Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2001
‎‘Zer da hori, indirekta bat ala? ’ esango diozu tabernariari.
‎Atetik ohera, aulkitik leihora, eguneroko unibertsoak emandako neurri zehatzen barruan bizi naiz eta, bat ala beste, objektuen objektibitatea ametitu eta natura hilen gogoezera egokituko naiz ala, ostera, saia naiteke zerbait lekuz aldatzen, piztuz amodioak, katastrofeak eta eklipseak, eta gauzen insurrekzioa eraginez...
2003
‎eta, hizkuntza? ez dira, jakina, Platonen ideien zeruan ikusi behar; bat ala bestea historian zehar gauzatu dira, eta elkarrekin gurutzatu. Erran behar dugu laburzki, nola kristau fedea, edo hobeki erran, nola kristau fededunak berak, ibili diren harremanetan, azken hogei mendeetan zehar, bidean aurkitu dituzten hizkuntzekin, eta bereziki euskararekin.
2004
‎Batak eta besteak al dute arrazoi puska bat horrela jokatzean? Edo, batak ala besteak du arrazoi. Apika, biek dute arrazoi, baina ez hein berberean?
‎Zerk erabakitzen? Zerk egiten du bata ala bestea. Zerk egiten du mintzabide baliotsu, eta zerk hesi eta baztergarri?
‎Signora Maria gauera arte geratu da, esan duelako hamarrak arte geratuko zela, eta halaxe egingo duela. Erantzun diote jokatzeko kabal, denek bozkatu dutela eta ea zer nahi duen, kanposantuko biztanleak ere etortzea papertxo batekin ala zer. Eta berak esan du hobe hori horrela balitz, eta esateko nahi zutena, baina bera han geratuko zela dena jasotzeko ordua heldu arte.
2006
‎Autore alemanetan ez dago" izpiritu" metafisiko aldez aurrekorik, edozertsutarako ahalmen zedarrigabetu gisa; dago izpiritu (kultura) manifestatu sozial historiko bat –herri bakoitzak berea–, izpiritu (nortasun) baten obra bezala interpretatzen dena. Aitzitik, autore espainolek, alde batetik arraza bat berbaitan suposatzen baitute, bestetik hizkuntza eta kultura bat aparte, arraza hari ahalmen bat eta" izpiritu" bat hizkuntzaurrekoa suposatu beharra daukate, hizkuntza bat ala bestetik eta ekintza kultural bat ala bestetik menpegabea; hots, izpiritua eta kultura baino lehenagoko izpiritu eta kultura bat. Hori gertatzen zaie –orain Ortega-ren kategorietan mintzatzeko– ez dakitelako natura (arraza) eta historia (izpiritua, kultura) filosofikoki pentsatzen beren arteko erlazioan.
‎Autore alemanetan ez dago" izpiritu" metafisiko aldez aurrekorik, edozertsutarako ahalmen zedarrigabetu gisa; dago izpiritu (kultura) manifestatu sozial historiko bat –herri bakoitzak berea–, izpiritu (nortasun) baten obra bezala interpretatzen dena. Aitzitik, autore espainolek, alde batetik arraza bat berbaitan suposatzen baitute, bestetik hizkuntza eta kultura bat aparte, arraza hari ahalmen bat eta" izpiritu" bat hizkuntzaurrekoa suposatu beharra daukate, hizkuntza bat ala bestetik eta ekintza kultural bat ala bestetik menpegabea; hots, izpiritua eta kultura baino lehenagoko izpiritu eta kultura bat. Hori gertatzen zaie –orain Ortega-ren kategorietan mintzatzeko– ez dakitelako natura (arraza) eta historia (izpiritua, kultura) filosofikoki pentsatzen beren arteko erlazioan.
‎Unamuno eboluzionatuz joan da – Unamuno-ren moduko eboluzioan: hots, laster iritsi da, ez iritziak aldatzera bakarrik, baizik interesen arabera kontzeptuak berak nahierara erabiltzera, modu batean ala kontrarioan, hemen bat baztertuz, han bestea iruntzitara maneiatuz. Pasea gaitezen haren testuetan, pasarte nabarmentxo batzuk han hemen buruxkatuz:
‎–Ezagutzen zuen amak Germanen bat ala?
‎–Joanes, ni ez nauk luzaz hemen izanen eta muntarik ez dik bat bateko hotz batek ala papista baten sastakadak igortzen nauen lurpera. Agian fite etorriko duk.
2007
‎esan geniezaioke: sexu bat ala bestekoa da, arraza bat ala bestekoa, etab., eta, arima natural, honen estudioa antropologiari dagokio (natur zientzia bati, alegia, Hegel-ek garaiko antropologia hala ulertzen duenez) 505 Bestela esan, ni hori ez dagokio historiari eta ez filosofiari, giza jardun espezifikoen estudioari.
‎esan geniezaioke: sexu bat ala bestekoa da, arraza bat ala bestekoa, etab., eta, arima natural, honen estudioa antropologiari dagokio (natur zientzia bati, alegia, Hegel-ek garaiko antropologia hala ulertzen duenez) 505 Bestela esan, ni hori ez dagokio historiari eta ez filosofiari, giza jardun espezifikoen estudioari.
‎(1) XVIII. mendetik XIX.erako itzulia, propioki erromantikoa deitu ohi den aroa; eta ehun urte geroago, (2) XIX. mendetik XX.era itzulikoa, aro positibista (antirromantikoa!). Beraz, gai berak trata edo iker daitezenean ere, ez da izango gauza bera; presuposizio bestelako, are kontrarioekin jardungo da aro batean ala bestean. J. Prat ek folklorearen estudioaren adibidean erakusten du bi periodoen arteko diferentzia, bere garaunketak askotxo jeneralizatuz badihardu ere(, folklore?
‎118 Ideia hori, izan ere, ala ez da bat ala historian asko aldatua da, nahasteria totalaren iturria (edo ondorioa!) baino ez da gutxienez, < Volksgeist> az diharduten autore guztiek esangura berdinean hartzea.
2008
‎baina atzerapenak ere berea du? baina eta aurrerapenak aurrera egin nahi badu, atzerapenari moztu behar dio burua, bata ala bestea, horixe gertatu baitzen, horixe baizik ez, frantses iraultzan!
‎–Arrazoia duzu, jauna, ihardetsi zion Silverrek?; baina bata ala bestea izan, zuri eta niri gutxi axola.
‎Fabula hori Altxor Uharteko XXXII. kapituluaren bukaeran kokatzen da, eta eszenan Silverrek eta Smollett kapitainak hartzen dute parte. Eztabaidatzen ikusten ditugu biak, autorea bataren ala bestearen alde dagoen erabaki nahian; ona ala gaitzaren alde dagoen, alegia.
‎Maitasunaren arlokoak ditu maitea eta, harekin batera, poesia eta aberria; azken bi horiek parez pare maite ditu, eta zalantza egiten du bata ala bestea ipini lehen buruan. Baina biak bat eta bera dira; areago, poesia du aberri, eta hortik gainerakoak.
‎gillotina halabeharrezko ondorioa izan zen, aurrera egin behar zuenak (zientziak eta askatasunak, adibidez) aurrera egin zezan, XVIII. mendeko biztanleak ezin bizi baitzitezkeen Erdi Aroan baleude bezala. Aurrerapenak bere burua du... baina atzerapenak ere berea du... baina eta aurrerapenak aurrera egin nahi badu, atzerapenari moztu behar dio burua, bata ala bestea... horixe gertatu baitzen, horixe baizik ez, frantses iraultzan! Baina aizu:
2009
‎Dena den, engoiti bi tradizioen elkarren aurkako gurutzada sutsuenen garaiek pasatuxeak ematen dute, eta gaur jende asko, gehienok ausaz? ez gara tradizio batean ala bestean aurkitzen, baizik bien konbinazio molde nahas ilun batean, razionalista eta mitozaletsu ber denboran, geure barruan kontraesan artean bada ere.
‎Hori dena oparitu egin zait. Zeruan izarra egotea, ibaiak itsasora joatea, kosmosaren ordenamendu guztia, ordena horretan guztian ni puntu honetantxe egotea, eman didan Nor edo Zerak, eman didan bezalaxe pentsamendua, hizkuntza, askatasuna eta erantzukizuna, halaxe berean aukera eman dit horren guztiaren zentzu batean ala zentzugabean sinetsi ahal izateko. Neuk pentsatzen dut, pentsatu, baina heredatu dudan pentsamendu baten barruan bakarrik pentsatu ahal dut:
‎arimaren espiritualtasuna, hilondoko bizitza baten kontzeptua, iraupenaren edo gainbizitzaren ideiak, saria, bakea edo atsedena, denak antropomorfismoak dira, hildakoari hobian armak edo janariak ipintzea bezain primitiboak azkenean. Jainkoa ni bat bezala, edo pertsona, subjektu (zerbait pentsatzen, kreatzen, etc.), antroporfismoa da orobat, edo Jainko bat ala asko dagoen auzia, etab., kuestioak berak, planteamolde antropomorfistak aurresuposatuz bakarrik dira ulergarriak. Gizon emakumeek Jainkoen eitea beren eitearen erakoa imajinatzen dutela, Xenofanesengandik Aristotelesganaino errepikatua da aspaldidanik, eta ebidentea da, ezin baita ez horrela izan.
‎Zer egiten dugu uharte jendegabetu batean? Zer da hau, opari jainkonzko bat ala istripu zoritxarreko bat. Aukera paregabe hau aprobetxatu behar dugu ala errezatu egin behar dugu lehenbailehen gure bila etor daitezen?
‎–Jipoi goxo bat ala besterik gabe oroigarri xume bat?
‎Dena zen gerra. Dena zen lubakiaren alde bat ala bestea. Dena odola eta izerdia.
‎Gabino ere hurbiltzen zen noizean behin, nahiago izaten zuen, halere, marrazkiak egin, edo ziba dantzatu, edo, aurrerago, etxean jarri zutèn aquariumari (kristalezko paralelepipedo bat zen, dozena erdi bat arrain biltzen zuena) begira egotea, minutuak eta minutuak egin baitzitzakeen jarrera hartan, aspertu gabe?, begirale gisa gehienetan, zabuan indarka ibiliz gero txorabiatu egiten baitzen. Batzuetan, Maria Bibianak Ada bultzatzen zuen, edo Adak Maria Bibiana; halakoetan, oholezko zabutik zazpi bat urratsera jartzen zen Domingo, zabuaren oszilazioak eta bi ahizpen joan etorriak perspektiba ezin egokiago batetik begiztatu ahal izateko, atzera eta aurrera, aurrera eta atzera; Domingok, gero, begiak zorrozten zituen, haiek? bata ala bestea, atzetik aurrera zetozenean batez ere, abiaduraren eraginagatik gonak edo soinekoak harrotzen baitzitzaizkien orduan, belaunak eta izterrak agerian utziz:
2010
‎ote da Alemania??. Ongi baino hobeto gogoratzen naiz halaxe etorri zitzaidala galdera, gogoratzeko modukoa ere bada, ez didazu ezetzik esango, Damaso!?, Alemania Handiaren eta txikiaren arteko aurrez aurreko oposizio baten antzera, ñabardurarik gabe, bata ala bestea. –Alemania Handia?
‎‘Eta zer da Alemania? ’ Eta jarraian: ...atea merezi duen... ala ni hartzen ari naizen kafe mikatz bezain ezti hau —azukre koskor batekin hartzeko ohitura bainuen— ote da Alemania? ’ Ongi baino hobeto gogoratzen naiz halaxe etorri zitzaidala galdera —gogoratzeko modukoa ere bada, ez didazu ezetzik esango, Damaso! —, Alemania Handiaren eta txikiaren arteko aurrez aurreko oposizio baten antzera, ñabardurarik gabe, bata ala bestea. " Alemania Handia" erantzun nion neure buruari, ziur neure buruaz, artean ere sortzetik beretik bizi izan ninduèn gazte idealistaren inertziaren mende banengo bezala... baina segundo bat geroago kikara ezpainetaratu nuenean, guztiz beste era bateko sentimendua gailendu zitzaidan, ustezko handitasun guztiak, baita Alemania Handia ere, kafearen baitan urtu baitzitzaizkidan —Alemania bezalako kilometro koadro askotako lurraldea kikara hartan sartua! —, kafeari bota ohi nion azukre koskorraren antzera.
2011
‎bi aukera baitzituen, muturreko egoera hartan: edo aitaz mendekatu eta hura hiltzen zuen, edo bere burua hiltzen zuen, bata ala bertzea.
‎Ondorioz, marko edo egitura orokorra ezin da kolokan jarri, ezin da aldatu. Bizitza sozialaren aspektu bat ala bestea aldatzea bakarrik da posible. Bukatu dira kosmo ikuskeraren garaiak.
‎Aukeran ez daukagu. Huxleyren terminoetan mintzatuz jarraitzeko? metafisikarik bai ala ez, baizik metafisika bat ala bestea hobesten dugun(, it is impossible to live without a metaphysic?). Metafisika, ikuspuntu?
2012
‎Aukeran ez daukagu. Huxleyren terminoetan mintzatuz jarraitzeko? metafisikarik bai ala ez, baizik metafisika bat ala bestea hobesten dugun(, it is impossible to live without a metaphysic?). Metafisika, ikuspuntu?
‎Da, doktrina burges klasikoan esateko, ordena sozialaren ardura, harreman eta jarduera publikoaren arauketa, ondasunen geriza, eta oroz gain bizitzaren eta askatasunaren babesa. Modu batera ala bestera,, el fin del estado es, pues, verdaderamente la libertad?, laburbiltzen du Spinozak (XX, 12). Gure askatasuna zaintzeak justifikatzen du Estatua, eta gure askatasunaren zainketa bezala bakarrik zaintzea ordena soziala eta ondasunak.
‎Zer esan nahi digu Kontseiluak? Kaltea egiten duenaren familiaren garrantziaren arabera, neurri bateko ala besteko zigorra jarriko dutela?
‎Eskuinera... ezkerrera...; urruti, zabal, espiritu madarikatu bat bezala intzirika; bihotzeraino, tigrea bezala urrats isilaz. Aldizka barre egiten nuen eta aldizka marru, ideia bat ala bestea nagusitu.
‎Itsasontzira begiratu nuen, eta han zegoen ur gainean hondartzatik milia erdi baino pixka bat gehiagora; izan ere, aingura jaso baitzuten ontzia berreskuratu bezain laster, eta, eguraldia ona zenez gero, errekaren ahoaren ondo ondoan ainguratu zuten, eta itsasgora izanik, kapitainak zama ontzitxoa nik garai batean alak lehorreratu nituen lekuaren ondoan utzi zuen, alegia nire ate ondoan.
‎Ez da erraza horrelako egoera ezagutu ez duen norbaiti hango gizonen samina azaltzea. Ez genekien non ginen, zein lur zen hura, uharteren bat ala kontinentea, jendez hornitua zegoen edo jenderik gabea zen; eta, haizearen erauntsiak oraindik gogorrak zirenez gero, hasieran baino pixka bat ahulagoak hala ere, ez genuen itxaropen handirik ontziak txiki txiki egin gabe luze iraungo zuenik uste izateko, baldin eta haizea, mirariz edo, berehala baretzen ez bazen. Hitz batean, eserita geunden bata besteari begira, une oro heriotzaren zain; itxuraz gizon guztiak beste mundurako ari ziren prestatzen, ez baikenuen beste egitekorik.
‎Galdutako marinelek bezala, bere bizitzako bakardadean barrena begi etsituak paseatzen zituen, urrunean laino artean bela zuriren baten bila. Berak ez zekien zein izango zen adur hura, zer haizek bultzatuko zuen bereganaino, zein itsas hegitara eramango zuen, txalupa bat ala hiru zubitako ontzia ote zen, larriduraz kargatua ala zorionez kainoizuloetaraino betea. Baina, goizero, esnatzean, egun hartarako espero izaten zuen, eta zarata guztiak entzuten zituen, itsumustuan jaikitzen zen, harritu egiten zen hura etorri gabe izateaz; gero, eguzkia sartzean, betiere tristeago, jada biharamunean izatea desiratzen zuen.
2013
‎Versusek begien aurrean daukan ur masa hori zer da, baina: aintzira bat ala ozeano bat. Gehientsuenetan ozeano bat iruditzen zaio; ez gutxitan, aintzira bat.
2014
‎–Bueno, zer, joango gara beste batera ala zer. Oraindik ez gaitun desmadratzen hasi?
‎1239 FENSKE, H., loc. cit., 175 Gerra franko prusiarrak Ingalaterran ere prentsan erreakzioak piztu ditu alderdi baten ala bestearen alde. Th.
‎irakurtzen da beti), formalki soilik hartu: alegia, hemen bortxa horrek ez arrazarik eta ez hizkuntzarik dizu, berak egiten dizu nazioa (beste testuren batzuetan horren arraza germaniarra esentziala izango da, hori omen baita Estatu biziraunkorra sortzeko gai den arraza bakarra) 1716 Ortegaren nazio kontzeptuari G. Moránekin katramilatsu eta friboloa irizteraino ailegatu gabe1717, horrek nazioaren kontzeptu bat ala bi ala hamaika duen ezin da jakin; komenentzien arabera hura oso aldagarria dela, esan litekeen gutxiena da1718 Ortegaren produkzioan nazioaren gaia (Espainiarena: –Dios mío, ¿ qué es España??, hori da angustiatzen duen arazoa) obsesiboki errepikatzen da, haren esanahia behin alde batera dabilela, gero bestera, inkoherente bai, baina beti ad maiorem Hispaniae gloriam.
‎gobernamendu moldeak, etab., hauetako bakoitzari edozein tokitan eta garaitan bere baitatik dagokion izaera, bakoitzaren bertutea, arriskuak; hots, zein den, esaterako, demokraziaren edo monarkiaren barne printzipioa, zer jarraikitzen den printzipio berezi horretatik legeentzat. ...Baina abstraktuki bakarrik egin ordez? à la Hobbes edo Locke?, bera gertakarien analisitik abiatu da; sistema politiko ezberdinak eta haietako hiritarrak geografian, historian, ekandu eta usadio eta kultur komunitate jakinetan txertatuak kontsideratuz hasi da2147 Sistema politiko konkretua (demokrazia, esaterako), bestelako baldintzetan aurkitzen da jendaki, kultura, klima edo ingurune geografiko batean ala bestean; eta, ondorioz, baldintza horiei egokitu zaie; h. d., nazio konkretuari adaptatu. Edo, alderantziz ere esan ahal baita, nazio konkretu bakoitzari bere baldintzen araberako sistema politikoa dagokio.
‎Baina zein ibilgailu motari lotu zaldi horiek? Telega bati ala tarantas bati?
‎Hori dena, ikusgarri, erne, mutu zegoen, gizonak bere buruaz murduskatzen zuen bitartean. Neure artean galdezka ari nintzen ea gu bioi begira zegokigun mugagabetasunaren aurpegiko soseguak dei bat ala mehatxu bat esan nahi ote zuen. Zer ote ginen gu, han galdu ginenok?
‎beti ihesi. Bala baten norabidearen gain utzi zuela, alegia, txanponaren aurpegi batekin ala bestearekin azkentzea.
2015
‎Larruazal ilunean patua tatuatua zuela jaio zen Karim, orain dagoen lekutik ehunka kilometrora. Edo besteen aurrean hori esatea gustuko du, bere ekintzen ardura gainetik kentzeko ahalegin nekaezinean, larruazalaren kolorea bata ala bestea izan, indar berarekin saiatzen dira denak horretan?. Ingurukoak, besteak, beti besteak?
‎Edozein modutara, ez zeukan handik bizirik ateratzeko boleto askorik. Bestalde, hain zuzen ere gauza berberagatik, batak ala besteak ez zuen gehiegi axola eta, izatekotan, informazio harekin jokatzea zen bere aukera urrun bakarra.
‎igotzea askoz zailagoa zen jaistea baino. Harrigarria zen edonola ere, ez zegoelako ageriko igoerarik, zorua erabat ordeka baitzen itxura batean, berdin berdina izan behar zuen berez norabide batean ala bestean ibiltzea. Baina ez zen hala, inolaz ere.
‎Kantu haietako gehienak guztiz ahantziak ditut, nire oroimena ere ez da bereziki ona. Baten ala bestearen arrasto txikiren bat geratzen da, lorratz antzeko bat, doinu hutsa gehienetan, hari laguntzen zion esaldi bat edo bi zenbaitetan. Bada kantu bat, ordea, Martxelok jartzen zigunetik hogei urte igaro arren zati luze bat oroitzen dudana, nire gogoan iltzaturik geratu balitz bezala.
‎Bost axola zure burutik pasatzen dena edo zure premiak... Gona bat ala bestea zein jantzi erabakitzeko hartzen duten denbora, denbora da!
‎Arduraren bat eskatu behar zaio? Ez al da makina huts bat ala. Auzi morala litzateke?
‎Iruzkin konkretuetan nahasita datoz biak, jakina. Baina desberdina da liburuaren aurreko jarrera, oinarrizko bultzatzaile gisa bata ala bestea sentitu.
‎Faktore horietako bakoitza izan daiteke berezkoa (naturala) edo erreflexua (induzitua). Berezkoa/ induzitua hitzek zentzu oso zehatza dute eta ikaskuntza bataren ala bestearen presentzia baldintzatu eta determinatzen duten aspektuetako bat dira. Berezko ikaskuntzan gizartea edo ingurunea da eragile gertatzen dena, indibiduoak, ingurune horren aurrean erreakzionatu eta berorretara moldatzearen ondorio diren hizkuntz erabilera, ezagutza eta motibazioa hartzen dituelarik.
‎Hori horrela izanik, elebitasunari buruz berbetan hastean zera esan behar da lehenengo eta behin: oharkabean bada ere, hizkuntza aukera egitean hizkuntza bataren ala bestearen aldeko hautua egiten dela beti, indartsuaren ala ahularen aldeko hautua. Beraz, Txepetxen berbekin esanda (1991:
‎Diglosia bermatzen duten hedabideak indartzen baino, euskara hutsezko komunikazio esparrua gotortzen laguntzen duten kazetak sendotzen ere bada, beraz, nahiko lan. Kinka hori (eredu bat ala bestea hobetsi beharra, alegia) 1980 hasieran ere azaleratu zen Ipar Euskal Herrian; horren lekuko, hurrengo atalean eredu bakoitzaren adibide bana aztertuko dugu: batetik, 1980ko hamarraldi hasieran euskararentzat komunikazio esparru bat sendotu guran sortu ziren Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal irratiak; bestetik, garai berean sortuta euskararen estatus diglosikoa bermatzen duten kazeta elebidunak.
‎Filmak elkarrekin ikus daitezke, eta aretotik ateratzean haiei buruz mintzatu; baina liburuekin desberdin da: batak ala besteak irakurtzen ditu lehenik, eta irakurritakoaz mintzatu nahi luke, baina ez du egingo harik eta besteak ere irakurri arte, irakurtzearen plazera ez zapuzteko. Orain, ordea, alargunak badaki berandu iritsi dela irakurri berri duen horretaz bere emazte zenarekin mintzatzeko, hark irakurri zuenean geroko gorde zituenak entzuteko.
‎Informazio iturri bat ala bestea hautatu, beti, helburu den informazioa eskuratzeko, hainbat urrats
‎aukeratu toki bat ala bestea. Ekonomiaz
‎2 Metodo bat ala bestea erabiltzeak ondorioak izan ditzake ebazteko denboran, emaitzaren zehaztasunean
2016
‎Bikotearen ustez, eta hauxe agertu aitzin, bidaia aberasgarria izan zen eta argi zen aspalditik fedea galtzeko abian sarturik egon zirela, bereziki, hainbeste sinesmenen aurkako nabarmentasun bidean aurkituz. Bistan zegoen, aitzineko behin batean, hantxe argia norbaitek ezarri zuela, agian, giza oso aitzinatu batek, dibinotasunarekin zerikusirik zeukan jeinu arraro batek ala eguzkiak berak. Zalantza hori aitzakia, erdi galdurik zeukaten Jainkoaren ahalmen dibinoa berriro agertu zitzaien eta, azken finean, fedea ez zelako sekulan galtzen edo muturreko kasuetan, duda tinkoa bilakatzen baizik, azalduriko egoerara egokitzea erabakiz, konformismoaren etxean berriz ere sartu ziren.
‎Bi aukera izaten dira beti, eta orduan ere hala zen; inguru erosoetara itzultzeko aukera beti hor zen, gauza berrien xerka abiatzea zen beste aukera. Segur aski pertsonanituen, eta zahar batzuk ahantzi, batzuk ia betirako, besteak, egiazkoak, aldaturik eta denbora lagun, lehenera itzuliko zi bakoitzaren araberako izanen zen bat ala bestea aukeratzea. Ni bigarrenaren zaleago izan naiz beti.
‎Ados. Izotz batekin ala hutsean?
bat ala maitasun istorioa. Irudiak ikusita, zer diozu?
‎d) Non gertatzen da, herrialde garatu batean ala garapen bidean dagoen batean?
2017
‎«Edo sonbreiru zaharra edo guardasola. Neri berdin zaidak bata ala bestea».
‎Gure estatu kapitalista eta patriarkalei erreparatuta, badago beste alderdi interesgarri bat: gizonen demokratizazio maila (berdintasuna eta jabekuntza) paretsua da ongizate estatu guztietan; emakumeena, berriz, franko aldatzen da, mota bateko ala besteko ongizate erregimenean bizi (Esping Andersen, 1999: 83).
‎Esklaboak herritar bilakatzeko lan ordaindu gabea ez du merkatuak ez eta moral patriarkal unibertsalak egiten; aitzitik, nire tesietan esan bezala, borroka politikoak eta egitura publikoek bilakatzen dituzte esklaboak herritar. Herrialde batean ala bestean, emakumeek ez dute ordaindu gabeko lana neurri berean egiten: Italian eta Espainian, adibidez, astean 45 orduz egiten dute lan emakumeek trukean dirurik jaso gabe; Dinamarkan, berriz, 25 ordu egiten dituzte astean.
‎Sukarrarekin jarraitzen nuen. Hori borrokan erabakiko genuela erantzun nion, ez halakorik sinesten nuelako, zerbait erantzun behar niolako baizik, eta ea armaren batekin ala armarik gabe, esku hutsik, nahi zuen galdetu nion. Bere txaketa zabaldu zuen armarik ez zeramala jakinarazteko, eta eskuetara listua bota zuen, borrokarako prest zegoela adierazteko.
‎Egia esan txantxetan ari nintzela edo burutik jota nengoela pentsatzen zuen nire ustez... Bat ala beste ez zitzaion asko axola. Eta nik hori espero izan behar nuen, zeren beste zer pentsa zezakeen edonork??, baina hala ere desilusio piska bat sentitu nuen.
‎Ez. Hau zer da, galdeketa bat ala?
‎Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarren errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
‎Alabaina, jagoleak jakiten zuen nori egin errieta. Ez zekien, baina, nire ahizpa txikia zigortzerakoan, ni neu ere zigortu egiten ninduela modu batean ala bestean.
‎– Bertsoak bat batekoak ala jarraiak (bertso-paperak)
‎Azken urteetan gurasoen tabernan Yulek Bilboko txorimalo guztiak ezagutu ditu, horietako asko modu batean ala bestean droga salmentan nahastuta daudenak. Honezkero trapitxeoaren sekretu guztiak ikasi ditu, eta duela hilabete batzuk materiala mugitzen hasi zen.
‎Domu Santu ospakizuna, jakina. Batere graziarik gabeko erreportajea ikusi du, modu batean ala bestean heriotzarekin lotutako ofizio ezberdinei buruzkoa. Garbi geratu zaio medikuak, erizainak, poliziak, soldaduak, kanposantuetako eta ehorztetxeetako langileak, edota apaizak, adibidez, ohituta daudela azken tango triste hori sarritan dantzatzen.
2018
‎Zuloa handitu behar da. Halako aire transitorioan esan du, non ezin baita jakin ebidentzia tekniko baten ala soilik ihes grinaren ondorio izan den. Handitu zenbat?
‎– Batekoa ala bestekoa zara? –tentatu ninduen pasaeran preso ezezagun, eskualido batek.
‎Ukabilak bekokiaren kontra estutzen ditut, begiekin zer egin ez dakidala. Hau traslado bat ala bahiketa bat da. Pentsamenduak izutu nau, eta uste dut besapeak urtzen ari zaizkidala.
‎–Bolada baterako ala??
‎Poliziak eta bestelako segurtasun indarrek kontu horiek oso kontrolatuak izango dituztela susmatzen du ordea. Ez baita gauza bera sarean liburu bat ala arma bat erostea. Baldintza batzuk bete dira hor, baimenak eduki, galdera ugari erantzun.
‎Nik aipatu nion neure buruari azkeneko hiruzpalau urteetan kontatzen nion gauza bera: ez nekiela zertan zegoen Claude eta bion artekoa, bera Baionan eta ni Donostian bizitzen eta asteburu gehienak elkarrekin igarotzen, bata ala bestearen etxean, egia esateko, Claude gehiagotan nirean, ni berean baino?.
‎Horren aurrean, estrategia aldatu zuten poliziek, eta gaueko ordu txikietan deitzen hasi ziren. Telefonoa hartu ala ez, zalantzatan egoten zen horrelakoetan, bata ala bestea egiteak ekarri ahal zizkion kalteak neurtuz. Telefonoa hartzera deliberatzen zenean, berriro jasan behar izaten zituen polizia-buruaren laido parrastadak eta zentzuz jokatzeko aholkatzen zioten hitz amultsuak, denak nahasirik.
‎Artistaren keinu sinple horrexek hautsi zuen ordura arteko logika, batera ala bestera lerratu beharra, alde ala kontra agertu beharra, dikotomia hori gainditzeko ahalegina baitzekarren berarekin. Ez ordea ahalegin xalo eta friboloa, ez besterik gabeko onarpena, ahaztu dezagun dena, ahaztu ditzagun haserreak, hemen ez da ezer gertatu akritiko bat, aitzitik, azterketa sakon baten ondotik zetorren bere keinua, eta keinu hori ironikoa zen, nolabait, hainbeste su piztu zuen egitasmo bati bolborarekin erantzun nahi baitzion, suzko loreekin, esanez bezala, argindarra sortu nahi zenuten eta sua besterik ez zenuten piztu, sua piztu eta argia emango dizuet.
2019
‎Emakumearen jarrera aldatu egiten da salbazioa noren bitartez espero duen, seme baten bidez ala alaba baten bidez; semearekin izan ohi du esperantzarik biziena. Bere iragan sakon sakonetik, berriro datorkio gizon hura, zeinaren agerraldi zoragarria espero baitzuen behinola; zain egon da haur jaioberriaren lehenbiziko zezel hotsak adituz geroztik:
‎ongia egin beharra dago, eta hoben bat da ongia ez egitea; zigorra ezarri behar zaie hobendunei. Haurrak bezala, emakumeak ere Epinalgo irudi soiletan ikusten ditu ongia eta gaizkia; manikeismoak lasaitu egiten du espiritua, aukeratzeko larrimina kentzen baitio; arrisku ikaragarriak hartzea da gaitza ala gaitz erdia aukeratzea, oraingo onura bat ala geroko onura handiago bat aukeratzea, definitu behar izatea zer den porrota eta zer garaipena; manikeoarentzat, oso erraz bereizten dira alea eta lastoa, eta aski da lastoa apartatzea; hautsa berez kondenatzen da, eta garbitasuna, berriz, zikinkeria gabezia erabatekoa da; garbitzea zaborra eta lohia kanporatzea da. Hala, emakumearen ustez, juduen, errua da guztia?, edo masoiena, edo boltxebikeena, edo gobernuarena; norbaiten edo zerbaiten kontra dago beti; Dreyfusen aurkakoen artean, emakumeek amorratuago jokatu zuten gizonek baino; ez dakite zertan datzan gaizkiaren printzipioa, baina espero dute, gobernu on?
‎Ez da hain zama astuna izango, berehala eskailera jaisten hasi zen bizkortasunari erreparatzen badiogu, Maria Sara doktorea gogoratu du bat batean, bera zain egongo da, orain taxia hartuta baizik ez da iritsiko, bizitza horrelako luxuzko gastuetarako ez egon arren, deabruak eraman dezala txakurra, ni hemen samariar onarena egiten, ia segurua da ez nintzela etxera janari bila itzuliko Escadinhas de S. Crispimen janari eske zegoena atso bat izan balitz, tira, atso bat izan balitz agian bai, baina agure bat izan balitz, ezetz egingo nuke apustu, interesgarria da baieztatzea norberaren ontasuna, baldin eta horretaz mintzatzen ari bagara, inguruabarren eta objektuen arabera aldatzen dela, uneko osasunaren arabera, umorearen arabera, ontasuna, konparazio txar bat eginez, elastiko bat bezalakoa da, hedatu eta uzkurtu egiten da, gizateria guztia bil dezake, edo pertsona bakarra, berekoia, hau da, ontasunez betea bere buruarentzat, guztiarekin ere ekintza on batek beti freskatzen du arima, txakurra hantxe gelditu da, esker onez beterik, nahiz eta, gosea hain handia izaki, jakiak hortz bateko zuloa betetzeko balio izango zion, ozta ozta, animaliatxo errukarria, mintzatzeko modua da, ez baita hain txikia, izan ere, zer arrazatakoa den, arraza guztietakoa, nahasian, kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexuestalkiarekin jaisten direnena kenduta, txakur hau gutxienik aske da, txakur eme askeez gozatzen du, baina gutxi gozatuko du ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen. ...ela aterako, ezin du ahaztu beste liburu bat hasi duela, ez, ez da Costaren nobela, erlojuari so egin zion, ia bostak dira, taxia Avenida do Duque de Loulétik barna igotzen ari da, semaforo batean gelditzen da, aurrera doa berriz, hortxe bertan, mesedez, eta Raimundo Silva, ordaintzeko dirua ateratzen duenean, begirada azkar batez konturatzen da jatetxera eta zinemara joateko adina diru ez duela, batera ala bestera joateko bai, baina batak bestea gabe ez du graziarik, Etxean afaldu eta horrekin segituko dut, horrekin hori Lisboako Setioaren Historia da, inoiz hitz horiek beroriek esan zituen, izenburu hori zuen liburua zuzentzen zuenean, oraindik errugabea zen garaian.
‎Ikusi dugunez, ikerketa honek maila makrosozialaren garrantzia nabarmendu zuen, eta hor kokatzen dira estatuetatik eta aginte maila desberdinetatik hiztunon jarduera hizkuntza batera ala bestera bidera dezaketen faktoreak eta baldintzak: testuinguru politikoa eta lege babesa, kultur edo zerbitzu eskaintza, hezkuntzan ikasteko edo lan munduan erabiltzeko aukerak, ikus entzunezkoen ekoizpena, etab.
‎Eta hiztunok ere ez dugu berdin hitz egiten haurtzaroan, gaztaroan edo pertsona helduak bihurtzen garenean. Are gehiago, gure bizitzaren etapa bakoitzean ere ez dugu berdin hitz egiten egoera batean ala bestean, pertsona batzuekin ala besteekin.
‎Eta iruditzen zait ideia honek garapen zabal eta sakona izan dezakeela gure kasuan. Alegia, hitzak ez direla berez argot, jargoi edo mailegu, testuinguru bakoitzean ematen zaien zentzuak bihurtzen dituela bat ala beste. Eta hari honi tiraka, hausnarketarako galdera hau uzten dizut:
‎Baina motibazioarekin bakarrik, lor al daiteke gure egoeran euskara normalizatzea? Zein neurritan bat ala beste. Ala bat edo beste?
‎Hizkuntza politikaren edo jarraitu beharreko estrategien inguruko artikulu eta debate gehienetan egiten zaio erreferentzia binomio honi, aztergaiaren edo hizlari/ idazlearen ikuspegiaren arabera indar gehiago jarriko delarik aspektu batean ala bestean.
‎Alegia, Tolosakoa bezalako egoera soziolinguistiko batean herritarren gehiengoak mezu sinple eta errazak datozkion bezala hartu eta onartzen dituela, minoria bat delarik, hizkuntza aldaketa? eskatzen duena, hizkuntza bat ala beste izan.
‎egin behar dutenak erdaldunak izatea. Gogoan dut, Tolosako udaletxean lanean ari nintzela, orduko sistema informatikoak ez zuela uzten argiaren ordainagiriak elebietan ateratzen eta hizkuntza bat ala beste aukeratu behar zela (1985 edo 1986 urteaz ari naiz). Herritar guztiei igorri genien ohar bat esanez ordainagiriak euskaraz iritsiko zitzaizkiela eta erdaraz nahi zituenak oharrean zegoen eskaria bete eta udaletxean entregatu zuela edo bertara bidali.
‎Aurrerantzean ere, izango dugu zer ikasia Irlandatik; arrisku eta diskurtso batzuk aurreikusteko, eta irtenbide posible batzuk aztertzeko. Baina hango adibideak ere erakusten digu, biziko garen sistema politikoa eta burujabetza maila bat ala beste izan, hizkuntza politikaren inguruko eztabaidak bizirik jarraituko duela.
‎Hala eta guztiz ere, eta ikusten zuen lehenengo aldia izan ez arren, Trikik ez zuen ontzi hura katalogatzea lortzen. Ez zekien merkantzia ontzi bat, arrantza ontzi bat ala yate bat zen. Nolanahi ere, horrek ez zuen kezkatzen.
2020
‎Esklaboak herritar bilakatzeko lan ordaindugabea ez du merkatuak ez eta moral patriarkal unibertsalak egiten; aitzitik, borroka politikoak eta egitura publikoek bilakatzen dituzte esklaboak herritar. Herrialde batean ala bestean, emakumeek ez dute ordaindu gabeko lana neurri berean egiten. Milurtekoa hasi zenetik, Italian eta Espainian, adibidez, astean 45 orduz egiten dute lan emakumeek trukean dirurik jaso gabe; Danimarkan, berriz, 25 ordu egiten dituzte astean.
‎Josefinak zur eta lur aditu zituen Bittorik emandako detaileak. Ez zekien haserretu edo triste jarri, zaplazteko bat ala besarkada bat eman. Zer eginen zukeen berak kasu horretan?
‎Politikoki deus zuzenik ez baitu. Gehiago dirudi bidaia liburu bat ala filosofiako apunte solte batzuk, lizentzia bukaerako ikerlana baino. Eta onartzen ez badiote?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia