Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 4.021

2000
‎Hori da gure oilarrak duen dohaina. Edo zuena, zuzen hitz egin nahi badut.
‎Eta beno, kontua da gurditxoan sartu nituela konpresok. Edo hori uste nuen, ze Lahinchera heldu eta motxilak ateratzen hasi ginenean, konturatu nintzen ez zeudela inon. Eta mutilei esan nien dendaren bat bilatzera nindoala Lahinch hartan, eta eurak joateko aterpetxera bien bitartean.
‎Ginekologoak esan baitzion jaiotzear dauden izakitxoek ederki jasotzen dituztela kanpoko hotsak eta ariketa ezin hobea dela tripa potoloari hitz egitea, frogatuta omen dagoelako etorkizunean haurraren erreflexu psikosomatikoak gehiago garatzen direla. Edo antzeko zerbait.
‎Ziurrenik ilusioa, nerabe garunbako batek bere gelako nesken koadernoak atzeko orrialdetik zabaltzen dituen bezalaxe, ea nonbaiten bere izena dagoen idatzirik. Edo esploradoreak hildako zibilizazio baten aztarnak aurkitzen dituen legetxe. Bai, beharbada azken adibide hori zen bietatik onena.
‎berea balitz bezala ikustea. Edo , hobeto esanda, pertsona bat eta bakarra balira bezala ikustea.
‎Esate baterako azaldu didanean arkitektura ikasketak azken mailan utzi dituela (amaitzeko pare bat asignatura geratzen zitzaizkionean), zertarako eta Londresera joateko aktoresa izateko asmoz. Edo Los Angeleseko auzo desberdinetan lau mutil lagun dituela, batak bestearen existentzia ezagutzen ez duelarik noski, eta lauren kontura moldatzen duela bere unibertso sentimentala. Gaur batekin eta bihar bestearekin, horrela ibiltzen da Rocío, eta hau dena gutxi balitz, lau horietako birekin hitzartuta dauka ezkontza egun bana.
‎Azkenean berdin berdin geratu zen hala ere, hasieran bezala. Edo agian okerrago. Zeren bere izena behin baino ez zuen aipatu Eiderrek idazki osoan zehar, eta berau Rocío García de Mainueta gogoratzean.
‎Zerutik lurrak teilatuen kolorea hartzen du, edo lakuena, edo mendiena. Edo ez du kolorerik hartzen, hodeiek lurra estaltzen dutelako, eta azpian geratzen direlako herriak, auzoak, pertsonak. Eta azpian geratzen direlako, baita ere, maitasunak, askatasunezko unetxoak.
‎Eta erabaki zuen, artean mendeku gosez, Derryko aterpetxean neskatila bat aurkitu behar zuela, Eiderrekin ez baina Rocío García de Mainuetarekin gogoratuta txortan egiteko. Edo beharbada ez, beharbada Derryn aukeratutako neska ez zen hain zatarra izango, Rocíoren titiekin oroitu behar izateko hazia isurtzeko. Akaso izango zuen nahikoa mami beste ezertan pentsatu beharrik ez izateko.
‎Hurbildu ahala Riañokoaz oroitu nintzen, bide asfaltatuak uretan nola galtzen ziren. Edo Ciudad Realeko beste hartaz, zeinen azpian gordetzen zen herriko kale batean egin bainuen lo. Noski, herria agerian geratutako garai lehor batean.
‎Noski, ez genuen serio hartzen txantxa inozo hura, baina nik ez dakit hainbeste errepikatzearekin Jabik erdi sinetsi ote zuen. Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia. Ez dakit nik ze arraio sartu zitzaion buruan, kontua da gau horretan (nahikoa hordituta, esan beharrik ez dago) bere ezpainen artean aurkitu nituela nireak.
‎umeak ere, antzera, hor ibiltzen dira hankak sudur ingururaino altxatu eta behin eta berriro usaintzen, arnasten duten hatsa gustuko ez duten arren. Edo horregatik hain justu, gustuko ez dutelako. Berak ere bazekien gogoratzera bultzatzen duen edozerk atzeraka botatzeko moduko hatsa zabaltzen zuela, baina dastatu beharra sentitzen zuen.
‎Burutik pasatu ere, pasatu zitzaion Eider bezain hilda zegoela bera. Edo agian gehiago, hilago alegia, zeren Eiderrek behintzat bidaia harekin majo disfrutatu baitzuen (joan baino lehenago ilusioz gainezka zegoen, eta bueltatzean pozez zoratzen), eta bere nahia bete zuen, eta libre izan zen bere gustura edozer egiteko. Eta Txema ez.
‎Baina denbora batean amets bat baino hagitzez gehiago izan zuan... Edo ez al dakik ezen jaun Esteban Etxegoien —gure etxeko ardi beltza— eta haren bi anaiak —jaun Eusebio Etxegoein eta jaun Pedro Etxegoien— ezin anaikiroago konpondu zirela, hura protestant zen arren eta bertze biak katoliko, ezkutuan eta isil gordean ibili behar izan gabe?"
‎—eta, bertze burutakizun batek bekokia zimurrarazten ziola, erran zuen—: Edo gorde ere, gorde zezakean, zergatik ez, zeren eta etorkizunak, haizeak bezala, alde baterat edo bertzerat egin baitezake, eta atzo gure kontra erabil zitekeena, bihar alde... Urrunagorat joan gabe, desterruan ere ederki ikusi ahal izan zitean gure arbasoek halakorik, zeren, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan, egun bateko zuria biharamuneko beltza izan zitekean...
‎Zeren hik lur bat irabaziko duk eta mundu osoa irabaziko duk, baina noiz ediren behar duk zer edo zer heure aitaren erreumarentzat...? Edo , saldaren egiteko nahi ote dituk ene hezurrak, oilo zaharrarenak bezala...?
‎Burgoskoa zen, baina ez dakit nola zeritzan... Edo bai... Felipe de Castro y Cabañas ote zen?
‎Eta odolaren denbora, halatan, bertzea baino luzeago edo laburrago izan daiteke, odolak bere baitan gordetzen dituen sekeretuen arabera. Edo , ez al dute erraiten, konparazione, ezen Pazkoz urkagai denak garizumaren laburraz dituela penak, nahiz eta garizuma ezin luzeagotzat jotzen den, bertzalde...?
‎" Baina jaun André brunotarra bada, salatu egin duk, Jainkoaren amoreakatik, zeren bere kulpagatik eta bere hutsagatik bertze anitzek egin baitezakete huts, eta halatan infernurat kondena... Edo , jaun André maite ote duk Jainkoa bera baino gehiago...?", erraiten zidan boz batek. Eta, adituaren kontra, ene buruko bertze zoko batetik osaba Joanikot itzartzen zitzaidan:
‎Zeren neguak bizi baininduen eta neguko izotzak urtzen hasi baitzitzaizkidan... Edo nigar hark, uraren itxurapean eta iduripean, esku ikustezin bat gordetzen ote zuen, zeinak emozione itoen korapiloak laxatzen baitzizkidan bat banaka eta bat bederaka. Eta alkimista jakintsu batena ote zen esku hura, malkoen gazitik bozkarioaren gozorat eraman ninduena, eta kateen mundu hertsitik libertatearen mundu zabalerat...?
‎Eta dardaraldi haien ondorez edo, Mattin aldatuz joan zen... Edo , hobeki erranik, bi Mattin ezagutu nituen handik aitzina, haren nortasuna bi partetan partiturik balego bezala: bata zen betikoa, eguzkia bezain distiratsua, harroa eta ausarta, eta bertzea zen guztiz bertzelakoa, uzkurra eta kikila, ilunaldi haiek zetozkionean batik bat.
‎Guztia anaiaren istripu harekin hasi zen, zalditik erori zenean. Edo , lehenago, beharbada, aitaren gutizia gutiziatsu harekin, noiz eta jauregirat tigrea ekarri baitzuen, tigre harekin gertatuak frogatuko digunez...
‎Edo, despit hutsez jaurtiki ote zituen hitz haiek, gogaiturik zegoelako kontu hartaz eta berdin zitzaiolako jada guztia? Edo , Maddalenek eskatu ote zion hura, zeren eta Maddalenek arauz bizi nahi baitzuen eta zeren Eliza Katolikoa baitzen inguru hartan araua. Edo...
‎Edo, Maddalenek eskatu ote zion hura, zeren eta Maddalenek arauz bizi nahi baitzuen eta zeren Eliza Katolikoa baitzen inguru hartan araua? Edo ...
‎—Ohoreaz hitz egiterat etorri haiz etxe honetarat, hihaurk ohorea guztiz galdu duanean...? Edo , ba ote da munduan desohore handiagorik handiki bat neskame urdanga batekin ezkontzea baino. Hoa hemendik lehenbailehen, bastart ingrat hori, ezpata oraintxe bertan hartzea nahi ez baduk eta azala oihal brodatua baino zulatuago uztea!
‎uste nuen bezala, amak hartan parte hartu bazuen, zergatik ez zen osaba jauregirat etorri kontuen eskatzerat? Edo , gauzak, bertzerik gabe, berez joan ote ziren, eta Maddalenek azkeneko mementuan ezezkoa eman ote zion osaba Joanikoti, harreman haietarik etor lekizkiokeen kalteak onurak baino gehiago izan zitezkeela irizten ziolako, edo Jainkoak daki zeren beldur zelako, eta ahalke ote zen osaba, haren ondoren. Eta, nola ura, irakiten duenean, lehertzen den mila burbuiletan, zeinak egin orduko desegiten diren bertze mila burbuila sortzeko, hala lehertzen eta berritzen zitzaizkidan neuri galderak burmuinetan.
‎Eta lur sendo hura fedearen aieru eta seinale zen, federik gabe ez baitzegoen deus ere eraikitzerik. Edo , bertzela adierazirik, lur sendo hura behar zuen fedearen katedral hark azpian eta oinarrian, egin bitartean edo egin orduko desegin ez zedin eta zerurat egin baino lehenago lurrerat egin ez zezan. Zure irakaspen hartan, aldiz, lur sendoaz baino areago lur mugikorrez mintzatu zintzaizkigun.
‎ekaitza duk batez ere, noiz eta aro batetik bertzerat egiten baitu eta noiz eta bide berrien urratzerat abiatzen baita, nola gertatzen den egun. Eta, nola diagonaletarik hobeki adieraz daitezkeen ekaitzaren errealitatea eta ekaitzaren desoreka koadroaren simetri ardatzetarik baino, hala bihur daitezkek diagonalak koadroaren ardatz. Edo erran zezakeat, bertze hitz batzuetan, ezen pintura zaharrean koadroa bat zela eta beti bat zela, bere osoan ez ezik zati bakoitzean ere; pintura berrian, aldiz, iduri bakoitzak eta zati bakoitzak bere libertatea dik, bere dantza dantzatzen dik, eta koadroaren batasuna elementuen libertate horretan eta dantza horretan aurkitu beharra zagok bertze deusetan baino gehiago, formen libertateak liberta... —eta, bere teoria hura azaldu ondoren, bere ondoreak atera zituen—:
‎Baina anitzetan erran izan diat, bertzalde, ezen zentzuak engainuaren leihoak direla maiz. Edo , oroitu Demokritoren hitzak: " Konbentzioa da kolorea, konbentzioa da eztia eta konbentzioa garratza; izan ere, atomoak eta hutsa dira benetan zinezko eta egiazko".
‎Eta, gauzak hala badira, ez al zaizu iduritzen ezen bertze bi hitz horiekin ere —galtzaile eta garaile—, antzeko zerbait gerta litekeela...? Edo jada Salamancan erran nizuna erran behar ote dizut berriro, eta oroitarazi behar ote dizut, halatan, nola akabatu zuen gure aitak, bere burua beti garailetzat izan zuenak...?
‎Zeren hala jaiotzen dena, Jainkoaren garazia garaziatsuari esker jaiotzen da, edo Fortunaren fortunari esker, eta orduan meritua Jainkoarena edo Fortunarena litzateke, ez norberarena. Edo ez.... Eta, Kristok predikatu zuen talentuen parabolarat etorririk, baldin handiki baten semeak hiru talentu balitu, eta pobre baten semeak bertze hainbertze; eta, baldin handikiaren semearen hiru talentuen fruitua hutsa balitz, zeren alferra baita, eta pobrearen semearen fruitua, aldiz, bertze hiru talentukoa, zeren langilea baita eta trabailuari emana eta isuria; nork luke, halarik ere, meritu handiagorik, merituzko kargu baterako, eta nori emanen liokete, ondorez, kargua:
Edo , erran ote genuke ezen libre izan nahi genukeela, eta, libre izaiteko, hitzak elkarren artean kateatzen eta lotzen ikasten dugula, baina, lotzearen lotzeaz eta kateatzearen kateatzeaz, guhaur lotzen eta kateatzen gaituztela finean, ohartu ere egin gabe usu...?
Edo , frogari froga eratxikitzen diodala, erranen ote didazu nori burura zekiokeen ideia hura, osabari ez bertze nehori, noiz eta entseiatu baitzen esperimentu haren egiterat, lau ahate arrautzaren gainean oilaloka bat ipintzen zuela, haien txitatzeko asmotan, oilalokaren eta ahattoen arteko harremanen studiatzeko gogoz, Villagrandeko dukea Urbiainerat etorri baino egun batzuk lehenago?
‎—Matematikak dioena, ordea, berez eta halabeharrez gertatzen duk, eta ezin gerta daitekek bertze modu batean, zeren eta matematikak ez dik huts egiten. Edo ez al dakik matematikak egiten duela filosofia naturala bera ere naturaz gaindiko.... Matematikak huts eginen balu, Jainkoak eginen luke, eta hori ezinezkoa duk...
‎Jainkoaren hitza dea, arimaren lurretarat eroria eta amets batek eguzki bihurtua? Edo bat bederak asmatu boz bat dea, bertzerik gabe. Edo bi eguzki direa, bata bihotzean lehertzen dena eta bertzea adimenduan?
‎Edo bat bederak asmatu boz bat dea, bertzerik gabe? Edo bi eguzki direa, bata bihotzean lehertzen dena eta bertzea adimenduan. Eta zalantzaz zalantza gabiltzanok, eta ihardesterik gabeko galderak argibide ditugunok, gauaren besoetan itzali hurran den eguzkia horizontean, zer...?
‎—Aitona, berorrek lehengoan erran zigun eta orain ere erran berri digu ezen erregeordeak ahantzi egin zituela gure arbasoek eginak, baina, jaun Estebanena ulertzen badut ere, zeren protestant izan baitzen, jaun Eusebiorena eta jaun Pedrorena ez... Edo , ez al ziren, bada, haiek katolikoak izan. Eta ez al digu nehoiz erran, bertzalde, ezen jaun Eusebiok Amaiurretik ihes egitea erdietsi zuela, baina jaun Pedro heroi bat bezala hil zela?
‎Eta, baldin gauzak hala gertatu baziren, zer barkatu behar zion, bada, erregeordeak heroi bati, dominak eta sariak izan ohi direnean heroitasunaren ordain...? Edo , egin behar ez zuten zerbait egin ote zuten, bada, gure arbaso haiek, berorrek ezkutatu nahi diguna...?
‎Horrelako zerbait gertatu ote zitzaidan, jaun André? Edo , arestian erran bezala, halakoa ote nintzen sortzez, eta ez ote zuen kolpe hark nehongo eraginik izan ene hazte hezteetan... eta hizketan hasi ote nintzen, halatan, hura ene hitz egiteko ordua zelako, bertzerik gabe...?
‎—eten zuen osabak, Pedrori errana akabatzen utzi gabe— Zeren burugogorra zuan hire aita eta burugogorragoa haiz hi, baina hire amak ez dik zergatik jasan bi burugogorren arteko itsukeria... Edo , ez ote da absurdua hilen alde jartzea, biziak beharrago daudenean. Eta hire amaren nahia eta gutizia hi ikustea duk.
‎Egiteko haietarat ohitua eta usatua zegoelako ote zen, eta, beraz, Madrilgo gortean emazteki bat baino gehiago ezagutu izan zuelako...? Edo arno gehiegi edan zuelako.... Edo...
‎Edo arno gehiegi edan zuelako...? Edo ...
‎Eta segidan pentsatu nuen ezen urroztarren bordarat joana izan zitekeela —osabak heredatu zuen borda hartarat, aitona Nikolasek testamentean deliberatuaren arauaz—, zeren batzuetan harat joaiten baitzen urtxintxen eta bertze animalia batzuen ohituren studiatzerat. Edo , Maddalenekin ote zegoen?, bururatu zitzaidan bat batean, zeren eta ez bainuen hura sukaldean ikusi... Eta, bihotza guztiz bizkortzen zitzaidala, ez nuen, ez, handik harat, atsedenik hartuko, bordarat iritsi arte, norat hurbildu bainintzen ezkutuka eta itzalgaizka... aditu nituen boz batzuk barrendik zetozenak, igan nintzen paretaren kontra zegoen harri handi baten gainerat, jarri nintzen pareta eta teilatuaren artean zegoen zirritu batetik beha... eta, handik aitzina, ikusi nuena ikusi nuen, eta eszena labur hura aski izan zitzaidan amorioaren handian sinesteko.
‎—Zaunka ezin hobeki egiten dik, eta, beraz, Zizeron jarriko zioat... Edo , isilik egoiten ikas dezan, zeren eta aho hertsian eulirik ez, Bruno jarriko zioagu, kartusiarren fundatzailearen ohorez... Baina ez, hemen, bertzela ere, aski beharturik egoiten gaituk isilik egoiterat...
Edo , aita ote zegoen jokoz kanpoan eta ez aita jesuita, jaun André...?
Edo , deus ere erraitekotan, erran ote nizuke ezen irri hura eguzki bat bezalakoa zela, Elbiraren begi argiak are argiagoak egiten zituena?
Edo , erran ote nizuke ezen irri hura soinu isil bat zela, eta soinu hark bihotzeko ateak parez pare zabaldu zizkidala?
‎Bai, sudurpeko horretan iletxo batzuk hazi zaizkik... Edo inurriak ote dira. Iletxoak dituk, bai...!
‎—Musikaren historia, ordea, beti halakoa izan da, edo nagusiki hala izan da. Hala izan zen aitzina, musika zaharrarekin, poesia kantu zenean, eta hala da egun... Edo , ez al dakizu nondik doan musika berria. Baina ba al dakizu zuk zer den opera bat?
‎horrela, maiuskulaz skribatua —erran zuen osaba Joanikotek, airean M bat egiten zuela—; eta haren aitzinean bertze mirakulu guztiak iraungi egiten dira, nola iraungitzen den izarren argia eguzkiarenaren parean. Edo , ezkoaren argiz argitu nahi ote duzu orain eguzkia...?
‎" Erradazu numero bat batetik hamarrerat, zeren erraiten duzun numeroak sendatuko baitzaitu". Edo , zergatik uste duzu nagoela ni hemen...? —eta, isilune baten ondoren, segitu zuen—:
‎—baina, ohartu zenean ez berak ez osabak ezpatarik ez zutela, gaineratu zuen—: Edo , ezpatarik ezean, muturka eta ukabilka —eta, azken bi hitzak erraiterakoan, kraskatu egin zitzaion boza, barrendik bertze zerbait kraskatu balitzaio bezala.
‎—eta, ordu arte jarri ez zuen pikaro aurpegia jartzen zidala eta boza jaisten zuela, erran zidan—: Edo , ragazza bat izan ote da gehien gustatu zaizuna...?
‎Eta ene ihardespen hark ere ez zuen esplikazionerik, baina esplikazionerik ez zuten anitz gauza gertatzen ari zitzaizkidan azken bolada hartan... Edo , zinez egiten ari ote nintzen gizon eta hura ote zen guztia. Baina zalantza haien artean kontu bakarra zen zalantza gabeko:
‎zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean dabil eta leizerat eginen du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...! Edo , ez al dakizu ezen zure anaia zaldiz ibiltzen irakasten ari zaiola Maddaleni, baita irakurtzen eta skribatzen ere, eta kasik emaztetzat balu bezala tratatzen duela han bere dorretxean...?
‎karitatearen aurkako bekatua. Edo , bertzela erranik, ez zuen ontzat emaiten ezen pertsona bat salbatzeko estakuruarekin eta haren desenkusarekin —edo familiaren ohorea salbatzeko, hobeki—, bertze bi kanporat kondenatu behar izaitea. Baina, bertzalde, Mattinen eta aitaren bekatuetarik harat, osabaren hitz haiek guztiz biluztu ninduten, nihaur ere berdintsu eta orobatsu ari nintzenez, bekatu bat bekatu handiago batez estali nahian.
‎Eta non utzi duk guk aspaldian eginikako zina? Edo hik ere heure anaiaren inkisidorea izan behar ote duk. Munduan ez zagok, ordea, anaiak anaia salatzea baino bekatu larriagorik, eta ez itzul honat Mattini barkamendua galdetu arte!
‎Norat joan behar nuen nik, baldin ez banuen norat joan? Edo , benturaz, bai... zeren eta, bat batean, napolitarraren kontseiluz Pisako katedralean aditu nuen meza etorri baitzitzaidan bururat, eta, harekin batean, oihu erdiragarri hura, erro errotik eta bihotzaren erditik atera zitzaidana: Credo!, apez izaiteko dei bat ere izan zitekeena, eta ozentki eta bortizki deitu ninduena... eta, uste nuen arren ezen, irririk gabeko egun goibel haien ondotik, ahantzia izan nezakeela zer zen irri egitea, aldiz, irri egiten ikusi nuen neure burua... zeren eta gurasoek ere apez nahi baininduten, eta, baldin erraiten banien ezen apez izan nahi nuela, kolejio edo komenturen baterat igorriko baininduten, Iruñarat edo Baionarat, uda finatu bezain fite, jauregitik eta osaba Joanikotenganik urrun...
‎Baina ez, ezin nuen halakorik egin. Edo , anaia eta Elbira galdu eta hondatu nahi ote nituen, baina baita neure burua ere.... Ez, bertze joko tailu bat jokatu beharra nuen, neure burua perilean jarri gabe...
‎Zergatik erran ote zuen osaba Joanikotek hura, nezesitaterik ez zuenean, zeren hura protestant sentitzen baitzen, eta ez zuen, halatan, Eliza Katolikoaren benedizionerik behar, ez ezkontzeko ez bertze deusetarako? Edo , erlijione kontuen gainetik, libertatearen aldeko hautua ote zen berea. Zeren eta jaunaren eta neskamearen arteko ezkontza izan baitzitekeen, bere borrokaren horizontean, urrats bat aitzina... nahiz eta bazekien, bertzalde, ezen kasik ezinezkoa zela inguruko eta bere kondizinoko jendeak halakorik onartzea.
‎Zeren eta jaunaren eta neskamearen arteko ezkontza izan baitzitekeen, bere borrokaren horizontean, urrats bat aitzina... nahiz eta bazekien, bertzalde, ezen kasik ezinezkoa zela inguruko eta bere kondizinoko jendeak halakorik onartzea. Edo , etsimenduak harturik ote zegoen osaba. Zeren pentsa baitzezakeen ezen deus guti egin zezakeela libertatearen aldeko borrokan, are gutiago Pedro Huizik eta biok bakarrik utzi genuenetik, eta zeren pentsa baitzezakeen, ondorez, ezen aski zuela ezkontzearekin eta iduri egitearekin, bere egia eta bere sekeretua bere seme alaben bidez bideratuz, nola gertatu izan baitzen etxegoiendarren artean belaunez belaun.
‎Zeren pentsa baitzezakeen ezen deus guti egin zezakeela libertatearen aldeko borrokan, are gutiago Pedro Huizik eta biok bakarrik utzi genuenetik, eta zeren pentsa baitzezakeen, ondorez, ezen aski zuela ezkontzearekin eta iduri egitearekin, bere egia eta bere sekeretua bere seme alaben bidez bideratuz, nola gertatu izan baitzen etxegoiendarren artean belaunez belaun. Edo , despit hutsez jaurtiki ote zituen hitz haiek, gogaiturik zegoelako kontu hartaz eta berdin zitzaiolako jada guztia. Edo, Maddalenek eskatu ote zion hura, zeren eta Maddalenek arauz bizi nahi baitzuen eta zeren Eliza Katolikoa baitzen inguru hartan araua?
‎—Zergatik sartu haiz tartean, Joanes? Edo zalantzaren bat ote huen bortzak garbituko nituela?
‎—Ez al litzateke hagitzez ere hobea zure nagusiak gai honi buruz izan dezakeen iritziaren berri jakitea, deusetan hasi baino lehen, zeren hura ez baita Avilakoa eta, dakizun bezala, giristandadean ere mundu guztia ez da erlikien aldeko itsu...? Edo , ez ote duzu pentsatu zer gertatuko litzatekeen, baldin zure nagusia akort ez balego eta iraintzat hartuko balu zure asmo ona, hain gai minberan.... Gisa horretan, bertzalde, erran zaharrak ez bezala, zeinak baitio:
‎Ordea, ez ote dakigu biok ezen Axularrek ongi baino hobeki frogatu zigula bere Gero hartan ezen euskara latina, frantsesa, gaztelania edo bertze erdara eta hizkuntza bezain urrun irits zitekeela... eta arrazoin zuela, halatan, noiz eta erran baitzuen ezen euskaldunona zela falta, ez euskararena? Edo , Graciánek dioen bezalakoak ote gara, noiz eta baitio El criticón en: Verás hombres más cortos que los mismos navarros, corpulentos sin astucia,(...) en el cuerpo gigantes, en el alma enanos?
‎Verás hombres más cortos que los mismos navarros, corpulentos sin astucia,(...) en el cuerpo gigantes, en el alma enanos? Edo ,(...)", eta, handik aitzina, bertze autore batzuen aipuak egiten zenizkidan: Mateo Alemánenak, Lope de Vegarenak, Rabelaisenak eta bertze batzuenak, bazterrerat utziko ditudanak, zeren uste baitut ezen Graciánenak ongi baino hobeki adierazten duela zer nolakoak diren bere kastako jende tailuak.
Edo , neure ilunetik ilunagorako bidean erran ote nuke, jaun André...?
‎Zuek ere, anaiok, ez didazue barkatuko, beharbada, ez zekiat. Edo nigar eraginen dizuet. Baina hau ere ez nikek nahi.
‎—Ez, bada. Edo , beharbada, bai. Izan ere, ez dut deus ere ekarri, baina, nola ibiliaren ibiliaz ikasi baitut ezen gizonaren deuseza dela gizonaren aberastasunik handiena, hala, neure deusez horretan bizi nahi nuke etxeko elizattoan, amaren eta haren zerbitzariaren ondoan, mundutik bereizirik, Jainkoari beha...
‎—Ote da munduan sufritu duenik eta ordaindu duenik zuk bezainbat, ama? Edo , ez ote zara ohartzen ezen zure hutsak eta zure faltak nihaurk eginak izan zitezkeela, zeren zu aita Bartolome Ziaurrizkoarekin inkontratu baitzinen hemen Ur biainen, eta ni jaun Andrérekin han Salamancan, eta hori izan da bion artean izan den aldea?
‎—Emazteki onest hau sor Klara duzu, ene neskame leiala, Uraitzeko komentutik etorria... Edo , hobeki, ni nauzu haren neskame, zeren arrazoin baitzenuen, Joanes: goiti da beheiti eta beheiti da goiti.
Edo ametsetan ote nengoen, benturaz...?
‎—Ez hintzen horrela nehoiz mintzatuko, baldin Jainkoaren probidentzian sinetsiko bahu. Edo , ez al duk ikusten ezen probidentziak jarri zituela itsas lapurrak ere gure bidean, zeren haiek ekarri baikaituzte, finean, xuxen xuxen honaino...? —eta, bekokia zimurtu, behakoa zorroztu, eta hitzak baratx trenkatzen zituela, eratxiki zuen—:
‎—eta, bere boza ematzen zuela, erantsi zuen—: Edo arreba Joxe deitu behar ote diat... edo amona, bertzenaz, zeren hik bai, aurpegia zimurrez josia baitaukak...?
‎—Ez al dakizue Testament Zaharrak irakasten digula ezen Jainkoak Paradisuan jarri zituela Adan eta Eba, baina hura guztiz galdu zela, haien bekatuagatik, eta, halatan, mundu honetan daudekeen paradisu guztiak asmakizun hutsak baizik ez direla eta gezur hutsak? Edo ez al dakizue zer gertatu zitzaion Ponce de León-i berari ere, Bimini rat joan zenean, gaztetasunaren iturriaren bila, gaztetasuna aurkitu beharrean zahartasuna eta heriotza baizik aurkitu ez zituela?
‎—eta, ikusten zuelarik ezen begiak noraezean jartzen nituela, are fermuago erran zuen—: Edo , ez al dakizu ezen hortik datorkidala etxerat datorren emazteki bakoitzari bere soinekoa erosteko usantza. Baina zu marinela izan zara, eta jakinen duzu, halatan, ezen ez dagoela deskarga on baten egiterik, baldin untzi azpiak behar bezala kargatzen ez badira...
‎Erran dizut nola osaba Joanikot ez zen poesiazale. Edo erran niezazukeen ezen poesia mota bakarra zuela atsegin, eta hura zen poesia satirikoa, jostetatzat ere hartzen zuena. Hainbat poeta ilunen poema bihurriek, berriz —Gongorarenek batez ere— bere onetik ateratzen zuten.
‎Eta nork egin du mundu honetan aitzinago, hik edo nik...? Edo , hik jaso ote duk jauregia eta hik ote dauzkak harremanak Villagrandeko dukea bezalako jende printzipalarekin.... Eta beldurra aipatu duk, baina beldurra behar beharrezkoa duk, zeren, beldurrik ez balego, gizona oihanerat itzuli eta begien hertsi ireki batean joanen bailitzateke hankaz gora mende luzeetan eraiki duen guztia:
‎Bere azken aitorrean agertu zizkidan ezbaiak eta barren borrokak ote zituen mementu hartan gogoan eta bere amorio ezinezko hartaz ari ote zitzaigun, zeinak, ezinezkoa zen neurrian, zulo beltz batean barrena bulka baitzezakeen, non nekez lora baitzitekeen esperantza? Edo , ez al da bizitza, anitzetan, zulo bat, edo anitz zulotako bidea, eta ez al du zulo bakoitzak errealitate beldurgarri baterat jotzen, gure ametsak nekez bete ditzakegunez gero. Eta hegaldatu egin nahi genuke, baina oinez gabiltza, eta ezintasun hori zulo bat da, gure nahiaren eta gure gutizien lurretan dagoena, eta irents gaitzakeena noiznahi den.
Edo aitzakia eta itzurpide hutsa ote da guztia eta hala skribatzen dizut zeren ez baitakit bertze molde batean, jaun André?
‎Zeren, noiz eta ehizaren gibeletik egiten baitzuen —hotzetik berorat, alegia—, istant ezin laburrago batean egiten baitzuen, zeinean baitzirudien ezen sua haren baitan piztu eta, piztu orduko, gorputz osorat hedatzen zitzaiola, zainetan bolbora balu bezala, harat eta honat lehertzen zena eta gihar guztiak dantzan jartzen zituena, mugimendu arin eta ezin airosagoan. Edo , zehatzago izaitearren, mila mugimendu egiten zituen, gihar bakoitzak bere mugimendua zuelako, baina erran liteke, aldi berean, ezen mila mugimendu haiek bat zirela edo bakar bat osatzen zutela, zeren indar eta mugimendu haiek guztiak senaren meneko baitzituen eta sena zuten, halatan, gidari, sinkronia eta harmonia zirelarik, azken finean, leherketaren fruitu.
‎Eta kontakizun batean ezinbertzekoa luke ordenak, eta hala joan genuke gertaki batetik bertzerat, denbora eta kronologia errespetatuz —iraganetik orainaldirat, eta orainalditik gerorat—, nola marra xuxen batean. Edo , ez al dizut liburuaren hatsarrean erran ez dagoela meza itemisaest etik hasterik, eta ez ote nezake berdinzki erran ezen ez dagoela sanctus a kyrie eleyson etarat aitzinatzerik, zeren eta nahaste borrastea bailitzateke. Eta hori hala bada, zergatik nabilkizu orduan horrela?
‎Ustezkoa erran dut, eta ongi erran dut, zeren eta, oraintsu erran dizudan bezala, egiazkoa eta zin zinezkoa izan ote zen, bada, ene libertate hura...? Edo , aitzitik, ez ote nuen nik hura neure nahikeriaren nahikeria bihurtu, hau nahi dut eta hura ere nahi dut, eta nahi dudan guztia zilegi dut eta sori dut, zeren halakoa baita zorionaren bidea.... Zeren libertatea ez baitzen, benturaz, arauen guztiz haustea, baina hautsi gabe haustea, eta zeren ez baitzen, berdinzki, neurriz kanpoan neurrigabeki ibiltzea, baina neurriz kanpoan neurriz, libertatearen eskua zorabioaren eskuko izan ez zedin:
‎—Bai, joko batean erabaki genezake. Edo bitan eta hirutan, aitzinakoetan berdinduz gero —eta, neure behakoa zorrozten nuela, eratxiki nuen—: Nik irabazten badut, hemendik alde egiteko baimendua emanen diguzu, El Dora do rantz, bai neuri eta bai neure bi lagunei ere; zuk irabazten baduzu, berriz, zure dragoietarik bat izanen nauzu eta bizitza osorako eginen dizut leialtasun zina...
‎Eta horni nezakeen deskribatze bakoitza behako bikoitz batez, buruko begiek ikusten dutena gauza bat denez gero, eta bertzea, bihotzeko begiek... eta eman niezazkizukeen, halatan, nik ikusiaren eta ikusiak enegan eraginaren aitzin gibelak, on gaitzak eta bertze gorabehera guztiak, xehero baino xeheroago. Edo , uste al duzu, konparazione, ezen borzpasei lerro laburretan eman daitekeela, nola arestian eman baitizut, hain munta handiko gertakia, nola izan baitziren ene begien aitzinean ikusi nituen exekuzioneak —bortz beltz, bi indiar, eta bertze kortsario harena—, exekutatuen buruak lur gainean arrodaka zebiltzala, itsas lapurren oihu eta irrien artean. Ordea, ez al da egia, halaber, ezen lehen ere luzaz mintzatu natzaizula osaba Joanikoten kalbarioaz eta hark enegan eragin zuen amorruaz... eta deus guti berri erants niezaiokeela, oraingo kontakizunaz denaz bezainbatean, orduan erranari?
‎—Zentzutik eta adimendutik kanpoan hago ala...? Edo , ni baino giristinoagoa haizela erran nahi ote duk horrekin. Baina ba ote giristino giristinoagorik, finik eta leialagorik, gurutzadetan Jerusalemen alde eta Leku Sainduen alde borrokatu zirenak baino... edo mairuak penintsulatik ezpataz egotzi zituztenak baino?
Edo , kapitainak bezala egin behar ote nuen, itsasoan segitu eta portu bakoitzean atsegin nituen emazteki haietarik bat edo bertze hautatu eta haiekin ibili, ez presaz, baina pausaz?
‎zuentzat bai, baina enetzat... Edo , indiar batzuen artean ehortzi nahi ote nauzue, ene bizitzako ametsa Potosi denean...? —eta, guri so egin ondoren, aita Zacaríasi so egin zion, eskuak ohi bezala mugitzen zituela, haietan ezpata ikustezin bana balu bezala.
‎—Lasai, mutila. Edo ez al diok aitonari hats hartzen utzi behar? —eta, tabakoaren kea berriro biriketaratzen zuela, aitzina egin zuen—:
‎memoriak uste baino muga hertsiagoak ditu. Edo , latineko erranak dioen bezala: Memoria claudit, memoria ez da fidela.
‎Zeren gertaki bakoitzak gorputz bat baitu, baina baita arima bat ere, eta xehetasunak dira gorputza, eta aroma arima. Edo erran diezazuket ezen gertaki bakoitzari usain bat dariola, aroma bat, gure baitan errotzen den halako sentsazio berezi bat, eta aroma horren berreskuratu ahal izaitea edo hartarako gai izaitea dela enetzat funtsezkoena eta gorabehera ororen egia. Ordea, nola berreraiki aroma hori, xehetasunak guztiz oroitzen ez ditugunean eta gabeziak eta hutsuneak, ondorez, jauntzen zaizkigunean, halako tailuz, non hatsarreko xedea eta asmoa helezina eta beteezina gertatzen zaigun?
‎hutsune horien betetzerat entseiatu naiz, hitzez eta behakoz; pentsa dezakezu, honenbertzez, ezen, hutsune horien betelanetan, gezurretan ibili natzaizula, ahantzi datuak edozein modutan asmatzen, eta maskarak eta mozorroak sortzen, Frai Antonio de Guevarak bere kroniketan egin ohi zuen moduan, baina zin degizut ezen hori ez dela horrela izan, ezta gutiago ere, zeren, alde batetik, noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz eta zentzuz erabili baititut —baita ahalik eta zuzentkien eta onestkien ere—, aromaren berreraikitzeko balio zezaketen neurrian, ahalik eta molderik fidelenean; eta zeren, bertzetik, gaitzagoa baitzitekeen hutsuneak bere horretan uztea, ukitu gabe, hutsuneak gerta zitezkeelako, hain zuzen ere, maskararik handienak, gertakiaren zinezko aromaren estalgarri... Edo ez al da egia, halaber, ezen Historia, eta gure egunorozko historiak, berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin, edo berariaz isilduarekin ere. Eta zertarako dugu, bada, imajinazinoa, hutsune horien betetzeko ez bada?
‎Europako protestanten aurka! Edo bertze nafar horien aurka, hire aitak atzo erran zuen bezala: hi eta ni bezalako jendearen aurka, beraz!
‎Harro egon zenuke zeure semeaz! Edo nahiago al zenuen gure dama hauetarik bat aurkitzea zure anaiaren kakategirat joan beharrean... eta sugegorriak, orduan, gure damaren zeraren zeretik zertzea, eta zer horren ondorez, zera geratzea? —eta azkeneko zera aipatu zuenean (cosita erraiten zion berak bere mintzairan) sabelerat eraman zituen bi eskuak, izorra gera zitekeelako keinua aditzerat emanik.
‎Zeren mementu hartan nehoiz ere baino gehiago nahi izan bainuen aitak kontatua egia izatea eta dukeak urrezko kaka egitea. Edo zilarrezkoa, gutienez. Eta, gisa berean, haren putzak ere ezin izan zitezkeen kornamusa edo xirula baten txistu zerutiarrak baizen, edo hala imajinatu nituen nik orduan bederen... alferrik, zeren, ordainean, kanoi hots bat aditu bainuen segidan, eta hiruzpalau fusil tiro.
‎Baina guztian zagok muga bat eta hik hautsi duk eta iragan duk muga. Edo ez ote dakik ezen gure arbasoen memoria lohitu behar duala, baldin ehundabatgarren kanoia Amaiurri beha paratzen baduk. Ordea, ez ote genuen guk ere haiek bezala jokatuko, haien kasuan bagina, nola haiek ere guk bezala jokatuko baitzuten, gure kasuan baleude?
‎Gure arbasoen historia ilun hura ote zuen aitona Nikolasek buruan, bere aitak —jaun Albert Etxegoienek— ezabatu nahi izan zuena Nafarroako erregeordearen barkamendua erdietsi ondoren, jauregiak, halatan, aitzina egin ahal izan zezan? Edo , bertzela erranik: jaun Estebanen karta hura irakurri ote zuen aitona Nikolasek, eta ba ote zekien, ondorez, ezen gizon hura ezin onestago izan zela, protestant izan zen arren eta etxeko ardi beltza?
‎Izan ere, baldin egia bat eta bakarra bazen, nola aitortzen baitzuen mundu guztiak, baita osaba Joanikotek eta jaun Marcelek ere, edo protestant izan behar zuen edo katoliko. Edo , don Frantziskoren etsenplua aintzakotzat harturik, astoa behar zuen, edo katua behar zuen. Eta astoa edo katua behar zuen osorik —asto osoa edo katu osoa—, zeren eta asto erdiarekin eta katu erdiarekin ez baitzegoen nehorat ere joaiterik, hondamendurat eta ondikorik ondikozkoenerat ez bazen.
‎Erran nahi baita ezen anitz zirela handikiak —eta egun ere dira— kanporat beha iduri bat emaiten zutenak eta barrendik bertze molde batekoak zirenak, haien araua, emaztekiekin jokatu beharreko jokabideaz denaz bezainbatean, arauen haustea balitz bezala. Edo ez al dugu, urrunagorat joan gabe, Frantzisko I.aren etsenplua. Frantziako errege hura, zeinak, bere emaztekiekin eta bere burdel ibiltariarekin zituèn gehiegizko gastuei buru egin ahal izaiteko, etengabe igaiten baitzizkien herritarrei zergak, edo jauntxoei baxerarik karioenak kentzen, harik eta egun batean manatu zuen arte ezen balia zitezela san Martin Tours-koaren panteoiaren zilarrezko hesiaz, moneden egiteko... eta zeinak, halarik ere, Erromako Elizako basailu leialtzat baitzuen bere burua, halako suertez, non bere aurkako iraintzat hartzen baitzituen heresia eta fedegabetasuna...!
‎Eta ni nauk eta ni izanen nauk hik behar duan haizea, hi gaztetan enea izan hintzen bezala, Pariserat studiatzerat joan aitzin... Edo ez al haiz gogoratzen zer konbertsazione izaiten genituen gazte ginela?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia