Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Beraz, eskola bat sortzeko diru asko behar da eta kirol bat zabaltzeko, merkea ez bada ezin duzu ezer egin. Plastikozko pilotarena aldaketa bat da eta, ez dakit noiz, baina onartu behar dugun aldaketa da. Material merkeagoak lortu behar dira.
‎Hara, Dabid, nik barkatu behar bazaitut, barkatu egiten zaitut, baina onartu beharra daukagu gure harremana" impasse" handi batean dagoela. Beharbada zure harreman berri horren beharra genuen non geunden argi ikusteko adierazi diot, eta nire hitzetan Teresaren hitzen oihartzuna antzeman dut.
2002
‎Fisikaren metodologiak liluratu egin zituen lehenengo ekonomialariak. Egon dira bai, Ekonomia egiteko era hori gogor kritikatu duten ekonomialariak; baina onartu behar dugu, ekonomiaren teoria egiteko era zabalduena, matematikak eskaintzen dituen abstrakzioetan oinarritu dela.
‎Barnekoa nolakoa den, horrek ez du garrantzirik. Behin eta berriz ematen dizkigute ostiko ederrak kontu honekin eta beren kalitate plan guztiek, baina onartu behar da bereganatzen dituzten ISO zenbaki distiratsu horiek ez dutela egundaino euskara kontuan hartu.
‎Eta, bestalde, ez dut uste, kritika misoginoen arrisku erreala saihesteko (edo diskriminazio positiboko politika baten alde), emakumezkoen lanei egindako iruzkin negatiboak a priori arbuiatu behar direnik (baina hau beste gai bat da, kritikaren egoera terminalarekin lotua, eta hurrengo atalean aztertuko dugu). Diskriminazio positiboa ona izan daiteke lanen sorkuntza eta argitarapena bultzatzeko, aipatu portzentaia txiki horiek gora eramaten saiatzeko, baina onartu behar da horrek ez duela ziurtatzen lan horiek guztiak bikainak izango direnik.
‎Oro har, arotzek eta mekanikoek baino gehiago dute beren lanaz, ukitu esoterikoak erabat ahaztu gabe". Justuak izateko, onartu beharra dago Erromantizismoko oihartzun hauek ez direla bakarrik poeten ondarea, eta beste sortzaile mota askorengan aurki daitezkeela oraindik ere, eta egia da, bestalde, poeta batzuk klixe horretara nekez egokitzen direla; baina onartu behar da, hala ere, beren burua poetatzat aurkezten dutenen kolektiboan ugariagoak direla mota horretako portaerak eta kontzepzioak.
2003
‎Kutsadura atmosferikoan ez direka SO2 edo dioxinak izango esaten dute, baina onartu behar dute ozono troposferikoa arazo bat izan daitekela, nitrogenoaren oxidoak edo uraren erabilpen ugaria (0,15 m3/ s) instalakuntza hotzitzeko.Uraren arazoa ekiditzeko, Zornotzako kasuan adibidez, airea erabiliko dute errefrigeraziorako; baina esaten ez dutena da modu hori ez dela inoiz probatu inon etainguruko nekazaritza produkzioetan eta ekosistematan gerta daitezken eragozpenak ez di...
2004
‎Maisu handien dizipuluak ez dira mugatzen haien lana kopiatu eta errepikatzera, ez dute hark egindakoa zehatz mehatz berregiten, mundu horretan izen propioa eduki nahi badute behintzat. Esaterako, gauza jakina da Cezanne-k iradoki zituela Kubismoaren ardatz nagusiak, baina onartu beharra dago, baita ere, Braque k eta Picassso k modu guztiz propioan muturreraino garatu zituztela estilo horren posibilitateak.
‎–Niri ez eskatu zuena ulertzea, baina onartu behar diat eta onartzen diat, eta ahalik eta zoriontsuen izan zaitezten opa diat...
2005
‎Banatu ezineko punturaino bat egin dute? Fitxategiek zer gordetzen duten balekite, banan banan batzuk behintzat ken litzakete, baina onartu behar du ez duela batere gogorik han berriro sartzeko eta lehengusuaren bizia arriskuan jartzeko. Ergela sentitzen da duela minutu batzuk horrelako arriskua hartu izanagatik.
2006
‎Arrainekin gertatzen den bezala, arroza ohiko laguntza izaten da. Bitxikeria gisa, tximinoaren haragia dastatzeko aukera du bisitariak.' Gisatua da eta oilaskoaren zaporea du, baina onartu behar da saltsen eta espezien artean ezkutatuta dagoela. Bissauko azoka, hiriburua Herri txiki honetako hiriburua hiri txiki eta lasaia da.
‎Hala ere, sinesten ote nuen nik salaketa hura? Berez, ez zen gaiztoz eta izorratzearren asmatutako istorioa; burutazio bat izan zen beste ezer baino gehiago, bat batean piztutako argi baten antzera, baina onartu beharra dut atzean ez zuela inolako oinarri sendorik, nire mesfidantza izan ezik. Eta mesfidantza hura, berriz, ez ote zen inbidiaren eta erresuminaren umea, Zunbeltz txikia Aloña eta biona zen bezala?
2007
‎Ikusteko dago aurreikuspenekin asmatuko duten ala ez, baina onartu beharra dago, begiratu batean, datuak eta joera aintzat hartuta, transgenikoen hedapenak geldiezina dirudiela.
2008
‎Gaur gaurkoz Euskal Herrian ez dago gehiengorik abertzaleen nahiak betetzeko, ezta Euskal Herriaren aldeko berezko egitura izateko ere. Abertzaleen aldarrikapenak legitimoak dira, baina onartu behar dute gutxiengoak ezin duela gehiengoaren nahia ordezkatu. Abertzaleek berezko proiektua nahi dutela, ongi, baina Frantziako Euskal Herriko bizilagun gehiengoak ez du Euskal Herriarentzat berezkotasunik nahi.
‎Ezkorra izan da beti, nik ezagutzen dudanetik, baina aukera guztiak aztertzea da hemen kontua. Ez ditut arriskuak begien aurretik kenduko; oraindik ez dakigu kredituen mugimenduak zenbateraino diren kaltegarri eta zenbat iraungo duten, baina onartu behar dugu hau prozesu zikliko osasuntsu baten joana dela. Kreditu arazoak ez dira gehiegi zabaldu oraindik, ez joandako krisialdietan bezainbeste; badakigu eragina denok jasango dugula, baina ez dago muturreko jarrerak hartzeko arrazoirik, ez dut uste, honek nahitaez atzeraldia ekarriko duenik, ez dut uste finantza krisialdi larririk izango dugunik.
‎Baietz esango nuke, baina onartu behar dugu kolpea gogorra izan zela. Espainiako Txapelketan ere antzekoa jasoa genuen, baina buelta eman genion.
‎Ez diot horri buelta handirik eman nahi, kritika egungo futbolean oso antzekoa izaten da bazter guztietan. Osasunaren historiako unerik onenean hartu genuen taldea, eta horrek ere eraginik badu, baina onartu beharra dago normalena maila apur bat jaistea zela, Ligako laugarren postua hobetzea ia ezinezkoa zen. Azken finean, jendeak irabazi egin nahi du beti, eta presioa bazter guztietan dago, Bilbon, Bartzelonan, Sevillan edo Valladoliden.
‎Neska gazteak kezkatuta zeuden, Barbie hura oparitzeak oparia jasoko zuen neskatoarengan izan zezakeen eraginaz eta transmitituko zioten ereduaz kezkatuta; azken finean, jostailuek ere balio, ideia eta eredu konkretuak ordezkatzen baitituzte. Eta ez naiz hasiko Barbie prostitutarena, Barbie neskamearena edo exekutiboarena baino eredu desegokiagoa ote den eztabaidatzen, luzerako beste zutabe baterako emango luke horrek, baina onartu behar da jostailu sexistaren adibiderik agerikoenetarikoa izan litekeela, guztiok errekonozitzeko modukoa.
2009
‎Norbaitek behar ez den zerbait esaten badu hedabideetan, badago organo bat segituan ezeztatzen atera lukeena. Pertsonalki uste dut hori dela bidea, baina onartu beharra daukat nire proposamenek ez dutela arrakasta gehiegi izan zentzu horretan.
‎Lehen jokalarienganako errespetu handia zegoen, eta orain asko galdu da errespetu hori. Pena ematen dit, etxeko jokalariengatik, baina onartu beharra dago. Hala ere, egoera horietan oso gustagarria da ingurukoak ondoan dauzkazula ikustea; txistu guztiak gainditzen ditu babes horrek.
‎51 Schumpeter saiatu zen Marxengan soziologoa, ekonomialaria, irakaslea... bereizten, baina onartu behar izan zuen Marxen eta bere teoriaren barne loturak ez zirela bat etortzen kategoria horiekin. Capitalisme, socialisme et democratie, Payot, 1983, 69 or.
2010
‎Gu beti saiatzen gara euskarria edo bitartekoa ahalik eta ikusezinena izan dadin. Oraingoan ere hala jokatu dugu, baina onartu behar dugu euskarrietan ere nabaria dela teknologia. Adibidez, kutxa beltzetan errealitate areagotua erabili dugu, eta teknologia hori punta puntakoa da eta oso ikusgarria.
‎Ez da hau ehunekoei edo demokraziari lotua, ez da bozkatuz deliberatzen. Ez nabil euskara ez dakitenei amengatu nahian, baina onartu behar dute euskararik gabe baldin badaude hemen zerbait ihes eginen zaiela, ez dutela dena jakinen eta kontrolatuko. Kolonien denbora fini da.
2011
‎Inoiz pentsatu izan dut gure zonaldean su artifizialak izendatzeko darabilgun suzko erruerak jator horrek, gurpilekin baino zerikusi handiagoa duela erruekin. Herritarroi gehiago edo gutxiago gustatuko zaizkigu su eta zarata nahasketa horiek, baina onartu beharrean nago gutxienez egituratuak direla eta, arriskuak arrisku, hauek saihesteko legeen pean daudela.Baina gustoekin hasten dena sustoekin bukatzen da, batzuetan nahi gabe eta besteetan propio. Ume petardo jaurtitzailea baino atorranteagorik ez da.
‎Hortaz, Cafe Bar Bilbao sariak bide bat eskaini du azken hamarkadan teatro testuak irakurri eta baloratu daitezen. Aretoetatik kanpo eta argitaratutako testu apurretatik kanpo euskaraz antzerkiaren arloan zer idazten ari den ikusteko aukera ona izango zela pentsatuta hasi nintzen irakurtzen liburua, baina onartu behar dut zapore gazi gozoarekin bukatu nuela irakurketa. Testu batzuek antzeztuta nahikoa irabaziko dutela onartzen dut, eta antzezlanak taularatzeko idazten dira, baina antzezlan handiek testu moduan ere funtzionatzen dute, eta, kasu honetan, lan batzuek ez didate testu moduan funtzionatu.
‎Labur edo luze, zinemaren industriak Euskal Herrian duen ikuspegiarekin oso kritikoa da zuzendari donostiarra. Bere hitzetan, denerako eta denek talentua dugula uste dugu hemen, baina onartu beharra daukagu Euskal Herrian eta euskaraz sortua den produktuarekin diskriminazio positiboa egiten dela. Merkatuak berak erakusten digu:
‎Egoera hartan ikerketa hitza arrotz begitandu zait, amarekin bainengoen, aitari buruz, sentimenduen eremuan barrena. Ikerketa gehiago da arlo zientifikoko hitza, institutuan usu erabiltzen dena, baina onartu beharra daukat orain gure bizitza intimoan sartu zaiguna. Horrenbestez, kontu zehatzetara jo dut.
2012
‎izugarria, handia, konplexua, borobila, orekatua eta bolumen handikoa, baina belusatua eta dotorea... Hiruzpalau aldiz dastatu dut El Rocallis, baina onartu behar dut asteartean ohartu nintzela haren handitasunaz, Zamudion Lagatzu euskara elkarteak antolatutako dastatzean, hain zuzen. Ardo hori egiteko mahatsek 1988an landatutako mahasti batean dute jatorria.
‎Baina masa kritikoa sortu beharra daukagu, eta, bestalde, aurrekontu arazoak ditugu. Gustatuko litzaidake hemengo zientzialariei laguntza ematea, baina onartu behar dut gaur egun zaila dela.
‎Eta atzelariaren nagusitasunari etekin bikaina atera zion Irujok, aurrean fresko aritu baitzen, tantoak asmatuz. Bestalde, Gonzalez eta Zubieta saiatu ziren, baina onartu beharra dago txanpa horretan dominatuta aritu zirela. Segurtasunez aritu zen Zabaleta, eta ongi asmatu zuen.
2013
‎Inportantea da. Baina asko falta zaio egiteko eta ibiltzeko, baina onartu behar da hesi asko gainditu duela, baina...
‎Behin 11 tanto jaso zenituen saketik. Bai, garai batean bai, baina onartu beharra daukazu, bestela jai duzu. Barneratu nuenean hobeto jokatu nuen; txapeldun izandako pilotarien aurka hamar tanto jaso izan ditut saketik, eta gero irabazteko zorian egon naiz.
‎Ogiak, berak bakarrik, ez du gantz askorik ematen, baina onartu behar da ogiak lagundu egiten duela dietan eta gorputzean gantza sartzen, sandwichak betetzeko erabiltzen diren elikagaien erruz (gazta, maionesa, urdaiazpikoa...).
2014
‎" Guztiok arazo berak ditugu; beraz, elkarri laguntzen diogu aurrera egiteko. Merkatuan topo egiten dugu, baina onartu behar da mundu guztiak duela saltzeko eskubidea", adierazi du gaztagileak.
‎Hasieran ez nintzen bereziki arduratu, normala den bezala, baina onartu behar dut ez nuela espero. Agian deliberatuta nengoelako gau hartan bertan ezkon oherako debekua bazter uzteko, jolas horrek Amaiur kitzikatzen zuela ondo nekien arren?.
‎–Gero, erantzun zuen ausardiaz?, aristokraziaren txanda da. Egin barre, berdin zait, baina onartu behar duzu, behintzat, badakidala zer nahi dudan. Eta uste dut hori zuk dakizuna baino gehiago dela.
‎Bigarren aukera, planoa ateratzea: disimuluan egiteko joera izan ohi dut, diskrezioagatik edo, baina onartu beharra dut denen bistan egitea bezain barregarria suertatzen dela, barregarriago intentzioari antzemanez gero. Eta azken aukera, azken azkena, indigenaren bati galdetzea, hori izaten baita turista patetikoaren betegintzarrea.
‎Orain, udaberria datorrenean hasiko gara inguruko mendietatik salto egiten. Eguraldia problema da hemen, baina onartu beharra daukat Aloñarekin maiteminduta nagoela.
‎Oreka hori lortzea ez zen beti erraza suertatu (Erreferenduma film laburra aztertzen dugunean ikusiko dugunez), baina onartu beharra dago alde guziek eskuzabal jokatu zutela, proiektu komuna aurrera atera zedin. Hala mintzo zen lan-taldea, 1979an Zeruko Argia n egindako elkarrizketa kolektibo batean:
‎Ez da politegi egin behar, egiazki duen baserritartasun soraioa begiratzeko asmoz. Testuez, ez du ezer erraten, geroan idatz zitekeen antzerkien eredu edo hazkurri liratekeenak, baina onartu behar diogu egin ahala egin duela eskutan ukan dituen pastoral eta bildumaren osatzeko. Ez du behar bada toberen testuen ukaiteko paradarik ukan.
2015
‎Orduan, lehengo uste ustelak alde batera utzi ordez, zertxobait egokitu nuen nire teoria: batetik, urtebete gehiagoko epea eman nion neure buruari, ikusirik nobela eta film batzuetan hamabost ez baina hamasei urterekin maitemintzen zirela protagonistak; bizkorrenak lehenxeago, bai, baina onartu beharra neukan arlo horretan ez nintzela bizkortasunaren eredu, ez nintzen Humphrey Bogart. Bigarren egokitzapena ere inportantea zen:
‎Mutilaren eskuen gorak eta beherak hitzen moztasuna berdindu nahi zuten, baina gehienez ere inguruko euliak uxatzea baino ez zuten lortu, halakorik baldin bazebilen handik. Miliarentzat ikaslearen logika erabatekoa zen, ortzadarraren arkua bezain ikusgarri eta zabala, baina onartu beharra zegoen hizkuntz baliabideek huts ematen ziotela bere argumentazioaren fintasun aparta hitzetaratzean.
‎Uste dut urrats gehiago eman behar ditugula, sakontzen eta hobetzen jarraitu behar dugula gure demokrazia. Ez nuke aldatuko beste demokraziengatik, baina onartu behar da hobetu daitekeela?. Hala ere, borrokan jarraitzearen aldekoa da,, ustelen, burokraten, oportunisten eta dogmatikoen aurka?.
‎Desberdintasuna antzematen bada, eta nolabait konpondu nahi bada, diskriminazioa ekarriko duten proposamen edo politika berdintzaileak egin dira. Berdintasuna, orduan, askatasun indibidualaren kontra joango da, baina onartu beharrekoa dela uste dut, onura orokorra ekarriko baitu. Victoria Campsek ohartarazten digunez, neoliberalismoak biak banatu nahi ditu, baina batera doaz, bizi baldintza txarretan dagoena ezin baita libre izan (1994:
‎9 Hark barru barruan sentitu zuen nik utzi izana, eta horrela beste oinaze bat zen hori; nekagarri egin zitzaion hartara jartzea eta Probintzialari ekin eta ekin egin zion. Sentitzen zuena kontuan izanik, gauza handi handitzat dut hori; izan ere, Jainkoaren beldurrekoa zen eta Jainkoari zerbitzu handia egiteko izan daitekeela eta beste gauza asko esan nizkionez gero, eta berriro ere gerta daitekeela elkar ikustea eta itxaropena eman nion eta, horrela, pena handiz, baina onartu behar izan zuen.
‎Eta burua makurtu eta ezkutatzen saiatuko zara, baina onartu behar duzu zure zaharra kaka puska bat dela.
‎BILBOKO ATHLETIC BOISEN. Ez naiz ni futbolzalea, baina onartu beharra dago iragan ibiakoitzean Estatu Batuetako Boisen Bilboko Athletic ekin gertatu zena azpimarragarria dela. Ia 22.000 jende bildu zituen Athletic talde euskaldunaren eta Xoloitzcuintles mexikarraren arteko partidak.
2016
‎Xabierrek azken urtebetetzean oparitu zion zorro garestia zeukan besaburutik zintzilik. Batzuetan narritagarria ere gerta zekiokeen lagunaren eskuzabaltasuna, baina onartu beharra zeukan oso gauza praktikoak erregalatzen zizkiola beti. Goiz hartarako behar zituen gauza guztiak zeramatzan han.
‎Kasu: ez naiz esaten ari Joxean Sagastizabalen lana txarra denik, baina onartu behar da ez dagoela Lope de Vegarenaren maila historiko eta literario berean, eta ez dakidala, ondorioz, ikasleak seinale kontraesankorrak jasotzen ari diren gaztelaniazko eta euskarazko lanen balio erlatiboari buruz, adibidea erreala da eta, tamalez, ez da gertakari isolatua gure hezkuntza sisteman:
‎alde horretatik mirestekoa iruditzen zait idazleak, ia bukaera arte, erakusten duen egonarria. Zorroztasuna ez zait, berez, gaizki iruditzen kazetariengan, baina onartu behar da ez gaudela ohituta, kulturgileak eztitan hartzeko joera nagusia baita gurean, ez dakit zergatik, baina irudipena daukat kostatuko zaigula irakurtzea, nik zer dakit, Jon Alonsori edo Andres Urrutiari egindako molde horretako elkarrizketarik??. Edonola ere, amaierarako Borda bere burua ia justifikatzera behartzen du, euskaraz idazten jarraituko duela agintzera?
2017
‎Ez dakit nola heldu den ukabila nire barrunbeetan dantzan izatera, baina onartu behar dut hor ezin eutsi izan diodala gehiago eta orgasmo amaiezin batean eman diodala bukaera gure saioari. Inoiz gutxitan sentitu izan naiz hain beteta orgasmo baten ostean, eta ziurrenik badu zerikusirik Anci eta nire artean deus ez egoteak, egongo ez dela jakiteak, eta zorretan inor ez dela geratuko onartzeak.
‎Liburua besapean, abioiratzeko txanda itxaroten, arraro ikusten dut neure burua halako liburu bat lotsarik gabe erakusten, baina onartu behar dut niri ere ez didala inork begiratzen.
‎Tratamendurik gabe, gaixotasunak asaldura funtzionala eragiten du epe luzean eta bizi kalitate txarra, eguneroko jarduerak egitea eragozten baitu ERIen bilakaera epe ertain luzera da. Espezialistak zehazten duenez, sendatzearen antzeko egoerak lortzen ditu tratamenduak, baina onartu behar da sistema immunologikoa betirako markatuta geratzen dela. Tratamendua gaixotasunaren estadioaren araberakoa da.
‎Beste aldetik, gai batzuk landu behar ditugunean presentzia gutxiago dutenei espazio gehiago ematen saiatzen gara, emakumeen kasuan esate baterako, edo hain justu gipuzkoa zentrismotik urrutien dauden zonaldeetara joanez. Saiatzen gara, baina onartu behar dugu puntu ahula ere badela.
‎" Euskarazko hitzak (gorosti forman) ez ditu hizkuntzaren arau fonologikoak inondik ere bortxatzen, baina onartu behar da hitz luzea dela, agian luzeegia, bere zahartasuna kontuan hartzen bada (batik bat Mediterraneoko substratuaren aztarna baldin bada), aitzin euskararen jatorrizko hitz forma izateko. Gaur egungo ikuspegitik eta, are zehatzago, Mitxelenak euskararen erro kanonikoari buruz zuen iritzi eta teoriatik abiatuz, hiru silabatako oinarririk ezin da onartu aitzin euskararen egitura morfologikorako, behintzat berreraiki daitekeen garairik zaharrenerako.
‎Ausart samarra eta lotsagabekeria handia iruditu zitzaien Minaren berbaldia beste biei; baina onartu behar izan zuten ondo taxututako plana zela, ia ezin hobea.
‎Zur eta lur gelditu zen, besoa erdi luzatua airean. Amorraturik baina onartu behar zuen amorruaren azpian desira egin zitzaiola, kreatura hura domeinatzeko nahia, egin zion itsuskeria pagaraztekoa. Bere autoari erreparatu zion.
2018
‎Eta halako umekerien aurrean neurri bidegabeak, edo berak bidegabetzat har ditzakeenak, ezartzen badizkiogu, haren herra guztia gugana itzuliko da. Hemengo bileretan entzun dugu inoiz erakunde doktrinatzailetzat gaituela, batek daki norengandik ateratzen dituen halako ideiak, lurperatutzat ematen genituen, baina onartu behar dugu belar txarrak ez direla hain erraz deuseztatzen. Horregatik, nire ustez, alde batetik modua bilatu behar dugu ikasturte hau ahal den modurik baketsuenean amai dezan, baina bitartean begiak ondo zabal zabalik behar ditugu, lehengo egunean Ertzaintzari oldartzeko eta jabetza publiko bati erasotzeko kemena eta batez ere ideiak nondik atera zituen aurkitzeko.
‎Alkate jauna? (kamerari) Neba eta biok haserre gaude, baina onartu behar dut barre egin arazten didala bere txorakeriekin!
‎Josu Jimenez Maiak euskal jainko zahar horren ageriko gurtzari ekin zion berehala, egiantzeko euskal mugimendu nafar indartsu baten kide bezala, eta maisutasunez erakutsi zuen erdal jendeak zein gutxi ezagutzen zuen euskal mundua. Harbelex taldea asmakizun hutsa zela esan zuenean, jendea harritu zen bai, baina onartu behar izan zuten Euskal
‎Badakit hau oso hunkigarria zaizula, baina onartu behar duzu ez dela zure alaba.
2019
‎Komunitarismoa edo biozentrismoa izenekin adierazten duguna azaleratzen denean, muga ideologiko zaharrak gainditu egiten dira… hori kapitalismoaren, sozialismoaren ala komunismoaren esparru ideologikoen gainetik suertatzen ari da. Ez diet aurreko ahalegin askatzaileei uko egiten, halere; baina onartu behar motz geratu zirela jatorrizko herriak begiratzeko orduan, genero auzian, naturaren eskubideak ulertzerakoan.
‎Ez da zuzena, ezta ozenki esateko modukoa ere, baina onartu beharra du eskuak erraz izerditzen zaizkion jendeak higuin apur bat ematen diola. Imanoli ere pasatzen zaio, baina oso urduri denetan soilik, jasangarria da:
‎Ero baten kontua izan behar du. Ziurrenik ez da herrikoa izango, bota zuen saltzaileak aza bat aukeratu bitartean?; baina onartu behar duzu lehengo eguneko ikuskizunak susmo asko eragin zituela.
‎–Baliteke. Ez zait analisi txarra iruditzen, baina onartu behar duzue oraingoz susmagarri bakarra dugula. Eta ez da gutxi, azaldu zuen, eta Gisasolaren mahaiaren parekoan bermatu zituen ipurmasailak?.
‎Apenas egin dugun pare bat urte elkarrekin; denbora gehiena isilik. Ez nuen uste gauza izango zinenik, baina onartu beharra daukat hasia zarela euskaraz pittin bat askatzen; hasieran nirekin eta, orain, zer kontatuko dizut zuk ez dakizunik horri buruz. Elkar ezagutu genuenean, zerbait ulertzen zenuen, egia da, baina nekez lotzen zenituen bi hitz trabatu gabe.
2020
‎Ez ditut Eguberriak oso atsegin, baina onartu behar dut 25eko goiza laket zaidala. Beti oroitzen dut egun hau neguko eguzki apalak zerua urdin mantentzen duela.
‎Nire bizitzan zehar behin baino gehiagotan aldatu dut bizilekua, baina onartu behar dut oso gogorra egin zitzaidala hainbeste urtetan, jokalari, entrenatzaile zein zale moduan nire etxea izandakoa uztea. Negar anpuluren bat ere isuri nuen...
‎Ama izan nahi dut, nire ahizpa bezala baina bi abortu izan ditut baina onartu behar dut agian ez dela inoiz gertatuko.
2021
‎Hori kapitalismoaren, sozialismoaren edo komunismoaren esparru ideologikoen gainetik suertatzen ari da. Ez diet aurreko ahalegin askatzaileei uko egiten, halere; baina onartu behar motz geratu zirela jatorrizko herriak begiratzeko orduan, genero auzian, naturaren eskubideak ulertzerakoan".
‎Jakerrek uste zuen enpresa emakumeak izateko bitxiak zirela, bazutela anbiguetate eta arinkeria puntu bat. Manuk ez zuen pentsatzen hainbesterako zenik, baina onartu behar zuen on Tomas eta beste enpresari batzuk bestelakoak zirela.
‎Batzuk (muesli batzuk bezala) B edo A batez sailkatuta daude. Chocapic zerealen kontsumoa ez da gomendatzen haien nutrizio osaeragatik, baina onartu behar da duela urte batzuetatik hona hobetu egin dela, hasiera batean D batekin sailkatutako produktua baitzen eta, azukre edukia murriztu ondoren, C-ra pasatu baitzen. Gero, zuntz ugariko gari integrala erabiliz, B-ra igaro da.
‎Zer kontatuko zidan, ordea, Davidek Nietzschez... Egia da ezin etor naitekeela guztiz bat liburuko pertsonaiek, Fronsesisek eta Cemík, nire maisuari buruz esaten dituztenekin, baina onartu behar dut lipar batez beste begirada bati ireki behar izan niola bidea. Eta ulertu nuen liburu hura bere osotasunean dastatzeko ezinbestekoa zela alemanaren itzala gogoan hartzea, haren dialektika apoliniar dionisiakoa.
‎Ez dut uste mutur horretara jo behar dugunik, baina onartu behar da pertsonok ez ditugula beti gure osasuna eta ongizatea bilatzen. Horretaz aspaldi jabetu zen S. Freud, bere pazienteengan plazeraren zein minaren bilaketa korapilatu egiten zirela ikusirik.
‎Ez dut haserre atake askorik izaten, ez naiz objektuak jaurtitzekoa ere, batez ere arrisku plusa duen lan bati esker nik neuk ordaindu baditut, baina onartu behar dut dena birrintzen duen astakirten horietako bat izateko zorian egon nintzela. Alabaina, noizbait izan nuen familiari begiratu nion, eta ez zutela merezi ohartu nintzen.
2022
‎«Badakigu zein den herritarren sentipena, haien kezka eta larritasuna. Mekanismo guztiak jarriko ditugu martxan, baina onartu behar da orain arte hori bera egin dugula».
‎Ez ordea ñabardurarik merezi ez duen parada, amestutako normaltasunak hain gustuko ez dugun lozorroa ekarri duelako berekin. Agian guztiok ez dugulako normaltasuntzat gauza bera ulertzen edota hamarkada gatazkatsuen ondoren jende askorentzat barealdia beharrezkoa ere badelako, onartzen dut nire inguruan bakarretakoa naizela egoerarekin kezka handia erakusten duena, lagun askoren asperrerako, baina onartu behar dut halaber Arantzazun bertan Bitoriano Gandiagak Idatzitako Hiru gizon bakarka poesia liburuan azaltzen den larridura dudala neuk ere bueltaka aspaldion nire baitan: «Pentsatzen hasteko garaia, erabakiak hartzeko garaia, ibiltzen hasteko garaia» zioen Mendatakoak Txakolinaren ospakuntza atalean.
‎erabat okertu nintzen. Ez dut uste epaileak aktan jarri zuena bezain larria izan zenik, baina onartu behar da okertu egin nintzela. Aldagelara sartu eta berehala onartu nuen akatsa.
‎Ez nintzen Jokintxo bezain baikorra, baina onartu behar nuen planak ez zuela itxura txarrik.
‎–Barkatu, Fernand. Ez da berriz gertatuko, baina onartu behar didazu bazuela bere grazia.
2023
‎egile batzuen izenak espero nituen, baina beste batzuenak ez hainbeste. Jose Luis Zumetaren lan bat egongo zela ez nuen zalantza handirik; Ortiz de Elgearena ere ez zen sorpresa izan; Dora Salazarrena eskultura espero nuen; Mikel Lertxundiren eskultura ere ez zen ezustekoa izan; baina onartu behar dut Marta Cardenasen eta Mariano Arsuagaren grabatuak arraroak iruditu zitzaizkidala. Hala ere, artisten bi izen ez ezagutzea izan zen gaueko ezustekoa.
‎Bai, baina onartu behar dugu ez ditugula erantzun guziak. Carl Saganek dio zientziaren eta teknologiaren menpekoa dela gizarte hau baina ia inork ez dakiela zientziaz eta teknologiaz.
‎Errekatxo baten ondoko harrietan jesarrita, mutilek segitu dute kontatzen sindikatuko egoitza zarratu dutela eta beste leku batean egin dutela hitzordua, baina, tamalez, poliziaren batek sindikatuko norbait ezagutu eta denak atxilotu dituztela, eurak biak izan ezik, berandu heldu direlako. Iraultzaren ateetan daudela pentsatu dute laurek, baina onartu beharra dute jazarpenaren neurria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia