Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2017
‎Bestela esateko, ni ez naizena ez da ez Beste objektua ez ni objektua, baizik eta Beste subjektua. Kontua da nik ezin dudala Bestea ez izan ni subjektu bezala (orduan Bestea objektu hutsa baita niretzat), soilik izan daiteke Bestea ez naizen kontzientzia bezala.
‎Hori nire izatearen konstante bat da. Aitzitik, begirada beti alderantzika daiteke eta, subjektuen lehia horretan, nik Bestea objektu bihurtu, Besteak ni beharrean. Sartrerentzat, begirada begiratzailea ekintza askea da eta existentziari dagokio; ordea, begirada begiratua objektu finkoa da, askatasun baliogabetua, esentzia mortua.
‎Haatik, hipotetikoa ez ezik probablea da aditzen dudan ahots hori gizon batena izatea eta ez fonografo baten kantua, eta guztiz probablea da ikusten dudan oinezkoa gizon bat izatea eta ez robot perfekzionatu bat. Horrek adierazten du nik Bestea objektu gisa atzemateak, probabilitatearen mugetatik irten gabe eta probabilitate horren beraren kausaz, funtsean Bestearen oinarrizko atzemate batera igortzen duela non eta Bestea jada ez zaidan agertzen objektu gisa, baizik eta ‘pertsonazko presentzia’ gisa. Hitz batean esateko, Bestea objektu probable izateko, eta ez objektuzko amets, bere objektutasunak ez du igorri behar jatorrizko bakartasun batera nire eskumenetik kanpo legokeena, baizik eta funtsezko erlazio batera, non eta Bestea agertzen den ez nik beraz dudan ezagutzaren bitartez baina beste modu batean.
‎Horrek adierazten du nik Bestea objektu gisa atzemateak, probabilitatearen mugetatik irten gabe eta probabilitate horren beraren kausaz, funtsean Bestearen oinarrizko atzemate batera igortzen duela non eta Bestea jada ez zaidan agertzen objektu gisa, baizik eta ‘pertsonazko presentzia’ gisa. Hitz batean esateko, Bestea objektu probable izateko, eta ez objektuzko amets, bere objektutasunak ez du igorri behar jatorrizko bakartasun batera nire eskumenetik kanpo legokeena, baizik eta funtsezko erlazio batera, non eta Bestea agertzen den ez nik beraz dudan ezagutzaren bitartez baina beste modu batean. Teoria klasikoak hizpidean daude giza organismo ikusi orok zerbaitetara igortzen duela aintzakotzat hartzen dutenean, eta zerbait hori dela bere probabilitatearen funtsa eta bermea.
‎Horrek guztiak, bada, ez digu inola ere bazterrarazten Bestea objektu deneko eremua. Gehienez ere, objektibotasun mota berezi baten aurrean gaude, Husserlek ‘absentzia’ hitzarekin izendatzen duenetik gertu, nahiz eta ez duen azpimarratu Bestea definitzen dela ez kontzientzia baten absentzia bezala nik ikusten dudan gorputzari buruz, baizik eta nik atzematen dudan munduaren absentzia bezala, hain zuzen, mundu horretaz dudan pertzepzioaren baitan bertan.
‎Kontua da objektibotasun hori munduan eratzen dela ‘Bestea hor nonbait munduan’ bezala. Beste objektua gauza ziurra da agerpen gisa, eta bat egiten du nire subjektibotasuna berratzematearekin, baina ez da inoiz ziurra Bestea objektu hori den. Eta funtsezko gertakaria ere, nire objektu izatea subjektu batentzat, ebidentzia erreflexiboaren tankerako ebidentzia da; baina ez, ordea, beste gertakari hori non eta ni, une jakin batean eta Beste singular batentzat, nabarmendu egiten naizen mundua atzeko planoan duen' hori' gisa, atzealde horretan itota gelditu ordez.
Bestea objektutzat agertzen zaidan unetik, bada, bere subjektibotasuna delako objektu horren ezaugarri huts bihurtzen da, degradatu egiten da eta ‘printzipioz ihes egiten didaten propietate objektiboen multzo’ bezala definitzen da. Beste objektuak subjektibotasun bat ‘dauka’ kutxa huts horrek ‘barnealde bat’ daukan bezalaxe.
‎Baina hori urrezko arrautzen oiloa hiltzea da. Bestea objektu gisa eratzen dudanean, ni irudi gisa eratzen naiz Beste objektuaren barruan. Hantustearen desilusioa hortik dator:
‎Lotsa, beldurra eta harrotasuna dira, beraz, nire oinarrizko erreakzioak eta Bestea nire eskumenetik kanpo dagoen subjektutzat hartzeko moduak; euren baitan nire ipseitatearen ulerpen bat biltzen dute, motibazio gisa balio izan ahal eta behar didana Bestea objektu gisa eratzeko.
‎Eta engaiamendu horrek berak ezaugarritzen du Beste subjektua ere, bera beste ni neu bat baita. Baina engaiamendu objektibatu hori, Bestea objektutzat hartzen dudanean, degradatu egiten da eta engaiamendu objektu bat bihurtzen da zera esaten den zentzuan: " Aiztoa sakon engaiatu da zaurian; armada desfile batean engaiatu da".
‎Bestearen intentzio bati buruz tronpatzen banaiz, ez da inola ere bere keinua subjektibotasun helezin batekin lotzen dudalako subjektibotasun horrek, bere baitan eta bere aldetik, ez dauka berezko neurririk keinuarekin, bere baitarako transzendentzia baita, transzendentzia gaindiezina, tronpatzen naiz mundu osoa keinu horren inguruan antolatzen dudalako berez antolatzen den eran ez baizik eta bestela. Horrela, Bestea objektu gisa agertze hutsagatik osotasun gisa ematen zait printzipioz, osorik barreiatzen da mundutik zehar mundu horren antolamendu sintetikoaren indar mundutar gisa. Ordea, nik ezin dut zehaztu antolamendu sintetiko hori, mundua bera ere zehaztu ezin dudan bezala nire mundua den heinean.
‎Argitu dugu Bestearen existentzia ebidentzia osoz bizitua dela nire objektibotasunaren gertakarian eta gertakariaz. Eta ikusi ere dugu nire Bestearentzako alienazio propioaren aurrean dudan jarrera Bestea objektutzat hartzea dela. Labur esateko, Bestea guretzat bi modutara existi daiteke:
‎Bigarren harreman motan ere Bestearen subjektutasunean eragin nahi da, hain zuzen, Bestearen objektutasunetik, hots, Bestea niretzat den objektua dela bitarte. Zera, nire izatearen fundatzailea neroni izateko, Bestearen askatasuna asimilatzea bilatzen dut eta Bestea objektutzat hartzen duen subjektu bezala eratzen naiz. Horren adibidegarri, Sartrek lau harreman mota hartzen ditu:
‎Bestea hemen ez da objektu eta luke objektu izan, azaldu dugunez, non eta niak ez dion aldi berean Bestearentzako objektu izateari uzten eta desegiten. Horrela, nik ez dut Bestea objektutzat jotzen, ezta nire Egoa ere niretzako objektutzat, eta ezin diot Ego horri intentzio huts bat zuzendu ere egin nire eskumenetik orain kanpo dagoen objektu bati bezala. Horrela, ezerez batek bereizten du Ego hori nigandik eta ezin dut asebete, niretzat ez delarik atzematen baitut eta printzipioz Bestearentzat existitzen delarik; beraz, ez dut hartzen noizbait emana izan dakidakeena bezala, baizik eta, alderantziz, printzipioz ihes egiten didana bezala eta nirea inoiz izango ez dena bezala.
‎Sartrerentzat, ‘begiratua izatea’ gertakari erreduziezina da. Bestearen begirada (begiratzailea) ezin da deduzitu ez nire subjektu izatetik (orduan Bestea objektutzat joko bainuke) ez Bestearen objektu izatetik (orduan Besteak ez bailuke ni begiratzeko ahalmenik). Epoche fenomenologikoak ere luke, Sartrek dioenez, Bestea isolatu eta parentesi artean jarri, zeren, begiratzailea delarik, Bestea transzendentzia hutsa baita, ez posiziozkoa, ez tetikoa, nire ‘mundutik’ kanpo dagoena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia