Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 520

2000
‎Batetik, ezker abertzalearen jardun politikoan azken urte bietan jarrera berriak ikusi ez dituenak itsuarena egiten du; eta bestetik, edonork daki edozelako gatazketan berbek eta esamoldeek duten garrantzi bereziaz. Beste kontu bat da proiektu politikoei dagokionez, hor berbek mirari gutxi ekarriko dute, idea argiak eta bide zehatzak behar baitira hor. Eremu abertzaleak badu lanik, «euskal herriaren hitza eta erabakia» praktikara eramateko.
‎Epe laburrean behintzat. Beste kontu bat litzateke ETAren jardun armatua luzatuko balitz, orduan bai, atzera pausoa saihestezina litzateke. Ez gaitezen engaina, mundu guztiak daki hori.
‎Eta erratuz ikasiren dugulako. Beste kontu bat da pauso horietan nolako baliabideak erabiliren ditugun. Idazkuntza bultzatzeko badira hainbat lehiaketa, beka...
‎Orain, kontzeptu horiek nola instrumentalizatzen dituzun, nola bihurtzen dituzun errealitate, ETAk alde egin duela... Beste kontu bat da. Gestioa ez da ona izan.
‎... lurraldetasunaren erreibindikazioa justu etorkizunari behar bezala begiratzen dionproiektu politiko bakarra da... Beste kontu bat da lurraldetasunak Estatuaren forma izanbehar duen ala ez9.
2001
Beste kontu bat da, kaleetan edo udal merkatuetan dauden harategien arteko diferentzia. Lehenbizikoetan, salgai dauden behi okela oilasko, txerri, arkume edo ahate haragiek ordezkatuak izan diren bitartean, bigarrenetan udal araudi zorrotza dela medio administrazioak baimentzen duen haragi mota eskaintzen da soilik.
Beste kontu bat, demokraziarena. Nire ustez demokrazia ezkerrari itsatsia dago itzala eguzkiari bezala; areago, demokraziarik gabe ezkerrak du inoiz gizarte berri bat eraiki.
‎Bertso trama, molde gisan, asmakuntza onetariko bat da. Beste kontu bat da trama ona asmatzea, ez bere baitan bakarrik, aurrean egongo den publikoa atxikitzeko modukoa baizik".
‎Euskal liburuek iraungo badute hartu beharreko gutxieneko neurriak, alegia. Beste kontu bat da, gero, herri gisa liburugintzan ere zerbait bagarela erakutsi nahi badugu ezinbestean bideratu beharreko egitasmoena: Kulturaren Nazio Kontseilua, Liburutegi Nazionala, euskal ISBNa kudeatuko duen Euskal Herriko Bibliografia Agentzia, Euskal Liburuaren Institutua, Herri Liburutegien Sare Nazionala, Historiaren Institutu Nazionala, Euskal Herriko Literatura Sari Nazionalak, Euskal Herriko Egileen Elkartea eta abar luzea.
‎Hemen, neguko hezetasunarekin ur hotzetara sartzea... Beste kontu bat da!
Beste kontu bat, egiten dena eta horregatik jaso daitekeen zigorraren arteko proportzionaltasuna bilatzearena.
‎Hemen, nagusiki, Euskaltegiek zentro eta erakunde gisaizan ditzaketen erantzukizun eta ardurez ari gara. Beste kontu bat izango da (etaukaezineko garrantzia duena) ardura horri aurre egiteak berarekin dakartzanbestelako kezka eta arazoak, antolaketa eta baldintza laboralen aldetik.
Beste kontu bat honako hau da, alegia, zeharka egin beharreko edo egin genezakeen lan guztia, hots, lehen aipatutako kalitatezko jarduna, eduki soziokulturalegoki eta aukeratuak.
Beste kontu bat da unibertsitateko irakasleen hizkuntza gaitasunarena; J. Zabaletak ironiaz aipatzen zuenez, Entziklopedian parte hartu zuten historialari euskaldunen lana erdaraz hartzeko argudio gisa," ez gara atzo goizean jaioak(...) eta badakigu zer testu etorri ohi zaigun unibertsitateko irakasleen aldetik, zuzendu, itzuli edo ahal duguna egiteko". Tamalez, neurri batean, arrazoi du.
‎Gertakari historiko hainbatek izaten du bertute hori, mundua aldatzearena, batzuetan urteak behar izaten dira aldaketa horietaz jabetzeko (Daviden tenplua suntsiaraztea erromatarrentzat gerra ekintza ziztrin bat ez zen izango beharbada, juduen matxinada zapaltzeko ekintzatxo bat, baina oraindik ere ematen du zeresana), eta irailaren 11n garai berri bat zabaldu dela uste dut nik ere. Beste kontu bat izango da zertan gelditzen den garai berria eta nora eramango gaituen, baina etorkizuna izarretan irakurtzea lortzen dutenen esku bakarrik dago hori jakitea, zientzia maite dugunok izarretan astronomiaren ikerketaobjektua ikusten baitugu, hainbeste jakintsu arabiar eta mundu osokoen jakin minak bultzaturik, eta, tarteka, poesia izpiren bat edo beste.
‎Horra, esate baterako, Erresuma Batuaren Terrorism Act berria, zeinek maila berean jartzen dituen lehergailu bat kale bazterrean ipintzea eta hacker lanak webgune batean egin ditzakeen kalteak. Beste kontu bat da, ordea, kontrol ofizialak edo polizi lanak zenbateraino baldintza ote lezaketen internauten pribatutasuna.
2002
‎Tortura disfuntzio sozial ikaragarria da, ezein estatuak ez du tortura onartzen, Zigor Kodean torturatzaileak zigortuta daude. Beste kontu bat da praktikan eman daitezken arazoak, adibidez, Israelen tortura onartua dago, kasu batzuetan behintzat. Nire ustez, hori ez da gaia orain, baizik legeak babesten dituen hainbat egoera, zuk injustuak jotzen dituzunak, eta zuri inposatzen dizkizutenak.
‎Normalizazioa ez dugu guk lortuko, baina kontua da belaun bakoitzak aurreratu behar duela, eta hurrengoari egoera hobeagoa utzi. Beste kontu bat da tentsio puntu hori lortzeko egin beharreko diskurtsoa zein den.
‎Abertzale askorentzat, zoritxarrez ez dago ezusteko onik Ertzaintza eta ezker abertzalearen arteko liskar berri honetan, baina hain zuzen ere, Gernikako Estatutuarekin Ertzaintza polizia integral moduan sortu zenetik, jakina zen Ertzaintza izango zela ezker abertzalea eta gainerako abertzaleen arteko tira-bira gunerik nagusiena. Beste kontu bat da, ea lege eta arau guztiekin Ertzaintzak beti jokaera berdina agertzen duen.
‎Suspentsioa dakarren autoa berez da astakeria juridikoa eta, gainera, protestarako ere ez da lekurik. Beste kontu bat da Barne Sailak, Donostian izandako kale istiluak medio, manifestazio deialdiren bati ezetza ematea. Hori orain baino lehen eginda, eta gerora ere egingo da.
‎Aginduko balu, Ertzaintzak eta EAk bete egin lukete agindu hori. Beste kontu bat da, gero eta ageriago geldituko litzatekeela auto horren arbitrarietatea. Iritzi publikoarentzat, Garzonen arbitrarietatearen behin betiko froga litzateke.
‎Ikerkuntzari dagokionez, kontuan izan genuke ezen, hizkuntzarenerabilerari dagokionez, ezin dezakegula euskara maila zientifikoko aldizkarietakohizkuntza modura aurreikusi, gaztelaniak berak ere maila horri ezin baitio eutsiingelesaren indarrari. Beste kontu bat da, eguneroko lanean euskararen erabileralaborategiko ikertzaileen artean, oraindik eskasa dena, zaila delako lantoki horietaneuskaldunen kopuru egokia lortzea, erdaldunen artean murgilduta baitaude. Denaden, hiztunek maiz erabiltzen dute euskara eta inoiz ikertzaileen mintegi bat eginda UEUren barruan, 1998 urtean Neurozientziak izenburupean antolatu zirenjarduenaldietan adibidez; gainera, jardunaldi haietatik ikerkuntzako liburu batargitaratu zen.
‎2001eko abuztuan Bayer etxearen erabakia, Lipobay eta Baycol izenekin komertzializatutako farmakoaren inguruan. Beste kontu bat da, epe luzeagoan jorratzekoa, enpresa horrek hartutako jarreraren gibelean dauden arrazoiak ikertzea).
‎Prozesuaren beraren trantsizio autonomoa da. ? Beste kontu bat da, bigarren une batean, hausnarketa (publiko, politiko, zientifiko) objektu bilakatzea. Arriskuaren gizartea abstrakzioak sortua da?
‎Belgika, Luxenburgo eta Suitza. Beste kontu bat da Estatu batzuetan beste hizkuntza batzuk toleratuak izatea ala ez administrazio partikularizatuetan. Espainian, esate baterako, gaztelania da hizkuntza ofizial bakarra; beste kontu bat da, adibidez, katalaniera koofiziala izatea Katalunian edo euskara berezko hizkuntza izatea Euskal Autonomia Erkidegoan; baina Espainia, estatu moduan, elebakarra da:
‎Joan Sabaté Kosmetikako Kimikarien Espainiako Elkarteko idazkariak argitu du laborategiek “dirutza handiak egiten dituztela emaitzak ziurtatzeko saiakuntzetan eta probetan”. Beste kontu bat da enpresa guztiek egitea”.
Beste kontu bat da betiko gaian sakontzea: ea emakumeak, idaztean, gizonezkoengandik bereizten dituzten ezaugarri batzuen jabe ote diren.
Beste kontu bat da joera honen indartzearen zergatietan sakontzea. Alde batetik, egia da sumatzen dela saiakera generoaren pixkanakako indartze prozesu bat, Jon Kortazarrek duela gutxi aipatu duen bezala.
Beste kontu bat litzateke aztertzea zeintzuk diren eleberrigintza horren ildo nagusiak, eta unibertsitate kritikariek  maite ohi duten taxonomia lanetan has gintezke, errealismo sinbolikoaz edo nobela beltzaz edo dena delakoaz hitz egiten: nik ez dut halakorik egingo.
‎baina nor gogoratzen da, egun, Cervantesek Don Kijoteren bitartez kritikatzen zituen zalduntza eleberriez? Beste kontu bat da gaur egun, masa kontsumoaren zabalkuntzaren ondorioz, literatura fenomeno horrek iritsi duen garrantzi maila. Baina muga horri eustea, badela aldarrikatzea, osasuntsu iruditzen zait (esaterako, argitaletxeen sailetan, edo, batik bat, kritikak egiteko unean...
2003
‎Ez da egon eta ez dago joko demokratikorik. Beste kontu bat da, eta orain ezker abertzaleaz ari naiz bereziki, ez garela gai izan gizarteari alternatiba sinesgarriago bat eskaintzeko. Horrez gain, ezker abertzalearen proposamenak eta planteamenduak batzuetan kanpotik etorritako zerbait bezala ulertu dira agian.
‎J. M. JUARISTI. PPk eta PSOEk orain arteko guztia hankaz gora jarriko dutela esan dezakete. Beste kontu bat da lortuko duten ala ez. Jendeak ulertzen du lehendakariaren proposamena guztiz bat datorrela berak egindako promesa elektoralarekin, gatazka gainditzera zuzendutako proposamen eraginkor eta ausarta dela.
‎Azpiegiturak modernizatu beharraz zalantzarik ez dut. Beste kontu bat da egin nahi den guztia beharrezkoa den edo ez: Eibar Gasteizko autobidearen premiaz zalantza handiak izan ziren bere garaian.
‎Bata gure auzia, eta horrek ez du blokeorik ekarriko; gainera, ikuspegi juridiko hutsetik aztertuta auziperatze honek ez du non sostengatu, beste gauza bat da, sumatzen den bezala, auzia juridikoa baino politikoa dela. Beste kontu bat da, bestalde, Michavilla jaunak aditzera eman zuen astakeria, hau da, Sozialista Abertzaleak taldearen bozekin onartutako lege eta ebazpen guztiak indarrik gabe uztearena... Hain astakeria galanta da, non Espainiako Auzitegi Gorenaren lehendakariak berak jakinarazi zion horrela ez zela.
Beste kontu bat ere ba degu leiaketa auetan. Ez da erreza esatera goazena, baiña puntu emailleak bertsolari guziei aukera berdiñak ematen saiatu bearko luke.
‎Hori dela eta, bai legegile komunitarioak bai kasu honetan Justizia Auzitegiak kontuan hartu duten premisa da kontsumitzaileak produktu bat erostea haren osaerak erabakitzen duela. Beste kontu bat da kontsumitzaileak bere betebeharrak alde batera uztea eta produktua, axolagabekeriaz, etiketa irakurri gabe eskuratzea. Txokolatearen kasuan, beste landare koipe batzuk %5eraino gehitzeak ez zuen funtsean azken produktuaren osaera aldatzen, eta txokolate gisa hartu behar zen, kakao gantza funtsezko osagaia baitzen oraindik ere, gutxieneko edukiak errespetatzen baitzituen.
‎Ez da hori, beraz, nik hemen egin nahi nuen aitorpena. Beste kontu bat da, oso bestelakoa, orain arte isilik gorde dudana, baina nola edo hala ezagutarazi behar dudana, lehertu egingo naiz bestela.
‎Hori ez zela bera bezalako bildumagile baten zeregina. Beste kontu bat zela hori guztia.
2004
Beste kontu bat kontatuko nizuke nik. Aurreko batean kalean entzundakoa.
‎Nabarmena da gainerakoen boto kopuru jaitsiera, baina ondo azpimarratzekoa ere bai, bestela badirudi irabazle atera direla. Beste kontu bat da, aurreikusitako eurodiputatua lortuta nahikoa izatea, helburua hori zelako.
‎Publikoan behintzat hori da agertu dena, bakoitza bere ohikoan. Beste kontu bat da pribatuan nola baloratzen diren ETAren agerpen eta proposamen hauek eragile politikoekin pribatuan hitz egiten duen edonork baitaki ETAri benetako protagonismo eta garrantzi politikoa ematen zaiola. ETAren doinua eta hizkuntza kontuan hartu dute askok, eta Batasunak azaroaren 14an egingo omen duen proposamen entzutetsuaren atarian datorrela ere ezin da oharkabean iragan.
Beste kontu bat da produktua akastuna izatea eta, orduan, garantiaren arabera erreklamatu ahal izango da, horrek ezartzen dituen epeekin.
Beste kontu bat da produktua akastuna izatea eta, orduan, garantiaren arabera erreklamatu ahal izango da, horrek ezartzen dituen epeekin.
‎Bizi dugun demokraziaren estadioa ilustratzeko balio dezake ohartzeak,, munduko biztanle gehienek beren Estatuko lehendakaria hautatzeko botueskubide formala badutela, baina ez dutela, adibidez, beren enpresako lehendakariahautatzeko botu eskubide formalik. Beste kontu bat da, jakina, Estatuko lehendakaria hautatzeko botu eskubide formal horrek zer mediatizazio duen tartean, etademokrazia errepresentatibo formalaren mugak zein diren.
Beste kontu bat da plangintza estrategiko/ kudeaketa operatibo prozesuareneta parte hartze laboral eta sozietaleko prozesuaren artean asimetria argia sortzendela. Lehenengo prozesua hierarkia batean antolatzen da, non informazioa zeharkaeta bertikalki isurtzen den.
‎“Oraintxe bertan —zehazten du Armentiak—, gure planetak Kuadrantida izeneko izar uxoak sortzen dituen meteoroide korrontea zeharkatzen du”. Beste kontu bat kilometro batzuetako diametroa duten asteroideak dira, eta horien bilakaerak astronomoek jarraitzen dituzte. Objektu horietako baten erorketa kataklinikoa da, baina, zorionez, 100 milioi urtean behin gertatzen da.
‎Igandean, goizeko bederatzietan. Beste kontu bat: dirua –idazmahaiko tiradera bat zabaldu eta ireki bat atera zuen– Egia erran, ingelesek ez digute diru askorik eman eginkizun honetarako.
2005
‎Esfortzu kolektiboa handia da inpaktua ahalik eta gehien txikitzeko. Beste kontu bat da zer gertatuko den ingelesarekin unibertsitateetan.
Beste kontu bat, Ibon Sarasolak zioen Euskaltzaindiaren bilera batean flipatu egingo genukeela, surrealistak zirela...
‎hobe da guk geuk borroka mota honen amaiera modurik duin eta egokienean bideratzea, gauza garrantzitsuagoak desagertze arriskutik aldenduz. Beste kontu bat da gogoeta eta erabaki horrek barrura eta kanpora begira hartu behar duen itxura eta jarri behar zaion jantzia. Hala ere, garrantzitsua edukia da eta Anoetako proposamenarekin ados dagoenak luke gaur arrazoirik aurkitu ETAren jarraipena defenditu ahal izateko.
‎“Haurrak ez du inoiz ahoz behera lo egin behar, ezta albo batean ere. Beste kontu bat da albo batera biratuta egotea esna dagoen bitartean; baina lo, inoiz ez”, nabarmendu du espezialistak. Tabakoa saihestea Hasieran, haur batzuek ahoz gora lo egitea kostatzen zaie, baina azkenean ohitu egiten dira.
‎Espezie horiek gutxitzen ari dira gehiegizko arrantzaren ondorioz, eta horrek ez du zerikusirik ingurumen faktoreekin. Beste kontu bat da espezie horiek dagoeneko ahulduta dauden eta, gainera, ingurumen baldintzak aldatzen dituzten eta lehian dagoen beste espezie bat sartzen den. Komunitateak nola berregituratzen diren ikusi da.
‎–Ez, ez. Beste kontu bat da.
‎Erabilpen akademikoa eta abar, ziurtatuta daudela di rudi. Beste kontu bat da, ordea, erabilera soziala.
Beste kontu bat da taldeok gehiengo zabal baten oniritzia edo, gutxienez, errespetua duten ala ez. Eta hemen erantzuna ez da bakarra.
Beste kontu bat da nola ateratzen diren eta nola ateratzen dituzten. Errespetu gutxiz gehienetan...
2006
‎Ez dakit goizago ala beranduago, gaztaroan, heldutasunean zein zahartzaroan, emakumeak ez ote garen feminista izateko jaiotzen. Beste kontu bat feminismo antolatuaz edo informalki antolatuaz hitz egitea litzateke. Edozein kasutan, 80ko hamarkadan emakume guztiak ez zeuden antolakundeetan bilduta, egia izan arren orduko egoera bestelakoa zela.
‎1988an Emakunde sortzea lortu genuen. Beste kontu bat da historiak nola biltzen dituen gauza horiek. Ematen du bat batean Emakunde sortu dela, perretxikoak bezala.
‎«Teseoren arrastoa aurkitu dugula uste dugu eta, beraz, benetan existitu zela pentsa dezakegu, ez dela legenda hutsa». Beste kontu bat da Teseoren bizitzaz kontatu dena benetan gertatu ote zen. Minotauroaren arrastoak aurkitzea behintzat ederki kosta behar zaie.
‎Gauza berdina esan daiteke diziplinazko kaleratzeariburuz, LEren 55.5 artikuluaren harira. Beste kontu bat da, legeak argitzen ez duena, enpresariak langilea berronartzeari uko egiten dionean. Ezetz hori lan kontratuareniraungipenarekin parekatu behar da, eta, nire ustez, aipatutako artikuluek ematenduten babespean jarri.
‎Hala ere, gantz zifrak %5 ingurukoak izan daitezke urdaiazpiko zaindua hartuz gero, eta %20koak kanpoko koipea hartuz gero. Beste kontu bat da hestebete gordin onduak hartzen direnean, hala nola txorizoa edo saltxitxoia. Kasu horietan, haragia eta koipea nahasi egiten dira testura eta zapore onargarri bat lortzeko, eta gantz kantitatea %60ra irits daiteke, eta horrek, zalantzarik gabe, nahasi egiten ditu irentsitako lipidoen kopuruak.
‎Hala ere, kontuan hartu behar da eraikitzeko lur bat behar dela, eta, beraz, aukera hori hautatu aurretik, kostuek konpentsatzen gaituzten planteatu behar dugu. Beste kontu bat osagaien kalitatea da. Aurreiritziak daude eraikuntza mota horien kontra; izan ere, “aldi baterako” etxeak dira, eta ez oso egonkorrak, hezetasun arazoen aldekoak, eguraldi txarrarekiko erresistentzia gutxikoak.
‎Ildo horretatik, lan batzuen arabera, geofagia praktikatzen duten emakumeek hemoglobina gutxi dute. Beste kontu bat da ea lurraren kontsumoak, mineraletan aberatsa denak, gabezia hori osa dezakeen, saiakera huts batean geratzen den edo, berez, defizitaren arrazoia den. Horixe galdetu zuten Kingstongo Unibertsitateko (Erresuma Batua) talde batek.
‎–Zulo horretan baino hobeki egonen da, seguru. Beste kontu bat: Bordeleko nire lankide ohiarekin hitz egin dut Von Stauffen horri buruz.
‎Gutxi dira bizkor dabilela esaten dutenak, eta horiek, normalean, ezjakintasuna dute abialeku, edota hizkuntza politika ofizialaren uztarriak lotzen ditu. Beste kontu bat da diagnostikoa azaleko sintometan gelditzen den, edo, euskararen egoera sakonago aztertuta, sintoma horien sorburua, ustezko gaitza, zein den azaltzen den.
‎Horretan ez dut uste desadostasun handirik izanen dugunik euskaltzaleok. Beste kontu bat da euskararen edo euskaldunon ezina iraultzeko diskurtsoak norainoko garrantzia duen, eta bestelako faktoreek ere zer pisu duten. Eta iruditzen zait badugula batzuetan diskurtsoari gehiegizko garrantzia emateko joera.
‎Dena dela, nik uste osabaren heriotza izan zela larriena gure etxean... Beste kontu bat ere gogoratzen dut, alegia. Handik urte batzuetara, hasi naiz etxean zokomiran, eta zer eta armak aurkitu nituen.
‎Eta horregatik euskal literatura euskarazkoa da soilik. Beste kontu bat kultura izango litzateke. Baina literatura hizkuntzari baino ez dagokio.
‎Lur pribatua (ko to na ki te me na), berriz, erregearen eskuetan zegoen: noble batzuek zeukaten lur-zatia bera erregeak emandakoa zen, buruturiko balentria edo eskainitako laguntzaren baten ordain edo saritzat165, lur pribatuaren emakidetza beti baitzen erregearen eskumena166 Beste kontu bat da tradizioz zetorren lurraren jabetza: hipotesi gogoangarria da, inguruabar horretan, noblezia independenteak lurrarekin harreman juridiko independentea izan zezakeelakoa.
‎Behin misioa eraikita, eta harekin batera zerratokia eta harea ateratzeko hobia zabaldurik, predikazioari ekin zion. Beste kontu bat da indioei letra larrizko Hitza predikatzen zien aldi berean ematen zien tratua. Zartailua eta urkamendia erabili zituen zigor bidetzat, harako jainko haren izenean erabili ere
2007
‎Han, aberastasuna. Beste kontu bat niretzat interesgarria, Espainia ikusteko zegoen perspektiba. Paristik begiratuta, Espainia beste herri bat zen, askoren artekoa.
‎Gauzak erdibana egiteak gozamena zekarrek. Beste kontu bat duk zein gainean eta zein azpian, baina erdibana.
‎Eskubide osoa du euskarak eta euskaldunok hori ere euskaraz egoteko. Beste kontu bat da ditugun indarrekin lehentasuna ote den. Niri ere pena ematen dit, adibidez, Nafarroako egoerak.
‎Berez, komunikabideek badute zelula amen ikerketekiko interesa. Beste kontu bat da informazio hori gizarteari helarazten asmatzen duten, askotan gertatzen baita izenburu deigarri bategatik alde batera uzten dela informazio oso baliotsua. Horregatik, hain justu, niri asko gustatzen zait Elhuyar.
‎( Beste kontu bat da jakitea egia ote den lehen premisa: produkzio sistema antikapitalista guztiek errespetatzen dituzte langileak.)
‎Zehatz mintzatzera, ikuspegi linguistiko hori ez da Iraultzarena besterik gabe877, doi doi Terrorearena baizik878 Eta Terrorean ere, politikoki, joera batena baino ez agian (onirizten ote zuen le citoyen Garat ek?); alderantziz, pentsamolde gisa, biziki iraultzaileak ez ziren sektoreetan ere, Frantzian aski zabaldua zen antza. Beste kontu bat da, gerora Estatu frantses demokratikoak, Hirugarren Errepublikaz gero batik bat (beraz, mende osoa geroago) eta gaur arte, hizkuntza gutxiendarrekaz ikusmolde terrorista horixe bera879, eta orokorki, etorri lehenagotik zetorren, eta jakobinoek finkatu egin duten hizkuntz politika bera jarraituko duela (barnerrian uniformitatea, atzerrian espantsioa). Alabaina, mito gisa, Iraultza ikus daiteke dena bat eta bil bereizgabeki, dena goratzeko edo dena beheratzeko bada.
‎Era berean, ez zaio ezer txarrik gertatzen autoa bultzatuz abiarazi behar badugu (adibidez, bateriarik gabe geratzen garenean). Beste kontu bat da motorra astintzen hasten denean edo su hartzean akatsak gertatzen direnean. Kasu horretan, tailerretik lehenbailehen pasatzea da onena.
‎Gauzak nahi den bezala antolatu daitezke. Beste kontu bat da, arrakasta daukaten edo ez.
2008
‎Esan nahi dut gizartean badagoela nahia gauza horiek egiteko, eta horretarako aukerak eman behar direla. Beste kontu bat dira kanpo kostuak. Eta kostu horiek gaur egungo egoerarekin zerikusia dute.
‎Azpiegiturak egiten ari dira horretarako. Beste kontu bat da Elgoibarretik Bilbora joatea, eta hori da nik diodana. Distantzia motzetarako?
‎Tabakalera kultura aurrekontuarekin ordainduko da, baina kultur proiektua da. Beste kontu bat da nolakoak izan behar duten proiektu horiek, hori eztabaidatu daiteke, baina ez dut uste inork zalantza daukanik kultur proiektua dela.
‎Nik uste lehia bat dagoela arlo horretan eta askotan kanpoko bultzada barnekoa baino indartsuagoa dela, hots kanpokoen ikuspegitik irakurtzen ditugula gure autoreak, geure epaitzeko ahalmenean sinetsiko ez bagenu bezala, geure behar literarioen kontzientzia garbirik ez bagenu bezala. Beste kontu bat da jakitea geure legitimazio zirkuitu propioak ondo funtzionatzen duen.
‎Berriro ere filosofiaz, ikuspegiaz hausnarketa egin beharra zegoen eta horretan abiatu dugu hurrengo hamarkada, ea lehenago bukatzen dugun. Beste kontu bat da hori egiten asmatuko dugun ala ez.
‎Esan izan didate nire liburuak errealismo magikoa direla, baina nire liburuetan agertzen den guztia errealitatean gertatu litekeena da. Beste kontu bat da, gogoeta zoro, absurdu edo surrealistak egitea, baina gertatzen dena benetan gerta daiteke eta askotan gertatu izan da. Kontua da, Teleberrian hiru buruko ume bat jaio dela esaten badizute kuriosoa iruditzen zaizula, eta nobela batean irakurtzen baduzu idazlea pasatu egin dela.
‎Oraindik ere ikerketa fasean dago botika berria, baina adituen usteak eta aurreikuspenak ondo bidean, bizpahiru urte barru merkatuan egongo dela esan dezakegu. Beste kontu bat izango da zein preziotan, eta noren kontura izango ote den: erabiltzailearen kontura ala Gizarte Segurantzako diruen, alegia gu guztion diruen kontura.
‎Batzuek huts egiten dute saritutako lanak zabaltzeko garaian; erakunde publikoek antolatutakoetan, batik bat, sariak banatu eta argazkia egin eta gero, lanak askotan erdi galduta gelditzen baitira. Beste kontu bat izango litzateke, nik uste, argitalpena eta banaketa argitaletxearen esku utziko balute. (23 aditua)
‎– Beste kontu bat, jarraitu nuen?, ezin ditut ametitu kolore horiek, mister Hands, eta, zure baimenarekin, jaitsi egingo dut bandera. Hobea da bat ere gabe egotea.
‎horrelako hiztegirik ez delako eta beste hizkuntza batzuetan nekez aurki genitzakeelako. Beste kontu bat da zerk bultzatu gaituen gai horren inguruko hiztegia egiten saiatzera. Uste dugu egunero, oharkabeko hainbat elkarrizketa etnometeorologiko izaten dugula, eguneko eguraldiaz mintzatzen gara, asteburuko iragarpena hizpide izaten dugu, telebistako eguraldi iragarleak adi adi entzun eta ikusten ditugu, tenpora kontua apurka apurka ikasten dugu eta sarri kontatu edo irakurri izan dugu zer nola eragiten dion Mari jainkosak Euskal Herriko eguraldiari.
‎herri barruko zereginetarako denean. Beste kontu bat da herri jakin bateko eskoletan, lantegietan, udaletxeetan, eta ezinbestean Euskara Batua erabili beharreko gainerako esparruetan izan behar den jokabidea.
‎2 Beste kontu bat dugu, ordea, balio terminologikoaren izenean egiten den lexiko aukera (mailegua edo hizkuntzaren bide patrimoniala: espainol hutsezko, alta?
‎Izen sintagmetan ageri diren neurri sintagmek espezifikatzailearen lekua hartzen badute, bidezko dirudi egongune bera izatea konparatiboaren koska ren zenbatekoa ematen digun neurri sintagmak ere. Beste kontu bat da [PoS, baino] perpaus konparatiboaren13 lekua zein den jakitea.
‎34 Beste kontu bat da, hemengo gaiari ez dagokiona, neurri hori Erdi Aroko latinezko kantiketan (Lafon 1957, Altuna 1981, 1991) ala zuzenean erromantzeetan beretan (Mitxelena 1976, Juaristi 1986, 1990), zuen jatorria.
‎Ez, ez, ez da hori. Beste kontu batekin nabil bueltaka.
‎GERMAN. Beste kontu bat: gaurtik aurrera Mimi Olabarria izango da zuzendari berria, nire ordezkaria, alegia.
‎NEKANE. Gaixoa! Beste kontu batek be harrituta nauka. Zergatik urten zinen etxetik Gaizka leihotik erori eta gero?
‎Arazo sozialak ez zituela konpondu nahiko argi dago, baina Estatua eraikitzeko gai izan zela ezin da ukatu (nahiz eta nahiko ahula izan). Beste kontu bat da nolakoa zen, eta hemen ere Yeltsin-en arrasto edo eragina nahiko argia da. Beraz, ezin dugu Mendebaldeko eredu demokratikoetan pentsatuz aztertu.
‎Eugenio Arostegi alkatearen aztarnak ere 1842 urtean bukatzen dira. Beste kontu bat da herri mailan eduki zezaketen eragina, agiri ofizialen bidez atzeman ezin duguna, zeren agirion eginkizuna, sarri, agintearen aurkako ekimenak isiltzea edota diskurtso ofizialaren arabera moldatzea izaten baita.
‎«D. Gabriel de Ibarzabal, que no es armero, D. José Ramon de Bustindui hijo del tan honrado como abandonado en sus negocios Juan Esteban, cuya marca tan sagrada sobre todas las demas, anda por cuatro reales, sin su conocimiento, en manos de cualquiera, y dos oficiales mas son los que apoyados por el Alcalde de Eybar, que no se ha atrevido a malquistarse con Ibarzabal, han dirigido a VS su representacion»646 Beraz, oraindik udaletik baztertuta egon arren, Ibarzabalek udalean eragin handia zuen, SEAFeko zuzendariaren ustez behintzat. Bustinduitarrek zeukaten ospeari dagokionez, Gaston brigadierraren azalpena bat dator Pedro Sarasketak dioskunarekin, zigiluen faltsutzearen inguruan aitaren jokabidea bestelakoa izan zela adierazten badigu ere647 Beste kontu bat da bere semeak aitaren zintzotasuna jarauntsi zuen ala ez.
‎Trenbidea ez zen Eibartik igarotzen, eta beharbada hortik zetorren herri honetako inbertsoreen hoztasuna akzioak eskuratzeko orduan. Beste kontu bat zen telegrafoarena. 1863an, posta maiztasunez jasotzeko Bergarakoarekin hobeto koordinatzeko proposamenaren harira, Eibar herri, industriala?
‎Murua, lur jabe txiki txikia izanik, desamortizatutako ondasunen salerosketetan nahasita ibili zela ikusi dugu, eta Aizurratuko hariztiak eta Sanjuango baserriak balio izandako 16.288 errealen 1/ 6a ordaindu ezinean ibiltzea ulergarria egin ahal zaigu. Beste kontu bat da Andres Mandiolarena, Eibarko zortzigarren lur jaberik handiena 1808ko zergaren arabera (4.320 erreal ordaindu zituen), bainaburuko mendia izan zen, 1.589 errealetan. Horren seirena? 265 erreal?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia