2005
|
|
Esandakoak esanda, ez naiz bertso txar bat egiten hasiko, lehen ere gaizki errimatutako bertsoak eta poemak bai baititut, eta prosan amaituko dut, esanez, euskarazko kultura egoera txarrean dagoela Nafarroan, Iparraldean eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere; egindako aurrerapenek, handiak izanik, ia hiltzoritik abiatu ginelako, ez baitute deus bermatzen gerora. Horregatik, EAEko gobernuak, abertzaleenak, ez badu erabaki politiko sendo eta estrategikoa hartzen, gutxi balio du abenduaren 3an
|
Euskararen
Nazioarteko Eguna ospatzeak. Euskaldun gehienak, oraingoz, Euskal Herrian baikaude, komunitate uniformea baino hizkuntz unibertso anitza osatuz, identitate politiko eta kultur inguru franko desberdinetako unibertsoa gainera.°
|
2012
|
|
Ez dakit, zehatz mehatz, noiz erabaki zen abenduaren 3a
|
Euskararen
Nazioarteko Egun izendatzea, ezta nork, noiz edo zergatik1 Suposatzen dut erbesteko Eusko Jaurlaritza izan zela, frankismopeko urte hits haietan euskaldunen kausari hauspoa eman nahian; edo, agian, ez zen Jaurlaritza bera izan, Interneten esku eskura dagoen informazio urriaren arabera Eusko Ikaskuntza izan baitzen 1949an lehen aldiz ospakuntza antolatu zuena Iparraldean, baina ez dut uste horrek ... Alegia, kasu guztietan II. Mundu Gerraren ondorengo urteetan gaude, deskolonizazioa eta Nazio Batuen Erakundea antolatzen ari diren urteak hain zuzen ere; eta faxismoaren uztarritik libre zeuden euskaldunek zerbait egitea pentsatu zuten, euskaldunok sarri egin dugun gisan, eta Euskararen Nazioarteko Eguna asmatu zuten.
|
|
Ez dakit, zehatz mehatz, noiz erabaki zen abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Egun izendatzea, ezta nork, noiz edo zergatik1 Suposatzen dut erbesteko Eusko Jaurlaritza izan zela, frankismopeko urte hits haietan euskaldunen kausari hauspoa eman nahian; edo, agian, ez zen Jaurlaritza bera izan, Interneten esku eskura dagoen informazio urriaren arabera Eusko Ikaskuntza izan baitzen 1949an lehen aldiz ospakuntza antolatu zuena Iparraldean, baina ez dut uste horrek gauzak zuztarretik aldatzen dituenik. Alegia, kasu guztietan II. Mundu Gerraren ondorengo urteetan gaude, deskolonizazioa eta Nazio Batuen Erakundea antolatzen ari diren urteak hain zuzen ere; eta faxismoaren uztarritik libre zeuden euskaldunek zerbait egitea pentsatu zuten, euskaldunok sarri egin dugun gisan, eta
|
Euskararen
Nazioarteko Eguna asmatu zuten.
|
|
euskaldunoi ez zaigu haizu, ez lehen, ez orain, eta ez gero ziur aski, gure euskalduntasuna aldarrikatzea mila eta bat oztopo eta eragozpen pairatu behar izan gabe; orduan ere Nafarroako patroi handiaren euskalduntasuna aldarrikatu beharra zegoen, sasiko Historiaren kontra, egiazko Historiaren alde. Horrela sortu zen
|
Euskararen
Nazioarteko Eguna, 1995etik aurrera EAEn instituzionalizatuta dagoena.
|
|
Bai, dudarik gabe badago lotura berezi batzuk marrazterik Gandhi eta Xabierren artean, Indiaren bitartez lehenik, eta erlijioak biengan izan zuen garrantzi erabakigarrian ondoren. Badira kasualitate batzuk ere, adibidez Gandhi 1948an hiltzea eta
|
Euskararen
Nazioarteko Eguna hurrengo urtean ospatzen hastea. Baina nire baitan beste oihartzun batek egiten zuen durundi, alegia, Gandhiren bakezaletasuna ere ez ote zen Xabierren euskalduntasuna bezalako kontu bat, ez ote zen hori ere gertutik aztertu eta arreta apur batez hausnartu beharreko zerbait, euskaldunak zuzen zuzenean baikaude kondaira horietan inplikatuak, eta oso arinki kontatu izan dizkigute beti.
|