Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 205

2003
‎Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak' Gabonak 2003' egitaraua antolatu du Euskalduna jauregian. Besteak beste,' Peter Pan' 3 eta 4 urtetik gorakoentzako musikala eskainiko dute abenduaren 30an, 16:00etatik aurrera. Ordu t' erdiko iraupena du lanak eta 15 eurokoa da sarrera.
Besteak beste, abenduaren 26an,' Olentzero nik nahi nuke...' antzezlana eskainiko du Getxoko Antzerki Eskolak, herriko pilotalekuan, 18: 30etatik aurrera. Toki berean, Haur Parkea jarriko dute 27an eta 28an.
‎Aukeratutako liburuei dagokionez, adinen arabera daude banatuta eta emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna daukate ardatz nagusi. Besteak beste, 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako den' Hori aurpegia',' Nire aita etxekoandrea da, eta zer?' (8 urte) eta' Hi bai matxista zikina' (12) liburuak aurkitu ahal izango dira.
‎Bai Euskal Herriari eginiko deiari atxikituz, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA) tramitatzeko mahaiak jarriko dituzte Getxon, abenduaren 13 eta 14an. Besteak beste, Algortan, Torrene kaleko Getxo Bizia plataformaren egoitzan egongo da agiria egiteko aukera, 11:00etatik 14:00etara. Erromon, berriz, Lope de Vega kaleko kultur etxearen eraikinean jarriko dute mahaia, 12:00etatik 15:00etara.
2004
‎Euskal Herriko Unibertsitateak informatika azpiegiturak berritzeko prozesu zabala jarri du martxan. Besteak beste, unibertsitatean matrikulatutako ikasle guztiei 20 mb-eko postontzi elektronikoa jartzea izan da hasierako pausuetako bat, EHUn ikasten dabiltzan bitartean erabil dezaten. Berrikuntza hauek guztiak egiteko, 3,4 milioi euroko inbertsioa egingo dute; Europar Batasuneko ERDF (European Regional Development Fund) fondoetatik 1,2 milioi euroko diru-laguntza jasoko du unibertsitateak.
‎Eskainiko den posta zerbitzua korporatiboa izango da, sarrera eta irteera postontziak baino ez zituen aurrekoaren aldean. Besteak beste, Norberaren posta beste baten esku utzi, gainerako erabiltzaileek duten agenda kontsultatu (bileraren bat deitzeko, adibidez), beste erabiltzaile batzuekin lan egin eta karpeta publikoak sortzeko (informazio hori beste erabiltzaile batzuek kontsulta dezaten) aukera emango du posta zerbitzu berriak. Horretaz gain, 14 ikastegitan telekomunikazio kableatua berrituko dute, EHUn kalitatezko sarea jartzeko asmoz.
‎Hurrengo egunetan ere ez da egongo aspertzeko aukerarik. Besteak beste, Afrika algortarraren kontzertua, bertsolari saio apartak (baita bazkaria ere), herri kirolak, ume zein naguzientzako hainbat jarduera, kirol ekitaldi ugari... egongo baitira.
‎ELA eta LAB sindikatuek gaur adierazi dutenez, aste honetan zehar lanuzte gehiago izango dira EAEko 33 udalerritan eta Bizkaiko Foru Aldundian, udal eta foru administrazioetan hitzarmenaren negoziazioa bultzatzeko. Besteak beste, Uribe Kosta eskualdeko Getxo, Leioa, Berango eta Gorliz herrietan egingo dira protestak.
‎Mundu osotik etorritako berrogeita hamar konpainiak hartuko dute parte; arte eszenikoen profesionalak izango dira bertan. Besteak beste, lau egunetan zehar, 120 ekitaldi egingo dira. Hamaika kaleko eszenatoki izango dira herrian eta guztira, 10 estreinaldi aurkeztuko dira.
‎Udaberria heltzearekin batera, adin guztietara zabalik dauden ikastaro berriak abian jarriko ditu Berangoko Kultur Etxeak. Besteak beste, Tai Chi an, antzia kontrolan, lerro irristaketan edota igeriketan (umeentzako) aritu ahal izango dira izena eman nahi duten guztiek. Lau ikastaro hauetan apuntatzeko apirilaren 20ra arte egongo da zabalik epea.
‎2004 ikasturterako, berriz, otsailaren 16tik 27ra izango da Getxoko ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzako matrikula egiteko epea. Besteak beste, familiako erroldatze ziurtagiria, Familia liburuko fotokopia, Errenta Aitorpenaren fotokopia eta zentro bakoitzean bertan hartu beharreko eskariorria (behar bezala beteta) aurkeztu dute gurasoek.
‎A ereduan, aldiz, nahiz eta Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko haurrak hartu, matrikulazio gutxi egoten dira. Besteak beste, ume bakarra eman zuen izena iaz Haur Hezkuntzako mailatan, eta zenbaitetan adin ezberdinetako bi talde batu behar izan dira. Hala ere," A ereduan Uribe Kosta osoko erreferentea" da zentroa, ume horien gurasoen hitzetan, eta seme alabak Algortara eramateari uko egiten diote.
2005
Besteak beste, Gorrondatxe hondartzan, sarreran dagoen panel informatiboa konpondu, kendutako 70 metro luzerako hesiak berriro jarri eta 100 metroko hesi bigunak jarriko dira hondartzaren ezkerreko aldean, bertoko landaretzaren hazkundea errazteko; landareei buruzko panel informatiboak ere ipiniko dira eta 4 panel berri itxitako gune berrietan.
‎David Bustamante; Getxo udalerriko Iker eta Eneko Acero (argazkian/ EHSF), Dani Diez, Peio Etxeberria eta Jaime Fernandez; Sopelako Aritxa Saratxaga; Torrelavegako Pablo Solar; eta Zarauzko Aritz Aranburu, Asier Munain eta Ibon Amatriain dira aukeratutako surflariak. Besteak beste, 4.100 euro eta Full & Cash etxeko bi surf taula banatuko dira. Gainera, partaide guztiek 200 euroko saria jasoko dute parte hartzeagatik, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.
‎Argazkia: Besteak beste," Romo" jartzen zuen errepideko errotulua" Itzubaltzeta" hitzarekin estali zuten igazko Ezabaketa Egunean.
‎Argazkia: Besteak beste, Itzubaltzeta/ Erromon erdera hutsean zegoen Errekagane kaleko plaka eraman zuten igazko Ezabaketa Egunean.
‎Igande honetan, arratsaldez, Loiuko aeroportura helduko da Mohamed Abdelaziz Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko presidentea (argazkian/ Saharatik.com), Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta EAEra egingo duen bisita ofiziala dela eta. Besteak beste, Leioako Artatza Jauregian egingo diote harrera 17:30ean. Hori dela eta, herri horren auziarekin bat egiten duten guztiei bertara joateko dei egin diete Euskadiko Saharar Herriarekiko Elkartasunezko Elkarteek.
‎David Garaik adierazi duenez, Ertzaintzak abian jarritako ikerketaren emaitzen zain dago familia. Besteak beste, Aintzaneren bikotekide izandakoaren etxea miatu du gaur goizean polizia autonomikoak. Beste alde batetik, 26 urteko neskaren aldeko hileta elizkizuna bihar egingo da Barrikan, bere jaioterrian, 18:00etan.
‎Tamalez, gauzak ez dira horrela egiten. Besteak beste, urriaren 16an izango du kanporaketa, Zornotzako Zelaieta zentroan, Xabik (argazkian, ezkerrean) eta, urriaren 22an, Uztaritzeko Kiroleta pilotalekuan, Fredik (argazkian, eskuinean). Biak ala biak arratsaldeko bostetan.
‎" Ur zikin eta euri urentzako hoditeria eta erregistro putzuen egoera ezin txarragoa dela ikusita", Astrabuduan saneamendu sarea berrituko du erabat Erandioko Udalak. Besteak beste, urriko bigarren hamabostaldian hasiko dira lanak eta sei hilabetez luzatuko dira," beti ere sortu daitezkeen ezbeharrak kontutan izanda", Asier San Nikolas Hirigintza zinegotziak atzo adierazitakoaren arabera. Hain zuzen ere, saneamendu sarea horren egoera kaskarrean egotea da, udal arduradunaren hitzetan," auzotarrek egunero sufritu behar izaten dituzten ixte eta usain txarren iturburua".
Besteak beste," egia osoa" ez esatea leporatu zien Zarraoak. " Zarama bilketari dagokionez, zerbitzu berria badago eta hori da, hain zuzen ere, onartu nahi ez duzuena.
‎Josu Amezagak Getxo Biziak aurkeztutako mozioaren berri eman ostean, Christian Reinicke ekin zion zarama eta igerilekuetako tasen aurkako sinadura bilketaren azken xehetasunak emateari. Besteak beste, ostiral goizean bertan udal erregistroan beste 2.064 sinadura aurkeztu zirela jakinarazi zuen, 6.335 jada. Nahiz eta osoko bilkura askotan lehen aipatutako ezker abertzaleko plataformaren kide bezala hitzegin, orduan Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok herri ekimenaren izenean ari zela argi utzi nahi izan zuen hasieratik Reinickek.
‎Juan Ignacio Perez EHUko errektoreak hedabideek esandakoak gezurtatu ditu hainbat egunkarik gaur argitaratu duten' Gezur gehiago, EHUri buruz' iritzi artikuluan. Besteak beste, protokoloa martxan jartzea proposatu besterik ez dutela egin eta eman beharreko pausoak Espainiako Espetxe Zuzendaritzarekin hitzartuko dituztela esan du. Dena den, egunkariek atzo kaleratutako albisteari men eginez," ETAko presoek EHUn ikasketarik egin ez dezaten" Gobernuak legedia zorrotz beteko duela adierazi zuen Jose Antonio Alonso Barne ministroak," Espetxe Zuzendaritzarekin ez baitago inolako akordiorik".
Besteak beste, Eitb24.com eta Deia.com webguneek ezagutzera eman dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak 6 urteko kartzela zigorra ezarri dio gaur Orkatz Gallastegiri" kalte terroristak" egitea leporatuta. Izan ere, auzitegiak frogatutzat jo du Berangoko gazteak, 2002ko martxoaren 15ean, La Caixaren kutxazain baten erreketan parte hartu zuela, Algortan.
‎Azken hamarkada luzetan izan diren hauteskundeak marko legal atzerritarrek inposatutako joko arauekin egin eta parte hartu behar izan dugu. Besteak beste, hautes eremu zatikatuetan antolatu dira hauteskunde guztiak, Euskal Herriaren lurraldetasuna eta hiritarron borondatea bortxatuz. Hain zuzen, egin ere, estatuen biolentzia estrukturala indarrean egon denean beti, zapalkuntza eta jazarpen militar eta polizial itogarrian.
‎Luis Almansa eta Gotzone Mora zinegotzi sozialistak, berriz, abstenitu egin ziren. Besteak beste, Getxo Kiroletako Kontseilu Artezkariaren osaketan kirolari, kirol taldeetako ordezkari, kiroldegietako abonatu eta oro har herritarren presentziarik ez dagoelako kexu dira Getxo Bizia eta Getxoko PP. Kirol erakunde berriarentzat izen elebiduna ere eskatzen dute popularrek," Instituto Municipal de Deportes" ere gehituz.
‎Izan ere, hainbat egunetan, margoz eta paperez euren petoak kontu handiz egiten egon ostean, gaur atera dira kaleetara Uribe Kostako ikastola eta ikastetxeetako umeak, euskararen aldeko aldarrikapena egiteko. Besteak beste, Algortan, Erandion, Leioan eta Sopelan (argazkian) ospatu da Korrika Txikia. Adinez nagusiagoak direnek ez dute erraz edukiko, larunbat honetan, txikienek erakutsitako indarra berdintzea.
‎Korrika heldu bitartean eta ondoren txalaparta, trikitrixa, alboka eta bestelako musika doinuez egongo dira alaituak eskualde ezberdinetako kaleak. Besteak beste, gorputza berotzeko, txokolatea dastatzeko aukera izango dute gozaldu ez dutenek (edota birritan hartu nahi dutenek), Telletxen, 9:30ak aldera. Gainera, Korrika Uribe Kostan birritan sartzeak aukera aparta ematen du.
‎Aipatu sindikatuek" aurrepausu garrantsitzutzat" jo dute gaur sinatutakoa, ekaineko burutuko diren hitzarmen kolektiboko negoziazioei begira. Besteak beste, Vascopress agentziak zabaldu duen arabera, onartutako puntuen artean daude gaur egungo geltokien titularitate sistema mantentzea, langile berriak Metro Bilbaok zuzenean kontratatzea, lan antolakuntzan hobekuntzak sartzea, Sopelako tailerretako lanetan azpikontratazioa ez erabiltzea eta KPIren igoerak onartzea.
‎Aurten," emakumeon eskubideak aldarrikatu eta beste mundu bat posible dela esateko" Emakumeen II. Mundu Martxa burutuko da. Besteak beste, Bilgune Feminista dago ekimena bultzatzen dabiltzan taldeen artean. Horren gaineko informazio emateko asmoz, mahaia jarriko du igande eguerdian, Telletxe plazan, aipatu erakundeko Algortako kideek.
‎Hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuetako arduradunarentzako (EB Berdeak taldeko ordezkari) izan dira kritika latzenak, gai honen inguruan" aurretik izandako jarreragatik". Besteak beste," PPk helegitea jarri zuelako", 2003ko dirulaguntzak" izoztea" leporatu diote. Ildo horretan, dirulaguntzak" oso txikiak" direla nabarmentzeaz gain, orain presondegiak ematen dituen agiriak eskatu behar izateak oztopoa izan daitekeela uste dute amnistiaren aldeko kideek.
‎Horrela, gurekin izan dira Leioako EHUko campuseko Nikolas Xamardo, Mikel Ugalde, Jesus Mari Zalakain eta Alex Ugalde eta Deustuko Unibertsitateko Lorenzo Espinosa irakasleak. Besteak beste, 2500 sinaduratik gora bildu ditugu, ikasle, irakasle eta langile askorenak.
‎Orain arteko balantzea, hiru hilabetekoa alegia, oso positiboa izan da. Besteak beste, 2500 sinaduratik gora bildu ditugu eta irakasle eta langile askoren babesa jaso dugu.
‎Otsailaren 20an egingo diren hauteskundeetarako, Europako Itun Konstituzionalaren aldeko botua eskatzeko, ekitaldi politikoa egingo du bihar, 19:30etik aurrera, Leioako Kultur Aretoan, EAJk. Besteak beste, CiU alderdi kataluinarreko Josep Antoni Duran i Lleida izango du lagun Josu Jon Imaz alderdi jeltzaleko presidenteak. Imazen hitzetan," Europa honek herriek botere gehiago eduki dezaten ahalbideratuko du".
‎Iazko arrakasta ikusita, Berango, Galdakao, Getxo, Leioa, Portugalete eta Sestaora zabaltzea erabaki dute aurten Bilboko Gay Lesbo Trans Nazioarteko Zinema Jaialdia. Besteak beste, Zinegoak ´05eko lau filme proiektatuko dira urtarrilaren 27an (osteguna), Algortako Getxo Antzokian, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Hain zuzen ere, Getxoko Udaleko Gazte Zerbitzuaren laguntzarekin egingo dute ekimena.
2006
‎Leioako Udal Gobernuak (EAJ eta EA) 2007rako aurkeztutako aurrekontuak 36 milioi euro ingurukoak dira, 2006koak baino %11, 8 gehiago. Besteak beste, %16, 5eko igoera dakarte Gizarte Ekintza arloan (hirugarren adina, genero indarkeria...) eta, berrikuntza gisa, igogailurik ez daukaten etxeetan horiek jartzeko diru-laguntzak aurikusten ditu, udal iturrien arabera. Inbertsioen kapituluan, berriz, auzoetan berrikuntzak (San Bartolome, Pinosoloko parkea, Gaztelubide...), kiroldegi berria, Ondizera sartzeko errepide berriak eta Txorierri eta Lamiako arteko igogailua hartu dituzte kontuan.
‎Dagoeneko bukatu dira Sopelako Zabalbide kaleari 12 metroko zabalera emateko lanak, udal iturriek jakinarazi dutenez. Besteak beste, bi metroko ezpaloi bana jarri dute ezker eta eskuinaldean; baita autoak aparkatzeko beste horrenbesteko eremu bakarra ere. Errepidea norabide da orain.
‎Gauzak horrela, atzoko Urduliz, Sopela eta Berangokoen ostean gaur miaketek ez dute etenik izan Uribe Kosta eskualdean. Besteak beste, 10:30ak aldera heldu dira ertzainak eta idazkari judiziala Hegoalde (Erandio) kultur elkarteko egoitzara. Polizia agenteak kanpoan zeudela 20 minunuz luzatu da araketa.
‎Lehenengoa Australiako Freemantlen izango da eta bigarrena AEBko ekialdeko kostaldeko Virginia estatuan dagoen Norfolkeko portuan. Besteak beste, urtarrilaren 7rako aurreikusten dute Freemantletik abiatzea eta 15erako Norfolketik, azken etapari ekiteko. Iñaki Zarraoak alkateak esandakoaren arabera," garrantzi handiko ekitaldia da, eta hori dela eta, Getxo udalerria, Bizkaia eta Euskadi jarriko ditu munduan”.
‎Bestalde, artista berriak ezagutzera emateko, katalogo bat argitaratzen da. Besteak beste, parte hartzaileen curriculuma eta obrak erakusten dira arte munduko profesionalei bidaltzen zaien argitalpen honetan. Halaber, museotan eta arte aretoetan ere banatzen da katalogoa.
‎Elkar aurkeztu ostean afaria izango da eta aldarte onean hasteko Antzerkiola Imaginarioaren “Kaputen kanta” antzezlanak emango die hasiera topaketei. Besteak beste, Uribe Kostatik Koska irrati librea, Metabolik BioHackLab eta UKBERRI.NET hurbilduko dira Kukutzara, bertan Tas Tas irratia, “Ekaitza” aldizkaria, Gazte Hitzarmena, Gaztesarea, Mundurat, “Xirika”, Arrosa ekoizpen zentroa, Halabedi irratia, Indymedia Euskal Herria eta beste hainbat komunikabide ere egongo direla.
‎BBKko haur eskoletan 151 beharginek dihardute lanean. Besteak beste, haur eskolek sehaskako eta jantokiko zerbitzuak dituzte. BBKk 9,5 bat milioi euroko finantziazioa bideratzen du urtero, langile, azpiegiturak eta materialak estaltzeko.
‎Getxoko PPk egindako salaketak gezurtatu dituzte Mentxakabarri gaztetxeko neska mutilek. Besteak beste, euren buruak eta jarduera" kriminalizatu" nahi izatea egotzi diote Marisa Arrue popularren bozeramaileari gazteek, EAJri erasotzeko" peotzat" erabiltzen ari dituztela adieraziz. Salaketa gora eta behera," pixkanaka gure proiektua zilegia dela erakutsiko dugu, aberasgarria dela eta sozialtzat jotzen dugula, aurkakoa erakutsi asmoz dabiltzan arren", Mentxakabarrikoek adierazi dutenez.
Besteak beste, hiruna kopiatan aurkeztuko dira eta izenburua edo izengoitia soilik eduki dute, egilea identifika dezakeen xehetasunik gabe. Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak jarriko dira (izena, deiturak, helbidea, jaioteguna, telefonoa eta, posible bada, posta elektronikoa).
2007
‎Hori dela eta, agerraldia egin zuen atzo Egunkariaren aldeko elkarteak Durangoko Plateruena kafe antzokian, Joan Mari Torrealdai buru zela. Besteak beste, Espainiako Auzitegi Gorenak Botin auziaren inguruan emandako ebazpenak Egunkaria ren auzi ekonomikoan ez duela inolako eraginik adierazi zuten, kasu horretan herri akusazioaz gain, fiskalak berriki beste akusazio bat ere jarri duelako. Egunkariaren sumario nagusiaren auzian, berriz, Botin ebazpena baliagarri izan daitekeela adierazi zuten.
‎Astelehen honetan bertan abiatuko dira, Getxoko Txorimalo gaztetxean, Ez Jaun Ez Jabe erakunde ezkertiarrak antolatutako" Azaro Libertarioa" lelopeko jardunaldiak. Besteak beste, Uribe Kosta eskualdeko gaztetxeetan emango diren sei hitzaldik osatuko dute ekimena; eta gaur bertan," Sobre el movimiento de los sin tierra M.S.T." izenekoa eskainiko dute, 19:30etik aurrera, lehen aipatu lekuan. Asteartekoa ere toki eta ordu berean izango da," Improbable armonia.
‎Kanpainaren baitan, sentsibilizazio eta prebentzio hainbat ekintza eramaten ari dira aurrera. Besteak beste, Udalak 30.000 postal banatu du etxerik etxe; baita 1.000 komiki (pdf) ere (kanpainaren leloarekin eta gazte batzuen arteko istorio batekin), ohiko tokietan eta Bigarren Hezkuntzako zentroetan, gehien bat. Horretaz gain, 200 kartel ipini eta publizitate kanpaina abiatu dute metroko geltokietako txartel makinetan.
‎" Zurea zaindu, Euskara bizi" izenburupean, helburua" euskararen presentzia iraunkorra izatea" da," eta ez egun hauetan soilik urte osoan baizik", aurkezpenean Koldo Iturbe Euskara zinegotziak azaldu zuenez. Besteak beste, gaur iluntzean, Euskal Herriko kantu txapelketako finalean parte hartu zuten kantariekin gozatzeko aukera egongo da, Algortako The Piper´s taberna irlandarrean. Argazkian, bihar taularatuko duten" Honolulu, leku bat" obra/ Gilkitxaro.
‎Urrian izan ditu bere historia laburraren daturik onenak agerkari euskaldunak. Besteak beste, eskualdean egindako azken sarekadaren segimendu informatiboak, horren aurkako mobilizazioen etengabeko jarraipenak edota gazte martxa eta Indabada Herrikoia bezalako ekimenen albisteek inoiz baino internauta gehiago hurbildu dituzte gurera. Gauzak horrela, urrian bi marka apurtu dituzte Uribe Kostako eta beste lekuetako 4.668 internauta euskaldunek webgune honetara egindako 11.776 bisitei esker.
‎Alabaina, horiei ekin baino lehen, egongo da zertaz gozatu herrian. Besteak beste, Aitxu! euskara taldeak erromeria antolatu du biharko (azaroak 9).
‎Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere aldetik eskualdeko presoei dagozkienak nabarmendu ditu Etengabe bitakoran. Besteak beste, Endika Lejarzegi algortarra eta Gorka Garcia berangoztarra espetxez aldatu dituzte hilabete honetan: lehenengoa Alcalatik Monterroxora (Lugo) eraman eta bigarrena Navalcarnerotik (Madril) Huelvara bueltatu dute.
‎" Negozio horrek izango dituen gastu eta diru sarrerak ezagutzea da asmoa, zentroa altxatu eta ustiatuko duen enpresari kobratu beharreko kanona zehaztu ahal izateko", Iñaki Zarraoa alkateak adierazitakoaren arabera. Besteak beste, Punta Begoñako hotelaren eraikuntza lanak emateko orduan gertatutakoak bezalako" akatsak" saihestea da udal arduradunen helburua: egitasmo horretan" kanon oso altua ezarri genuen eta hutsik gelditu zen lehiaketa, hasiera batean", Zarraoaren hitzetan.
‎Erabaki politikoetan parte hartzerakoan oztopo ugari dituzte, bai etxeko lanak, seme alabak eta mendetasuna duten pertsonak zaintzeko lanak banatzean egiten den sexu bereizketagatik, bai boterea izateko duten gaitasunaren gainean aurreiritziz beteriko jendartean bizi garelako oraindik”, dio Iñaki Urkiza Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Besteak beste, otsaileko udalbatzarrean, Gizon eta Emakumeren arteko Berdintasunaren aldeko Europako Gutunari atxikimendua ematea onartu zuten aho batez Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdiek. Argazkian, emakume elkarteetako kideak horma irudia margozten Algortako San Nikolas plazan, iazko martxoaren 8an.
‎Baina itsaslabarretan ziren lagunak ikuskizun ederraz gozatzen ari ziren. Besteak beste, Iker Fuentes getxoztarrak, haitzen artetik atera behar izan zen, itsaskiak bultzatuta eta apar artean. Iker Acerok, berriz, ohola galdu eta Jaime Azpirozek birritan apurtu zuen.
‎Horren harira, urtarrilaren 28an, Segiren aurkako sententzia salatu eta mobilizazioak iragarri zituzten gazte mugimenduko hainbat eragilek. Besteak beste, igande honetan (otsailak 4) elkarretaratzea egongo da Bilboko Areatzan, 12:00etan," Ireki aukerak independentziari! Euskal gazteria aurrera!" lelopean.
‎Dozena bat zinegotzik eta 50 bat udal langile eta herritarrek parte hartu dute eguerdian Barajasko atentatua gaitzesteko Getxoko udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean, Carlos Alonso Palateren gorpua agertu ostean Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egindako deialdiari erantzunez. Besteak beste, Iñaki Zarraoa alkatea, Guzman Aranaga kultur zinegotzia, Manu Etxebarria Ogasun zinegotzia eta Gorka Uribe jelkideak, Marisa Arrue, Eduardo Andrade eta Jesus Toca Toña popularrak, Iñaki Urkiza Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Ezker Batuko zinegotzia, Eusko Alkartasuneko Fernando Burzako Ingurumenerako zinegotzia eta Luis Almansa PSE EEko bozeramailea izan dira Neguriko kontzentrazio i... Udaletxea irekita egon da eta hainbat hiritarrek igaro dira atean kontzentratuta egon diren zinegotzien ondotik udal gestioak egiteko.
2008
‎" Getxo, bizikidetzaren aldeko herria” goiburupean, bizikidetza eta bake kultura sustatzera zuzendutako ekimen berriak antolatu ditu Getxoko Udalak. Besteak beste, Getxotik Mundura jardunaldietarako, Areetako Xake plazan muntatutako karparen pean, erakustokia jarriko dute, abenduaren 12tik 14ra bitartean. “Bakean sentitu eta pentsatu” premisapean, euskarri ezberdinak erabiliko dira, adibidez, “Zein da zure bakerako ideia? ” gaiaren inguruan jendearen ekarpenak jasotzeko balioko duen arbela, herritarrak bizikidetza eta bake kulturan sentsibilizatzeko asmoz.
‎Kantikak egitarau berritzailea aurkeztu zuen. Besteak beste, J. Busto euskaldunaren obrak, T. Stokes kanadarrarenak, AEBetako J. Berkley renak, edota H. L. Hassler alemaniarrarenak abestu zituen. Horretaz gain, derrigorrezkoa zen Tolosako David Azurzaren “Ihauteri Habanerak” obra ere bai.
‎Bien bitartean, Gorlizko Urezarantza auzoan ere larunbatean hasiko dira jaiak. Besteak beste, sukalki lehiaketa prestatu dute iganderako. Argazkian, pijama eguna eta marmitako lehiaketarekin bukatu ziren atzo Algortako Portu Zaharreko jaiak.
‎Ohi bezala, Euskal Herriko eskulangileez gain, nazioarteko ordezkaritza zabal izan zen. Besteak beste, Irlandako, Italiako, Portugalgo, Frantziako, Gaztelako, Herrialde Katalanetako, Asturiaseko eta Andaluziako artisauek parte hartu dute azokan. Horrela, bada, eskulangintza zenbait eratan ikusteko eta ulertzeko aukera izan dute bisitariek.
‎18:00etan, berriz, Mari eta Sugaar bere senarra agertuko dira Lamiaren eskulturaren ondoan eta Udagorri dantzatuko dute bertan. Besteak beste, joan etorria egingo dute Txopoetako garbitegiraino, bidean pertsonaia mitologikoekin dantzatuz eta gaueko akelarrerako gonbitea luzatuz. Hain zuzen ere, 22:30etik aurrera, suaren inguruan dantzatuko dute bildutako pertsonaia guztiek, Lamiakoko futbito zelaian.
‎Ostegun honetan, apirilak 24, Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren egoera larriaren inguruko hitzaldia izango da, 19:30etik aurrera, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Besteak beste, abokatu batek eta Anjel kalera! herri ekimeneko kide batek hartuko dute hitza aipatu ekitaldian.
‎Bestalde, Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak agerraldia egin du goizez Bilbon, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak azken lau urteetan aurrera eraman duen espetxe politikaren balantzea egiteko. Besteak beste, Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren ama Mari Karmen Fernandezek hartu du hitza aipatu prentsaurrekoan. " Esaten duena esaten duela, badaki egiten dutena legez kanpokoa dela eta beraien legeak betetzea nahi dugu", azaldu du emakumeak, Gara.net agerkari elektronikoak jaso bezala.
‎Horrela, azoka dela eta egingo diren ekitaldiek gai horri lotuta egongo dira. Besteak beste, tailerrak, jolasak, eskulanak, antzerki ikuskizunak eta ipuin kontaketak egongo dira. Horiez gain, aurten ere ohiko jendaurreko irakurketa egingo dute udalerriko zenbait ikastetxetako ikasleek.
‎Bestalde, Ertzaintzak, Espainiako Polizia Nazionalak, tokiko udaltzainek eta Nafarroako Foru Poliziak ezker abertzaleko kideen aurka erabilitako errepresioaren balantzea egin du Askatasunak. Besteak beste, Arrosadian pertsona bat atxilotu dute bart; Azpeitian hainbat pertsonaren aurka oldartu eta alkatea ezkutuarekin birritan jo dute aurpegian; Atarrabian eta Txantrean ere kargatu dute; 80 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte eta hainbat prozedura zabaldu dituzte isunak jartzeko eta hauteskunde delituak egozteko. Argazkian, goizeko atxiloketaren irudi bat.
‎Tartean, LABeko, Bilgune Feministako, Ikasle Abertzaleetako, Segiko, Txorimalo eta Itzubaltzeta gaztetxeetako, Amarratsak eta Plaza Beltza kolektiboetako, Sopelako Gazte Asanbladako eta beste hainbat erakundeetako lagunak izan dira bertan. Besteak beste, Manu Idarraga, Lurdes Cerrato, Marian Perez del Rio, Mitxel Sarasketa, Jagoba Terrones eta Angel Alcalde preso ohiek ere adierazi diote elkartasuna Figueroari.
‎Ekimen berri honek Bologna Prozesuaren aurka aurretik egindakoak osatzera dator. Besteak beste, Leioa eta Erandioko campusean egindako Klaustroko azken batzarrean protesta burutu zuten hainbat ikaslek eta horiei oldartu zitzaizkien segurtasun zaindariek eta ertzainek (argazkian). Hain zuzen ere," istiluetan parte hartu zuten hainbat ikasle" identifikatu eta" horien aurkako neurriak" hartuko direla adierazi zuen orain hamar egun Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak.
‎Avanzadako auziaren kontura Eneko Arruebarrena alkateak joan den asteartean botatako" loreei" erantzun zieten atzo, prentsaurrekoa emanez, Leioako ezker abertzaleko kideek. Besteak beste, tokiko agintariak berak esandakoak jarri zituzten mahai gainean" gezurra edo egia erdia esaten" nor dabilen frogatzeko: " lehenengo eta behin, EHk ezin izan zion ezelako oniritzirik eman proiektuari 1998ko azaroan, udaletxean ez baitzegoen.
‎Alkate autonomistak adierazi bezala, lotuta daude, baina, Arruebarrenak esaten ez duena da garai hartan Avanzadaren lurperatzea eta alboetako bideen afaltatzea baino askoz gehiago aurrikusten zela berak aipatu proiektuan. Besteak beste, Avanzadaren alboetako bideen berrantolatzea eta Sabino Arana kalea oinezkoentzako gune bilakatzea. Eta guzti hori egin ahal izateko, udala prest zegoela lan horien guzti horien erdia edo ordaintzeko.
‎Zerrendakideei dagokienez, eskualdeko hainbat politikari ezagun topa daitezke. Besteak beste, Kongresurako bidean Marisa Arrue jarri du berriro PPk eta Javier Ruiz Erandioko zinegotzia eta Carlos Iturgaiz eurolegebiltzarkidea ditu zerrendakide. PSE EEk Arantza Mendizabal diputatua aurkeztuko du berriz aukeratua izateko eta baliteke Imanol Zubero EHUko irakaslea senatari ateratzea Pablo Iglesiasek sortutako alderditik.
2009
‎Galizia aldeko Curtis Teixeiro kartzelan ere bi eguneko" txapeoa" egin dute. Besteak beste, bertan da Sergio Polo sopeloztarra. " Pasa den larunbatean, Curtiseko preso politiko guztien senideek, espetxe sarreran jarria zegoen Guardia Zibilaren kontrol zorrotz batetik pasa behar izan zuten espetxera iritsi bezain pronto", salatu dute presoen familiarrek.
‎Bestalde, artista berriak ezagutzera emateko, katalogo bat argitaratzen da. Besteak beste, parte hartzaileen curriculuma eta obrak erakusten dira arte munduko profesionalei bidaltzen zaien argitalpen honetan. Halaber, museotan eta arte aretoetan ere banatzen da katalogoa.
‎Hala ere, agudo atera dira Espainia aldeko hainbat hedabide, suari egur gehiago botaz. Besteak beste, Libertad Digital agerkariak ondoko titularra jarri dio albisteari: " Kale terroristek 18 zarama edukiontziri su eman diete Bizkaian" (esan gabe doa hau itzulpena besterik ez dela).
Besteak beste, Zarrenebarri kaleko saneamendu sarearen zaharberritze zehatza egingo da. Aurrekontua 133.000 eurokoa da, lanak hilabete honetan bertan esleituko dituzte.
‎Baina azken asteburuetan espetxeetan ematen ari den egoeraz salatzeaz gain, 34 gazteren azken atxiloketak gogoan izango dituzte, Etxeratek hileko azken ostiralerako deitutako mobilizazioetan. Besteak beste, Algortan, gazte independentisten askatasuna aldarrikatuko dute, 20:00etan, Telletxe plazan. Erandion, berriz, azken ostiraleko ohiko kontzentrazioaren ostean abiatuko dira manifestazioan, 20:30ean, metro geltokiko plazatik abiatuta.
‎Internauta euskaldunek elkar ezagutzeko espazio ludikoak eta informalak izateaz gain, hainbat tailer egingo dira UKBlogak topaketan. Besteak beste, norberak bere Internetezko irratia sortzeko ikastaroa; euskarazko Wikipedian zelan parte hartzeari buruzkoa; sakeleko telefonoarekin zuzeneko bideo erretransmisioak egitekoa; eskualdeko Internet Gida ekimenaren aurkezpena; edota Open Street Map egitasmoaren barruan, norberaren herriko mapa libre eta euskaldunak zelan egin behar diren azalduko duen ikastaro praktikoa. Goiz horretan, Algortako mapa abiatuko dute.
‎Eskualdeko hainbat presok ere bisitarik gabe geratu ziren joan den asteburuan. Besteak beste, Almeriako espetxean, itxialdia egitea erabaki dutela jakinarazi du Etxeratek. Azaroaren 16tik 20ra eta 23tik 27ra egingo dute protestan.
‎Iraupen erdiko espezialista bikainak ariko dira larunbat honetan, urriak 3, Berangoko Nazioarteko Miliaren 22 edizioan. Besteak beste, 1.500 metrotan egungo Espainiako txapeldun Reyes Estevez, txapeldunorde izandako Juan Carlos Higuero, Arturo Casado eta Jose Luis Blanco izango dira Gobelaldeko zirkuituko irteera lerroan, 19:15ean. Horiek guztiak iaz Berangon txapela jantzi zuen Mekonnen Gebremedhin izango dute lagun.
‎Hala ere, mozioaren aurkezpena egiten hasi eta “preso politikoak” aipatu orduko aretotik alde egin zuten Getxoko PP eta PSE EEren zinegotziek, errepresioaren kontrako mugimenduak kritikatu duenez. Besteak beste, udalerriko 22 preso politiko daudela eta horien eskubideak" egunero urratzen" ari direla salatu zuen AAMk; baita" horrela urte asko" daramatzatela eta" azken urteotan egoera horrek okerrera" egin duela gaineratu ere. Imanol Landa alkate jelkideak, baina, idatzian" ETAk hildako poliziak eta abar faltan" botatzen zituela erantzun zuen, AAMk aipatu duenez; eta" EAJren jarrera oso argia dela gai horren inguruan, guztien giza eskubideak defendatzen dituela, baina bizitzaren eskubidea dela lehena".
‎Proposamen hori gehitzen zaie pasa den martxoan onartutakoei, hots, gune publikoetan terrazak ipintzeko eta baita lonjak etxebizitza egiteko neurriak arautzekoak. Besteak beste, ostalaritza jarduerak ere garatzen dituzten mintzalekuak ere hartuko ditu bere gain testuak. Argazkian, terraza bat Algortan.
‎“Sukalde kontuak” sukalde eskola batean girotutako komedia da, non antzerki, telebista eta zinema euskaldunaren aktore ezagunek parte hartzen duten. Besteak beste, Asier Hormaza algortarra, Aitziber Garmendia, Isidoro Fernandez, Loli Astoreka, Mikel Losada, Galder Perez, Ramon Agirre, Ane Gabarain eta Barbara Goenagak osatzen dute lan taldea. Horietaz gain, Juan Mari Arza, Martin Berasategi eta Eva Argiñano sukaldariek kolaboratu dute filmean.
‎Azken urte hauetan lan antolaketan eredu berriak martxan jartzen ari dira. Besteak beste, malgutasun handiagoa eta lan erritmo intentsiboagoak. Hauek langilearen nekea handitu eta arreta galtzera eramaten dute, lan istripua edukitzeko arriskua igoz.
‎Eguerditik aurrera, dantzak, bertsolariak, herri bazkaria, kantak, pailazoak eta Luhartz taldearen erromeria edukiko dituzte, egunean zehar, bertan batzen direnek. Besteak beste, Trabudu, Goialde eta Uztargi dantza taldeak eta Algortako Bertsolari Eskola (ALBE) dituzte laguntzaile Berbotsekoek.
Besteak beste, emakumeek eginiko komikiak eta gizonezkoek egindakoak aldean desberdinak diren eztabaidatuko da. Horrezaz gain, beste alderdi batzuk ere aztertuko dira:
Besteak eta boto zuriak. %1, 03 11.740 boto.
‎Gainerako ibilbide osoak Urumea eta Leitzaran ibaien haranak bereizten dituen mendilerroa jarraituko du. Besteak beste, Azketa (834 metro), Mandoegi (1049 metro) eta Urepel (1046 metro) gainak igoko dituzte. Ondoren, Leitzarango trenbide zaharrera jaitsi eta Leitza (Nafarroa) herrian bukatuko da ibilbidea.
‎Hala ere, uriolen kalteak jasandako bizilagunek ere argi daukate gaur erabakitakoak ez duela arazoa konponduko. Besteak beste, Neguri Langile, Salsidu, Zubilleta eta Larrañazubiko auzotarrek hartu dute hitza amaierako erregu eta galderetako txandan; horietatik batzuk negarrari eutsi ezinik. Izan ere, egonezina handia da euren artean.
2010
‎Horrenbestez, prebentzio kanpainek oso kontuan hartu lituzkete arrisku talde horiek, baita 13 urtetik beherakoengana zuzendu ere. Besteak beste, ondorio horiek atera ditu Arruek. " Habitos de vida y factores psicologicos durante la adolescencia y juventud en la Comunidad Autonoma del Pais Vasco" (Bizi ohiturak eta faktore psikologikoak EAEko nerabezaroan eta gaztaroan) du izena lanak.
Besteak beste, horrelako amarruak egin izana leporatzen dizkiote Rodolfo Ares sailburuari: " hauteskunde sindikalak aurreratzeko iruzurra eta Sailak eta ErNek aspaldi ezagutzen zuten birmoldaketa planaren atzerapena".
‎Ez dira gutxi Algortako Gazte Asanbladak (AGA) urtetik urtera aurkitutako oztopoak. Besteak beste, 300 euroko isuna jarri zien iaz Imanol Landa jelkideak zuzentzen duen Udal Gobernuak, baba jana erraldoia egiteagatik. Horretaz gain, Getxo Antzoki berriaren lanen ondorioz, tokiz aldatu behar izan zuten herri bazkaria:
‎Inkomunikatua egon den bitartean tortura fisikoak eta psikologikoak jasan dituela salatu du Maeztuk, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) zabaldu duenez. " Besteak beste, kolpe asko eman dizkiote gorputz osoan zehar. Horrez gain buruan poltsa jarri diotela azaldu du arnasarik gabe uzteraino.
Besteak beste, Leioako hainbat auzoko jai batzorde, Berbalamiñe euskara taldea, udalerriko institutu eta ikastolako zenbait langile eta irakasle, Udondo gaztetxea, gazte mugimendua, IA, Bilgune Feminista eta makina bat herritarrek bat egin zuten" oinarrizko giza eskubideak zapaltzearen" aurkako martxarekin.
‎Ildo berean, bestelako helburuak ere ikertu ei zuten" Askatasun Haizea" ko kideek. Besteak beste, Aitor Cotanori Sopela eta Leioako PSE EEren herriko etxeak, Areetako PPren egoitza, Plentzia, Bermeo eta Santurtziko Ertzain etxeak eta Balmasedako epaitegiak ikuskatu izana egotzi diote. Horretaz gain, AHTrekin lotutako Euskal Herriko hainbat enpresa, Guardia Zibilak Burgosen duen kuartela, Burgosko Museo Militarra eta Ramon Rabanera Arabako diputatu nagusi popularraren aurkako atentatuak egiteko informazioa bildu izana leporatu diote taldeari.
‎Aurten berrikuntza ugari gehitu diote betiko eskaintzari. Besteak beste, Urduliz eta Lemoizen ere bulego bana izango da irail osoan zehar, matrikula egin ahal izateko. " Horren asmoa, ikasturtean zehar bertan ere taldeak egotea da", Martak aipatu duenez.
‎Baina, oraingoan ere, antolatzaileak ziur daude, ez dagoela dena esanda," ez baititugu pasadan urteko finalerdiak ahaztu behar". Besteak beste, Sopelako Antonio Ortizek eta Zumaiako Alex Urangak hondartzan zegoen jende guztia zutik jarri zuten. Txapelketa Internet bidez ere jarraitu ahal izango da:
‎Berangoko Milian puntako atletak lehiatu dira; Europako azken txapelketan dominak lortu dituztenak, hain zuzen ere. Besteak beste, urrea eskuratu zuen Arturo Casado izango da. Baina, beste batzuk ere badaude:
Besteak beste, Amets eta Maribelen etxean egondako pintoreak, ertzain batek, EAko zinegotzi ohi batek edota Egurrola Algortako Indabada Mundialean kokatu zuten auzokideek emandako lekukotasunari muzin egin die Auzitegi Nazionalak, Egurrolak sinatutako fakturekin egin bezala. Horren ordez, auziperatuek haien buruaren aurka zehaztasunez betetako deklarazioak hobetsi ditu epai-mahaiak, haienak ez ziren sakeleko telefonoen artean topatutako mezu batzuekin edo beste pertsona batzuenak ziren auto batzuen mugimenduekin batera.
‎Hain zuzen ere, horiek biak utzi zituzten alerik politenak, baina barregarrienak ere. Besteak beste, zortziko handian batera (mp3) aritzea suertatu zitzaien, eskolara jiyab a eramatea debekatu zioten neskato musulman baten gurasoen paperean. Bonberok, baina, ez zuen zapiaren izena zelan esaten zen behin ere asmatu, entzuleengan barre algarak sortuz.
‎Izan ere, “hedabideetan emakumeak biktima gisa gehiegi irudikatzen dira eta gutxiegi profesional gisa”, Keltse Eiguren zinegotziaren arabera. Besteak beste, martxoaren 10ean, Isabel Coixeten “50 años de la mujer es cosa de hombres” dokumentala egongo da ikusgai, 19:30etik aurrera, Algortako kultur etxean, Villamonten. Ondoren, eztabaida izango da Esther Esparza aktore eta irrati esatariaren eskutik.
‎Elhuyar Kultur Elkartean lankide izana aspaldian, egun Elhuyar Aholkularitzarekin lankidetza nahiz bezero harremanak ditu. Besteak beste, horrek nabarmendu duenez, “ez dakit zergatik izango den, baina behin harremana hasita Elhuyarrekin lotura betiko da”. Horretaz gain, berrikuntzarekin lotu ditu Elhuyar Aholkularitzaren jarduna eta, batez ere, metodologia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia