gabe, lagunik gabe, erosotasunik eta dirurik gabe, erabat galduta eta malenkoniatsu geratu zen Vincent (Naifeh eta White, 2011). 1882ko irailaren 25ean (234)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aitaren bisita izan zuela bere etxean eta oso atsegina izan zela. 1882ko urriaren 1ean (235) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion azken egunetan akuarelak bakarrik egin zituela.
|
|
1882ko irailaren 25ean (234) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aitaren bisita izan zuela bere etxean eta oso atsegina izan zela. 1882ko urriaren 1ean (235)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion azken egunetan akuarelak bakarrik egin zituela. Gero, berriz, loteriako bulegoaren aurreko jende multzoari egindako estudioaz hitz egiten zion Vincentek.
|
|
Zahar etxeak ziren Vincententzat modelo iturri nagusietako bat. 1882ko urriaren 8an (236)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gizon zaharraren estudio gehiago egin zituela eta aste horretan zahar etxeko emakume bat berekin izatea espero zuela. Etxetik bidalitako pakete bat jaso zuela, neguko zamarra batekin eta praka bero batzuekin; asko hunkitu zuela.
|
|
Kanpoan lan egiteko moduko eguraldirik ez zegoenean, barruan egiten zuen lan Vincentek. 1882ko urriaren 22an (237)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion benetako udazkeneko eguraldia zeukatela han, euritsua eta hotza. Hala ere, gai izan zela loteriaren bulego aurreko jende oldearen akuarela handia egiteko.
|
|
Rappard ek uda aukeratu zuen Drenthen egoteko. 1882ko urriaren 29an (239)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aste horretan ere haizete bat eduki zutela eta zuhaitzetan hosto bakan batzuk bakarrik gelditu zirela; pozik zegoela estufa sutan zeukalako; aste horretan Rappard en eskutitz bat jaso zuela eta esaten zuela udan Drenthen egon zela eta gero Utrecht-en itsuen ospitale batean lan egin zuela denboraldi batez.
|
|
Vincentek mirespen handia zuen Millet eta Jules Breton ekiko. 1882ko azaroaren 2 (241)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Millet eta Jules Breton maila gorenean zeudela eta haiek gainditzea ezinezkoa zela; berdindu bai, berdindu zitezkeela, Israëls ek egin zuen bezala, baina ezin zirela gainditu, mendiaren gailurra zirelako; artearen erreinuan maila gorena lortua zutela. Vincentek paper mota berri bati buruzko galdera egiten zion Theori:
|
|
1882ko udazkenean litografiazko teknika berritzen saiatu zen, baina ez zuen lortu marrazkitik harrira eta harritik paperera irudia ondo pasatzerik; transferentzia horretan marrazkiek asko galtzen zuten (Naifeh eta White, 2011). 1882ko azaroaren 6 (243)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion litografia bat egin zuela; bost florinengatik ehun kopia egin zitzakeela eta zerbait gehiagorengatik harriaren jabe egin zitekeela. 1882ko azaroaren 22an (246) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bi litografiaren probak bidaltzen zizkiola gutunarekin batera:
|
|
1882ko azaroaren 6 (243) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion litografia bat egin zuela; bost florinengatik ehun kopia egin zitzakeela eta zerbait gehiagorengatik harriaren jabe egin zitekeela. 1882ko azaroaren 22an (246)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bi litografiaren probak bidaltzen zizkiola gutunarekin batera: A Digger eta Man Drinking Coffee; lehenbaitlehen jakin nahi zuela zer pentsatzen zuen Theok haietaz; marrazkiak zenbait gauza galdu zituela harrira pasatzean eta inprimatzean; marrazkia arkatz litografikoaz egin zuela eta tinta autografikoaz ukitu.
|
|
1882ko azaroaren amaieran (R18)
|
Hagatik
idatzitako eskutitz batean Vincentek Rappardi litografiei buruz idazten zion oraindik ere. Esaten zion, baita ere, azken igandean bisitan izan zuela bigarren mailako eskolan marrazkia irakasten zuen irakaslea; gerra beteranoen (orphan men) hainbat marrazki ikusi zituela eta haien konposizio zabal bat egitea aholkatu ziola; baina, Vincentek zioen azkarregi zela; oraindik estudio gehiago egin nahi zituela; Coffee Drinker horietako estudio bat zela.
|
|
Aldizkarientzat ilustrazioak egitetik bizitzea izan zen denboraldi batez Vincente ametsa. 1882ko abenduaren 12 (253)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Teori esaten zion aldizkarientzat ilustrazioak egin nahi zituela, baina beldur zela haiek bere lana gogoko ez ote zuten izango; bere lanaren hutsegiteengatik bazen, zuzenduko zituela, baina kontzepzio edo sentimendu orokorrarengatik bazen, zuela aldaketarik egin; esaten zion baita ere irakurri zuela Buhot en paperari buruzko informazioa, Theok bidali ziona.... 1882ko abenduaren 21an (254) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Harper ek argitaratutako ilustrazio batzuk Buhot en paperarekin eginak izango zirela eta berak ere bere burua gai ikusten zuela prozedura hori ikasteko; prozesua asebetetzailea zela eta marrazkia ona izanez gero erreprodukzio ona aterako zela.
|
|
1882ko abenduaren 12 (253) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Teori esaten zion aldizkarientzat ilustrazioak egin nahi zituela, baina beldur zela haiek bere lana gogoko ez ote zuten izango; bere lanaren hutsegiteengatik bazen, zuzenduko zituela, baina kontzepzio edo sentimendu orokorrarengatik bazen, zuela aldaketarik egin; esaten zion baita ere irakurri zuela Buhot en paperari buruzko informazioa, Theok bidali ziona. 1882ko abenduaren 21an (254)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Harper ek argitaratutako ilustrazio batzuk Buhot en paperarekin eginak izango zirela eta berak ere bere burua gai ikusten zuela prozedura hori ikasteko; prozesua asebetetzailea zela eta marrazkia ona izanez gero erreprodukzio ona aterako zela. Vincent bera prest zegoela harri gainean marrazkia egiteko, paperaren beharrik gabe.
|
|
Sien eta haurra pixka bat ahaztuak zituen. 1882ko abenduaren 28 (255)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion buruak marrazten ari zela garai horretan, garezurraren egituraren ikerketa eta fisiognomiaren interpretazio sakonagoa egiten ari zela. Hortzetako mina zuela, batzuetan eskuineko begiraino eta belarriraino iristen zitzaiona; baina, Daumier en marrazkiek hortzetako mina ahantzarazten ziotela.
|
|
Sienek eta haurrak buruhausteak sortzen zizkioten Vincenti, baina nolabaiteko egonkortasuna ere ematen zioten. 1883ko urtarrilaren 13an (260)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Sienekin eta haurrekin zegoela; aurreko urtearekin alderatuta alde handia zegoela: emakumea patxadatsuago, indartsuago eta sendoago zegoela, eta haurra potoloago eta osasuntsuago zegoela, bularra besterik hartzen ez bazuen ere.
|
|
Gurasoekiko harremanetan gai tabua zen eta Theok ere mugak jarri zizkion Vincenti, emakume horrekin ezkontzeari zegokionez. 1883ko urtarrilaren 21ean (261)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aurreko urtean ez zela Sienekin ezkondu, Theok horrela eskatu ziolako, eta geroztik ez zuela gaia aipatu.
|
|
Vincent beste beheraldi batean murgildua zegoen; neurri batean, Theok zaintzen zuen emakume gaixoarekin identifikatzen zen. 1883ko otsailaren 3an (263)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori galdetzen zion nola zegoen bere emakume gaixoa; esaten zion bera ere ahul sentitzen zela azkenaldian eta beldur zela lan gehiegi egiteagatik izango zela; ahalegin gehiegi egitearen ondorengo depresioa izango zela; horrelako egunetan izugarrizko kezka edukitzen zuela etorkizunari buruz, babesgabe eta lanari buruz malenkoniatsu sentitzen zela.
|
|
Vincentek Theori berandu kontatu bazion Sien ekiko harremanarena, Rappard i are beranduago kontatu zion. 1883ko otsailaren hasieran (R20)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion pozten zuela osasunez hobetzen ari zela jakiteak. Denboraldi bat lehenago bera ere Hagako ospitalean gaixo egon zela, eta han zegoela Leydengo ospitalera joan zela bere modeloa izan zen emakumea haurra erditzekotan zela eta.
|
|
Makalaldia zuen Vincentek eta garai horretako eskutitzetan nahiko nabarmen gelditzen zen hori. 1883ko otsailaren 5ean (264)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek bere lagun gaixoaz eta haren ebakuntzaz galdetzen zion Theori. Berak ere aste batzuetako atsedena hartu behar zuela eta etxetik kanpora bere pentsamenduak freskatzen egon behar zuela esaten zion.
|
|
Oraindik adinez gazte izanik ere, hogeita hamar urte bete gabe zituelako, barnetik nahiko adindua sentitzen zen Vincent. 1883ko otsailaren 8an (265)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion batzuetan ezin zuela sinestu hogeita hamar urte bakarrik zituenik, askoz zaharragoa sentitzen zelako; zaharragoa sentitzen zela jende gehienak pentsatzen zuelako bera porrota zela; eta gauzak aldatzen ez baziren horrela izaten jarraituko zuela; hain indartsuki sentitzen zuela hori, ezen horrek deprimitu egiten zuela; aldarte hobean zegoenean, alai ...
|
|
Maitasunaren gorabeherez, maitasunaren eta ekintzaren arteko erlazioaz eta artearen eta errealitatearen arteko erlazioaz sarritan egiten zuen gogoeta Vincentek. 1883ko otsailaren 11n (266)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori gogoratzen zion Michelet ek esandakoa: hasieran maitasuna armiarma sarea bezain hauskorra dela eta gero indartu egiten dela, leialtasunez jokatzen bada; maitasunaren xarma galtzen dela, baina maitasuna ez dela erabat galtzen; marea gora eta marea behera joan arren, itsasoak hor jarraitzen duela; maitasuna eta laguntasuna, sentimendu bat baino areago, ekintza positiborako bultzada direla, eta gauzak egitearen ondorioz pertsona nekatu eta akitu egiten dela.
|
|
Sien ekin eta haren familiarekin alde batetik lasaitasuna ekarri zion, baina bestetik nekea eta estresa ekarri zizkion, gatazka batzuk izan baitzituzten Sien bere amari estuki loturik zegoelako. 1883ko otsailean (R21)
|
Hagatik
idatzitako eskutitzetako batean Vincentek Rappardi eskerrak ematen zizkion, esandako guztia modu onean hartu zuelako; esaten zion berak ezagutu zuenean erdi hilik zegoela emakumea; haren burua eta garuna asaldatuak eta desorekatuak zeudela; Leyden go irakasleak Sien i esan ziola etxeko bizitza erregularra eramateko. Emakumearekin esperientzia desatsegin batzuk ekarri bazizkion ere, patxara eta lasaitasun pixka bat ere ekarri ziola.
|
|
Vincentek asko miresten zituen grabatzaile britainiarrak; grabatzaile horien lanak erabiltzen ziren The Graphic eta antzeko aldizkariak ilustratzeko eta eragina izan zuten Vincenten lanean.1883ko otsailean (R22)
|
Hagatik
idatzitako eskutitzetako batean Vincentek Rappardi esaten zion The Graphic en hogeita bat ale erosi zituela; oso merke zeudela, bestela zituela eskuratu, baina ale horiek eskuratzeko saltzaile juduaren aitaren eta amaren erretratuak egin behar izan zituela. Bidali zizkiola aleak Rappardi eta espero zuela aste horretan hartuko zituela; zuri beltzeko marrazkitan gogor jardun zela lanean eta espero zuela zuri beltzaren indarraz zerbait gehiago ikasiko zuela The Graphic horien bidez. 1883ko otsailean hainbat eskutiz idatzi zizkion Vincentek Rappardi (R23, R24, R25, R26, R27, R28, R29) The Graphic eko orriak aitzakitzat hartuta.
|
|
Garai horretako eskutitz anitzetan agertzen zuen interesa Vincentek Theoren laguna zen emakume gaixoaz. 1883ko otsailaren 15ean (267)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion pozik egongo zela emakume gaixoaren osasuna hobetzean; Theorentzako modukoa ikusten zuela emakume hori, beti behe mailakoa izan ez zelako eta kultura maila bat bazuelako. Esaten zion Eliot en Middlemarch irakurtzen ari zela.
|
|
Theok bidaltzen zion dirua nekez heltzen zen Vincenten gastuak ordaintzeko. 1883ko otsailaren 20 24ean (268)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion etxe jabeak leihoetako pertsianak aldatu zizkiola eta argia hobeto kontrola zezakeela orain; nagusiak nahi zuela berak ordain zezala, baina berak esan ziola ezin zuela ordaindu; azken astean Victor Hugoren Notre Dame irakurri zuela berriro.
|
|
Theoren laguna zen emakume gaixoaz interesatzen zen Vincent, baina Theoren maitaletzat zeukalako. 1883ko otsailaren 25 (269)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion pozik zegoela Theoren emakumea ongi zegoelako, baina ez zitzaiola oso zuzena iruditzen emakumeak bere lurraldera itzuli nahi izatea.
|
|
Garai berri honetan, Rappard erabiltzen zuen erreferentzia gisara. 1883ko martxoaren 3an (271)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard abiadura handian ari zela pintatzen; berak baino gehiago pintatzen zuela hark eta denbora luzeagoz marraztu zuela, baina biak maila beretsuan zeudela; harekin ezin zela lehiatu pintore moduan, baina marrazkian ez zuela hark bera gainditzen; Rappardek agindu ziola egun horietakoren batean etorriko zitzaiola bisitatzera; esaten zion hurrengo ... emakumearen ama eta haren ahizpa gaztea, auzoko mutila eta beste hainbat pertsona, marrazteko modelo moduan paratuko zirenak.
|
|
Dickens-en aipamena eskutitz anitzetan egin zuen Vincentek; oso gogokoa zuen idazle gisara. 1883ko martxoan (R30)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion Haga polita zela eta eszena barietate handia zuela; urte horretan gogor lan egitea espero zuela; zuri beltzean kontzentratu behar zuela gero eta gehiago; akuarelaz eta oleoz pintaten ari zenean, aldian behin geratu beharra zuela, gastuen kariaz; baina arkatzez edo berunezko arkatzez arituz gero, modeloaren eta paperaren gastuak bakarrik zeudela; ... Dickens-en Christmas Carol eta The Haunted Man erosi zituela; Dickens-ek idatzitako edozer gustatzen zitzaiola, baina haurren bi ipuin horiek ia urtero irakurri zituela, haurra zenetik, eta beti berriak gertatzen zitzaizkiola; liburu horien ilustratzaileak, Barnard ek, ongi ulertu zuela Dickens; ez zegoela, bere iritziz, idazleen artean Dickens bezalako pintorerik eta zuri beltzeko artistarik.
|
|
Vincent asebeterik sentitzen zen artera dedikatzen zelako, baina atsekabeturik zegoen nahi adina aurreratu ez zuelako. 1883ko martxoaren 11n (274)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion dezepzionatua zegoela marrazkietan behar adinako aurrerapenik egin ez zuelako oraindik; zailtasunak ugariak eta handiak zirela eta ezin zirela bat batean gainditu; aurrerapenak egiteko meatzarien moduan egin behar zela lan; norberak nahi duen bezain azkar edo besteek nahi bezain azkar ez dela aurreratzen; pazientzia eta leialtasuna ezinbestekoak di... Sorpresa bat izan zuela:
|
|
Vincententzat garrantzitsua zen pintoreek elkarri laguntzea; elkarri laguntza emateko modu bat modeloak partekatzea zen. 1883ko martxoan apirilean (R32)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion aste horretan orgatxoekin zebiltzan irudiak marrazten jardun zela; Van der Weele bera ikustera etorri zela aste barruan; modeloetatik aritu zela lanean; esaten zuen pintore askok modelo gehiago erabiliko zituztela diru gehixeago eduki izan balute; zoragarria izango zatekeela artistak konbinatuko balira eta modeloak toki berean elkartuko balira eg...
|
|
Vincentek artisten arteko lankidetza hobesten zuen haien arteko lehiaren aurrean. 1883ko martxoaren 21ean (275)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bi pertsona on elkartuz gero, bizitzan intentzio eta helburu berberarekin, edozertarako gai direla; lankidetzan ontasunaren indarra bikoiztu ez ezik, biderkatu egiten dela; aste horretan oso okupatua zegoela orgatxoak marrazten. Rappardek koadro handi bat bidali behar zuela Amsterdam-eko erakusketara eta hari buruz gauza on asko entzun zuela; berak eta Rappardek norabide ezberdinetan lan egiten zutela, baina elkarrenganako sinpatia bazutela; jeloskortasunetik sortutako lehiakortasuna eta norberak ahal duen lanik onena egitea ezberdinak direla; jeloskortasunari ez ziola ezer onik ikusten, baina bi aldeak saiatu egin behar zutela maila bera mantentzen.
|
|
Liburu batek sortutako sentimendu positiboak errepikatu nahi zituenean, liburu hori berriro irakurtzeko joera handia zuen Vincentek. 1883ko martxoaren 30ean apirilaren 1ean (277)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Victor Hugoren Les Misérables berriro irakurtzen ari zela; gogo handia zuela horretarako; ona dela horrelako liburuak berriro irakurtzea, sentimendu batzuei bizirik eusteko.
|
|
Vincentek berotasunez eta maitasunez inguratu nahi zituen bere estudioa eta bere lanak. 1883ko apirilaren 2an (278)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak ematen zizkion bere urtebetetzean zoriontzeagatik; esaten zion egun ona izan zuela eta modelo zoragarri bat eduki zuela; lanak gero eta gehiago suspertzen eta animatzen zuela; gero eta modelo gehiagorekin lan egitea zela bere ideala; estudioak portu moduko bat izan behar zuela, jende behartsuari neguan babesa emateko; sua, janaria, edaria eta diru pix...
|
|
Vincententzat, pintore batek aurrera egin nahi bazuen, beharrezkoa zuen dirua edukitzea; modeloetarako eta pinturetarako dirurik ez bazuen, nekez egin zezakeen aurrera. 1883ko apirilaren 21 (280)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion nahiko diru ez edukitzeak mugak jartzen zizkiola aurrera egiteko; denbora dirua zela eta gogorra zela denbora pasatzen ikustea eta dirua edukiz gero egin zitezkeen gauzak ez egitea; desiratzen zuela gehiago gastatu ahal izatea, modelotan eta pinturetan; bere estudioetako bakar bat ere saldu ez arren, pentsatzen zuela gastatutako dirua balio zutela;...
|
|
Laguntza beharrean aurkituz gero, Theo eta Rappard engana joko zukeen, ez Tersteeg engana. 1883ko maiatzaren 2ko (282)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion espero zuela lagun emakumearekin etorriko zela udan Holandara; berari gertatutako gauza txar askoren errudun Tersteeg egiten zuela; Theori diru gehiago eskatzen ziola eta espero zuela Rappardek ere pixka bat lagunduko ziola.
|
|
Vincentek Sien ekin eta haren bi alabekin bizi zen eta Sien en ama ere tartean zebilen; Sien ekin zituen arazoak konpontzeko zailtasunak sortzen zituen haren amak. 1883ko maiatzaren 9 (284)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion laguntzeko prest zegoela Rappard, baina oraindik ez zela etorri eta ez zuela dirurik bidali, baina hori normala zela, gaixo egon zelako; arreba ere gaixotasun berarekin eduki zuela, baina sendatua zela. Bere lagun emakumea ospitaletik ongi irten al zen galdetzen zion.
|
|
Vincententzat pintore baten lana ez zen pintatzea bakarrik; askorentzat liburuak irakurtzea denbora galtzea baldin bazen ere, Vincenten ustez irakurtzeak ez zuen eramaten gutxiago lan egitera edo okerrago lan egitera; norberaren burua ireki eta zabaldu egiten zuen, pintura lanarekin zerikusia zuen arloan. 1883ko maiatzean (R35)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion gauza zoragarria zela haren estudioan autore hauen liburuak aurkitzea: Hugo, Zola, Dickens.
|
|
Erckmann Chatrian en Histoire d´un Paysan bidaliko ziola. 1883ko maiatzean (R36)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion haren bisitak asko suspertu zuela; konposizio zabalak egiten hasteko asmotan zebilela: Peat Cutters in the Dunes konposatzen hasia zela.
|
|
Rappard lagun hurbila izan zuen Vincentek Hagako egonaldian zehar. 1883ko maiatzaren 20an (285)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard han izan zela eta 25 florin mailegatu zizkiola; udazkenean itzultzekotan gelditu zela; egun osoan estudioak eta marrazkiak ikusten egon zirela eta zirriborroren bat ere egin zutela. Aitaren bisita labur bat ere izan zuela.
|
|
Aitaren bisita labur bat ere izan zuela. 1883ko maiatzaren 30ean (287)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion asko animatu zuela Rappard en bisitak; asko gustatzen zitzaiola haren lana eta elkarrekin egon zirenean Rappard ek esan ziola on egin ziola berarekin egoteak; ideia berriak eduki zituztela elkarrekin hitz eginez.
|
|
Bateko eta besteko modeloak ere lortzen zituen, nahiz eta modelo bila joan zen egoitza batzuetan ezezkoa eman bere eskariari. 1883ko maiatzean ekainean (R37)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion pozik zegoela hark marrazkian aurrerapenak egin zituela ikusita. Bera lanean gogor jardun zela, Rappard bisitatzen izan zenetik; lau marrazki egin zituela:
|
|
Vincent-ek ez zuen etsitzen lehen eragozpenaren aurrean. 1883ko ekainaren 10ean (292)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion zahar etxean ez ziotela pintatzeko baimenik eman, udaberriko garbiketa lanetan ari zirelako; beste zahar etxe batean saiatuko zela, hain zuzen ere, azken neguan ikusi zuen Voorburg eko zahar etxean. Scheveningen en eguna eman zuela eta karroa sarez beteta zuela ikusi zuela han; egunen batean sare konponketaren marrazki bat egingo zuela.
|
|
Pinturaren munduan bete betean sartu aurretik ongi marrazten ikasi nahi zuen Vincentek. 1883ko ekainaren 15 (294)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard en marrazkiak ikustea Zolaren, Daudet en edo Lemonnier en deskribapenak irakurtzea bezala zela. Beretzat pintatzea koloretan marraztea zela eta zuri beltzean marraztea zuri beltzean pintatzea zela; batzuentzat pintatzea marraztea zela eta beretzat marraztea pintatzea zela.
|
|
Tersteeg ek aspaldi samar Bargues en marrazki materiala utzi zion Vincenti, baina Vincentek ez zion denbora luzez material hori itzuli, Sien ekiko harremanei buruz ez zuelako berriro hitz egin nahi harekin. 1883ko ekainaren 22an (295)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak eman zizkion dirua bidaltzearren, sosik gabe zegoelako eta Sienek haurrarentzat esnerik ez zeukalako; esaten zion Tersteeg engana joan zela eta Bargues en materiala itzuli ziola; Tersteeg ek esan ziola pozik zegoela bera berriro lanean ari zela ikusita; Tersteeg i esan ziola desiratzen zegoela Mauverekin berriro harreman onean egoteko, baina Tersteeg ... Iruditu zitzaiola Tersteeg gogaitzen ari zela eta bakarrik geratu nahi zuela.
|
|
Naturarekiko harremana gustatzen zitzaion Vincenti, baina hiriko abantailak ere ikusten zituen; ezin zuen bere burua inprimategitik urrun irudikatu. 1883ko uztailaren 2an (297)
|
Hagatik
idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion soro zabal batean Ereilearen estudioa egiten ari zela; bazituela beste estudioak ere: belar txarrak erretzen, gizona patata zakua bizkarrean zuela edo gizona orgatxoarekin; galdetzen zuen ea Tersteeg ek esandakoa eginez gero, hots, akuarelak pintatuz gero, nola gordeko zuten beren indibidualtasuna zakudun gizonak, ereileak, patata ateratzaileak, orgatxoarekin zihoan gizonak edo belar txarrak erretzen zituenak; irudien ausardia, kemena eta gogortasuna agertu bahi duenarentzat akuarela ez zela bitartekorik onena; akuarela batzuek kemen gehiagoz agertzen zituztela ingeradak, baina halakoak eginez gero, Tersteeg i ez zitzaizkiola salgarriak irudituko; batzuetan Ingalaterrara joatea pentsatzen zuela; han Pictorial News argitaratzen zutela, London News eta The Graphic en antzekoa, eta beharbada han lana eta soldata aurkituko zituzkeela, baina segurtasunik ez zegoela.
|