Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 148

2007
‎Baina garuna informatikako neurona sareak baino askoz konplexuagoa da. Besteak beste, neurona eta konexio kopurua handitzen ditu ikasten duen heinean, bizitzaren hasieran behintzat.
‎Haien kabuz ezin direnez mugitu, hainbat estrategia garatu dituzte, inguruan dituzten baliabideei probetxua ateratzeko. Besteak beste, animalientzat jangarri bihurtu dituzte fruituak, baina ez haziak. Hala, animaliaren batek fruituren bat jaten badu, mamia kenduko dio, baina hazia kalterik jasan gabe kanporatuko du askotan.
Besteak beste, plaka tektonikaren teoria osatzen lagundu dute itsaspeko tripulatuetan egindako espedizioek. Hain zuzen ere, munduko ozeano dortsalean urperaldi ugari egin dituzte zientzialariek, eta lurrazal berria han sortzen delako frogak behatu dituzte, bertatik bertara.
‎Programa haren baitan, pauso garrantzitsuak eman zituzten. Besteak beste, inguruko barietateak bildu zituzten, hazitarako patatak ekoizten hasi ziren, Europako hainbat herritako barietateak inportatu zituzten... Eta, material horrekin guztiarekin, hemengo klimari eta lurrari hobeto egokituko zitzaizkien barietateak bilatzeari ekin zioten.
‎Bidean, Iturrietako etxaldeari Arkauteko eredu etxaldea batu zitzaion 50eko hamarkadan, eta lana dibertsifikatu egin zen. Besteak beste, birologia ikertzeari ekin zioten, hau da, patata landarea jotzen duten birusak ikertzeari.
‎Izan ere, IC 10 galaxiak ez ditu betetzen beste galaxia nanoetan ikusten diren patroiak, itxura batera ez behintzat. Besteak beste, ez ditu proportzio berean nitrogeno askoko izarrak eta oxigeno askokoak. Bi aukera daude:
‎Horrela, kanpoko landareetan eraginik ez dutela izango bermatzen dute. Besteak beste, arto, tabako, alpapa eta sojarekin ikertzen ari dira, antigorputzak, intsulina eta txertoak sortzeko asmoarekin.
‎Dena dela, termometro klasikoa merkea da, erraza erabiltzeko, ondo egindako objektu bat da. Besteak traste handiagoak dira, kableak dituzte...
‎Hortz inplanteen garapen zientifikoa asmo handiko helburu bat da, eta hain asmo handiko helburu batek zientzia arlo ezberdinetan adituak diren profesionalak behar ditu. Besteak beste, esperientzia handiko dentistak eta inplantologoak; horiek eguneroko harremana dute gaixoekin, eta haien eskakizun eta arazoak ezagutzen dituzte. Hezurretan adituak diren biologoak ere behar dira; kontuan izan behar da hortz inplanteak jartzeko hezur egitura egoki bat behar dugula, etxe bat egitean lur finko bat behar den bezala.
‎Hala ere, ubide batzuetan faunaren heriotzak gutxitzeko neurri batzuk har ditzaten lortu dugu, eta, horiei esker, baita animalia batzuk ez hiltzea ere. Besteak beste, fauna asko hiltzen zuen Zumarrestako ubideetako bat alanbre sarez ixten hasiak ziren 2006an, eta animalientzako ihesbideak jarri zituzten Rezolako ubideetan. Datozen urteetan ikusi ahal izanen da hartzen ari diren neurrien baliagarritasuna, baina, nolanahi ere, ikertzen eta neurri hobeak hartzen jarraitu da, arazo hau gero eta txikiagoa izan dadin.
‎Hiru horietako bat Ugazko ubidea zen, Bederango errekari ura kentzen diona, estua eta motz samarra, 2,7 km ingurukoa. Besteak , berriz, Zumarrestako zentralera ura daramaten Asura eta Ollingo ubideak ziren, guztira 8,35 km luze zirenak. Luzera, zabalera eta habitat desberdinetako ubideak konparatzea lagungarri suertatu zen oso, arazoa ulertzeko.
‎airearen iragazpena, uren kanalizazioa... Besteak beste, tutueriak garbi egon behar du. Horretarako, ura hiperkloratu edo uraren tenperatura igo egiten dute.
‎Emaitza onei eusteko, azterketak eta kontrol zorrotza egiten jarraitzen dute abeltzaintza arduradunek. Besteak beste, animalia gaixorik detektatuz gero, ukuiluko denak hiltzen dituzte, eta, ondoren, jarraipena egiten dute. Hiltegietan ohiko analisiak egiten dituzte, eta abereen mugimendu eta saleroste guztiak kontrolatzen dituzte.
‎Adibidez, proiektu hartan, greziar jatorriko Italiako herri baten etnobotanika aztertu zuten, beste batzuen artean. Besteak beste, tradizionalki erabiltzen zituzten sendabelarrak eta landare jangarriak identifikatu zituzten; eta erabileraren tradizioa noizkoa zen jakiteko (gutxi gorabehera bada ere), herri hark landareei ematen zizkien izenak Greziako hainbat herritan ematen zizkietenekin alderatu zituzten. Batzuk bat zetozen.
‎Han, laginak bildu eta esperimentu batzuk egin zituzten, Lurrean dauden bizidunen antzekorik ba ote zegoen jakiteko. Besteak beste, elikagaitan aberastutako ura bota zuten laginetan, bizidunik bazegoen, elikatzeko aukera izan zezan. Laginak erre ere egin zituzten, hondakin organikorik ote zegoen ikusteko.
‎Estatistika Itziar Gurrutxagak, Jon Iradik, Ibon Zamanillok eta Ernesto Cilleruelok atondutako lana da. Besteak beste, probabilitatearen axiomatika eta kalkulua, dimentsio bakarreko zein bi dimentsioko aldagaiak, funtzioak, banaketa diskretuak eta jarraituak, limite teoremak, balioztatze teoria, konfiantza tartea eta banaketari buruzko hipotesiak lantzen dira, betiere, industrian aplikatzeko estatistikaren oinarrizko kontzeptu bateratuak ezartzeko xedez.
2008
‎Hiesari aurre egiteko tresnarik eraginkorrena kondoia da. Besteak beste, merkeagoa da, ez dauka albo ondoriorik, eta prebentzio neurri eraginkorrena da. Hala ere, gizartearen ohiturak eta sinesmenak oso zorrotzak diren herrialdeetan zailagoa da sexuaren inguruko jarrera egokiak sustatzea.
‎1981eko ekainaren 5ean, Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIBa) atzeman zuen Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Atlantako Zentroak; ia hiru hamarkada geroago, hiesa desagerraraztea lortzeko aurrerapauso bioteknologiko eta sozial ugari egin dira. Besteak beste, GIBa detektatu ezin daitekeen mailara murrizten duen farmako bat. Baina orain artekoa ez da nahikoa.
‎Einsteinek kosmosa deskribatzeko eredu estatiko bat proposatu bazuen ere, gaur egun jakina da hedatzen ari dela. Besteak beste, supernobei esker dakigu hori. Izar leherketa oso distiratsuak dira supernobak, eta, hain zuzen, horregatik dira hain baliagarriak kosmosaren urruneko zatiak ikusteko.
‎Unibertsoaren hedapen azeleratua azaltzeko eredu egokiena mamu energiarena izan daitekeela uste du ikertzaile talde horrek. Besteak beste, Big Bang ez geroztik kosmos osoan barreiatu den hondoko mikrouhinen erradiaziotik eta galaxien banaketaren azterketatik ondorioztatu dute hori. Uhin horiek norabide guztietan hedatzen dira, eta, haiei esker, oso antzinako gertaerak azter daitezke, ororen hasieratik gertu dauden gertaerak.
‎Plan hidrologiko horretan, egoera deskribatu ostean, ekintza planak azaltzen dituzte. Besteak beste, esaten dute ibaiak errespetatu behar direla, eta beren funtzioak betetzeko gutxieneko ur kantitate bat behar dutela, alegia, emari ekologiko bat utzi behar dela ura ustiatzen den lekuetan.
‎Hala ere, emari ekologikoak bete behar dituen premisak deskribatzen dituzte. Besteak beste, esaten dute aldagai biologikoak kontuan hartuta kalkulatu behar dituztela emari ekologikoak, ezin direla finkoak izan eta ibai tarte bakoitzak bere emari ekologikoa izan behar duela.
‎Baietz pentsatu izan dute ikertzaileek luzaroan. Besteak beste horregatik, botikak merkaturatu aurreko saiakuntza klinikoak gizonezkoekin bakarrik egiteko joera izan dute.
‎Beraz, zeharkako bideak bilatu behar izan dituzte zientzialariek lehenagoko garaietako kondizioak ezagutzeko. Besteak beste, ozeanoetako nahiz aintziretako sedimentuak aztertzen dituzte, denbora luzean lehorreko materialak (haizearen bidez garraiatutako hondar aleak, polen aleak) jaso dituztelako etengabe, geruza finetan. Geruza fin horiek aztertuta, beraz, denboran atzera egin eta hainbat garaitako kondizioak ezagutu daitezke, zuhaitzen eraztunak aztertuta egiten den antzera.
‎Ozeano Atlantikoan bildutako sedimentuetan oinarritu dira gaur egun zabalduen dagoen ideia babesteko. Besteak beste, ikusi dute garai hartan izugarri handitu zela bat batean Saharatik zetorren hondar kantitatea.
‎Hala ere, ardo gehiegi edateak osasunean izan ditzakeen eragin kaltegarriak ahaztu gabe, ardoaren indar terapeutikoez hitz egin nahi dizuegu artikulu honetan; hain zuzen ere, ardo beltzean horren ugaria den erresberatrol substantziaren eragin terapeutikoez. Besteak beste, bihotza babesten eta minbizia prebenitzen zein tratatzen izan dezakeen eraginaz eztabaidatuko dugu, betiere, arrazonamendu zientifikoan oinarrituta.
‎Aterosklerosia bihotzekoa izateko arrisku faktore garrantzitsua da, eta eragile askoren menpe dago. Besteak beste, odoleko plaketak pilatzea eta odol hodien hormako muskulu zelulak ugaritzea dira eragile nagusiak. Eragile horiek kontrolatzea ezinbestekoa da bihotzeko arazoak saihesteko, eta hainbat ikerketatan frogatu dute erresberatrola gai dela horretarako.
‎Kasu honetan, espezie ezagun hori zezen igela zen (Rana catesbeiana), Europako hainbat herritan sartu den Ipar Amerikako igel inbaditzaile bat. Besteak beste, Frantzian sartu da, toki jakin batzuetan, eta horrek aukera eman die metodoa fidagarria dela baieztatzeko.
‎Biziaren hastapenetatik funtzionatu du ondo egitura horrek, eta sekulako arrakasta izan du. Besteak beste, espezie asko sortu ziren, biodibertsitate handia. Eta biziaren historiaren lehen 2.000 milioi urteetan prokariotoak besterik ez zen izan.
‎Hasieran batere bizidunik gabeko eremuak dira, beraz. Besteak , berriz, Lurraren plaken tektonikak eragindako kontinenteen jitoaren ondorioz beste kontinenteetatik bereizi diren uharteak dira. Horrelakoa da, besteak beste, Zeelanda Berria.
‎Itzulerako bidaiarengatik gogoratzen du nabigazioaren historiak, baina zientziaren historiak beste hainbat gauzarengatik ere gogoratu luke. Besteak beste, jaso zituen idatzizko dokumentuengatik. Egutegi zehatzak eta deskribapen fidagarriak egin zituen; horrelako agiriak behar beharrezkoak dira garai bateko zientziaz jakin nahi duenarentzat.
‎Horretarako, lehenengo pausoa landa datuak hartzea izan da. Besteak beste, zehaztasun oso handiko 3D ko laser eskaner baten bidez haitzulo guztia eskaneatu dute, eta bereizmen handiko 1.500 argazki digital atera. Hala, kobaren 6.000 milioi informazio puntu lortu zituzten.
‎Baina gehiena Estatu Batuetan egiten da. Besteak beste, soja, arto, kalabaza, papaia eta alpapa transgenikoak egiten dituzte, eta iaz ekoitzi zuten kotoiaren% 93 transgenikoa zen. Hain zuzen, Estatu Batuetako fundazio batek finantzatzen du ISAAAren txostena, Rockefeller Fundazioak, eta bazkideetako bat Ibercaja da, Espainiako laugarren banketxea.
‎Ikertzaileek glaziarraren lodiera aztertu zuten radar bidez, puntuz puntu, eta aurreko erregistroekin alderatu zituzten datuak. Besteak beste, ikusi zuten azken urteetan (2001etik) lehen baino askoz azkarrago, eta gero eta azkarrago, ari dela urtzen. Horrez gain, elur gutxiko urteak izaten ari dira oro har, eta elur asko egin duenean ere (2002 eta 2003 neguak), ez da nahikoa izan udan urtutakoa berdintzeko.
‎Haiekin hitz egin genuen, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkiguten. Besteak beste, bazkideak lortzeko izan zituzten gorabeheren berri eman ziguten.
‎Bai, bada. Besteak beste, Brasilgo Porto Alegre Unibertsitateko (Universidade Federal do Rio Grande do Sul) nire laborategian nahiz EHUko Magnetismo Taldearen laborategian ikertzen ari dira horren inguruan. Korronte elektrikoaren polarizazioan oinarritutako grabazioarekin zerikusia izango luke.
‎Prebentzio neurriak ezinbestekoak dira kolonizazio berriei aurrea hartzeko. Besteak beste, errepideen eta bestelako eraikuntzen lanak ondo planifikatzea komeni da, lurra ahalik eta gutxien eraldatzeko eta bertako landaretza lehenbailehen leheneratzeko. Horrez gain, ibilgailuak ondo garbitu behar dira, beste inon erabili aurretik.
‎Autogileek beste alderdi batzuk ere hobetu dituzte, autoek ingurumenean eragiten duten inpaktua gutxitzeko. Besteak beste, xasisa egiteko material birziklagarriak eta arinak erabiltzen dituzte, hala nola aluminioa, beira zuntza eta karbono zuntza. Gainera, diseinu aerodinamikoak egiten dituzte, eta biratzean erresistentzia txikia jartzen duten gurpilak garatu dituzte.
‎Hala, badaude zenbait ekimen gidatzeko modu egokia erakusteko, eta ingurumena aintzat hartuz gidatzeko aholkuak zabaltzeko. Besteak beste, motorra azeleragailua zapaldu gabe piztea gomendatzen dute, eta ahal den martxa luzeena erabiltzea beti. Horrez gain, abiadura konstantean gidatzea aholkatzen dute, eta azeleratzea eta balaztatzea saihestea.
Besteak beste, 1 formulako autoak egiteko erabiltzen dira karbono zuntzetan oinarritutako materialak. Formula 1
‎Karbono zuntzetan oinarritutako materialak dira ibilgailuen egitura arintzeko aukera bat. Besteak beste, 1 formulako autoak egiteko erabiltzen dira material horiek.
2009
‎Etxebizitzak zaharrak izateak hainbat arazo dakartza berekin. Besteak beste, etxe berriagoek baino isolatze kaskarragoa dute, eta, beraz, etxe horiek berotzeko energia gehiago behar izaten da, energiaren zati bat alferrik galtzen delako.
‎Hala ere, badaude zenbait oztopo farmako ez hormonal egokia garatzeko. Besteak beste, odoletik testikuluetarako barrera zeharkatzeko gai izan behar du farmakoak.
‎Batek, izaki bizidun naturaletatik abiatuta, haiek guztiz birdiseinatzea bilatzen du, izaki erabat desberdinak sortzeraino. Besteak , berriz, osagai eta sistema kimiko hutsetatik abiatuta, sistema integratu konplexuak garatu nahi ditu, ezaugarri biologikoak izango dituztenak (metabolismoa, ugalketa, eboluzioa...), oso oinarrizkoak badira ere. Edonola ere, bizidun naturalen antolamendua eraldatzea baino gehiago bizi forma erabat berriak sortzea da biologia sintetikoaren benetako helburua, kasu batean, zein bestean.
‎Enpresa handiek, adibidez, euskarazko aplikazioak garatu nahi izango balituzte, seguru asko, haiengana jo lukete. Besteak beste, ANHITZ proiektuaren garapenean parte hartu dute, zientziako galderei erantzuten dien pertsonaia birtual bat sortuz. Hitz egiten duen robot bat, azken batean.
‎Makinek ahotsa ezagutzeko eta sintetizatzeko sistemetan aditua da. Besteak beste, ANHITZ proiektuan hartu du parte, zientzia galderei erantzuten dien pertsonaia birtual bat egiten. Proiektu horretan, pertsonaiak ahotsa ezagutzeko eta hitz egiteko sistemak garatu zituzten Hernaezek eta Aholab laborategiko langileek.
‎Ebazpenean, hainbat arrazoi ematen dira horretarako. Besteak beste aipatzen da Bellek Meucciren diseinuak galdu ziren laborategi berean lan egin zuela, eta esaten da Meuccik 10 dolarreko patente eskaria ordaintzerik izan balu Bellek zukeela patentea eskuratu.
‎Gizakion ikusmenak zenbait inperfekzio ditu. Besteak beste, zelula ganglionarrak argiaren bidetik pasatzen dira, eta puntu itsua sortzen dute.
‎Jakina denez, ernaltzeko, obulua prest dagoenean iritsi behar dute espermatozoideak hara; ez lehenago, ez geroago. Besteak beste, gorputzak sortzen dituen barne opioideek eta barne kannabinoideek kontrolatzen dute espermatozoideen abiadura. Modu horretan, espermatozoideek, obulura hurbiltzeko ibilbidean aurkitzen dituzten opioide eta kannabinoide moten eta horien kontzentrazioaren arabera, abiadura areagotu edo moteldu egingo dute.
‎Bertako arraza horrek eta kanpotik ekarritako behi arrazek larreen erabilera ezberdina egin dute, eta, ondorioz, arazo ekologikoak sortu dira. Besteak beste, Euphorbia polygalifolia landare espezie toxikoak hainbat lursail inbaditu ditu.
‎Distantzien ordez beste objektu matematiko batzuk kalkulatzeko balio duten espazioen geometria da. Besteak beste, sistema fisikoen mekanikaren eredu matematikoak egiteko balio du. Mugimenduak eta abar deskribatzen ditu azaldu digu Ibañezek.
‎Nola ikusten duzu Euskadi ikerketan Europako erreferente izateko Jaurlaritza egiten ari den lana? Besteak beste, CIC zentro berriak eraikitzen ari da. Anbizio handiko plana da.
‎Zebra arrainarekin lotutako beste albistea da Bostongo Haurren Ospitalean helduaroan ere gardena den zebra arraina lortu dutela; horrela, ale helduetan ere egin ahal izango zaio jarraipena enbrioiarekin ekindako ikerketari. Besteak beste, minbiziaren garapena eta zabalkundea ikertzeko erabiltzen dute zebra arrain garden edo albino hori.
‎Garbitasun maila handiena behar duten konpartimentuetan, oin kubikoko ehun partikula besterik ezin du izan aireak kalean arnasten dugun aireak milioi bat inguru izaten ditu. Besteak beste, elektroi bidezko nanolitografia egiten dute hainbat materialetan, hau da, zizelkatu egiten dituzte, eta ezaugarri jakinak ematen dizkiete. Hori guztia eskala nanometrikoan.
‎Bestetik, harremanak sendotu dituzte Urdaibaiko hainbat udalekin, eta beste kontserbazio programa batzuk finantzatzea lortu dute. Besteak beste, Urdaibaiko padura leheneratzeko helburua duten proiektuak martxan jarri ahal izan dituzte.
‎Bai, paisaia zoragarria da. Besteak beste, fokak eta baleak ikusi genituen, eta baita hartz zuri bat ere!
‎Mapari begiratuta, hainbat ondorio atera daitezke. Besteak beste, agerian uzten du uste baino lehenago iritsi dela populazioaren erdia hirietan bizitzera. Hain zuzen ere, hori 2007 gertatuko zela uste zuten, baina mapak 2000 urtean izan zela erakusten du.
Besteak beste, material aproposa da display eramangarrietan erabiltzeko. Esaterako, indio titanio oxidoa ordezka dezake (indio titanio oxidoa garestia da, eta ez da malgua).
2010
‎aukeren edo alternatiben arteko konparaketak, bereizezintasun ez iragankorrak eta pertzepzio atalaseak erlazionatzen dituena, gure azken ikerketen oinarrizko kontzeptua, semiorden izenekoa. Besteak beste, sareko nabigatzaileetan bilatzaile programen konfigurazioa ezartzea du erabilpenetako bat.
‎Erreakzio horri esker, askotariko erabilerak dituzten molekula organikoak sintetizatzeko bide bat sortu da. Besteak beste, medikuntzan baliagarria da bakterio erresistenteei eragiten dieten antibiotikoak sortzeko eta taxola sintetizatzeko. Taxola naturan dagoen konposatu bat da; Pazifikoko haginean (Taxus brevifolia) aurkitu zuten, eta tumoreen kontrako oso osagai eraginkorra da.
Besteak beste, silexean landutako 78 tresna aurkitu dituzte. Arkeologoen esanean, haragia eta zura mozteko erabiltzen zituzten.
‎Bestetik, Iberdrola buru da VIDA izeneko proiektuan. Besteak beste, mikroalgetatik energia eskuratzeko teknologia berriak garatzea du helburu proiektuak, eta 2013 urtera arte iraungo du. Iberdrolaz gainera, beste 15 enpresak eta 25 zentro teknologikok hartzen dute parte; Neiker Tecnaliak, besteak beste.
‎Gastronomia Molekularreko Europako taldean dihardu, eta zientzia eta sukaldaritzako INDAGA sarea koordinatzen du. Besteak beste, 1999an Cornelleko Unibertsitateko (AEB) ikerketa proiektu batean parte hartu zuen, astronautentzako elikagaiak dastatzen eta ebaluatzen. Arg.:
‎Jon Kar Zubieta Michigan Unibertsitateko Psikiatria eta Erradiologia Saileko ikertzailea da. Besteak beste, plazebo efektuaren eragin analgesikoa aztertu du, eta garunaren zein eskualdek hartzen duten parte prozesu horretan. Arg.:
‎Aurrena, baina, ezinbestekoa iruditzen zaio jendeari jakinaraztea zergatik den hain garrantzitsua ezagutzea haitzuloetan sortzen diren egiturak, eta baita haiek betetzen dituzten jalkinak ere: Besteak beste, kanpoan gertatu diren klima aldaketen erregistroa gordetzen dute, eta inork haitzulo batetik estalaktita bat edo buztina ateratzen duenean, iragana ezagutzeko aukera bat galtzen dugu.
‎Bidaia horietan guztietan jasotakoekin hainbat argitalpen egin zituen, eta zientzia gaietan titulu eta izendapen asko jaso zituen. Besteak beste, Frantziako Elkarte Geografikoaren domina jaso zuen, San Gregorioren Ordenako zaldun izendatu zuten, baita Frantziako Ohorezko Legioko kide ere, eta 1867az geroztik Frantziako Zientzia Akademiako kide eta lehendakaria izan zen.
‎Ameriketako Estatu Batuetara joan zirenean, beste era bateko museoak ezagutu zituzten. Besteak beste, MIT Massachusettseko Teknologia Institutuaren museoan eta San Franciscoko The Tech eta Exploratorium museoetan izan ziren. The Tech museoan, euskarri eta baliabide teknologiko aurreratuenak ikusteko aukera izan zuten.
‎Legenarra eta mieloma tratatzeko ez ezik, ikertzaileek uste dute talidomida baliagarria izan daitekeela beste hainbat gaixotasunetan ere, eta, beraz, haren eraginkortasuna ebaluatzeko probak egiten ari dira. Besteak beste, emaitza onak lortu dituzte lupus eritematoso sistemikoan eta diskoideoan, baita jatorri dermatologiko erreumatologikoa duten gaitz batzuetan ere, adibidez, estomatitis aftosoan eta Behcet en gaixotasunean.
‎Dícidoko zamalekua da, eta kultura ondasun izendapena du. Besteak bezala, denborarekin eraldatzen eta berritzen joan zen. Iron Ore konpainiarena zen zamaleku hori, eta Dícidoko meategiko minerala zamatzeko egin zuten.
‎Eudald Carbonell arkeologo, antropologo eta paleontologoak ere sakon aztertu du gaia, eta beste erantzun batzuk topatu ditu. Besteak beste, aldarrikatzen du oraindik ez garela gizaki, pertsona. Azaltzen duenez, pertsona bilakatzea eboluzio prozesu bat da; oraindik martxan dago, eta alderdi biologikoek eta kulturalek eragina dute horretan.
‎Borrokak borroka, ikerketa ez zuen alde batera utzi Remakek. Besteak beste, gaur egun bere lanen artetik ezagunena dena egin zuen: hiru enbrioi geruzak identifikatu eta izena jarri zien (ektodermoa, mesodermoa eta endodermoa), eta enbrioi geruza horietatik zer ehun eratortzen ziren ere ikertu zuen, oilo enbrioietan.
‎2004an, zientzia dibulgazioko Aventis saria irabazi zuen (gaur egun Royal Society izena duen sari bera), eta, geroztik, ospe handia hartu du liburuak. Besteak beste, hizkuntza askotara itzuli dute, eta lau milioi aletik gora saldu dira mundu osoan.
‎Izan ere, Babbagen burua ez zegoen geldirik egoteko egina. Besteak beste, trenetarako hainbat gailu asmatu zituen, oftalmoskopioa ere bai, kriptografian aritu zen, zuhaitz fosilen eraztunak iraganeko klima ezagutzeko balio zutela aurkitu zuen, gaur egun erabiltzen dugun postako frankeo sistema proposatu zuen, eta abar. Behin, 100 ºC tik gorako labe batean sartu zen minutu batzuez, eta ondorioztatu zuen Vesuvioko kraterrera jaisteko gai izango zela.
‎zuhaitz igelak gai dira barrunbeetan dituzten objektuak (arantzak, intsektuak...) maskurira bideratu, eta handik gernuarekin batera gorputzetik kanporatzeko. Besteak beste, horrek azaltzen du nolatan diren gai eztenak dituzten intsektuak osorik jateko eta arantzaz betetako oihanetan bizitzeko.
‎2006ko apirilean, zelula amek parkinsonaren tratamenduan izan dezaketen garrantziari buruzko hitzaldi bat eman zuen Gurutz Linazasoro neurologoak, Bartzelonan. Besteak beste, zelula ama enbrionarioek tumoreak sortzeko arrisku handia zutela aipatu zuen. Hain zuzen, zelula ama enbrionarioak oso ahaltsuak dira, eta garuneko edozein zelula mota lor daiteke haietatik abiatuta, baina, aldi berean, kontrolatzen zailak dira; beraz, tumoreak garatzeko arriskua oso handia zen (ordutik hona, ikertzaileek arriskua gutxitzea lortu dute, neurri batean bada ere).
‎Famatuak izan ziren gasekin egin zituen lanak. Besteak beste, hidrogenoa isolatu zuen lehena izan zen, eta hidrogenoa erretzean ura sortzen zela ikusi zuen, hau da, hidrogenoa eta oxigenoa batuta ura sortzen zela frogatu zuen. Ura, beraz, ez zen elementu bat.
‎Ez da landare genomarik handiena (tipularen landareak, adibidez, genoma handiagoa du), baina ikertzaileek ikusi dute konplexuenetako bat dela. Besteak beste, tokiz aldatzen diren sekuentzia asko ditu; sekuentzia horiek genomaren% 85 osatzen dute, gutxi gorabehera. Eta sekuentzia horien mugimenduek asko zaildu dute ikertzaileen lana.
‎medikuak, dermatologoak, epidemiologoak, biologoak, fotobiologoak, fisiologoak, fisikariak, elektrizitate ingeniariak eta dosimetrian adituak. Besteak beste, maiztasun txikiko erradiazio iturrien segurtasun mugak zehazteaz arduratzen dira.
2011
‎Hala ere, baikortasunez begiratzen dio etorkizunari. Besteak beste, uste du tumore zelula zirkulatzaileen gaineko ikerketek emaitza baliagarriak emango dituztela. Badakigu zelula zirkulatzaileek hedatzen dutela minbizia, haiengatik azaltzen direla metastasiak; baina beste gauza asko ez dakizkigu oraindik.
‎Horrenbestez, Archaeopteryx ere talde horretan sailkatzea proposatu dute. Besteak beste, bi taldeetako banakoek mutur laua eta begi zuloen atzealdea zabalduta zituzten. Hegaztien arbasoen garezurrak, berriz, oso bestelakoak ziren.
Besteak beste, duela milioika urte bizi izan ziren bi hegaztiren lumajeak aztertu dituzte, Confuciusornis sanctus eta Gansus yumenensis espezieenak, hain juxtu, eta gaur egungo espezie batzuekin alderatu dituzte emaitzak. Hortik ondorioztatu dute teknika baliagarria dela.
Besteak beste, herrialde industrializatuetan txertoak beharrezkoak ez direla diotenei erantzuten die. Haien esanean, difteria, kukutxeztula, polioa eta beste gaitz batzuk dagoeneko desagertu dira, eta, beraz, ez dago haien aurka txertatu beharrik.
‎Gaur egun, CIDETEC IK4 zentroko Energia sailean egiten du lan, modulu energetikoen elektronika eta mekanika ikertzen. Besteak beste, iSare proiektuan parte hartzen du, litio ioizko baterien garapenean. Arg.:
‎Lurrikaren indar suntsitzailea alde batera utzita, zientzialarientzat oso erabilgarriak direla aipatzen du Arturo Apraiz EHUko geologia irakasle eta tektonikan adituak. Besteak beste, lurrikaretako uhin sismikoei esker ezagutzen dugu Lurraren barrualdea, dio. Uhin sismiko horiek abiadura desberdina dute zeharkatzen duten materialak zer dentsitate duen.
‎Gaur egun badakigu mantuak bi zati dituela Lurrazaletik hurbilen dagoena solidoa da, eta, lurrazalarekin batera Litosfera eratzen du, hau da, plaka tektonikoen multzoa. Besteak kilometrora dago, berriz, plastilina oso bigun baten ehundura du, Apraizek azaldu duenez.
Besteak beste, Etiopian egindako ikerketetatik atera dituzte ondorio horiek ikertzaileek. Izan ere, Australopithecus en eta beste hominido aitzindari batzuen aztarna asko aurkitu dira han.
‎Horrekin batera, lehenengo olio tantak sortzeko erabili dituen gaien ordez, Lur primitiboan zeuden elementuetatik abiatuta haien parekoak sortzeko saiakerak egiten ari da. Besteak beste, olio minerala erabiltzen ari da, eta karbohidratoak eta beste konposatu organiko sinple batzuk, aminoazidoen aurrekariak izan daitezkeenak. Dagoeneko lortu ditu emaitza batzuk, eta olio tanta berriek lehengoek zituzten jokabideetako asko dituztela adierazi du Hanczycek.
‎Hala ere, gehienek ez zeukaten ospe txarrik, baina Kimikak bai, bazuen etiketa txar bat. Besteak ez zeuden modan, jendeak ez zekielako zertarako balio zuten. Eta joera izan da gauza praktikoetara jotzea.
‎Dena dela, astronomoek lan handia dute egiteko oraindik. Besteak beste, hondoko mikrouhin erradiazioa (CMB) aztertu nahi dute, inflazioa ulertzeko. Unibertsoa izugarri azkar hedatu zen garaiari deitzen zaio inflazioa, eta, hura ezagututa, materia noiz sortu zen eta nola banatu zen jakitea espero dute.
‎AZTI Tecnalia zentro teknologikoak frogatu du presio handiko teknologia oso gomendagarria dela hainbat esneki esterilizatzeko, ohiko tratamendu termikoaren ordez. Besteak beste, Tecnolat enpresarentzat garatu dute proiektua, eta, Tecnolatek jakinarazi duenez, emaitzak oso positiboak eta etorkizun handikoak dira, bereziki frutadun esnekientzat eta lizunak eta legamiak inaktibatzeko.
‎Bietako batek, Singapurko SMART zentrokoak, lortu du kaltzitak ur azpian ia lau zentimetroko altzairu puska bat ikusezin bihurtzea. Besteak , Imperial College Londongoak, berriz, airean lortu du ikusezin bihurtzea zentimetro gutxi batzuetako altuerako objektuak. Azkeneko talde horren buru John Pendry fisikaria da, 2006an lehen aldiz ikusezintasun kapak proposatu zituen zientzialaria.
‎Alegia, soluzio horien arabera, ezin da edozein denboratara eta tokitara bidaiatu. Besteak beste, ezin da bidaiatu denboraren makina egin baino lehenagoko garai batera. Gödelen lanaren arabera, behintzat, ezin da Napoleon bisitatu.
‎Lan asko egin du ur edangarriaren kalitatearen, tratamenduaren eta horniketaren arloan. Besteak beste Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kalitate kontrolaren saileko burua da. Arg.:
‎Lurzorua gure baliabiderik garrantzitsuenetako bat da, hainbat ekosistema zerbitzuz hornitzen baititu ingurunea eta gizakia. Besteak beste, ziklo biogeokimikoen erregulazioan, kutsatzaileen biorremediatzean, jaki eta erregaien hornikuntzan, atmosferako gasen erregulazioan, izurri eta patogeno potentzialen kontrolean, jolasean, erabilera espiritualean eta abarretan parte hartzen du. Gure ongizatea zerbitzu ekosistemiko horien menpe egon arren, zoritxarrez, ez daude behar bezala aintzatetsiak merkatu ekonomikoaren eta ingurumenaren kudeaketa politiketan.
2012
‎1939an gerra hasi zenean, Bletchey Parken buru belarri hasi zen lanean. Besteak beste,' Bombe' izeneko makina garatu zuen, eta 1940tik aurrera, alemaniarren Enigma kodeak deszifratzeko gai izan ziren makina horri esker.
Besteak beste, seinale horien bidez jasotzen duten mezuaren arabera, esporak sortzeko une aproposa ote den erabaki dezakete. Ugalde Ingalaterran tesia egiten ari zen garaian, 1980ko hamarkadaren hasieran, susmatzen hasi zen esporak sortzea eragiten zuen seinale kimikoren batek egon behar zuela.
‎Bilobaren esanean, gizon adeitsua eta maitagarria zen aitona Julio, baina ez hori bakarrik; oso argia zen, eta asmatzaile petoa. Besteak beste, gaur egun lorategietan eta baratzetan ikusten ohituak gauden ureztatzeko gailu birakari horietako bat asmatu eta patentatu zuen. Asmatzaile sena zuen, gauzak asmatze hori berezkoa zuen, ez zuen inon ikasi dio Ane Mirenek.
‎Lehen emaitzetan agertzea espero duten alderdi batzuk aurreratu ditu: Besteak beste, ikusi nahi dugu ea garunaren aktibazioan diferentziak agertzen diren, bertsoaren izaeraren arabera. Esaterako, uste dugu bertsoaren freskura gune kortikalekin eta azpikortikalekin erlazionatuta egon daitekeela.
‎Haurraren eta haren ingurumeneko datuak erregistratzen dituzte, eta Espainiako beste hainbat taldetan jasotakoekin alderatu. Besteak beste, merkurio mailak neurtzen dituzte: haurren odolean eta dietan.
‎Informazio guztia bildu ondoren, hurrengo pausoa datuak antolatzea eta prozesatzea da. Besteak beste, margoen tipologia aztertzen dute (silueta, xehetasunak, proportzioa, animazioa, perspektiba...).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia