Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2008
‎Bahituak eskaileretatik gora igotzera behartu zituztenean ihes egin zuen berak. Erasoak hasi ziren unean Oberoi hotelean zen Espainiako Gobernuko ordezkaritza bat ere, Europako hainbat legebiltzarkiderekin batera. Europako Batasuneko ordezkariak Indiako buruzagiekin biltzekoak ziren.
2009
‎Zaragozako Paraiso plazatik 11:30ean abiatu eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitza aurrean bukatu zen martxa. Espainiako Gobernuari eskari argia egin zioten protestaren amaieran antolatzaileek, bi nekazarik irakurritako agirian:
‎Bilbon, Federico Moiua Plazan egin zen elkarretaratzea, Espainiako gobernuaren ordezkaritza aurrean. Protesta ekitaldia 19:30ean hasi zen, eta bertan bildutakoek, Non da Jon?
‎Aljerren Eugenio Etxebeste eta Iñaki Arakamarekin osatu zuen ETAren solaskidetza. Orduan Rafael Vera Segurtasunerako Estatu idazkariak eta Juan Manuel Egiagarai Murtziako Gobernuko ordezkariak osatzen zuten Espainiako Gobernuaren ordezkaritza. Suitzan, berriz, Mikel Albisu eta Joseba Arizkuren ziren ETAren beste solaskideak, eta Espainiako Gobernuarenak, Javier Zarzalejos, Ricardo Marti Fluxa eta Pedro Arriola.
2010
‎Iruñean, berriz, LABek herritarrei dei egin die Iruñeko Sarasate pasealekuan, Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Gobernuaren eta PSNren egoitzen aurrean hemeretzi laguneko taldetan elkartzeko, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren debekuari aurre egiteko.
‎REEko presidentea Luis Atienza, Patxi Lazkoz Gasteizko alkatea, Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua, Arabako Biltzar Nagusietako ordezkariak eta Espainiako Gobernuko Ordezkaritzako ordezkariak asteazkenean bildu ziren Gasteizen, eta goi tentsio linea egiteko asmoa berretsi zuten. Ordea, egitasmoa blokeo egoeran dagoela ikusita, linea beste toki batetik eramateko aukerak indarra hartu du PSE EEn, adostasun zabalagoa lortzeko ahaleginean.
2011
‎Horren aurretik, manifestazio nazional batean parte hartzeko deia egin du herritar talde batek. Bilbon izango da martxa, Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da, 20:00etan, eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako atarira joango da. Deitzaileen asmoa da epaiaren berri izan arte zain geratzea han.
‎Moyua plazara iritsitakoan, geldialdia egingo dute. Espainiako Gobernuaren ordezkaritza dago plaza horretan, eta minutu batzuez ordezkaritzaren aurrean geldituko da martxa. Plaza bete, eta burrunba egingo dute han, «Espainiatik euskal herritarren haserrea entzun dezaten».
‎Hori hala, kalteak izan dituzten udalei laguntzak emango zaizkie. Horretarako, baina, bete beharreko agiriak zein modutan egin behar dituzten azaldu die Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak udalei. Abenduaren 7ra arteko epea dute udalek eskaerak egiteko, eta, horretarako, agiriak babes zibilaren webgunean daude.Diputazioari dagokionez, uholdeek eragindako kalteen inguruko informazioa biltzen ari da Espainiako Gobernuak emango duen laguntzak estaltzen ez duenari aurre egin ahal izateko.
‎Abenduaren 7ra arteko epea dute udalek eskaerak egiteko, eta, horretarako, agiriak babes zibilaren webgunean daude.Diputazioari dagokionez, uholdeek eragindako kalteen inguruko informazioa biltzen ari da Espainiako Gobernuak emango duen laguntzak estaltzen ez duenari aurre egin ahal izateko. Informazio guztia bildu eta aztertu ondoren bilduko da Gipuzkoako Diputazioa Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzarekin, dekretuak estaltzen ez dituen arloetako beharrei hiru erakundeen artean aurre egiteko. Izan ere, kalteei aurre egiteko eskumenak hiru erakunde horien artean daude banatuta.Kaltetutako udalerriak hondamendi eremu izendatzearen inguruan, berriz, Gipuzkoako Diputazioak dio 307/ 2005 dekretuak ordezkatu duela izendapen hori, izendapen hori egun ez dela «existitu» ere egiten eta juridikoki «oso nahasia» dela.
2012
‎Tentsioa, Iruñean Iruñean, baraualdia tentsioarekin hasi zen atzo. Udaletxe plazan 11:00etatik aurrera egitekoa zen elkarretaratzea debekatu zuen Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Espainiako Poliziak galarazi egin zuen plazan sartzea. Dena den, debekuen gainetik, gehienez hogeinakako taldetan alde zaharrean sakabanatu eta Uribetxabarriaren askatasuna aldarrikatu zuten.
‎Plazatik gertu, polizia batek «terrorismoaren apologia» zela esan eta «presoaren eskubideen alde» ari zirela erantzun zioten herritarrek. Eguerdian, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan elkarretaratu ziren, eta baimendua izan arren, polizia presentzia handia izan zen. Bestalde, Martin Etxegarai preso askatu zuten atzo, bederatzi urte kartzelan egon ondoren.
‎Era berean, grebaren aldeko oihuak entzun dira. Espainiako Gobernuko ordezkaritzatik igarotzean, polizia ugari egon da inguruetan. Guztiek kaskoa buruan zutela, eta zenbait, eskopetei helduz.
‎Parte hartzaileen datu dantza nabarmena izan zen: kontzentrazio hasieran, Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 6.000 lagun zeuden; Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera, 65.000 Pertsona bat atxilotu zuten, elkarretaratzera zihoan gizon bati erasotzen saiatzea leporatuta.
2013
‎Egia da hasierako zirriborroa baino leunagoa dela onartzeko bidean den legea. Hasierako zirriborroan, izan ere, Espainiako Gobernuak ordezkaritza berriak zabaltzearen kontra «betoa» jar zezakeen, autonomia erkidegoak defizit helburua bete ezean. Horrek ez du aurrera egin, baina aurrera egin duenak ere autonomia erkidegoen jarduna asko mugatzen dutelakoan daude Jaularitza eta Generalitatea.
‎Horiek horrela, puntu nagusi hauen inguruan laburbiltzen da lege berria: estatua da nazioarteko itunak sinatu ditzakeen subjektu bakarra, estatuak eman diezaioke baimena autonomia erkidego bati nazioarteko itunetan parte hartzeko edo autonomia erkidegoak berak proposa dezake akordio horretan parte hartzea edo autonomia erkidegoko ordezkaritza bat Espainiako Gobernuko ordezkaritzarekin joan liteke itun hori negoziatzera, eta autonomia erkidegoek euren kabuz nazioarteko akordio administratiboak edo nazioarteko akordio ez arautzaileak sinatu ditzakete, baina estatuak behar ditu mekanismoak akordio horiek ezkutuko nazioarteko itunak ez direla jakiteko, eta ezarritako legediaren barruan daudela erabakitzeko. Ministroen Kontseiluak joan den uztailaren 19an eztabaidatu zuen lege aurreproiektu hori, zirriborroa da oraindik, baina Kongresurako bidea hartua du jada.
‎Iruñeko Chinchilla kaleko polizia etxean pasatu dute gaua, eta espero da epailearen aurrean gaur deklaratzea. Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren arabera, Iruñeko 2 Instrukzio Epaitegiaren aginduz ireki zen ikerketa, eta hortik datoz atxiloketak. Atzo eguerdian atxilotuen senideek informaziorik eza salatu zuten.
‎PP ere bai, ahal denetan. Horiekin, gauza serioak; EH Bildurekin, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza kentzea eskatzea bezalako entretenimenduak. Ez duela PSE EEk parte hartu nahi Bake Lantaldean?
2014
‎Amaieran, dantza eta guzti egin dute, euripean. Hasiera batean, Iruñeko plazara iristeraino hiru zutabe zeuden antolatuak baina debekatu egin zituen Espainiako Gobernu ordezkaritzak. Santo Domingoko aldapan poliziak ekitaldira begira egon arren, ez da istilurik izan.
‎Adingabeak izanik, gurasoen ardurapean utzi zituzten besteak. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak ez zuen baztertu gazte gehiago atzematea. Atxiloketak gaitzesteko, protestara deitu zuen Ikasle Abertzaleak taldeak atzo arrastirirako.
2015
‎Hau da, Frantziako eta Espainiako konstituzioek diotenaren menpe daude, eta horietan lehentasunezko hizkuntzak dira frantsesa eta gaztelania; gure hizkuntza bigarren mailako bihurtzen da. Argi dago hori iraultze aldera beste inoren mende ez dagoen hizkuntza politika bat behar dugula, euskaraz bizitzea bermatuko duena eta euskarari lehentasuna emango diona, benetako ofizialtasuna emango diona, ez soilik paperean.Eta izan du esku hartzerik gabekoa; ikusi dugu zenbait udalek hartu izan dituztela hainbat neurri euskaraz bizitzeko eta helegiteak jarri dizkietela, izan Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak, izan suprefetak. Hainbat erabaki hartu direnean, ikusi dugu etorri direla esanez erdaldunen hizkuntza eskubideak ez daudela bermatuta eta konstituzioen kontra doala.Beraz, badago Euskaraz Bizi eguna egiteko eta euskara ospatzeko beharrik. Bai; jaia eta aldarrikapena uztartu nahi ditugu honekin.
2018
‎Ikusleen artean, berriz, UPNko, Geroa Baiko, PSNko eta PPko hainbat ordezkari.EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeek, berriz, uko egin zioten parte hartzeari, agerraldia ekitaldi propagandistikotzat jota. Horren ordez, Tren Sozialaren Aldeko Plataformak antolatutako protestan izan ziren, Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren kanpoaldean. Dozenaka lagun bildu ziren elkarretaratzera.
‎Otegiren arabera, asteburu bakoitza «erruleta bat da» eta, horregatik, egoera horri amaiera emateko «arinkeria gutxiago eta ardura gehiago» aldarrikatu ditu.Gaur azken agurra egingo diote Xabier Reyri, Iruñeko hilerrian, 13:00etan. Hiru ordu lehenago, LAB sindikatuak, Irurtzungo Neumaticos Iruña enpresan kontzentrazioa deitu du, eta 12:00etan beste bat Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. Bihar, berriz, manifestazio nazionalera deitu du Kalera Kalera dinamikak, 17: 00etan.EAJren salaketaEAJren Bizkai Buru Batzarrak salatu eta gaitzetsi du hainbat batzokitan (Bilboko Sabindarraken, Portugaleten, Gernikan, Mungian, Busturian eta Lekeition) jeltzaleen aurkako mezuak azaldu direla.
2019
‎egongo da, delituren bat balego hura salatzeko: . Hori ez dagokio Nafarroako Gobernuari, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari baizik, eta, deliturik balego, fiskalak esku hartuko luke, baina ez lehenago?. Geroa Bairi babesaElkarrizketa horretan, Txibitek hizpide izan du Nafarroako Parlamentuak aukeratu behar duen senatariari buruzko eztabaida ere. Izan ere, Geroa Baik eta Ezkerrak nork bere hautagaia aurkeztuko dute, apirilaren 28ko hauteskundeei begira bi indar horiek, EH Bilduk eta Ahal Dugu k, eginiko hitzarmenaren interpretazioan desadostasunak agertuta.
2021
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Bilboko portuan duen presentzia indartu du, ekipamendu berriak eta agente espezializatuak jarrita. Erakundeak portuan dituen zeregin nagusiak muga kontrola, aduanen zaintza eta kontrol fiskala dira, eta, udan ontzien kopurua handitu egiten denez, eskura dituen baliabideak areagotu beharra dagoela azpimarratu du ordezkaritzak.
‎Agenteak «mugez gaindiko delinkuentziarekin zerikusia duten jardueren» atzetik arituko direla azpimarratu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Halaber, legez kanpoko immigrazioa eragozteko, ferry eta gurutzeontzietako kontrolak areagotuko dituzte, pertsonak eta bagajeak ikuskatuz.
Espainiako Gobernu ordezkaritzak baimena aldatzera behartu ditu, halaber. Iruñeko autobus geltoki zaharrean zen hastekoa manifestazioa, 17:30ean, baina handik gertutik aterako da azkenik, Baluartetik.
‎Inguruko istiluen ostean, sei atxiloketaren berri eman zuen Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak: manifestari bat Marcelo Zelaietako oldarraldian, eta beste bost inguruko kaleetan.
2022
‎Hain justu, trenbidea lurperatzeko lanetan auzo horiek kanpoan uzteak kezka piztu du bizilagun askoren artean, eta Gasteiz Batu plataformaren barruan antolatu dira egungo proiektua geldiarazteko eskatzeko. 11.400 alegazio aurkeztuak dituzte Espainiako Gobernu Ordezkaritzan, besteak beste eskatzeko ez dadila onartu proiektuaren ingurumen inpaktuaren azterketa. Auzokideak kezkatuta daude azalean doan bidaiari eta zama trenen kopurua ugaritzeak zarata eta bibrazioak handituko dituelako, eta arazo hori murrizteko sei metrorainoko panelak ezartzea proposatzen delako proiektuan.
‎Bilbon, Plaza Eliptikoan egin zuten bilkura, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. 37 lore urdin jarri zituzten lurrean, hildako bakoitzeko bat, eta alboan, kartel bat:
‎Afganistango emakumeen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. Emakume Afganiarren Eskubideen Aldeko Elkarteak antolatu du elkarretaratzea, eta emakume afganiarrak «ez ahazteko» aldarrikatu dute bertaratutakoek.
‎«Jakin dadila hemen torturatu zela». Espainiako Poliziaren Iruñeko komisaria zaharra —gaur egun Espainiako Gobernuko Ordezkaritzaren egoitza dena— eta Guardia Zibilaren kuartela atxilotze gune izan ziren frankismoan eta trantsizio garaian. Oposizio antifrankista osatzen zuten askotariko mugimenduetako kideak atxiki zituzten han.
2023
‎EH Bilduk milaka lagun elkartu zituen Iruñean—9.000 inguru Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera—, Maite dugun herria lelopean egin zuen manifestazioan. «Demokraziaren eta subiranotasunaren aldarria» zabaldu zuten han, eta «independentzia» zioten oihuak entzun ziren.
‎Aranburu lagun batzuekin Numantzia eta Cornella futbol taldeen arteko norgehiagoka ikustera joana zen hara, eta, ospakizun giroan zela, 60 pertsona inguruko talde batek, autobus batetik jaitsi, hura eta beste hainbat pertsona jipoitu, eta berriro autobus batean egin zuten alde. Espainiako Gobernu ordezkaritzaren arabera, futbol partidako istiluekin lotutako eraso bat izan zen, eta ez zuen ondorio larririk eragin. Baina ezer gutxi izan zuen horrek ikustekorik Aranburuk jasandakoarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia