Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2016
‎Greziatik bueltan, zuzenean kontatu diote BERRIAri bidaian bizitakoa. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu zuen, migrazio eta asilo politika «kriminalak» salatzeko. «Uztailaren 15ean abiatu ginenetik, hamar egunek oroitzeko moduko momentuak izan dituzte:
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak Change.org atarian Libertad para Mikel y Bego izeneko eskaera plazaratu du" Greziako justiziari zuzendua".
‎Herritarrek eskatu ezean, gobernuek asilo eskubidea “sistematikoki urratzen jarraituko dutela” uste du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Horregatik dei egin die indar soziopolitikoei eta biztanleriari antolatzera eta mobilizatzera, “mugak ireki eta migratzaile, asilo eskatzaile eta mota orotako errefuxiatuen aldeko politika sozialak aplika ditzaten exijitzeko”.
‎Lehenaldian jaso duen laguntza gaur egun behar dutenei ez ematea leporatzen dio Europari oro har Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Europak, bere historian, hainbat kontinente eta herritako gerrak eta sarraskiak “sustatu” dituela dio plataformak, “bai eta berauetan parte hartu ere”.
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak argi du pertsona horiek eskubidea dutela herrialde seguruetan asiloa eskatzeko, eta herrialdeon betebeharra dela “haiek hartzea eta babestea”. Horixe jasotzen dute giza eskubideei buruzko nazioarteko itunek.
2017
‎Izan ere, izaten ari den arrakasta dela eta, filmen emanaldiak amaitu ondoren eztabaidarako jardunaldiak antolatzeko aukera mahai gainean du Bilbo Arte fundazioak. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen laguntzarekin, hausnarketarako tartea emateko aukera aztertzen ari da. " Oraindik, erabaki gabe dago hori", dio Alicia Prieto Bilbo Arteko komunikazio arduradunak;" aztertu behar ditugu aukerak, eta ikusiko dugu jarraipena emango diogun edo ez".
‎Maitane Azurmendi Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko taldeko kideak argi dauka. Apirilaren 29an, Gernikaren bonbardaketaren 80 urteurren ekitaldien harira, milaka lagun ikusi nahi lituzke Gernikan.
‎Hala salatu zuen Greenpeacek Armak kontrolpean kanpainaren barruan, eta horren berri eman dute hainbatetan herrialde horretara armak garraiatzen dituzten itsasontzien jarraipena egiten duten ekintzaileek. Azken kasua asteon salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kide Luis Arbidek. Azaldu duenez, Saudi Arabiako bandera duen Bahri Jeddah itsasontzia eguazten goizaldeko 04:00 aldera iritsi zen Bilboko portura, eta, hura kargatutakoan, Saudi Arabiarako bidea egingo du:
‎Une horretan Kepa Junkerak Aste Nagusirako egindako kantua entzun zen bozgorailuetatik, eta plazan bildutako jendetza dantzan eta kantuan hasi zen. Bederatzi egun eta hamar gaueko astea hasi zen horrela Bilbon.Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da Ovelleiro, eta horregatik, une honetan pil pilean dagoen gaiari heldu nahi izan zion jaiei hasiera ematen dien mezuan. Aldarrikapenez betetako pregoia izan zen, denak ere koplaka eta errimaz errima lotuak, eta zati handi bat euskaraz egina:
‎" Horren urrun, horren urbil: Migrazioak eta errefugioa" zine gida (Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeagaz elkarlanean)," Bizikidetzarako ipuinak" irakur gida (Matiz elkarteagaz), eta" Aniztasunerako Komikiak" (Unesco Etxeagaz).
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ongi etorri Migranteak, Ongi Etorri Nati Aste Nagusira
‎Hau guztiagatik, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ongi etorri Migranteak, Ongi Etorr Nati Aste Nagusira!
‎Poztasun handiarekin hartu zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideek Bilboko lehen kilometroa Kastrexana auzoan, Alonsotegiko mugan, arratsaldeko bostak pasatxo zirenean. Yolanda Jubeto plataformako kideak" bizipoza" azpimarratzen zuen.
‎Astelehenean hiru urte bete ziren Ceutako Tarajal hondartzan Afrika hegoaldeko 15 etorkin ito zirenetik, Guardia Zibilak jaurtitako gomazko pilota eta ke poteen ondorioz. Horren harira, asteleheneroko elkarretaratzeaz gain, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak (OEE) manifestazioa egin du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaraino, Tarajaleko biktimak omendu eta erailketen osteko zigorgabetasuna salatzeko.
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak (OEE)" miseria, desesperazioa eta heriotza eragiten duten" migrazio politika guztiak" iraul daitezen" eskatu du, Giza Eskubideen Adierazpenean eta Nazioarteko Itunean Immigrazio, Asilo eta Babes arloan ezarritako xedapenak errespeta daitezen. Otsailaren 4an Areatzako hondartzan performance bat antolatu zuten, eta astelehenean Plaza Biribiletik Espainiako Gobernuaren delegazioraino manifestazioa deitu zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformako kideek, Kaia, Errefuxiatuen Alde eta Refusat eragileekin batera.
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak (OEE)" miseria, desesperazioa eta heriotza eragiten duten" migrazio politika guztiak" iraul daitezen" eskatu du, Giza Eskubideen Adierazpenean eta Nazioarteko Itunean Immigrazio, Asilo eta Babes arloan ezarritako xedapenak errespeta daitezen. Otsailaren 4an Areatzako hondartzan performance bat antolatu zuten, eta astelehenean Plaza Biribiletik Espainiako Gobernuaren delegazioraino manifestazioa deitu zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformako kideek, Kaia, Errefuxiatuen Alde eta Refusat eragileekin batera. " Zigorrik gabeko 15 hilketa" lelopean, Tarajaleko biktimak omendu eta 2016an Mediterraneo Itsasoan desagerturiko 5.000tik gorako lagunak gogoratu dituzte.
‎Abuztuaren 19an hasiko da Bilboko Aste Nagusia. Aurtengo pregoilaria Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kide Nati Ovelleiro izanen da, eta txupinera, berriz, Ane Ortiz, Askapeña konpartsako kidea. Bi mezu nagusi helarazi dituzte aurkezpen ekitaldian:
‎" Ongi Etorri Errefuxiatuak" Gernikan
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak ekitaldi andana antolatu du apirilaren 29 eta 30erako, Gernikako bonbardaketaren 80 urteurrena dela eta, errefuxiatuak eta giza eskubideak babesteko. German Garbia bozeramailearen erranetan," Euskadi harrera herrialde izaitea nahi badugu, hiritarren jarrera eta borondatea oso garrantzitsuak dira".
‎Gipuzkoako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak" Busti zaitez harreragatik" ekintza egin du, itsasoan hiltzen diren errefuxiatuen egoera salatzeko eta mugak haustea eskatzeko. Gizartea sentsibilizatzeko asmoz eta gobernuen migrazio politikak salatzeko, ekitaldi protesta berezia egin dute Donostian, Kontxako hondartzan.
‎" Gaur egun 65 milioi desplazatu daude; inoiz ez bezalako egoera dramatikoa da. Europako migrazio eta asilo politikek, giza eskubideak bermatzen dituen erantzun bat eman ordez, milioika errefuxiaturen bizitzak arriskuan eta egoera latzetan jartzen dituzte", erran dute Gipuzkoako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako ordezkariek. " Mediterraneo itsasoa, munduko hobi komun handiena bihurtu dute, han 25.000 pertsona baino gehiago hil baitira azkeneko urtetan".
‎" Ongi Etorri Errefuxiatuak" plataformak Iruñean, Bilbon eta Donostian migranteen alde antolatu manifestazioek jendetza bildu dute igandean. " Harrera, orai" lemapean, Europaren politikaren kontra protesta egin dute parte hartzaileek, errefuxiatuei" duinezko harrera" egitea aldarrikatuz.
‎Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte ekintzaileak joan den larunbat eguerdian Euskal Herrira heldu ziren, Atenasetik. Familiakoak eta lagunak haien beha zeuden Loiuko (Bizkaia) aireportuan, bai eta ere" Ongi Etorri Errefuxiatuak" plataformako banderak eskuetan zituzten ehun bat pertsona ere. Bi ekintzaile hauek Greziako Igumenitsa hirian hartu zituzten preso abenduaren 27an, zortzi errefuxiatu karabana batean Euskal Herrira ekartzera entseatzen ari zirelarik.
‎Maiatzaren 18an, 18:00etan, Io sto con la sposa izeneko dokumentala eskainiko dute Ibarretxen. Ondoren, Ongi Etorri errefuxiatuak elkarteko kideek dinamizatuta gai horren gaineko iritziak ematera gonbidatuko ditiuzte bertaratzen direnak.
2018
‎Elkarlanean antolatu dute zikloa Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren zinema batzordeak, Emakumeen Dokumentazio Zentroak eta Zinemakumeak Gara zine jaialdiak, eta Bilboko Udalaren laguntza izan dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenaren helburua da erakustea" etorkinen begirada, bizipenak eta ekarpenak, eta bidean topatu dituzten zailtasunak irudikatuko dituzten ikus entzunezkoak".
‎Greziara eta Melillara karabanak eginak ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Europaren migrazio politikak salatzeko. Hemen ere erantzukizunak badaudela eta, Euskal Herriko karabana egingo du apirilaren 28tik 30era.
‎Javi Secok argi du. Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da Seco, eta ezinegona sentitzen du azken urteetako egoera dela eta: telebistaren bidez ezagutzen diren irudi gogorrengatik, eta krudeltasun horiei erreparatzeko lasaitasun orokortuagatik.
‎" Gurea ere bada erantzukizuna". Azken hiletako hausnarketek ondorio hori utzi diote Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari, eta bide horretan ekitea erabaki du, helburu argi batekin: herritarren inplikazioa lortzea.
‎Zierbenan, migratzaileak Bizkaira sar ez daitezen. " Lotsaren harresia" esaten dio Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. " Pertsonen eta giza eskubideen kontrako harresia da, baina ez dirudunentzako merkantziak edo armak garraiatzeko oztopoa", hausnartu du Secok.
‎Gerra hemen hasten da leloarekin, hainbat protesta egin ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak portuan, beste hainbat eragilerekin. Izan da armak garraiatzen dituzten itsasontziak seinalatu eta geldiarazten saiatu denik.
‎Baina Euskal Herrian ere gertatzen da hori. Hendaia eta Irun arteko mugan, azken bost urteetan, 7.500 pertsona atxiki eta berehala euren jaioterrira inolako bermerik gabe itzuli dituztela ohartarazi du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideak. Hain zuzen, giza katea egingo dute Hendaiatik Irunera, Lapurdi eta Gipuzkoa batzen dituen Santiago zubitik igarota.
‎Bihar zortzi abiatuko da autobusean egingo den karabana. Martxa osoa egingo ez dutenei, lekuan lekuko ekintzetan parte hartzeko deia egin die Ongi Etorri Errefuxiatuak ek.
‎Faxistek Gernika bonbardatu zutela 81 urte diren honetan, Gernikako elkarteek gertakari hori gogora ekartzeko ekitaldi sorta bat antolatu dute elkarlanean. Besteak beste, Gernika Batzordea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Lobak, Gernika Garretan, Arrano, Sare Gernika eta Ipes elkarteek prestatu dute egitaraua.
‎Solasadia. Gerrak hemen hasten dira goiburupean, hitzaldia eskainiko dute Ignacio Robles armagintzaren aurkako suhiltzaileak eta Nati Oliveiro Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak, 19:00etan Astran.
‎Espazio aldetik pobre samarrak dira leku horiek, baina, aniztasunari dagokionez, aberatsak. " Iaz, esaterako, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak ere parte hartu zuen gurean. Ikusarazi nahi dugu aniztasun handiko leku batean bizi garela eta aniztasun horren barnean landu behar dugula gure etorkizuna".
‎' Mugak Zabalduz' karabana Hendaiatik abiatu da, errefuxiatuen eskubideen alde, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolaturik. Bizia kapitalaren interesen aurretik lehenesten duen gizarte eredua aldarrikatu nahi dute antolatzaileek, pertsona guziek dituzten eskubide eta berme sozialak erabat onartu ahal izateko.
‎Cimade, Collectif Etorkinekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduek gune adierazgarria hartu
‎Bilborat etortzen direnak 3 eguneko egonaldia segurtatua baldin badute, gero kanpoan bizi behar dute zion Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko ordezkariak. Babesa eskatzeko epea motza da Hegoaldean, hilabete batekoa eta ez badute epe hortan galdea egina urte batez igurikatu behar dute.
‎“Adingabeek eskubideak dituzte, edozein estatutan egonda ere”, azaldu du Mikel Bilbao artziniegarrak. Berak Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren elkartasun karabanan parte hartu zuen udan.
‎Euskal Herrian, berriz, mugimendu feministak lehenengo urratsak eman zituen duela hainbat urte, NATO ri uko egin zionean. Aipatutako protestak historiaren hainbat momentutan mantendu ziren (Golkoko gerran, Bosniako gerran emakumezkoen gorputzek pairatutako bortxaketa masiboak gertatu zirenean, edota Afganistango inbasioa salatu zenean, zein Ongi Etorri Errefuxiatuak bezalako dinamiketan ikuspegi feminista txertatuz...)," beti ere antimilitarismoan, internazionalismoan eta elkartasunean oinarritutako ikuspegi batetik".
‎Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 70. urteurrena beteko da. Hori dela eta, Bizitegi elkarteak, Amnista Internacional, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Aletu eta Bilboko Auzoarteko Elkarteekin batera manifestaldia antolatu du Bilboko Moyua Plazatik abiatuz Pio Baroja Plaza arte bere betekizunak duen garrantzia berrindartzeko.
‎Asuntuak ez datza hainbeste euren egoerarekin amorrua eta sumina sentitzean, ez. Honekin ez dut esan nahi Ongi Etorri Errefuxiatuak bezalako egitasmoak beharrezkoak ez direnik. Noski baietz.
‎Gune honek 88 plaza ditu eta Ongi Etorri Errefuxiatuak argitu duenaren arabera, ez da aterpe bat, eskola baizik. Bertan hamaketan lo egin behar dutela gaineratu du plataformak sare sozialetan.
‎Gune berriak ekainaren 29an irekitako aterpeak baino 40 plaza gehiago baditu ere, arazoak" larria" izaten jarraitzen duela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak. " Atzo 30 pertsona geratu ziren kanpoan" azaldu dio URIOLAri plataformako kide batek.
‎Lurraldea prozesuan, Foro Sozialaren inguruan oraintsu arte... Une honetan Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformako eta Iruñea harrera hiria herri ekimeneko kidea da.
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforma 2015ean sortu zen, Siriako egoeraren ondorioz eta handik jendea etortzen hasi zenean. Plataforma oso zabala eratu zen, askotarikoa:
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforman premisa hori daukagu: pertsona guztiak gara berdinak, berdin dio Gernikan edo Alepon jaio...
‎Andoni Agirrebeitia alkatearen berbetan, bertako emakumeekin zuen zorra kitatuko du horrela Zornotzak. Ongi Etorri Errefuxiatuak, Caritas, Udalen, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea eta Kidenda elkarteak ordezkatzen dituzten emakumeak igoko dira udaletxeko balkoira. Guztien izenean, Mari Nieves Gilek eta Txaro Larrinagak irakurriko dute pregoia uztailaren 15ean.
‎MAEE 50eko hamarkadan hasi zen beharrean minbizia zuen jendeagaz, eta gaur egun ere beharrean jarraitzen dute bertako kideek. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen lana aktualitatearen lehen lerroan dago azken garaiotan, zoritxarrez. Elkarte moduan, ibilbidelaburragoko elkartea izan arren, lan eskerga egin dute azken urteetan.
2019
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformatik abiatuta Euskal Herri osoan zehar hedatu den harrera sarearen parte da Zornotzako taldea. " Gure artean harremanetan gaude, eta lekuan lekuko proiektuen ezaugarrien eta migratzaileen profilen arabera bideratzen da harrera; baina egitasmo bakoitza autonomoa da", zehaztu du Aiestak.
‎Ignacio Robles du izena suhiltzaileak, eta bera da, Gerra hemen hasten da dokumentaleko protagonistetako bat. Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen kolaborazioarekin burutu du proiektua Joseba Sanz zuzendariak; azken honekin izan gara. Alderdi teknikoa berak landu duen arren, edukia guztien artean zehaztu dutela azpimarratu digu.
‎Debekua debeku asmoen gainean, hala hasi da astea. Bilboko La Bolsa eraikinak hitzaldi bat egiteko baimena ukatu die Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeari, Hitz & Hitz fundazioari eta OMALi; Miguel Urban Unidas Podemoseko europarlamentariak La emergencia de Vox (Voxen larrialdia) bere liburua aurkeztu behar zuen atzo. La Bolsako kudeatzaileen arabera,, udalaren zentroak ez dira berariaz politikoak, erlijiosoak edo sindikalak diren gaiak lantzeko leku?.
‎Nebaren lanari esker alokairuan hartuta zuten gelatik ere umea jaio zenean bota zituzten. Ezagun batzuen bidez egin zuten topo Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformarekin, eta horrela heldu ziren hirurak Arteara, Abigail txikia jaio berritan: –Umea Guatemalara bidaltzeko asmoa nuen, baina hemen ezer eskatu gabe babestu gintuzten.
2020
‎Gonbidapena Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egin zien Harro! LGBTI plataformari, Euskal Herriko Bilgune Feministari eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari. Egun hori mugarria izatea nahi zuten.
‎Mikel Alvarez Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da. Giza Eskubideen Egunean egindako agerraldia moduko zerbaitetan parte hartzeko beharra sentitzen zutela adierazi digu:
‎Alvarezek ere Gaubekaren sentsazio bera du, norberaren aldarrikapenak ez direnekin bat egitea ez da horren erraza. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma anitza da, jatorri askotako jendea dago, ikuspegi politiko eta sozial askotako jendea: " Gauza bat da abenduaren 10ekoa moduko ekitaldi batean parte hartzea eta bestea da egunerokoan aldarrikapen horiek praktikara eramatea".
‎Sindikatuei dagokienez, ASADE, ELA, LAB, CCOO eta STEILASeko kideekin egon gara, eta, herri mugimenduei dagokienez, batzuetan lurralde mailakoak diren elkarteekin bildu gara, hala nola, ATH ELE, Piratak eta Pentsionistak, eta besteetan nazio mailakoak direnekin bildu gara: Bilgune Feminista, Ernai, Gure Esku Dago eta Ongi Etorri Errefuxiatuak. Bestetik, bere kabuz lan egiten duten hainbat emakume autonomo elkarrizketatu ditugu eta langile antolatuak eta ez antolatuak:
‎Abuztuan Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) taldearentzako arropa eta material bilketa egitea pentsatu dugu Elkar ekinetik. Arropaz gain material ezberdinen beharra ere badute, hain justu Elkargunean aurkitzen ez direnak asko.
‎Gizarte zibila, taldeak, elkarteak zein norbanakoak dira horri erantzuten saiatzen ari direnak, eta harrera lekua izan nahi duen hori diseinatzen eta gauzatzen ari direnak. Horren lekuko iazko urtean Arteara joateko aukera izan genuen hango praktika onak ezagutzera, Ongi Etorri errefuxiatuak (OEE) taldekoen eskutik.
‎Begiratu, eta nire aspaldiko ezaguna zegoen gizon iharraren ondoan, Mikel Zuloaga, Ongi Etorri Errefuxiatuak eko kidea. Kontua da Artean bi egoitza antolatu dituztela, trantsitoan dauden migratzaileentzat bata, herriko ostatua, eta Euskal Herrian gelditu nahi dutenentzat bestea.
2021
‎OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideek aholkatuta, gazteek Bilboko GLUZ Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzura jo zuten. Hasieran erantzun zieten ez zegoela haientzako lekurik udal zerbitzuetan, baina arratsaldean haiekin kontaktuan jarri eta esan zieten baietz, Altamirako neguko aterpetxean hartuko zituztela zazpi egunez.
‎Hori dela eta, kontzentrazioa izango da bihar Arriaga plazan 11:30ean, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren eskutik.
2022
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak
‎Azken denboretan urte guziz egiten duen bezala, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak" Marea Horia" ekimena obratu du joan den larunbatean, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan (Bizkaia). Ehun bat lagun bildu dira hondartza horietan gobernuei migrazio politika berriak galdegiteko.
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kidea da Joseba Sanz (Bilbo, 1970). El lado oscuro del Everest (Everesten alde iluna) dokumentala zuzendu zuen.
‎Bestetik, ekintza horren bitartez jakin genuen Euskal Herritik arma asko bidaltzen zirela Saudi Arabiara, eta herrialde horrek hemengo armak erabiltzen dituela Yemeni erasotzeko. Ongi Etorri Errefuxiatuak taldean gai horretan sakontzen hasi ginen: batzorde berezi bat sortu genuen armen trafikoaren inguruan.
‎Ez genuke armarik bidali behar. Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak ikuspegi hori du: ez dira armak bidali behar gatazka elikatzeko.
‎Greziako errefuxiatu esparruetan gaixorik dauden umeak Euskal Herrira ekartzeko ekinbideak aurrerapausoak eman dituela jakinarazi dute Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek. Maiatzean, atxikimenduak biltzeari ekin zioten erakundeen, alderdien eta gizarte eragileen artean, Greziatik umeak ekarri ahal izateko, eta, bi elkarteek jakinarazi dutenez, eskariarekin bat egin dute Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako 45 gizarte eragile eta mugimenduk baino gehiagok.
‎Idatzi baten bidez, talde parlamentarioetako ordezkariei helaraziko diete ekinbidea. Arantxa Gutierrez Paz Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko ordezkariaren ustez, Espainiako Gobernuaren «borondate politikoa» ezinbestekoa da auzia konpontzeko.
‎Uste dute nazioarteko araudiak aukerak ematen dituela igarobideak zabaltzeko. Rosabel Argote Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideak gogoratu du Ukrainako gerraren ondorioz jada ez dela «utopikoa» errefuxiatuentzako igarobide «seguruak» zabaltzeko ideia. Elkarteek hiru bide proposatu dituzte horretarako.
‎Europako Parlamentuaren aurrean protesta egingo dute mundu osotik etorritako 130 kolektibok baino gehiagok —Europakoak eta baita migratzaileen jatorrizko herrialdeetako taldeak ere—, Europan dauden migratzaileen egoera legeztatu dadin eta mugetan giza eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Mugak Zabalduz Karabanak eta Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioak karabana bat antolatu dute; irailaren 26an abiatuko da, Irundik Bruselaraino.
‎Artikulua honako hauek ere idatzi dute: Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformako kide German Garcia Marroquin, Luisa Menendez Aguirre, Itziar Fernandez Mendizabal, Marian Martinez Gavilan, Luis Arbide Gonzalez eta Miguel Virizuela Echaburu.
‎Harresien Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta Bizkaiko SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta BDS Bizkaia elkarteek protesta ekintza bat egin dute Bilboko Atxuri auzoan, munduan dauden harresiak «suntsitzeko» eskatzeko. Agiri bat kaleratu dute hiru taldeek, salatzeko «60 harresi baino gehiago» daudela munduan okupatuta dauden lurraldeetan eta mugetan, eta munduko buruzagi politiko boteretsuenak harresi gehiago eskatzen dabiltzala.
‎Ukranian ematen ari den gerra goraldia salatzeko kontzentrazioa egin zuten atzo Gerra hemen hasten da, KEM MOC eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek deituta. Gatazkak ekar lezakeen kalteak salatu eta Espainiar estatuari gerrari uko egitea eskatu diote.
‎Ukraina eta Errusiaren arteko tentsioa handitzen ari da azken asteetan eta gerra bat egoteko aukera gero eta handiagoa da. KEM OMC eta Ongi Etorri Errefuxiatuak, gerra batek biztanleriarentzat aurretik iragarri ezin diren ondorioak edukiko lituzketela salatu dute. Izan ere, azaldu duten moduan jakin liteke gatazka noiz hasi eta non hasten den, baina ez noraino zabalduko den eta zenbat iraungo duen.
‎Gerora ere aliantza gutxi sortu dira mugimendu antiarrazistarekin, duela gutxira arte behintzat. Errefuxiatuen krisiaren ondorioz, Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimendua Euskal Herrian sorturik eta indarturik, aliantza zenbait egin ditu mugimendu antiarrazistak beste mugimendu sozialekin eta abertzaleekin.
2023
‎Jendeak denetarik ekartzen digu. Ongi dagoena Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoei edo Karmela espazioko truke gelakoei ematen diegu. Gainerakoa, eraldatzeko erabiltzen dugu.
‎Ekologistak Martxan, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Gerra Hemen Hasten Da eta Euskal Gune Ekosozialista taldeek ere protesta egin zuten Bilbon, Europako herrialdeen «hipokrisia» salatzeko; izan ere, Errusiako gasa jasotzen zuten, eta, aldi berean, Ukrainara armak bidaltzen ari ziren.
‎Harrera Sareak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Bidasoa Etorkinekin taldeen ordezkariek jakinarazi dute 46.622 direla 2014tik mundu zabaleko mugetan hildako migranteak. Horietatik erdiak inguru Mediterraneoan desagertzen dira, eta guztien hiru laurden Europan, Afrikan eta bien arteko Mediterraneoan.
‎Arartekoaren txostena irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, beste gizarte eragile batzuen salaketa askoren artean, Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeak 2021eko abenduaren 13an erakundeei bidali genizkien salaketei erantzuten digu. Aldiz, zure sailaren erantzunik ez dugu jaso.
‎«Hemen armak egiten dituzte, eta beste herrialde batzuetan erabiltzen dituzte», argi utzi du Luis Garcia Kakitzat taldeko kideak. Hori dela eta, larunbaterako XV. bizikleta martxa antolatu dute zenbait kolektibo antimilitaristak, ekologistak eta internazionalistak; hain zuzen ere, Eguzki, Ekologistak Martxan, Biziz Bizi, Kakitzat, KEM MOC, Komite Internazionalistak, Gerra Hemen Hasten Da eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzatik abiatuko dira, 11:00etan.
‎«Hemen armak egiten dituzte, eta beste herrialde batzuetan erabiltzen dituzte», argi utzi zuen atzo Luis Garcia Kakitzat taldeko kideak. Hori dela eta, larunbaterako XV. bizikleta martxa antolatu dute zenbait kolektibo antimilitaristak, ekologistak eta internazionalistak; hain zuzen ere, Eguzki, Ekologistak Martxan, Biziz Bizi, Kakitzat, KEM MOC, Komite Internazionalistak, Gerra Hemen Hasten Da eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek. Bilbotik abiatuko dira, 11:00etan.
‎Hussein izeneko gizon marokoar bat Euskal Herritik «modu bidegabe batean» kanporatu dutela salatu dute Atxuri harrera sarea, Bizkaiko SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri Errefuxiatuak eragileek. Are, Bilboko Udalari leporatu diote horretan lagundu izana.
‎Hauek dira deialdia egin dutenak: Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, Diakite Etorkinekin federazioa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bagera, SOS Arrazakeria, Bizi, LAB, FSU, Solidaires, EH Bai, EELV, NPA eta Mugak Zabalduz karabana.
‎«Prozesu oso mingarriak dira». Azken 30 urteetan, migrazio behartu horietan, 50.000 heriotz baino gehiago izan direla azpimarratu dute, eta horien ardura «ez da soilik beren jatorrizko herrialdeena», Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen arabera: «Historikoki jasan dituzten harrapaketa eta arpilatze politikak daude tartean».
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Marea Horia ekitaldia egin du, Gorlizen eta Plentzian (Bizkaia), helburu bikoitzarekin: mundu zabalean milioika pertsonak bizi duten «errealitate gogorra agerian jartzeko» eta euskal erakundeei eta gobernuei eskatzeko har ditzatela «nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak errespetatuko dituzten migrazio eta harrera politikak».
‎Besteak beste, sei sindikatuk babestu dute kanpaina, eta migratzaileen eskubideen alde lan egiten duten beste 30 eragilek. Esaterako, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Baobat elkarteak, Atxondo Harrera Herriak, Egintza elkarteak eta Bizkaiko SOS Arrazakeriak. Gizarte mugimenduek ere babestu dute (Feministaldek, Eguzki talde Ekologistak, Kakitzat koordinadorak...); eta EH Bilduk, Elkarrekin Bilbok eta Sortuk ere bai.
‎Azaroaren 30eko grebarako Bizitzak Erdigunean plataformarekin batera lanean ari diren zenbait eragile ekarri ditu gogora, bertzeak bertze: pentsiodunen mugimendua, Salhaketa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Euskalgintzaren Kontseilua, Ikama, Ernai, Gure Esku, Mugarik Gabe, AEK, SOS Arrazakeria, Emagin, ELA, LAB edo Steilas.
‎3 SMUS (Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua) Inor Ez Etxerik Gabe eta Ongi Etorri Errefuxiatuak, bizitza duinetarako baliabide publikoen alde.
‎Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak iheslarientzako harrera zentroa plan zabalago baten barruan kokatzeko eskatu du. Nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak hartzeko plaza gehiago behar direla azaldu du, baina plaza horiek" eredu integral eta duin" baten parte izan behar direla gogorarazi du:
‎Harrera eredu integral eta duina bermatzeko, Aranako iheslarientzako harrera zentroa irekitzeko zenbait baldintza eskatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak. Batetik, Aranako zentroa egotea nazioarteko babes eskatzaileen profiletara egokituko diren bizitoki baliabide sare baten barruan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia