2017
|
|
Sartrek azaltzen duenez, egoera dialektiko hori soilik gaindi daiteke bere baitarakoaren transzendentziaren bidez, alegia, nire posibleetara eta nire askatasunera jauzi eginez. Nire burua
|
Bestearentzako
objektu den subjektu bezala transzenditzen badut eta, beraz, nire izatearen osotasunez, Bestearen transzendentzia ukatu barik baliogabekotzat jotzen badut, bestetasuna nire izatearen parte egiten dut. Modu horretan, bere baitarakoa den nire izateak posibilitate infinituen iturri izaten jarraitzen du eta bere erdigunea berreskuratzen du.
|
|
Eta nola errekonozitu Bestea? Sartrerentzat, hiru gertakarik agerrarazten didate funtsean nire hor nonbait izatea(
|
Bestearentzako
objektu) eta Bestearen nire eskumenetik kanpo izatea (subjektu modura): lotsak, harrotasunak eta alienatua izateko beldurrak.
|
|
Soilik zera, kontzientzia erreflexiboak nia hartzen du zuzenean objektutzat; ordea, kontzientzia ez erreflexuak ez du pertsona hartzen zuzenean eta bere objektutzat: pertsona kontzientziari zaio presente
|
Bestearentzako
objektu delarik. Horrek esan nahi du bat batean nire kontzientzia hartzen dudala nigandik ihes egiten bezala; ez nire ezerez propioaren funtsa naizelarik, baizik eta nire funtsa nigandik kanpo dudalarik:
|
|
Alabaina, hortik ez da ondorioztatu behar objektua Bestea denik eta nire kontzientziari presente zaion Egoa objektu Bestearen bigarren mailako egitura edo adiera denik. Bestea hemen ez da objektu eta luke objektu izan, azaldu dugunez, non eta niak ez dion aldi berean
|
Bestearentzako
objektu izateari uzten eta desegiten. Horrela, nik ez dut Bestea objektutzat jotzen, ezta nire Egoa ere niretzako objektutzat, eta ezin diot Ego horri intentzio huts bat zuzendu ere egin nire eskumenetik orain kanpo dagoen objektu bati bezala.
|
|
Hitz batean esateko, gizaki bizidun ororen arabera dago giza errealitate oro presente edo absente jatorrizko presentzia baten planoan. Eta jatorrizko presentzia horrek izate begiratu gisa edo izate begiratzaile gisa bakarrik izan dezake zentzurik, alegia, Bestea niretzat objektu den edo ni neu naizen
|
Bestearentzako
objektu. Bestearentzako izatea konstante bat da nire giza errealitatean eta, niri buruz osatzen dudan pentsamendu txikienean ere, bere beharrezkotasun fisikoa nabari dut.
|
|
ni ukatu hori Ni alienatutzat jotzen dut Besteagandik askatzen naizenarekin batera. Baina horrekin batera, Bestearen existentzia ez ezik, Ni Bestearentzakoarena ere onartzen eta aitortzen dut; azken batean, nik ezin dut Bestea ez izan, ez badut onartzen nire
|
Bestearentzako
objektu izatea. Ni alienatuaren desagertzeak Bestearen desagertzea ere ekarriko luke, Ni neu suntsitzearekin batera.
|
|
Horrela, Bestearen presentzia subjektuen kuasi osotasun bat bezala bizi dut nire
|
Bestearentzako
objektu izatean eta, osotasun hori atzeko planoan dagoela, zehazkiago nabari dezaket subjektu konkretu baten presentzia, nahiz eta zehaztu ezin izan, horratik, Beste hori den. Objektutasunaren aurrean hartzen dudan defentsazko jarrerak Bestea nire aurrean agerraraziko du halako eta horrelako objektu gisa.
|
|
Ikusten dudan jendea, noski, objektutan finkatzen dut; beraientzat ni naiz Bestea niretzat den modukoa; beraiei begiratuz, nire ahalmena neurtzen dut. Baina Besteak begiratzen badie eta badit, nire begiradak indarra galtzen du, luke bihurtu jende hori
|
Bestearentzako
objektu, jadanik bere begiradaren objektu baitira. Nire begiradak erlazio bat adierazten du bakarrik, munduaren barruan, objektu niaren eta objektu begiratuaren artean, bi masak elkar erakartzen duten bezala distantzian, nolabait esateko.
|
|
izate ez agerikoa.
|
Bestearentzako
objektu naizelarik, nik ez dut inongo eskumenik, nire izatea Bestearena da, niretzat izate ez agerikoa da. Besteak begiratzen didanean, gainera, begiratzailea bera da, nik ezin dut bera begiratzaile gisa ikusi.
|