2010
|
|
Lagunak joanda, don Pedrok mira bilatzen zuen hotelean; are eta gehiago
|
bertan
lan egiten zuten pertsona adintsuenek ere —" zer egiten dugu hemen bezerorik gabe, don Pedro?" — alde egin zutenean. Gela, sukalde, sala, kafetegi eta terraza hutsek, mendi hutsek —zapoek ere ez zuten ageririk ematen eguraldiaren hotzaldi bat zela eta— bakardadeaz haratago eramaten zuten bere espiritua, Alaska hotel hura, orain, ataria baizik ez bailitzan, beste norabaiteko sarrera.
|
2015
|
|
Maria Urmenetak saria bere etxera eraman ondotik, polemika lurruntzen joan zen, baina engoitik putar txipi batzuk sentitu ziren, Hedoi Etxarteren artikulua hartara, haien izenik aipatu gabe bi sarituak fusionatu baitzituen," diktadura faxista bateko diputatu alkateak, aurrezki kutxen zuzendariak, bolondreski naziak laguntzeko Dibisio Urdineko militarrak, Francoren altxamenduaren aldeko monumentu handienaren eraikitzaileak". Proposatu ere zuen, Promozio Industrialerako Planaren sustatzaileei barik, saria eman ziezaiela
|
bertan
lan egin zuten 29 000 beharginei, eta euren familiei. 2015eko udaberrian, eta Iban Gimenezek iritzi zion Uharte ez zela saritua izan Artearen mezenas zelako, ez eta Urmeneta Euskalerria Irratiaren eragile izan, edota ikastolen lagundu izanagatik, baina haren rola zela-eta Diputazio frankistaren leman.
|
2016
|
|
Ustigaia ez da homogenoa izango beraz. Gerran garaitutako herriak garailearen hirira ekartzen dira
|
bertan
lan egin dezaten, ekoitzi dezaten. Herri neolitikoaren egiturari eusten dioten hizkuntza, ohiturak eta harreman sareak desegin egiten dira orduan.
|
|
Senarrak esan zion azkenean suertea izan zuela, Kale Nagusikoa aurreztu zuelako. Emakumea, ordea, errudun sentitu zen eta sentikizun desatsegin horrek gehiagora egingo zuen hurrengo egunetan, herrian
|
bertan
lan egiten zuen irakasle bati gertatu zitzaionaren berri izan zuenean. Ikaskide izandako irakaslearen gelako lau familiak eskatu zuten irakasle aldaketa iraila bukatu baino lehen, haurrak gelaz aldatu nahi zituztela esan zioten zuzendariari, ez zituztelako seme alabak eskopetera baten eskutan utzi nahi.
|
2019
|
|
—Zu, Dafne, gu baino askoz ohituago egongo zara gauza hauetara hasi zen Patrizioa hizketan, Keparen azalpena etenda, baina izan ere hemen dena" gatzatu" egiten da, dena sorgindu egiten da, ni haluzinatuta geratu nintzen Mexikora iritsi eta gauza hauetaz entzuten hasi nintzenean, esan bezala, hemen gauza guztiak gatzatu egiten direlako, ni lanean egondako ile apaindegi guztietan dena sorgindu egiten da, eta, beraz, dena ez sorgindu beharra dago. Hasiera hasieratik ile apaindegi bat ez bada ez sorgintzen, argi dago, langileek ez dute
|
bertan
lan egin nahi eta, horregatik, sorgin moduko norbait ekarri beharra dago ile apaindegi hura ez sorgintzeko, izan ere, denbora osoan ari dira esaten: " hau gatzatua dago"," gatzatzen da, gatzatzen da", sorgintzen da...
|
2020
|
|
Etorri zirenean, ez zituzten lanean hartu ez aitona eta ez osaba Sabino ere, gorriak zirela eta. Familia osoak
|
bertan
lan egiten zuen arren, ez zuten errukirik eduki Tolosana paper fabrikan. Aitonak eraikuntzan hasi behar izan zuen lanean.
|