2015
|
|
Haren Maiestateak eskatu gabe bidaltzen zigun hara behar genuena; eta falta zenean, eta hori oso gutxitan izaten zen, haien poza handiagoa zen.
|
Gure
Jauna goresten nuen hainbeste bertute goi mailako ikustean, batez ere orotan zuten ardurarik eza Jauna zerbitzatzeko izan ezik. Ni nagusi nengoen han eta ez naiz gogoratzen egundo pentsamendua horretan izan nuenik; sinetsirik nengoen, Jaunak ez ziela hutsik egingo Berari nola poz eman baino beste ardurarik ez zutenei.
|
|
Aita Paulo Hernándezen bidez idatziko dut; dena dela, nik ez dut hartaz gehiago jakin hemendik joan zenez gero; berorren gorentasunak agintzen duena esango diot.
|
Gure
Jauna goretsi dut bidean gauzak hain ongi joan direlako; nahiko erregutzen diogu hemen. Haren Maiestatearen borondatez, gainerako guztian ere horrela izan dadila.
|
|
5
|
Gure
Jauna goresten dut, inongo Ordenak ez duelako guk dugun askatasunik haiekin tratatzeko, eta sekula ez zaigulako kentzen ezta kenduko ere.
|
|
3 Hain bare eta hain on ikusten ditudanez gero, sentitzen dut sufritzen ikusiko dituelako, eta sufritzen daude, egon ere.
|
Gure
Jauna gorestekoa da haiengan eragin duen aldaketa. Lehen gogorrenak zirenak orain pozago daude eta nirekin hobeki.
|
|
2
|
Gure
Jauna goresten dut berorren sermoiez nigana iritsi diren albisteengatik, eta inbidia handia dut; eta orain etxe horretako prelatua denez gero, etxe horretan egoteko gogo handia pizten zait; baina noiz utzi dio nire prelatua izateari, bada. Hau ikusirik, uste dut berriro poztuko naizela; baina halakorik merezi ez dudanez gero gurutzea baizik, beti goresten dut gurutzea ematen didana.
|
|
3
|
Gure
Jauna goretsi dut hautaketa hain ongi egin delako, horrela egiten denean Espiritu Santuak esku hartzen duela esan ohi delako. Poztu sufritze horrekin eta ez leku eman deabruari, ofizio horretako kontenturik ezaz kezka sor diezaion.
|
|
Niretzat berorren letra ikustea mesede eta opari handia izan bada ere, egunotan zain egon naizenez gero eta oraingoz poz honetaz gozatzerik ez dudala ikusten dudanez gero, urtu da berorren gutunak eman zidana.
|
Gure
Jauna goretsi dut eta haren grazia handitzat dut berorrek faltatzat duena, ertz ertzeko nahigabe hartatik ezin etor zitekeelako inolako probetxurik, ez arimari ez osasunari; eta beraz, berorrek eskerrak eman diezazkioke Haren Maiestateari, hura kentzeaz ez delako eragozten gure Jaunaren zerbitzua, hau baita garrantzitsuena. Hura ez iraintzeko erabaki sendorik berorren baitan ez sentitzea, aukera denean Jauna zerbitzatzera eta Hari nahigabe ematekotik alde egitera berori sendo dagoenez gero, hori duen desiraren seinale argia da, nire ustez.
|
|
5
|
Gure
Jauna goresten dut berorren aitatasunak osasuna duelako. Egin diezadala, arren, Alacalán albait denborarik gutxien izateko mesedea, eguzki honek jotzen duen bitartean.
|
|
3
|
Gure
Jauna goresten dut, frai Gregorio dagoeneko bere etxean delako, eta gauza bera egingo dut berorren aitatasunak Sevillako ama priorea bere kargura itzul dadila lortzen badu, benetan komeni delako. Eta bera ez bada, izan dadila Isabel San Frantziskorena; izan ere, orain dagoena irain egitekoa da eta etxea hondatzeko aski.
|
|
2
|
Gure
Jauna goresten dut berorrek duen mundua uzteko gogoa ikusirik, hainbesteko desengainua ezin etor daitekeelako goitik izan ezik, eta horrela itxaro dut haren jainkozko errukian, berorrek bene benetan zerbitzatuko duela, hain desira onei Andre Mariaren, gure Ama eta Zaindariaren, egiazko alabaren egintzekin erantzunez; eta, egiaz, nik ez nuke nahi, egun bakar batez ere, hain dei handia eragozterik.... Honetan dudan asmoa garbi garbi adierazi nahi diot berorri, dagoeneko gure ahizpa eta ene anderea baita.
|
|
Gogo bizia nuen berorren jauntasunaren letra ikusteko eta Salamancan egon dadin, ez bainekien nora idatzi berorren jauntasunari; eta orain ez dakit luzatu ahal izateko nolako tartea emango didan, luzatzea nahi bainuke, hau daraman mezularia oso ziurra delako.
|
Gure
Jauna goresten dut berorren jauntasuna ongi dagoela-eta. Nik osasuna dut eta izan dut; asko da hau garai honetan.
|
|
2
|
Gure
Jauna gorestera eraman nau berorren aitatasunak nola eta nolako graziaz idazten duen konturatzeak, eta batez ere perfekzioari buruz. Oi, ene aita, zein aire ederra duten gai hori ukitzen duten hitzek, eta zein kontsolagarri diren nire arimarentzat!
|