Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2008
‎Herenegun Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako kontseilariaren etxea eta bulegoa miatu zituen Guardia Zibilak; atzo Jesus Guibert enpresari gipuzkoarraren etxeari egokitu zitzaion. Berri agentzien arabera, biak «aske» gelditu ziren miaketak amaitu bezain pronto. Auzitegi Nazionaleko iturri juridikoak aipatuz, agentziek diote «datozen egunetan» Garzonek deklaratzera deituko dituela inputatu gisa.
Berri agentziek zabaldu dutenaren arabera, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak iragan ostiralean igorri zuen Galdeketarako Legea EAEko Buletin Ofizialera, bertan argitaratu dadin. Euskal Gobernurako Legeak 7.2 artikuluan jasotzen duenez, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak du Legebiltzarreko legeak eta dekretu legegileak aldarrikatzeko eskumena.
‎Miaketetatik zenbait kutxa atera zituzten guardia zibilek. Berri agentziek ikerketako iturriak aipatuta zabaldu zutenez, besteak beste, Guardia Zibilaren hiru agiri faltsu atzeman zizkioten Goikoetxeari. Iturri horien arabera, Goikoetxearen argazkia zuten hiru karnet faltsu horiek.
‎Arratsalde osoan bila ibili ondoren, bigarren zuloa aurkitu zuen atzo arratsaldeko zazpiak inguruan Guardia Zibilak, Pazuengos (Errioxa, Espainia) herriko mendialdean. Berri agentziek zabaldu dutenaren arabera, 125 bat kilo lehergai zeuden zuloan gordeta Ozkabarte (Santo Domingo de la Calzada) eta Ezkarai tartean dagoen eta 47 biztanle dituen herrian. Polizia iturrien arabera, aluminio hautsa, nitrometanoa eta amoniako nitratoa dira lehergaiak.
‎Errioxako iparraldean dago Valgañon herria, Ezkaraitik gertu, eta Valdezcaray eski estazioaren inguruetan. Berri agentziek ikerketa iturriak aipatuz zabaldu dutenaren arabera, bederatzi metro koadrokoa da Valgañongo zuloa. Tresfuentes elizaren harresi ondoan egina dago, lur azpian, eta bat zegoen bertan gordeta.
‎Askatasunak jakinarazi duenez, eguerdian atxilotu zuten kaleko jantzitako poliziek etxetik atera zenean. Berri agentziek arratsaldean baieztatu zuten atxiloketa, eta astearteko sarekadarekin lotu zuten operazioa. Ikerketako iturriak aipatuta zabaldu zutenez, Arkaitz Goikoetxearen lagun baten koadrilakoa da Urrutia.
Berri agentzien arabera, De Juana irteterako, Guardia Zibilak zorrotz zainduta zeuzkan Aranjuezko kartzelaren inguruak, izan zitezkeen istiluak eragozteko. Bidean ere baziren guardia zibilak.
‎Guardia Zibilak igande goizaldean atxilotu zituen bi gazteak Barañainen (Nafarroa). Berri agentzien arabera, kale borrokan aritzea eta Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta atxilotu zituzten. Herenegun ziren epailearen aurretik pasatzekoak, baina Guardia Zibilak inkomunikazio aldia luzatzeko eskatu zuen, eta horregatik atzeratu zuten deklarazioa.
‎«Behar izanez gero, frontearen lehen lerroan izango gara». Hala jakinarazi du FARCen ekialdeko blokeak boteretsuenak, Berri Agentzia Bolivariarrari bidalitako adierazpen baten bidez.
Berri agentziek zabaldu dutenez, berriz, herenegun Frantziako Tarascon sur Ariege herrian atxilotutako Ugaitz Astiz eta Joseba Mikel Olza, berriz, atzo eraman zituzten Tolosatik (Okzitania) Parisera. Ariege departamenduan, Andorrako mugan, atxilotu zituzten, bizikletan zihoazela.
Berri agentziei fiskaltzaren iturriek esandakoaren arabera, auziok direla-eta Azpiazu eta Lopez Espainiaratzeko euroagindua igorriko diote laster Frantziari. Informazio horren arabera, Auzitegi Nazionaleko fiskalak abenduan joango dira Frantziara.
2009
Berri agentziek ohartarazi dutenez, ordea, ETAkoek ez zuten autoa lehen saioan lortu. Aurrez, 08:20 zirenean, Arrigorriagako Buiagoitia auzoan emakume bati furgoneta bat lapurtzen saiatu zirela zabaldu dute.
Berri agentzia batzuen arabera, Ibarretxeren defentsak aurretiazko gai batzuk proposatuko ditu, auzia artxibatu dadila eskatzearekin batera. ETArekin biltzeagatik Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurka abiatutako auzia Espainiako Auzitegi Gorenak artxibatu egin zuela gogoraraziko du, eta, Botin auzia n esan zuela Fiskaltzaren akusaziorik gabe ezin zela egin prozedura laburreko auzien epaiketarik.
‎Biak onik atera ziren, eta ez dute zauririk. Berri agentziek ikerketa iturriak aipatuz jakinarazi zutenez, baztertu egin zuten atentatuaren hipotesia. Bizkartzainen arteko ustezko liskarrak eragin izana ere baztertu zuten.
‎Bi bizkartzainak autoarekin garajetik irtetean beste pertsona batek tiroak bota zizkien. Berri agentzien arabera, horrela adierazi zion bizkartzainetako batek Guardia Zibilari. Guztira lau tiro jaso zituen autoak Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkariaren arabera.
‎Bien bitartean, Fiskaltzak eta Estatuko abokatuak D3M plataformak eta Askatasuna alderdiak aurkeztutako zerrendak aste honetan inpugnatuko dituela iragarri dute. Berri agentziek ikerketa iturriak aipatuta zabaldu dutenez, D3M legez kanporatu dezatela eskatzeko zailtasunik ez dute ikusten iturri horiek. Zerrendetako lagun askok Batasunarekin lotura dutela frogatzea erraza dela diote.
‎Zorra ordaintzeko arazorik ez du oraingoz Txinako Gobernuak, baina ezin izan dio krisiaren eraginari ihes egin. Berri agentziek jakinarazi dutenez, Wen Jiabao lehen ministroak inbertsio plan handia iragarriko du gaur, Txinako Alderdi Komunistaren kongresuan. Joan den azaroan 465.000 milioi euroko inbertsio plana iragarri zuen Pekinek, baina motz geratu da, munduko ekonomia zeharo moteldu delako.
Berri agentziek polizia iturriak aipatuz zabaldu dutenez, dokumentu faltsuak egiteko taldeko burua zen Sirvent, eta aurretik talde politikoko kidea izan zen. Haren kontra, kale borrokarekin lotutako auziak ere badaudela zabaldu dute iturri horiek.
Berri agentzien arabera, Sirventi atzemandako dokumentazioari garrantzi handia ematen dio Poliziak. Haiek aztertu ostean, ETAren barneko informazioa lortzea espero dute.
‎Villanuevaren euroagindua aztertuko duen epailea, Thomas Burguess, Iñaki de Juanaren estradizioa aztertzen ari den epaile bera da. Berri agentziek atzo jakinarazi zutenez, De Juanaren auziko egutegia berrikusteko bilduko dira alde guztiak bihar. Burguessek defentsak aurkeztutako helegiteak aztertu nahi ditu.
Berri agentziek Espainiako Estatuaren abokatuaren hitzak zuzen jaso baldin bazituzten, hauxe esan zuen legegizon zorrotzak: –Eduki dezakegun zailtasun bakarra frogena izan daiteke.
‎Asteleheneko tiroketaren aurretik ustezko etakideek autoak lapurtzeko erabilitako modu berean lapurtu zuten atzo beste auto bat Frantzian. Berri agentziek ez zuten zehaztu lapurreta hori zein gunetan izan zen, baina, ekiteko moduagatik, tiroketan parte hartu zuten pertsonek egin zutela uste dute.
‎Duela bi urte Huelvako espetxetik ihesaldi bat egitekoak zirela zabaldu du Espainiako Barne Ministerioak, atxiloketa justifikatzeko. Berri agentzien arabera, datorren astean hartuko diete deklarazioa.
‎Atzo goizean abiatu zuten operazioa. Berri agentzien arabera, Guardia Zibila espetxera joan zen eta deklarazioa hartu zien atxilotutako presoei, eta haien ziegak arakatu zituzten.
Berri agentziek ikerketako iturriak aipatuta zabaldu dutenez, ETAren talde berari egotzi dizkie hiru atentatuak.
‎–Atxiloketa hauek garrantzitsuak dira, atentatua egiteko baldintzak zituen talde bat geldiarazi delako, eta, horrenbestez, herritarren sufrimendua eta mina ekidin delako?. Berri agentziek zabaldu dutenez, 75 kilo lehergai, 25 metroko soka detonagailua, lehergailuak egiteko materiala eta girgiluak atzeman dizkiete. –ETArekin lotutako materiala?
Berri agentziek zabaldutako informazioaren arabera, Xabier Arruabarrena eta Oihana Garmendia dira atxilotuak. Paristik hogei bat kilometrora dagoen Charenton le Pon herrian, Val de Marne departamenduan atxilotu zituzten atzo goizeko 06:00ak aldera.
Berri agentziek polizia iturriak aipatuta zabaldu dutenez, ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu du Frantziako Poliziak Frantzia hegoaldean. Informazio horien arabera, Tarn departamentuan dagoen Castelnau de Montmiral herriko mendialdean aurkitu dute, besteak beste lehergaia eta detonatzaileak dituen zuloa.
Berri agentziek zabaldu dutenez, Mallorcako aireportuetan, portuetan eta errepideetan kontrol ugari jartzen ari da oraindik ere polizia, baina dagoeneko ez dira aurreneko egunetako atzerapen handiak gertatzen hegaldietan.
‎Espainiako Gobernuak ere saioa egin zuen laguntza horiek bertan behera uzteko, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen helegitea,, behin behinean?, maiatzean. Berri agentziek Eusko Jaurlaritzako iturriak aipatuz zabaldu dutenez,, azkeneko aldiz, emango ditu laguntza horiek Jaurlaritzak.
‎Motpellierretik iparraldera dagoen Rivieres herrian atxilotu zituzten bi lagunak, Peugeot 307 batean zihoazela. Berri agentziek azaldu dutenez, trukatutako matrikulak zituen autoak, eta gordeleku batera bidean ziren atxilotu zituztenean. Iturri horien arabera, Poliziak begiradapean zeukan zulo hori, eta hara joan zirenean hartu zituzten atxilo.
‎Nolanahi ere, auzia berriz aztertzeko helegitea jarri zuten alderdi eta hautes elkarteek, baina auzia berriz aztertzeari uko egin dio Auzitegiak, helegite hori tramiterako onartzeari uko eginez. Berri agentziek eskuratu duten ebazpenak dio behin betikoa dela Ganbera Txikiak ekainaren 30ean kaleratutako epaia.
2010
‎Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia Sabin Etxean izan zen atzo goizean, Bilbon. Berri agentziek jakitera eman zutenez, atzo goizean alderdi jelkidearen ordezkaritza batekin bildu zen Eusko Alkartasunako ordezkaritza. Urizarrek EAk eta ezker abertzaleak hitzartutako akordioa zuen besapean Sabin Etxera sartzerako:
Berri agentziek jakitera eman zutenez, arratsaldean EA eta ezker abertzaleko ordezkariak beste eragile batzuekin ere bildu ziren dokumentua aurkeztu, garatu eta akordioak lortze aldera egiten ari diren bileren harira.
Berri agentzia bati eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, euskal politikagintzan mugarria da bere alderdiak eta ezker abertzaleak sinatutako akordioa ekainaren 20an Bilboko Euskalduna jauregian. Urizarren arabera, hitzarmen horretan argi geratzen da ezker abertzaleak bide politiko eta demokratikoetatik soilik jardun nahi duela.
2011
‎Santiago Pedraz epaileari egokitzen zaio aste honetan Auzitegi Nazionalean zaintzarako txandan aritzea, eta hari bidali dio proposamena. Berri agentziek zabaldu dutenez, Pedrazek Fiskaltzara igorri du DyJren txostena, gaiaren inguruan duen iritzia eman dezan.
‎Aitor eta Igor Esnaola anaiak bi egunez atxilotuta eta inkomunikatuta eduki ostean, beste atxiloketa bat eta miaketa gehiago egin ditu Guardia Zibilak. Berri agentziek jakitera eman dutenez, Lander Etxeberria atxilotu zuten atzo arratsaldean Beran, Lesakako lantokitik atera ostean (Nafarroa). Esnaola anaien eta ETAko zuzendaritzaren arteko bitartekari izatea egotzi diote.
‎Ondo dagoela esan zion, hotza pasatzen ari dela, baina ondo dagoela. Berri agentzien arabera, berak eman die guardia zibilei baserriko beste bi ezkutalekuren eta inguruetako zuloen berri. Gaineratu dutenez, bost zulo topatu dituzte orotara:
‎Azkeneko deialdietan bezala, aldaketa politikoa eta larrialdi egoera kentzeko eskatu dute manifestariek.Oposizioak jakinarazitakoaren arabera, protesta nagusiak izan ziren Damasko hiriburuan eta haren inguruko herrietan, iparraldeko Latakia, Hama, Hims eta Banias hirietan, hegoaldeko Dara hirian, ekialdeko Dair az Zaur hirian eta Kurdistango Kamishli hirian. Berri agentzien arabera, Damaskoko protestetan manifestariek txartel horiak erakutsi dituzte, futbolean bezala, eta Bashar al Asad presidenteari ohartarazi diote hurrengoan txartel gorriak ekarriko dituztela. Al Mali abokatuaren arabera, «makilaz eta labanaz armatutako 4.000 gaizkile inguruk» eraso egin diete manifestariei, «segurtasun indarren babespean».
2012
‎«Euren helburu totalitarioak aurrera ateratzeko duten esperantza guztia galdu behar dute», esan du ezker abertzaleari erreferentzia eginez. Berri agentzia bati eginiko adierazpenetan, Barredak adierazi du Barne ministroaren hitzen inguruan «interpretazio interesatua» egin duela ezker abertzaleak. EAEko PPko idazkari nagusi Iñaki Oiarzabalek, berriz, UPDko Rosa Diezi leporatu dio sorturiko «nahasmena».
‎Besteak beste, askatasunerako eskubidea. Berri agentziek iturri juridikoei erreferentzia eginez zabaldu dutenez, Auzitegi Nazionaleko epaile guztiek bilera egingo dute irailaren 20an, Estrasburgok Ines del Rioren alde eta Parot doktrinaren kontra kaleratutako epaia aztertzeko. Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpena jaso orduko, presoa aske uzteko eskaera aurkeztu zuen Amaia Izko abokatuak Auzitegi Nazionalean.
2013
‎Atzo goizaldean bonbardatu zuten Wana herria, eta bertan hil zuten Maulvi Nazir mulla, Wazir tribuko burua. Berri agentziek iturri ofizialak aipatuta zabaldu dutenez, harekin batera hildakoak talde horretako kargudunak ziren. Handik ordu gutxira, piloturik gabeko hegazkinek gutxienez beste sei lagun hil zituzten Ipar Waziristanen; oraindik ez dute argitu hildakoak nortzuk diren.
‎Probidentzia baten bidez eman du bere erabakiaren berri Maria Paz Benito Oses Lurralde Auzitegiko instrukzio epaileak. Berri agentziei egindako adierazpenetan, Jimenezek, Adanerok eta Carok azaldu dute epailearen erabakia «logikoa» iruditzen zaiela, «lasai» daudela eta Justiziarekin kolaboratzeko prest daudela. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez Muniainek, berriz, esan du gobernuak ez duela baloraziorik egingo epailearen erabakiari buruz, eta espero dutela lehenbailehen argitzea CAN auziari buruz «epaitegiek zehaztutako guztia».
‎Lehen ministro ohia zen, ustez, haien helburua, «baina ezinezkotzat jo zutenez, semea bahitzea erabaki zuten», esan zuen Punyab barrutiko poliziak. Berri agentziek zabaldutako informazioaren arabera, tiroka hasi ziren erasotzaileak. Bi pertsona hil eta hamar bat zauritu zituen bahitzaileen eta segurtasun indarren arteko tiroketak.
2014
‎Kievek, berriz, nahiago du terrorismoaren kontrako borrokaz hitz egin. Berri agentziek zabaldu dutenez, armarik gabeko zibilak ziren Sloviansken eta Kramatorsken hildako gehienak. Horiez gainera, dozenaka herritar zauritu dira militarren eta erreboltarien arteko istiluen ondorioz.
2020
‎Confebaskek beste behin adierazi du ez duela sindikatuekin eztabaidetan aritzeko asmorik, argudiaturik ez dela horretarako garaia, eta ohartarazi du itxiera orokortu batek «egoera okertu» baino ez lukeela egingo. Berri agentzia bati eginiko adierazpenetan, patronalak berretsi du jarduera eteteko beharrik ez duela ikusten langileen segurtasuna bermatzen den lantokietan. Kezka agertu du enplegu erregulazioen ugaritzea dela eta.
2021
Berri agentziek eta komunikabideek zabaldutakoaren arabera, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Bateragune auziko defentsak jarritako babes helegitea aztertuko duela lehenik, eta, beraz, horri buruz ebatzi artean ez dituztela Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Diez berriz epaituko Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zehazki, Konstituzionalak erabaki du behin behinean etetea Espainiako Auzitegi Gorenak joan den abenduan Bateragune auziko epaiketa berriz egiteko emandako sententzia, Konstituzionalak babes helegitearen mamiaz eztabaidatzen duen bitartean.
2023
‎Protesten inguruko berriez kezkatuta dago. Bostehun hildako baino gehiago izan ziren —horietako 71, adingabeak—, eta 19.500 pertsona atxilotu zituzten, Irango Giza Eskubideen Aldeko Aktibisten Berri Agentziaren arabera (HRANA). Gainera, zazpi manifestari exekutatu zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia