2017
|
|
Luxuria etsi ad horam satiatur, postmodum tamen ad appetendum arctius inflammatur. Nola gizonak emakumeari
|
dion
amodioa bere egitez baita natural, amodio hura apur bat hoztuagatik ere, berehala naturak berak berotzen du; iraungiagatik, pizten du.
|
|
Aita batek bere semeari
|
dion
amodioa delarik handia eta naturala, guztiarekin ere, amodio desordenatuak hain ahultzen eta kordokatzen du amodio natural hau, non batzuetan erroetatik erauzten eta ateratzen baitu.
|
|
Haiek han bere bekatuez damu eta urriki badute ere, ez dute, ez, damu eta urriki hura behar bezalakoa; ez dute Jainkoagatik eta ez Jainkoari zor
|
dioten
amodioagatik, baina dute iragaten dituzten penengatik.
|
2021
|
|
Aitortzen diat erran zuen Erreginak hari
|
diodan
amodioa hain dela handia, non enea ez den bertze nehoren bihotzean ezin baita parekorik kausitu.
|
|
Ene anderea, mendekua eztia da, etsaia hil gabe zinezko adiskide bati bizia ematen dionean. Iduri zait tenorea dela egiak ken diezazun maite ez zaituen horri
|
diozun
amodio ergela; eta maitasun bidezko eta zentzuzko batek uxatuko du zuregandik beldurra, zeina ez baitagokio bihotz handi eta bertutetsu bati. Ea, anderea, utz dezagun alde batera zure izatearen handitasuna, eta ohart gaitezen mundu honetan guhaur garela, gehien maite ditugun haien aldetik, gizon emaztekirik tronpatu, traditu eta trufatuenak.
|
|
Entzun, anderea, zure zerbitzura naukazu oso gaztea zinenetik, halako moduan non ez bainaiz gelditu zure faboreak eskuratzeko bideen xerka; eta, horrexegatik bakarrik, esposatu nintzen ene ustez zuk gehien estimatzen zenuen emaztekiarekin. Eta Fortuné Infantearen semeari
|
diozun
amodioaren jakitun, eginahalak egin ditut harekin maiz egon eta dakizun gisan zerbitzatzeko; eta plazer izanen dukezula uste izan dudan oro egiten entseatu naiz indar guziaz. Ikusten duzu zure amaren begikotasuna irabazi dudala, bai eta zure anaia kondearena eta estimutan duzun jende ororena, halako gisaz non etxe honetan ez bainaukate zerbitzaritzat, ezpada semetzat; eta duela bortz urtetik hona hartu dudan lan guzia, bizitza osoan zurekin bizi ahal izateko baizik ez da izan.
|
|
Adi ezazu, ene anderea, ez naizela ni zuregandik bertutezkoak ez diren ondasun edo plazerak nahi dituzten horietarik. Ongi dakit ezin zaitudala esposatu; eta, ahal izanen banu ere, ez nuke nahiko, zure senar bihurturik ikusi nahi dudan horri
|
diozun
amodioa dela eta. Eta oso urrun da enegandik, anderea, biziozko amodio batez zu maitatzea, zerbitzaldi luze baten saritzat damen desohorea espero izaten duten horiek bezala, nahiago bainuke zu hilik ikustea maitatua izateko duintasuna galdurik eta bertutea mendraturik baino, eni horrek plazerik emanen balit ere.
|
|
Zeren, opa didazun adiskidetasun zintzoari uko eginez gero, orain arte egin dudanaren kontrakoa eginen nuke, zutaz gehiago fidatu bainaiz munduko bertze edozein gizonez baino. Ez ene kontzientzia eta ez ene ohorea ez zaizkio nehola ere kontrajartzen zure galdeari, ezta Fortuné Infantearen semeari
|
diodan
amodioa ere; zeren amodio horren funtsa ezkontza da, eta zuk alde horretatik ez duzu deus nahi. Nik dakidala, deusek ez dit eragozten zure galdeari nahi duzun bezala erantzutea, ezpada bihotzean dudan beldur batek, eni horrela mintzatzeko dukezun arrazoi murritzean oinarritua; zeren, galdatzen duzun hori baldin badaukazu, zer dela-eta horren mintzo sutsua?
|
2022
|
|
Ez dut nehola ere, jauna, susmatzen duzun zaldunari
|
diodan
amodioa zuritu edo zure aitzinean ttipitu nahi, zeren eta ezin izanen baitzenuke sinetsi, ez eta sinetsi behar ere, egun izan duzun esperientzia izanik; hala ere, amodio horren zergatia adierazi nahi nizuke. Jakin ezazu, jauna, emazte batek ez duela nehoiz bere senarra maite izan nik zu baino gehiago, eta zurekin esposatu nintzenetik ene egungo adinera iritsi arte ez dela bertze amodiorik sartu ene bihotzean.
|